Arautegia
Inprimatu212/1996 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 154
- Hurrenkera-zk.: 3857
- Xedapen-zk.: 212
- Xedapen-data: 1996/07/30
- Argitaratze-data: 1996/08/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia
Testu legala
Azken urteotan zehar, Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomi Elkartearen esparruan etxebizitza sozialen hala sustaketa eta eraikuntza nola eskuraketa indartzera bideratutako dirubide neurri batzuk sustatzen ari da, etxebizitza sozialen finantzia-bide eta araubideari buruzko apirilaren 20ko 109/1993 Dekretua izanik horren ondorio. Dekretu hori aldatu egin zen Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari moldatzekotan, martxoaren 22ko 144/1994 Dekretuaren bidez, hain zuzen.
Azaroaren 24ko 29/1994 Legea, Hiri Alogerei buruzkoa, eta Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea onesteak, autonomiaren mailako xedapenak Lege hauetan ezarritakoari egokitzea dakar nahitaez.
Bestetik, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko maiatzaren 28an izan zuen bilkuran 1996-1999 Etxebizitza Bideratzeko Egitasmoa, Etxebide, onartu zuela nabarmendu behar da. Egitasmoa, era berean, 1996ko ekainaren 26an Eusko Legebiltzarrera igorri zen lehenengoz, Osoko Bilkuran azter zezaten, bere Arautegiaren 164. eta 165. ataletan ohartemandakoaren arabera. Egitasmo honen xedea hauxe da: Euskal Autonomi Elkarteko bizilagunek etxebizitza duinaz goza dezatela ahalbideratzea, batez ere kaltetuagoak diren taldeei begira, eskura dauden baliabideen eraginkortasuna hobetuz. Bere helburua Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak datorren lau-urtekoan izango dituen ihardueretarako artezpideak finkatzea da, plangintza estrategikoaren irizpideak ere sartuta.
Bideratzeko Egitasmoak jokabide orokorren dekalogoa jasotzen du, izan ere Dekretu honen edukiaren berri emango dute hamar puntuak, hauexek, alegia:
Prezio neurtuko etxebizitzen eskaintza ugaltzea.
Prezio neurtuko eta errentan emateko diren etxebizitzen eskaintza eratzea.
Badagoen etxebizitzen ondareak duen gizarte mailako eraginkortasuna hobetzea.
Behartsuagoak diren biztanle-taldeenganako diskriminazio positiboa gauzatzea.
Babes ofizialeko etxebizitzarekin bateragarri diren prezioak eskaintzea lurrerako.
Aurrekontu-eskuarteak hobetzea.
Etxebizitza eskuratzeko laguntza.
Babespeko etxebizitzetako iruzurraren aurka jotzea.
Sailaren iharduerak beste Erakunde batzuenekin koordinatzea.
Herritarren atsegina hobetzea.
Norabide horien ildotik, hauxe da Dekretu honek lortu nahi duena:
Prezio mugatuko etxebizitzen eskaintza eratuz, etxebizitza eskuratzea babestea, horretarako etxebizitza sozialen eta horiei atxikitako eraskinen salmentarako prezioak murriztu egiten dira.
Behartsuagoak diren taldeak positiboki diskriminatzea, aurrekontu-eskuarteak hobetuz. Administrazio honen asmoa da Bideratzeko Egitasmoa indarrean dagoen bitartean finantza-baldintza tinkoak zehaztea, dirulaguntzaren egitekoa subsidiazioarenaren aurrean murriztuz. Berrikuntza aipagarria da egungo subsidiazio sistema aldatzea, interesen arteko aldeak subsidiatzen dituen gaurko honen ordez, amortizazio-kuotak gehi interesak subsidiatzen dituen beste bat ezarrita.
Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.- Xedea eta Eremua.
Euskal Autonomi Elkartean egin daitezen etxebizitza sozialak sustatzeko, eraikitzeko, erosteko, erabiltzeko eta horietaz probetxatzeko eta horretarako behar den lurra erosteko, gertatzeko eta urbanizatzeko ekintzak bultzatzeko Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak artikulatu dituen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzea da Dekretu honen xedea.
Era berean, eskegileei etxebizitza sozialak esleitzeko prozedurari buruzko arau orokorrak finkatzen dira eta bai Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publiko ezberdinen arteko harreman bereziak ere, era honetan, biztanleek dituzten beharrei egokitutako extebizitza on bat izateko posibilitateak eskaini ahal izateko.
atala.- Zer da etxebizitza soziala.
Honako hauek joko dira etxebizitza sozial edo erregimen berezipeko etxebizitzatzat: irabazi urriak dituzten sektore sozialeko kideentzako izan eta babes ofizialpeko etxebizitzei aplikatzen zaien erregimen orokorrean ezartzen diren salmenta neurri eta errenta beheragokoa duten babes ofizialpeko etxebizitzak hain zuzen. Ondorioz, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Elkarbizitza unitatearen urteko irabazi ponderatuek, ez dezatela gainditu 2,5 aldiz aplikagarri den profesioarteko gutxienezko soldata. Eta era honetako elkarbizitza unitateentzako gordetakoak izatea etxebizitzak.
Etxebizitzak, jabetzapean, gozamenpean edo azalera eskubidepean esleitu daitezenean, erabilgarri den metro karratuaren prezioa, honako hau izan dadila: Aldibaterako kalifikapena egiterakoan indarrean zegoen eta aplikagarri den Modulo (M) ponderatua, 0,85 koefizienteaz biderkatzeak eman dezan emaitza hainbatekoa izan dadila gehienera, salmenta moduan esleitu daitezenean; eta urteko gehienezko errenta, salmenta prezioaren 100ko 4koa izan dadila, etxebizitzak errentan esleitu daitezenean.
Inorenganatzen diren trastetegi eta garageen prezioa, behin-behineko kalifikazioa egiterakoan indarrean egon eta aplikagarria zen Modulu (M) ponderatua, 0,45 koefizienteaz biderkatzeak eman dezan emaitza hainbatekoa izan dadila gehienera.
Honetan agintea duen organuak emandako behin-behineko kalifikapenean, espreski zehaztu dadila etxebizitza sozialak direla eta Dekretu honetan ezartzen den erregimen juridikoaren pean daudela.
Dekretu honetan ezartzen diren finantza neurriez baliatzeko posibilitatea, onartuta izan dezatela.
Etxebizitza sozialen sustapena, sustatzaile publikoek egin dezatela gehienbat, sustatzaile pribatuek burutu dezatenaren kaltetan gabe Dekretu honetan ezartzen denaren arabera.
Honako hauek hartuko dira sustatzaile publikotzat: Euskal Autonomi Elkarteko lurralde mailako Izaiki publikoa eta Euskal Autonomi Elkarteko sektore publikokoak izan eta Zuzenbide Publiko edo Pribatupeko pertsona juridikoak alegia. Ondorio hauetarako, honako hau joko da sektore publikoko zuzenbide pribatupeko pertsona juridikotzat, hau da, pertsona juridiko horren kapitalean, Administrazio Publiko baten edo batzuren artezko edo zeharkako partaidetza, gehiengo mailakoa izan dadila alegia.
Babes ofizialpeko etxebizitza bat, etxebizitza sozial gisa behin-betiko kalifikatua izan dadinean, ezin kendu ahal izango zaio sekula kalifikazio hori, Dekretu honen Gehigarrizko Xedapenetatik Seigarrenean xedatutakoa izan ezik.
Salbuespen gisa eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren akordio espresuz, 90 metro baliagarrizko edo gutxiagoko luze-zabaleko etxebizitzak erosteko eta sustatzeko egiketei aplikatu ahal izango zaie etxebizitza sozialen erregimen juridikoa behar hori justifika dezaten udalerrietan, horrek dakartzan finantza neurriak bete daitezenean: onuradunen urteko irabazi ponderatuek, aplikagarri den profesioarteko gutxienezko soldata ez dezatela 3,5 aldiz gainditu eta esleipenaren prezioa; azalera erabilgarria, indarrean erabili beharreko eta aldi baterako kalifikapena egin zenean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua biderkatzeak eman dezan emaitza hainbatekoa izan dadila gehienera. Trastetegi eta garageen metro karratu erabakilgarriaren esleipen-prezioak ezin izango du gainditu, aipatu den modulu ponderatu hori 0,50 koefizienteaz biderkatzeak eman dezan emaitza.
atala.- Etxebizitza sozialen sustapen, eraikuntza, erosketa, probetxamendu eta horietaz baliatzearen finantzaketa.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak egingo du etxebizitza sozialen sustapen, eraikuntza, erosketa, probetxamendu eta horietaz baliatzearen finatzaketa, dekretu honetan ezartzen direnen arabera eta ekintzetan parte hartzen duten beste izaiki publiko edo pribatu batzuk jarri ditzaketen finantzabideen kaltetan gabe.
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraz besteko izaiki publikoek jarri dezaketen finantza mailako laguntzaren zenbatekoa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin izenpetuko den hitzarmenean zehaztu ahal izango da, dekretu honetan ezartzen diren neurrien barruan emango duena.
Bakoitzak dituen dirubideen pentzutan egingo den finantzaketaz aparte, babes ofizialpeko etxebizitzen sustapenari buruz indarrean dauden arauetan aipatzen diren mailegu kualifikatuen sistemaz baliatu ahal izango da.
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak emango dituen finantza laguntzak, honako era honetakoak izan daitezke:
Finantzaketa kualifikatua, dagokion finantza-lankidetzari buruzko hitzarmenean finkatu dadin interes-tasaren arabera:
Kreditu Erakundeek emandako mailegu kualifikatuak.
Kreditu Erakundeem banku-deskontuak obraren egiaztapenetarako.
Artezko laguntza ekonomikoak:
Mailegu kualifikatuen interes-tasak, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak zati batetan bereganatzea.
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak emandako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, nahiz dirutan, nahiz espezietan, lurra jarriz, egitasmoa eratuz edo zehaztu dadin beste edozein modutan.
Dohan lurra ematea, nahiz jabetzapean, nahiz lurraren gaineko eskubidea eratuz, etxebizitza sozialen sustatzaile publikoen alde bakarrik egin ahal izango da.
Lurraren aldeko laguntzarik egon ez dadin kasuetan, etxebizitza sozialen sustapenean interesa izan dezan edozein izaiki publiko edo pribatuk egin ahal izango du lurraren emanketa sustatzailearen alde diru-zama eta guzti, nahiz jabetzapean, nahiz lurrarekiko eskubidea ezarriz legeetan finkatzen den goreneko epealdiz. Honako era honetara egin daiteke kontraprestazioa: dirutan eta sustapenak ekar ditzan etxebizitzetan eta tegietan, izenpetu dadin hitzarmenean ezar dadinaren arabera.
Kreditu erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuak lortu ahal izateko eta interesen subsidiazioari izapideak egin ahal izateko, finantzaketa lankidetzarako hitzarmena izenpetuko da urtero Eusko Jaurlaritzaren eta kreditu erakundeen artean.
Erregimen publikopean sustatu diren etxebizitza sozialen eta zatika ordaintzeko prezioaren interesak eta etxebizitza sozialak erosteko mailegu kualifikatuen interes-tasa subsidiatuak, 5 urteko indarraldia izango dute. Epez luzatu edo aldatu ahal izango dira gorantz eta bai interesetarako laguntzak kendu ere; horretan agintea duen organuak eman beharko du erabaki administratibo espresua horretarako, hau da, indarraldi berdineko beste hiru alditarako. Aldi bakoitzaren bosgarren urtearen barruan, aztertu egingo dira esleipendunen zirkunstantzia subjetiboak.
