Arautegia
InprimatuDEKRETUA, 108/1996 maiatzaren 14koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2552
- Xedapen-zk.: 108
- Xedapen-data: 1996/05/14
- Argitaratze-data: 1996/05/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Orain arte indarrean egon den Herrizaingo Sailaren egitura organikoa uztailaren 17ko 217/1993ko Dekretuan ezarritakoa izan da.
Ordutik hona igaro den denboran Jaurlaritza Kontseiluak Administrazio Publikoaren Razionalizazio eta Hobekuntzarako Batzordearen Txostena onartu zuen 1994ko ekainaren 28an; baita Euskal Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, kendu edo aldatzeko den urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretua ere.
Bestalde, Herrizaingo Sailari dagokion iharduera-alorrean Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Iharduerak arautzen dituen azaroaren 10eko Legea eta Larrialdiak kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legea onartu zituen Eusko Jaurlaritzak.
Arrazoi hauek uztailaren 17ko 217/1993 Dekretua berrikustera bultzatzen zuten; eta berrikuntza sakonik ez badago ere, zenbait aldaketa funtsezko, egon, egon dira, eta aipaturiko dekretuko zenbait aurrikuspen lege berri horiei egokitzen zaizkie.
Sailburuaren Kabineteari Zuzendaritza maila ematea da Sailburuaren menpe dauden organoekiko aldaketarik aipagarriena eta esanguratsuena. Aldaketa horrek berekin dakar, jakina, bere egitura sendotzea eta egokitzen zaizkion eginkizunak betetzeko bitarteko gehiagoz hornitu beharra aurrerantzean. Bien bitartean, Zerbitzu Zuzendaritza eta Lege Araubideko Zuzendaritza bere horretan mantenduko dira. Kabinetearen kasuan esperientziak erakutsi du Kabinetearen eginkizunek ez dutela izaera koiunturala, eta horregatik, saileko egituran organo gisa sartzeari komenigarri tzat jo da.
Bestalde, sailaren iharduera-alorrean funtsezko ardaztzat jotzen diren bi sailburuordetzak mantendu egin dira. Bata, Herrizaingo Sailordetza, ezertan aldatuko ez dena, eta bestea, Segurtasun Sailordetza; honetan Komunikazio Zuzendaritza kenduko da, eta bere eginkizunak Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoak bereganatuko ditu. Horrela, Ertzaintzaren Laguntzarako Zerbitzu guztiak bateratuko dituen Zuzendaritza bihurtuko da.
Azkenik, azpimarratutako aldaketekin batera bestelako aldaketa puntualago batzuk ere egon dira, batzuetan lege berri horien ondorioz eta beste batzuetan saileko Zuzendaritzen koordinazioa formalizatzea komenigarria delako, esperientziak garbi erakutsi baidu zeinen emankorrak izan daitezkeen Zuzendaritzen arteko hartu-eman iraunkorrak.
Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritza Kontseiluak 1996ko maiatzaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.- Herrizaingo Saila.
Urtarrilaren 3ko 1/1991 Dekretuaren 9. atalean xedatutakoaren arabera, honako hauek dira Herrizaingo Sailari dagozkion ihardun-arlo eta egitekoak, Ertzaintza, Hauteskunde Administrazioa, Larrialdiei Aurregitea, Transmisio eta Komunikazioa, Bidezaingoa, Joko eta Ikuskizunak eta Ibilgailuak, eta baita berari atxikitako administrazioko erakundeen zuzendaritza eta babesa, eta legeek eta arautegiek eman diezaizkioten gainontzeko ahalmenak.
atala.- Herrizaingo Saileko organoak.
Aurreko atalean aipatutako alorren inguruko eskuduntzez baliatzeko, honako organo hauetan egituratzen da Herrizaingo Saila:
- Organo nagusiak:
Sailburua.
Sailburuaren Kabinete Zuzendaritza
Zerbitzu Zuzendaritza.
Lege Araubideko Zuzendaritza.
Herrizaingo Sailordetza:
Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.
Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritza.
Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.
Segurtasun Sailordetza:
Segurtasun sailburuordearen Kabinetea.
Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza.
Ekintzetarako Baliabideen Zuzendaritza.
Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritza.
Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritza.
- Inguruko organoak:
Bidezaingoko eta Joko eta Ikuskizunetako lurralde ordezkaritzak izango dira, horietako bakoitzeko arduradun funtzionari bat izango dela, beti ere zuzendariaren menpe egongo delarik. Lurralde Zerbitzu horien eginkizunak Zuzendaritza bakoitza arautzeko orduan finkatzen direnak izango dira.
- Kontsultetarako organoak:
Ertzaintza-kontseilua
Euskal Herriko Segurtasun-Batzordea.
Euskal Herriko Toki-mailako Poliziak Koordinatzeko Batzordea.
Toki-mailako koordinazio-Batzordea.
Euskal Herriko Herri Babeseko Batzordea.
Euskal Herriko Joko-Kontseilua
Euskal Herriko Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Ihardueretarako Kontseilua.
Euskal Herriko Bide Segurtasunerako Batzordea.
Dekretu hau garatuz sailburuak emandako agindu bidez Dekretu honetan araututakoak baino maila apalagoko organoak ezarri ahal izango dira.
atala.- Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.
Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 6.1 eta 7.3 ataletan ezarritakoarekin bat etorriz, Herrizaingo Sailari atxikita dago Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomiaduna. Herrizaingo sailburuari dagozkio erakunde horren babeserako ahalmenak eta horren ihardunerako azterpide nagusiak ematea, segurtasun alorrean arduradun izan daitezen beste organo batzuen beharrezko koordinaketaren kaltetan gabe, Dekretu honen 13.2.b) atalean ezarritakoaren argitan.
atala.- Sailburua.
Herrizaingo Saileko sailburuari dagokio, ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. atalean ohartemandako aginpidea eta ahalmenez baliatzea, eta baita Sailaren berezko ihardun-arlo eta eginkizunen eremuan indarrean dagoen legeriak izenda diezazkion oroz ere.
Herrizaingo sailburuari dagozkio, gainera, Saileko kontratazio organoaren eginkizunak eta ondareari buruzko gaietan legeek kontratazio organoei izendatzen dizkienak ere.
Zehatzeko edo zigortzeko ahalmenaren erabilerari dagokionez, Herrizaingo sailburuari dagokio Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 96.1.a) atalean eta xedapen gehigarrietatik hamazazpigarreneko 2 b) puntuan jasotako zehapenak jartzea, eta baita azken xedapen horretan jasotako zigorra proposatzea ere. Horrez gain, Jokoari buruzko Legearen 32.3 eta Ikuskizunak eta Jolas Iharduerei buruzko Legearen 38.3 d) ataletan ezarritako zehapenak jartzea ere berari dagokio, eta baita indarrean dauden arauek esanbidez izenda diezaizkionak ere.
Saileko Zuzendaritza Batzordeak lagunduko dio sailburuari Sailaren politikaren gainbegiraketa eta jarraipenean, iharduketen plangintza orokorrean eta izenda diezaizkioten eginkizun guztietan.
Sailburuaren goi-aginpean, sailburuordeek, Zerbitzu zuzendariak, Komunikazio, Prentsa eta Protokola Zerbitzuaren arduradunak, Lege Araubideko zuzendariak eta sailburuak erabaki dezan beste guztiek osatuko dute Zuzendaritza Batzordea.
atala.- Sailburuaren Kabinete Zuzendaritza
Kabineteko zuzendariak lagunduko dio sailburuari bere eginkizunetan eta aholkularitza-lana ere egingo du. Hona hemen Kabineteak bere gain hartuko dituen eginkizunak:
Sailburuaren lan-egitaraua jarraitzea.
Sailaren politika garatzeko interesgarri izan daitezen sailburuak agindutako azterketa eta azterlanak egitea.
Sailaren eginbeharrekoetan eragina izan dezaten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztea. Horretarako gaiarekin zerikusia duten Saileko beste organo aginpidedunekin batera lan egingo du.
Saileko estadistiken elaborazioa koordinatzea eta arlo honekin zerikusia duen organo aginpidedunetan Sailaren ordezkari agertzea.
Giza-komunikabideekiko harremanak garatu eta izan eta Sailaren komunikazio politika taiutu eta aurrera eramatea, saileko gainontzeko organoei laguntzeko.
Eragindako gainontzeko organoekin elkar lanean, irudi kanpainak eta herritarren lankidetza eskatzeko helburua duten kanpainak diseinatu eta gauzatzea, Sailaren eginkizunarekin zerikusia duten gaietan herritarren parte hartzea bultzatzeko.
Herrizaingo Sailak egin ditzan ekintza ofizialen protokolo eta antolaketa era egokian garatu daitezen bermatuko du, Lehendakaritzaren Idazkaritzako Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagozkionen kaltetan gabe.
Sailak eratutako Kongresu , Ihardunaldi edo Solasaldien antolakuntza koordinatzea
Saileko Argitalpen-Plana prestatzea Argitalpenetako Zerbitzu Zentralarekin batera.
Saila eta Eusko Legebiltzarraren eta Arartekoaren arteko harremanak bideratzea Jaurlaritzako Lehendakaritzaren bitartez, berori baita organo aginpideduna.
Herritarrei informazio orokorra eskaintzeko iharduerak koordinatzea.
Sailburuaren Kabinetean integratzen da Komunikazio, Prentsa eta Protokolo Zerbitzua .
Bere eginkizunak hobeto betetzeko, Komunikazio, Prentsa eta Protokolo Zerbitzuak beharrezko dituen giza-baliabide eta bitartekoak izango ditu, Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzaren bidez.
atala.- Zerbitzu Zuzendaritza.
Zerbitzu Zuzendaritzak, zuzenean sailburuaren menpe dagoen organoa izanik, bi eginkizun ezberdin ditu bere gain. Batetik, saileko gainontzeko organoei ¿Segurtasun sailburuordetzaren menpe daudenei ez bezala¿, lagunduko dien organoa da, eta organo horien ekonomia, langilegoa, patrimonioa eta kontratazioa, eta organizazio eta informatika ere berak kudeatzen ditu.
Bestetik, koordinazio-organoa da, eta berari dagokio Herrizaingo Sailari atxikitako gai horietan politika orokorra koordinatu eta bultzatzea. Horretarako beste organo aginpidedunen laguntza behar izango du; Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoarena eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoarena.
Laguntzarako organoa den aldetik, Zerbitzu Zuzendaritzari ondoko eginkizunak dagozkio:
Sailari atxikitako funtzionari eta lan-itunpeko langileen Buruzagitza beteko du, Ertzaintzako funtzionariena, Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoarena eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakundeari autonomoari atxikitakoena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. atalean xedatutakoaren arabera, Herrizaingo Sailari dagozkion aginpideen artean eta aurreko atalean aipatutako langileei dagokienez, honako hauek izango ditu:
Lan-itunepeko aldibaterako langileak kontratatzea.
