Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

302/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa, nazioarteko adopziorako erakunde laguntzaileen gaikuntza arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 25
  • Xedapen-zk.: 302
  • Xedapen-data: 1996/12/24
  • Argitaratze-data: 1997/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Funtzio publikoa

Testu legala

Adin txikikoak babesteari eta nazioarteko adopzioaren arloko lankidetzari buruzko hitzarmenak, La Hayan 1993ko maiatzaren 29an egin eta Espainiak 1995eko ekainaren 30ean berretsi zuenak, haurren adopzio-prozesuetarako berme batzuk ezarri ditu, eta adopzioaren arloan nazioarteko lankidetzarako bidea finkatu, haurren lapurreta, salmenta edo trafikoa saihesteko asmoz, NBEak 1989ko azaroaren 20an onartutako Haurren Eskubideeei buruzko Konbentzioan ezarritakoari jarraiki, haurrak babesteko modutzat jotzen baita adopzioa konbentzio horretan.

La Hayako Hitzarmeneko 22. atalak irabazi asmorik gabeko pertsona eta erakunde pribatuei agintaritza nagusiari dagozkion eginkizunak emateko aukera finkatu du, eginkizun horiek legeak onartutako mugen barruan eta agintari eskudunen kontrolpean bete behar direla.

Kode Zibilean eta Judiziamendu Zibileko Legean adopzioari buruz ezarritako zenbait atal aldatzen dituen azaroaren 11ko 21/1987 Legeko Lehendabiziko Xedapen Gehigarriak ahalmena ematen dio Euskal Autonomi Elkarteari, adin txikikoen babesari buruzko aginpideak dituenez, irabazi asmorik gabeko asoziazioak eta erakundeak, nazioarteko adopzio-prozesuetako bitartekaritza-lanetan esku hartzeko, bere lurraldean famili integraziorako erakunde legez gai ditzan.

Euskal Autonomi Elkarteak eskuduntza guztiak dauzka laguntza sozialaren arloan (Euskal Herriko Autonomia-Estatutuko 10.12 atala), onegintza eta laguntzarako fundazio eta asoziazioen arloan (ibid. 10.13), adin txikikoen babes eta tutoregorako eta birgizarteratzeko erakunde eta etxeen antolaketari, erregimenari eta funtzionamenduari dagozkienetan (ibid. 10.14), aisiari eta atsedenari dagozkienetan (ibid. 10.36), komunitatearen aurrerabidearen, emakume kondizioaren arazoaren eta haur, gazte eta hirugarren adinekoen aldeko politikaren arloan (ibid. 10.39). Eskuduntza horiek gaur egun gizarte zerbitzutzat jotzen denaren ia eremu guztia hartzen dute, hau da, komunitateko gizabanakoen eta taldeen ongizatea eta aurrerabidea bultzatzen saiatzen diren eta gizabanako eta talde horiei beren ingurunean moldatzen laguntzen dieten zerbitzu gehienak hartzen dituzte (Europako Karta Sozialeko 14. atala).

Adin txikikoaren babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, Kode Zibileko eta Judiziamendu Zibileko Legeko atal batzuk aldatzen dituena, argitaratuz, gure egungo gizartearen errealitateari egokitu zaio ordenamendua, gizartearen baitan sortu diren premia eta eskakizun berriei aurre egiteko. Legeak erakunde publikoek berek bete beharreko eginkizunak eta, 25. atalean ezarrita dagoenaren arabera, kreditaturik dauden erakunde pribatuen esku utz ditzaketen bitartekotza-eginkizunak bereizten ditu.

Dekretu honek zortzi atalburu ditu eta xedapen gehigarri bat, eta haurrak eta nerabeak familiaren batean integratzeko xedeaz bitartekotza-lanak egiten dituzten nazioarteko adopziorako erakunde laguntzaileak gaitzeko betebeharrak ezartzea da bere helburua. Dekretua osatzen duten atalen bitartez erakunde laguntzaileen ihardute-eremmua arautu da, gaituak izateko zein betebehar dituzten, gaikuntza-prozedura, ihardunbidea, adopzioaren aldi desberdinetako obligazioak eta ihardunak eta erakunde horien ekonomi eta finantza arloko araubidea. Horrez gainera, erakunde horiek Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzak begiratu eta ikuskatuko dituela ezarri da.

