Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

213/1996 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 154
  • Hurrenkera-zk.: 3858
  • Xedapen-zk.: 213
  • Xedapen-data: 1996/07/30
  • Argitaratze-data: 1996/08/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Azken urteotan zehar, Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomi Elkartearen esparruan etxebizitzen hala sustaketa eta eraikuntza nola eskuraketa indartzera bideratutako finantza neurri batzuk sustatzen ari da, apirilaren 29ko 103/1992 Dekretua izanik horren ondorio. Dekretu horrek hainbat aldaketa jasan du, indarrean jarri zenetik, eta aldaketa horien helburua hauxe izan da: hipoteka-merkatura egokitzea eta Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari moldatzea, apirilaren 20ko 109/1993, ekainaren 29ko 189/1993, martxoaren 22ko 144/1994, ekainaren 27ko 339/1995 Dekretuen bidez, eta azkenik martxoaren 12ko 48/1996 Dekretuaren indarrez. Egun arauen aldetik dagoen sakabanaketak berez justifikatzen du arauak batzeko beharrizana.

Era berean, azaroaren 24ko 29/1994 Legea, Hiri Alogerei buruzkoa, eta Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea onesteak, autonomiaren mailako xedapenak Lege hauetan ezarritakoari egokitzea dakar nahitaez.

Bestetik, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko maiatzaren 28an izan zuen bilkuran 1996-1999 Etxebizitza Bideratzeko Egitasmoa, Etxebide, onartu zuela nabarmendu behar da. Egitasmoa, era berean, 1996ko ekainaren 26an Eusko Legebiltzarrera igorri zen lehenengoz, Osoko Bilkuran azter zezaten, bere Arautegiaren 164. eta 165. ataletan ohartemandakoaren arabera. Egitasmo honen xedea hauxe da: Euskal Autonomi Elkarteko bizilagunek etxebizitza duinaz goza dezatela ahalbideratzea, batez ere kaltetuagoak diren taldeei begira, eskura dauden baliabideen eraginkortasuna hobetuz. Bere helburua Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak datorren lau-urtekoan izango dituen ihardueretarako artezpideak finkatzea da, plangintza estrategikoaren irizpideak ere sartuta.

Bideratzeko Egitasmoak jokabide orokorren dekalogoa jasotzen du, izan ere Dekretu honen edukiaren berri emango dute hamar puntuak, hauexek, alegia:

  1. Prezio neurtuko etxebizitzen eskaintza ugaltzea.

  2. Prezio neurtuko eta errentan emateko diren etxebizitzen eskaintza eratzea.

  3. Badagoen etxebizitzen ondareak duen gizarte mailako eraginkortasuna hobetzea.

  4. Behartsuagoak diren biztanle-taldeenganako diskriminazio positiboa gauzatzea.

  5. Babes ofizialeko etxebizitzarekin bateragarri diren prezioak eskaintzea lurrerako.

  6. Aurrekontu-eskuarteak hobetzea.

  7. Etxebizitza eskuratzeko laguntza.

  8. Babespeko etxebizitzetako iruzurraren aurka jotzea.

  9. Sailaren iharduerak beste Erakunde batzuenekin koordinatzea.

  10. Herritarren atsegina hobetzea.

    Etxebide Egitasmoak bere helburuak lortzeko ekin behar zaien arauen aldetiko aldaketetarako norabideak ere adierazten ditu.

    Norabide horien ildotik, hauexek dira Dekretu honek jasotzen dituen irizpide berri adierazkorrenak:

    • Prezio mugatuko etxebizitzen eskaintza ugaltzea: etxebizitzaren eskaintza sustatu nahi da, sustatzaileei finantza neurriak emanez eta finantza neurrien bidez erosleen aldeko eskaria eratuz.

      Funtsezko neurria da etxebizitzen salmenta eta errenta prezioak neurtzea, Ihardute-Eremuetan etxebizitzaren kokapenaren arabera, Lurralde Antolamendurako Artezpideetan ezarritakoaren arabera eta irizpideak erraztu eta batuz babespeko etxebizitzaren iruzurraren aurka jotzea izanik helburua.

    • Prezio mugatuko eta errentan emateko diren etxebizitzen eskaintza eratzea: zenbait neurri arautzen dira, hala nola figura babesgarri bi eratzea: babespeko errentan emateko diren etxebizitzak eskuratzeko iharduerak eta etxebizitzaren alogera babestuak. Figura babestu hauen helbururik garrantzitsuena hutsik dagoen etxebizitzari eragitea da.

      Era berean, errentan emateko diren babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileentzako subsidiazioak eta dirulaguntzak ezartzen dira.

    • Behartsuagoak diren taldeak positiboki diskriminatzea, aurrekontu-eskuarteak hobetuz. Administrazio honen asmoa da Bideratzeko Egitasmoa indarrean dagoen bitartean finantzaketa-baldintza tinkoak zehaztea, dirulaguntzak lanbidearteko gutxieneko soldata 3,5 bider baino dirusarrera txikiagoak dituzten alorretan bilduz, ondorioz, egun dagoen aniztasuna murriztuko baita. Berrikuntza aipagarria da egungo subsidiazio sistema aldatzea, interesen arteko aldeak subsidiatzen dituen gaurko honen ordez, amortizazio-kuotak gehi interesak subsidiatzen dituen beste bat ezarrita.

    • Babes ofizialeko erregimenaren iraupena gutxitzea, Dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera kalifikatzen diren etxebizitzetarako20 urterako izango dena.

      Aldi berean, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko Legea ezartzeko Arautegia onartzen duen uztailaren 24ko 2114/1968 Dekretuaren 100. atalak ezarritakoaren arabera kalifikatu diren etxebizitzetarako, 30 urtera murriztuko da babes ofizialeko erregimenaren iraupena.

      Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Eremua.

  1. Dekretu honetako xedapenak, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde eremuan egiten diren honako iharduera hauei ezarriko zaizkie:

    1. babes ofizialeko etxebizitzak suztatu, egin, lehenengo jabe-aldaketaz erosi, erabili eta baliarazte egitekoak.

    2. eroslearen ohiko bizitoki finkoa izateko den prezio mugatuko etxebizitza erosteko iharduerak.

    3. babespeko alogeran emateko den etxebizitza erosteko iharduerak.

    4. etxebizitzaren babespeko alogerak.

  2. Biok Dekretuaren ezartze eremutik at geratu eta, horren ondorioz, bakoitza bere araubidearekin arautuko dira:

    • Babes ofizialeko gizarte etxebizitzak suztatzea.

    • Hirigintzazko eta eraikuntzazko ondarea babespidez berritzea.

      1. atala.- Babes ofizialeko etxebizitzak suztatzea.

      1. Dekretu honetan agindutakoa betetzeko, herri zein norbanako-alorreko norbanako zein lege-nortasundunek, irabazteko asmoz zein gabe, egindako suztapena babes ofizialeko etxebizitzen suztapentzat har liteke.

      2. Babes ofizialeko etxebizitzetako azalera erabilgarriak gehienez ere 90 metro karratu izan litzake.

      3. Trastategietarako azalera erabilgarria gehienez ere etxebizitzari dagokion azaleraren %15 izango da.

      4. Aparkalekuaren azalera erabilgarri konputagarria 30 metro karratukoa izango da gehienez ere.

  3. atala.- Etxebizitza erostea.

  1. Dekretu honetan agindutakoa betetzeko, etxebizitza erosletzat, etxebizitza, bai erosle gisa saleroste hitzarmenen bitartez, bai hartzaile gisa jabe-elkarteen, kooperatiben edota lege-nortasuna duen beste edozein elkarteren bitartez, bakarreko etxebizitzaren jabetza esleitzen zaienetik aurrera, bai norberak erabiltzeko suztatzaile gisa norberak suztatzez gerotan, erosten duten norbanako zein lege-nortasundunak hartuko dira.

  2. Etxebizitza jabegoz lehenengoz eskuratzeko berariazko egitarauari dagokionez agindutakoa betetzeko, egitarau horren berariazko zuzeneko diru laguntzak, 34 urte baino gehiago ez izaki, ogibidearteko gutxienezko lansaria baino 3,5 handiagoko haztaturiko dirusarrerak ez dituzten erosleek lortu ahal izango dituzte, beti ere erosteko etxebizitzak gehienez ere 75 metro kuadroko azal erabilgarria badu eta metro kuadro erabilgarriko haren salneurria finantza neurriak jaso ahal izateko orohar jarritakoa baino handiagoa ez bada.

  3. Erosleentzako eskuratzeko finantza neurriak erabakiko dituzten dirusarrerak, norbanakoaren edota bizikide banakoaren urteko haztaturiko irabaziei buruz zehaztuko dira honakooi begira:

    1. Oinarri zergagarriaren edo zergagarrien zenbatekoa ogibidearteko gutxienezko lansariaren zenbat-halakotan, elkarbizitza-unitateari dagozkionak eta hurrengo zerga-aldiaren aurrekoa dena.

      • Babes ofizialeko etxebizitzak erosteko direnetan, babes ofizialeko itunpeko sustaketak barne: bizikide banakoari dagozkion Norbanakoen Irabaziekiko Zergaren aitorpen edo aitorpenak aurkezteko epea bukaturik, babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa ematen denekoaren aurre-aurreko zerga-aldian izandakoa.

