Arautegia
Inprimatu308/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa; zeinaren bitartez onartu egiten baita Euskal Autonomi Elkarteko joko-makimen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 17
- Hurrenkera-zk.: 430
- Xedapen-zk.: 308
- Xedapen-data: 1996/12/24
- Argitaratze-data: 1997/01/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Euskal Autonomi Elkartean jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legean xedatutakoa garatuaz ematen da oraingo dekretu hau, hots, Euskal Autonomi Elkarteko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistemaren araudia onartzen duena.
Urteetan zehar makina-subsektoreak izan duen bilakaera eta garapena ikusitakoan, aipatu araudia ez da hauxe baino: subsektore horri erregulazioa bat emateko premiak sortutako zerbait. Ekainaren 30eko 179/1992 Dekretua indarrean jarri zenez geroztik, «B» motako makinen arloan harturiko -egoeraren arabera- planifikazio- eta arautze-neurrien ondoren, oraingo honetan egoera sozialera egokiturikoa eta iraunkorra izan nahi duen lanabes arautzaile bat agertzen da. Aipatzekoa da, alderdi desberdinak erregulatzen zituzten arauak testu batean apailatu direla, hala arauak sakabanaturik ez daitezen egon, bada hau traba da-eta arauak aplikatzerakoan.
Araudian agertzen den erregulazioari dagokionez, joko-makinen kontzeptua eta ezaugarriak zehazten dira; eta, bestalde, zehaztu egin da Euskal Autonomi Elkarteko Jokoen Katalogoko jokoak garatzea posible egiten dituzten joko-instalazio eta joko-sistemen kontzeptua. «A», «B» eta «C» makinak ez bezalako joko-elementu gisa arautu dira makina laguntzaileak, hain zuzen ere, honek posible egiten duelarik ondoko hau: erabiltzaileak parte hartzea Jokoen Katalogoan agertzen diren joko motetan, hala nola loterietan, boletoetan, apostuetan, ausazko konbinazioetan eta lege arauemailearen markoan sartzen diren beste modalitate batzutan. Guzti honek beharrezko egiten du arau batzuek finkatzea, euren arabera jokoen funtzionamendurako arauak errespetatzen direla bermatuaz, ustiatu ahal daitezen aipatu makinak
Makinak baimentzerakoan bat egiten duten alderdi guztiak zehatz-mehatz erregulatu dira: fabrikazio-erregimena, merkaturatzea eta homologazioa; instalatzeko baldintzak; baimenen jabe diren enpresa operatzaileak, eta jarduera hau burutzeko beharrezko diren profesionaltasuna eta kaudimena posible egiteko fidantzen erregimena. Halaber, izapideak egiteko prozedurak razionalizatu egin dira, geroago garatuko den agindu baten gauzatu beharko direnak, hala baimena duten titularrek segurtasun juridikoa eta funtzionamenduko arauak izan ditzaten, eta hauekin era koherente eta planifikatuan euren enpresa-jarduera burutu ahal izan dezaten.
Era berean, araudiko aldibaterako eta gehigarri diren xedapenek ondoko hau ere erasotzen dute: Europako Batasuneko estatuetatiko makinak merkaturatzeko aukera, eta bai Europako Espazio Ekonomikotikoak ere, aipatu eremuotan egindako entseiu edo frogetan oinarriturik Autonomi Elkarte honetan homologatzeko betekizunak zehaztuaz.
Halaber, xedapenak indarrean jartzen direnerako, existitzen diren makinentzako egokitzapen-epeak eta jarraibideak finkatzen dituzte xedapenok eurok.
Azkenik, uztailaren 7ko 1168/1995 Errege Dekretuan, 1983ko martxoaren 28ko EEEren Kontseiluaren 83/189 Zuzentarauan eta bere aldakuntzetan aurreikusten diren arau eta arautegi teknikoei buruzko «informazioa» deritzon prozedura izan du xedapen honek.
Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, eta Jokoaren Euskal Kontseiluak egin duelarik, eta 1996ko abenduaren 24an Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren,
Atal bakarra.¿ Euskal Autonomi Elkarteko joko-makimen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudia onartu egiten da, berorren testua ondoko hau delarik:
¿ Dekretu honek indarra har dezanean, ondorengo xedapenak indargabeturik geratuko dira:
Jolaserako eta azarezko makinen ustiapenari dagozkion alderdiak behin-behinean arautzen dituen Herrizaingo sailburuaren 1991ko uztailaren 12ko Agindua.
Enpresa operatzaileak erregistroan inskribatzea arautzen duen ekainaren 30eko 179/1992 Dekretua; eta, bestalde, enpresa operatzaileon eta «B» motako saridun jolaserako makinentzako ustiatzeko baimenen egokitzapena, azaroaren 8ko 4/1991 Legera.
«B» motako joko-makinen instalazio-boletinaren baimen-erregimena arautzen duen Herrizaingo sailburuaren 1994ko azaroaren 23ko Agindua.
¿ Halaber, dekretu honetan aurreikusitakoaren kontra egon eta maila bereko edo beheragoko diren xedapen guztiak indargabeturik geratzen dira.
Lehengoa.¿ Oraingo dekretu hau gara eta exekuta dadin, Herrizaingo sailburuari ahalmenak ematen zaizkio beharrezko xedapenak emateko. Indarra hartzen duenetik aitzina hilabeteko epearen barruan, eransten den araudiak aipatzen dituen makinen izapideak egiteko prozedura administratiboak garatuko ditu Herrizaingo sailburuak.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko abenduaren 24an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Herrizaingo sailburua.
JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.
Aurkibidea
atalburua.¿ Xedapen orokorrak.
atalburua.¿ Sailkapena eta ezaugarriak.
sekzioa: ¿ Xedapen orokorrak.
sekzioa ¿ «A» motako makinak.
sekzioa: ¿ «B» motako makinak.
sekzioa: ¿ «C» motako makinak.
sekzioa: ¿ Makina laguntzaileak.
sekzioa: ¿ Xedapen gehigarriak.
atalburua.¿ Fabrikazioa, merkaturatzea eta inportazioa.
atalburua.¿ Homologazioa eta inskripzioa.
atalburua.¿ Baimen-erregimena, instalatzea eta ustiapena.
sekzioa: makinen identifikazioa.
sekzioa: enpresa operatzaileak eta makina laguntzailedun enpresak.
sekzioa: ustiatzeko baimenak.
sekzioa: baimendutako lekuak.
sekzioa: instalatzeko baimena.
sekzioa: funtzionamendua eta laguntza teknikoa.
sekzioa: galarazpenak.
atalburua.¿ Erregistroaren egitura eta fidantzaren erregimena.
atalburua - Baimenen iraungipena.
atalburua.¿ Izapideak eta kontrol administratiboa.
sekzioa: - Izapide administratiboak
sekzioa: - Ikuskaritza.
atalburua - Zehapen-erregimena.
Xedapen gehigarriak.
Aldibaterako xedapenak.
I. ATALBURUA: XEDAPEN OROKORRA
atala.¿ Helburua eta aplikazio-eremua.
Azaroaren 8ko 4/1991 Legean aurreikusitako erregulazioa da araudi honen xedea, hots, joko-makinei, makina laguntzaileei eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuei buruzkoa; eta, berariaz, erabilera publikoaren, ustiapen komertzialaren, instalatzearen, merkatutzearen, inportazioaren eta fabrikazioaren jarduerei buruzkoa, eta bai aurrekoekin lotura duten jarduerei buruzkoa ere. Erregulazioak Euskal Autonomi Elkartean izango luke eragina.
atala.¿ Definizioak.
¿ Joko-makinen ezaugarriak ondoren zehazten dira. Eskuzkoak edo automatikoak izan daitezke. Diruaren edo ordaintzeko beste bitarteko baten truke erabiltzaileak makina usatu dezake denbora baten; eta, ebentualki, eskudirutan edo espezietan sariak, zerbitzuak edo hauen ordez trukatu daitekeen beste edozein gai jasotzeko posibilitate izan dezake erabiltzaileak, berehalakoan edo era diferituan.
¿ Makina laguntzaileak eskuzkoak edo automatikoak izan daitezke; eta diruaren edo ordaintzeko beste bitarteko baten truke, erabiltzaileak partehar dezake beste joko modalitate batzutan, hain zuzen ere Euskal Autonomi Elkarteko Jokoen Katalogoan agertzen direnetan.
¿ Jokoaren inguruko jardueraren bitartez, irabaziak lortu nahi duen ezein pertsona fisiko edo juridiko baten antolamendu eta kudeaketa markoan, aipaturiko katalogoan agertzen den edozein jokotan erabiltzaileak parte hartze ahalbidetzen dutenak dira, joko-instalazio eta sistemak. Hauek, besteak beste, izan daitezke: tresnak, elementuak, lanabesak, mekanismoak edo dispositiboak, barne harturik sare informatikoak, telematikoak, satelite bidezkoak edo distantzian konexioa egiteko edo komunikatzeko edozein bitarteko erabiltzen dituztenak.
atala.¿ Derrigorrezko baimena.
Aurreko atalean aipaturiko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen erabilera publikoak, ustiapen komertzialak, instalatzeak, merkaturatzeak, inportazioak, fabrikazioak, eta bai horiekin loturiko jarduerek ere, Euskal Autonomi Elkarteko leku, barruti edo lokaletan, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena izan beharko dute, hala bat eginez araudi honetan ezarritako prozedurekin eta garapeneko arauekin.
atala.¿ Bazter geratzen direnak.
Araudi honetako xedapenak ez zaizkie aplikatuko ondoko hauei:
Esportaziorako soilik diren jokorako instalazio eta sistemak eta makinak.
Salmenta helburu bakartzat duten instalazio, sistema eta makinak; betiere eskainitako produktu edo bere osagarriren bat lortu ahal izateko, ez badago inolako azare, joko edo apusturik.
II. ATALBURUA: SAILKAPENA ETA EZAUGARRIAK
1. SEKZIOA: XEDAPEN OROKORRAK
atala.¿ Sailkapena.
Erregimen juridikoaren ondorioetarako, ondoko sailkapen hau ezartzen da:
Joko-makinak.
«A» motakoa edo jolaserakoa.
«B» motakoa edo jolaserakoa sariekin.
«C» motakoa edo azarezkoa.
Makina laguntzaileak.
Boleto eta loteriena.
Ausazko konbinaziotarakoa.
Apustuak gurutzatzekoa.
Jokoaren beste modalitate batzuena.
Jokorako instalazio eta sistemak.
2. SEKZIOA: «A» MOTAKO MAKINAK
atala.¿ Definizioa.
¿ «A» motako edo jolaserako makinak dira, denborapasa hutserako izanik ondoren zehazten direnetiko ezaugarriren bat edo batzuk dituztenak:
Ezarritako prezioan denbora batez jokatzeko edo usatzeko aukera eskaintzen dute, joko horren garapena aurretiaz kontrolaturik edo programaturik dagoelarik.
Makina hauek eman dezaketen pizgarri osagarri bakarra, partidaren zenbatekoaren itzulketa da, betiere eskudirutan edo zenbatekoaren balioa espezietan edo fitxa trukagarrietan, azken hauek edozein ondasunekin trukagarri badira. Bestalde, makina hauek partida bera luzatzea edo hasierako zenbateko berarengatik beste partida batzuk jokatzea ere eskain dezakete.
¿ Errealitate birtualdunak eta simulaziodunak deitzen direnak edo antzekoak ere, hartzen dira «A» motako makinatzat.
¿ Edozelan ere, ez dira hartzen «A» motako makinatzat:
Ibilgailuen, animalien edo antzekoen mugimenduak imitatzen dituzten makinak.
Musika edo irudiak erreproduzitzea helburu edo zeregintzat duten makinak.
Eskuzkoak edo mekanikoak diren kiroletako edo norgehiagotako tresnak edo makinak, hala nola futbolinak, bilarreko mahaiak, mahi-tenisa, dardoak, boloak, saskibaloi-jokoak eta antzekoak.
Jokorako funtsezko ez den osagarritzat edo laguntzeko, osagai elektronikoak dituztenak, betiere idazati honetako letretan aipaturikoen artekoak badira.
3. SEKZIOA: «B» MOTAKO MAKINAK
atala.¿ Definizioa.
Saridun «B» motako edo jolaserako saridun makinatzat ondoko ezaugarri hauek dituztenak hartzen dira: araudi honetan ezarritako ezaugarriak eta mugak izanik, prezio baten truke erabiltzaileak denbora mugatu batez usatu, eta, bestalde, ebentualki eskudirutan sari bat eman ditzaketenak.
atala.¿ «B» motako makinak homologatzeko betekizunak.
«B» motako makinak homologatzeko, ondoko betekizun hauek konplitu beharko dituzte:
Partidaren prezioa ez da izango 25 pezetatik gorakoa.
Makinak eman dezaken sari edo irabazi handiena ez da izango 15.000 pezetatik gorakoa; jokoaren programan ezin daiteke egon -gehienezko balio honetatik gorako batuketa egiten duten sarien artean- inolako erlazio sistematikorik ezta aurretiaz ezarritakorik ere.
Partida baten lorturiko sari bat entregatzerakoan, jokoaren programak ez du ezarriko -inola ere- txanpon edo kreditu osagarriak sartu beharreko baldintza.