Zatika ordainduko diren prezioen edo subsidiazioen interesak birraztertu ahal izateko, urteko irabazi ponderatuak finkatzeak, pertsona fisikoen azken bi urteko errentaren gaineko zergaren deklarazioak, birrazterketaren pean jartzen den epealdiaren barruan, aurkeztea eskatzen du. Esleipendunak aurkeztu beharko ditu agiri horiek, azken deklarazioari jarraitzen dion lehenengo hiruhilabetekoaren barruan.
Zatika ordainduko den prezioaren interesa eta interesetarako subsidiazioa epez luzatu ahal izateko mailegu kualifikatuen kasuan, honako hau hartuko da kontutan: birrazterketa aurreko azken bi urteetan, onuradunak izandako irabazi ponderatuen batazbestekoa. Urte horiei dagozkien profesioarteko gutxienezko soldaten batazbestekoa ezin gainditu ahal izango du 3,5 aldiz.
Muga hori gainditzeak, zatika ordainduko den prezioaren interesa gorantz aldatzea edo interesen subsidiazioa beherantz aldatzea ekarriko du mailegu kualifikatuei dagozkienetan, diru-sarreren batazbestekoak profesioarteko gutxienezko soldaten batazbestekoa 4 aldiz gainditu ez dazanaren baldintzapean, benetako interesa urtean 100eko 6 izanik.
Birrazterketaren ondorioz, azken muga hau gainditu egin dela ikusiz gero, zatikako prezioaren eta mailegu kualifikatuaren interesa, kreditu-erakundeekin izenpetu eta etxebizitzaren transmisio-eskritura egite unean eta maileguaren baimen administratiboa emate unean indarrean egon dadin hitzarmenekoa, berdinak izango dira. Birrazterketaren gai izan den interes hori, aplikagarria izango zaio maileguaren eta prezioaren atzerakizunaren gainontzeko indarraldiari.
Finantzaketaren zertarakoa eta dekretu honetan ezartzen diren baldintzetakoren bat ez betetzeak, maileguak kentzea, eskuratutako dirulaguntzak eta legez ezarritako interesak itzuli beharra ekarriko ditu. Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren pentzutan emandako dirulaguntzen berme eta itzulpenei buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 681/1991 Dekretuan finkatzen den prozeduraren arabera egingo da hori.
Dekretu honetan ezartzen denaren aurka, sustatzaileek edo erosleek finantzaketa kualifikatua erabiltzea, azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuko 56. ataleko azkenaurreko parrafoan ezartzen den legehauste larria izango da.
atala.- Etxebizitza sozialen sustapen erregimenak, finantzaketa iturrien izakeraren arabera.
Etxebizitza sozialen sustapenak, honako era hauek hartuko ditu, sustatzailea horietaz balia daitekeeneko finantzaketa iturrien izakeraren arabera:
Izaiki publikoen baliabidezko finantzaketaz bakarrik sustatutako Etxebizitza sozialak (sustapen moeta honek, horiek bakarrik har baititzake); kasu honetan, erregimen publikopeko etxebizitza sozialen sustapen izenaz ezagutuko dira.
Kreditu erakundeek emandako mailegu kualifikatuz osatutako baliabide pribatuz, erabat edo zati batetan, finantzatutako etxebizitza sozialen sustapena; kasu honetan, erregimen pribatupeko etxebizitza sozialen sustapen izenaz ezagutuko dira.
Sekzioa. Izaiki publikoen baliabideez bakarrik sustatutako etxebizitza sozialak: erregimen publikopekoak.
atala.- Sailkapena.
Izaiki publikoen baliabideez bakarrik burututako etxebizitza sozialen sustapena, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak edo sustaketaren titular den Euskal Autonomi Elkarteko beste izaiki publikoren batek gauzatuko du artez.
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak, etxebizitzen presazko beharren arrazoiak kredita daitezenean eta sustapenerako ohizko bidez horiek asetzea ezinezkoa izan dadinean, beste batzuk eginak izan, egitasmo, egite edo amaiera aldian dauden, beste batzuk sustatutako etxebizitzak eta atxuikitako eraskinak erosi ahal izango ditu, artezko kontratazioz eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren Aginduz. Euskal Autonomi Elkartearen ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legean ezartzen diren baldintzak bete beharko dira horretan eta honako hauek ere bai: Babes ofizialpeko etxebizitzei ezartzen zaizkienak bete daitezela, azalerari, taiuketari eta kalitateari dagozkienetan; eta erabilgarri den metro karratuaren erosketa prezioa, aplika daitekeen eta obrak amaitzean edo erosketa egiterakoan (amaitu ondoren egiten bada erosketa) Dekretu honen 2. atalean ezarritakoa edo beheragokoa izan dadila.
Era honetan erositako etxebizitzak, etxebizitza sozial gisa kalifikatu beharko ditu dagokion organu administratiboak.
atala.- Artezko sustapenak.
Erregimen publikopeko etxebizitza sozialen sustapena, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak artez burutu dezanean, horri dagokio sustapenaren kudeaketa osoa eta bai obrak egitearen finantzaketa ere.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari dagozkio baita ere, eraikuntza-egitasmoak gainbegiratzea eta onartzea, obren gintza zaintzea, ikuskatzea eta obrak behin-betiko bereganatzea.
Udal bat edo izaiki publiko bat sustapenaren titular izan dadinean, dagokion Izaikiari dagozkio aurreko zenbakian Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari eman zaizkion betebehar eta egiteko guztiak.
Etxebizitza sozialak sustatu dituzten izaiki publikoek, beste izaiki publiko batzuren esku, izaiki publikoak barne, hitzarmen bidez utzi ahal izango dute horiek eraikitzea eta bai helburu horiek lortzeko beharrezkoa izan dadin egite-egitasmoa idaztea ere.
Gisa honetako egitasmo batek bete behar dituen datu eta berri tekniko guztiak eta koste eta gastu guztiak jasoko dituen aurrekontu orokorra hartu beharko dituen oinarrizko egitasmoarekin batera egingo da hitzarmena.
Obren kontratazioa egiteko unean, obra horien aurrekontu orokorraren zenbatekoak, hau da, lurraren kosteek, urbanizazioarenek, egitasmoa egite eta obrak zuzentze lan-sariek, tasek eta gainontzeko gastuek, Dekretu honen 2. atalak etxebizitza sozial eta eraskinentzako ezartzen duen gehienezko prezioa ezin gainditu ahal izango dute sekula ere.
Etxebizitzak sustatzen dituen izaiki publikoak bere gain hartzen duen finantzaketa finkatuko da izenpetu dadin hitzarmenean. Finantzaketak eta obrak burutzeko egitasmoari buruzko aurrekontu orokorrak, bat etorri beharko dute.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak egitasmoan onar ditzan aldaketei ere aplikatu izango zaie finantzaketa hori eta bai indarrean dauden arauen arabera gauzatu daitezen prezioen birrazketa-zenbatekoei ere.
atala.- Erregimen publikopean sustatutako etxebizitza sozialak erosi ditzatenentzako finantzabideak.
Dekretu honen Gehigarrizko Xedapenetatik Seigarrenean xedatutakoaren indarrez inorenganatutako etxebizitzak salbu, erregimen publikopean sustatutako eta lehenengo aldiz hartzen diren etxebizitza sozialen inorenganaketa, erosten den etxebizitzaren prezioaren ordainketa oso-osoan atzeratuz egingo da, Dekretu hau garatuz eman daitezkeen xedapenetan finkatu daitezen finantza-neurrien kaltetan gabe.
Zatikako ordainketa hori, interesdun mailegutzat hartuko da, 100ko 4,75ekoa izango da urteko benetako interesa, hogei urtetarakoa eta kuota iraunkorrezkoa izango dela gehienezko amortizazio epea.
Honako era honetan bermatuko da zatikako prezioa: onartutako epemuga bukatu eta zatikako zenbatekoren bat bete ez delako, ebazpena emanez; hipoteka eginez edo sustapena egin duen izaiki publiko titularrak aukera dezan beste edozein berme-bidez.
Sekzioa. Baliabide pribatuez sustatutako etxebizitza sozialak: erregimen pribatua.
atala.- Hitzarmen-bidezko sustapena.
Baliabide pribatuen osoko edo zati bateko finantzaketaren bidezko etxebizitza sozialen sustapena, sustatzaile pribatuek zein publikoek egin ahal izango dute.
Etxebizitza sozialen sustatzaileek, dagokion Hitzarmena izenpetu ondoren, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak sustatzaileei eta erosleei ematen dizkien finantzaketa kualifikatua zein artez emandako dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte, sekzio honetan ezartzen direnak, hain zuzen.
Etxebizitza sozialak hitzarmen-bidez erregimen pribatupean sustatzen dituenak, sustapenaren gai den lurren titularitatea kreditatu beharko du, hori justifikatuko duen agiribidez. Hala ere, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, sustatzailearekin izenpetu behar duen hitzarmenaren barruan, nahiz, kobratuz, nahiz doan, 75 urtetarako lurren jabetza uztearen edo azalera-eskubidea eratzearen akordioa hartu ahal izango du. Emanketa hori egitea gertatuz gero, ez zaio emango dirulaguntzarik sustatzaileari.
Ebazpen-baldintzapean egingo da emanketa. Ondorioz, beteko dela bermatuko duena, hitzarmenean jasotako betebeharren bat ez betetzea izango da.
atala.- Finantza-neurriak jaso ahal izateko betekizunak.
Errentan emateko diren etxebizitza sozialak sustatzeko ihardueretan, honako konpromesu hauek bete beharko ditu sustatzaileak:
Lanbide arteko gutxienezko soldataren 3,5 bider arteko diru-sarrera egiaztatuak dituzten pertsona fisikoei errentan ematea sustatutako etxebizitzak.
Gutxienez 5 urteko iraupena duten alogera-kontratuak izenpetzea.
Urtero eta azken hiru-hilekoan zehar, etxebizitzen egoera zehazten duen txostena eta hauen alogera-kontratuen kopia dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkeztea.
Etxebizitza sozialen erosleek hitzarmen bidezko erregimen pribatupean ezarritako finantza-neurriak jaso ahal izateko, honako betekizunak bete beharko dituzte:
Ezargarri den lanbide arteko gutxienezko soldataren 2,5 bider arteko diru-sarrera egiaztatuak izatea, Dekretu honen 2.4 atalean xedatutakoa izan ezik.
Etxebizitza sozial gisa kalifikatutako etxebizitza baten esleipenduna izatea, hitzarmen bidezko erregimen pribatupean sustatua, alegia.
Salerosketa-kontratua edo esleipenerako agiria izenpetu izana, hauen klausuletan zera erasota: esleitutako etxebizitza, aipatutako kontratua edo agiria notario-eskrituran gauzatzetik hile bateko epearen barruan betetzeko beharkizuna.
