Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

230/1996 DEKRETUA, irailaren 24koa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzetik Euskal Autonomi Elkartearen eremuan sortutako unibertsitateaz kanpoko herri ikastetxeen berrantolakuntzarako Dekretuaren aldaketarako dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 4681
  • Xedapen-zk.: 230
  • Xedapen-data: 1996/09/24
  • Argitaratze-data: 1996/10/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garraio eta Herrilan sailburua,

JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.

Maiatzaren 7ko 100/1996 Dekretuaren bidez urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuz herri ikastetxeetan egindako berrantolakuntza aldatu egin zen eta Azpeitiko Ikastola­Karmelo Etxegarai C.P./H.I. Ikastetxea Ikastetxeen Sare Publikoa osatzen duen ikastetxe bezala sartu zen, Urola Kostako 24 eskola­barrutia eta E.P./L.H. etapa Azpeitiko udalerrian.

Ikastetxeen oinarrizko birbanaketa eskola­barruti bakoitzaren barruan hezkuntza maila desberdinetan ondorengo irizpide hauei lotu zaie: eskola­biztanleriari, baliabideen zentzuzko ustiapenari eta gizarte­eskeari.

C.P./H.I. Azpeitiko Ikastola­Karmelo Etxegarai delakoa Ikastetxeen Sare Publikoan sartzearen ondorioz eta ikastetxeen birbanaketarako aipatutako irizpide horiei so eginez, Euskal Autonomi Elkarteko eremuan unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako herri ikastetxeak berrantolatzeko urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretua aldatuz, Urola­Kosta eskola­barrutiko ikastetxeak berrantolatzea da bidezkoa.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1996ko irailaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.­ Urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuaren II. A eraskinean Azpeitiko udalerriko C.P./H.I. Azpeitiko Ikastola­Karmelo Etxegarai delakoaren integrazio jardunbidean C.P./H.I. Berdelari sartzea.

  2. atala.­ Urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuaren IV. eraskinean ez du agertu behar Axpeitiko C.P./H.I. Berdelarik.

  3. atala.­ Urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuaren V. eraskinean Urola Erdialdeko Bigarren mailako ibilbidea aldatzea, ibilbide hori dekretu honen eraskinean zehazten den modura geratzen dela.

    Vitoria­Gasteizen , 1996ko irailaren 24an.

    Lehendakaria,

    JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta

    Ikerketa sailburua,

    INAXIO OLIVERI ALBISU