Sarrera-kreditu gisa metatzen den diruaren zenbatzaile espezifikoa bat izango dute. 20 partida baino kreditu-metaketa handiagorik ez da onartuko sarrera-zenbatzaile hauetan. Kreditu hauekin erabiltzaileak aukeran izango duen apustuen gehienezko balio hauxe izango da: partidaren prezioaren doblea, baina ez hortik gorakoa. Bestalde, kreditu hauekin gehienez aldibereko bi partida egin ahal izango dira.
Erreserbako zenbatzaile osagarri bat eduki ahal izango dute, bertan metatuko delarik soberan sartu den dirua, eta erabiltzaileak diru-zenbateko hori edozein unetan errekuperatu ahal izango du. Zenbatzaile bien arteko kreditu-transferentziarako beharrezkoa izango da, erabiltzailearen borondatezko egintza.
Erabiltzailearentzako kreditu gisa, metatzen diren sarietarako berariazko zenbatzaile espezifiko bat izanez gero, baimendutako gehienezko saria baino handiago den baliorik ezin izango da metatu delako zenbatzailean; erabiltzaileak edozein unetan errekuperatu dezakeelarik pilaturiko dirua, edo, bestela, apustuak egin ditzake, hauen balioa ez bada partidaren balioa baino lau aldiz handiagoa, azkenik beste aukera bat litzateke: gehienez aldibereko lau partida egin ahal izatea.
Makina orok honela beharko da programatu eta ustiatu: sarturiko diruaren %75etik gorako kopurua -eskudiruzko saritan- itzultzeko moduan erabiltzaileari. Maximo gisa, bata bestearen ondoko 20.000 partidako serie orotan lortu beharko da portzentai hau.
Partida bakoitzaren iraupena ez da izango 5 segundutik beherakoa, hamar minutuko epean ezin izango dira egin ehun eta hogei partida baino gehiago.
Makinek emango dituzten sariak korritzen duen dirutan izango dira, eta makinek eurek entregatuko dituzte.
Makinan konbinazio irabazle bat lortzen denean, makinaren aurrekaldeko gainazala argitu egingo da, edo, bestela, saria lortu delakoa nabarmen iragarten duen zeinu bat agertuko da aurrekalde horretan.
Horretaz gain, araudi honen 16. eta 17. ataletan aurreikusitako dispositibo osagarriak izan beharko ditu.
Jokorako aretoetan, «B» motako makinak euren artean konektatu ahal izango dira, gehienez ere bost konektatu ahal izango dira. Makinak hauek «B» motako gainontzekoetarik klarki diferentziatu beharko dira, eta aurrekaldeko gainazalean «jokorako aretoetako makina berezia» esaldia beharko dute eduki idatzita.
4. SEKZIOA: «C» MOTAKO MAKINAK
atala.¿ Definizioa.
«C» motako edo azarezko makinak ondoko hauek dira: araudi honetan ezarririko ezaugarri eta mugekin, prezio baten truke erabiltzaileak denbora batez usatu eta, ebentualki, eskudiruzko sari bat eman ditzakeenak, sariak lortzea azarearen araberako izanik.
atala.¿ «C» motako makinak homologatzeko betekizunak.
«C» motako makinek ondoko betekizun hauek konplitu beharko dituzte:
Apustuaren gehienezko balio 1.000 pezetako izango da. Legez korritzen duen diruaren ordez fitxak erabiltzea baimendu dezake Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, betiere diruaren funtzio beretarako erabiliez gero eta berme berak badituzte, hots, diruarenak.
Sarrera-kredituen metaketaren berarizko zenbatzaile espezifiko bat izango dute. Galarazi egingo da zenbatzaile hauetan: gehienezko apustuaren balioa baino 15 aldiz handiagoa den kreditu-metaketa.
Makinak eman dezakeen balio handieneko sari edo irabazia ez da izango ondoren zehazten denetik gorakoa: baimendutako gehienezko apustuaren zenbatekoa baino 3.000 bider handiagoa.
Jokaldi bakoitzaren iraupena ez da izango 2,5 segundutik beherakoa.
Makina honela egongo da programatua eta ustiatua: konbinazio posible guztietarik ateratzen den jokaldien serie estatistikoetan, egindako apustuen balioaren %80tik gorako portzentai bat itzultzeko moduan.
Araudi honen 16. eta 17. atalek zehazten dituzten dispositiboak izan beharko dituzte.
Legez korritzen duen dirutan izango dira sariak. Baina makina hauetarako fitxak erabiltzea baimenduz gero, sariak manera berean entregatuko ahal izango dira, fitxek trukagarri izan beharko dutelarik, hain zuzen legez korritzen duen diruaren ordez, salan bertan. Apustuetarako eta sarietarako txartel magnetiko edo elektronikoak erabiliz gero, kasinoaren dependentzietan bakarrik salduko dira, baldin eta hori aurreztik Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baimendu badu.
Aurrekaldean taula bat izan beharko dute, berorretan era grafikoan eta idatziz, argi eta garbi eta erabiltzaileak ikusteko moduan ondoko hauek agertu beharko dute:
¿ Joko-arauak, apustu posibleen deskribapenarekin.
¿ Makinak onartzen duen diru motari eta honen balioari buruzko zehaztasunak, edota gauza bera diru horren baliokideari buruz.
¿ Konbinazio irabazle guztien deskribapena.
¿ Konbinazio irabazle bakoitzari dagozkion sarien zenbatekoa; argiro zehaztuaz itzuli beharreko dirua zein txanpon kopurua edo fitxa kopurua. Guzti hau adierazten duen zera argiturik edo seinalaturik agertuko da, konbinazio suertatzen den bakoitzean.
¿ Makina bakoitzerako homologaturik, partidaren gutxienezko prezioa.
Mota honetako makina guztiek edukiko dituzte barruan txanponentzako ontzi bi, kontrako berariazko xedapenik ez badago, kasu honetan modeloaren inskripzioan agertuko da datu hori.
¿ Ordainketen erreserba-gordailua, helburutzat ondoko hau izango duena: bidezkoa denetan, sariak ordaintzeko makinak behar duen dirua gordetzea.
¿ Irabazien gordailua, helburutzat ondoko hau izango duena: sariak ordaintzeko makinak ez darabilen dirua gordetzea, diru hori gordetzeko konpartimendua makinatik bereizita egonen da, baina konpartimendu hori betetzeko kanal bat egongo da, makinatik datorrena.
Baldin eta sarietarako ordaiketen erreserba-gordailua ez bada sariari dagokion diru-kopurua bezainbestekoa, sariari dagokion ordainketa edozein enplegatuk egin dezake eskutan. Kasu honetan eta erabiltzaileak aipatu saria lortzen duenerako, makinak delako sariaz ohartarazten duen dispositibo bat izango du, argiduna edo akustikoa eta automatikoki piztekoa. Horretaz gain, aurreko kasu bererako, blokeatzeko mekanismo bat izango du, erabiltzaile batek ere ez erabiltzeko makina, harik eta saria ordaindu eta salan zerbitzuan den pertsonalak makina desblokeatu arte.
Erabiltzailearentzako kreditu gisa sariak metatzea ahalbidetzeko zenbagailua espezifikoak dituzten makinetan, erabiltzaileak posible izango du -edozein unetan- metaturiko kredituak itzultzearen aukera egitea.
Irekitzen diren kasu orotan automatikoki funtzionatuko duen ohartarazteko dispositibo bat izango dute, argiduna eta akustikoa, eta goikaldean ezarrita eukiko dutena.
Halaber, argiduna edo akustikoa izan daitekeen ohartarazteko mekanismo bat izango dute, hala erabiltzaileak salan zerbitzuan den pertsonalaren arreta erakartzeko
Horretaz gain, gordailaturiko dirua makinak onartua duela eta, egoki denean, apustua aktualizatua izan dela, adierazten dituen indikatzaile argidun bat izan beharko dute.
Ez da izango beharrezko, araudi honen 16 atalean aurreikusiriko zenbagailuak instalatzea makinetan, betiere makinekin konektaturiko sistema informatiko zentral bat badauka establezimenduak, hain zuzen ere aldez aurretik Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena daukana. Sistema honetan erregistratu egingo lirateke, besteak beste, atal honetan aipatu diren makinetako zenbagailu indibidualetako eragiketa berberak.
atala.¿ Elkarren artean konektaturiko makinak.
¿ Eskudirutan eta, gehigarri gisa, espezietan sari bereziak eman ahal izateko «C» motako makinak elkarren artean konektatu ahal izango dira. Zirkunstantzia hau makinetan zehazturik egongo da eta, gainera, erabiltzaileek ikus dezaketen leku baten. Elkarren artean konektaturiko makinen bitartez, kontzeptu guztiengatik lortu daitekeen sariaren gehienezko zenbatekoa hauxe izango da: sekula ere ez, elkarren artean konektaturiko hamabost makinaren gehienezko sarien batuketatik gorakoa.
¿ Zirkunstantzia hau ikusteko moduko leku baten zehaztuko da, elkarren artean loturik dauden makinetan. Halaber, elkarren artean konektaturiko makina guztiek -une bakoitzean- metaturiko zenbatekoa erabiltzaileak ikusteko moduan egongo da beti.
¿ Elkarren arteko konexio hauek egiteko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren aurretiazko baimena beharko da. Horretarako eskatzaileak ondoko hauek zehaztu beharko ditu: elkarren artean konektatuko diren makinak zenbat diren, kokapena, modeloa eta makinen ustiatzeko baimenaren zenbakia, nola egingo den konexioa, eta lortuko diren sari-motak eta hauen zenbatekoak.
¿ Ausazkotasuna sortzen duen elementua bakarra eta makina guztientzako komuna denean, makinak elkarren artean konektatzea baimendu egingo da, nahiz eta elementu hori kanpokoa eta makinetarik bereizita dagoena izan.
¿ Interkonexioaren betekizunak konplitzen direla, egiaztatzea ahalbidetzen duen mekanismo espezifiko bat edo sarrera bat izango dute elkarren artean konektaturiko makinek.
5. SEKZIOA: MAKINA LAGUNTZAILEAK
atala.¿ Boletoen eta loterien makinak.
¿ Boletoen eta loterien makinak ondoren zehazten diren ezagaurriak dituzten makina laguntzaileak dira: araudi honetan ezarririko betekizunak konplituaz; prezio baten truke, erabiltzaileari boletoak, kupoiak, bileteak edo antzeko joko-euskarriak ematen dizkiote, edo aurrekoak balioztatu, erregistratu edo kunplimentatu egiten dituzte. Hala, aipatutakoen bitartez, ebentualki, eskudirutan edo espezietan sari bat lortu daiteke, berehalakoan edo era diferituan, betiere bat eginez kasu bakoitzeko jokoaren ezaugarriekin.
¿ Homologatuak izateko, ondoko betekizun hauek konplitu beharko dituzte.
Makinak entrega ditzakeen boleto, kupoi edo balio bereko joko-esuskarrien bitartez, lortzeko diren sariak eta egin daitezkeen apostuak, kasu bakoitzeko jokoaren arauek finkatuko dituzte.
Erabiltzaileak sartzen duen diru-metaketaren zenbagailu espezifiko bat izango dute
Araudi honen 16. eta 17. atalen aurreikusten dituzten dispositiboak ere izan beharko dituzte.
atala.¿ Ausazko konbinaziotarako makinak.
¿ Ausazko konbinaziotarako makinak, ondoko ezaugarri hauek dituzten makina laguntzaileak dira: araudi honetan ezarritako betekizunak konplituaz, promozionatu nahi diren produktu edo zerbitzuak erostearen truke, zozketa baten edo joko osagarri baten bitartez, eskudirutan edo espezietan sari bat lortzeko posibilitatea ematen diote erabiltzaileari.
¿ Homologatuak ahal izateko, ondoko betekizun hauek konplitu beharko dituzte:
Jokoan edo zozketan ezin izango da partehartu diruaren truke, ezpabere ze -kontraprestazio gisa- transakzio komertzialaren truke.
Makinak entrega ditzakeen sariak edo irabaziak, makinari dagokion baimenean ezarriko dira.
Sariak, osorik edo euren parte bat, fitxatan, puntutan edo erabiltzailearen aldeko kreditutan entregatu ahal izango dira, eta ondasunekin trukatu ahal izango dira.
Araudi honen 16. eta 17. atalek aurreikusten dituzten dispositiboak ere izan beharko dituzte.
atala.¿ Apustuak gurutzatzeko makinak.
¿ Apustuak gurutzatzeko makinak, ondoko ezaugarri hauek dituzten makina laguntzaileak dira: araudi honetan ezarritako betekizunak konplituaz, kirol gertaera edo antzeko baten emaitzei buruzko apustuak egitea ahalbidetzen dute, edo hauek balioztatzea edo erregistratzea. Hala, ebentualki, eskudirutan edo espezietan sari bat lortzeko, betiere kasu bakoitzeko jokoaren ezaugarriekin bat eginez.
¿ Homologatu ahal izateko, ondoko betekizun hauek konplitu beharko dituzte:
Egingo diren apustu motak eta hauen zenbatekoak, eta bestalde, lor litezkeen sariak, joko bakoitzeko baimenean ezarriko dira.
Halaber, araudi honen 16. eta 17. atalek aurreikusten dituzten dispositiboak izan beharko dituzte.
15 atala.¿ Beste joko-modalitate batzutarako makinak.
Zuzenean edo zeharka, beste joko-modalitate batzuetan erabiliko diren makina laguntzaileak betekizun hauek konplitu beharko dituzte: eurentzako jokoaren araudi espezifikoan ezar daitezenak.