Konpatibilitate-espedienteak izapidetu eta ebaztea, eta derrigorrezko eta gorputzeko ezinaren ondoriozko jubilazioak aldarrikatzea.
Lanpostuen zerrendak proposatzea.
Disziplinazko espedienteak irekitzea, horiek ebaztea jarri beharreko zigorra lege-urratze larriagatik denean eta lege-urratze arinegatiko zigorrak jartzea.
Lizentziak eta baimenak ematea.
Sailaren kudeaketa ekonomikoa, Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoarena, 18. atalean araututakoa hain zuzen, izan ezik.
Administrazioaren kontratazio espedienteen eta Herrizaingo Sailaren ondareari buruzko izapideak egitea, Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoak kudeatu beharrekoak, 18. atalean araututakoak hain zuzen, izan ezik.
Saileko Erregistroen sistemaren antolaketa.
Sailaren bulegoetako barne araubidearen arreta eta zaintza, baita ondasun higigarri eta higiezinen administrazioa eta iraunerazpena egitea ere, polizi-zerbitzuetarakoena salbu.
Barne antolaketa eta informazio sistemetarako metodoak prestatzea, Sailaren zerbitzuetako lan sistemak arrazoizkoak eta hobeak izan daitezen, eta horiek eta polizi zerbitzuen menpekoen arteko lotura koordinatzea.
Koordinazio organo lez honako eginkizun hauek dagozkio:
Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoarekin eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiarekiko elkar-lana bultzatzea, langileria, ekonomia, kontratazioa eta ondareari buruzko gaietan amankomuneko irizpideak finkatzeko.
Herrizaingo sailaren menpeko langileengan eragina duten Akordio- eta Hitzarmen-negoziaketan parte hartzea.
Hautaketa-froga eta barne lehiaketen deialdien oinarrien prestakuntza koordinatzea, eta baita Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoko eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko lanpostu zerrenden prestakuntza ere.
Sailaren aurrekontuaren aurreproiektua prestatzea, diru-sarrerak bereziki azpimarratuz, eta eragina duten saileko organoekin elkarlanean; eta gastu-programak ebaluatzea.
Aurrekontuetako aldaketak izapidetzea.
Kudeaketa ekonomikoaz, eta kontratazio eta ondareari buruz saileko informazio trinkoa prestatzea.
Saileko langileei buruzko informazio trinkoa prestatzea, Ertzainei buruzkoa izan ezik.
Jaurlaritzaren Kontseiluari edo Batzorde Delegatuei aurkeztu beharreko gai guztiak izapidetzea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko diren xedapenak eta administrazio egintzak izapidetzea ere.
Sailak izenpetuko dituen Hitzarmen administratiboei buruz informatzea; baita diru-laguntzak arautzen dituzten sailburuaren Aginduei buruz ere.
Jaurlaritzako beste sailekin edo beste erakundeekin komunikazio organo lez aritzea, baita bere aginpidearekin lotutako eginkizunetarako elkargoetan sailaren ordezkaritza betetzea ere.
atala.- Lege Araubideko Zuzendaritza.
Sailburuaren zuzeneko ardurapean, Herrizaingo sailari egokitutako kudeaketa arloan Lege-Araubideko Zuzendaritza da lege-araubideari buruzko iharduketetarako koordinazio-organoa. Horrela, Lege Araubideko zuzendariak, egiturako bere goi-aginpearen bidez koordinatuko ditu Saileko organo ezberdinei atxikitako lege-zerbitzuak.
Honako eginkizun hauek dagozkio Lege-Araubideko Zuzendaritzari:
Sailaren aginpidea alorreko arauen garapen planak prestatu, proposatu eta burutzea, kasuan kasuko xedapen orokorren egitasmoak landuz, guzti hori Sailaren barneko eragindako organoekin elkar lanean eta koordinatuta.
Herrizaingo Sailaren eta bere organoen egintza edo xedapenen aurka jar daitezen liskar-auzien jarraipena egitea eta kontrolatzea, eta baita haien aurka hartutako erabakiena ere.
Herrizaingo Saileko sailburuak erabaki beharreko administrazio prozedurak izapidetzea eta Sailordetzako sailburuordeek erabaki beharrekoetan beharrezko aholkularitza eskaintzea.
Saileko organoek eska diezaizkioketen legezko txostenak ematea.
Ekonomia-Batzordeak eta Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta erabaki beharreko proiektuak eta gaiak aztertu eta horien inguruko txostena ematea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin Koordinaturik.
Terrorismoak Kaltetutakoei erantzutea, horretarako bereziki sortutako Bulegoaren bidez.
Eskumen Zibil eta Penalaren aurrean Ertzainak defendatu eta ordezkatzeko legeriak gaitzeari buruzko apirilaren 25eko 250/1995 Dekretuak Herrizaingo sailari atxikitzen dizkion eginkizunak ere Lege-Araubideko Zuzendaritzari dagozkio.
atala.- Herrizaingo sailburuordea.
Polizi-ihardunarekin zerikusirik ez duen segurtasun alorrean Herrizaingo Sailari izendatzen zaizkion eginkizunak dagozkio Herrizaingo Sailordetzari, horien artean larrialdien kudeaketa, bidezaingo eta ibilgailuak, joko eta ikuskizunak eta hauteskundeak.