      • Prezio neurtuko etxebizitzak erosteko direnetan: bizikide banakoari dagozkion Norbanakoen Irabaziekiko Zergaren aitorpen edo aitorpenak aurkezteko epea bukaturik, berariazko finantzaketak eta zuzeneko diru laguntzak eskatzen denekoaren aurre-aurreko zerga-aldian izandakoa.

    2. Bere bizilekua babestu nahi den etxebizitzan jarri nahi duen bizikide banakoaren kide kopurua.

      Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 26ko 178/1990 Dekretuko 3. atalak Eusko legebiltzarraren maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 4. atalari dagokionez jarrita daukan eran, bizikide banakotzat, ekonomi banako batekoak izanik etxe batean bizi diren norbanako bik edo gehiagok osaturikoa hartuko da. Etxe beregaintzat jo, norbanako bakarra edo, hala balegokio, bi edo gehiago, ezkontzak edota ezkontzearen irudiko beste harreman-bide iraunkorren batek elkartuak, seme-alabatzat hartuz, odolkidetasunez eta ezkontz-ahaidetasunez, 4. eta 2. mailaraino hurrenez-hurren, etenik gabe bizi diren bizilekua bera joko da. Adiskidetasun edo komenentziazko bizikidetasuna horretatik at geratuko da.

    3. Irabaziak sorterazten dituzten bizikide banakoaren kideen kopurua, gutxienez ere haien %20 dakartela.

  4. Aurreko zenbakiak aipatzen duen orobarnezko irabazien haztaketa honako erabide honi jarraiki egingo da: IP = BI x N x A.

    IP: Haztaturiko irabazien zenbatekoa, urtean-urteko ogibidearteko gutxienezko lansariaren zenbat-halakotan.

    BI: Kide bat edo gehiagoko bizikide banakoak egiaztatzen dituen oinarri zergagarrien zenbatekoa, urtean-urteko ogibidearteko gutxienezko lansariaren zenbat-halakotan.

    N: Haztatze-biderkaria bizikide banakoaren kide-kopuruari begira berariazko finantzaketak eskatzerakoan.

    A: Haztatze biderkaria, gutxienez ere orobarnezko irabazien %20 daukaten bizikide banakoaren kideen kopuruari begira.

  1. atala.- Etxebizitza tasatutako prezioz erostea.

  1. Etxebizitza tasatutako prezioan erostetzat etxebizitza mota hauetakoren bati buruzkoa joko da:

    1. Babes ofizialeko etxebizitzak, esku-aldatzailetzat suztatzaileaz besteko norbanakoa dutenak.

    2. Babes ofizialaren mende ez dauden etxebizitzak.

  2. Tasatutako prezioko etxebizitzetako gehienezko azal erabilgarriak asko jota 90 metro kuadro izan litzake, famili ugaridun titularrentzat izan ezik. Hauek 120 metro karratu erabilgarri izanik.

  3. Trastategien azalera erabilgarri konputagarria, atxikita daudeneko etxebizitzari dagokion azaleraren %15 izango da gehienez ere.

  4. Aparkalekuaren azalera erabilgarri konputagarria, 30 metro karratukoa izango da gehienez ere.

  5. Eraikuntza berriko prezio neurtukoak izanik, babes ofizialearen mende ez dauden etxebizitzei buruzko eskabideei ez zaie finantzaketarik onartuko, eraikin, eraikuntza-unitate edo sustaketa berean trastategiak eta garajeak egonik, aipatutako etxebizitzei atxikita ez badaude.

  6. Hirigintzan antolaketatik kanpokotzat kalifikatutako etxebizitzei buruzko eskabideei ez zaie finantzaketarik onartuko, Lurraren araubide eta hiri-antolaketari buruzko Legearen Bateratutako Testuaren 137. atalean xedatutakoaren arabera.

  1. atala. Babespeko alogerak eta babespeko alogeran emateko den etxebizitza erostea.

  1. Dekretu honetan agindutakoa betetzeko, babespeko alogeran emateko den etxebizitzaren erosletzat, gutxienez hamar urteko eperako errentan emateko den etxebizitzaren jabetza lortzen duten pertsona fisiko zein juridikoak hartuko dira. Hamar urteko lotze-epe hori etxebizitzaren erosketa notario-eskrituran aurkezten denetik aurrera hasiko da.

  2. Ondorio berberetarako, babespeko alogeratzat, etxebizitzen jabeak diren pertsona fisiko zein juridikoek gutxienez hamar urteko epean zehar etxebizitzen alogera erregimenean merkatuan jartzeko egindako iharduerak hartuko dira. Hamar urteko lotze-epe hori lehenengo alogera-kontratua onesten denetik aurrera hasiko da.

  3. Etxebizitzen azalera erabilgarria 90 metro karraturainokoa izan daiteke, 1. idazatian definitutakoetan eta 120 metro karraturainokoa atal honetako 2. idazatian definitutakoetan.

    Etxebizitzek uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren IV. Eraskinean, ondare hiritu eta eraikia bereoneratzeko babespeko iharduerei buruzkoa, edo horren ordezko arauetan jasotako bizigaitasun baldintzak bete beharko dituzte.

  4. Dekretu honetan agindutakoa betetzeko, atal honetako lehenengo bi idazatietan aipatutako iharduerak ez dira babesgarritzat joko, hauetatik eratorritako alogera kontratuek, hamar urteko epe hori baino lehen maisterrek jabetza eskuratzea ekar dezaketen klausulak jasotzen badituzte.

  5. Etxebizitzak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzetan horretarako eratu den Erregistroan erroldatu beharko dira, eta horretan hauexek idatzi beharko dira: egindako alogera kontratuak, hauen luzapenak eta aipatutako hamar urteko epe horretan zehar etxebizitzetan gerta daitezkeen gorabehera juridiko guztiak.

  6. Etxebizitza hauen errenta gehienez ere Dekretu honen 9. atalari dagokionez 11. atalean ezarritakoa izango da.

    Dena dela, atal honetan jasotako ihardueren titularrek, etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezkoa den uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 2.4 atalari dagokionez, 18. atalean xedatutako etxebizitzen gehienezko alogera ezartzeko aukera izango dute, hala izanez gero, kasu hauetarako Dekretu honen 15. eta 16. ataletan ezarritako zuzeneko diru laguntzen onuradunak izan ahalko dira.

  1. atala.- Finantza neurriak.

    Dekretu honetaz baliaturik babesgarri diren ekimenen finantzaketak modu honetakoak izan daitezke:

    1. Berariazko finantzaketak, Mailegu Erakunde horiei dagokien Itunean finkatzen den korritu-motan:

      • Mailegu Erakundeen zuzeneko maileguak.

      • Mailegu Erakundeen banku-deskontuak, obraren egiaztapenetan.

    2. Zuzeneko diru laguntzak:

      • Euskal Autonomi Elkartearen Administraritzak emandako dirulaguntzak.

      • Euskal Autonomi Elkarteko Administraritzak berariazko maileguen korritu-tasak ordaintzen laguntzea.

  2. atala.- Berariazko finantzaketak.

  1. Babes ofizialeko etxebizitzak erosteko berariazko finantzaketak eskuratzeko, bai etxebizitzaren eta atxikitako eraskinen prezioak eta bai azal erabilgarriak Dekretu honetan jarritakoa bestekoak edo txikiagokoak izan beharko dute.

  2. Berariazko finantzaketak ez dira merkataldegi, artesautza-tailer eta nekazari, abeltzain eta arrantzaleen etxebizitzen eraskinetara hedatuko.

  3. Berariazko finantzaketak, suztatzaileek edota erosleek, Dekretu honetan agindutakoaren aurka joanez erabiltzen badituzte, azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuko 56. atalean azken aurreko zatian ohartemandako oso arau-hauste larria izango da.

  4. Etxebizitza erosteko berariazko finantzaketak jasotzeko betekizun zehatzak:

    1. Berariazko finantzaketak etxebizitza bakarra erostekotan baino ez dira eskuratuko, famili handiaren buruek babes ofizialeko erosten dutenekoa izan ezik. Hauek, indarreango araubideak haiek hartzeko eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten bi etxebizitza edo gehiago erosten dituztenean, beren famili egoitza eratzen duten etxebizitzei dagozkien finantzaketak jaso litzakete.

      Horretarako, balizko laguntza-hartzaileak, administraritza mailako erabakiaren ondorioz, beste etxebizitzarik erosteko onartutako finantzaketarik ez daukala egiaztatuko da.

    2. Eroslearen ohizko eta etengabeko bizilekutzat erabiltzekotan baino ez dira onartuko.

    3. Eskabidea egin denekoaren aurreko bi urteen barruan beste etxebizitza baten jabe izan diren erosleek ezin izango dituzte berariazko finantzaketak jaso.

      Dena den, berariazko finantzaketak jaso ahal izango ditu beste etxebizitzaren baten jabe den eroslea, hori lortzeko finantzaketak onartu behar dituen aginpidedu ihardutesailaren aurrean, lehendik ere jabetzapeko duen etxebizitza ohizko eta etengabeko bizilekutzat erabili ezina, eta berebat erositakoa helburu horretako erabiliko duela agiribidez egiaztatuz gero.

      "Etxebizitza ohizko eta etengabeko bizilekutzat erabiltzeko ezintasuna" horren barruan dauden kasuak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren Aginduz ebatziko dira.

    4. Eskabidea egin denekoaren aurreko hamar urteen barruan Euskal Autonomi Elkarteko Administazio honek etxebizitza erosteko ematen dituen finantza neurrien onuradun izan ez diren erosleentzako baino ez da emango.