Xedapen Gehigarrian Eusko jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzak bete beharreko egitekoak adierazten dira. Egiteko horiek zuzeneko ekintza kontzeptuaren barruan sartzen dira, Euskal Autonomi Elkarte Osorako erakundeen eta bertako kondaira-lurraldeetako Foruzko Ihardute-Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 7 c) 1. atalean esaten denari jarraiki. Hain zuzen ere, Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996 Legeko 9.2 atalaren bitartez garatu da kontzeptu hori.

Horren ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko abenduaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Helburua.

    Bitartekotza-zerbitzuak eskaintzen dituzten eta haurrak eta nerabeak familiaren batean integratzeari begira iharduten duten nazioarteko adopziorako erakunde laguntzaileak gaitzeko betebeharrak finkatzea da dekretu honen helburua.

  2. atala.¿ Nazioarteko adopziorako erakunde laguntzaileak.

  1. ¿ Nazioarteko adopziorako erakunde laguntzailetzat hartuko dira legez eratutako asoziazioak eta fundazioak, irabazi asmorik gabekoak, baldin eta dekretu honetan ezarritako betebeharrak betetzen badituzte eta, dekretu honetan ezarritakoari jarraiki nazioarteko adopzio-prozesuetan bitartekotza-lanetan esku hartzeko, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzak gaitzen baditu.

  2. ¿ Erakunde laguntzaileek Espainiako ordenamendu juridikoa eta haurraren jatorrizko herrialdeko legediari men egin beharko diote eta adopzio-prozesu osoan arau horiek beteko direla begiratuko dute.

  1. atala.¿ Ihardute-eremua.

  1. ¿ Euskal Autonomi Elkartearen lurralden ihardungo du erakunde laguntzaileak.

  2. ¿ Atzerriko ihardunari dagokionean, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzak herrialde jakin batean edo batzuetan iharduteko gaituko ditu eta herrialde horietan ihardun beharko dute, bertako agintarien baimena jasotzen badute behintzat.

  3. ¿ Erakunde laguntzaileak, Euskal Autonomi Elkartearen lurraldean bizi diren pertsonek eskaturik, iharduteko gaitua izan deneko herrialdeko edo herrialdeetako haurren nazioarteko adopzio-prozesuetan bitartekotza-lanak egingo ditu, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzak adierazitako ekintzen eta baldintzen arabera.

  4. ¿ Beste inork ere ezin du nazioarteko adopzioetarako bitartekotza-lanetan esku hartu.

  1. atala.¿ Erregimen juridikoa.

    Bai nazioarteko adopzioetarako izapideak egiteko prozedura eta bai nazioarteko adopzioetarako erakunde laguntzaileen funtzionamendua ere nazioarteko araudian, estatu-mailako araudian eta araudi autonomikoan ezarritakoari lotuko zaizkio, bai eta dekretu honetan eta, bereziki, haurrak babesteari eta nazioarteko adopzioko lankidetzari buruz La Hayan 1993ko maiatzaren 29an egindako Hitzarmenean ezarritakoari ere.

  1. atala.¿ Betebeharrak

    Erakunde laguntzaileak honako eginbehar hauek bete behar ditu:

  1. ¿ Legez eratutako asoziazioa edo fundazioa izan behar du eta, ihardute-eremuaren arabera, dagokion erregistroan inskribaturik egon behar du.

  2. ¿ Espainiako legedian, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan eta aplika daitezkeen nazioarteko gainontzeko arauetan ezarritakoaren arabera, ihardunaren helburua haurrak babestea dela adierazi behar dute estatutuetan.

  3. ¿ Ez dute irabazi asmorik izan behar.

  4. ¿ Estatutuetan jasotako helburuak lortzeko ekintzak zuzen eta egoki eginak izan behar ditu.

  5. ¿ Hartutako eginkizunak zuzen betetzeko gaitasuna izan behar dute.

  6. ¿ Ihardunaren proiektuan sendo ziurtatu behar da nazioarteko adopzioari buruzko printzipioak eta arauak errespetatuko dituela eta ihardun behar dueneko herrialdean eskuduntza duten erakunde administratibo eta judizialek behar bezala hartuko dutela esku.