6. SEKZIOA: DISPOSITIBO OSAGARRIAK
atala.¿ Segurtasunerako dispositiboak.
Joko-makinek, «A» motakoak izan ezik, eta makina laguntzaileek ondoko betekizun hauek ere konplitu beharko dituzte:
Alde batetik jokoa eta, kasua denean, irabazien plana, edo egindako apustuen zenbatekoa eta zenbakia kontabilizatzea, edo boleto, txartel edo antzekoen entrega, zehazten dituzten dispositibo elektronikoen eta memorien konstrukzioak eta kontzepzioak ezinezkoa egin behar dute aurreko zer guztiok aldatzea.
Argindarraren deskonekxioa edo haren hornidura falta litzatekeen kasurako, energia hornidurarako dispositibo autonomo bat jarri beharko da, hala aipatu egoera jazoz gero, memoria gorde eta programari egoera berean berrekiteko.
Dirua, fitxak edo ordaintzeko beste bitartekoren bat sartzea eragotziko duen blokeatzeko sistema bat izango dute, hain zuzen ere ondoren zehazten den kasuetarako: sariak pagatzeko gordailua agorturik dagoenerako edo programaturiko sariren bat ordaintzeko edota, halakorik balitz, txartelak, boletoak, ordainagiriak edo antzekoak entregatzeko erreserba nahikorik ez duenerako. Halaber, adierazi egin beharko diote zirkunstantzia hau makina erabiliko duenari.
Ondorengo betekizunak konplitzen dituzten kontroleko zenbagailuak izan beharko dituzte:
¿ Administrazioari banan banako irakurketa ahalbidetzea.
¿ Instalaturik daudeneko makina identifikatzea.
¿ Manipulazio ororen kontra seriaturik eta babesturik egotea.
¿ Makina deskonektaturik dagoela ere, metaturiko datuakmemorian gordetzea, eta zenbagailua deskonektatu edo matxuratzen denean makinaren erabilera eragoztea.
¿ Egindako apustuen zenbateko eta zenbakiari, saritan itzulitako diruari, eta urte natural bakoitzeko salduriko boleto, txartel edo euskarriei dagozkien datuak biltzea.
¿ «C» motako makinen kasuan, makina erabiliko den aldi osoko datuak bilduko dira.
Halaber, ondoko dispositibo hauek izan beharko dituzte:
¿ Makinaren funtzionamendua eta erabilera eragozten dutenak edo automatikoki deskonektatzen dutenak, noiz eta zenbagailuek ez dutenean behar bezala funtzionatzen edo erregistratzen txanponen edo ordaintzeko hauen baliokideen pasoa.
¿ Zenbagailuetan, makina mota bakoitzerako ezarritako balioa baino handiagoa sartzea erabiltzaileari eragotzi eta soberan gordailaturiko dirua automatikoki itzultzen dutenak.
¿ Baimendutako gehienezko baliotik gorako jokoa edo apustua eragozten diotenak erabiltzaileari.
Halaber, «B» eta «C» motako makinak ondoko ezaugarri hauek izan beharko dituzte:
¿ Joko-programa biltzen duten zirkuito integratuek honela egon beharko dute estalita, izpi ultramoreentzako opakoa den etiketa batez, zein hondatu edo desegin egingo den, manipulatzen hasiz gero. Aipatu memoriak beste mekanismo babesle batzuek ere izan ditzake, berori osotasunean gordetzeko.
¿ Partida dirauela, energia etengo balitz, makinari partida bukatzea posibilitatu eta, halakorik balitz, lorturiko saria ordainduko lukeena.
¿ Arraboladun edo antzeko dispositibodun makinek beste hauek ere izan beharko dituzte:
Edozein motibo dela-eta, arrabolak berez ez balute jiratuko edo jokaldi bakoitzean jiratze angelua 90 gradurik beherako balitz, makina automatikoki deskonektatuko lukeena.
Errepikapen estatistikoak alboratzearren, gutxienez arrabol edo danbor biren, eta, derrigorrez, euretariko lehenengoaren jiratzeko abiadurak aleatorioki aldatzen dituen dispositibo bat.
¿ Aginduzko baimenean ezarritako arauetarik kanpo, joko-programak inola ere ez aldatzeko edo ez ordezkatzeko moduan taiutuak egotea.
atala.¿ Beste dispositibo batzuek.
¿ Makina martxan ez denean, elkartutakoen arreta erakartzeko den dispositiborik ezin izango dute eduki instalaturik.
¿ «A» eta «C» motako makinak izan ezik, aurrekaldean argi eta garbi ikusi eta irakurtzeko moduan -gutxienez- 10 cm x 2,5 cm dimentsioa duen testu bat eduki beharko dute, honako hau dioena «adin-txikikoentzako debekatuta», Euskal autonomi Elkarteko hizkuntza ofizial bietan idatzita, bestalde aipatu debekua adierazten duen logotipo bat ere eduki beharko dute.
¿ Partida hasteko edo boleto, txartel edo dena delako euskarriak saltzeko, beharrezkoa izango erabiltzaileak mekanismo espezifiko bati eragitea. Bost minutu igaro eta halakorik egiten ez badu, makinak automatikoki funtzionatu beharko du.
¿ Aurrekaldean, erabiltzailearentzako argi eta garbi eta ikusteko moduan ondoko hauek egon beharko dute zehazturik: apustu posibleen eta partidaren prezioa, diru-mota edo onartzen den ordaintzeko bitartekoa, jokoaren arauak, konbinazio irabazle posible guztien deskribapena eta konbinazio horietako bakoitzari dagokion sariaren zenbatekoa, barne direla sariok lortzeko probabilitateak.
¿ Balioztatzeko sistemaren baten bitartez, egindako apustuaren edo jokaldiaren balioa eta hauen integrazioa sistema informatikoan baieztatu egin beharko ditu makinak, eta honek emango dizkio erabiltzaileari jokoan parte hartzeko eskubidea eta sariak lortzeko probabilitatea izatea.
¿ Sariak, boletoak, txartelak, ordainagiriak edo baliokideak kanpora jaurtitzeko mekanismo bat izan beharko dute. Emandako sarien zenbatekoa entrega dezanean, erreteilu edo antzeko zeozertan agertuko dira bilduta, eskueran. Edozelan ere, jaulkipen automatikoa aurreikusiko da, 10 segunduko gehienezko epearen barruan erabiltzaileak joko-egitadarik egingo ez balu.
¿ Aldez urretik finkaturiko apustu, jokaldi edo zenbait partidarako, funtzionamendua ahalbidetuko duen mekanismo, dispositibo elektroniko edo antzeko zerbait ezartzea aurreikusi daiteke, hain zuzen ere makinari.
III. ATALBURUA: FABRIKAZIOA, INPORTAZIOA ETA MERKATURATZEA
atala.¿ Arau orokorrak.
Euskal Autonomi Elkartean egoitza soziala izanik araudi honek barne hartzen dituen fabrikatzaileek, inportatzaileek eta komertziatzaileek obligazioa dute euren jardueretan darabiltzaten makina-modeloen erregistroa izatea, zein Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren esku egonen baita.
atala.¿ Fabrikazioa, inportazioa eta merkaturatzea.
¿ Fabrikazioa, inportazioa eta merkaturatzea honako pertsona hauek bakarrik egin ahal izango dute: Euskal Autonomi Elkarteko Jokoaren Erregistroaren Enpresa Komertziatzaile, Inportatzaile eta Fabrikatzaileen Sekzioan inskribaturikoak.
¿ Joko-makinen komertziatzaile gisa inskribatzeak honako honetarako bakarrik ematen du baimena: makinaria fabrikatzeko, dokumentazio teknikoa eskura izateko, salmentarako eta gordetzeko zerbitzua edukitzeko, eta bai makinen mantenimenduko oinarrizko zereginetarako.
atala.¿ Fabrikazio-ziurtagiria.
¿ Makina inportatu edo fabrikatzen duenak eman behar duen dokumentua da eta honako datu hauek batu beharko ditu:
Inportatzailearen edo fabrikatzailearen identifikazioa, eta horixe direlakoaren inskripzioaren zenbakia barne dela.
Dagokion sekzioan modeloaren inskripzio-zenbakia, modeloa, seriearen zenbakia eta fabrikazio- edo erregistro-zenbakia.
Makinako jokoaren ezaugarrien deskripzioa.
«B» eta «C» motako makinen kasuan, apustu posibleak, sari maximoa eta saritan itzultzen denaren portzentaia.
Makina laguntzaileen kasuan, bidezko denean, apustu posibleen deskribapena eta lor daitezkeen sariak, jokoaren ezaugarrien arabera.
Makina saldu eta fabrikatu zeneko data.
¿ Ziurtagiri honetan erasotako datuen benetakotasunaren erantzulea, eman dituen inportatzailea edo fabrikatzailea izango da.
¿ Administrazioak izapidetu ditzan, inportatzaileak edo fabrikatzaileak emandako fabrikazio-ziurtagiriek Euskal Autonomi Elkarteko edozein hizkuntza ofizialetan idatzita edo eurotariko batera itzulita egon beharko dute.
¿ Fabrikazio-ziurtagiria aurkeztea ezinbestekoa izango da, makinaren ustiatzeko baimena lortu ahal izateko.
atala.¿ Enpresa fabrikatzaile, inportatzaile eta komertziatzaileen erregistroa.
Enpresa fabrikatzaile, inportatzaile eta komertziatzaileen Sekzioan inskribatzeko betekizunak ondoko hauek dira:
Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen 70. atalean eskaturiko betekizunak biltzen dituen idazkiaren bitartez, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari egindako eskaria.
Eskatzailea pertsona fisikoa balitz, Nortasun Agiri Nazionalaren edo ordezkoaren fotokopia.
Eskatzailea pertsona juridikoa balitz, sozietatearen eratze eta bere estatuen eskrituraren notari-testigantza edo kopia konpultsatua, Merkataritza-Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiriarekin.
Jarduera burutzeko, eskura dituen giza-baliabide eta baliabide teknikoen memoria justifikatzailea.
atala.¿ Baimenaren iraupena.
¿ Aurreko atalak aipatzen duen dokumentazioa eta eskaria aurkeztu ondoren, Joko eta Ikuskizun zuzendariak aurkezturiko eskaria ebatziko du, aldez aurretik beharrezko ikusten dituen egiaztapenak eginaz eta informazioa bilduaz. Bidezkoa denean, eskatzaileari baimena emango zaio enpresa fabrikatzaile, inportatzaile edo komertziatzaile izateko, eta bai Jokoaren Erregistro Zentralean dagokion sekzioan inskribatzeko ere.
¿ Inskribatzeek bost urterako balioa izango dute, eta berriztatzeko unean indarreko araudian eskatzen diren betekizunak konplituz gero, automatikoki berriztatuko dira goian adierazitako bezainbesteko eperako.
IV. ATALBURUA: HOMOLOGAZIOA ETA INSKRIPZIOA
atala.¿ Makina modeloen erregistroa.
¿ Ezin izango da ezein makina fabrikatu, inportatu, komertzializatu, instalatu edo ustiatu, aldez aurretik ez bada behar bezala homologatu eta inskribatu, hain zuzen Euskal Autonomi Elkarteko Jokoaren Erregistro Zentraleko Modeloen Sekzioan.
¿ Titularrei aipatu sekzioan inskribatu izanak eskubidea emango die, makinak, sistemak eta instalazioak komertzializatzeko, inportatzeko eta fabrikatzeko; betiere, araudi honetako aginduekin bat eginez, Enpresen sekzioan inskribaturik badaude aipatu titularrak.
Enpresa Komertziatzaile, Inportatzaile eta Fabrikatzaileen Sekzioan inskribaturik badaude lagatzailea eta hartzailea, orduantxe bakarrik lagatu ahal izango da makina modelo bat inportatzeko eta fabrikatzeko habilitazioa; beste baldintza bat da Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari jakinarazi behar zaiola. Zuzendaritza hau, aipatu modeloari dagokionez, inskripzioaren titularrarekin, hau da lagatzailearekin bakarrik erlazionatuko da.
¿ Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, behin-behinean, baimena eman dezake, aztertzeko eta erakusteko, zenbait makian inportatzeko edo fabrikatzeko; zehaztu egingo direlarik baimen hau emateko baldintzak eta, bestalde, galarazi makina hauek komertzialki ustiatzea.
¿ Aldez aurretik arrazoituriko eskariarekin, proba komertzialaren ondorioetarako, baimena eman ahal izango zaie erregistroan inskribaturiko inportatzaile eta fabrikatzailei lokal publikoetan makian kopuru jakin bat instala dezaten, betiere epe mugatu baterako.
¿ Jada inskribaturiko beste modelo batzuen antzeko izendapena duten makina modeloak ez dira inskribatuko. Inportatzaile desberdinek modelo berbera inskribatzea eskatzen dutenean, izendapenari zifra korrelatibo bat gehituaz egingo da inskripzioa modeloen sekzioan. Aurrerantzako inportatzaileen kasuan, homologaziorako izapideak sinplifikatu egingo dira.
¿ Bakarrik hurrengo atalaren 2. idazatian zehazturiko dokumentuen edukiari dagokienez, emango du fede Modeloen Sekzioan inskribatzeak.
¿ Inskribaturiko makina modeloen aldakuntza orok beharko du aurreztiko baimena eta ondorengo inskripzioa.
atala.¿ Makinak inskribatzeko eta homologatzeko eskaria. Dokumentazioa.