    5. Dekretu honetan antolatutako finantza neurriak ez dira ogibidearteko gutxienezko lansaria baino 5,5 aldiz goragoko dirusarrera haztatuak dauzkaten erosleengana zabalduko.

      Eusko Jaurlaritzaren eta Mailegu Erakundeen arteko itunean hauxe itunduko da, alegia Mailegu Erakundeen eta suztatzaileen arteko berariazko mailegurako hitzarmenetan ezarri, etxebizitza bati dagokion maileguaren aproposeko erabakitze baldintzatzat, hura erosten duenak ogibidearteko gutxienezko lansaria 5,5 halako baino handiagoko dirusarrera haztatuak izan behar dituela ezarri dadila eskuratuko zituen zenbatekoak eta dagozkion korrituak, luzamenduetarako indarreango korritu motaren arabera, bihurtu behar dituela.

    6. Berariazko finantzaketak eta subsidiazioa, hala badagokio, eskabide egilearen egoera pertsonalen arabera emango dira, ondorioz, besteren aldeko honen ordezkotzak administrazioaren baimena beharko du aurretik, Dekretu honen 15.5 atalean ohartemandako ondorioak ekarriko dituela beti ere.

  5. Tasatutako prezioko etxebizitza erosteko berariazko finantzaketak jaso ahal izateko, honako hauek ere eskatuko dira:

    1. Etxebizitzen eta atxikitako eraskinen tasazio-balioak zein salmentarako prezioak, ezin izango dute Dekretu honen 9. eta 10. ataletan horietarako ezarritako gehienezko prezioa gainditu.

      Tasazio-balio hori, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzako Zerbitzu Teknikoek zehaztuko dute, eta eskabide egileak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarekin Finantza-Hitzarmena izenpetu duteneko Mailegu Erakunde batek edo bere Tasazio-Elkarteren batek emandako tasazio-txostena aurkeztu beharko du, alegia etxebizitza eta lurraren arloko iharduera babesgarriei buruzkoa.

    2. Babestutako finantzaketak onartzeak, tasatutako prezioko etxebizitzak babes ofizialerako araubideari atxikitzea eta babes ofizialeko etxebizitzatzat jotzea ekarriko du berekin erosi ta ondorengo 20 urteko epean, epe honetan araubide horren Eusko Legebiltzarraren apirilaren 15eko 7/1988 Legearen eta osagarrizko arauen mende egonen direla. Horretarako babes ofizialeko etxebizitzatzat jo dela eskribau-agiriz eta erroldelaritzan erasota geratuko da.

      Babes ofizialeko erregimena jasotako finantza neurriak osoan amortizatu arte luzatuko da.

    3. Uztailaren 30ko 214/96 Dekretuaren IV. Eraskinean, ondare hiritu eta eraikia bereoneratzeko babespeko iharduerei buruzkoa, edo horren ordezko arauetan jasotako bizigarritasun baldintzak betetzen ez dituzten prezio tasatuko etxebizitzei dagokienez berariazko finantzaketak ematekotan baldintza bat bete beharko da, hots, erosleak berritze-egitasmoa aurkeztu beharko du saleroste-hitzarmena onesten denetik hasita urtebeteko epea bete baino lehen. Egitasmo horren gauzapena hirigintzazko eta eraikuntzazko ondarea berritzearekikoan jarritako finantza neurrien bidez babestu ahal izango da, Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuak adierazten duen eran.

      Berritze-egitasmoa aipatutako epean edo obren azken ziurtagiria kontratua onesten denetik bi urteko epean ez aurkezteak, eskuratutako diru abantaila guztiak bueltatu beharra ekarriko du dagozkion korrituak barru, luzamenduetarako indarreango korritu motaren arabera.

    4. Etxebizitzetako gehienezko azal erabilgarriak asko jota 90 metro kuadro izan litzake, famili ugaridun titularrentzat izan ezik. Hauek 120 metro karratu erabilgarri izanik.

      1. atala.- Zuzeneko diru laguntzak.

      1. Dekretu honen 7. atalean ezarritakoez gain, etxebizitza erosteko zuzeneko diru laguntzak jasotzeko honako hauek bete beharko dira:

        1. Etxebizitza eroslea norbanakoa izatea.

        2. Laguntza hartuko duten norbanakoek, zein bana-banaka zein bizikide banakoetan elkarturik, ezin izango dute ogibidearteko gutxienezko lansaria baino 3,5 aldiz handiagoko irabazi haztaturik izan.

        3. Zahartegiaren, garajearen eta bestelako eranskinen prezioa sartu gabe, erosten duten etxebizitzaren prezioaren zazpirena iristen ez duten haztatutako irabaziak dauzkaten eskatzaileek ezin izango dute zuzeneko diru laguntzarik eskuratu.

        4. Etxebizitza-erosleak ez izatea beste etxebizitza baten gaineko erabilpen edo gozamen-eskubide baten jabe.

      2. Alokatzeko diren babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko iharduerei, babespeko alogeran emateko etxebizitzen erosketari eta etxebizitzen babespeko alogerei dagokienez, zuzeneko diru-laguntzen onuradunak ondoko betebeharrak izango ditu:

        1. Etxebizitza sustatuak lanbide arteko gutxienezko soldata 5,5 arteko diru-sarrera neurtuak dituzten pertsona fisikoei alokatzea.

          Babespeko alogeran emateko etxebizitzen erosketari eta etxebizitzen babespeko alogerei dagokienez, etxebizitza sozialen finantzia-bide eta araubideari buruzko arauek ezartzen duten gehienezko errenta ezartzea aukeratu denean, maisterren elkarbizitza-unitateak ezin izango du lanbide arteko gutxienezko soldata 3,5 bider baino gehiagoko diru-sarrera haztatuak izan.

        2. Gutxienez 5 urteko iraupena duten alokatze-kontratuak sinatzea.

        3. Urtero, azkenengo egutegi-hiruhilean zehar, kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztea txosten bat etxebizitzen egoera zehazten duena, horien alokatze-kontratuen kopiekin batera.

      3. Kreditu-Etxeak emaniko mailegua ez ordaintzeak eragin ditzakeen bahitura-gauzatzeak salbu, zuzeneko diru-laguntzak erdietsi dituzten etxebizitzak ezingo dira inola ere osoan edo zati batean uzpenean eman bizidunen artean laguntza emandakotik bost urteko epean, dagokion mailegu kualifikatua notario-eskrituran aurkeztu edo mailegu hori gauzatzen ez bada, dirulaguntza jaso denetik harik eta Autonomi Elkarteko Administrazioari itzuli arte jasoriko dirutza guztia eta indarrean egoniko atzerapen-interesaren arabera jasoz geroztik sortu diren interesak. Azken kasu honek baimendutako mailegua ezestea ekarriko du.

        Alokatzeko diren babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeari dagokionez, zuzeneko diru-laguntzen eta sortaraziriko interesen itzulketa, erabilpen-aldaketa hamar urte igaro baino lehen gertatzen denean egingo da, honako hauetatik kontatzen hasita:

        • Behin betiko kalifikazioa onartu denetik, lehehengo kasuan.

        • Salerosketaren notario-eskritura ematen denetik, bigarren kasuan.

        • Lehenengo alogera-kontratua onesten denetik, hirugarren kasuan.

          Era berean, alokatzeko diren etxebizitzak erosteko eta babespeko alogeren kasuei dagokienez, zuzeneko diru-laguntza zuzenen itzulketa egingo da, etxebizitza aipatutako hamar urteko epearen barruan bi urteko aldian zehar errentan eman gabe dagoenean.

      4. Baldin eta kasuan kasuko idazki publikoan adieraziriko funtsezko datuak salerosketa-eskabidekoekin edo kontratu pribatukoekin kontraesanean badaude, baligabetu egingo dira finantza neurri onartuak eta osoro itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari jaso diren dirutzak eta atzerapen-interesak eraginikoak.

        Horretarako, erabat ezargarri izango da Eusko Jaurlaritzak abenduko 17ko 698/1991 Dekretuz finkaturiko diru-laguntzen berme eta itzulketen erregimen orokorra.

      1. atala.- Babes ofizialeko etxebizitzen salmenta-prezioa.

      1. Salmenta edo emate-prezio gehienezkoa azalera erabilgarriko metro kuadroko, indarrean dagoen eredu finkatu ezargarriaren 1,2 bider artekoa izango da. Alabaina, prezio horrek metro kuadro erabilgarriko, aipatu eredu finkatua honako zenbatekoak biderkatuz ematen duen emaitza ere jaso ahal izango du:

        • 1,4 I. Eraskinean zehazten diren udalerrietan.

        • 1,6 II. Eraskinean zehazten diren udalerrietan.

        • 1,7 Donostia-San Sebastián udalerrian.

      2. Salmenta edo emate-prezio gehienezko horiek aipatu eredu finkatuaren 0,1 bider arte pilatuz gehitu ahal izango dira ondoko kasu hauetan:

        • biztanle gutxiko eremuetan dauden babes ofizialeko etxebizitzak, Dekretu honen Gehigarrizko Xedapenetatik Bederatzigarrenak ezartzen duenaren arabera.

        • eraikuntza berriko babes ofizialeko etxebizitzak, 75 metro karratuko edo gutxiagoko azalera erabilgarria dutenak.

      3. Baldin eta babes ofizialeko etxebizitzen lehen eskualdaketa behin betiko kalifikaziotik urtebete igarotakoan egiten bada, salmenta- edo emate-prezioaren eguneraketa, indarrean dagoen eredu finkatu ezargarria urtebeteko epea amaitzen denetik salerosketa-kontratua edo emate-idazkia sinatzen den arteko epean eguneratzen den neurri berean egin ahalko da.