  7. ¿ Eginkizunak betetzeko behar diren baliabide materialak izan behar ditu.

  8. ¿ Disziplina anitzetako lantaldeak izan behar ditu. Lantalde horiek gutxienez Zuzenbideko lizentziatu batek, psikologo batek eta langile sozial batek osaturik egon behar dute, eta lantaldeko kideak trebeak izan behar dute lanean, haur, nerabe eta familiekiko ekintza sozialean esperientzia izan behar dute eta bai ezagupen sakonak ere nazioarteko adopzioari buruzko gaietan.

  9. ¿ Zintzotasunagatik eta nazioarteko adopzioaren arloan iharduteko prestakuntza eta/edo esperientziagatik nabarmentzen diren pertsonek zuzendu eta eraendu behar dute erakunde laguntzailea.

  10. ¿ Euskal Autonomi Elkartean egoitza soziala izan behar du eta bai ordezkaritza ere gaikuntza eskatzen duenerako atzerriko herrialdean.

  11. ¿ Erakunde laguntzaileak egindako izapideen ondorioz sortutako gastuak adopzio-eskatzaileei ordainarazteko printzipioak eta oinarriak zein diren adierazi behar du estatutuetan.

  1. atala.¿ Aniztasuna.

    Atzerriko haurrak adoptatzeko prozesuetan esku hartzeko, gaikuntza desberdinak egin beharko dira, erakunde laguntzaileak esku hartu nahi dueneko herrialde bakoitzaren arabera.

  2. atala.¿ Eskabideak eta gainontzeko agiriak.

  1. ¿ Gaikuntza jasotzeko eskabideak Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate zuzendariari bidali behar zaizkio eta Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 atalean adierazitako tokietako batean aurkez daitezke.

  2. ¿ Dekretu honetako 5. atalean aipatzen diren betebeharrak beterik dituela erakusten duten agiriak ere aurkeztu behar ditu erakundeak eskabidearekin batera.

  3. ¿ Aurkeztutako agiriak azterturik, daturen bat falta dela edo akatsen bat dagoela ikusiz gero, 10 eguneko epean akatsa zuzen dezala edo aurkeztu behar diren agiriak aurkez ditzala aginduko zaio eskatzaileari. Halaber, ohartaraziko zaio ezen, agindutakoa betetzen ez badu, eskabideari uko egin diola ulertuko dela eta eskabidea besterik gabe artxibatuko dela.

  1. atala.¿ Erabakia.

  1. ¿ Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate zuzendariaren erabakiaz emango da gaikuntza, Euskal Autonomi Elkarteko Nazioarteko Adopzioko batzorde teknikoaren proposamenez eta espediente administratiboaren izapideak egin, dekretu honetan ezarritako betebehar guztiak bete direla egiaztatu eta erakunde laguntzaileak gaikuntzaren terminoekin eta baldintzekin bat datorrela adierazten duenean.

  2. ¿ Erabaki horrek ez du administrazio-bidea amaituko eta interesaturik daudenek errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango diote Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeari, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. atalean eta hurrengoetan ezarritakoari jarraiki.

  3. ¿ Eskabidea aurkezten den egunetik hasi eta hiru hilabeteko epean erabakia berariaz ematen ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko da 30/1992 Legeko 43. atalean ezarritakoaren ondorioetarako, Administrazioak berariaz erabakitzeko duen obligazioaren kaltetan gabe.

  1. atala.¿ Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa.

    Euskal Autonomi Elkarteko Nazioarteko Adoopziorako Batzorde Teknikoa Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzaren batzorde aholku-emailea da eta nazioarteko adopziorako erakunde laguntzaileen gaikuntzari buruzko azterketak eta proposamenak egitea du helburu. Lau kidek osatuko dute batzorde hori: Gizarte Ongizate zuzendariak izendatuko du haietako bat Eusko Jaurlaritzaren izenean eta foru aldundi bakoitzean gizarte zerbitzuen arloan aginpidea duen sailak izendatuko ditu beste hirurak, lurralde historikoen izenean.

  2. atala.¿ Eraginkortasuna.

    Eusko Jaurlaritzak erakunde laguntzaileari atzerriko herrialde batean esku hartzeko eman diezaion gaikuntzak ez du eraginkortasunik izango harik eta delako herrialdeko agintarien erabakiaz bertan esku hartzeko baimena jaso arte.