¿ Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan egin beharko da Modeloen Sekzioan inskribatu eta homologatzeko eskaria, hain zuzen Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko Legearen 70. atalean eskaturiko betekizunak biltzen dituen idazkiaren bitartez.
¿ Eskariaren idazkiari ondorengo erreferentzi hauen bi kopia erantsiko zaizkio:
Zein eremu territorialerako eskatzen den homologazioa.
Makinaren aurrekaldea hartzen duten koloretako argazki bi, eta bai makinaren dimentsioak ere.
Makinen bertsioa edo bertsioak eta modeloaren izen komertziala, hain zuzen homologatzea eskatzen direnenak.
Inportatzailearen edo fabrikatzailearen izena eta Jokoaren Erregistro Zentralean dagokion Sekzioan duen erregistro-zenbakia.
«A» motako makinei dagokienez joko edo jokoen deskribapena, eta gainontzekoei dagokienez jokoarena eta usatzeko manerarena.
Makinaren eta bere sistema elektrikoaren planoak.
Behe-tentsio alorrean indarreko araudia konplitzeari buruzko ziurtagiria, osagai elektrikoen aislamendua bermatuko duena.
Makinari buruzko gidaliburua, zeinetan zehaztu egingo baita makinaren jokatzeko eta funtzionatzeko modua.
Ondoren zehazten direnekin makinaren interkonexio posibleei buruzko detaileak: beste elementu, makina, metaturiko sarien ikustarazle eta kontroleko dispositiko zentral batzuekin, edota beste dispositibo edo mekanismo batzuekin. Bestalde, erabilera eta funtzionamenduko protokoloak.
Joko-programa eta bere identifikazio- eta egiaztatze-elementuak dituen dispositiboa zehaztuaz, joko-programen zerrenda. Ezohiko prozedura teknikoa erabiliz gero, fabrikatzaileak edo inportatzaileak bitartekoak eskueran jarriko ditu homologazio-prozesuan zehar egiaztapena egiteko.
¿ Aurreko zenbakiko f) eta g) puntuetan zehazturiko dokumentuak eskudun teknikoren batek sinatu beharko ditu eta dagokion elkargoak bisatu.
atala.¿ «C» eta «B» motako makina modeloak inskribatu eta homologatzeko betekizun bereziak.
¿ «C» eta «B» motako makinak inskribatu eta homologatzeko, ondorengo zehaztasunak biltzen dituen argibide-memoria erantsi beharko da:
Partidaren prezioa eta makinaren apustu-posibilitateak.
Makinak eman dezakeen sari maximoa, eta bai irabazien plana eta sari desberdinen deskribapena, barne direlarik makinak eman ditzakeen «boltsa» edo «jackpot»arenak, lortzeko prozedura zehaztuaz.
Saritan itzultzen denaren portzentaia, portzentai hori kalkulatzeko egin behar diren jokaldi kopurua edo zikloa zehaztuaz.
Sarien portzentaia aldatzea ahalbidetzen duten dispositiboak edo mekanismoak badiren ala ez, portzentai hori zehaztuaz. Kasu honetan, bere konbinazioak, test eta kontabiliatate posibilitateak, bloke-eskemak eta makina osatzen duten txartel guztien elektronikoak zehaztu beharko dira. Guzti hau, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak hartarako eskatzaileari emango dion ereduaren arabera.
Makinak duen beste edozein mekanismo edo dispositibo, funtzionatzeko modua zehaztuaz.
Homologatzeko diren joko-programa desberdinek biltzen dituzten mikroprozesadore edo memorien «checksums»en zerrenda.
Joko-programa biltzen duen memoria, mikrokontroladore edo bestelako dispositibo bakoitzari itsatsita agertu behar duen paper-etiketa opakoaren diseinu edo estalkiaren modelo identifikatiboa. Paper hori opakoa izango da izpi-ultramoreentzako.
Jokoaren sekuentziaren simulazio baten laburpen estatistiko bat, gutxienez bata bestearen ondoko 20.000 partida hatuko dituena. Simulazio honen originalak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren eskueran egon beharko du.
Jokoa biltzen deneko mikroprozesadore bat. Homologazio berri baten ostean bakarrik ordezkatu ahal izango dira memoria hauek. Eskatzaileak doan eman beharko dio joko eta ikuskizun Zuzendaritzari kasuan kasuko memoria irakurgailua.
Araudi honetako 16. atalak aipatu eta modeloak duen zenbagailu homologatu motaren deskripzioa.
Beharrezkoa denean, hurrengo atalak aipatzen duen aurreztiko entseguen ziurtagiria.
¿ Makinen jokoa euren programa ordezkatuaz aldatu daitekeenean, euskarri informatikoa edo plaka elektronikoa aldatuaz, joko aginteez eta mekanismo batez osaturiko euskarri solidarioa inskribatu ahal izango da modelo gisa. Baina modelo hauetan joko hauek bakarrik ustiatu ahal izango dira: programa trukagarriak izanik Modeloen Sekzioan behar bezala inskribaturik daudenak.
¿ Atal honetan eta aurrekoan aipaturiko dokumentuetan bildutako datuen erreserba zainduko du administrazioak.
atala.¿ Erregistroan inskribatzeko eta homologaziorako, aldez aurretiko entseguak.
¿ Homologatu baino lehen, «A» motakoetan izan ezik, makina guztietan egin beharko dira ondoko hauek: Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak edo honek baimendutako entitate batek egin beharko ditu funtzionamenduaren entseguak eta jokoaren ezaugarriak egiaztatzekoak.
¿ Entseguak egin ditzan baimendutako entitateak edo organo administratiboak sinaturiko txosten bat egingo da, eta berorretan ondoko hau zehaztuko da: aurkezturiko dokumentazioan biltzen diren espezifikazioetara eta araudi honetan eskatzen diren homologaziorako betekizunetara egokitzen diren ala ez, makinaren funtzionamendua eta modeloaren ezaugarriak.
¿ Homologazio-prozesuan zehar hala eskatzen denean, interesatuak -beharrezko denboran- Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren esku ondoko hauek jarri beharko ditu: makinaren prototipo bat eta entseguekin zerikusia duen dokumentazio osagarria, beharrezkoa dena.
¿ «A» motako makinekin entseguak egin ahal izango ditu Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, makinon funtzionamendua edo ezaugarriez dudak badira.
atala.¿ Eskariarena ebaztea.
¿ Egindako jarduerak aztertutakoan, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ebatzi bat hartuko du modeloaren homologazioaz eta berau erregistroan inskribatzeaz.
¿ Modeloen Sekzioan makinen behin-behineko inskripzioa baimendu daiteke, hiru hilabeterako eta gehienez hamar makina fabrikatzea edo inportatzea eta ustiatzea zilegi egingo duena. Hiru hilabeteak iragandakoan baimena iraungi egingo da eta makinak erretiratu egin beharko dira instalaturik dauden lekuetarik, salbu eta modeloaren behin betiko inskripzioa eskatzen bada.
¿ Euskarri informatikoa edo plaka elektronikoaren aldaketarekin, programa ordezkatuaz beren jokoa alda dakiekeen «A» motako makinen kasuan, joko aginteez eta mekanismo batez osaturiko euskarri solidarioa modelo gisa inskribatu ahal izango da, baina ondokoaz kontu eginik, Modeloen Sekzioan programa trukagarriak behar bezala inskribaturik dituzten jokoak bakarrik ustiatu ahal izango direla aipatu makinetan.
atala.¿ Inskripzioak idargabetzea.
¿ Titularrak eskatuta idargabetu ahal izango da inskripzioa, eta egiaztatu egin beharko da jada ez dela ustiatzen delako makina.
¿ Erregistroan inskribatzeko dokumentazioan eta eskarian garrantzizko faltsutasunak, irregulartasunak eta zehaztasunik eza atzemanez gero, edo homologatzeko erabakia begiratu gabe ustiatzen bada makina, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak indargabetu egingo du inskripzioa, interesaturi entzun ondoren.
¿ Instalatzeko, komertzializatzeko, inportatzeko eta fabrikatzeko inhabilitazioa, eta bai modeloari dagozkion makinak ustiatzeko baimenak besterik gabe ezeztatzea ere eragingo du indargabetzeak. Indargabetzea ebazten duen erabakian ezarri egingo da makinak ustiatzeari uzteko epea, zein ez baita izango 20 egunetik gorakoa.
atala.¿ Homologazio-debekuak.
Ondoren zehazten diren makinak, sistemak eta instalazioak ezin daitezke homologatu ez eta Jokoaren Erregistro Zentralean dagokien Sekzioetan inskribatu ere: gazteen eta haurren heziketarako kaltegarriak diren soinu eta irudiak erabili edo jarduerak burutzen dituztenak, eta bai indarrean den araudiak debekatzen dituen jarduerak burutzen dituztenak ere.
V. ATALBURUA: USTIATZEKO ETA INSTALATZEKO BAIMENEN ERREGIMENA.
1. SEKZIOA: MAKINEN IDENTIFIKAZIOA.
atala.¿ Fabrikako markak.
¿ Merkaturatu baino lehen, makinaren aurrekaldean, ez ezabatzeko moduan eta era laburtuan ondorengo datuak grabatu beharko ditu enpresa fabrikatzaileak edo inportatzaileak:
Enpresa Komertzializatzaile, Inportatzaile eta Fabrikatzaileen Sekzioan inportatzaile edo fabrikatzaileari dagokion erregistroko zenbakia eta izena.
Modeloen Sekzioan dagokion modeloaren erregistroko zenbakia. Zenbakia hau serigrafiatua ere agertuko da, kode-barra eran, bitarteko egokiez irakurtzeko moduan..
Makinaren fabrikazioko seriea eta zenbakia, korrelatiboak izan beharko dutenak.
Makinaren serieko eta erregistroko zenbakia serigrafiatua ere agertuko da, kode-barra eran, bitarteko egokiez irakurtzeko moduan.
¿ Halaber, joko-programa biltzen duten mikroprozesadore eta memorietan ondoko hauek grabatu behar dira:
Inportatzailearen edo fabrikatzailearen zenbakia eta logotipoa.
Modeloaren erregistroko zenbakia eta jokoaren bertsioa, hala behar denetan.
Memoriaren fabrikatzailearen marka, gutxienez hiru letrarekin.
Mikrokontroladore edo memoria mota.
«Checksum» edo memoria egiaztatzeko batuketa.
¿ Makinak desegitea derrigorrezkoa denean, makinak legez ustiatzea posibilitatu eta araudi honetan zehazturik agertzen diren elementu identifikatiboak desegitea ere derrigorrezkoa izango da.
2. SEKZIOA: ENPRESA OPERATZAILEAK ETA MAKINA LAGUNTZAILEDUN ENPRESAK.
atala.¿ Enpresa operatzaileak eta makina laguntzailedun enpresak.
¿ Makina laguntzailedun enpresen eta joko-makinen enpresa operatzaileen titularrak ondoko hauek izan daitezke: zuzenbidean onarturiko era sozietarioak dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, baimena lortutakoan Jokoaren Erregistro Zentralean dagokien Sekzioan inskribatzen badira.
¿ Sozietate legez eraturiko enpresen kapital soziala finkatzeko, indarrean dagoen merkataritza-legeria errespetatu beharko da eta oso-osoan harpideturik egon beharko du, hain zuzen ere izendun akzio edo partaidetzekin, eta hauek transmititzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena izatea.
¿ Euskal Autonomi Elkartean jardun nahi duten makina laguntzailedun enpresek eta enpresa operatzaileek aipatu autonomiaren lurraldean ipini beharko dute euren egoitza soziala, besterik ez bada ere eskudun administrazioarekin izan behar dituzten harremanetarako.
¿ Azaroren 8ko Euskal Autonomi Elkartean Jokoa arautzen duen 4/1991 Legeko 19. atalaren 4. eta 5. idazatietako zirkunstantzietarikoren baten barruan dauden pertsonek ezin izango dute izan enpresa hauetan ez administratzaile, ez akziodun, ez partaide ezta titular ere.
¿ Helburu sozialtzat joko-jarduerak garatzea izan beharko dute.
atala.¿ Makina laguntzailedun enpresa operatzailea baimentzeko eskaria.
¿ Makina laguntzailedun enpresa operatzailea baimentzeko eskaria Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari egin beharko zaio, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko Legeko 70. atalean eskaturiko betekizunak biltzen dituen idazki baten bitartez, beti ere Herrizaingo sailburuaren aginduz ezarriko diren eskaria egiteko ereduen arabera, derrigorrezko izango delarik ondoko agiri hauek eranstea:.
Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren edo baliokidearen fotokopia; eta pertsona juridikoak badira, administrazio-kontseiluko kideen, administratzaileen eta sozioena.
Sozietatearen eratze-eskrituren eta bere estatutuen testigantza edo kopia egiaztatua.
Enpresaren egiaztapena, eskudun organoak egindakoa, eta ondoko datu hauei buruzkoa: sozioen zerrenda, partaidetza-kuotak eta kapital sozialaren zenbatekoa. «A» motako makinen enpresa operatzaileen kasuan izan ezik, sozioak pertsona juridikoak direnean, hauek espezifikatu egin beharko dira, kapital sozialean %5eko partaidetza duten pertsona fisiko titularrenganaino ailegatuaz.
Merkataritza-Erregistroan sozietate inskribatu delakoaren ziurtagiria.