Herrizaingo sailburuaren eginkizuna izango da Sailordetzako ihardun multzoa programatzea eta bere organoen iharduerak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea, eta bereziki Euskal Herriko Autonomi Elkartean Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 32.2, eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Iharduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 38.3 c) ataletan jasotako zigorrak eta indarrean dauden arauek esanbidez izendatzen dizkiotenak jartzea, eta bere ardurapeko Zuzendaritzetako Zuzendariek emandako erabakien aurka jar daitezen errekurtso arrunten ebazpena ere.
Honako Zuzendaritza hauek daude Herrizaingo Sailordetzan:
Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.
Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritza.
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.
Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.
atala.- Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.
Honako eginkizun hauek dagozkio Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari:
Eusko Jaurlaritzaren esku dauden larrialdietarako planak idatzi, prestatu eta horien ezarpena koordinatzea, kasuan kasuko planak bere zuzendaritzari buruz ezartzen dituen xedapenekin bat etorriz.
Euskal Autonomi Elkarteko beste Administrazioen ardurapeko larrialdietarako planen idazketa bultzatzeko laguntza ematea eta baita, Autonomi Elkarteko mugez kanpoko eremua hartzen badute ere, Euskal Autonomi Elkarteko lurraldean eragin berezia izan dezaketenetan ere, beti ere legeetan ohartemandako bideak erabiliz.
Arrisku, hondamendi edo hondamen publiko larria izan gabe, larrialdi edo gertaera larriren bat dagoenean burutu beharreko ekintza-jokabideen prestakuntza bultzatu eta koordinatzea, beren erabilerarako iharduerak zuzendu eta ekintzetarako baliabideak koordinatzea.
Euskal Autonomi Elkartean gerta daitezkeen larrialdi-egoerei aurre egiteko era guztietako bitarteko eta baliabideak sortu eta garatzeko eragitea.
Herri Babesaren inguruko gaikuntza politika bultzatu eta aurrera eramatea,larrialdietan eskuhartzen duten giza-baliabideen heziketa eta herritarren autobabesa bultzatuz.
Herri izaerako edo izaera pribatuko erakundeek herri babesaren inguruan egin ditzaten ekintzen aldeko sustapen politika bultzatu eta aurrera eramatea.
Herri Babesa eta larrialdiei buruzko gaiak zerrendatu eta koordinatzea, edota behar bada organo autonomoetan, estatukoetan edo nazioartekoetan zuzendu edo parte hartzea.
Zuzendaritza honi atxikitzen zaio Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzua (LALZ), Ertzaintzako kideen funtzionari-estatutuarekin zerikusia duten aferak salbu.
Larrialdiei aurre egiteko Zuzendaritzari atxikita gelditzen dira SOS-Deiak Ekintzak Koordinatzeko Zentruak. Zentruok CECOP edo CECOPI legez ihardungo dute beti, zer dagokienaren arabera, Euskal Autonomi Elkarte mailako larrialdietarako planak ezartzeko orduan.
SOS-Deiak Zentruetan gainera laguntza-eskerako dei guztiak ere jasoko dira, premiazko zerbitzua zein den ikusi ondoren, deiok Dekretu honen 15. atalean jasotako Ertzaintzaren Agintaritza eta Kontrol Zentrura, Osakidetzako Larrialdietarako Zentrura, edo kasu bakoitzean dagokion besteren batera helaraziz.
atala.- Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.
Honako eginkizun hauek dagozkio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, Dekretu honen 2. puntuan Zuzendaritzako Lurralde Zerbitzuei izendatutakoen kaltetan gabe:
Kasinoak, Bingoak, Jolas eta Joko Aretoak jarri, zabaldu, moldatu, berriztatu eta ihardunean jartzeko baimena ematea, eta baita, hala badagokie, iraungita aldarrikatzea ere; bai eta Euskal Autonomi Erkidegoan indarrean dagoen araudian aipatutako joko-moeta guztietarako ere.
Joko-iharduerarekin zerikusia duten eginkizunak betetzeko beharrezko lanbide-agiriak eman, berriztatu, eta, hala badagokie, indargabetzea.
Euskal Autonomi Erkidegoaren lurralde eremuan diharduten joko-mota desberdinak ustiatuko dituzten entrepresei baimenak eman, aldatu, berriztatzea, edota, hala badagokie, baimena ezabatzea.
Joko-makinak ustiatzeko baimenak eman eta, hala badagokie, berriztu eta iraungita daudela aldarrikatzea.
Joko eta ikuskizun eta jolas-ihardunen inguruko zigortzeko ahalmena kontrolatu, ikuskatu eta burutzea, Euskal Autonomi Elkartean Jokoa arautzeko 4/1991 Legearen 32.1, eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Iharduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 38.3 b) ataletan jasotako zigorrak, eta indarrean dauden arauek izenda diezaizkionak jarriz.
Aipatutako zigor-espedienteak Zuzendaritzako teknikoek izapidetuko dituzte, kasu bakoitzean ezargarri diren arauen arabera.
Euskal Autonomi Elkartean baimendu beharreko jokorako material, osagai, tresna edo elementuak finkatu, homologatu eta ikuskatzea.
Ikuskizun eta jolas-ihardunen alorrean Herrizaingo Sailari izendatutako aginpidea guztiak egiteratzea, beste ihardun-sailei izendatutakoak izan ezik.
Joko eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Iharduerak eta Ikuskizunei buruzko gaiak zerrendatu eta koordinatzea, edota behar bada organo autonomoetan, estatukoetan edo nazioartekoetan zuzendu edo parte hartzea, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Ihardueretarako Euskal Herriko Kontseiluari dagozkion koordinazio- ahalmenen kaltetan gabe.