  3. atala.¿ Iraupena.

  1. ¿ Gaikuntza bi urtekoa izango da eta, handik aurrera, urtero luzatutzat joko da erakunde laguntzaileak gaikuntzaren iraupena amaitu baino sei hilabete lehenago baja eskatzen ez badu behintzat. Baja eskatzen badu ere, baja eskatu baino lehen hasirik zituen espediente guztien izapideak egin beharko ditu erakunde laguntzaileak.

  2. ¿ Dekretu honetako 13. atalean aipatzen den kasuan gerta daiteke gaikuntza ez luzatzea.

  1. atala.¿ Gaikuntza indarrik gabe uztea.

    Erakunde laguntzaileak betebehar, baldintza, lege-arau nahiz gaikuntza eman dion sailak agindutako baldintzak edo betebeharrak betetzen ez baditu, edo bi urtetan nazioarteko adopzioari buruzko espediente bat bera ere tramitatzen ez badu, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate zuzendariak, Euskal Autonomi Elkarteko Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoari aholkua eskatu ondoren, gaikuntza aldi baterako nahiz behin-betiko indarrik gabe utz dezake arrazoitutako erabakiaren bidez.

  2. atala.¿ Muga.

    Adopzioaren gai izan daitezkeen haurren herrialdeetako batek bere lurraldean nazioarteko adopzio-prozesuetan esku har dezaketen erakunde laguntzaileen kopurua mugatzen badu, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritza, muga horren arabera gehienez esku har dezaketen erakunde laguntzaileen kreditazioa ahalbidetzeko, Estatuko eta autonomi elkarteetako erakunde eskudunekin jarriko da harremanetan eta gaikuntza lortu nahi duten gainerako erakundeen eskabideak ezetsi egingo ditu.

    Zein erakunde laguntzaile kreditatu behar den erabakitzeko, aldi bereko deialdia edo lehiaketa-bidezko prozedura antolatu ahal izango da, aurkeztutako eskabideak irizpide objektiboez baloratu eta gero.

  1. atala.¿ Erakunde laguntzaileen betebeharrak.

  1. ¿ Erakunde laguntzaileak honako betebehar hauek bete beharko ditu Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzak gaikuntza ematen dionean:

    1. Adin txikikoak babesteari eta adopzioari buruzko ezagupen zehatza izan behar du eta gai horren gaineko legedia bete behar du, bai Estatuan eta Autonomi Elkartean indarrean dagoena, bai eta gaitua izan deneko atzerriko herrialdean indarrean dagoena ere.

    2. Haurraren adopzioagatik ordain-saririk ez duela jasoko ziurtatu behar du.

    3. Hilero txostena prestatu behar du Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzarentzat eta foru aldundi bakoitzean gizarte zerbitzuen arloan aginpidea duen sailarentzat. Txosten horretan honako alderdiok adierazi behar ditu:

      • alta eta baja hartu duten eskatzaileak.

      • Herrialde bakoitzera bidalitako espedienteak.

      • Adoptaturik nahiz adoptatzeko asmoz babesturik, Espainiara etorri eta Euskal Autonomi Elkartean bizi diren familietan dauden haurrak, horien gaineko izapideak egiten esku hartu baldin badu behintzat.

    4. Lan egiteko irizpideak bateratzeko, Euskal Autonomi Elkarteko Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoko kideekin bilduko da aldizka.

    5. Gaitua izan denerako ihardunarekin zerikusia duten agiri guztiak erakutsi beharko dizkio Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzari, honek hala eska diezaionean.

    6. Gaikuntza-eskabidean nahiz ihardute-proiektuan adierazitako datu garrantzitsuenen edozein aldaketaren berri eman beharko dio Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzari, honek, hala badagokio, delako aldaketa baimen dezan.

    7. Memoria bat bidali behar du urtero Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzara. Memoria horretan honako agiriok jaso behar dira:

      • Burututako ihardunei eta erakundearen egoerari buruzko txostena.

      • Balantzeen eta aurrekontuen kopia.

      • Baimendutako auditoreak egindako txostena.

      • Kontu korronteen disponibilitateari buruzko txostena.