      4. Kooperatibek edo jabeen elkarteek sustatutako babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, kooperatibistak edo komuneroak egiten dituen ordainketa-multzoa, etxebizitzaren kostuari eragozgarri direnak, eta honen sustaketa eta banaketa fisiko eta juridikoa gauzatzeko beharrezkoak direnak, hala badagokio, kudeaketarako zerbitzusariak sartuta, ezin izango da Dekretu honetan xedatutakoaren arabera zehaztutako etxebizitzaren eta eraskinen salmenta edo esleipen gehienezko prezioa baino handiagoa izan.

        Honi dagokionez, lurraren eskriturak eta erroldaketa egiteko, obra berria eta zeharkako banakuntza deklaratzeko, hipoteka-mailegu, zenbatekoak kontura jasotzeko, kreditua amortizatzeko edo antzeko izaerako aseguruen gastuak beharrezkotzat joko dira. Ez dira horrelakotzat hartuko baltzuaren kapitalera egindako ekarpenak, gizarte-kuotak, ezta kooperatibak edo jabeen elkarteak gara ditzakeen bestelako ihardueren parte hartzekoak ere.

        Aurreko mugapena ez betetzeak, kooperatiba edo jabeen elkarteko eta, hala badagokio, kudeatzailea den erakundeko organoei egoki dakiekeen erantzunkizuna eskatzearen kalterik gabe, nahikoa zio izango da berariazko finantzaketari uzteko, bai eta jasotako dirulaguntzak eta hauei legez dagozkien korrituak itzultzeko eskatzeko ere.

      5. Babes ofizialeko etxebizitzen (itunpekoak barne) bigarren eta ondorengo esku aldaketetan, salmentarako gehienezko prezioa ezin izango da etxebizitzen azalera erabilgarria, salerosketa-kontratua egiten denean indarrean dagoen eredu finkatu ezargarria eta aurreko esku aldaketan ezarri zen koefiziente bera biderkatuta ematen duen emaitza baino handiagoa izan.

      1. atala.- Eraskinen salmenta-prezioa.

      1. Eraskinen salmenta edo emate-prezio gehienezkoa, artesauen tailerrak eta nekazari, abeltzain eta arrantzaleen etxebizitzei atxikitako eraskinak barne, hauxe izango da:

        1. Baldin eta dauden eraikuntza, eraikin-unitate edo sustapen bereko etxebizitza-erosleei besterenduak badira, indarrean dagoen eredu finkatu ezargarriaren 0,60 bider artekoa izango da metro kuadro erabilgarriko.

        2. Besterenketa etxebizitza-erosle ez den batekin denean, salmenta-prezio gehienezkoa indarrean dagoen eredu finkatu ezargarriaren 0,80 bider artekoa izango da, baldin eta eraskinek berariazko finantzaketa erdietsi izan badute.

      2. Atal honen aurreko zenbakietan xedatutako prezio-mugapenak ezargarri izango dira, orobat, eraskinen eroslea etxearen eroslearen bizi-unitateko beste osakide bat denean.

      3. Baldin eta babes ofizialeko etxebizitzen trastelekuen eta, kasua balitz, garaje edo beste eraskin batzuren lehenengo eskualdaketa behin betiko kalifikazioa emandakotik urtebete igarotakoan gertatzen bada, salmenta- edo emate-prezioa aurreko atalean zehazturiko heinean eguneratu ahalko da.

      4. Baldin eta eraskinak Dekretu honetan edo Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 17ko 144/1988, apirilaren 11ko 108/1989, ekainaren 19ko 166/1990, uztailaren 16ko 433/1991 edo apirilaren 29ko 103/1992 Dekretuetan ezarritakoaren arabera kalifikatu diren babes ofizialeko etxebizitzei atxikita ez badaude, soilik bigarren eskualdaketei dagokiela izango duten prezioa azalera erabilgarriko metro kuadroko, salerosketa-kontratua gauzatzean indarrean dagoen eredu finkatu ezargarria 0,8rekin biderkatzetik ondoriozko emaitza edo txikiagoa izango da. Prezio-mugapen hori berariazko finantzaketa erdietsi izan duten eta, ondorioz, lehen eskualdaketan prezio-mugapena eduki duten eraskinetara mugatuko da.

      1. atala.- Errenta.

        Babes ofizialeko etxebizitzen urteko errenta gehienezkoa, etxebizitzak, eraskinak barne, alokatze-kontratua gauzatzerakoan duen salmenta-prezioaren 100eko 6 izango da, eta Dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera eginiko kontratu guztiei ezarriko zaie. Errenta kontratuaren urte bakoitzaren amaieran berrikusi ahal izango da, Kontsumo Prezioen Indizeen Sistemaren Estatuko Indizide Nagusiak portzentaiaren aldetik jasotako aldaketaren arabera, horretarako erreferentziatzat hartuko den hilea kontratua egitean argitaratuta dagoen azken indizearena izango da.

        Hemen zehazten denak ez da inola ere ezargarri izango arau hau indarrean ipini aurretik gauzatuta dauden babes ofizialeko etxebizitzen alokatze-kontratuen errenta-berrikuspenetan.

  1. atala.- Berariazko maileguen ezaugarriak.

  1. Dekretu honen 1. ataleko a), b) eta c) idazatietan adierazitako babespeko ihardueretarako maileguek honako ezaugarriak izango dituzte:

    1. Zenbatekoa gehienez hauxe izango da:

      • Etxebizitzaren salmenta-prezioaren 100eko 80, Dekretu honen 1. ataleko 1.a) eta 1.b) idazatietan adierazitako ihardueretarako.

        Dena dela, errentan emateko diren babes ofizialeko etxebizitzak badira, maileguaren zenbateko handiena etxebizitzei eragozgarri zaien salmentarako prezioaren 100eko 100 izan ahalko da.

      • Etxebizitzaren salmenta-prezioaren %40, Dekretu honen 9. atalean xedatutakoaren arabera lortuta, onesteko aurkeztutako salerosketa-kontratua osatzen den egunean, aipatutako 1. atalean jasotako iharduerarako.

        Dena dela, onuradunak etxebizitza sozialen finantzia-bide eta araubideari buruzko arauek ezartzen duten gehienezko errenta ezartzea aukeratu duenean, maileguaren zenbateko hori etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezkoa den 1996ko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 2.4 atalean etxebizitza sozialetarako adierazitako salmentarako prezio gehienaren arabera kalkulatuko da.

    2. Interes-tasa, Kreditu Etxeekin sinatu eta indarrean dagoen Hitzarmeni loturik administrazio-baimenak zehazten duena, eginkizun honetarako propio finkatuko dena izango da. Interes-tasa hori Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz finkatuko da.

    3. Kitapen-epea hogei urtekoa izango da, ondoko gabeziekin:

      1. Hiru urte gehiago babespeko errentan emateko den etxebizitza sustatzeko eta erosteko mailegua denean.

      2. Bi urte, lehen aipatu hogeietan sartuak, erosketa-mailegua denean.

    4. Kitapen eta interesez osaturiko Kreditu-Etxeen sariak aldagabeak izango dira eta sei hilabetero eskatuko dira, ordaindu ala ez ordaindu.

    5. Maileguaren bermea hipoteka izango da eta, behar izanez gero, Kreditu-Etxeek hartzaileari eskatuko dizkion ziurtasunak.

  2. Trastategien eta garajeen azalera erabilgarria kontuan hartuko da berariazko maileguaren gehienezko zenbatekoa zehazterakoan.

    1. Dekretu honen 1. ataleko 1.a) eta 1.b) idazatietan adierazitako ihardueretarako:

      Errentan emateko diren babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileen kasuan, maileguaren zenbatekoa gehienez ere eraskinei eragozgarri zaien salmentarako prezioaren 100eko 100 izan ahalko da.

      Eskuratzeko eta erabiltzeko erregimena errentan ematekoa ez denean, honakoak izango dira gehienez ere zenbatekoak:

      • Babes ofizialeko etxebizitzek edo prezio neurtuko etxebizitzek, egitasmoaren arabera eta erroldan jasorik, trastategiak eta garajeak baldin badituzte atxikita, maileguak azalera erabilgarriko metro kuadroko izango duen gehienezko zenbatekoa, eraskinaren salmenta-prezioaren %60 izango da.

      • Eraskinak babes ofizialeko etxebizitzei bakarrik atxikita ez badaude, babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileentzako finantzaketa etxebizitzak bezainbateko kopurura hedatuko da gehienez ere; Mailegu horren zenbatekoa eraskinen eroslearen arabera zehaztuko da:

      • Etxebizitzaren erosleari besterenganatzen bazaizkio, eraskinaren salmenta prezioaren %50 izango da.

      • Etxebizitzaren erosle ez den besteri besterenganatzen bazaizkio, eraskinaren salmenta prezioaren %30 izango da.

        Horretarako, eraikuntzan, eraikin-unitatean edo sustapenean dauden etxebizitza bezainbat garaje edota trastategiren azalera zenbatuko da.

    2. Babespeko errentan emateko diren etxebizitzak erosteko kasuan, maileguaren zenbatekoa gehienez ere etxebizitzei atxikitako eraskinei eragozgarri zaien salmentarako prezioaren %30 izango da.