Atal honen a) letran aipaturiko pertsonei dagokien ziurtagiria, eskudun administrazioak egindakoa; hain zuzen baimen dataren aurreko bost urteen barruan, Ogasun Publikoaren edo jabetzaren kontrako faltsutasun delituengatik -epai irmoarekin- kondenatua ez izanari buruzkoa.
Aurreko guztia errespetatuz, estatu espainiarreko herritarrak ez diren kasuan, aurreko idazatian xedaturiko konplitzen dela egiaztatzearren, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak txosten osagarriak edo gorago zehaztutakoaren antzekoak eskatu ahal izango ditu.
Euskal Autonomi Elkartean joko-makinen beste enpresa operatzaile batzuetan partaidetza izateari dagokionez, araudi honetako 31. ataleko 4. idazatikoa konplitzeari buruzko deklarazioa, eskatzailearena eta, beharrezkoa denean, sozioena edo akzionistena. Salbuetsita geratzen dira «A» motako makinadun enpresa operatzaileak.
a) letran aipatzen diren pertsonen ondoko deklarazio hau, Azaroko 4/1991 Legeko 19. ataleko 4 eta 5. idazatietan zehazturiko suposamenduen barruan eurak ez direla aurkitzen.
Euskal Herriko Diruzaintza Nagusian fidantza formalizatu izana kreditatzen duen dokumentua, fidantzaren zenbatekoa araudi honen 34. atalean zehazturikoa izango da.
Enpresak, bere jarduera burutzeko, eskueran dituen giza baliabideak eta bai teknikoak eta materialak ere deskribatzen dituen memoria.
Enpresako enplegatuak Gizarte Segurantzan alta emanda daudela eta enpresaren alta ziurtatzen dituzten agiriak.
¿ Bingo-salatako edo joko-kasinotako enpresari gisa inskribaturik egoteak lokal horietako makinak ustiatzeko eskubidea emango die hala inskribaturik dauden enpresarioei, hartarako araudi honetako 50. ataleko 1. idazatian aipatzen den Enpresen sekzioan inskribaturik geratuko direlarik.
¿ Makina laguntzaileen bitartez jokoak ustiatzeko baimenak makinok zuzenean kudeatzeko eskubidea emango dio titularrari, eta ez du eskuratu beharko ustiatzeko baimenik.
atala.¿ Baimenaren izapidetzea eta iraupena.
¿ Aurreko atalak aipatzen duen dokumentazioa eta eskaria aurkeztuz gero, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak aldez aurretik informazioa bildu eta beharrezko egiaztapenak egindakoan, aurkeztutako eskariaz ebatzia hartuko du, eta bidezkoa denean, eskatzaileari enpresa operatzaile eta makina laguntzailedun enpresa gisa jarduteko baimema emango dio, eta bai Jokoaren Erregistro Zentralean dagokion sekzioan inskribatzekoa ere.
¿ Enpresa operatzaile eta makina laguntzailedun enpresa gisa jarduteko baimena bost urterako emango da, eta automatikoki berriztatu ahal izango da, berriztatzeko mementuan emakida eskuratzeko indarreko araudian eskatzen diren betekizunak konplitzen badira.
¿ Enpresa operatzaileen eta makina laguntzailedun enpresen baimenekin ezin izango da egin intervivosko transmisiorik.
atala.¿ Enpresa operatzaileen eta makina laguntzailedun enpresen fidantzak.
¿ Enpresen sekzioan joko-makinen enpresa operatzaile gisa inskribatu ahal izateko, ondoko zenbatekodun fidantzak osatu beharko dira:
«A» motako enpresa operatzaileak: 500.000 PTA.
«B» motako enpresa operatzaileak: 5.000.000 PTA.
«C» motako enpresa operatzaileak: 10.000.000 PTA.
¿ Enpresen sekzioan makina laguntzailedun enpresa gisa inskribatu ahal izateko, 2.000.000 PTAko zenbatekodun fidantza osatu beharko da.
3. SEKZIOA: USTIATZEKO BAIMENAK
atala.¿ Definizioa.
¿ Makina bakoitzaren legezkotasuna babesten duen dokumentu administratiboa da ustiatzeko baimena, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak emandakoa, eta babesten duen legezkotasun arlo hauei dagokie: makinaren titularitatea eta inskribaturiko modeloarekiko makinaren korrespondentzia.
¿ Jokoaren Erregistro nagusian dagokien sekzioan behar bezala inskribaturiko Enpresa hauei bakarrik emango zaie ustiatzeko baimena, Jokoaren Erregistro Zentralean dagokien sekzioan behar bezala inskribaturikoei.
¿ Ustiatzeko baimenaren iraupena urte bikoa izango da, eta behin eta berriro iraupen bera duten epetarako berriztatu ahal izango da, baldin eta berriztatzeko momentuan indarrean den araudian eskatzen diren betekizunak konplitzen badira.
¿ Makinak ustiatzeko baimenak transmititzeko, aldez aurretik Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena beharko da
atala.¿ Monopolioaren aurkako arauak.
¿ «B» eta «C» motako makinak ustiatzeko baimenen titularitateari, eta bai makina hauetan enpresa operatzaileen partaidetzari ere ondoko muga hauek ezartzen zaizkie:
Enpresa operatzaile bat gehienez jota ustiatzeko mila baimenen titular izan daiteke.
Pertsona fisikoek edo juridikoek ezin izango dute parte hartu sozietate gisa eraturiko bost enpresa baino gehiagotan.
¿ Pertsona juridiko edo fisiko bakoitzaren baimenak kontabilizatzeko, ondoko honi erreparatuko zaio: enpresa operatzailearen baimen kopuruaren eta kapital sozialean partaidetzaren arteko proportzionalitateari.
¿ Aurreko zenbakiko b) idazatian ezarritako mugei dagokienez, partaidetzen edo akzioen ehuneko berrogeita hamarra baino gehiago daukana joko da pertsona juridikoaren titulartzat.
¿ Atal honetako 1. idazatian zehazturiko mugek ondoko hau ere hartzen dute barne: bere izenean diharduen pertsona, baina beste baten interesen faboretan. Atal honetan ezarritako mugen ondorioetarako, pertsona juridikoetan partaidetzen edo akzioen titularitatea eta ustiatzeko baimenak, noren interesen aldeko diren, harexentzakoak kontsideratuko dira.
atala.¿ Ustiatzeko baimenen fidantza.
¿ «A» motako makinen ustiatzeko baimenen titularra izateko ez da izango beharrezko fidantzarik gordailatzea.
¿ «B» motako makinen ustiatzeko baimenen titularra izateko, ondoko eskala honen arabera gordailatu beharko da fidantza:
Makina 1etik 25era: 5.000.000 PTA.
26 makinatik 100era: 10.000.000 PTA.
101 makinatik 250era: 25.000.000 PTA.
251 makinatik 500era: 40.000.000 PTA.
501 makinatik 1.000ra: 60.000.000 PTA.
¿ «C» motako makinen ustiatzeko baimenen titularra izateko, ondoko eskala honen arabera gordailatu beharko da fidantza:
Makina 1etik 50era: 10.000.000 PTA.
51 makinatik 100era: 20.000.000 PTA.
100dik gora makina: 40.000.000 PTA.
¿ Bingo-salak edo joko-kasinoak zuzenean ustiatzen dituenean joko-makinak, ez da izango beharrezko atal honek aipatzen duen fidantza gordailatzea, hala ezartzen baita 32. atalaren 2. idazatian.
¿ Makinak ustiatzeko exigituriko fidantza guztiak ez baditu gordailatuta espresa operatzaileak, ezin izango du eskatu baimen berririk.
4. SEKZIOA: BAIMENDUN LEKUAK
atala.¿ «A» motako makinak.
Ondoren zehazten diren lekuetan instalatu ahal izango dira «A» motako makinak:
Joko- eta jolas-aretoetan, bingo-saletan eta kasinoetan.
Azoka-barruti edo antzekoetan, jolas-parkeetan edo kanpinetan hartarako habilitatutako leku eta lokaletan.
Ostalaritza-jarduera edo ostalaritzaren jarduera osagarriren bat burutzen den lokal publikoetan.
atala.¿ «B» motako makinak.
¿ «B» motako makinak instalatzeko baimena eman ahal izango da:
Joko-aretoetan.
Bingo-saletan hartarako habilitatutako lokal eta lekuetan, bingo-salotako bezero izanik aldez aurretik onartze-zerbitzuan erregistratu direnentzako.
«c» motako makinak instalatzeko baimendun lekuetan.
Ostalaritzako lokal eta instalazio publikoetan, dantzalekuetan eta festetarako salatan, ondorengo idazatian zehazten diren salbuespenekin.
¿ Ezin izango dira instalatu «B» motako makinak, ostalaritzako jarduera izanik beherago aipatzen diren egoeraren baten aurkitzen diren lokaletan:
Garraio publikoen geltokietan, aireportuetan; merkataritzarako, ikuskizunetarako eta jolas-jardueraradun zentro edo guneetan, salbu eta lokala itxita badago eta pasoko jendeak eta publikoak oro har sarrera mugaturik badauka.
Terrazatan daudenak edo bide publikoren bat hartzen dutenak.
Edozein motatako instalazio desmuntagarritan.
Adin txikikoentzako berariazko lokaletan edota ohiko erabiltzailetzat adin txikikoak dituzten lokalak.
atala.¿ «C» motako makinak.
¿ Baimendun itsasuntzietan eta joko-kasinoetan bakarrik instalatu ahal izango dira «C» motako azarezko makinak. Makinak berekin izan beharko duen ustiatzeko baimenarekin batera non ustiatuko den agertu beharko du erasota, kasinoaren izena.
¿ Kasinoetako joko-salatan dauden makinek leundu egin beharko dute ateratzen duten hotsa, hala gainontzeko jokoak garatzeko eragozpen ez daitezen izan.
¿ Kasinoetako joko-salatan barik beste sala guztiz desberdin batzuetan daudenean «C» motako joko-makinak, leku hauen kanpokaldeetan argi eta garbi adierazi beharko da adin txikikoek sarrera galarazita dutela, adierazi ere Euskal Autonomi Elkarteko hizkuntza ofizial bietan. Bestalde zaintza eta kontrolerako berariazko sistema edo zerbitzu bat izan beharko dute, eta honekin adin txikikoei eta legez debekaturik daukaten pertsonei sarrera galarazi egingo die. Bestalde, sistema edo zerbitzu horiek lokal bakoitzera gehienez sartu daitekeen jende kopurua kontrolatuko dute. Hartarako, makinak daudeneko salatara sartu ahal izateko, sartu nahi duten pertsonak identifika daitezela, eskatu ahal izango dute titularrek.
¿ Makinak daudeneko salaren segurtasun neurriak indarrean den araudiak ezarriko ditu, horretaz gain ondorengo betekizun hauek konplitu beharko dituelarik salak:
Ez da izango argindar hartunerik publikoaren eskueran, salbu eta baimen gabeko edozein manipulazioren aurka babestirik badaude.
Joko-salatik makinen salara sarrera librea izango da. Kasinoko beste dependentzia batzutara sartu ahal izateko beharrezkoa izango da identifikatzea eta erregistratzea aipatu dependentzietan.
Dirua eta fitxak trukatzeko zerbitzu bat egongo da salaren barruan.
Kasinoetako makinen saletan, araudi honetan zehazten ez diren zerbitzu desberdinak edo zerbitzu osagarriak instalatzeko, beharrezkoa izango da Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena.
Makinetan inor jokatzen ari ez denean, irekiko dira makinen irabazi-gordailuak eta irekiera horren gainekoak dagokion liburuan edota baimendun ordezko sistemaren baten erregistratu beharko dira.
Pertsona bakoitzeko lokalaren 1,50 m.2-ko azalera erabilgarri, proportzio honek finkatuko du gehien jota zenbat pertsona har ditzakeen makinen salak. Publikoan normalean erabili dezakeena hartuko da azalera erabilgarritzat, barne direlarik ataria, komunak eta makinen sala.
Pasabideetan eta lokalaren ebakuaziorako bideetan traba ez egiteko moduan ezarriko dira makinak. Edozelan ere, joan-etorrietarako, gutxienez, 2 metroko zabalera duen pasabide bat beharko da.
Eragiteko alboko mekanismoak direnean, makinen arteko gutxienezko tartea 20 zentimetrokoa izango da, eta 10 zentimetrokoa gainontzeko kasuetan. Edozein modutan, makinaren dokumentazioa argi eta garbi ikusteko moduan ezarrita egongo da.
Makinen salan, erreklamazio-liburu bat eduki beharko da, behar bezala diligentziatutakoa.
atala.¿ Makina laguntzaileak.
¿ Berariazko postu edo lokaletan instalatu ahal izango dira makina laguntzaileak, kasuan kasuko jokorako habilitatuak.
¿ Halaber, ostalaritzako establezimenduetan apustuak gurutzatzeko makinak eta boletoak saltzeko makinak ezartzea baimendu ahal izango da, betiere kontu eginda araudi honen 39. ataleko 2. idazatian zehazturiko salbuespenez. Era berean, jokoa helburutzat duten jarduerak burutzen diren barrutietan ere instalatu ahal izango dira apostuak gurutzatzeko makinak.
¿ Aurreko idazatietan ezarritakoa begiratuaz, publikoa biltzen den lokal publioetan makina laguntzaileak instalatzeko baldintzak jokoari buruzko araudi espezifikoak erregulatuko ditu.