  2. ¿ Era berean, ihardunaren zein-nahi alditan gerta dadin edozein irregulartasun, gehiegikeria nahiz bidegabeko irabaziren berri baldin badu, Espainiako egintari eskudunak jakinaren gainean jarri beharko ditu. Beste herrialde batean bizi diren haurren adopzio-prozesuan nahitaez egin beharreko gastuen ordainean jasotakoaz bestelako dirutza hartuko da bidegabeko irabazitzat.

  1. atala.¿ Langileen erregimen berezia.

    Erakunde laguntzaile batean lan egiten duten pertsonek honako obligazio hauek dituzte:

  1. ¿ Adoptatzaileei eta adoptatuei buruz izan dezaten informazioa isilpean gorde behar dute.

  2. ¿ Herri-Administrazioetako langileentzat aplikagarri diren bateraezintasunak alde batera, erakunde laguntzaileko langileek ezin dute aldi berean erakundearen ihardunak hartzen dituen gaiekin zerikusia duten lanik egin sektore publikoan.

  3. ¿ Erakunde laguntzaileko langileek ezingo dute erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuez baliatu.

  1. atala.¿ Izapideen berezitasunak.

  1. ¿ Erakunde laguntzaileak ez du nazioarteko adopziorako eskabiderik onartuko, eskatzaileak erakunde horretan, beste erakunderen batean nahiz zuzenean foru aldundi bakoitzeko gizarte zerbitzuetako sail eskudunean nazioarteko adopziorako beste eskabideren bat eginda badauka.

  2. ¿ Erakunde laguntzaileak ezingo ditu aldi berean espediente beraren izapideak egin herrialde desberdinetan. Eskabide baten izapideak egiten amaitu ondoren, adopzio-prozesua amaitu edo ezeztatu egin beharko da herrialde berean nahiz beste batean izapide berriak egiten hasi aurretik.

  3. ¿ Erakunde laguntzailearen bitartez izapideak egindako eskabideak erakundea gaitua izan deneko herrialdeko edo herrialdeetako haurrei buruzkoak izan behar dira.

  4. ¿ Espainiako legedian aurreikusitako ondorioak dituzten adopzioak eratzeko egin beharreko izapideak egiten esku har dezake erakunde laguntzaileak.

    Haurraren herrialdeko legediak atzerritarrek bertako haurrak adoptatzeko bide ematen ez badu, aurrekoaz bestelako erakunde juridikoak eratzeko egin beharreko izapideak egiten esku har dezake, Espainiako legedian ezarritako termino eta ondorioen arabera, haurra Espainian adoptatzeko aukera berariaz onartu edo ahalbidetu dezaten.

  1. atala.¿ Adopzioa egin aurreko ihardunak.

    Adopzioa egin baino lehen, erakunde laguntzaileak honako eginkizun hauek bete behar ditu:

  1. ¿ Informazioa eta aholkuak eskaini behar ditu.

  2. ¿ Euskal Autonomi Elkartean nazioarteko adopziorako izapideak egiteko jaso daitezen eskabideen erregistro bat eraenduko du. Eskabideak heltzen diren hurrenkeraren arabera inskribatuko ditu, eskabidea noiz jaso den eta adoptatzaileen egokitasun-egiaztagiria adierazita.

    Nolanahi ere, erakunde laguntzailera jo duten eskatzaileak bizi direneko lurralde historikoko foru aldundian gizarte zerbitzuetako aginpidea duen sailetik bidaliko dira zuzenean egokitasun-egiaztagiria eta txosten psiko-soziala.

    Egokitasun-egiaztagiria erakunde laguntzaileren batera bidaliz gero, ez da beste erakunde batera beste eskabiderik bidaliko, harik eta delako erakundeak bertan hasitako prozesua amaitu edo ezeztatu dela eta eskatzaileak baja emanik duela egiaztatu arte.

  3. ¿ Eskatzaileek eskaturik, nazioarteko adopzioari buruzko espedientea beteko du. Horretarako:

    • beharrezko agiriak bilduko ditu.

    • hala badagokio, agiri horiek itzuliko ditu eta beroiek legezkotzeko nahiz baimentzeko egin behar diren gestioak egingo.

  4. ¿ Nazioarteko adopzioari buruzko prestakuntza eta heziketarako ekintzak antolatuko ditu adopziorako izapideak erakunde laguntzailearen bidez egiten ari diren pertsonentzat.