Etxebizitzaren metro karratu erabilgarriaren zenbatekoak ez du gaindituko, aplikagarri den eta behin-behineko kalifikazioa egin zenean indarrean zegoen Modulo (M) kualifikatua, 0,85 koefizienteaz biderkatzeak eman dezan emaitza. Trastategi, garaje eta bestelako eraskinen metro karratu erabilgarriaren zenbatekoak ez du gaindituko,aipatutako moduloa 0,45 koefizienteaz biderkatzeak eman dezan emaitza, Dekretu honen 2.4 atalean xedatutakoa salbu.
atala.- Hitzarmen-bidezko erregimen pribatupeko sustatzailearentzako finantzaketa kualifikatua.
Mailegu kualifikatuen ezaugarriak:
Hitzarmen-bidezko erregimen pribatupeko etxebizitzak sustatzeko, finantzaketa kualifikatua eman ahal izango dute kreditu-erakundeek. Honako zernolako hauek izango ditu finantzaketa horrek:
Metro karratu erabilgarriaren goreneko zenbatekoa, etxebizitzaren esleipen-prezioaren 100eko 80koa izango da; atxikitako eraskinen esleipen-prezioaren 100eko 60koa; eta atxiki gabeko eraskinen esleipen-prezioaren 100eko 30ekoa. Gehienezko zenbatekoa, etxebizitzena hainbatekoa izango da.
Dena dela, errentan emateko diren etxebizitzen sustaketen kasuan, maileguaren gehienezko prezioa, etxebizitzei eta eraskinei eragozgarri zaien prezioaren 100eko 100 izan ahalko da.
Eusko Jaurlaritzak, Ogasun eta Herri Admonistrazio Sailaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren proposamenez, Dekretuz finkatu dezana izango da interesa.
Amortizazio epea, hogei urtetakoa izango da, hiru urtetako gabezia-aldia gehituko zaiola horri.
Kreditu Erakundeari ordaindu behar zaizkion kapitalaren eta interesen amortizazio mugak, iraunkorrak izango dira eta sei hiletik sei hilera sortuko dira, ordaintzen diren ala ez kontutan hartu gabe.
Hipoteka bidez bermatuko dira maileguak eta, hala behar izan dadinean, Kreditu Erakundeek hartzaileei eskatu dakizkieten bermez.
Sustapenaren koste osoaren eta sustatzaileak erregimen honetan eskura lezakeen laguntzaren arteko aldeak, ez du sekula gaindituko maileguaren guztirako zenbatekoa.
Kreditu erakundeek emango dituzte maileguak, hauek, Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin izenpetutako hitzarmenetan jaso dadinaren arabera. Honako hau erantsi beharko zaio gutxienez kreditu eskabideari: behin-behineko kalifikapenaren kopia, honako hauek jasoko direla bertan beste batzurekin batera, hots, hitzarmen-bidezko erregimen pribatupeko sustapenaren finantzaketa eta etxebizitza sozialen sustatzailea horretaz balia daitekeeneko maileguaren zenbatekoa.
Eman den mailegu oso-osoa erabili ahal izango dute sustatzaileek, inbertsioaren garapenaren eta obrak burutze erritmoaren arabera. Maileguaren lehenengo erabilketa, mailegua formalizatu zenetik hasi eta sei hilabeteko epea amaitu baino lehen egin beharko da eta, hurrengoak, lau hilabeteko epeak gainditu baino lehen bata eta bestearen artean, arrazoizkoa den kausaren bat eman dadinean izan ezik. Bestela, eskubidea galduko da.
Gabezia-aldia, salmenta-kontratuaren edo esleipen-agiriaren notario-eskritura gauzatzean zein, errentan emateko diren etxebizitzen sustaketen kasuan, behin betiko kalifikazioa ematen denean bukatuko da.
Aurreko ataletan adierazi diren sustatzaileentako maileguez gain, Finantza Erakundeek eta Dekretu honen 2. atalean ezarritako salmenta prezioa edo beheragokoa duten etxebizitza sozialen sustatzaileek, banku-deskonturako eragiketak itundu ahalko dituzte, obraren esleipendunen eraikitzaileen eta aipatutako eraikitzaileek bere deskonturako aurkezten dituzten obrarenegiaztapenen onurarako, Kreditu Etxeekin izenpetutako Hitzarmenean itundutako baldintzen arabera.
Dekretu honetan xedatutakoa berariaz betetzekotan, banku-deskonturako eragiketatzat zera hartzen da: Kreditu-Etxeak eraikitzaileari ordainketa-eskubidea emanez obraren egiaztapen baten zenbatekoa aurreratzen dionak.
Eragiketa horretan sortutako interesak ordaintzeko era, Kreditu-Etxeekin izenpetutako dagokion finantza Hitzarmenean zehaztuko da eta eragileak ordaindu beharko du.
Deskontu-bidearen zenbatekoa gehienera, hipoteka maileguei ezarritako zenbateko gehienezko bera izango da.
Eraikuntza-obrari amaiera emandakoan, eragilearen eta Kreditu-Etxearen arteko hipoteka mailegua gauzatuko da, eta honen kontura kitatuko da deskontu-bidea. Hipoteka mailegu honek atal honen 1. idazatian aipatutako betekizun eta goi-muga berak bete beharko ditu, gabealdirik egon ezean izan ezik.
atala.- Hitzarmen-bidezko erregimen pribatupean erosketa egiten duenarentzako finantzaketa kualifikatua.
Hitzarmen-bidezko erregimen pribatupean sustatutako etxebizitza soziala berritan erosi dezanaren finantzaketa kualifikatua, bi eratara eman daiteke, nahiz maileguaren hipotekaren ordainketa sustatzailearen esku utziz edo artez.
Aurreko zenbakian aipatzen den subrogazioa dela eta, erosleak eskura lezakeen mailegua, honako era honetan bideratuko da, hau da, eraikintza bukatu eta, salmenta edo esleipenaren eskritura publikoa eginez, erosketa formalizatuz. Gabezia-aldia geldiaraztea ekarriko du horrek.
Salmenta edo esleipen eskritura publikoa eginez gero, etxebizitzaren jabetza-titularitatea beregenatuko du erosleak, hipotekaren erantzukizunez eta, eskritura egin zen egunetik hasita, hipoteka-mailegua amortizatzeari ekin beharko dio, gabezia aldia geldiaraziz. Horretarako, salmentaren eskrituraren berri emango zaio kreditu erakundeari lehenengo kopia bidaliko zaiola eta sustatzaileak ordaindu beharko duela horri dagokiona.
Etxebizitza sozialen erosleentzako edo esleipendunentzako mailegu kualifikatuak artez emateak, honako hauek eskatzen ditu: salmenta kontratua edo esleipen dokumentua formalizatzea, behar bezala bisatuz eta eskritura publiko bidez eta bai sustatzaileak eskatutako mailegua aurrez kentzea ere.
Eroslearentzako mailegu kualifikatuen ezaugarriak, Dekretu honen 10. ataleko 1. idazatian ezarritakoak izango dira, hauen amortizazio-epea hogei urtekoa izango bada ere, bi urteko gabealdiarekin aukeran, aipatutako hogei urteetan barne.
atala.- Interes-tasen subsidiazioak.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, mailegu kualifikatuetatik eta obraren egiaztapenetarako deskontu-bideetatik sortutako interes-tasak subsidiatuko ditu, ondoriozko tasa kasuan kasuko onuradunari ezarri zaiona betetzeko adinekoa.
Subsidiazioa honako hauetan etzango da:
Mailegu kualifikatuen kasuan, Kreditu-Etxeekiko indarreango Hitzarmenerako Eusko Jaurlaritzaren Dekretuak ezarritako interes-tasa tinkoan, berarizko maileguaren kapitala eta interesak (edo interesak bakarrik gabealdian, hala badagokio) amortizatzeko sei hiletik sei hilerako ordainketen eta ezargarri den kasuan kasuko interes-tasa lagunduari egokituko litzazkiokeenen arteko aldea Kreditu-Etxe mailegariei ordaintzean, beti ere efektibotzat joko dena.
Obraren egiaztapenetarako deskontu-bideen kasuan, laguntza hauek sortzen dituzten interesena baino ez da izango.
Hitzarmen bidez erregimen pribatupean sustatutako eta berri-berritan eskuratzen diren etxebzitza sozial eta eraskinen erosleentzako interes-tasa lagundua, beti ere benetakotzat hartuko dena, %4,75eko interes benetakoa urteko izango da.
Interes-tasen laguntza atxikitako eta ez atxikitako eraskinei ere hedatuko zaie, beti ere eroslea sustaketa bereko etxebizitzarena ere izanez gero, azken kasu horretan.
Interes-tasaren laguntza maileguaren gabezia-aldira ere hedatuko da, onuradunak gabezia horretaz baliatzen bada.
Jabari, gozamen edo azalera eskubidean emateko diren etxebizitza sozialen sustatzaileentzako interes-tasa lagundua, %4,75ekoa izango da, eta errentan emateko diren etxebizitza sozialen sustatzaileentzako, 100eko 4ko interes benetakoa urteko izango da.
Laguntza hori gorde egingo da hala gabezia-aldian nola kitapen-aldian, berarizko maileguetan, eta indarrean dagoen bitartean, obraren egiaztapenetarako deskontu-bideen kasuan, baldin eta etxebizitzen xedea mantentzen bada eta Dekretu honen 9.1 atalean jarririko baldintzak betetzen badira. Osterantzean, laguntza aurretiaz baliogabetuko da, kaltetu gabe horregatik 3.6 atalean jasoriko laguntzak itzultzeari buruz esaten dena.
Aurreko zenbakietan ezarritako baldintzak egiaztatzen ez direnean, maileguen kitapena kasu bakoitzean administrazioak eman eta baimenduriko interes-tasen arabera egingo da, Kreditu-Etxeekin sinaturiko Hitzarmenean ezarritakoa jarraiturik.
atala. Fondo galdurako dirulaguntzak.
Honako dirulaguntza hauek eman ahal izango dizkio Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiuro Sailak, aurretik egindako azterlan ekonomikoaren arabera, hitzarmen bidezko etxebizitza sozialen sustatzaileari:
Lurren erosketa eta hirigintza-kosteen 100etik 100, kontzeptu horiek direla medio, sustatzaileak egindako gastuen konpentsaziotarako eta babes ofizialeko etxebizitzei buruz indarrean dauden legeetan ezartzen diren mugen barruan. Dena dela diru-laguntza hau, babes ofizialeko etxebizitzen sustapena lehen-helburu izanezko lurrei buruz, arau autonomikoetan eta foraletan ezarri daitezen dirulaguntzekin bateragarri izango da dirulaguntza hau; hala ere, arau honetan finkatzen denaren arabera emandako mailegu kualifikatuaren heinean, gutxituko da diru-zenbatekoa.
Sorospen teknikoaren goste osoaren 100eko 50ekorainoko dirulaguntza. Honako hau hartzen da sorospen teknikotzat: eraikuntza-egitasmoa idaztea eta obren zuzendaritza.
Publizitate, abal, finantzaketa gastu eta sustapen gastuen koste osoaren 100ko 5era artekoa, kooperatibaren kudeaketaren gastuak barne, horiek egotea gerta dadinean.
Espeziezko laguntzez ordezkatu ahal izango dira dirulaguntzak, adibidez, dohan lurra emanez, Dekretu honetan eta izenpetu dadin hitzarmenean ezar dadinaren arabera.
Honako era honetan jasoko ditu dirulaguntzak sustatzaileak:
Izaiki publiko sustatzaileak lurraren titularitatea erasota utziko dueneko erregistro-egiaztagiria aurkeztu ondoren ordainduko da lurrari dagokion dirulaguntza.