Zuzendaritza honen menpe dauden Joko eta Ikuskizun lurralde zerbitzuek zuzendariak izendatzen dion aginpide eta ahalmenen arabera ihardungo dute dagokien lurraldean.
Jendaurreko ikuskizunak eta jolas iharduerak egiteko baimenak ematea, zezen-ikuskizunetarako eta ezaugarri bereziak dituzten beste batzuetarako izan ezik, horrelakoetarako zuzendariak berak emango ditu.
"A" moetako eta "B" moetako makinei dagozkien izapideak egitea eta baimenak ematea, ustiaketa-baimenak eta jabez aldatzekoak izan ezik.
Beharrezko lanbide-dokumentuak ematea eta berritzea Bingo Artoetan ihadun ahal izateko.
Dagokion lurraldeko ikuskapenarekiko koordinazioa.
Ezarritako eginkizunez baliatzeko Ertzaintzako Joko Atala Joko eta Ikuskizun zuzendariaren menpe egongo da egituran ondorio guztietarako, Ataleko kideen funtzionari estatutuarekin zerikusia duten gaietan salbu.
atala.- Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritza.
Honako eginkizun hauek dagozkio Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritzari:
Trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunari buruzko arauen aurkako lege-urratzeagatik ireki daitezen zigor-espedienteen izapideak egitea eta erabakitzea, legeetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Garraio eta Ibilbilgailu berezien zirkulaziorako baldintzen inguruko aginduak ematea.
Lasterketa, txapelketa eta, oro har, kirol-saioetarako baimena ematea, ibilbideak zati batean edo osoan hiri arteko bideetatik egin behar direnean.
Ekitaldi horiek direla eta, jendetza handia bilduko dela aurrikusten denean, horrek dakarren segurtasun mailako arazoez, egiteko hori Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza eta Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzarekin batera burutuko da.
Ibilgailu historikoen Araudia onartzen duen uztailaren 14ko 1247/1995 Errege Dekretuan ezarritako eginkizunetan ihardutea.
Gidarientzako jabetzapeko eskolak eratu eta ihardunean jartzeko ikuskatu eta baimena ematea, eta hala badagokie, emandako baimenak iraungita, etenda edo deuseztatuta aldarrikatzea.
Bidezaingoko Lurralde Zerbitzuak bakoitzaren aginpideko lurraldean zerbitzu-organoen bitartez lehen aipatutako ahalmenen guztiez baliatuko dira.
Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioa eta Bide Segurtasunaren arloan zigor-ihardunbidea arautzen duen araudian ezarritakoaren arabera, Bidezaingoko Lurralde Zerbitzu bakoitzeko Isun-arduraduna izango da zigor espedienteen izapideak egingo dituen organoa, Bidezaingoko Lurralde Zerbitzuko Arduradunak baitira zigorrak ezartzeko aginpidea dutenak.
Ondoko hau ere Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritzaren aginpidekoa da:
Bide-hezkuntzako irakasle titulua eta gidatzen irakasteko eskoletako zuzendariarena lortzeko saioak antolatzea, tituluak eman eta, hala badagokie, kendu edo baliogabetzea, eta baita auto-eskola horietako irakasleentzako eguneratze ikastaroak antolatzra ere.
Bide-hezkuntza eta bide-segurtasuneko zabalkunde-kanpainen plangintza antolatu eta garatzea, eta bidezaingoa, zigorrak eta bide-istripuei buruzko estatistikak prestatu, aztertu eta jakitera ematea.
Indarrean dauden arauen arabera bide publikoetatik ibiltzen diren ibilgailuen zirkulazioan beharrezko diren mugak ezartzea.
Trafiko arloan erakunde desberdinen laguntza bermatzeari dagokionez, Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritzari dagokio:
Errepidetiko eta bideetatiko garraioaren zaingoa, segurtasuna, ikuskapena, kontrola eta salaketa-eginkizunak betetzerakoan Foru Aldundiekin elkar-lanean arituko da, eta eta hiriarteko sinalizazioak ere berak erabakiko ditu.
Beste Herri-Administrazioetako organo baliokideekin hartu-emanak sortu eta elkar-lanerako argibideak finkatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuekin koordinatzea, batez ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin bide-segurtasunari buruzko berarizko programazioa lortzeko ikastetxeetarako, eta Osasun sailarekin edari alkoholdunak, droga toxikoak, estupefazienteak eta sustantzi psikotropikoak istripuekiko duten eragina aurrikusteko.
Toki-mailako polizien iharduera mugatzeko argibideak ematea, Euskal Autonomi Erkidegoko Trafiko, Motordun Ibilgaluen Zirkulazioa eta Bide Segurtasunari buruzko araudia bete eta interpreta dezaten.
Trafikoa zaintzeko, arautzeko eta kontrolatzeko edozein neurri ezartzerakoan, eta Bide Segurtasuna mantentzerakoan Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritzak Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzaren bidez Euskal Herriko Ertzaintzaren behar diren atalen laguntza izango du. Horretarako iharduera horietan nagusituko den beharrezko elkar-lana bideratzeko barne-organo bat sortzea proposatuko da eta bere egitura eta funtzionamendua behar bezala tajutuko da.