  5. ¿ Espedientea osatzen duten agiriak bidali behar ditu, eskatzaileak bizi direneko lurralde historikoko foru aldundian gizarte zerbitzuen gaineko eskuduntza duen sailak emandako egokitasun-agiriarekin eta jarraipen-konpromisoarekin batera, haurraren herrialdean duen ordezkariari, eta horren guztiaren berri eman behar dio gero aipatutako sailari.

  1. atala.¿ Haurraren jatorrizko herrialdean egin beharreko ihardunak.

    Erakunde laguntzaileak haurraren jatorrizko herrialdean bete beharreko eginkizunak edo ihardunak honako hauek dira:

  1. ¿ Adopzio-espedientea osatzen duten agiriak bidaliko dizkio, bere ordezkariaren bitartez, herrialde horretako agintaritza publiko aginpidedunari nahiz bertako agintariek propio gaitutako erakunde pribatuari, adopzio-espedienteen izapideak erakunde horiekin batera egiteko baitago baimendurik Espainiako erakunde laguntzailea.

  2. ¿ Adopzio-prozedura ikuskatu eta aktibatuko du, adopzio-arloko erakunde publiko eskudunekin (administratiboekin eta judizialekin) jorratu beharreko harremanei eutsiz. Horretarako, beharrezko iritzitako agiriak eskatu ahal izango dizkie erakunde horiei.

  3. ¿ Ordezkariak espedientearen izapideak zertan diren jakinaraziko dio aldizka, eskatzaileak eta hauek bizi direneko lurraldeko foru aldundian gizarte zerbitzuen gaineko eskuduntza duen saila jakinaren gainean jarri ahal izateko.

  4. ¿ Haurraren herrialdeko erakunde ofizialak aurreizendapenari buruzko agiria bidaliko dio bere ordezkariaren bitartez.

  5. ¿ Aurreizendapen horren berri emango dio dagokion foru aldundian gizarte zerbitzuen gaineko eskuduntza duen sailari, honek bere oniritzia edo desadostasuna arrazoiturik eman dezan. Erabaki horren arabera, prozesuak aurrera egingo du edo eten egingo da eta interesaturik dauden pertsonek errekurtso administratibo arrunta jarri ahal izango dute.

  6. ¿ Halaber, aurreizendapena eta foru aldundiko gizarte zerbitzuetako sail eskudunaren erabakia jakinaraziko die interesaturik dauden pertsonei eta haurrari buruz jaso dituen datu guztiak emango, delako haurra adoptatu nahi duten ala ez jakiteko.

  7. ¿ Foru Aldundi bakoitzeko gizarte zerbitzuetako sail eskudunak emandako onarpen edo ukapen agiria eta, hala bedagokio, eskatzaileen onarpen-agiria aurkeztuko ditu, haurraren herrialdean aurreizendapena eman zion erakunde ofizialean duen ordezkariaren bitartez.

  8. ¿ Hala behar izanez gero, haurraren herrialdeko organo judizial eskudunen aurrean iharduteko, abokatuei eta prokuradoreei ahalordeak emateko, interesaturik daudenek egin beharreko gestioak egingo ditu.

  9. ¿ Espedientearen izapideak egiten ari direla, haurraren herrialdeko agintari eskudunek beste agiriren bat aurkezteko edo aurkeztu direnetako bat gaurkotzeko eskatzen badu, ordezkariak jakinaren gainean jarriko du erakunde laguntzailea, interesaturik daudenei hori guztia jakinarazi diezaien. Interesaturik daudenek eskatzen badiote, erakunde laguntzaileak, delako agiria jaso, agiria legezkotzeko egin beharreko gestioak egin eta baimendu eta gero, agiria eska dezaten agintariei aurkeztuko die.

  10. ¿ Haurrak Espainian sartzeko eta bizitzeko betebehar guztiak betetzen dituela ziurtatu behar da, bai eta atzerriko erabakiak gure herrialdean eraginkortasuna duela erakusten duten agiriak eskura dituela ere.

  11. ¿ Adopzioaren azken izapideak egiteko, haurraren jatorrizko herrialdera noiz joan daitezkeen esango die interesaturik dauden pertsonei.