Obra burutu denaren egiaztagiria Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean aurkeztu ondoren egingo da urbanizaketa kosteari dagokion dirulaguntzaren ordainketa.
Arkitektura eta urbanizaketa egitasmoaren finantzaketari dagokion dirulaguntzaren ordainketa, egin den gastua minuta bidez kreditatu ondoren egingo du Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak. Minuta aurkeztu ondoren egingo da obraren zuzendaritzaren ordainketa, obra amaitu dela azken egiaztagiriz kredita dadinaren baldintzapean.
Sustatzaile publikoak hala eska dezanean egingo da sustapen gastuei dagokien dirulaguntzaren ordainketa, sustapenaren aldibaterako kalifikapena lortu ondoren.
Atal honetan ezartzen diren epeak bete baino lehen eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzak sustatzaileek, honako baldintza honen pean baldintzetakoren bat ez betetzea gerta dadinean, hau da, eskuratu direnak eta horiei legez dagozkien interesak itzuliko direla abal edo aseguru-kontratu bidez behar bezala bermatu ondoren alegia.
Sustapenaren guztirako gastuaz kalkulatutako dirulaguntza guztien zenbatekoa, gutxiagotu egingo da, obraren azken kostea, txikiagoa izan dadin kasuetan; eta horretaz aparte, sustapenaren zuzendariak obrari buruzko azken egiaztagiria aurkeztu beharko du Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu,, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean. Sustapenaren guztirako kostea jaso beharko da egiaztagiri horretan.
Maileguaren guztirako zenbatekoak ez du gainditu sekula sustapenaren guztirako kostearen eta sustatzaileari eman dakizkiokeen dirulaguntzen arteko aldea.
Etxebizitzak errentan ematekoak baldin badira, behin-behineko kalifikapenean etxebizitzak saltzeko diren kasuetan agertu behar zen gehienezko salmenta-prezioaren 100ko 6ko zenbatekoa emango dio hitzarmen-bidezko erregimen pribatupeko sustatzaileari Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak. Dirulaguntza gainontzeko dirulaguntzekin batera ordainduko da eta, sustatzaileak hala eskatuta, denboraz aurreko eskuraketa egingo da sustaketaren behin-behineko kalifikazioa lortu ondoren.
Hitzarmen-bidezko erregimen pribatuari buruz Dekretu honetan ezartzen dena eta, agian, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin izenpetutako hitzarmeneko zehaztasunak, hau da, epe, erabilpen erregimen, familia zirkunstantzia, hartzaileen diru-iturri maila edo hitzarmen horretan jaso daitezen beste erabakiren batzuk sustatzaileak ez betetzea gertatuko balitz, maileguak kentzeari eta artezko laguntzak itzultzeari buruz Dekretu honetako 3.6 atalean ezartzen dena aplikatuko litzateke.
atala.- Hitzarmen-bidezko sustatzaileentzako finantza neurriei izapideak eginaraztea.
Erregimen pribatupean etxebizitza sozialak sustatzeko izenpetu dadin hitzarmenean, honako hauek jaso beharko dira.
Sustapenaren titularrari buruzko zehaztasunak.
Eraikinak bertan egingo direneko lurrari buruzko zehaztasunak, urbanizaketarako dituen zernolakoak eta lurra uzteko erregimena, hori ematen baldin bada.
Etxebizitzen zernolako, moeta eta sustapen publikoaren gai izango diren ekipamendu eta urbanizaketari buruzko zehaztasunak.
Ekintzen egutegia.
Sustapena izenpetu duen izaiki publiko bakoitzak emango duenari buruzko zehaztasunak.
Etxebizitzak erabiltzeko erregimenari eta esleitzeko prozedurari buruzko zehaztasunak.
Sustapena egiteko finantza-neurriak.
Hitzarmena izenpetu ondoren, etxebizitzen behin-behineko kalifikapena egiteko eskabidea aurkeztu beharko du sustatzaileak hiru hilabeteko epearen barruan. Honako hauek jaso beharko dira bertan: Eraikintzaren funtsezko egitasmoa eta aipatu den hitzarmenean zehazten diren dirulaguntzekiko eskabidea.
Behin-behineko kalifikapena izateak bide emango du kreditu-erakundeek ematen dituzten mailegu kualifikatuak eskuratu ahal izateko, honako hauek zehaztu beharko direla kalifikapen horretan: finantzaketa erregimen modu honen arabera sustatzaileak eskura lezakeen zenbatekoa eta finantzaketaren baldintza zehatzak.
Dagokion eskabidea aurkezten denetik hile bat igaroz gero, etxebizitza sozialen behin-behineko kalifikaziorako espedienteetan berarizko ebazpenik jaso gabe, baiespen-ondorioak izango ditu.
Dagokion eskabidea aurkezten denetik hiru hile igaroz gero, etxebizitza sozialen behin-betiko kalifikaziorako espedienteetan berarizko ebazpenik jaso gabe, baiespen-ondorioak izango ditu.
Hitzarmen-bidezko erregimen pribatupean etxebizitzak sustatu dituenak, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu dagokion Lurralde Ordezkaritzan etxebizitza bakoitzeko: Salmenta edo esleipen dokumentuaren kontratua bisatu ahal izateko, onuradunak izenpetutako finantzaketa-eskabidea eta hartzaile bakoitzaren egoera pertsonala eta familiarra egiaztatzeko beharrezkoak diren agiriak.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkariak, bidezko izan dadin administrazio erabakia emango du, hartzaile bakoitzak eskura ditzakeen laguntzak zehaztuko direla bertan.
Dagokion eskabidea aurkezten denetik hiru hile igaroz gero, Lurralde Ordezkaritzaren berarizko ebazpenik jaso gabe, ezespen-ondorioak izango ditu.
Sustatzailearen maileguaren subrogazioa eman dadin kasuetan, honek gauzatu beharko du bidezko den tramitazioa kreditu-erakundearen aurrean, salmentaren edo esleipen agiriaren kontratua eta finantzaketa onartzen deneko administrazio-erabakia aurkeztu beharko dituela. Mailegua, artezkoa baldin bada, hartzaileak egin beharko du horren tramitapena.
Sekzioa.- Xedapen orokorrak.
atala.- Etxebizitzez jabetzeko eta horiek erabiltzeko erregimena.
Etxebizitzaz jabetzeko eta horiek erabiltzeko erregimena, honako era honetakoa izan daiteke:
Jabetzapean
Gozamenpean
Azalera eskubidepean
Errentapean, erosteko aukerarekin ala ez.
Salbuespenez, aldi batez okupatzeko alojamenduak eratu ahal izango dira eta prekarioan bakarrik emango dira, uztekotan hartzen duenak bere gain hartuko dituelarik gozatutako zarbitzuak kontsumitu eta erabiltzeagatik sortutako gastuak.
Dekretu honetan arautzen ez direnetan, gozamen-egoerari aplikagarri izango zaizkio Zuzenbide Zibileko II. Liburuko VI. idazburuko lehenengo atalburuan jasotzen diren xedapenak eta bai honekin bat datozen eta osagarriak diren gainontzeko agiriak ere.
atala.- Azalera eskubidea.
Bi modutara egin daiteke azalera eskubidea: eraikinik ez duen lur baten gainean, superfiziariak izango du eraikitzeko eskubidea eta, bigarren modua, egon dagoen eraikin baten gainean.
Bi kasuetan, superfiziariak, eraikinaren superfizie-jabetza izango du edo eutsiko dio berea ez den lurrean eta funtsezko eskubide gisa. Eraikinaren jabetza-eskubideak dakartzan eskubide guztiak dagozkio Dekretu honetan aipatzen diren eta azalera-eskubideak ezartzen dituen mugen barruan. Superfiziariak beretzat gordeko du lurraren gaineko eskubidea.
Horretan agintea duen organuak formalizatuko du azalera-eskubidearen eraketa eskritura publiko bidez eta dagokion jabetza-erregistroan inskribatuko da.
Azalera-eskubidearen iraupenaldia, legeetan ezartzen denaren luzeena izango da eta sortze-eskritura publikoa jabetza-erregistroan inskriba zeneko egunetik hasita kontatuko da epealdia.
Eraikinaren konserbazioa bermatu ahal izateko, honako hauek bete beharko ditu eratu dadin jabe-komunitateak:
Urteko aurrekontua idazterakoan, mantenimendu-fondo bat sortu eraikina behar den bezala konserbatu ahal izateko. Zenbateko horrek ez du izan behar etxebizitzaren m2 erabilgarri bakoitzaren eta indarrean dagoen eraikuntza-moduluaren 100eko 1a baino txikiagoa.
Azalera-eskubidea eman zenetik 40 urte bete daitezenean, une horretan indarrean egon dadin eraikuntza-moduluaren 10eko 0,5a baino txikiagoa izango ez den diru-zenbatekoa inbertitzea urtero, eraikinaren oinarrizko azpiegiturak konpontzeko.
Azalera-eskubidearen iraupenaldia amaitzean, eraikinaren gai izan dena beretzat hartuko du superfiziariak inolako kalteordainik eman gabe eta amaitu den azalera-eskubidearen gain egon daitezkeen eskubide pertsonal edo errealak ezabatuta geldituko dira.
Epe horrek iraun dezan bitartean, superfiziariak saldu ahal izango die lurra superfiziearen jabeei, elkarren artean onar dezaten era eta moduan.
Lehenengo parrafoan finkatzen dena ezartzen bada ere, superfizianteak baimena eman ahal izango dio superfiziariari errentamendu edo beste antzeko erregimenpean bertan egon ahal izateko, etxebizitzak erabiltzeko moduan egon daitezenaren eta hirigintza-antolamenduak lurraren zertarakoa aldatuta izan ez dezanaren baldintzapean.
atala.- Esleipen edo salmenta prezioa.
Etxebizitza sozialetako metro karratu erabilgarriaren lehenengo transmisioko gehienezko esleipen edo salmenta prezioak ezin gainditu ahal izango du, aplikagarri den eta behin-behineko kalifikapena egin zeneko egunean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua, 0,85 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza, Dekretu honen 2.4 atalean xedatutako izan ezik.
Sustapen bereko etxebizitzen erosleei saltzen zaizkien trasteleku, garage eta beste eraskin batzuren (atxikitakoak izan edo ez) eta metro karratu erabilgarri bakoitzaren goreneko prezioak ez du gaindituko behin-behineko kalifikapena egin zeneko egunean indarrean zegoen Modulo ponderatua 0,45 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza, Dekretu honen 2.4 atalean xedatutako izan ezik. Atxikitakoak ez diren eraskinen kasuan eta etxebizitzarik erosten ez dutenei saltze kasuan, hitzarmen-bidezko erregimen pribatupeko sustapenetan eta finantzaketa kualifikatua eskuratzeko modukoak izan daitezenean, erabilgarria den metro karratu bakoitzaren prezioak, ez du gaindituko indarrean dagoen modulu (M) ponderatu aplikagarria 0,60 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza.
Hirugarren batzuri etxebizitza erostea gerta dadinean, erosketarena izango da salmenta edo esleipen prezioa, bereoneratze, eskriturak egite, obra berria deklaratze eta banaketa horizontalari dagozkienak gehituko zaizkiola horri; baina metro karratu erabilgarriaren prezioak ezin gainditu ahal izango du, aplikagarri den eta salmenta kontratua egin zen egunean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua, 0,85 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza, Dekretu honen 2.4 atalean xedatutako izan ezik. Atxikitako trasteleku eta garajeen metro karratu erabilgarriaren prezioa, aplikagarri den Modulo (M) ponderatua, 0,45 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitzarena izango da, Dekretu honen 2.4 atalean xedatutako izan ezik.