  3. Ez dute berariazko finantzaketarik jasoko garajeak edota trastategiak erosi baina haiek dauden eraikuntza, eraikin-unitate edo sustapen berean kokaturiko babes ofizialeko etxebizitzarik erasten ez dutenak.

  4. Etxebizitzak lortzeko maileguen zenbatekoak ez du inola ere gainduko etxebizitzaren eta eraskinen prezio neurtu benetakoa, martxoaren 25eko 2/1981 Legean ohartemandako ondorioetarako.

  1. atala.- Sustatzailearentzako finantzaketa.

    Honako ezaugarri hauek dituzte sustatzailearentzako berariazko maileguek:

    1. . Behin behingo kalifikazioa lortutakoan eman ahal izango zaizkie babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileei.

    2. Eragileek emandako mailegu osoaren %55eraino erabili ahal izango dute, inbertsioaren garapena eta lanen martxa kontuan izanik; horretarako, Finantza-Etxeak egiaztagirien zenbateko osoa ordainduko du, harik eta aipaturiko mugara iritsi arte.

      Sustatzaileek aurreko lerrokadan aipaturikoak baino zenbateko handiagoak jaso ahal izango dituzte, etxebizitzen guztietatik zenbat salerosketa-kontratu edo esleipen-agiri, administrazioak ikuskatuak, aurkezten dituzten kontuan harturik, harik eta emandako maileguaren gehienezko zenbatekora iritsi arte.

      Baldin eta eragileak irabazi-asmorik gabe beren ohizko bizilekua izatekotan etxebizitzak egiten dituzten gizabanakoak badira, jasoko duten gehienezko zenbatekoa lanen martxaren araberakoa izango da.

      Kreditu-Etxeek maileguaren %15 gorde ahal izango dute salerosketa- edo emate-idazki publikoak gauzatu direla egiaztatu arte, edo, alokatzeko etxebizitzen sustapenaren kasuan, kontratuen %90 administrazioak bisatuak izan arte.

    3. Eragileek maileguaren lehen harketa mailegu hori gauzatu eta sei hilabeteren barruan egin beharko dute, eta beste harketen artean ezingo da bost hilabete baino gehiago igaro, salbu eta arrazoi zuzenik bada, bestela galdu egingo dituzte beren eskubideak.

    4. Babes ofizialeko etxebizitzen eragileentzako maileguek ez dute ezelako laguntzarik izango gabezia-aldian, salbu eta norbere erabilerarako edo alokatzeko etxebizitzen sustatzaileen kasuan; horietako bakoitzean kasuan kasuko Hitzarmenean finkatuta dagoen urteroko interes-tasa ezarriko da.

    5. Gabezia-aldiaren amaiera, salerosketa- edo emate-idazki publikoa luzatzen den egunean, edo behin betiko kalifikazioa ematen den egunean izango da, norbere bizilekua eraikitzeko edo alokatzeko etxebizitzak egiteko kasuetan.

      1. Aurreko ataletan aipatutako eragileentzako maileguez gain, Dekretu honen 9., 10. eta 11. ataletan ezarritakoaren berdina edo txikiagoa den salmenta edo errenta prezioa duten Finantza-Etxeek eta babes ofizialeko etxebizitzen eragileek, banku-deskonturako eragiketak itundu ahal izango dituzte, obraren esleipendunen eraikitzaileen alde, aipatutako eraikitzaileek bere deskonturako aurkezten dituzten obraren egiaztapenetarako, hain zuzen, Kreditu-Etxeekiko Hitzarmenean itundutako baldintzen pean.

        Dekretu honetan xedatutakoa berariaz betetzekotan, banku-deskonturako eragiketatzat zera hartzen da: Kreditu-Etxeak eraikitzaileari ordainketa-eskubidea emanez obraren egiaztapen baten zenbatekoa aurreratzen dionak.

        Eragiketa horretan sortutako interesak ordaintzeko era, Kreditu-Etxeekin izenpetutako dagokion finantza Hitzarmenean zehaztuko da eta eragileak ordaindu beharko du.

        Deskontu-bidearen zenbatekoa gehienera, hipoteka maileguei ezarritako zenbateko gehienezko bera izango da.

        Banku-deskonturako eragiketei ezargarri zaizkie atal honetako lehenengoa b) idazatian ezarritako goi-mugak, deskontu-bide osoari dagozkionak.

        Eraikuntza-obrari amaiera emandakoan, eragilearen eta Kreditu-Etxearen arteko hipoteka mailegua gauzatuko da, eta honen kontura kitatuko da deskontu-bidea. Hipoteka mailegu honek Dekretu honen 12. atalean aipatutako betekizun eta goi-muga berak bete beharko ditu, gabealdirik egon ezean izan ezik.

  2. atala.- Eroslearentzako maileguak.

  1. Eroslearentzako mailegua sustatzailearentzako kredituaren bahitura-zama ordezkotzan ordainduz edo zuzenean eman ahal izango da.

  2. Ordezkotza bidezko eroslearentzako maileguak, eraikuntza amaituta salerosketa- edo emate-idazki publikoaren bidez erosketa gauzatzean denean, bukaera ematen dio gabezia-aldiari eta aldi horretako erredituen ordainketari.

    Idazkiaren bidez, erosleak bahiturak dakarzkion erantzukizunekin jabetuko da etxebizitzaz, eta idazki horren egunetik hasiko da bahitura-kreditua kitatzen. Horretarako, idazkia Kreditu-Etxearen jakinean jarriko da, sustatzaileak haren lehen kopia bidaliz.

    Baldin eta, Bahitura-Legearen 118. atalean xedatutakoari loturik, itundu balitz erosleak ordezkotza hartuko duela aipaturiko bahitura-erantzukizunean ezezik, harekin bermaturiko beharkizun pertsonalean ere, ordezkotzan hartutzat geratuko da baldin eta kreditu-Etxeak, esanda edo esangabe, bere onespena ematen badu.

  3. Berariazko maileguak zuzenean emateko, ondoko baldintza zehatzak bete beharko dira:

    1. Behar bezala bisaturiko salerosketa-kontratua edo emate-idazki publikoa gauzatu izana etxebizitzaren eroslearen eta sustatzaile/saltzailearen artean.

    2. Sustatzaile/saltzaileak etxebizitza berdinerako berariazko krediturik jaso badu, erosleari mailegua eman baino lehen hura baliogabetzea.

    3. Sei hilabete ez igaro izana, bai babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioa edo prezio neurtukoetxebizitzen lehen harketarako udal baimena, bai eta salerosketa- edo emate-kontratuaren bisatua, biak batera lortu direnetik Finantza-Etxean berariazko maileguaren eskaera egin den arte.

      1. atala.- Interes-tasen laguntza.

      1. Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bidez, laguntzak emango ditu berariazko maileguek eta obraren egiaztapenetarako deskontu-bideek sortutako interes-tasetarako, tasa hori kasu bakoitzean hartzaileari ezarritakoa izateko adinean.

        Honetan datza laguntza:

        1. Berariazko maileguen kasuan, Dekretu honen 1.1 atalak aipatzen duen Kreditu-Etxeekiko indarreango Hitzarmenerako Eusko Jaurlaritzaren Dekretuak ezarritako interes-tasa tinkoan, berariazko maileguaren kapitala eta interesak (edo interesak bakarrik gabealdian, hala badagokio) amortizatzeko sei hiletik sei hilerako ordainketen eta ezargarri den kasuan kasuko interes-tasa lagunduari egokituko litzazkiokeenen arteko aldea Kreditu-Etxe mailegariei ordaintzean, beti ere efektibotzat joko dena.

        2. Obraren egiaztapenetarako deskontu-bideen kasuan, laguntza hauek sortzen dituzten interesena baino ez da izango.

      2. Subsidiazioaren iraupen-epea Dekretu honetan figura babesgarri bakoitzerako zehaztutakoa izango da.

      3. Erosleen interes-tasa lagundua, beti ere benetakotzat hartuko dena eta, Dekretu honen 3. atalak ezarritakoaren arabera, diru-sarrera neurtuen zenbatekoa kontuan izanik ezarriko dena, ondokoa izango da:

        • Etxebizitza-jabetza lehenengoz eskuratzeko egitamu berezian sarturiko onuradunak: %4,75eko interes benetakoa urteko.

        • Lanbide arteko gutxienezko soldataren 2,5 bider arteko diru-sarrera egiaztatuak dituzten onuradunak: %4,75eko interes garbia urteko.

        • Lanbide arteko gutxienezko soldataren 3,5, bider arteko diru-sarrera neurtuak dituzten onuradunak: %6ko interes garbia urteko.

          Interes-tasaren laguntza meaileguaren gabezia-aldira ere hedatuko da, onuradunak gabezia horretaz baliatzen bada.

      4. Alokatzeko babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileentzako eta errentan emateko diren etxebizitzen erosleentzako interes-tasa lagundua, %7ko interes garbia urteko izango da. Laguntza hori gorde egingo da hala gabezia-aldian nola kitapen-aldian, berariazko maileguetan, eta indarrean dagoen bitartean, obraren egiaztapenetarako deskontu-bideen kasuan, baldin eta etxebizitzen xedea mantentzen bada eta Dekretu honen 8.2 atalean jarririko baldintzak betetzen badira. Osterantzean, laguntzaren aurretiaz baliogabetuko da, kaltetu gabe horregatik 8.3 atalean jasoriko laguntzak itzultzeari buruz esaten dena.