  12. ¿ Interesaturik dauden pertsonei legezkotze-lanak egiten lagungo die, bai eta haurraren herrialdeko espainiar kontsuletxeetan egin beharreko gestioak egiten ere.

  1. atala.¿ Adopzioa egin eta gero bete beharreko eginkizunak eta ihardunak.

    Adopzioa egin eta gero, erakunde laguntzaileak honako eginkizun eta ihardun hauek bete beharko ditu, nahiz Espainian nahiz adoptatutako haurraren jatorrizko herrialdean:

  1. ¿ Eskatzaileak bizi direneko lurralde historikoko foru aldundian gizarte zerbitzuen gaineko eskuduntza duen sailari adopzioa edo, hala egokituz gero, dekretu honetako 16.4 atalean adierazitako kasuetan Espainian adopzioa egiteko asmoz legezko babesa gauzatu dela jakinaraziko dio eta haurra gure herrialdera etorri dela ere bai, adopzioari nahiz babesari buruzko erabakiaren kopia konpultsatua bidaliko diola.

  2. ¿ Haurraren jatorrizko herrialdeko erakunde eskudunak eska diezaionean, haurra familia berrian nola moldatzen ari den jakiteko egindako ikuskapenei buruzko txostena bidali beharko dio. Dagokion foru aldundiko gizarte zerbitzuetako sail eskudunak edo, gaikuntzari buruzko erabakian ahalmendurik badago, erakunde laguntzaileak berak egingo du txostena. Txostena erakunde laguntzaileak egiten badu, aipatutako sailaren oniritzia jaso beharko da txostena haurraren jatorrizko herrialdera bidali baino lehen.

  3. ¿ Adopzioa Herritarren Errolda Nagusian inskribatzeko egin beharrekoei buruzko argibideak emango dizkie adoptatzaileei, baldin eta haurra bere jatorrizko herrialdetik irten baino lehen espainiar kontsuletxean inskripzio hori egin ez badute.

  4. ¿ Dekretu honetako 16.4 atalean aurreikusitako kasuetan, Espainian adopzioa egiteko asmoz legezko babesa nahiz bestelako figura juridikorik eratzen bada, dagokion foru aldundiak nahiz interesaturik dagoen pertsonak berak Espainiako organo judizial eskudunari adopzioa eratzeko proposamena egin diezaion arduratuko da.

  5. ¿ Foru aldundi bakoitzeko gizarte zerbitzuetako sail eskudunari adoptaturik nahiz adoptatzeko asmoz babesturik Espainiara etorritako haurren berri emango dio, horien espedienteen izapideak egiten esku hartu baldin badu.

  6. ¿ Dagokion foru aldundiko gizarte zerbitzuetako sail eskudunari eta haurraren jatorrizko herrialdeko erakunde eskudunari adopzioari buruzko erabakia Herritarren Errolda Nagusian nahiz Kontsuletxean inskribaturik dagoela jakinaraziko die. Foru Aldundiari erroldako inskripzioaren kopia bat bidaliko dio.

  7. ¿ Adoptatzaileek berek eskaturik, adoptatutako nahiz adoptatzeko asmoz babestutako haurrari lagunduko dio, bai eta adoptatzaileei berei ere.

  8. ¿ Hala badagokio eta gaikuntzari buruzko erabakian jasota geratzen bada, haurra bere familia berrian nola moldatzen ari den erakusten duten txostenak presta ditzake. Haurraren jatorrizko herrialdeak agindutako ikuskatze-aldikoa izan behar du txostenak eta herrialde horrek agindutako maiztasunaz prestatu behar da txosten hori. Adoptatzaileak bizi direneko lurralde historikoko foru aldundian gizarte zerbitzuen gaineko eskuduntza duen sailari bidali beharko dizkio txosten horiek, atal honetako 2. idazatian ezarritakoari jarraiki.

  1. atala.¿ Xedapen orokorra.

    Erakunde publikoek emandako dirulaguntzen, bazkideen kuoten nahiz izapideak egiterakoan egindako gastuen ordainaren bitartez erakunde laguntzaileak izan ditzan diru-sarrerak ezin dira benetan egindako gastuak baino handiagoak izan.

  2. atala.¿ Gastuei aurre egiteko diru-ordaina.