Etxebizitza sozialen lehenengo esku aldaketa, behin betiko kalifikazioa egiten denetik urte bat igarota gauzatzen bada, salmentarako edo esleipenerako prezioa gaurkotu ahal izango da, urteko epe hori bukatzen denetik salerosketarako kontratua edo esleipenerako agiria egiten diren bitartean ezargarri den indarreango modulu ponderatua berrikusten den proportzio berean.
Etxebizitza sozialen bigarren eta ondorengo salmenten prezioak ezin izango du gainditu, etxebizitzen azalera erabilgarria, salerosketa kontratua egin zenean indarrean zegoen modulo ponderatu ezargarria eta aurreko esku aldaketan ezarri zen koefiziente bera biderkatzetik eman dezan emaitza.
atala.- Errenta.
Errentamendu kontratua egiterakoan indarrean egon dadin etxebizitzen eta eraskinen salmenta-prezioaren 100eko 4a ezin gainditu ahal izango du etxebizitza sozialen urteko gehienezko errentak. Eta kontratua egin zeneko urte bakoitza amaitzean birraztertu ahal izango da errenta hori, kontsumo-prezioen indizeen sistemaren nazio mailako indize orokorrak izan ditzan aldaketa portzentualen arabera. Kontratua egin zeneko egunean argitaratu zen azken indizearena hartuko da hil erreferentzigarritzat.
Subrogazioei dagozkienetan, indarrean dagoen eta Arrendamendu Urbanoei buruzko Legean ezartzen dena bete beharko da eta, horretaz aparte, etxebizitza sozialen hartzaileei eskatzen zaizkien baldintzak eman beharko dira subrogazio horietan.
atala.- Onuradunak.
Dekretu honetako 15. atalean ezartzen diren erregimenen batez baliatuz etxebizitza sozial baten jabe egin ahal izateko, honako hauek kreditatu beharko dituzte ekatzaile diren pertsona fisiko edo elkarbizitza unitateek:
Eskegileen ponderatutako urteko irabaziak lanbide arteko gutxienezko soldata baino 2,5 aldiz handiagoak ez izatea. Edonola ere, urteko ponderatutako irabaziek ezin izango dute lanbide arteko gutxienezko soldata baino 1,7 aldiz txikiagoak izan, etxebizitzak, jabetzapean, gozamenpean, azalera-eskubidepean edo errentan erosteko aukerarekin uzten badira edo 0,65 aldiz lanbide arteko gutxienezko soldata, erosteko aukerarik gabe eta errenta-erregimenpean uzten badira etxebizitzak.
Gutxienezko irabazien egiaztagiririk ez da aurkeztu beharko errentan utzitako etxebizitzen kasuan erosteko aukerarik gabe, eskegileek beren ohizko etxebizitzaren errenta-gastuak ordaintzeko dirulaguntzak eskuratzen dituztela ziurtatzen badute, Eusko Jaurlaritzaren gizarte larrialditarako dirulaguntzei buruzko otsailaren 9ko 26/1993 Dekretuan eta osagarrizko arauetan ezartzen denaren arabera.
Salbuespenez, irabaziak gehienez lanbide arteko gutxienezko soldata baino 3,5 aldiz handiagoak izan daitezke, dekretu honetako 2. atalean aurrikusitako moduan.
Etxebizitza sozialaren edo sustaketa publikoko etxebizitzaren esleipendun izan ez izana, ezta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak etxebizitza erosteko ematen dituen dirubide neurrien onuraduna ere ez dela izan, esleipenaren ihardunbideari hasiera ematen dion Aginduaren aurre-aurreko hamar urteetan.
Etxebizitza sozialen eskegileek, beste etxebizitza baten jabari, azalera eskubide edo gozamenaren titularrak ez izatea, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren 1994ko apirilaren 29ko Aginduaren 3. ataleko a) idazatiak edo bere ordez egon daitekeen beste arauren batek ezarritakoaren arabera.
Esleipenaren ihardunbideari hasiera ematen dion Aginduaren aurre-aurreko bi urteetan etxebizitzaren gabezian egon dela egiaztatu beharko da.
Dena den, etxebizitza sozialaren onuradun izan ahalko dira, beste etxebizitza baten jabariaren titularrak izanik, 1994ko apirilaren 29ko Aginduaren 3. ataleko b) eta c) idazatietan edo bere ordez egon daitekeen beste arauren baten jasotako kasuetako baten barruan egon izana agiri bidez egiaztatzen duten eskegileak. Eskegileak, beste etxebizitza baten titularrak diren kasu hauetan, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren edo sustapena egiten deneko udalerriko Udalaren esku jarri beharko dute berau, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren Aginduz horretarako zehazten den ihardunbidearen arabera.
Arlo honetan sartuta dauden udalerrietakoren batetan, etxebizitzen esleipen-prozedurari hasiera eman eta urtebeteko gutxienezko antzinatasunez beren egoitza izan dezatela eskegileek, ezkontideak edo bizilagunak. Halaber, lan-arrazoiak direla medio egindako emigrazio-egoerak eta sustapena kokatzen deneko udalerrian ohizko lana izatea kontutan hartuko dira, dekretu hau garatzeko emango diren arauetan jaso dadinaren arabera.
atala.- Dirusarrerak.
Etxebizitza sozial batez jabetu ahal izatea erabakiko duten irabaziak, urteko irabazi ponderatuak izango dira. Honako hauen arabera finkatuko dira irabazi horiek:
Oinarri zergagarriaren edo zergagarrien zenbatekoa, gutxienezko soldata interprofesionalaren maila halako zenbat; bizikideen unitateari dagokion Pertsona Fisikoen Irabaziekiko Zergaren aitorpena edo aitorpenak egiteko epea gainditu ondoren, esleipen ihardunbidea hasteko Aginduaren edo, hitzarmenaren bidezko erregimen pribatupeko etxebizitza sozialen kasuan, behin-behineko kalifikazioa ematen denekoaren aurre-aurreko zergaldikoak.
Elkarbizitza unitateko kide kopurua. Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 4. atalari dagokionez Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 26ko 178/1990 Dekretuaren 3. atalean finkatutakoarekin bat etorriz, ekonomi unitate bakarra osatuz etxebizitza berean bizi diren bi pertsona edo gehiagokoa ulertuko da elkarbizitza unitatetzat.
Honako hau hartzen da familia independientetzat: pertsona bakarra edo, hala bada, bi pertsona edo gehiego, ezkontzaz edo ezkontzaren antzeko etengabeko loturaz, adopzioz, odolkidetasunez eta afinitatez (4. eta 2. gradurainokoa hurrenez-hurren) alkartuta iraunkortasunez bizi direneko marko fisikoa. Ez da hemen sartzen adiskidantzazko edo komenigarritasunaren endoriozko elkarbizitzarik.
Irabaziak sorterazten dituzten bizikide banakoaren kideen kopurua, gutxienez ere haien %20 dakartela.
Honako formula honen arabera egingo da aurreko zenbakian aipatzen den familia-irabazi gordinen zenbaketa: IP = BI x N x A. Hona hemen formularen azalpena:
IP: Haztaturiko irabazien zenbatekoa, urtean-urteko ogibidearteko gutxienezko lansariaren zenbat-halakotan.
BI: Elkarbizitza-unitateak egiaztatzen dituen oinarri zergagarrien zenbatekoa, urtean-urteko ogibidearteko gutxienezko lansariaren zenbat-halakotan.
N: Haztatze-biderkaria elkarbizitza-unitatearen kide-kopuruari begira berarizko dirubideak eskatzean.
A: Haztatze biderkaria, gutxienez ere orobarnezko irabazien %20 daukaten bizikide banakoaren kideen kopuruari begira.
Sekzioa.- Bermeak.
atala.- Etxebizitza sozialen bigarren eta hurrengo eskualdaketak.
Kreditu Erakundeek ematen dituzten maileguak ez ordaintzetik sor daitezkeen hipoteka eragiketak izan ezik, etxebizitza sozialak, bigarrenez edo ondorengo aldietan inorenganatzeko, hipoteka maileguari dagokion notario-eskritura edo, sustaketa zuzeneko erregimen publikoko etxebizitza sozialen kasuan, salerosketa ordainketa berandutuarekin notario-eskritura burutudadin egunetik hasi eta hamar urte igaro ondoren baino ezingo dira osoan edo zati batean inter vivos transmititu. Salbuespenez eta behar bezala justifikatutako arrazoi bereziak eman daitezenean, epealdi hori bete baino lehen inorenganatu ahal izango dira, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren arauzko baimena lortu dadinaren baldintzapean.
Dagokion eskabidea aurkezten denetik hiru hileko epea igaroz gero inorenganatzeko berarizko baimena jaso gabe, ezespen-ondorioak izango ditu.
Era orokorrean, transmitituriko etxebizitza amortizatzeko ordaintzeke dauden kopuru guztiak ordaindu egin beharko dira.
Oraindik oso-osorik ordaindu gabe dagoen etxebizitza sozial bat trasmititzeagatik hirugarren pertsona bat zordun egoeran subrogatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren baimena beharko da beti, eta bestela honelako kasuren bat gertatu behar da: zorra aurrez eta berez eta besterik gabe kitatzea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa denean hartzekoduna, edo hipotekako maileguaren korriturako emandako subsidiazioa kitatzea, beste etxebizitza sozial guztien kasurako.
Dagokion eskabidea aurkezten denetik hiru hileko epea igaroz gero inorenganatzeko berarizko baimena jaso gabe, ezespen-ondorioak izango ditu.
Bigarren edo geroagoko transmisioen bidez etxebizitzak erosi ditzatenek, Dekretu honetako 19. atalean ezartzen diren baldintzak bete ditzatenean, orduan jabetu ahal izango dira etxebizitza sozialez; hala ere, honako salbuespen hauek ezartzen dira:
Erosleen urteko irabazi ponderatuei dagozkienetan, horiek 3,5 aldiz gainditu ahal izango dute aplikagarri den gutxienezko soldata interprofesionala.
Gutxieneko dirusarrerak, zordunaren kasuan besteren ordezkotza baimentzen denean baino ez dira eskatuko.
Ondorio horietarako, etxebizitza sozialen saltzaileek, salmenta kontratuaz aparte, etxebizitza horietaz jabetzeko bete behar diren baldintzak erosleak betetzen dituela kredita dezaten agiriak aurkeztu beharko dituzte, dagokien administrazio organuak bisatu ditzan.
Bigarren edo geroagoko transmisioen bidez etxebizitza sozialak erosi ditzatenak, erabilitako etxebizitza erosteari buruz indarrean dauden arauez erregulatzen den finantzaketa-sistemaz baliatu ahal izango dira.