¿ Boletoen, loterien eta apustuak gurutzatzeko makinak ondorengo leku hauetan instalatu ahal izango dira: garraio publikoen geltokietan, eta merkataritzarako, ikuskizunetarako eta jolas-jardueradun gunetan; betiere saltzeko puntu gisa habilitaturiko lokal espezifikoetan kokaturik badaude.
¿ Jokoa edo zozketa sortzen duen transakzio komertziala egiten den leku guztietan instalatu ahal izango dira ausazko konbinaziotarako makinak.
atala.¿ Establezimendu bakoitzeko instalatu daitekeen makina kopurua.
¿ Lokal bakoitzean instalatu ahal izango den makina kopurua ondoko hau izango da:
Jolaserako eta jokorako aretoetan:
Baimentzen den «A» eta «B» motako makina kopurua, araudi espezifikoak xedatzen duenaren arabera.
Joko-kasinoetan instalatu daitekeen «C» motako makina kopurua ondoko hau izango da:
Kasinoaren joko-salak duenetik desberdin eta berariazko sarreradun dependentzia bat edo batzuetan ezarrita daudenean makinak, 50 pertsonako 15 «C» motako 15 makina ezarriko ahal izango dira dependentziotan, gehien jota kontsideratu daitekeen pertsona kopurua: kasinoaren edukierak gehienez hartzen dituen pertsonak.
Gehien jota, kasinoaren joko-salan instala daitekeen «C» motako makina kopurua, ez da sekula izango sala horretan dagoen mahai bakoitzeko bitik gorakoa.
Kasinoko dependentziak batera hartuta ere, makinek hartuko duten lekua, ez da sekula izango gainontzeko jokoek hartuko dutenetik gorakoa.
Kanpin, jolas-parke eta azoka-barruti edo antzekoetan:
Gehienez «A» motako bost makina:
Bingo-salatan araudi espezifikoan begiratuko da.
Ostalaritzako lokal eta instalazioetan, festetarako salatan, dantzalekuetan eta diskoteketan ondorengo hauek instalatu ahal izango dira:
«B» motako makina bat.
«A» motako makina bi.
Apustuak gurutzatzeko makina bat zein boletoen makina bat zein ausazko konbinaziotarako makina bat.
¿ Aurreko e) idazatian aipaturiko lokaletan instala daitezen makina edo makinak, euskarri propioaren gainean ezarriko dira. Ondoko hauek ez dira kontsideratuko euskarriaren oinarri: erakusmahaia, mahaiak edo helburu hau ez duten erabileretarako beste objektu batzuek.
¿ Makinak ezin izango dira instalatu pasabideetan eta zenbait lekutan; bada ebakuaziorako, joan-etorrietarako edo jendea banatzeko, inolako trabarik gabe egon beharko dute-eta. Makinaren dokumentazio administratiboaren eta beste edozein oztoporen artean gutxienez 30 zentrimetroko distantzia egongo da.
¿ Atal honetan xedatzen denaren ondorioetarako, erabiltzaile bik edo gehiagok eskuhartu badezakete makina baten, makina kopuruari dagokionez honela kontsideratuko dira: zenbat erabiltzaile makinako, hainbat makina.
5. SEKZIOA: INSTALATZEKO BAIMENA
atala.¿ Definizioa.
¿ Enpresa operatzailea eta establezimenduaren titularra lotesten dituen dokumentu administratiboa da instalatzeko baimena, hain zuzen ere «B» motako makina konkretu bat baimendun establezimendu batean instalatzeko.
¿ Aipatu makina ustiatzeko beharrezko dokumentua izanik instalatzeko baimena, beste barik ez da nahikoa, zeren betiere dagokion ustiatzeko baimenak babestu beharko baitu.
atala.¿ Instalatzeko baimena betetzea.
¿ Instalatzeko baimena enpresa operatzailearen titularrak edo bere ordezkariak eta establezimenduaren titularrak sinatu beharko dute, beti ere Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak eman beharko duelarik baimena. Eta honako datu hauek izan beharko ditu:
Mota, modeloa eta makinaren seriea eta erregistro-zenbakia.
Ustiatzeko baimenaren zenbakia.
Enpresa operatzailearen identifikazio fiskalerako kodea edo baliokidea edo nortasun agiri nazionala; eta baita ere izena edo egoitzaren berri eta Jokoaren Erregistro Zentralean dagokion sekzioan duen inskripzio-zenbakia.
Izen komertziala, kategoria eta establezimenduaren helbidea, eta baita identifikazio fiskalerako kodea edo baliokidea edo nortasun agiri nazionala, halaber, beharrezko denetan negozioaren titularraren izena.
¿ Instalatzeko baimenak hiru urteko iraupena izango du, Administrazioak ematen duenetik aitzina, eta epe berdinerako berriztatuko da, alde bietariko batek ere ez badu denuntziatzen, hain zuzen ere hasierako epe hori bukatu baino bi hilabete lehenago
atala.¿ Instalatzeko baimenaren iraungipena.
¿ Ondorengo kausa hauetakoren batengatik iraungiko da instalatzeko baimena:
Instalatzeko baimena indarrean egoteko epea bete dela-eta.
Alde biek egindako akordiarengatik, berau administrazioari idatziz jakinarazten bazaio.
Instalatzeko baimena iraungi beharra deklaratzen duen ebazpen judizial batengatik.
Baimena eskuratzeko erantsitako dokumentazioan edo kontsignatutako datuetan funtsezko zehaztasun gabeziak atzematearren, kasu honetan, beharrezkoa izango da Joko eta Ikuskizun zuzendariaren arrazoitutako ebazpena.
Kasua edozein delarik ere, instalatzeko baimena babesten zuen ustiatzeko baimena iraungitzearren, edota enpresa operatzaile tituluaren inskripzioa indargabetzearren.
Zigor-espediente batez ondorengo zigorra ezartzeagatik: instalatzeko baimena babesten duen ustiatzeko baimena etetzea edo iraungitzea dakarrena.
Ustiatzeko makinari dagokionez, alde bien artean hitzartutako baldintza ekonomikoak alde batek aldatzearren, baldintzak idatziz formalizatuta badaude. Kasu honetan, aldakuntza horien eragina izaten duenak bakarrik aurkeztu ahal izango dio Administrazioari iraungipen-eskabidea.
Instalatzeko baimenaren babespeko joko-makinaren ustiapena errentagarri ez bada aldeetariko betentzat. Kasu honetan, espedientea ebazteko, delako makinaren ustiapenari buruzko auditoretza eska dezake Administrazioak, hain zuzen errentagarritasun falta argudiatzen duenari.
¿ Establezimenduaren edo baimenaren enpresa operatzaile titularraren, edo enpresa horren akzionista edo partaidetzadunen aldaketak ez du iraungiko indarrean dagoen instalatzeko baimena. Eskuratzaile berriak bere egin beharko dituelarik aurrekoaren eskubide eta betebehar guztiak, salbu eta instalatzeko baimenaz denuntzia aurkeztu titular berriak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, kasu honetan titularitate aldaketa jazo den urteko abenduaren 31ra arte bakarrik egingo ditu bere aipatu eskubide eta betebeharrak.
¿ Aurreko idazatian xedaturikoa begiratuaz, indarrean dagoen instalatzeko baimenarekin joko-makina ustiatzea ez badu nahi aldeetariko batak edo bestak, ondorioak honako hauek izango dira: erantzulea establezimenduaren jabea balitz, instalatzeko baimen berriak zigilatzeko inhabilitazioa, harik eta aurrekoak seinalaturik daukan epea bete arte; eta enpresa operatzailearentzat, berau erantzulea balitz, ustiatzeko baimenik gabe egon beharra, harik eta aipatu epea bukatu arte. Neurri hauek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren ebatziz hartu beharko dira.
¿ Aurreko zenbakiko d), g) eta h) letretan erasotako kausek eragindako iraungipenaz esan beharra dago, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren ebatziz eta aurreztik beharrezko espedientea instruituz gauzatuko dela. Espedientea ahalik eta hobekien ebaztearren, Administrazioak txosten bat eskatu ahal izanen du, hain zuzen ere auzi honetan garrantzizko zerikusia duten sektoreetako profesionalen elkarteetarik, txosten horrek beharko du izan sektore guzti horiek apailatua.
6. SEKZIOA: FUNTZIONAMENDUA ETA LAGUNTZA TEKNIKOA
atala.¿ Makinen funtzionamendua.
¿ Enpresa operatzaileek, makian laguntzailedun enpresek eta ustiatzeko makinak instalaturik dueneko lokalen titularrek, makinak segurtasun egoera onean eta funtzionatzeko moduan eduki beharko dituzte.
¿ Enpresa operatzaileak, makina laguntzailedun enpresak eta ustiatzeko makinak instalaturik dueneko lokalen titularrak izanen dira erantzuleak, euren titularitatepeko makinen funtzionamendu txarraren ondorioak agertzen direnean.
¿ Edozein huts mekaniko dela-eta, makinak ez badu ordaintzen lortutako saria, negozioaren titularrak ordaindu beharko du delako sari hori, edo berori osatzeko falta dena. Jokoari ez zaio ekingo berriro, harik eta ordaindu ezina eragin duen kausa konpondu arte.
¿ Makinaren funtzionamendu txarra eragiten duen matxura bat jazo ezkero, eta matxura horrena berehalakoan zuzendu ezin bada, lokalaren ardura duenak makina amatatu egin beharko du.
atala.¿ Laguntza teknikoa.
¿ Araudi honetan ezartzen denaren arabera, modeloaren edo makinaren ezaugarriak definitzen dituzten elementuetarikoren baten aldakuntza, manipulazioa edo konponketa, ondoren aipatzen diren pertsonek edo enpresek egin beharko dute: Jokoaren Erregistro Zentralean dagokien sekzioan aipatu zereginak egiteko berariaz inskribaturik daudenek.
¿ Aipatu jarduerak burutu daitezen, pertsona edo enpresa hauek bermatu egin beharko dituzten eharrezko medio materialak eta kualifikazio teknikoa.
¿ Makinetan egindako lanak, ustiatzen ez diren aldikoak badira ere, baimendun enpresak edo pertsonak behar bezala eraso beharko ditu erregistro-liburu batean.
¿ «C» motako makinadun enpresa operatzaile orok izan beharko du laguntza teknikorako zerbitzu bat, behar bezala kreditaturik.
7. SEKZIOA: GALARAZPENAK
atala.¿ Galarazpenak.
¿ Enpresa operatzailearen eta makina laguntzailedunen titularrek eta establezimenduaren titularrak galarazita daukate ondorengo kasuan erabiltzaile gisa saridun makinak usatzea: euren titularitatepeko makinak badira edo euren establezimenduetan ezarrita badaude. Halaber, galarazpen berbera dute haien senar-emazteek, gurasoek, seme-alabek eta haientzako lanean diharduten langileek.
¿ Halaber galarazita dago:
Erabiltzaileei kredituak edo kontuko dirurik ematea.
Erabiltzaileari bonifikazioak edo doaneko partidak ematea.
¿ Makinak instalatuta daudeneko establezimenduen erantzuleek edo titularrek galarazi egingo dute direlako makinak adintxikikoek erabiltzea, «A» motako makinak izan ezik. Era berean, makinak gaizki erabili edo manipulatzen dituztenei galarazi egin diezaiekete makinok erabiltzea.
VI. ATALBURUA: ERREGISTROAREN EGITURA ETA FIDANTZAREN ERREGIMENA
atala.¿ Fidantzaren erregimena.
¿ Abuztuaren 2ko 33/1984 Legearen pean dauden banku, aurrezki kutxa, aseguruetxe, kreditu kooperatiba edo elkarrenganako bermedun sozietateen kauziozko poliza edo abalaren bitartez, eta bai eskudirutan ere eratu ahal izango da fidantza; eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren alde formalizatu beharko da, 4/1991 Legean eta garapeneko araudian aurreikusitako obligazioak ez konplitzetik ondorioztatzen diren diru-zigorrak eta beharrezko tasak derrigorrez ordaintzeari loturik geratuko delarik. 4/1991 Legea: Euskal Autonomi Elkartean Jokoa Arautzekoa.
¿ Fidantzaren zenbatekoan murrizketaren bat badago, gehienez bi hilabeteko epearen barruan, pertsona edo entitate titularrak derrigorrezko zenbatekoraino osatu beharko du. Fidantza ez birjartzeak honako ondorioak izango ditu: inskripzioa indargabetzea eta enpresa operatzailearen ustiatzeko baimenak ezeztatzea, salbu eta idargabetzeko erabakitik aitzina hamabost eguneko epearen barruan jabeak aipatu baimenak transmititu egiten baditu.
¿ Administrazioaren aldez aurretiko baimenarekin bakarrik erretiratu ahal izango da fidantza. Hala ere, fidantza kontsignatzea eragin zuten arrazoiak desagertu eta zigor-espediente edo tasa administratiboak ordaintzeari dagozkion diru-obligaziorik ez dagoenean bakarrik baimenduko da aipatu erretiratzea. Fidantza itzultzea eskatzen den unean, zigor-espedienteren bat balego tramitean, harik eta espedientea ebatzi arte, ez da baimenduko itzulketa.
atala.¿ Erregistroaren egitura.
Joko-makina, makian laguntzaile eta jokorako beste sistema eta instalazio batzuei dagokienez, erregistro zentralak ondoko egitura hau izango du:
Enpresen sekzioa.
Operatzaileak.
makina laguntzailedunak.
Modeloen sekzioa.
«A» motako makinak.
«B» motako makinak.
«C» motako makinak.