  1. ¿ Gaitutako erakunde laguntzaileak, adopzio-eskabideen izapideak egiten sortutako gastuei eta izapide horiei eusteko egin beharreko gastu orokorrei aurre egiteko, laguntza eta esku hartze bila joaten zaizkion eskatzaileek emandako diru-ordaina jaso dezake.

  2. ¿ Nazioarteko adopzioaren izapideak egiteko berariazko gestioen ondorioz sortzen diren gastu hauengatik kobra diezaioke dirua eskatzaileari:

    1. Erakunde laguntzaileak Espainian nahiz atzerrian agiriak lortzeko, itzultzeko eta baimentzeko egiten dituen gastuak eta antzeko gestioetan sortutakoak.

    2. Izapideak egiten sortutako gastuak. Izapìdeak egiten jarraitu ahal izateko egindako gastuen ehuneko bat jaso dezake. Erakunde laguntzaileak beste egiteko sozial batzuk betetzen baditu, soilik adopzio-prozesuetako bitartekotza-lanetan egindako gastuak hartuko dira kontuan.

      Izapideak egiteko gastuak egokiak eta arrazoizkoak izan behar dira, herrialdeko bizimodua eta bete beharreko eginkizunak kontuan izanik.

    3. Herrialderen bateko legedian hala agintzen bada, haurraren mantenuan egindako gastuengatik ere jaso dezake diru-ordaina, baina gastu horiek ez dute adoptatzaileak aurreizendapena onartu zueneko eguna baino lehen eginak izan behar.

      1. atala.¿ Kostuei buruzko publizitatea.

        Erakunde laguntzaileak, ustekaberik ez bada behintzat, adopzio-izapideak egiteagatik eskatzaileek gutxi gorabehera ordaindu beharko dituzten gastuak zenbatekoak izango diren erabakiko du eta gaikuntza lortzeko aurkeztu behar diren agirietan adieraziko du. Erakunde laguntzailera aholku bila jo duten pertsonak edo dagoeneko bere zerbitzua eskatu dutenak ere jakinaren gainean jarri beharko ditu. Gaikuntza eman dezan organoari ere zenbateko horien eguneratzeen berri eman beharko dio.

      2. atala.¿ Langileen ordain-sariak.

        Erakunde laguntzaileetako langileek jaso beharreko ordain-saria ez daiteke legez nahiz hitzarmen-bidez lurralde osorako eta bete beharreko ihardunerako ezarritako zenbatekoa baino handiago izan. Ordain-sariak ez dituzte inola ere egindako izapideen edo gestioen arabera jasoko.

      3. atala.¿ Kontu korrontea.

        Erakunde laguntzaileak kontu korronte bakarra eta banandua izango du Espainian eta, behar izanez gero, beste bat atzerriko herrialdean.

      4. atala.¿ Kontabilitatea.

        Nolanahi ere, erakunde laguntzailearen kontabilitatea Kontabilitate-Plan Orokorrari, berau garatzen duten xedapenei eta Autonomi Elkarteak presta ditzan arauei lotuko zaie.

  1. atala.¿ Kontrola eta ikuskapena.

    Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzak kontrolatu eta ikuskatuko ditu erakunde laguntzaileak atzerriko haurren adopzio-prozesuetako bitartekotza-ihardunei dagozkienetan.

  2. atala.¿ Koordinazioa.

    Erakunde laguntzaile bera beste autonomi elkarte batean edo batzuetan ere gaitua izan bada, Gizarte Ongizate Zuzendaritzak autonomi elkarte horietako erakunde eskudunekiko koordinaziorako bidea finkatuko du, lehen adierazitako kontrola taxuz egin ahal izateko.

    GEHIGARRIZKO XEDAPEN BAKARRA

    Zuzeneko ekintza.

    Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legeko 9.2 atalean ezarritakoaren ondorioetarako, zuzeneko ekintzatzat jotzen dira dekretu honetako 2., 3., 8., 12., 14. eta 26. ataletan Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate zuzendariari ematen zaizkion exekuzio-ahalmenak.

Dekretu honetan administrazio ihardunbideari buruz aurreikusi gabeko alderdiei Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko zaie.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburari dekretu hau garatzeko eta betearazteko hartu beharreko xedapenak hartzeko ahalmena eman zaio.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko abenduaren 24an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte

Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.