Atal honetako lehenengo idazatiak aipatzen duen baimena lortuta edo hipoteka maileguari dagokion notario-eskritura edo, sustaketa zuzeneko erregimen publikoko etxebizitza sozialen kasuan, salerosketa ordainketa berandutuarekin notario-eskritura bukatu dadin egunetik hasi eta hamar urte igaro ondoren eta amortizatzeke zeuden zenbatekoak ordaindu daitezenean, etxebizitza sozial baten titularrak errentan utzi ahal izango du etxebizitza eta behar bezalako arrazoiak eman daitezenean, dagokion organu administratiboak horretarako baimena aurrez ematen badio. Organu horrek bisatuko du errentamendu kontratua eta maizter berriak etxebizitza sozial bat erosteko baldintzak betetzen dituen ala ez ziurtatu beharko du. Urteko gehienezko errentak ez du gaindituko errentamendu kontratua egiten denean aplikagarri izan dadin salmenta prezioaren 100ko 4a.
Dagokion eskabidea aurkezten denetik hiru hileko epea igaroz gero dagokion administrazio organoak berarizko baimena ez emateak ezespen-ondorioak izango ditu.
atala.- Eroslehentasuna eta atzera-eskuratzea.
Etxebizitza sozialen sustatzaileek, honako hau utzi beharko dute erasota espreski salmentarako kontratuetan edo etxebizitzak esleitzeko agirietan: etxebizitzen transmisioei apirilaren 15eko 7/1988 Legean ezartzen dena zaiela aplikagarri, hots, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiak babes ofizialeko etxebizitzen transmisioetan horiek erosteko lehentasun eskubidea duela alegia.
Era berean, etxebizitza sozialen sustatzaileek espreski erasota utzi ahal izango dituzte aukerabidezko eta lehentasunezko erosketa-eskubideak bai salmenta kontratuetan zein esleipenerako agirietan; Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusia ez da horretan sartzen. Honako era honetan egingo da hori:
Hamar urtetarako eroslehentasun eskubidea, etxebizitzen salmenta kontratua edo esleipenarenerako agiria egin zen egunetik hasita. Eskubide hori hirurogei eguneko epez erabili ahal izango du sustatzaileak eta saltzaileak, saltzeko erabakia hartu duela, era sinesgarrian adierazten dion egunaren biharamunetik hasita kontatuko da epe hori. Adierazpen horretan, honako hauek jaso beharko ditu saltzaileak: etxebizitzen salmenta kontratuaren edo esleipenerako agiriaren kopia, eskainitako prezioa, transmisioaren funtsezko baldintzak eta etxebizitza erosi nahi duenaren izena, egoitza eta zernolakoak.
Hamar eguneko epearen barruan atzera-eskuratzeko eskubidea, Kode Zibilaren 1507. eta hurrengo ataletan ezartzen denaren arabera.
Atal honetako 1. zenbakian Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Naguiaren alde aipatzen diren eskubideek lehentasuna izango dute etxebizitzen salmenta kontratuetan edo esleipenerako agirietan ezar daitezen aukerabidezko eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideei dagozkienetan.
atala.- Azalera eskubideari dagozkion betebeharrak bete gabe uztea.
Azalera eskubidea eratzerakoan zehaztutako betebeharrak bete gabe uzteak eskubidea galtzea ekarriko du, azaleraren eskubidedunari horiek betetzeko aurrez galdakizuna egin bazaio eta zegokiona burutu gabe igarotzen bada finkatutako epea.
Ondorioz, lurraren jabeak zamarik gabe eskuratuko du onibarraren jabetza osoa eta erregistroan inskribatu ahal izango du bere izenean, bere kabuz eta beste inoren partaidetzarik gabe; hala ere, hurrengo idazatian ohartemandako kasua salbuespen izango da. Burututako erabakia erregistroan jasoko da eta ondorioz galdu den azalera eskubidea eta azalera eskubidedunak ezarritako zamak galtzea, biok, eskribau-agirian jasoko dira.
Maileguak lortzeko, azalera eskubidedunak kargaz edo hipotekaz zamatu badu azalera eskubidea, erreboka ezinik jarraituko du azalera eskubideak harik eta karga edo hipoteka askatu edo kitatzen ez den bitartean behintzat; orduan, lurraren jabeari dagokio honako ihardunbideren bat erabakitzea, azaleraren eskubidedunaren aurka kalte ordainen jazarketa egitearen kaltetan izan gabe:
etxebizitzaren jabetza osoaren titularitatea dohainik eta zuzen eskuratzea, karga edo hipotekari subrogazio pasiboa eginez horren hartzekodunaren aurrean.
Hirugarren erakunde edo norbanakoak subrogazio pasibo bidez zurgatzea, baldin eta horiei uzten bazaie azalera eskubidea egokitzat jotako "inter partes" eran; zamaren edo hipotekaren erregimena salbuetsiko dira horretatik, horien iraupena eta baldintzak beti ikuskatu ahal izango direla.
sekzioa.- Etxebizitza sozialen esleipena. Erregimen orokorra.
atala.- Esleipen prozedura
Onuradunak aukeratzeko eta etxebizitza sozialak esleitzeko prozedura, sustatzaileak ezarri dezana izango da, dekretu honetako 19. atalean ezartzen diren baldintzak bete beharko dituela beti.
Sustatzailearen eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren artean hitzarmena izenpetuta egon dadinean, hitzarmen horretan jaso beharko da onuradunak aukeratzeko eta etxebizitza sozialak esleitzeko prozedura; bertan finkatzen denez, prozedurarik ezean eta bateragarri izan dadin heinean, Euskal Autonomi Elkarteko administrazio orokorraren jabetzapekoak diren etxebizitzei dekretu honetan ezartzen den prozedura aplikatuko zaie. Esan denaren kaltetan gabe, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekiko lankidetza formulak sartuko dira, esleipen prozedura burutu ahal izateko.
Etxebizitza sozialen sustapenak hartu ditzan etxebizitzen guztirako kopuruan sartzen diren etxebizitza batzuk, esleipen prozeduratik edo esleipenerako gutxienezko baldintzetatik kanpo utzi ahal izango ditu sustatzaileak. Honako hauek sartuko dira salbuespen horren barruan: behar bereziei erantzuteko direnak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak horretarako baimena eman dezanaren baldintzapean.
Dena dela, kanpo uzte horrek dekretu honetako 2.4 atalean finkatutako bere onuradunen gehienezko prezioaren eta irabazien baldintzak bete beharko ditu; alderantzizkoan, etxebizitza sozialen berarizko erregimen juridikotik kendu egingo dira etxebizitzak, hortik aurrera, ondorio guztitarako, erregimen juridiko orokorpeko babes ofizialeko etxebizitzetan sartuko direla. Halaber, kentze horrek, kentze horren gai izandako etxebizitzegatik jasotako dirulaguntza guztiak atzera itzuli behar izatea ekarriko du.
sekzioa.- Euskal Autonomi Elkarteko administrazioarenak diren etxebizitza sozialak esleitzea.
atala.- Iharduketen erakunde titularra.
Euskal Autonomi Elkarteko administrazioarenak diren etxebizitza sozialen esleipendunak aukeratzea eta izendatzea Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko lurralde ordezkaritzei dagokie.
atala.- Esleipen prozedurari hasiera ematea.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurigiro Sailburuaren aginduz emango zaio hasiera esleipen prozedurari, honako zernolako hauek jasoko direla bertan:
Etxebizitzen sustapenen batetan arduraturik dauden udalak.
Esleigarriak diren etxebizitzak, gutxi gora beherako azalera eta zein herritan eraikiko diren.
Etxebizitzak eskuratu eta erabiltzeko erregimena eta hori arautuko duten baldintza orokorrak, ekonomiari buruzkoak alegia.
Etxebizitzak esleitzeko prozedura.
Eskabideak aurkezteko epea eta lekua eta epe horri noiztik emango zaion hasiera.
Egoera berezietako taldeentzat gordetako etxebizitzak edo Udalari zein Foru Aldundiari eskuratzekoak, baldin eta etxebizitzen sustepena horien lurretan gauzatuko bada.
Espedienteari hasiera ematen zaiola dioen aginduaren berri, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzari, eta ekintza horretan arduraturik dauden udalari edo udalei emango zaie. Agindu horren berri, halaber, etxebizitzak eraikiko direneko lurralde historikoko Foru Aldundiari ere emango zaio. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta gai honetan nahastuta dauden udaletan gehien irakurtzen den egunkari batetan argitaratu beharko da beti.
atala.- Aukeratutakoen, zain daudenen eta baztertu direnen zerrendak.
Espedientea aztertu ondoren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkariak hiru zerrenda aterako ditu. Batean, aukeratutakoak agertuko dira; beste batetan, hala badagokio, eskatzen ziren baldintza guztiak bete arren, aukeratutakoen zerrendan sartu ez direnak; eta hirugarrenean, prozeduratik kanpo gelditu direnak.
Dagokion eskabidea aurkezten denetik hiru hileko epea igaroz gero, etxebizitza sozialak esleitzeko espedienteei berarizko baimena ez emateak ezespen-ondorioak izango ditu.
Zerrenda hauek doazkienei jakinaraziko zaizkie; horretarako, dagokion Lurralde Ordezkaritzako egoitzan jarriko dira ikusgai hile bateko epean zehar.
Zerrenda horietan agertzen direnek, zerrenda horien aurkako errekurtsoa sar diezaiokete Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuari.
Aurkeztutako errekurtsoak ebatzi ondoren, aukeratutakoen, zai daudenen eta prozeduratik kanpo gelditu direnen behin-betiko zerrendak gertatuko ditu. Administrazio bidean behin-betikoak izango dira eta ezinezkoa izango da horien aurkako administrazio errekurtsorik sartzea.
Atal honetako 2. idazatian ezarritako eran emango da zerrenda horien berri.
Zain daudenen zerrendak, sustapen berean esleitzeke dauden etxebizitzak esleitzerakoan erabiliko dira, baldin eta hasieran aukeratuak izan zirenek esleipendun egoerari uko egin edo egoera hori galtzen badute.
atala.- Esleipena eta sendespena.
Aukeratutakoen zerrenda behin-betirakoa izan dadinean administrazio bidean, esleitu egingo dizkie etxebizitzak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzak.
Onuradunek esleipena onartu ondoren, administrazio agiri bat emango die Lurralde Ordezkaritzak horietariko bakoitzari; agiri horretan, zein etxebizitza egokitu zaien adieraziko da. Esleipena jabetzan, gozamenean edo lur azalerako eskubidean egin bada, dagozkien diruzenbatekoak zehaztuko den epearen barruan eta kontuan sar ditzatela eskatuko zaie; eta errentan hartzen badute, fidantzari dagokiona ordain dezaten.
Obrak behin-behinekoz eskuratu eta etxebizitzak okupatu daitezkeen horietakoak badira, esleipena egingo da, bidezkoak diren salerosketa, esleipena edo errenta kontratuak emanez; etxebizitzen salerosketa edo esleipen kontratuak, zuzenean egin daitezke eskritura publiko bidez.
atala. Bigarren eta hurrengo esleipenak.
Bigarren eta hurrengo esleipenak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkariak berak egingo ditu; honek, eskatzen diren baldintzak betetzen dituztelako etxebizitzak eskuratzeko egoeran daudenen proposamen arrazoitua eskatu ahalko die doakien udalei.
atala.- Zertarakoa.
Etxebizitza sozialak eta horien eraskinak, sustapena egingo deneko udalerriko udalei inorenganatu dakizkieke, errentan esleitzeko. Egoera berezietan, onuradunik ez dagoela edo bestelako eta antzeko berebiziko zernolakoak behar-bezala egiazta daitezenean, eta atzeratutako diruzenbatekoak ordainduta badaude, inorenganatutako etxebizitzak eskualdatzeko baimena eman diezaioke Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendariak udalari.
atala.- Inorenganatze baldintzak.
