Arautegia
Inprimatu23/1997 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarteko zuhaitz apartekoen bigarren izendapena egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 38
- Hurrenkera-zk.: 990
- Xedapen-zk.: 23
- Xedapen-data: 1997/02/11
- Argitaratze-data: 1997/02/25
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ingurumena
Deskribapenak
Testu legala
Honako Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko otsailaren 4an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.
Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30ean emandako 16/1994 Legeak Zuhaitz Apartekoaren figura sortu zuen; hain zuzen ere, neurriagatik, adinagatik, historiagatik, edertasunagatik edo kokapenagatik ez-ohiko ezaugarriak dituzten zuhaitz-aleak babesteko.
Maiatzaren 16ko 265/1995 Dekretuaren bitartez, zuhaitz apartekoen lehenengo izendapena egin zen. Dekretu hau, beraz, horren jarraipena da eta, beronen bitartez, handitu egiten da babestutako zuhaitzen hasierako zerrenda.
Zuhaitz apartekoen bigarren izendapen hau egiteko, interesatuei entzunaldia eskaini zaie eta ikututako instituzioekin eta interes sozialekin kontsultatu da. Halaber, Naturzaintzaren irizpena ere jaso da.
Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko otsailaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.– Xedea.
Euskal Autonomi Elkarteko zuhaitz apartekoen bigarren izendapena egitea da Dekretu honen xedea, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30ean emandako 16/1994 Legearen 19. atalaren arabera. Dekretu honekin batera ematen da babestuko diren zuhaitzen zerrenda.
atala.– Araubide juridikoa.
Kudeaketari, babes-araubideari, inguruko babesaldeari, zortasunei eta kalteordainei dagokienez, Dekretu honetan aipatzen diren zuhaitz apartekoei maiatzaren 16ko 265/1995 Dekretuan xedatutakoa aplikatuko zaie.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko urtarrilaren 23an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
16. Z.A.
ESPEZIEA: Artea (Quercus ilex).
LURRALDE HISTORIKOA: Araba.
UDALERRIA: Valdegovía.
KOKALEKUA: Angostoko Amaren Monasterioaren inguruan, Villanañe.
UTM: 30 T-VN-4942.47438.
EZAUGARRI AIPAGARRIAK: Antzina, bere adaburuaren azpian egiten ziren Gaubea Haraneko Zaldun Aitonen Semeen ohiko bilkurak.
17. Z.A.
ESPEZIEA: Haritz kanduduna (Quercus robur).
LURRALDE HISTORIKOA: Araba.
UDALERRIA: Zigoitia.
KOKALEKUA: Ondategiko herrian.
UTM: 30 T-WN-5217.47560.
EZAUGARRI AIPAGARRIAK: Tamaina eta edertasuna.
ESPEZIEA: Hagina (Taxus baccata).
LURRALDE HISTORIKOA: Araba.
UDALERRIA: Urkabustaiz.
KOKALEKUA: Izarran, museoaren ondoan, aisia– eta olgeta-eremuan.
UTM: 30 T-WN-5080.47560.
EZAUGARRI AIPAGARRIAK: Edertasuna.
19. Z.A.
ESPEZIEA: Hagina (Taxus baccata).
LURRALDE HISTORIKOA: Araba.
UDALERRIA: Kanpezu.
KOKALEKUA: Soila mendiaren ekialdeko hegiko amilburu harritsuan, Antoñanan.
UTM: 30 T-WN-5479.47270.
EZAUGARRI AIPAGARRIAK: Aparteko neurriak eta itxura.
Z.A. 20
ESPEZIEA: Ezki hostozabala (Tilia platyphyllos).
LURRALDE HISTORIKOA: Araba.
UDALERRIA: Kanpezu.
KOKALEKUA: Soila mendiaren ekialdeko hegiko amilburu harritsuan, Antoñanan.
UTM: 30 T-WN-5479.47272.
EZAUGARRI AIPAGARRIAK: Aparteko neurriak eta itxura.
Z.A. 21
ESPEZIEA: Artea (Quercus ilex).
LURRALDE HISTORIKOA: Gipuzkoa.
UDALERRIA: Donostia-San Sebastián.
KOKALEKUA: Ibaeta auzoan, Zarautz hiribidean unibertsitate-fakultateetako bidea hartu eta Beriyo pasealekuan gora jota.
UTM: 30 T-WN-5800.47955.
EZAUGARRI AIPAGARRIAK: Oso tamaina handikoa da eta ingurua guztiz hirituta dago.
Z.A. 22
ESPEZIEA: Haritz kanduduna(Quercus robur).
LURRALDE HISTORIKOA: Gipuzkoa.
UDALERRIA: Donostia-San Sebastián.
KOKALEKUA: Bariyotik behera Igarako industrialdera jaisten den hegiaren goiko aldean, Unión Farmacéutica Guipuzcoana-ren pabilioiaren ostean.
UTM: 30 T-WN-5801.47950.
EZAUGARRI AIPAGARRIAK: Tamaina.
Z.A. 23
ESPEZIEA: Ginkgoa (Ginkgo biloba).
LURRALDE HISTORIKOA: Gipuzkoa.
UDALERRIA: Hernani.
KOKALEKUA: Eguzki Parkean, jubilatuen etxearen ondoan.
UTM: 30 T-WN-5833.47909.
EZAUGARRI AIPAGARRIAK: Tamaina eta edertasuna.
Z.A. 24
ESPEZIEA: Pagoa (Fagus sylvatica).
LURRALDE HISTORIKOA: Gipuzkoa.
UDALERRIA: Altzo.
KOKALEKUA: Oiarbide baserritik 150 metrora.
UTM: 30 T-WN-5760.47726.
EZAUGARRI AIPAGARRIAK: Tamaina eta edertasuna.
Z.A. 25
ESPEZIEA: Hagina (Taxus baccata).
LURRALDE HISTORIKOA: Gipuzkoa.
UDALERRIA: Aia.
KOKALEKUA: Pagoetako parkean, Sagastizabal baserriaren inguruan.
UTM: 30 T-WN-5671.47874.
EZAUGARRI AIPAGARRIAK: Tamaina eta adaburuaren itxura.
Z.A. 26
ESPEZIEA: Sequoia (Sequoiadendron giganteum).
LURRALDE HISTORIKOA: Gipuzkoa.
UDALERRIA: Arrasate-Mondragón.
KOKALEKUA: Monterrón Parkean, Arrasaten.
UTM: 30 T-WN-5414.47685.
EZAUGARRI AIPAGARRIAK: Tamaina eta edertasuna.