Makina laguntzaileak.
Jokorako instalazio eta sistemak.
Laguntza teknikorako enpresen sekzioa.
Enpresa fabrikatzaile, komertziatzaile eta inportatzaileen sekzioa:
Fabrikatzailea.
Inportatzaileak.
Komertziatzaileak.
Ustiatzeko baimenen sekzioa.
VII. ATALBURUA.: BAIMENAK IRAUNGITZEA
atala.¿ Inskripzioak iraungitzea.
¿ Makina laguntzailedun enpresen eta enpresa operatzaileen erregistroko inskripzioak bost urterako emango dira, epe hori berriztatu daitekeelarik. Berriztatzeak aipatu epe berbera izango dute, eta gai honetaz indarrean dagoen araudiak ezarritako betekizunak konplitu beharko dira, berriztatzeko unean.
¿ Araudi honek aipatzen dituen baimenak eta inskripzioak ondoko kasu hauetan indargabetu daitezke:
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari interesatuak idatziz adierazitako errenuntziarengatik.
Borondatez edo legez enpresa desegitearren. Titularra edo sozioetarikoen bat edo enpresan partaidetza duenetarikoen bat hitzen denean, behin oinordetza alorrean zuzenbide pribatuaren arauekin bat datozen izapideak egindakoan, kausadunak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari derrigorrezko baimen administratiboak eskatu beharko dizkio.
Ondoren zehazten diren kasuetarikoen baten oinarrituz, indarrean dauden arauekin bat eginez instruitutako prozedura administratiboan hartutako ezeztatze-erabakiz:
49. atalaren 2. idazatian ezarritako epearen barruan fidantzak ez birjartzea, euren zenbatekoa murriztu bada.
Baimenek indarrean dirauten artean, baimena emateko beharrezko ziren betekizunen bat edo batzuk konplitzen ez direnean.
Baimenen jabeek edo hauen sozioek edo administrariek araudi honetako 32. atalean ezarritako preskripzioak betetzeari uzten diotenean.
¿ Halaber, araudi honetako 49. ataleko 2. idazatian ezarritakoa begiratuaz, enpresa operatzaile titularraren inskripzioa iraungitzen denean, kausa edozein dela ere, ustiatzeko baimenak indargabeturik geratuko dira.
ATALBURUA: izapideak eta kontrol administratiboa
1. SEKZIOA: IZAPIDE ADMINISTRATIBOAK
atala.¿ Jarduera-prozedurak.
¿ «B» motako joko-makinen izapidatze administratiborako ondorengo jarduera-prozedurak ezartzen dira:
Ustiatzeko baimen-eskabidea.
Eskabidea edo makina aldatzea.
Makinaren establezimendua aldatzeko eskabidea.
«B» motako makina instalatuta dagoeneko establezimenduaren titularitate aldaketa.
Ustiatzeko baimena transmititzeko eskabidea.
Ustiatzeko baimenaren behin betiko baja-eskabidea.
Ustiatzeko baimenaren aldibaterako baja-eskabidea.
Ustiatzeko baimenaren aldibaterako bajaren alta-eskabidea.
¿ Aurreko zenbakian aipatzen diren prozedurak hasteko eskabide guztiak dokumentu normalizatuan egingo dira, hain zuzen Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko Legeko 70. atalean eskatzen diren baldintzak dituenean. Bestalde aurkeztu egin beharko direlarik garapeneko araudiak zehazten dituen dokumentuak ere. Beharrezko txostenak egin aurretik, espediente honela bukatuko beharko da: baimenari ebazpena ematearekin edo dokumentua zigilatu edo diligentziatzearekin, betiere kontutan edukita izapidearen zer-nolakoak.
¿ «C» motako makinei eta makina laguntzaileei aplikatu egin beharko zaizkie 1. atal honetako 1 zenbakiaren a), b), c) eta f) idazatietan ezarritako prozedurak.
¿ Prozeduren garapeneko araudian zehazten den beharrezko dokumentazioaz aparte, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak dokumentazio osagarria eskatu ahal izango die interesatuei, betiere baimen-eskabideetan kontsignaturiko datuak benetakoak direla egiaztatzearren.
atala.¿ Prozedurak. «A» motako makinak.
¿ «A» motako makinak baimendutako lekuetan instalatzeko, beharrezko izango dute ustiatzeko baimenen bat, baina ez instalatzeko baimena.
¿ Dagozkien prozedurak garapeneko arauetan espezifikatuko dira, aurreko atalak aipatzen dituen ordenamendurako printzipioekin bat eginez.
2. SEKZIOA: IKUSKARITZA
atala.¿ Zaintza eta kontrola.
¿ Azaroaren 8ko Jokoa Arautzeko 4/1991 Legearekin bat eginez, oraingo araudipeko izan eta ondoren aipatzen direnen zaintza eta kontrola Herrizaingo Sailari dagokio: jokoaren alderdi administratiboak eta teknikoak eta jarduera honekin lotura duten lokalena eta enpresena. Kontrola eta zaintza egin ere, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak egingo du, honen menpe egonen da Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Unitatea, hain zuzen ere xedatutakoa konpli dadin. Zaintza eta kontrol hauek araudi honen arabera egingo dira.
¿ Araudi honek bere barne hartzen dituen baimenen pertsona fisiko titularrek edo pertsona juridiko titularrek , eta bai hauen legezko ordezkariek edo jokoa garatzen deneko lokalen arduradunek ere ondoren zehazten diren obligazioak dituzte: establezimenduak eta lokalak ikuskatzea eta eurotara sarrera izatea, eta bai makinen eta gainontzeko joko-elementuak aztertzea ere, posible egitea joko unitateko pertsonalari. Haiek joko unitateko pertsonalekin kolaboratu beharko dutelarik hauen ikuskaritza zereginetan.
¿ Ikuskaritza egin behar dutenek kreditatze-dokumentua izan beharko dute, zeina dagozkien funtzioak bete aurretik erakutsi beharko duten.
atala.¿ Ikuskaritza- jarduerak.
¿ Ikuskaketan zehar egiaztaturiko egintza edo gertaerak aktan jaso beharko dira. Akta bakoitzaren hiru kopia egingo dira eta partehartzen duen funtzionarioak baimenduko ditu, betiere ondoren zehazten direnetiko bat presente delarik: ikuskatu den lokalaren arduraduna, edo presente balego makinaren titularra. Hauetariko bat ere ez balego presente, establezimenduan dagoen edozein enplegaturen aurrean.
¿ Ikuskaritzako egintzak ahalik eta hobekien adieraztearren, beharrezkotzat jotzen diren zirkunstantzia eta egintzak jasoko dira aktan, eta berori formalizatzeko presente egon den lagunak sinatu beharko du, honi kopia bat entregatu beharko zaiolarik. Bestalde, posible den guztietan testigu bik sinatuko dituzte. Interesatuak berariaz adierazten duen kasuan izan ezik, akta sinatzeak ez dakar honen edukina onartzea. Orain arte aipatu ditugun lagunek egoki irizten dieten oharrak jaso ahal izango dituzte aktan. Akta sinatzeari uko egingo baliote, hori aktan jaso beharko dute ikuskariek diligentzia bitartez, uko egin izanaren arrazoiak adieraziz, egon beleude.
¿ Justifikaturiko zioa dagoenean izan ezik -aktan jaso beharko dena- akata ikuskari bik sinatu beharko dute, batak instruktore gisa eta besteak idazkari jardungo duelarik.
¿ Kontrako frogarik ez badago, aktan jaso dadina egiazkotzat joko beharko da, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzara igorri beharko da, zeinak beharrezko espediente abiarazi edo bidezko neurriak har ditzan.
¿ Aktaren ale bat makinaren edo lokalaren titularrari entregatuko zaio. Honek eskubide honi uko egiten badio, zirkunstantzi hau aktan jaso beharko da, titularraren ezezkoarekin edo adierazpenekin.
atala.¿ Akta motak.
Aktak ondoren zehazten diren modukoa izan daitezke:
Gertaerak egiaztatzeko aktak: makinen edo hauek kokaturik daudeneko establezimenduen zirkunstantzia ekonomikoak eta teknikoak egiaztatzeko egiten direnak.
Arau-hausteei buruzko aktak: araudi honen kontrako ustezko arau-hauste bat egiaztatzen denean egingo da. Akta honetan ustezko arau-haustea kreditatzeko, ahalik eta zehatzen jasoko dira datuak eta gertaerak, erreferentzi berezia eginez joko-elementuen jabeak izan daitezkeenei. Lehendabizi egindako jardueretan ezin badira identifikatu aipatu datu eta gertaerak, beharrezko jarduera osagarriak burutuko dira, ahalbait arinen egin beharko delarik txosten osagarri bat.
Ixteko, konfiskatzeko edo prezintatzeko aktak: arau-haustei buruzko aktekin batera egingo dira eta ondorengo kasuetan formalizatuko dira:
¿ Arau-hauste larria edo oso larria egon daitekeelakoa uste denean, kautelazko neurri gisa, Joko eta Ikuskizun zuzendariaren aginduz ,edo Jokoa Arautzeko Legearen 33. atalaren 5. idazatiaren b) letrako baldintzak gertatzen direnean, jarduerak egiten dituzten agenteen aginduz Azken kasu honetan, jarduerak egiten dituzten agenteek urgentziaz bidaliko diote akta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, hala hartutako neurriak berretsiak edo indarrik gabe uzteko, gehienez ere 72 orduko epearen barruan.
¿ Desprezintatzeko, konfiskazioa amaitzeko edo berrirekitzeko akta: jokoa ixteko edo konfiskatzeko zigorra konplitutakoan edo prezintatzeko kautelazko neurria kendutakoan formalizatu beharko da.
¿ Makina bat konfiskatzeko edo lokal bat ixteko erabakiaren bitartez, zigor finkoa exekutatzea, erabaki hori eskudun organoak emandakoa izango da.
Berrirekitzeko, konfiskazioa amaitzeko edo desprezintatzeko akta. Jokoa ixteko edo konfiskatzeko zigorra konplitutakoan edo prezintatzeko kautelazko neurria jasotakoan formalizatuko dena.
Desegite-akta: espedientean hartutako erabaki irmoak hala agintzen duenean formalizatuko da, hain zuzen ere konfiskatua eta legez kanpokoa den materiala desegin izana jasotzeko. Halaber, araudi honetan aurreikusitako izapideren bat dela-eta sortzen direnak ere jasoko dira.
IX. ATALBURUA: ZEHAPEN ERREGIMENA
atala.¿ Arau-hausteak.
Euskal Herriko Autonomi Elkartearen Jokoa Arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legean tipifikatzen diren egintzak edo omisioak dira arau-hauste administratiboak joku mailan.
atala.¿ Arau-hauste oso larriak.
Azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 25. atalean tipifikatzen diren arau-hausteak dira oso larritzat hartzen direnak eta bereziki honako hauek:
Makinak egitea, inportatzea, komertzializatzea, instalatzea eta ustiaketa komertziala, arautegi honetan aipatzen den modeloen sekzioan aurrez inskribatuta egotea gerta dadinean edo indargabetutako inskripzioak izan daitezenean.
Arautegi honetan aipatzen den erregistroko sekzioan inskribatu gabe dagoenak makinak egitea, inportatzea eta komertzializatzea.
Fabrikako markarik gabeko makinak jartzea eta ustiatzea edo marka aldatzea edo markako datuetan zehaztasunik eza.
Makinen ustiaketa komertziala arautegi horretan aipatzen diren baimen barik edo baimenik ez duten pertsonek edo enpresa operatzaileen edo makina laguntzaileen enpresaren titulartasunik izan gabe ustiaketa egitea edo, oro har, makinen homologazioari buruz ezarrita daudenak bete gabe jardun horiek burutzea.
Jokuaren memoria edo jokua edo makinen erabilpena definitzen duten ezaugarriak, zenbagailuak, partidak edo itzuli beharrekoen portzentaiak edo sarien banaketak aldatzea.
Makina-enpresen sozietateen kapitala murriztea, arauz finkatuta dagoena baino beherago.
Baimenik ez duten pertsonek habilitatu gabeko lekuetan makinak jar ditzaten uztea edo ontzat ematea, eta bai pertsona horiek jabe direneko makinak jartzea edo ustiatzea ere, arau honetan aipatzen diren baimenak eskuratuta ez baldin badituzte.
Joko-makinak erabiltzeko adin txikikoei baimena ematea edo jokatu dezaten uztea, «A» motako makinetan izan ezik.
Makinentzako baimen administratiboa jabez aldatzea edo uztea, aurrez Administrazioaren baimena eskuratu gabe.
Autorizazioan aipatzen den makina-kopuruaren zenbatekoa gainditzea, makina gehiago jarriaz.
Makinak elkarren artean estekatzea, eskuratu behar den baimena izan gabe.
Irabazi diren diru-zebatekoak apustulariei edo erabiltzaileei ez ordaintzea, nahiz zenbateko osoa, nahiz zati bat.
Autorizaziorik gabe edo baimenetan finkatzen direnak hautsiz publizitatea egitea.
Datu faltsu edo ez-zuzenak jartzea, delitua ez den kasuetan; era honetan, arautegi honetan aipatzen diren baimen, baimen edo agiriak eskuratu ahal izateko eta .
Akziodunek, partaideek, zuzendaritzakoek edo baimenen baimendun diren enpresa titularretako enplegatuek, makinak kokatuta daudeneko lokalen jabeek edo bertako enplegatuek, artez edo beste pertsona batzuen bidez makinetan parte hartzea erabiltzaileak bailiran.