Honako baldintza hauetan inorenganatuko zaizkie etxebizitza sozialak dagozkien udalei:
Salmenta prezioa, azalera erabilgarriaren metro karratu bakoitzeko, behin-behineko kalifikapena egiteko egunean indarrean legokeen Modulu (M) ponderatuaren 100eko 20koa da.
Atxikitako eraskinen salmenta prezioa, azalera erabilgarriaren metro karratuko, aurreko diruzenbatekoa 0,45 koefizienteaz biderkatzetik aterako da.
Prezioaren ordainketa, hipoteka bidez, ebazpen baldintza bidez edo bestelako berme bidez bermatuko da eta bata bestearen ondorengo hogei urtealdi berdinetan ordaindu beharko da urteko lehenengo hiruhilabetekoaren barne. Lehenengo epemuga, salerosketako eskritura publikoa ematen denekoa ez, baizik eta horren hurrengo urteko lehen hiruhilabeteko azken egunean izango da.
Dagokion udalak aukeratutako onuradunek okupatu beharko dituzte errentamenduan inorenganatzearen gai diren etxebizitzak.
atala.- Onuradunak edo maizterrak.
Udalei inorenganatutako etxebizitza sozialak eskatu eta horien maizterrak izan ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte norbanakoek:
Etxebizitza eskatzeko arrazoi den elkarbizitza unitateari dagokionez, etxebizitza sozialak esleitzeko era orokorrean ezarritako zernolakoren bat egiaztatzea, etxebizitzarik ez izatea hain zuzen ere.
Aplikagarria den profesioarteko gutxienezko soldata 1,7 bider edo gutxiagoko dirusarrera ponderatuak izatea urteko.
Dekretu honetako 20. atalean finkatuko dira ponderazio koefizienteak.
Inorenganatutako etxebizitza sozialak eraikiko direneko udalerrian bizitzea.
atala. Maizterrak aukeratzeko prozedura.
Inorenganatutako etxebizitza sozialetako onuradunak edo maizterrak aukeratzeko eta izendatzeko prozedura Korporazio erosleak finkatuko du horretarako gertatuko duen araudian; edo, horren ezean eta bidezkoa balitz, dekretu honetan eta beronen garapen arauetan finkatutakoa.
atala.- Errenta.
Udalari inorenganatutako etxebizitza sozialen eta horiei atxikitako eraskinen urteko hasierako gehienezko errenta, azalera erabilgarriaren metro karratuko, errentamendu kontratua egiterakoan indarrean legokeen salmenta prezioaren 100eko 4koa izango da.
Hasierako errenta horiek urtero eguneratuko dira, dekretu honetako 18. atalean ezarritako irizpideen arabera.
atala.- Etxebizitzak udalei inorenganatzeko prozedura.
Etxebizitza sozialak esleitzeko prozedura orokorrari hasiera emateari buruzko aginduan, gordetze aukera egin ahalko da bere udalerrian sustapena egingo deneko udalaren alde; sustapenak hartzen dituen etxebizitzen ehuneko hogeita hamabosta hartuko du gehienera aukera horrek.
Foru Aldundiak ez badu erabiltzen berari dagokin gordetze aukera, gehitu egin daiteke aurreko idazatian aditzera eman den portzentaia, dekretu honetako 43. atalean adierazten deneantxe.
Udalak hainbat etxebizitza erosteari buruzko eskabide arrazoitua bidali beharko du dagokion Lurralde Ordezkaritzara, Korporazioak hartutako akordioaren ziurtagiria ere erantsiko zaiola.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak, aurkeztutako eskabidea eta agiri arrazoituak ikusi ondoren, agindua emango du, inorenganatu beharreko etxebizitzak zeintzuk diren, horien salmenta prezioa zein den eta inorenganatze baldintzak zeintzuk diren adieraziz. Dagokion Lurralde Ordezkaritzak, salmenta kontratuak edo eskritura publikoak emango ditu.
atala. Zertarakoa.
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarenak diren atxikitako etxebizitza sozialak eta eraskinak, horiek eraikiko direneko Lurralde Historikoko Foru Aldundiei inorengana dakizkieke; bai batzuk zein besteak, errentamendu erregimenpean okupatu eta erabiltzeko izango dira.
Etxebizitzak inorenganatzeko baldintzak, Dekretu honen 31. atalean adierazitako berberak izango dira.
atala.- Maizterrak.
Ondoren aditzera ematen diren eskakizunak betetzen dituzten lagunek eskatu ahal izango dituzte, maizter lez, etxebizitza sozialak:
Esleitu behar diren etxebizitzak eraikiko diren udalerrian izatea egoitza.
Jubilatua izatea eta gutxienez 60 urte edukitzea.
Etxebizitza eskatzeko arrazoi den elkarbizitza unitateari dagokionez, etxebizitza sozialak esleitzeko era orokorrean ezarritako zernolakoren bat betetzen dutela egiaztatzea.
Etxebizitza eskatzeko arrazoi den elkarbizitza unitateari dagokionez, indarrean dagoen profesioarteko gutxienezko soldata baino 1,7 bider gehiagoko irazbaziak izatea gehienera edo kopuru horretatik beherakoak.
Era orokorrean etxebizitza sozialak esleitzeko ezarritakoak izango dira ponderazio koefiziente aplikagarriak.
Gizarte sorospenean eskuduntza duen foru ihardute-sailak finka dezan beste edozein zernolako.
atala.- Prekaristak.
Aurreko ataleko a), b), c) eta e) eskakizunak betetzen dituztenek eska ditzakete etxebizitza sozialak eta horien preskaristak izan; horrez gain, etxebizitza eskatzeko arrazoi den elkarbizitza unitateari dagokionez, indarrean dagoen profesioarteko gutxienezko soldataren hainbatekoak edo txikiagoak diren irabazi ponderatuak urteko.
atala.- Onuradunak aukeratzeko prozedura.
Onuradunak aukeratzeko eta izendatzeko prozedura, Foru Aldundiek euren araudietan ezarritakoa izango da edo, horren ezean eta elkargarria balitz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarenak diren etxebizitza sozialak esleitzeko dekretu honetan era orokorrean xedatutakoa.
atala.- Errenta.
Etxebizitzen eta atxekitako eraskinen hasierako gehienezko errenta, urteko eta azalera erabilgarriaren metro karratuko, errentamendu kontratua egiterakoan indarrean legokeen salmenta prezioaren 100eko 4koa izango da.
Kontratua luzatzen bada, urtero birraztertu beharko da errenta, dekretu honetako 18. atalean ezarritako irizpideen arabera.
atala.- Prekariotasuna.
Inorenganatutako etxebizitzak prekarioan uzteak iraun egingo du, baldin eta esleipenaren arrazoi izan daitezen baldintza pertsonalak, sozialak eta ekonomikoak irauten badute.
Gizarte sorospenean eskuduntza duen foru ihardute-sailak urtero egiaztatuko ditu zernolako horiek.
Prekarioko egoera desagertu eta dekretu honetako 38. atalean adierazitako baldintzak betetzen badira, errentamenduan esleituko zaio etxebizitza prekaristari.
atala. Etxebizitzak Foru Aldundiei inorenganatzeko prozedura.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, etxebizitza sozialak esleitzeari buruzko prozedura orokorrari hasiera emateko aginduetan, sustapena egingo deneko lurralde historikoko Foru Aldundiaren aldeko gordetze aukera adieraz dezake; eta hori, gehienez ere, sustapenaren gai diren etxebizitzen ehuneko hamabostekoa izango da. Agindu horretan jasotakoaren berri dagokion Forun Aldundiari emango dio.
Agindu hori eskuratzen duenetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan, dekretu honetan xedatutakoaren babesean, hainbat etxebizitza sozial inorenganatzea eskatzen duen akordioaren berri emango dio Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.
Epe horrek igaro eta ez bada egin eskabidea edo gehienezkotzat adierazitako etxebizitzak baino gutxiago eskatu badira, udal gordekina gehituko dute gainerakoek.
Aurkeztutako eskabidea eta agiriak ikusi ondoren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak agindua eman lezake, inorenganatu beharreko etxebizitzak zeintzuk diren, zein salmenta prezioa duten eta inorenganatzeko baldintzak zeintzuk diren esanez.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkariak, salerosketako kontratuak edo eskritura publikoak emango ditu.
Foru Aldundiei inorenganatutako etxebizitzen zertarako soziala bermatzeko, bi erakunde horien artean tajutu dadin salerosketako eskritura publikoetan iraungitze-baldintza jasoko da, baldin eta tituluren batetan etxebizitza horiek errentamenduan edo prekarioan ez badira esleitzen.
GEHIGARRIZKO XEDAPENAK
Dekretu honen 20. atalak aipatzen dituen N eta A ponderazio koefizienteak, urteko ponderazio irabaziak zehazteko ezargarri direnak, honako hauek izango dira:
N | ||
Kide bakarreko edo biko elkarbizitza unitateak | 1,00 | |
3 edo 4 kidez osatutako elkarbizitza unitateak | 0,95 | |
5 edo 6 kidez osatutako elkarbizitza unitateak | 0,90 | |
6 baino kide gehiagoz osatutako elkarbizitza unitateak. | 0,80 |
A | ||
Kide bakarrararen irabaziak dituzten elkarbizitza unitateak | 1,00 | |
Bi kideren irabaziak dituzten elkarbizitza unitateak | 0,95 | |
Hiru kide edo gehiagoren irabaziak dituzten elkarbizitza unitateak | 0,90 |
Etxebizitza sozialak sustatu xedez, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak, dekretu honetan ezartzen direnez baliatuz, sustatzaile publiko batzuren alde (etxebizitza eremuan lan egin eta horiei atxikita dauden baltzu publikoak barne), nahiz kobratuz, nahiz salmenta moduan, nahiz lurraren gaineko eskubidea sortuz, emanketaren bat egin dezanean, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legean ezartzen denaren arabera, lehiaketa publiko bidez egingo da emanketa hori; edo horren ordez, zuzeneko inorenganaketa bidez, zenbatekoaren arabera eskuduntza duen ihardute-sailaren aldezaurretiko baimena izan ondoren.
Era berean, emanketa, dohangoa ere izan daiteke, dirulaguntza era hartuko duela dekretu honetan ezartzen denaren arabera eta etxebizitza sozialen izaiki publiko sustatzaileen alde bakarrik egin ahal izango dela. Eusko Legebiltzarrak eman beharko du baimena horretarako.
Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 23ko 53/1988 Dekretuz arautzen diren itunepeko sustapenen onurak, sustatzaile publikoaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren artean izenpetuko den hitzarmenean finkatu ahal izango dira, sustatzaileak, publikoak izan daitezenean. Emanketa, kobratuz egin ahal izateko baldintzei dagozkienetan, dekretu honetako aurreko zenbakiko lehenengo lerroaldian ezartzen dena izango da aplikagarri.
Babes ofizialpeko etxebizitzen sustapen espediente batetan, etxebizitza sozialen izakera eman ahal izango zaio etxebizitza kopuru jakin bati; eta hori, behin-behineko kalifikapenaren tramitapena sustatzaileak egiterakoan, hala eska dezanean. Kopuru hori ez da sekula izango, sustapen osoaren 100ko 30etik beherakoa.