EAEko Bide Segurtasun Batzordearen Komite Iraunkorraren lehendakaria Bidezaingo eta Ibilgailuen zuzendaria izango da, EAEko Bide Segurtasun Batzordea eratzeko otsailaren 9ko 22/1993 Dekretuaren 7. a) atalen ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako Araudiko 8. atalean atxikitzen zaizkion eginkizunez baliatuko delarik.
Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritzari dagokio, baita ere, Euskadiren ondareko berebil eta ibilgailu-zerbitzuen antolaketa, kudeaketa eta administrazioa. Aginpide horiez baliatzeko irailaren 24eko 504/1991 Dekretuan xedatutakoa jarraitu beharko da, edo horren ordez ematen diren arauak.
atala.- Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.
Honako eginkizun hauek dagozkio Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzari:
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeak Herrizaingo Sailari modu iraunkorrean atxikitzen dizkion eginkizun eta aginpide guztiak planifikatu eta garatzea, euren izaera goi-mailakoa izateagatik sailburuaren esku uzten direnak izan ezik.
Estatuko eremuan edo hortik kanpora garatzen diren hauteskunde prozesu guztien jarraipena egitea, Euskal Herriko herritarren ordezkaritza politikoan eragina izan dezaketen neurrian, horrela hauteskundeetako arauak aztertuta eta bilduta egon daitezen.
Eusko Legebiltzarreko Hauteskunde-Legearen 151. atalean arautzen den urteko diru-laguntza sozio-politikoaren zenbatekoa nola banatu proposatzea.
Beharrezko dokumentuen datu-basea prestatu eta mantentzea sailaren informazio-politika eraginkor bat lortzeko.
Sailarentzak interesgarriak izan daitezken informazio-agirien azterketa eta sailkapena garatzea.
Saileko politika era ezin hobean aurrera eraman eta administrazio-zerbitzuak erarik onenean lantzeko beharrezko diren bibliografi eta teknikazko agiri guztiak katalogatzeko organo muduan aritzea.
atala.- Segurtasun sailburuordea.
Polizi-ihardunarekin zerikusia duen pertsona eta ondasunen segurtasun alorrean eta herritarren segurtasun alorrean Herrizaingo Sailari izendatzen zaizkion eginkizunak dagozkio Segurtasun Sailordetzari, polizi-iharduna aurrera eramateko beharrezko bitarteko eta sistema lagungarrien hornikuntza eta kudeaketa barne.
Saileko sailburuaren goi-aginpean, Segurtasun sailburuordeari dagokio Ertzaintzaren zuzeneko agintaritza eta horren menpeko diren Ertzain Atal eta zerbitzuen zuzendaritza, ikuskaritza eta koordinazioa.
Segurtasun sailburuordeari, horiez gain, honako eginkizun hauek dagozkio:
Ertzaintzaren eta zerbitzu lagungarrien ezarrera eta zabalkundea planifikatzea, eta lanpostu-zerrendak prestatzea.
Ertzaintzaren antolakuntza orokorra eta maila eta espezialitate bakoitzean egon daitezen langileen premiak finkatu, ondoren aukeraketa eta gaikuntza aldiak eta kasuan kasuko azterketak bideratzeko.
Beste Polizi-kidego batzuekiko koordinaketarako Autonomi Elkartearen erizpide orokorrak finkatzea.
Ekonomi-iharduneko plan eta proiektuak prestatu eta horien ezarpena koordinatzea.
Ertzaintzako kideen estatutu erregimena ezartzeko egokiak izan daitezen administrazio egintza eta ebazpen guztiak, Dekretu honetan ohartemandakoaren arabera beste organo batzuei izendatzen ez zaizkien heinean.
Hamar milioi pezetararteko isunak jartzeko Autonomi Elkarteak dituen aginpideak erabiltzea, eta Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan xedatutako guztiak.
Segurtasun Pribatuko uztailaren 30eko 23/1992 Legean aurrikusitako administrazio ahalmenez baliatzea, berariaz beste organo batzuei atxikituak ez badira.
Segurtasun Sailordetza izango du polizia-zerbitzua emateko Datu-Elaboraziorako Zentruaren eta hori osatzen duten fitxategien ardura, Euskal Herriko Poliziaren 4/1992 Legearen 12, 13, 14 eta 15 ataletan aurrikusitakoaren ondorioetarako.
Honako Zuzendaritza hauek daude Segurtasun Sailordetzaren menpe:
Segurtasun sailburuordearen Kabinetea.
Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza.
Ekintzetarako Baliabideen Zuzendaritza.
Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritza.
Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritza.
atala.- Segurtasun Sailburuordearen Kabinetea.
Egituraz Zuzendaritza maila izango duen Segurtasun sailburuordearen Kabineteak aurreko atalean izendatzen zaizkion eginkizun eta aginpideetan lagunduko dio. Horrez gain, honako eginkizun hauek ere izango ditu:
Polizia-zerbitzua antolatzeari buruzko azterlanak eta proiektuak prestatzea, eta kudeaketa eraginkorra eta kontrola ahalbideratzeko sistema, metodo eta prozedurak ezartzea.
Metodo eta teknika profesionalen modernizazioa eta hobekuntza bultzatzea, zerbitzu hobea emateari begira ertzainen hautaketa eta formazioari buruzko irizpideak prosposatzea eta polizia-zerbitzuarekin zerikusia duten edozein aferatan ertzaintzako funtzionarioak aholkatu eta informatzea.
