Arautegia
Inprimatu100/1996 DEKRETUA, maiatzaren 7koa, Euskal Autonomi Elkarteko eremuan unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako herri ikastetxeak berrantolatzekoa dekretua aldatzeko dena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzetik datorrena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2553
- Xedapen-zk.: 100
- Xedapen-data: 1996/05/07
- Argitaratze-data: 1996/05/23
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Herrizaingo sailburua,
JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.
Azpeitiko "Karmelo Etxegarai", Azkoitiko "Xabier Munibe" eta Zestoako "Zestoa Ikastola" izenekoak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta BBBko herriikastetxe bilakatu ziren Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 25eko 53, 54 eta 55/1994 dekretuen bidez.
Publiko bihurtzeko ziren dekretu horien aurka dagokien berraztertzeerrekurtsoa jarri zen eta administrazioisiltasunagatiko ustezko ezespenaren aurka, horren ondoriozko errekurtsoa jarri zen Administrazioarekiko Auzitarako Salaren aurrean.
Aurrean aipatutako jardunbideari erabaki bat ematen zitzaion bitartean, aipatutako dekretu horien etenaldia dekretatzen zuen auto bat eman zen 1994ko irailaren 29an.
Errekurtsogileak bertan behera uzten zuenez bere errekurtsoa, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak, bere aurrean jarritako errekurtsooan, jardunbidea bukatutzat deklaratu zuen 1996ko otsailaren 29ko auto baten bidez.
1994ko irailaren 29ko Autoa betez eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko martxoaren 14ko agindu baten bidez, urtarrilaren 25eko 53, 54 eta 55/94 dekretuak gauzatzearen etenaldia bukatzea xedatu zen eta dekretu horiek berriro hartu zuten beren indarra 1996ko martxoaren 1etik aurrera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzearen ondorioz, urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretua EHAAn argitaratuz, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako herriikastetxeen berrantolaketari ekin zitzaion Euskal Herriko Autonomi Elkarteko eremuaren barruan.
Administrazioarekiko Auzitarako Salak emandako autoak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko martxoaren 14ko Aginduak herriikastetxeetan egindako berrantolaketa aldatu egin dute; beraz, Euskal Autonomi Elkarteko eremuan unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako herriikastetxeen berrantolaketari buruzko urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuaren aldaketa egitea bidezkoa da.
Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko maiatzaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren hauxe
atala.- Urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuaren I. eraskinean sartzea IES/BHI Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, Azkoitiko udalerrikoa, 24 UrolaKosta eskolabilgunea eta ESO/DBH etapa.
atala.- II. eraskina A)n sartzea, Zestoa Herri EskolaZestoa Ikastola ikastetxea, Zestoako udalerrikoa, 24 UrolaKosta eskolabilgunea eta EP/LH etapa.
atala.- Urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuaren IV. eraskinean, Azpeitiko udalerrian, IES/BHI Azpeitiko IkastolaKarmelo Etxegarai sartzea, 24 UrolaKosta eskolabilgunea eta EP/LH etapa eta CP/HI Azpeitiko IkastolaKarmelo Etxegarai 24 UrolaKosta eskolabilgunea eta EP/LH etapa eta Azkoitiko udalerrian, IES/BHI Azkoitiko ikastola Xabier Munibe, 24 UrolaKosta eskolabilgunea eta ESO etapa eta CP/HI Azkoitiko IkastolaXabier Munibe ikastetxea, 24 UrolaKosta eskolabilgunea eta EP/LH etapa.
atala.- V. eraskinean, Urola Erdialdeko Bigarreneko ibilbidea aldatzea eta dekretu honen eraskinean zehazten den bezala geldituko dela.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko maiatzaren 7an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.