Etxebizitza sozialak era honetan sustatzea nahi izan dezaten sustatzaileak, kreditu erakundeek ematen dituzten finantzaketa kualifikatuaz baliatu ahal izango dira, finantzaketa lankidetzarako hitzarmenean ezarri dadinaren arabera eta erregimen pribatuko sustapenerako dekretu honetan finkatzen diren zernolakoak kontutan hartuz.
Etxebizitza sozialen sustatzaileek, halaber, finantzaketa pribatupeko erregimenean araututako dirulaguntza zuzenez baliatu ahal izango dira itune bidez; diruzenbatekoak, etxebizitza sozialen kopuruaren araberako finkatuko dira.
Etxebizitza sozialen sustatzaileek, halaber, hitzarmen bidezko finantzaketa pribatuko erregimenean araututako dirulaguntza zuzenak eskura ditzakete, baina zenbatekoak etxebizitza sozialen kopuruaren arabera finkatuko dira.
Halaber, sustatzaileak, etxebizitza sozialen izakera izan dezaten etxebizitzak saldu ahal izango dizkio Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrari edo beste izaiki publiko bati obra berriaren deklarazioa egin baino lehen, etxebizitzen esleipena egin dezan. Eraikitakoaren transmisioaren kontraprestazioa finkatu ahal izateko, erabilgarri den metro karratu bakoitzaren gehienezko zenbatekoak ez du gaindituko, aplikagarri den eta behin-behineko kalifikapena egin zenean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua 0,85 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza, etxebizitzak izan daitezenean. Etxebizitzei atxikitako eraskinetako metro karratu erabilgarriaren zenbatekoak, berriz, ez du gaindituko lehen aipatu den zenbatekoa 0,45 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza.
Sustapenaren titularra izaiki publiko bat izan dadinean, erregimen publikopean etxebizitzak sustatzeko dekretu honetan ezartzen den erregimenaz baliatzeko bidea ezarri ahal izango da, etxebizitza sozialei dagokienean.
Era berean, Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 23ko 53/1988 Dekretuan ezartzen den erregimenaren arabera sustatu daitezen itunepeko sustapenei dagozkienetan, etxebizitza guztien portzentaia bati, etxebizitza sozialen izakera ezarri ahal izango zaio. Era honetan, sustatzaileak modalitate honetako etxebizitzentzat ezarri ditzan artezko laguntza ekonomikoak, eta itunepeko sustapenen erregimenekoentzat ezarritako onura-erregimen orokorra, bateragarri izango dira.
Euskal Autonomi Elkarteko administrazio orokorrak, ekintzei buruzko urteko programan hitza ematen dueneko maileguen eta dirulaguntzen guztirako bolumenak ezin gainditu ahal izango ditu Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren Legean finkatu daitezen kredituen zenbatekoak eta ez horiek gaurkotzeak sortu ditzan kredituak ere, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Jaurbideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legean ezartzen denaren arabera, kreditu transferentziak egitea gerta dadinean.
Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikitutako Elkarte Publikoen kasuan, deskonturako eragiketen bidez finantzaketarako urteko mugak Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrei buruzko legean ezarriko dira.
Ez da bidezko izango dirulaguntzak ematearen ebazpena, aipatutako dirulaguntzak eragozgarri zaizkion aurrekontuak lortu nahi den helburua betetzeko beharrezko eta nahikoa izan behar duen kreditua ez duenean. Kasu honetan Dekretu honen eta bera garatzeko arauen eraginkortasuna eten egingo da, dirulaguntza berriak emateari dagokionean.
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, batera, finkatuko dute urtero, kreditu erakundeekin izenpetuko den dirubaliabide bolumena, dekretu honetan zehazten den finantzaketa pribatupeko erregimenari dagozkionetan.
Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 37/1992 Legearen 91.2.1.11 atalean xedatutakoaren ondorioetarako, erregimen berezipeko babespen ofizialeko etxebizitza lez joko dira, Euskal Autonomi Elkarteko lurraldearen barruan, bai dekretu honen edo ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren arabera etxebizitza sozial lez kalifikatuak zein apirilaren 12ko 90/1988 Dekretuaren eta aurreko araudiaren arabera sustapen publikoko babespen ofizialekotzat kalifikatutakoak ere.
Lurraren araubide eta hiri-antolaketari buruzko Legearen Testu Bateratuko laugarren gehigarrizko xedapenean ezarritako birralojatze eskubidea, Euskal Autonomi Elkarteko administrazioak, erakunde desjabetzailea denez, desjabetzaren onuradun gisa edo Hitzarmenaren indarrez birralojatzea dagokionean, burututako iharduketetan gauzatuko da; eragindako legezko okupatzaileen eskura, etxebizitza premiak, irabaziak eta familikideak kontutan izanik, etxebizitza sozialak edo babespen ofizialekoak jarriz salmentan edo errentan.
Hori horrela bada ere, desjabetze-prozedura geldiaraztea gerta dadin kasuetarako kontutan hartu beharreko zerga-aldia, Administrazioak gelarazketa ken dezaneko egunaren aurre-aurrekoa izango da.
Irabazien zenbaketa, dekretu honetako 20. atalean ezarritakoaren arabera burutuko da. Dena dela, erreferentziako zerga-aldia, dagokion administrazioak konpentsazio egitasmoa edo lursailkatze egitasmoa okupatzeko edo behin-betiko onartzeko akta izenpetzeko egunaren aurre-aurrekoari dagokiona da.
Beste edozein etxebizitaren titular izan eta eragindako legezko okupatzaile direnek, errentan lortu ahal izango dute babespen ofizialeko etxebizitza bat.
Hirigintza iharduketek eragindakoak izan eta birralojatzea behar duten eraikinen legezko okupatzaileek, birralojamentutarako administrazioak eskeinitako etxebizitzak jabetzan eskuratu ahal izateko, nahitaezko izango dute, bai bakarka edo elkarbizitza-unitateka jakineko irabazia lortzea, indarrean dagoen profesioarteko gutxienezko soldata 1,7 bider edo etxebizitzaren prezioaren zazpigarren zatia; azken kasu honetan, desjabetze egoerarik gertatzen bada, justiprezioaren zenbatekoa kenduko da.
Legezko okupatzaileen irabazi ponderatuek ez badituzte gainditzen aurretik adierazitako mugak, dekretu honetan etxebizitza sozialentzat jarritako akuratze-baldintzak beteko dituen etxebizitza bat eskeiniko zaie okupatzaileoi; etxebizitza horri dagokionez, hirigintza iharduketa egingo deneko udalerriko udalak izango du lehentasuna kudeaketa gauzatzeko, dekretu honetako V. atalburuan adierazitakoari jarraiki.
A) Euren irabazi ponderatuak xedapen honetako bigarren puntuan aipatutako gutxienezkoaren eta profesioarteko gutxienezko soldata 3,5az biderkatzetik ateratzen denaren artean dituztenei dagokienez, birralojatzea jabetzan egingo da etxebizitza sozialetan, honako arau hauek betez:
eragindakoak izan eta euren irabazi ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldata 2,5 bider gainditzen ez duten okupatzaileak:
etxebizitzaren prezioak ez du gaindituko, metro karratu bakoitzeko, 0,85 bider indarrean dagoen eta aplikagarria den modulu ponderatua.
eragindakoak izan eta euren irabazi ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldata 3,5 bider gainditzen ez duten okupatzaileak:
etxebizitzaren prezioak ez du gaindituko, metro karratu bakoitzeko, indarrean dagoen eta aplikagarria den modulu ponderatua.
Birralojatze eragiketa hauei dekretu honetako 6. atalean ezarritako finantzaketa aplika dakieke.
Euren irabazi ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldata 3,5 bider gainditzen duten eragindakoek, babespen ofizialeko etxebizitzei dagokienez, jabetzan egingo da birralojatzea, babes ofizialeko etxebizitzen arloan indarrean dauden arauetan adierazitako gehienezko prezioan.
Salerosketako kontratua izenpetze egunean indarrean egon daitezen arauetan babespen ofizialeko etxebizitzak erosteko ezarritako finantza neurriak eskura ditzakete aipatutako okupatzaileek.
Euskal Autonomi Elkartearen eremuan, etxebizitza sozialen suztapenetako hirigintzako gosteen guztizkoari gehitutako lurren balioak ez du babespeko etxebizitzen eta gainontzeko eraikuntzen salmenta-prezioaren 100eko 15 gaindituko.
Dekretu honen ondorioetarako, hirigintzako gostetzat lurraren araubide eta hiri-antolaketari buruzko Legearen Bateratutako Testuaren 155.1 atalean jasotakoak hartuko dira. Eraikinak lurreratzetik, landaketak suntsitzetik, planak burutzeko egin beharreko obra eta instalazioak egitetik sortutako gastuak barne daudela joko den arren, hauek ekar ditzaketen kalteordainketak ez dira zenbatuko.
Fondo galdura emandako dirulaguntzak bateragarriak izango dira Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak edo beste Administrazio eta Erakundeek emandako laguntzekin, beti ere emandako fondo galdurako dirulaguntzen zenbatekoa ez badu ihardueraren kostea gainditzen.
ALDIBATERAKO XEDAPENAK
Indarra hartzerakoan etxebizitza sozial lez edo sustapen publikoko babespen ofizialeko lez kalifikaturik dauden etxebizitza guztiei aplikatu ahal izango zaie dekretu honetan xedatutakoa. Salbuetsi egingo da 3.5, 7., 12.1 eta 12.3 eta 13.5. ataletan xedatutakoa, izan ere, dekretu honek indarra hartu ondoren behin-behinekotasunez kalifikatutakoei bakarrik aplikatu ahal izango zaie atal hori; 19., 20., 31., 37. atalak eta Gehigarrizko Xedapenetatik Seigarrena, ordea, indar hartze horren ondoren hasten diren etxebizitzen esleipenetan izango da aplikagarri.
Eroslearentzako mailegua sustatzailearentzako maileguari ezargarri zaion erregimen pean egongo dela ekarriko du sustatzaileak gauzatutako mailegua eskuratzen duenaren subrogazioak, gauzaketaren data kontutan hartu gabe.
INDARGABETZE XEDAPEN BAKARRA
Etxebizitza sozialen finantzaketa neurri eta erregimen juridikoari buruzko apirilaren 20ko 109/1993 Dekretua eta Dekretu honetan xedatutakoaren aurka joan daitezen xedapenak indargabetu egin dira, Dekretuaren babesean eratutakoak izan ezik.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, bere eskuduntzen barne, dekretu hau burutzeko eta garatzeko beharrezkoa izan daitezen xedapenak eman ahal izango ditu.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 30ean.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Zuzendutakoa: 212/1996 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezkoa. (Hutsen zuzenketa).
- Zuzendutakoa: 212/1996 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, etxebizitza sozialen arloko finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezkoa.(Hutsen Zuzenketa).
- Aldatutakoa: 348/1999 DEKRETUA, 1999ko urriaren 5ekoa, gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari buruzko Dekretua, etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa ara
- Indargabetzen du: 109/1993 DEKRETUA, apirilaren 20koa, etxebizitza sozialen finantza neurri eta erregimen juridikoari buruzkoa.
- Aldatutakoa: 62/1998 DEKRETUA, martxoaren 24koa, dekretu hauek aldatzen dituela, hots, gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari buruzkoa; etxebizitza sozialen finantza neurriak eta