Zerbitzuaren kalitatea ebaluatzea ahalbideratzen duen errendimendu polizialaren irizpideak ezartzea; polizi-iharduera, errendimendua eta eraginkortasun-maila ikuskatzea; polizia-zerbitzuen hobekuntzarako Ekimen-Bulegoa kudeatzea; eta Ertzaintzarekiko gizarteak dituen beharrak ezagutzeko ahaleginak egitea.
Etika profesionalaren aurkako funtzionarioen jokabideak ikertzea eta Ertzaintzako funtzionarioen zigor-espedienteak izapidetzea.
Ertzaintzaren Zentru eta Unitateetan eta bere sistema informatiko eta komunikazio-sistemetan inplementatzeko neurri, arau eta segurtasun elementuei buruzko irizpideak finkatzea; eta horien betetze-mailaren jarraipena egitea.
Sailordetzako argitalpen teknikoak eta Ertzaintzaren Aldizkari Ofiziala koordinatzea.
Iharduera eta informazio polizialari buruzko estadistikak prestatzea, datuen definizioa, datu-bilketaren prozesuaren antolaketarako irizpideak, eta horien azterketa eta prospekzioa barne.
Artxibategien ezaugarriak, segurtasun-betebeharrak, ordenatzeko modua eta Segurtasun Sailordetzaren menpeko erroldak finkatzea, eta guzti horren kontrola. Segurtasun sailordetzari dagokio, halaber, Euskal Herriko Segurtasun Batzordearen hitzarmen eta hortik sortutako Batzordeen erabakiak eta agiriak artxibatu eta jarraipena egitea.
Segurtasun Pribatuaren arloko entitate, zerbitzu eta ihardueren ikuskapenaren eta kontrolaren antolaketa, eta baimendutako entrepresen errolda eta aipatutako arloan Segurtasun sailburuordeak erabakiko dituen ihardunbideen izapidetzea.
atala.- Herritarren Segurtasuneko Zuzendaritza
Honako eginkizun hauek dagozkio Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzari:
Euskal Autonomi Elkarteko herritarren segurtasuna hobetzeko neurri eta erabakiak prestatu eta Segurtasun sailburuordeari proposatzea.
Ertzaintzaren Lurralde Unitateen agintea, Polizia Buruzagitzen bidez; eta Ertzaintzaren Agintaritza eta Kontrol Zentruaren gaineko zuzeneko agintea Zuzendaritza honetako zuzendariari dagokio, horrez gain, Miñoien, Mikeleteen eta Foralen Unitate berezien goreneko zuzeneko agintaritza, eta Dekretu honen 9. atalean aurrikusitako SADAE Unitatearena.
Dekretu honen 11.4 atalean xedatutakoarekin bat etorriz, Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritzak finkatzen dituen artezpide, azalpen eta helburuak betetzeko polizi-baliabideak erabiltzea, eta baita Miñoien, Foralen eta Mikeleteen ihardun eremuari dagokionez, dagozkien Foru Aldundietatik datozenena.
Segurtasun Sailordetzari atxikitako ertzain atalen egiturako langile-errolden egitasmoak, eta horien aldaketa eta ezabapena sailburuordeari proposatzea.
Ertzaintza era eraginkorrean zabalduta dagoen lurralde eremuan egiten diren bilera eta manifestazio ekubideen erabileran agintariei dagozkien aginpideak burutzea eta, oro har, kidego hori zabalduta dagoen lurralde eremuko mota horretako gertakizun garrantzizkoen aurrean herritarren segurtasuna babesteko beharrezko neurriak hartzea.
Herritarren Segurtasunarekin serikusia duten zigor-ihardunbideak erabakitzea, bereziki, 1.000.000 pezeta arteko isunak eta otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 29.1.d) atalean aipatutako gainontzeko zigorrak jartzea.16. atala.- Ekintzetarako Baliabideen Zuzendaritza
Honako eginkizun hauek dagozkio Ekintzetarako Baliabideen Zuzendaritzari:
Sailburuordeari bere iharduera-eremuko zerbitzu publikoaren hobekuntzarako neurriak proposatzea.
Ekintza Taldeen, Talde Mugikorraren eta Indargabetze Talde Bereziaren eta Helekoptero-atalaren zuzeneko agintaritza, eta duten egitekoa dela, Segurtasun Sailordetzako beste Zuzendaritza batera atxiki behar ez izanik, etorkizunean sortuko diren atalena.
Aurreko idazatian aipatutako atalek bete beharreko ertzain zerbitzuaren egiterapena koordinatzea.
Zuzendaritzari atxikitako Ertzain Unitateen egiturako langile-errolden egitasmoak, eta horien aldaketa edo ezabapena, sailburuordeari proposatzea.
Aurrekoekin zerikusia duten neurrian, legozkiokeen guztiak.
atala.- Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritza.
Honako eginkizun hauek dagozkio Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritzari:
Krimen Gaietarako Ertzaintzaren alorrean bere eskumenekoak diren politikak landu eta Segurtasun sailburuordeari proposatzea.
Krimen gaietarako Polizia Buruzagitzan integratutako Unitateen zuzeneko agintaritza, eta Joko eta Ikuskizun Unitateko gaineko zuzeneko agintaritza, Dekretu honen 10. atalean aurrikusten den eran.
Auzi-Polizia eta Krimen Ikerketaren inguruko eginkizunetan Ertzaintzako Zuzendaritzetan burututako lanak koordinatzea.
Polizia judizialaren arduradun denez, Ministerio Fiskala eta Agintaritza Judizialarekiko harremanak izatea.