        Babespeko alogeran emateko den etxebizitza erosteko kasuan, interes-tasa lagundua %4koa izango da, beti ere onuradunak maisterrek ordaindu beharreko gehienezko errentarako orohar etxebizitza sozialen errentarako ezarritakoa finkatzea aukeratu badu.

      5. Aurreko zenbakietan ezarritako baldintzak egiaztatzen ez direnean, maileguen kitapena kasu bakoitzean administrazioak eman eta baimenduriko interes-tasen arabera egingo da, Kreditu-Etxeekin sinaturiko Hitzarmenean ezarritakoa jarraiturik.

      6. Interesetarako laguntzaren emanketak 5 urteko indarraldia edukiko du eta luzatu, gutxitu edo indargabetu egin ahalko da, sail eskudunak berariaz administrazio-ebazpena emanez iraupen berdineko beste hiru epetan laguntzak emateko, eta horretarako epe bakoitzeko bosgarren urtean berraztertu egingo da jasotzaileen egoera subjetiboa.

        Laguntza luzatzeko, berrazterpenaren aurreko bi azken urteetako diru-sarreren batez bestekoa hartuko da kontuan, eta ezingo du gainditu mailen arabera 3 edo 4 bider urte horiei dagozkien lanbide arteko gutxienezko soldaten batez bestekoa.

        Diru-sarreren muga horiek gaindituz gero, beherantz aldatu edo, kasua balitz, baliogabetu egingo da aurretik dagoen laguntza; indargabetzeak ondorioak eragingo ditu maileguaren indarraldian gainerakoan.

        Laguntza berraztertzeko diru-sarrera egiaztatuak zehazteko, berrazterketa pean dagoen epeko bi azken urteei dagozkien egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Egiaztagiri horiek azken aitorpena egin den urteko hirugarren egutegi-hiruhilean zehar aurkeztu beharko du hartzaileak.

      1. atala.- Fondo galdurako dirulaguntzak.

      1. Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bidez, dirulaguntza emango dio errentan emateko diren babes ofizialeko etxebizitzen eragileari, behin-behineko kalifikazioan agertu behar zen salmentarako gehienezko prezioaren %3ko zenbatekoa, alegia, etxebizitzen helburua saltzea bazen. Dirulaguntza behin betiko kalifikazioa lortutakoan ordainduko da, beti ere.

      2. Era berean, babespeko errentan emateko den etxebizitzaren erosleari etxebizitzaren salmentarako gehienezko prezioaren %3ko dirulaguntza emango zaio, Dekretu honen 9. atalean xedatutakoaren arabera kalkulatuta bera, onesteko aurkeztutako salerosketa-kontratua gauzatzen denean. Kontratu horretan erosleak hamar urteko epean zehar etxebizitza errentan emateko hartu duen konpromesua erasota egon beharko da.

        Dirulaguntza etxebizitzaren salmentarako gehienezko prezioaren %6rainokoa izan ahalko da, beti ere onuradunak maisterrek ordaindu beharreko gehienezko errentarako orohar etxebizitza sozialen errentarako ezarritakoa finkatzea aukeratu badu. Kasu honetan, etxebizitzaren salmentarako gehienezko prezioa, etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezkoa den uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 2.4 atalean ezarritakoaren arabera kalkulatuko da, onesteko aurkeztutako salerosketa-kontratua gauzatzen denean.

        Dirulaguntza hori, lehenengo alogera-kontratua onesteko aurkeztu ondoren jasoko da, egin den salerosketa notario-eskrituran aurkezten denetik hiru hileko epearen barruan gehienez ere.

      3. Babespeko errentan emateko diren etxebizitzak merkatuan jartzeko kasuan, etxebizitzaren errolda titularrari etxebizitzaren salmentarako gehienezko prezioaren %1,5ko dirulaguntza emango dio Eusko Jaurlaritzak, Dekretu honen 9. atalean xedatutakoaren arabera kalkulatuta bera, lehenengo alogera-kontratua gauzatzen denean.

        Dirulaguntza etxebizitzaren salmentarako gehienezko prezioaren %3rainokoa izan ahalko da, beti ere onuradunak maisterrek ordaindu beharreko gehienezko errentarako orohar etxebizitza sozialen errentarako ezarritakoa finkatzea aukeratu badu. Kasu honetan, etxebizitzaren salmentarako gehienezko prezioa, atal honetako azken lerroaldean ezarritakoaren arabera ere kalkulatuko da.

        Dirulaguntza hori Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzak lehenengo alogera-kontratua onetsi ondoren jasoko da.

  1. atala.- Babes ofizialeko etxebizitzen sustapena.

  1. Behin-behingo kalifikazioek bide emango die babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileei berariazko maileguak eskuratzeko. Kalifikazio horietan, legez ezarritako xehetasunez gainera, beste hauek ere adierazi beharko dira:

    1. Kalifikazioaren xede diren ekintzak finantzatzeko erregimena finkatzen duen arauaren adierazpena.

    2. Sustatzailearen nortasuna (gizabanako-izena edo baltzu-izena, zerga-nortasuna eta bizilekua).

    3. Sustapeneko etxebizitzen kopurua eta azalera erabilgarria, eta garaje, trasteleku eta eraskinik badaukaten, atxikita dauden eta zer azalera duten esanez.

    4. Etxebizitzen uzpen- edo erabilpen-erregimena.

    5. Eredu finkatu ezargarria.

    6. Berariazko maileguen emanketa eta baldintzak Dekretu honetan ezarritako mugapenen menpe egongo direlako adierazpena.

    7. Berariazko maileguaren eta,hala badagokio, dirulaguntzaren zenbatekoa.

    8. Etxebizitzen salmenta- eta errenta-prezioa.

  2. Norbere erabilerako etxebizitzen sustatzaileentzako kalifikazioetan, zuzeneko diru-laguntzak ere adierazi beharra dago, beti ere baldin eta aurretiaz aurkeztu badute lanen aurrekontu babesgarria, horiek guztiak gauzatzeko egitasmoa eta Dekretu honek babes ofizialeko etxebizitzen erosleei eskatzen dizkien gainerako dokumentuak.

  3. Dagokion eskabidea aurkezten denetik hile bat igaroz gero, babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikaziorako espedienteetan berariazko ebazpenik jaso gabe, baiespen-ondorioak izango ditu.

    Dagokion eskabidea aurkezten denetik hiru hile igaroz gero, babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko kalifikaziorako espedienteetan berariazko ebazpenik jaso gabe, baiespen-ondorioak izango ditu.

  1. atala.- Etxebizitzaren erosketa.

  1. Erosleei finantza neurriak emateko espedientea irekitzeko, eskabidea aurkeztuko da, eredu ofizialean egina, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzan, ondoko dokumentuekin batera:

    1. Eskatzaileak bera nor den eta, kasua balitz, noren izenean ari denegiaztatzea.

    2. Etxebizitza Dekretu honetan ezarritako epean bizileku ohizko eta iraunkor bilaka dadin hitz ematea.

    3. Bizikide-unitatearen osakideen adierazpena edo adierazpenak, honelakoak egiaztatuz:

      • ez dela beste etxebizitza baten gaineko jabariaren eskubide baten jabe, eta eskabidearen aurre-aurreko bi urteetan ez dela izan.

      • ez dela beste etxebizitza baten gaineko erabilpen edo gozamen eskubide baten jabe.

      • Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak etxebizitza erosteko ematen dituen finantza neurrien onuraduna ez dela izan eskabidearen aurre-aurreko hamar urteetan.

    4. Bizi-unitateari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken bi aitorpenen kopia, kasuan kasuko Foru Ogasunak erkatua.

      Baldin eta bizi-unitatean zerga horren aitorpena egin beharrik ez duen kiderik balego, kide horien diru-sarreren zuriztapena honako agiri hauek aurkeztuz egingo da, hain zuzen Dekretu honen 3. atalean adierazitako zerga-aldiari dagokiona:

      • Besteren kontura ari diren langileen kasuan, enpresan luzaturiko agiria, orohar jasoriko diru-sarrera gordin guztiak zehazten dituena.

      • Bizisaridunak direnen edo langabezi laguntza edo sorospena jasotzen dutenen kasuan, urtean jasoriko sari, laguntza edo sorospenaren egiaztapena.

        Edozein kasutan, kasuan kasuko Foru Ogasunaren egiaztapena aurkeztu beharko da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egin beharrik ez izatea ziurtatuko duena.

    5. Prezio neurtuko etxebizitzen kasuan, beharrezkoa izango da etxebizitzaren tasazio-txostena aurkeztea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarekin Lankidetza-Hitzarmena izenpetu duten Kreditu-Etxeetako batek edo bertako tasazio-elkarteek egina.

    6. Organu eskudunaren eritziz, aukezturiko eskabidea ebazteko beharrezko den beste edozein.

  2. Eskabidearekin batera, kasuan kasuko salerosketa-kontratuak edo emate-idazkiak aurkeztu beharko dira, kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzak bisatu ditzan.

    Uzte-idazkietan, berariaz eta derrigorrezko baldintza modura adieraziko da etxebizitzaren erosleak eta bizi-unitatean kide dituenek hitza ematen dutela bizileku ohizko eta iraunkor bihurtzeko, eta ematen zaienetik hiru hilabeteko epean betetzeko. Etxebizitza hartan bizi direla egiaztatzekotan, kasuan kasuko udalaren egiaztagiria aurkeztuko dute, hiru hilabeteko epe horretan, organu eskubudnaren aurrean, salerosketa-kontratua edo emate-idazkia bisatua izan dadin.