Arau-hauste larri bi urte berean egitea.
atala.¿ Arau-hauste larriak.
Jokoa Arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 26. atalean tipifikatzen direnak dira arau-hauste larriak. Eta bereziki honako hauek:
Legez edo arauz debekatuta daukaten pertsonei makinak instalatuta daudeneko lokaletara sartzen uztea. Eta bisitarien erregistroa edo joko-makinekin lotura duten sarreren kontrola zehaztasunik gabe egitea edo oso-osoan ez eramatea.
Joko-jardunen kontrola behar den bezala eramateko informazioa ukatzea horretan agintea duten organoei. Makinei buruzko agiriak eta makinak instalatuta daudeneko lokalei buruzkoak, lokalean ez gordetzea. Agiri horiek arautegi honetan aipatzen dira.
Horretarako baimenduta dauden agenteek eta ondoren aipatzen diren egitekoak beren-beregi betetzeko ardura duten funtzionarioek bete behar duten kontrol eta zainketa mailako ikuskaketa egiteari ukoa ematea edo horretarako eragozpenak jartzea. Makinak eta hauek jartzen diren lokalak ikuskatze-egintzei buruzko jardunak dira noski.
Arautegi honetan ezartzen diren baimenak kreditatuko dituzten agiriak joko-lokaletan eta baimendun makinetan ez jartzea. Erraz ikusteko moduko lekuan jarri behar dira.
500.000 pezetatik beherako edo baliokideko saria eman dezaketen makinetan irabazitako diruak, apustulariei edo erabiltzaileei ez ordaintzea, nahiz oso-osoan, nahiz zati batean.
Baimenaren gai izan den goreneko aforoan finkatzen den pertsona-kopurua gainditzeko hainbateko pertsona joko-lokaletan onartzea, makinak instalatuta daudeneko lokaletan hain zuzen.
Erabiltzaileak edo apustulariak behar den bezala ez tratatzea, bai jokoaren garapen aldian, bai protestak egotea gerta dadinean edo erabiltzaileek erreklamazioak aurkeztea jazo dadinean.
Autorizazioak bere baitan hartzen duen makina-kopurua baino, «A» motako makina gehiago instalatzea.
Autorizazioa duten makinak dauden joko lokaletarako edo establezimenduetarako finkatuta dagoen ordu-muga gainditzea. Baina azken kasu honetan, jardunean egon behar dute makinek orduen muga pasatzea gerta dadinean.
Urte beraren barruan hiru arau-hauste arin egitea.
Aurreko atalean aipatu diren arau-hausteetatiko edozein, baina honako kasu honetan: arau-haustearen izakera, abagunea edo inguruabarra kontutan hartuta, arau-hauste hori oso larritzat ez dela jo behar gerta dadinean.
atala.¿ Arau-hauste arinak.
Jokoa Arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 27. atalean xedatzen denaren arabera, honako hauek jotzen dira arau-hauste arintzat: lege horretan aipatu bai, baina larritzat edo oso larritzat kalifikatu gabe dauden edozein eratako baldintza edo debeku ez betetzea; aurreko atalean aipatu diren arau-hausteetatiko edozein, baina, arau-haustearen izakera, abagunea edo inguruabarra kontutan hartuta, arau-hauste hori oso larritzat ez dela jo behar gerta dadinean.
atala.¿ Inputazioak ezartzeko arauak.
¿ Arau-hausteak egin ditzaten pertsona fisiko eta juridikoak izango dira, arautegi honetan tipifikatzen diren arau-hausteen arduradun.
¿ Aurreko idazatian xedatzen denaren kaltetan gabe:
Arau-haustea haietan egin deneko makinen jabe, horiek instalatuta dauden lokalaren titularra dela joko da, ikuskaritza egiterakoan makinek dituzten agirietatik besterik ateratzen ez baldin bada behintzat edo makinaren titularitatea behar den bezala kreditatzen ez baldin bada.
Arautegi honetako 59. ataleko d) eta h) idazatietan eta 58. ataleko c), d), e) eta j) idazatietan tipifikatzen diren arau-hausteen kasuan, makinen titularra den enpresa operatzailea edo horien jabea eta makinak kokatuta daudeneko establezimenduaren titularra izango dira erantzukizundunak, guztiak batera.
Enpresa operatzaileak edo makina laguntzaileen enpresak eta horien titularrak izango dira makinen baldintzak ez betetzeagatik edo jokorako programak aldatzeagatik egon daitezkeen arau-hausteen erantzukizundunak, honako kasu honetan izan ezik: egilearen, komertzializatzailearen, banatzailearen edo makinak instalatuta daudeneko lokalaren jabearen erantzukizunduntasuna frogatzea gerta dadinean alegia.
¿ Zuzendaritzakoek, administrariek eta, oro har, enplegatuek, makinak kokatuta daudeneko joko-lokaletan egin ditzaten arau-hausteez, aipatutakoek haientzako lan egiten duteneko pertsonek edo entitateek erantzun beharko dute.
atala.¿ Arau-hausteen preskripzioa, indargaltzea eta kantzelatzea.
¿ Arau-hauste arinek, egin eta bi hilabetera preskribatuko dute; larriek eta oso larriek, berriz, bi urtera.
¿ Zigor-prozedurak indarra galdu egingo du, administratuari ezar ezin dakiokeen kausaren bat dela medio prozedura hori sei hilabetez geldituta egotea gerta dadinean.
¿ Arau-hauste oso larriak egiteagatik ezarritako zigorrek preskribatu egingo dute honako epe honen barruan, hau da, zigorrari ebazpena ematen zion erabakiak irmotasuna hartu zuen egunetik hasi eta bi urteko epearen barruan alegia; arau-hauste arinak egin izanagatik ezarritakoek, berriz, sei hilabeteko epea igarotakoan.
¿ Arau-hausteak kantzelatze kasuetan, Jokoa Arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 29. ataleko 1. eta 2. idazatietan xedatzen direnak bete beharko dira.
atala.¿ Zigorrak, kautelazko neurriak eta neurri osagarriak.
¿ Aurreko ataletan tipifikatu diren arau-hausteegatik isunak ezarriko dira, ondoren aipatzen diren zenbatekoen arabera:
Oso larriak direnean, hamar milioi eta pezeta batetik, ehun milioira arteko isunak. Ehun milioi pezetatik gorako irabazi ez-lizitoak egon direla kredita dadinean, irabazitakoa baino hiru aldiz handiagoa izango da isuna.
Larriak direnean, hamar milioi eta pezeta batetik, hamar milioira arteko isunak.
Arinak direnean, hamar mila eta pezeta batetik, milioira arteko isunak.
¿ Arau-hausteak, larriak eta oso larriak izan daitezenean, honako zigor hauek ezarri ahal izango dira:
Joko-jardunak ustiatzeko baimena, gehienez bi urterako geldiaraztea edo baimena behin-betiko baliogabetzea.
Joko-makinak ustiatzeko baimena urtebeteko gehienezko epealdirako geldiaraztea edo behin-betiko baliogabetzea. Edo joko-makinen ustiaketa geldiaraztea ostalaritza-establezimenduetan urtebeteko gehienezko epealdi batean zehar.
Joko-baimenaren titular izateko eta, hala badagokio, joko-enpresan edo lekuan jarduna burutzeko aldibaterako inhabilitazioa bi urteko gehienezko epean zehar edo behin-betirakoa.
Arau-haustearen osakiak, makinak edo joko-elementuak konfiskatzea eta, zigorra irmoa izan dadinean, haustea edo inutilizatzea.
¿ Zigorra ezarri ahal izateko, neurtu egingo dira ematen diren inguruabarrak, lurralde eremuan eta sozial mailan izan dezaketen eragina kontutan hartuta. Proportzionalitate irizpideak aplikatuko dira beti eta ilizitoki eskuratutako irabaziak baino gutxienez hiru aldiz handiagoa izango da ezarriko den isuna.
atala.¿ Zigorra ezarriko duen organoa.
¿ Herrizaingo Saileko Joko eta Ikuskizun zuzendariari dagozkio, arau-hauste larri eta arinengatiko zigorrak ezartzea eta bai arautegi honetako 63. ataleko 2. idazatiko b) letran aipatzen den geldirazpena finkatzea ere.
¿ Herrizaingo sailburuordeari dagozkio arau-hauste oso larriengatiko zigorrak ezartzea eta bai honako hauek ere: ustiaketarako baimena geldiaraztea, ustiaketarako baimenak behin-betiko indargabetzea eta bai aldibaterako inhabilitatzea ere. Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren proposamenez izan behar du horrek.
¿ Zigorraren zenbatekoa berrogeita hamar milioi pezetatik gorakoa izan dadinean, Herrizaingo sailburuak emango du ebazpena.
¿ Ixtea, inhabilitatzea edo behin-betiko ixtea bere baitan daramatzaten zigorrak jartzea, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio Herrizaingo sailburuaren proposamenez.
atala.¿ Zehatzeko prozedura.
Arautegi honetan ezarritakoen aurkako arau-hausteengatiko espedienteen instrukzioa, Jokoa Arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 33. atalean xedatzen denari atxikiko zaio.
GEHIGARRIZKO XEDAPENAK
Apustua: erabiltzaileak, saria edo irabazi bat eskuratzeko posibilitatearen trukean, makinan sartzen duen, trukatzen duen, transferitu edo ordaintzen duen diru-kopurua, kredituak edo ordainketarako baliokidetasuna duen modua. Arautegi honetako 8. atalean xedatzen denaren ondorioetarako, honako hau ez da jotzen apustutzat, alegia, bono, zirkuitu, eskailera edo antzeko sistema-bidez jokaldi berean eskuratutako eta jokatutako bonifikazioak hain zuzen.
Jokaldi: joko berean erabiltzaile berak izandako jardun bakoitza, nahiz prezioarekin, nahiz preziorik gabe eta trukean.
Partida: joko bera garatzeko eta, hala balegokio, sarirako aukera izateko, erabiltzaile batek gauzatzen duen jokaldi multzoa.
¿ Europako Batasuneko kide diren estatuetatik edo Europako Ekonomi Elkarteari buruzko akordioa izenpetu duten estatuetatik datozen makinak komertzializatu ditzaten pertsona fisiko edo juridikoak bakarrik hartzen ditu bere baitan inportatzaileei buruz arautegi honetan egiten diren aipamenak.
¿ Europako Batasuneko kide den beste estatu batean edo Europako Ekonomi Elkarteari buruzko akordioa izenpetu duen Estatu batean bere egoitza duten fabrikatzaile guztiak edo estatu horietako batean bere egoitza izan eta estatu horietatik artezko inportazioa egiten duten enpresak, erregistroan inskribatu ahal izango dira. Eta Espainiako Estatuan bere egoitza duen beste enpresei eskatzen zaizkien baldintza berdinak eskatuko zaizkie hauei ere.
ALDIBATERAKO XEDAPENAK
Aipatu denaren kaltetan gabe eta arautegi hau indarrean jarri dadin egunetik hasi eta sei hilabeteko epearen barruan, arautegi honetako 17. ataleko 2. idazatian agintzen dena bete beharko dute makina guztiek.
¿ Era berean, arautegi hau indarrean jartzean instalatuta egon, jada jokoa garatzen dauden eta sailkagarriak ez diren makinak edo beste edozein gailu, ustiaketatik kanpo utzi beharko dira, indarrean jarri zenetik hasi eta urtebeteko epearen barruan.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (10)
- Aldatutakoa: 252/1997 DEKRETUA, azaroaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarteko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudia onartzeko den dekretuko hutsen zuzenketa eta zati batzuen aldaketak egiteko dena.
- Garatutakoa: AGINDUA, 2000ko abenduaren 21ekoa, Herrizaingo sailburuarena, abenduaren 24ko 308/1996 Dekretua zati baten garatzen duena. Azken dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta beste sistema eta instalazio batzu
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1994ko azaroaren 23koa, Herrizaingo sailburuarena, "B" motako joko-makinen instalazio buletinaren baimena arautzen duena.
- Aldatutakoa: 25/2000 DEKRETUA, otsailaren 8koa, Euskadiko Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudia bigarrenez aldatzen duena.
- Garatutakoa: AGINDUA, 1997ko abenduaren 17koa, Herrizaingo sailburuarena, jolas-makinen eta makina osagarriak baimentzeko jardunbidearen arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko jolas-makinen, makina osagarrien eta jokorako bestelako instalazio eta sistemen Araudia garatze
- Ikus: 176/2003 DEKRETUA, uztailaren 22koa, B motako joko-makinak Euskadin eskaintzeko plangintza egiten duena.
- Indargabetutakoa: DEKRETUA, 2009ko azaroaren 17koa, Joko-makina eta -sistemen Erregelamendua onartzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2002ko ekainaren 27koa, Herrizaingo sailburuarena, B motako joko-makinen prozedurak telematikoki nola tramitatu arautzen duena.
- Indargabetzen du: 179/ 1992 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Enpresa Ogeratzaileen erregistroan inskripzioa arautzeari buruzkoa eta Enpresa horiek eta saridun «B» moetako joku makinak ustiatzeko haizugoak azaroaren 8ko 4/1991 Legeari egokitzeari buruzkoa.
- Garatzen du: 4/1991 LEGEA, azaroaren 8koa, Euskal Herriko Autonomi Elkartean jokoa arautzekoa.