Joko eta Ikuskizun alorretako politikak, izaera penaleko arazoen inguruan, egiteratzea.
Krimen-gaiei buruzko informazioari dagokionean beste Segurtasun Kidego batzuekiko koordinazioa bideratzea.
Zuzendaritzari atxikitako Ertzain Atalen egiturako lanari-erroldearen egitasmoak, eta horien ezabapena edo aldaketa, sailburuordeari proposatzea.
atala.- Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritza.
Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritza kidego horren ekonomi eta aurrekontuen eta Ertzaintzako langileen eta laguntzarako zerbitzuen kudeaketaren organo arduraduna da; horrez gain, polizia kidego horri dagozkion eginkizunak betetzeko beharrezko baliabideak eskuratu eta informatika eta tresneria sistema mota guztien eta azpiegitura fisikoen eskuratze eta kudeaketaz ere arduratuko da.
Ertzaintzako funtzionarien administrazio kudeaketa eta Ertzaintzaren zerbitzu lagungarriei atxikitako lan-itunepeko langileen Buruzagitza ere Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoko Zuzendaritzari dagokio. Azken horiei dagokienez, Dekretu honen 6.2 atalean ezarritako eginkizunak burutuko ditu, Zerbitzu Zuzendaritzaren esku dagoen Saileko langileen politika orokorra koordinatu eta bultzatzearen kaltetan gabe.
Era berean, eta Ertzaintzaren estatutu-araubidearen ezarpenari dagokionez, Zuzendaritza honi dagokio:
Bateragarritasun espedienteen ebazpena, Ertzaintzako Zuzendariek txostena eman ondoren.
Derrigorrezko eta gorputzezko ezinaren ondoriozko jubilazioak aldarrikatzea, arauz gara dadin prozedurari jarraituz.
Lanpostuen behin-behineko atxikipenen izapideketa eta Segurtasun Sailordetzako Zuzendariek eskatutako zerbitzu eginkizunen izapideketa.
Segurtasun Sailordetzako Zuzendariek emandako lizentzia eta baimenen izapideketa.
Hirurtekoen ondorioetarako, Administrazioan aurrez egindako lanak kontuan hartzea.
Ekonomia- eta aurrekontu- ihardunei buruz batetik, eta administrazio- eta ondare-kontratazioari burz bestetik, honako eginkizun hauek izango ditu Zuzendaritza honek bereziki:
Polizi-ihardunarekin zerikusia duten administrazio eta ondare kontratazio espedienteak izapidetzea, legeek horien aginpidea Herrizaingo Sailari izendatzen dioten heinean, eta aipatu xedearekin zerikusia izanik, beste Sail batzuetako organoen esku daudenen izapideketa bultzatzea.
Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritzari dagokio Poliziaren aurrekontu egitarauaren kudeaketa eta jarraipena, horren inguruko aurrekontu eta kudeaketari buruzko agiriak izapidetuz; aurrekontu-aldaketak eta bestelako koordinazio-eginkizunak, eta 6. atalean Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaizkion ekonomi-kudeaketaren koordinazio, bultzatze eta jarraipena salbu.
Bitartekoak eskuratzeari, eta azpiegiturez hornitze eta horien kudeaketari dagokionez, ondoko eginkizunak hauek izango ditu Zuzendaritza honek bereziki:
Herrizaingo Sailaren eskumeneko eraikinei dagokienez, obra-proiektuen ikuskapen-zerbitzu berezia , ikuskapen teknikoa, kalitate-kontrola eta egiaztagirien jarraipena Zuzendaritza honek egingo du; baita eraikinak eta bertako instalazioen mantenimendua ere.
Segurtasun sailburuordearen Kabinetearekin batera Segurtasun-iharduerarako informatika-plan eta -programak prestatzea eta horien ondorioz sortutako zerbitzu informatikoak eskaintzea.
Segurtasunerako Komunikazio-Sare Ofiziala eta gisa hontako tresneria eta sistemak planifikatu, diseinatu, kudeatu, eta mantentzea, herri-segurtasunerako iharduera errezteko; horrela, larrialdiei aurre egitea herri-segurtasuneko ihardueratzat jotzen da.
GEHIGARRIZKO XEDAPENAK
Sailburuordeei izendatzen zaizkien aginpidea eta eginkizunak horien menpe dauden Zuzendarien esku geldituko dira, Dekretu honetan azaltzen diren hurrenkeran.
Zuzendariei izendatzen zaizkien aginpidea eta eginkizunak bakoitzari dagokion sailburuordearen esku gelditzen dira.
Sailburuaren menpe zuzenean dauden Zuzendarien ordezkotza hark kasu bakoitzerako erabakitzen duenaren arabera egingo da.
Indargabe gelditzen dira uztailaren 27ko 217/1993 Dekretua eta Dekretu hontan ezarritakoaren aurka egin dezaten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko maiatzaren 14an.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Herrizaingo sailburua,
JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Indargabetutakoa: 358/1999 DEKRETUA, urriaren 19koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 1996ko urriaren 14koa, Herrizaingo eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuena, bide-hezkuntzan elkarrekin lan egiterari buruzkoa.
- Zuzendutakoa: 108/1996 DEKRETUA, maiatzaren 14koa, beronen bitartez Herrizaingo Sailaren egitura organikoa finkatzen da. (Hutsen zuzenketa).
- Indargabetzen du: 217/1993 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
- Zuzendutakoa: 108/1996 DEKRETUA, maiatzaren 14koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duena. (Hutsen zuzenketa).