    Eginbehar hori betetzen ez bada, jasoriko laguntza guztiak itzuli beharko zaizkio Eusko Jaurlaritzari.

  3. Ez da etxebizitza erosteko finantza neurrien bigarren edo ondorengo eskabiderik onartuko, eskabide-egile berak aurkezten badu eta etxebizitza berari badagokio.

  4. Berariazko finantzaketa eta zuzeneko diru-laguntzak onartzea edo ukatzea, eta mailegu onartuaren gehienezko zenbatekoa zehaztea, beti ere kasuan kasuko Lurralde Historikoko Lurralde Ordezkariak erabakiko du administrazio-ebazpen bidez.

    Dagokion eskabidea aurkezten denetik hiru hile igaroz gero, Lurralde Ordezkaritzak berariazko ebazpenik ez emateak, ezespen-ondorioak izango ditu.

  5. Berariazko finantzaketa eta zuzeneko diru-laguntza administrazio bidez onartuak jasotzeko, idazki publikoa egin beharko da aurretik. Egintza hori Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarekin finantza-hitzarmen berezia sinatu duten Kreditu-Etxeetako baten bidez gauzatuko da.

  6. Finantzaketa babestuaren onura duen erosleak idazki publikoa aurkeztu beharko du Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzan hiru hilabeteko epearen barruan, honako hauetatik kontatzen hasita:

    • Finantzaketa babestua onartzen denetik, etxebizitza erabilien kasuan.

    • Lehenengo okupazio-lizentzia ematen denetik, eraikuntza berriko etxebizitza libreen kasuan, babes ofizialeko erregimenaren mende ez daudenak.

    • Behin betiko kalifikazioa ematen denetik, babes ofizialeko etxebizitzen kasuan.

      1. atala. Errentan emateko den etxebizitza erostea.

      1. Errentan emateko diren etxebizitzen erosleei finantza neurriak emateko espedientea irekitzeko, eskabidea aurkeztuko da, eredu ofizialean egina, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzan, ondoko dokumentuekin batera:

        1. Eskatzaileak bera nor den eta, kasua balitz, noren izenean ari den egiaztatzea.

        2. Etxebizitza, Dekretu honetan ezarritako baldintzen arabera, babespeko errentan emateko hitz ematea, eta bertan maisterrak ordaindu beharreko gehienezko errenta zehaztuko da, Dekretu honen 5.6 atalean ezarritakoaren arabera.

        3. Saleroskera-kontratua edo esleipen-agiria.

          Emakida-agirian, berariz eta derrigorrezko klausula gisa, etxebizitzaren erosleak gutxienez hamar urtetan zehar errentan emateko hartutako konpromesua eraso beharko da.

      2. Berariazko finantzaketa eta zuzeneko diru-laguntzak onartzea edo ukatzea, eta mailegu onartuaren gehienezko zenbatekoa zehaztea, beti ere kasuan kasuko Lurralde Historikoko Lurralde Ordezkariak erabakiko du administrazio-ebazpen bidez.

        Dagokion eskabidea aurkezten denetik hiru hile igaroz gero, Lurralde Ordezkaritzak berariazko ebazpenik ez emateak, ezespen-ondorioak izango ditu.

      3. Berariazko finantzaketa eta laguntza administrazio bidez onartuak jasotzeko, salerosketaren idazki publikoa egin beharko da aurretik. Egintza hori Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarekin finantza-hitzarmen berezia sinatu duten Kreditu-Etxeetako baten bidez gauzatuko da.

      4. Dirulaguntza jasotzeko, egindako salerosketaren notario-eskritura gauzatzen denetik hiru hileko epearen barruan gehienera, izandako lehenengo alogera-kontratua aurkeztu beharko da dagokion Lurralde Ordezkaritzan, honek onets dezan. Alogera-kontratu horretan, berariaz eta derrigorrezko baldintza modura adieraziko da etxebizitzaren maisterrak hitza ematen duela bizileku ohizko eta iraunkor bihurtzeko, eta ematen zaionetik hiru hilabeteko epean betetzeko. Etxebizitza hartan bizi dela egiaztatzekotan, kasuan kasuko udalaren egiaztagiria aurkeztuko du, hiru hilabeteko epe horretan, dagokion Lurralde Ordezkaritzan.

        Alogera-kontratu horrekin batera, Dekretu honen 18. 1.b) atalean adierazitako agiriak ere aurkeztu behar ditu dagokion Lurralde Ordezkaritzan, maisterraren bizi-unitatearen dirusarrerak egiaztatzen dituztenak, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko epea amaitua duelarik alogera-kontratua izenpetzearen aurrerengo zargaldiari dagozkionak.

      1. atala. Babespeko alogerak.

      1. Errentan emateko diren etxebizitzak merkatuan jartzeko dirulaguntzak emateko espedientea irekitzeko, eskabidea aurkeztuko da, eredu ofizialean egina, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzan, ondoko dokumentuekin batera:

        1. Eskatzaileak bera nor den eta, kasua balitz, noren izenean ari den egiaztatzea.

        2. Alogera-kontratua, dagokion Lurralde Ordezkaritzak onets dezan.

        3. Dekretu honen 18. 1.b) atalean adierazitako agiriak, maisterraren bizi-unitatearen dirusarrerak egiaztatzen dituztenak, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko epea amaitua duelarik alogera-kontratua izenpetzearen aurrerengo zargaldiari dagozkionak.

        4. Jabego Erregistroaren egiaztagiria, errenta gai den etxebizitzaren titulartasuna egiaztatzen duena.

      2. Dirulaguntza onartzea edo ukatzea, eta horren gehienezko zenbatekoa zehaztea, beti ere kasuan kasuko Lurralde Historikoko Lurralde Ordezkariak erabakiko du administrazio-ebazpen bidez.

        Dagokion eskabidea aurkezten denetik hiru hile igaroz gero, Lurralde Ordezkaritzak berariazko ebazpenik ez emateak, ezespen-ondorioak izango ditu.

      3. Dirulaguntza administrazio bidez onartuak jasotzeko Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarekin finantza-hitzarmen berezia sinatu duten Kreditu-Etxeetako baten bidez gauzatuko da.

      1. atala.- Kontratuak.

      1. Babes ofizialeko etxebizitzen eta horiei atxikitako eraskinen salerosketa-kontratuak, emate-idazkiak eta alokatze-kontratuak, bisatu egin beharko dira Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzetan, eta etxebizitzen saltzaileak edo alokatzaileak izango du bisatua izateko aurkezteko betebeharra. Betebehar hori garaje edo trastategi ez atxikituei ere luzatuko da, garajeak dauden eraikuntza, eraiki-unitate edo sustapen berean kokaturiko babes ofizialeko etxebizitzen erosleei saltzen edo alokatzen bazaizkie.

        Halaber, Dekretu honen 5. atalean xedatutakoaren arabera babestu diren etxebizitzen eta atxikitako eraskinen alogera-kontratuak ere aurkeztuko dira, onetsiak izan daitezen.

      2. Babes ofizialeko etxebizitzen salerosketa-kontratuetan edo emate-idazkietan, baldin eta etxebizitzak dauden eraikuntza, eraiki-unitate edo sustapen berean kokaturiko garajeak edo trastategiak egitasmoari eta erregistroari dagokienez haietatik desatxikiak badaude, indarrean dagoen araudian ezarritako atalez gainera beste bat jasoko da, berariaz esanez erosleak aukera izango duela aipaturiko garaje edo trastategietako bat lortzeko. Aukera hori etxebizitzaren salerosketa- edo emate-kontratua bisatu baino lehen gauzatu beharko da beti ere.

        Baldin eta eraikuntza, eraiki-unitate edo sustapenean garajeak edo trastategiak baino etxebizitza gehiago badago, etxebizitza bat erosten duen guztiari eskaini beharko zaio haiek erostea. Eskaintza hori garajeak eta trastategiak oraindik salgai daudenean egin beharko da.

      3. Aurreko zenbakiari gagozkiola, etxebizitzaren salerosketa eta emate-kontratuak bisatzeko, ezinbesteko baldintza izango da garaje edo trastategien salerosketa edo emate-kontratua harenarekin batera aurkeztea, edota, bestela, horiek erosteari espreski uko egitea.

      1. atala.- Diru-kopuru aurreratuak jasotzea.

        Gerotan ordaintzeko dirutza gisa, uztailaren 24ko 2114/1986 Dekretuz onartua dagoen babes ofizialeko etxebizitzei buruzko Araudiaren 114. atalean ezarritako baldintzak bete ondoren, etxebizitza-erosleei eskatuko zaien diru-kopuruak ezingo du gainditu, alde batetik etxebizitzaren eta eraskinen salmenta-prezioa, eta bestetik, kasua izanez gero, bai itzultzerik gabeko diru-laguntzaren kopuru onartua eta bai salerosketa-kontratua bisatutakoan erosleari onartzeko den maileguaren gehienezko kopurua zenbatuz ateratzen den emaitza harturik bien artean dagoen aldea.

        Eragileak aseguru-kontratuaren ordez aurkez dezakeen banku-abala, kontura jasotako diru-kopuru guztiak itzultzearen berme gisa, horretarako ahalmen nahikoa duen pertsonak eman beharko du, Estatuko Akobatutzak askietsi behar ez duela.

Lehenengoa.

