Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

200/1996 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, haragi freskoa eta oilategiko hegaztien haragia ikustatzeko eta haragi horren osasun kontrolaz arduratzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasen aplikazioa arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 172
  • Hurrenkera-zk.: 4182
  • Xedapen-zk.: 200
  • Xedapen-data: 1996/07/30
  • Argitaratze-data: 1996/09/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

Maiatzaren 10eko 3/1996 Legearen bitartez onartu ziren haragi freskoa eta oilategiko hegaztien haragia ikustatzeko eta haragi horren osasun kontrolaz arduratzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak. Lege horrek ordezkatu egin zituen Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Ariel eta Herri-Prezioei buruz maiatzaren 31n eman zen 3/1990 Legearen II. Idazpuruko IX. Atalburuko 3.12.02 sekzioaren ("Haragi freskoen osasun ikuskaketa eta arakaketa zerbitzuengatikako ariela") 133. ataletik 137.era arautzen diren tasak.

3/1996 Legean jasotako berrikuntzetako baten arabera, zergapekoaren ordezkoek ere ordaindu behar dute tasa hori. Tasaren kitapenari dagokionez, ordezko horiek berek egingo dute, behin zenbatekoa fakturan kargatu ondoren. Beraz, 3/1996 Legean bertan aurreikusten dira hala tasa fakturan kargatu beharra nola kitapena egiteko era eta epeak.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 30eko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Xedea.

    Maiatzaren 10eko 3/1996 Legearen 2. idazatiaren 3. atalaren arabera, haragi freskoa eta oilategiko hegaztien haragia ikustatzeko eta haragi horren osasun kontrolaz arduratzeko zerbitzuengatiko tasa zargapekoaren ordezko gisa ordaindu behar dutenek, animaliak hiltzeko, zatitzeko edo haragi freskoa gordetzeko dituzten establezimentuetan egiten diren ikuskaketa edo kontrol operazioen deklarazioak-kitapenak Osasun Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkez ditzaten jarraitu beharreko prozedura arautzea da Dekretu honen xedea.

  2. atala.- Tasa kargatzea.

    Tasa ordaintzera behartuta daudenek, zergapetutako operazioa halakoari egin badiote, horri kargatu beharko diote tasaren zenbateko osoa eta bezeroek ordaindu egin beharko dute, bien arteko estipulazioak direnak direla eta, beti ere, karguak Dekretu honetan xedatutakoari egokitzen bazaizkio.

  3. atala.- Tasa kargatzeko formazko eskakizunak.

  1. Tasa fakturaren edo antzeko agiriren baten bitartez kargatuko da.

    Ondorio horietarako, kargatutako tasa kontzeptuka xehatuta emango da, emandako zerbitzuen kuoten arabera.

  2. Tasa kargatzeari buruz sor daitezen liskarrak, hala karguaren jatorriari nola zenbatekoari buruzkoak, zerga-izaera izango dute, bide ekonomiko-administratiboko erreklamazioei dagokienez.

  1. atala.- Tasa kargatzeko denbora-betekizunak.

  1. Faktura edo antzeko agiria luzatu eta ematerakoan kargatuko da tasa, beti ere sortzapen-egunetik bost urte igaro ez badira.

  2. Tasarekin zergapetutako operazioaren destinatarioa ez da behartuta egongo tasa sortzapen momentua baino lehen ordaintzera.

  1. atala.- Fakturetan kargatutako zerga-kuoten zuzenketa.

  1. Fakturetan kargatutako zerga-kuoten zuzenketa kasu hauetan egingo da: kuota horiek ezartzerakoan egitezko edo zuzenbidezko akatsik egin bada, zenbatekoa zehazten duten zirkunstantziak aldatzen badira eta, azkenik, tasarekin zergapetutako operazioak eraginik gabe gelditzen badira.

  2. Akatsa antzeman edo aurreko atalean zehazten diren zirkunstantziak gertatu eta berehala egingo da zuzenketa, beti ere, zergapetutako operazioari dagokion tasa sortu zenetik edo, hala badagokio, kontraprestazioa aldatu duten edo zergapetutako operazioaren eraginik eza ekarri duten zirkunstantziak gertatu ziren egunetik bost urte igaro ez badira.

  1. atala.- Kuoten kitapenari buruzko erregistro liburua.

