Arautegia
Inprimatu40/1997 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Inurritza ingurua babestutako biotopo deklaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 48
- Hurrenkera-zk.: 1351
- Xedapen-zk.: 40
- Xedapen-data: 1997/02/25
- Argitaratze-data: 1997/03/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ingurumena
Deskribapenak
Testu legala
1996ko azaroaren 21eko Aginduak bere gehigarrizko xedapenean ezartzen duenez, nazio erreserbatik datozen eta salmentarako diren beste erreferentzi kopuru batzuk berresleitzeko erabili ahal izango dira agindu honetan ezarritakoaren arabera aurkezten diren eskabideak. Nazio erreserba Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontuen kontura lortutako kopuruekin eta Estatuaren Administrazio Orokorrak finantzatutakoekin osatzen dela ikusirik, bidezkoa da xedapen honen eragina zehaztea.
Ondorioz, hauxe
Atal bakarra.– 1996ko azaroaren 21eko Aginduko gehigarrizko xedapenaren idazketa honako hau izango da:
«Nazio erreserbatik datozen eta salmentarako diren beste erreferentzi kopuru batzuk berresleitzeko erabili ahal izango dira agindu honetan ezarritakoaren arabera aurkezten diren eskabideak, beti ere, Euskal Autonomi Alkartearen kargura».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko otsailaren 19a.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
Inurritza errekastoaren estuarioa eta haren alde bietako kosta-zerrenda, tarte txiki eta aniztasun handikoa izanik, euskal kostaldeko ekosistemen erakusgarri bikaina da. Duna, padura eta labarrek paisaia bereziki erakargarria osatzen dute, eta beren baitan beharrizan ezberdinak dituzten landare zein animalia espezie ugari hartzen dituzte, espezializaturiko eta elkarren artean erlazionaturiko komunitate-mosaikoa sortuz.
Aldearen kontserbazio-egoera ona eta, bestetik, birsortu eta lehenera ekartzeko eskaintzen dituen aukerak aintzat hartuta, oso interes handikoa da ingurua babestea, eta esan daiteke kosta-tarte egokienetakoa dela lehengoratze-egitarau bat ezartzeko, bere baitan biozenosi ezberdinak hartzeko ahalmena egokitu eta areagotzeko xedeaz, eta ahalmen hori ingurugiroarekin begirunetsuak diren didaktika eta jolas erabilerekin baterakor egiteko xedeaz.
Hondartzaren ekialdeko muturrean dagoen duna multzoa bakanetakoa da Euskal Autonomi Elkartean, eta bertan eremu urriko landare-endemismoak aurki daitezke, hala nola Galium arenarium, Alyssum loiseleurii, Asperula occidentalis edo Dianthus gallicus. Era berean, inguru hau azken gordelekuetakoa da giro hauetako beste espezie batzuentzat.
Estuarioan osatzen den padurak, txikia izanik ere, giro hauetako berezko floraren zati handi bat gordetzen du, gaur egun Euskal Autonomi Elkartean bakanak diren espezieak daudelarik, hala nola Armeria marítima edo Limonium humile. Gainera, estuarioko hareatzekin batera, interes bereziko aldea da, pausaleku edo negupasarako gune baita hegazti migrari askorentzat, zeinen artean nabarmentzen baitira zankaluzea (Himantopus), txirriak eta txirritxoak (Calidris, Charadrius eta Pluvialis), kuliskak (Limosa eta Tringa), kurlintak (Numenius) eta abar. Inguruko flora eta fauna espezieak zaindu, babestu eta artatu beharrak gomendatzen du erabat murriztu daitezen aisiako jarduerak -inguru honetatik paseatzea eta bertan egotea, kasu- itsasadarraren ezkerraldean, bokaleko zubiaren eta N-634 errepideko zubiaren artean, salbu eta baimendutako nekazaritza-erabilerak -lurzatietara joateko bakarrik- eta kudeaketa eta salbamendurako beharrizanak.
Labarrak itsasadarraren eskuinaldetik jarraitzen du, eta bertan aintzinako kargalekuen aztarnak (mollarri) gordetzen dira. Labarretako alde malkartsuetan belatz handia (Falco peregrinus) hegaldatzen da, eta landare-espezie berezi batzuk aurki daitezke, hala nola Asplenium marinum edo Leucanthemun crassifolium.
Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 19. atalean xedatutakoaren arabera, dekretu honek bete beharreko tramiteak bete ditu, hots, interesatuei entzun zaie, eta kontsulta egin zaie ukituriko interes sozial eta erakundezkoen titularrei.
Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko otsailaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.– Xedea.
Dekretu honen xedea da Gipuzkoako Zarautz udalerrian dagoen Inurritza ingurua babesteko araubide juridiko berezia ezartzea, alde hori babestutako biotopo deklaratuz, Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 15. atalean ezarritakoaren arabera.
atala.– Babestutako biotopoaren lurralde-eremua.
Jarraian adierazten direnak daude Inurritzako babestutako biotopoaren barruan: Inurritzako itsasadarra, Talaimendiko labarra, eta duna eta hondartza ingurua, itsasertzaren mugaraino, eraskineko kartografian irudikatzen den bezalaxe.
atala.– Babestutako biotopoari buruzko arauak.
– Gidalerroak.
Dunak eta itsasadarra lehengoratzeko egitaraua garatuko du babestutako biotopoaren kudeaketarako organoak.
Babestutako biotopoaren kudeaketarako organoak, halaber, golf eremua mantendu eta artatzeko egitarau zehatza garatuko du. Egitarau horrek alderdi hauek aurrikusi behar ditu:
Landare-osasunerako produktuen eta bertakoak ez diren belar-espezieen erabilera.
Gaur egun dunetako berezko flora bakarrik duten aldeak zehaztea, eta alde horien azalerari eutsiko zaiola bermatzeko babes-neurriak ezartzea.
Egitarau hori garatzeko, golf zelaiaren arduradunen lankidetza eskatuko du organo kudeatzaileak.
– Baimendutako erabilerak.
Mendi-ibilia, eta fauna edota florari behatzea.
Modu tradizionalean egiten diren nekazaritza-jarduerak.
Hondartzarekin lotutako jolas-jarduerak eta golfean aritzea egun dauden instalazioetan.
– Organo kudeatzaileak baimendu ditzakeen erabilerak.
Ikerketa eta hezkuntza jarduerak.
Ingurua leheneratzeko jarduerak. Dunetako flora berrezartzeko erabiliko den materiala Bizkaiko itsasoko ertzekoa izango da.
Landare-osasunerako produktuen eta bertakoak ez diren belar-espezieen erabilera, eta gaur egun dunetako berezko flora bakarrik duten aldeen azalera mantentzea, atal honetako b) gidalerroan aipatzen den golf eremua mantendu eta artatzeko egitarau zehatzaren arabera.
– Debekatutako erabilerak.
Bertakoak ez diren espezieak sartzea, atal honen 3. puntuko c) idazatian zehaztutakoa salbu.
Basa-animaliak hil, mindu, asaldatu edo aztoratzea, animaliak bizirik harrapatzea, arrautza edota kumeak hartzea, eta animalien ugalketa ezertan aldaraztea.
Eskonbroak, zaborrak, produktu kutsakor solido zein likidoak botatzea, eta habitata ezertan aldarazten duen edozein jarduera, hala itsasotik nola lehorretik eginda.
Meatokiak ustiatzea, arrokak edo idorkiak erauztea eta abar.
Sua egitea, egun dauden eraikinetan ezik.
Goi-tentsioko lineak ezartzea.
Lurzoruaren degradazioa dakarren edozein jarduera.
Edozein motatako eraikuntza, ondoko hauek salbu: itsas zerbitzuekin loturik dauden eta herri-jabarikoak diren eraikuntzak, babestutako biotopoaren kudeaketarako eraikuntzak, eta herrilanen mantenimendu eta zerbitzuarekin loturiko eraikuntza eta instalazioak.
Pintadak egitea, seinaleak jartzea eta abar, babestutako biotopoaren kudeaketarako beharrezkoa denean izan ezik.
Lasaitasuna urratzea megafono, turuta, irrati edo antzekoekin.
Motoredun ibilgailuekin ibiltzea, kudeaketa eta salbamendu beharrizanetarako izan ezik.
Itsasadarraren ezakerraldetik paseatzea eta bertan egotea bokaleko zubiaren eta N-634 errepideko zubiaren artean, salbu kudeaketa eta salbamendurako beharrizanetarako eta baimendutako nekazaritza-erabileretarako -lurzatietara joateko bakarrik-.
Kanpatzea.
Honako idazati honetan zehazturik egon ez arren, babestutako biotopo honetako natur ingurunearen elementuen artapena arriskuan jar dezaketen erabilera eta jarduera guztiak. Hori guztia zehazteko, babestutako biotopoaren kudeaketarako organoak halako erabilera edo jarduerari buruzko txostena eman beharko du.
atala.– Babestutako biotopoaren inguruko babesaldea.