Dekretu honetako 3.4 atalean esaten diren N eta A haztaketako bierkariak, haztatutako sarreren zedarripenerako erabili beharrekoak, ondorenguok izango dira:

N

Banakako erostaileak edo 2 lagunez osatutako bizikide-banakoak: 1,00

3 edo 4 laguneko bizikide-banakoak: 0,95

5 edo 6 laguneko bizikide-banakoak: 0,90

6 lagun baino gehiagoko elkarbizitzarako banakoak: 0,80

A

Irabaziak lagun bakar batek ekartzen ditueneko bizikide-banakoak: 1,00

Irabaziak bi lagunek ekartzen dituzteneko bizikide-banakoak: 0,95

Irabaziak hiru lagunek edo gehiagok ekartzen dituzteneko bizikide-banakoak: 0,90

Bigarrena.

  1. Euskal Autonomi Elkartearen eremuan, babes ofizialeko etxebizitzen suztapenetako hirigintzako gosteen guztizkoari gehitutako lurren balioak ez du babespeko etxebizitzen eta gainontzeko eraikuntzen salmenta-prezioaren 100eko 20 gaindituko.

    Dentsitate gutxiko eremuetan dauden babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, %5ean gehitu ahal izango da aipatutako portzentaia.

  2. Dekretu honen ondorioetarako, hirigintzako gostetzat lurraren araubide eta hiri-antolaketari buruzko Legearen Bateratutako Testuaren 155.1 atalean jasotakoak hartuko dira. Eraikinak lurreratzetik, landaketak suntsitzetik, planak burutzeko egin beharreko obra eta instalazioak egitetik sortutako gastuak barne daudela joko den arren, hauek ekar ditzaketen kalteordainketak ez dira zenbatuko.

    Hirugarrena.

    Eusko Jaurlaritzak ez du Finantzaketarako Lankidetza-Itunerik izenpetu ez duen Mailegu-Erakundeekin edo, izenpetu izanik ere, Itune horretan hitzartutakoaz landa bideak eragin dakizkien berariazko gaitasuneko finantzaketak egiteko baimenik emango, ez eta ere ez du Erakunde horiek emandako dirulaguntzarik ordainduko, ez eta jesapenik beheratuko ere.

    Laugarrena.

  1. Uztailaren 24ko 2114/1968 Dekretuko 148. atalean ezarritakoari buruzkoan, babes ofizialeko etxebizitza bat norbere gogoz babespeko izatetik kanpo uztea lortu ahal izateko, horretako eskaria egiten duenak, etxebizitza babes ofizialekotan behin-betiko zermugatu zenetik aurrera jasotako zerga-onuren, arielen, diru-laguntzen eta artez jasotako bestelako laguntzen eguneratutako hainbatekoa itzuli beharko du berriro, indarrean dagoen atzerapenagatikako korritu-moetaren arauera, dagozkien korrituak erantsiz.

  2. Urriaren 31ko 31/1978 Errege Dekretu-Legetik aurreko erregimenei lotuta dauden babes ofizialeko etxebizitzen deskalifikazio espedienteei dagokion eskabidea aurkeztu denetik hile bateko epearen barruan berariazko ebazpenik ez emateak, baiespen-ondorioak izango ditu, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Arautegia onartzen duen uztailaren 24ko 2114/1968 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

  3. Babes ofizialeko gainontzeko etxebizitzen deskalifikazio espedienteei dagokion eskabidea aurkeztu denetik hiru hileko epearen barruan berariazko ebazpenik ez emateak, ezespen-ondorioak izango ditu, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Arautegia onartzen duen uztailaren 24ko 2114/1968 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

    Bosgarrena.

    Arau honetan ezarritako jaurpidea, Eusko Jaurlaritzaren, babes ofizialeko etxebizitzen itunetutako suztapenei buruzko otsailaren 23ko 53/1988 Dekretuari ezarri beharko zaio.

    Seigarrena.

    Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko sailburuek urtero eta biek batera finkatuko dituzte ondorengo kopuruak:

    Mailegu-Erakundeekin itunetu beharreko baliapideen gehienerako kopurua eta, hori, Dekretu honetan adierazitako aribide babesgarrien finantzaketa kualifikatua egin ahal izateko.

    Artezko diruzko laguntzen guztizkoaren kopurua eta horien aribide babesgarrikako banakuntza, dagokion ekonomi urtean Euskal Herriko Autonomi Elkartearen Diruegitamu Nagusiei buruzko Legean egindako diruizendapenez edo, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideari buruzko, abenduaren 20ko 31/1983 Legean esaten denaren arauera, diruizendapen-aldaketak egiten badira, diruizendapen eguneratzetik atera dadinaz gaindikoak izan gabe.

    Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikitutako Elkarte Publikoen kasuan, deskonturako eragiketen bidez finantzaketarako urteko mugak Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrei buruzko legean ezarriko dira.

    Ez da bidezko izango dirulaguntzak ematearen ebazpena, aipatutako dirulaguntzak eragozgarri zaizkion aurrekontuak lortu nahi den helburua betetzeko beharrezko eta nahikoa izan behar duen kreditua ez duenean. Kasu honetan Dekretu honen eta bera garatzeko arauen eraginkortasuna eten egingo da, dirulaguntza berriak emateari dagokionean.

    Zazpigarrena.

    Geografi eremu bakarra ezartzen da Euskal Autonomi Elkartearen lurralde osorako, 1. Geografi Eremuari dagokiona, alegia.

  1. Geografi Eremurako ezarritako modulua azalera erabailgarriaren metro karratuko, Sustapen Ministerioaren Aginduz urtero ezartzen dena izango da. Honen haztaketa ere Ministerio berak ezartzen duena izango da. Indarraldia urte betekoa izango da, horrela aipatutako moduluari eta bere haztaketari egokitu beharko zaizkie etxebizitza eta lur arloko ihardueren babespen sistemak eta lotuta daramaten araubidea, kontutan hartuta noiz gauzatzen den, izan ere ezargarri den legediak kasuan kasuko ezarrita dago eta aipatutako babespen publikoa sortarazten du.

    Zortzigarrena.

  1. Babes ofizialeko etxebizitzen legezkotasunaren iraupena, etxebizitza sozialak eta itunpeko etxebizitzak barne, Dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera behin-behineko kalifikazioaren eskaria egin dutenena, hogei urte igarota amaituko da, behin betiko zedula ematen denetik kontatzen hasita eta epe hori berariz izendatzen dela zedula horretan.

    Dena den, babes ofizialeko erregimena, emandako finantza neurriak osoan amortizatu arte luzatuko da, hala bada kasu.

  2. Babes Ofizialeko Etxebizitzei buruzko Legea ezartzeko Arautegia, uztailaren 24ko 2131/1963 eta abenduaren 3ko 3964/1964 Dekretuek onartutako bateratutako Testua, onartzen duen uztailaren 24ko 2114/1968 Dekretuaren 100. atalean ezarritakoaren arabera kalifikatu diren babes ofizialeko etxebizitzen legezkotasunak duen 50 urteko iraupen-epea aldatu egiten da, 30 urtekoa izanik, hauen behin betiko kalifikazioa lortzetik aurrera kontatzen hasita.

    Bederatzigarrena.

    Babespen ofizialeko etxebizitzak finantzatzeko, ondoren aipatzen diren eskakizunak betetzen dituztenak joko dira dintsitate gutxiko etxebizitza lez:

    1. Hurrengo lerroaldietan adierazten diren eraikuntza-moetei dagozkien eraikinetan kokatuta egotea:

      1. Isolaturik dauden edo lerroan jarrita dagoen familia bakarreko edo bi familiako etxea:

        Familia bakarrerako etxe lez edo bi familiarako etxe lez, etxebizitza bakarra edo bi etxebizitza dituztenak hartuko dira, habitagarria den azalera guztia okupatu beharko dutela. Sarbidea eraikinak hartzen ez duen gune publiko edo pribatu batetik zehar bakarrik duten trastetegi eta garajeak ez dira horretan sartzen.

      2. Isolatutako hainbat etxebizitzako etxea edo medianera artean dagoena:

        Bi etxebizitza edo gehiago dituen eraikina jotzen da hainbat etxebizitzako etxe lez; etxebizitza horiek bata bestearen gainean daude; horien soluziobide arkitektonikoek bi bide eskeintzen dituzte: komunikazio bertikala mailen artean eta kanpoarekiko guztientzat diren elementuen bidez, edo maila bakoitzak kanpoarekiko duen komunikazioa bere aldetik egitea bideratuko du.

    2. Adierazitako eraikinok ezingo dute euki lau solairu baino gehiago, sotoa eta babespekoa barne; horietako bi gutxienez egoitzatarako erabiliko dira; mailetariko batean dauden etxebizitzak bertikalki bi altueratan kokatuta badaude, salbuetsi egingo dira.

    3. Espediente bakoitzeko etxebizitzetatik gutxienez 100eko 65ak, eraikitako azalerekin zuzenki lotutako jardin edo baratz pribatua izan beharko dute, horien azalera ez dela izango 20 metro karratu baina gutxiagokoa.

      Hamargarrena.

      Fondo galdura emandako dirulaguntzak bateragarriak izango dira Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak edo beste Administrazio eta Erakundeek emandako laguntzekin, beti ere emandako fondo galdurako dirulaguntzen zenbatekoa ez badu ihardueraren kostea gainditzen.

      ALDI BATERAKO XEDAPENAK

Lehehengoa.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak, dagozkien agintepideen barruan, Dekretu honen erabilpenerako eta garapenerako beharrezko diren erabakiak eman ahal izango dituzte.

Bigarrena.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 30ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.