  1. Hiltzeko, zatitzeko edo haragi freskoa biltegiratzeko establezimentuetako titularrek, tasa ordaintzera behartuta badaude, tasaren kitapenari buruzko erregistro liburua behar bezala eramango dute establezimentu bakoitzean eta bertan idatziko dira, behar bezala bereizita, tasaren kitapenaren kontzeptu desberdinak.

    Dena den, baliozkoa izango da prozedura egoki baten bitartez orrietan idazpenak edo oharpenak egitea, beti ere, orri horiek zenbakitu eta hurrenkeran enkoadernatzen badira, erregistro liburua osatuz.

  2. Erregistro liburuan banan banan inskribatuko dira zerbitzua eskatu dutenei edo hiltze, zatitze edo biltegiratze operazioak egin zaizkienei egindako ekintza guztiak. Gainera, Dekretu honetan onartu eta III. eraskinean eskaintzen den ereduan tasa likidatzeko derrigorrezkotzat jotzen diren datuak ere jasoko dira.

  3. Erregistro liburua horretarako gaituko da eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak onetsi beharko du, lurralde ordezkaritzen bitartez.

    Dena den, Osasun Sailak onetsi egin dezake, egoki iritzitako egiaztapenak egin ondoren, 1. idazatian aipatutako erregistro liburuaren ordez bestelako erregistro sistema bat erabiltzea, beti ere, subjektu pasiboaren administrazio eta kontabilitate antolaketari egokitzen bazaio eta tasarekiko zerga-betebeharren egiaztapena bermatzen bada. Baimen horiek edozein momentutan baliogabe daitezke.

  1. atala.- Formazko betekizunak.

  1. Erabiltzen den prozedura dena dela, erregistro liburua zehatz-mehatz eta argi eramango da, daten hurrenkeran eta zuriunerik, tartekapenik, urradurarik edo ezabapenik gabe. Bestalde, operazio eta kuoten oharpenetan antzemandako akats edo hutsak berehala salbatuko dira.

    Ekonomi arloko oharpenetan zenbatekoak pezetatan adieraziko dira.

  2. Erregistro liburuko orriak hurrenkeran zenbatuko dira.

  1. atala.- Erregistroko oharpenetarako epeak.

    Erregistroan jaso beharreko operazioak kronologikoki idatziko dira erregistro liburuan, hau da, egin diren momentuan edo, edozein kasutan, likidazioa eta borondatezko aldiko ordainketa egiteko legezko epea amaitu aurretik.

  2. atala.- Oharpenen zuzenketa.

  1. Fakturetan kargatutako kuotak zuzenduz gero, tasa ordaintzera behartuta daudenek erregistroko oharpenak ere zuzendu beharko dituzte. Horretarako, kitapen aldi bakoitzaren amaieran, zuzenketak idazpen edo idazpen multzo bakarrean jasoko dira.

  2. Idazpen edo idazpen multzo hori gainontzeko oharpenetatik bereizita egongo da eta bertan zehatz adieraziko dira baliogabetzen edo zuzentzen diren fakturak edo bestelako agiriak, horien zenbatekoak, aldaketa edo baliagabetzea eragin duen agiriaren zenbakia edo erreferentzia zehatza eta, zuzenketa baldin bada, agiri edo faktura horien arabera erregistratu beharreko zenbateko berriak.

  3. Azkenik, baliogabetze edo aldatze idazpenaren edo idazpen multzoaren guztirako zenbatekoak idatziko dira eta berariaz aipatuko dira bai zuzenketak egin direneko kitapen aldiko kenketak bai sortutako zerga-kuota kalkulatzeko beharrezko diren gorako edo beherako aldaketak.

  1. atala.- Tasaren kitapena. Arau orokorrak.

  1. Tasa ordaintzera behartuta daudenek berek zehaztu beharko dute zerga-zorra eta, horretarako, jarraian datozen idazatietan jasotzen diren arauen araberako aitorpena-kitapena egin beharko dute. Salbuespen izango dira maiatzaren 10eko 3/1996 Legearen 4. ataleko 2. idazatian aipatzen diren erantzule subsidiarioak.

  2. Aitorpenak-kitapenak zuzenean edo aitorpen-kitapen ereduan aipatzen diren finantza-entitateen bitartez aurkeztu ahalko dira.

  3. Kitapen aldia hilabete naturalarekin bat etorriko da.

  4. Aitorpena-kitapena Dekretu honetako I. eraskinean eskaintzen den ereduaren araberakoa izango da eta, kitapen aldia halako hilabeteri badagokio, hurrengo hilabeteko lehenengo hogeita bost egun naturaletan zehar aurkeztu beharko da.