Inurritzako babestutako biotopoaren babesaldea babestutako biotopoaren ekialdekoa da, eraskineko kartografian irudikatzen den den bezalaxe.
atala.– Inguruko babesaldeari buruzko arauak.
– Debekatutako erabilerak:
Basa-animaliak hil, mindu, asaldatu edo aztoratzea, animaliak bizirik harrapatzea, arrautza edota kumeak hartzea, eta animalien ugalketa ezertan aldaraztea.
Sua egitea, nekazaritza helburuetarako eta egun dauden eraikinetan izan ezik.
Eskonbroak, zaborrak, eta produktu kutsakor solido zein likidoak botatzea.
Lurzoruaren degradazioa dakarren edozein jarduera, baimendutako eraikuntza-jarduerak ezik.
Meatokiak ustiatzea, arrokak edo idorkiak erauztea eta abar.
Pintadak egitea, seinaleak jartzea eta abar, kudeaketarako beharrezkoa denean izan ezik.
Lasaitasuna urratzea ihes askeko ibilgailu, megafono, turuta edo antzerakoekin.
Kirol proba eta jarduerak motoreaz.
– Eraikuntza-jarduerak.
Debekaturik daude lurzoru honetan eraikuntza-jarduera guztiak, ondoko hauek ezik:
Herrilanen burutzapen, mantenimendu eta zerbitzuarekin loturiko eraikuntza eta instalazioak.
Erabilera publikorako edo interes sozialeko eraikin eta instalazioak, baldin beharrezkoa bada lur mota honetan kokatu daitezen, eta haiek eraikitzeak ez badakar alde honetako natura eta paisaiaren balioen inolako degradaziorik.
Egun dagoen kanpalekuko instalazioetan erabilera komuneko instalazioak sendotu, hobetu eta eraikitzeko obrak. Kanpalekuaren oraingo esparruak sendoturik geratuko dira erabilera horretarako, eta ez da aukerarik egongo beren azalera zabaltzeko lurzoru mota honetan.
Lurzoru honetan gaur egun dauden eraikinak sendotu eta mantentzeko obrak, bolumena handitu gabe, salbu eta antolamendutik kanpo geratzen diren abeletxe, industri pabilioi eta eraikin lagungarriak (garajeak, txabolak eta abar), halakoetan Lurzoruari buruzko Legearen 137. atalean arauturiko obrak bakarrik egin ahal izango baitira.
Egun dauden baserrietan nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioetarako zabalkuntza adosatuak baimendu ahal izango dira indarrean dagoen hirigintza planeamenduan ezarritakoaren itzalpean. Zabalkuntzaren gehienezko okupazioa ez da 100 m.2-tik gorakoa izango zabaldutako solairu bakoitzean, itxitako eta irekitako azalerak barne.
atala.– Beste erabilera batzuk.
Dekretu honetan arautzen ez diren erabilera eta jarduerak indarreko arauteriaren menpean geratuko dira, bereziki Zarauzko udalerriko planeamendu-tresnen eta kostei buruzko legeriaren menpean.
atala.– Babestutako biotopoaren kudeaketa.
Inurritzako babestutako biotopoaren kudeaketa Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio.
atala.– Herri-onura eta kalte-ordainak.
– Inurritza ingurua babestutako naturgune deklaratzeak ekarriko du inguru hori herri-onuratzat hartzea, ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeari dagokionez.
– Dekretu honetan ezarritako murrizketak indarrean jartzeko xedeaz, jabetza pribaturik edo legebidezko ondare-eskubide zein ondare-interesik kentzen bada, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren araberako kalte-ordainak emango dira.
atala.– Eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubidea.
Babestutako biotopoaren barruko lurrekin inter vivos egiten diren eskualdaketa guztietan, Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio, eskuduna den organoaren bidez, eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubideen egikaritza.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko otsailaren 25ean.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
Babestutako biotopoa / Biotipo protegido
Inguruko babesaldea / Zona periférica de protección
ESKALA/ESCALA: 1/25.000
Babestutako biotopoa / Biotipo protegido
Inguruko babesaldea / Zona periférica de protección
ESKALA/ESCALA: 1/5.000 Talai punta
Babestutako biotopoa / Biotipo protegido
Inguruko babesaldea / Zona periférica de protección
ESKALA/ESCALA: 1/5.000