    Dena den, uztaileko kitapen aldiari dagozkion aitorpenak­kitapenak abuztu osoan eta iraileko lehenengo hogei egun naturaletan zehar aurkeztu ahalko da.

  5. Aurreko 4. zenbakian aipatzen diren aitorpenez­kitapenez gain, subjektu pasiboek aitorpen-laburpen bat aurkeztu beharko dute urtero, Dekretu honetako II. eraskinean eskaintzen den ereduaren arabera.

    Urteko aitorpen-laburpen horiekin batera, urteko kitapen aldi guztiei dagozkien aitorpenak-kitapenak aurkeztuko dira.

    Urteko aitorpen-laburpena urteko azken kitapen aldiko aitorpenarekin-kitapenarekin batera aurkeztuko da.

  1. atala.- Tasaren bilketa. Arau orokorrak.

  1. Tasa ordaintzera behartuta dagoenak edo bere ordezkariak zuzenean sartuko ditu, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak baietsitako kontuetan, aitorpenei-kitapenei dagozkien kuoten zenbatekoa, horiek aurkezten dituen momentuan.

    Haragi freskoa eta oilategiko hegaztien haragia ikustatzeko eta haragi horren osasun kontrolaz arduratzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasengatiko ordainketak ezin izango dira egin atal honetan zehazten den moduan baino.

  1. atala. Ofizioko behin-behineko kitapena. Noiz aplikatu.

  1. Subjektu pasiboak berak ez badu tasa Dekretu honetako 10. atalean zehazten den moduan kitatzen eta ez badio kasurik egiten aitorpena-kitapena aurkezteko eskaerari, Osasun Saileko lurralde ordezkaritzek ofizioko behin-behineko kitapenak egingo dituzte.

  2. Ofizioko behin-behineko kitapenetan, subjektu pasiboak berak kitatu beharko zukeen zerga-zorra taxutuko da eta, hala badagokio, zigor-espedientea irekiko da.

  1. atala.- Ofizioko behin-behineko kitapena. Prozedura.

  1. Aitorpena-kitapena Dekretu honetan aurreikusten den epean aurkeztu ez izanagatik Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak egindako errekerimentua subjektu pasiboari jakinarazi eta handik hogeita hamar astegunera, ofizioko behin­behineko kitapena egiteko prozedura hasi ahalko da.

  2. Ofizioko behin-behineko kitapena Osasun Sailak dituen eta horretarako garrantzizkoak diren datu, aurrerakin, elementu, zeinu, indize edo moduluetan oinarrituko da.

  3. Espedientea dagokionari erakutsiko zaio, hamar eguneko epe luzaezinean nahi dituen arrazoibideak aurkez ditzan.

  4. Ofizioko behin­behineko kitapena subjektu pasiboaren arrazoibideak jaso ondoren edo hori egiteko epea amaitu ondoren egingo dute Osasun Saileko lurralde ordezkaritzek.

  5. Kitapena espedienteari gaineratuko zaio eta, hamar eguneko epean, interesatuei jakinaraziko zaie.

  1. atala.- Ofizioko behin-behineko kitapenaren ondorioak.

  1. Ofizioko behin-behineko kitapenak betearazleak izango dira, berehala, legeetan xedatutakoaren arabera horien aurka aurkez daitezkeen arrazoibideen kalterik gabe.

  2. Ondoren, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak subjektu pasiboen zerga-egoera aztertu ahal izango du eta egin beharreko behin-betiko kitapenak egingo ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera. Guzti hori aurreko ataletan xedatutakoaren kalterik gabe.

  1. atala.- Albaitaritza arloko langile urgazleengatiko eta laguntzaileengatiko gehikinen kenketa.

    Ganadua hiltzeko ezein establezimenduk bere aitorpenetan­kitapenetan albaitaritza arloko langile urgazleengatiko eta laguntzaileengatiko kenketak aurkezten baditu, Osasun Saileko lurralde ordezkaritzek ikusketak egingo dizkiote, aldiro-aldiro, langile horiek benetan hor dihardutela egiaztatzeko, maiatzaren 10eko 3/1996 Legearen 10. ataleko 6. idazatian aurrikusitakoa betez.

    ALDIBATERAKO XEDAPENA

    1996ko ekaineko kitapen aldiari dagozkion aitorpenak­kitapenak abuztu osoan eta iraileko lehenengo hogei egun naturaletan zehar aurkeztu ahalko da.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 30ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.