Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

83/1996 DEKRETUA, apirilaren 16 koa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Kontseilu Aholkulariaren egiteko, kide eta funtzionamendu erregimenari buruzko Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 85
  • Hurrenkera-zk.: 2199
  • Xedapen-zk.: 83
  • Xedapen-data: 1996/04/16
  • Argitaratze-data: 1996/05/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Kontseilu Aholkulariaren egiteko, kide eta funtzionamendu erregimenari buruzko urriaren 2ko 262/1990 Dekretuaren 3. ataleko 1. idazatiak zera ezarri zuen: Euskal Autonomi Elkartearen Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/1990 Legearen 30. atalean xedatutakoaren indarrez, Eusko Jaurlaritzako Sail bakoitzeko ordezkari batek eta, profesio edo lurraldearen antolakuntzarekiko arazoetan ordezkari izanik egoki iritzi zitzaien kideek osatzen zuten Kontseilu hori.

Zenbait Sailetako zenbatekoa eta izena aldatu direnez, bidezko da Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Kontseilu Aholkulariaren osakera egungo sailen egiturara egokitzea, hau honako Dekretuetan dagoela ezarrita: urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretua, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak eratu, kendu eta aldatzeari eta hauen egitekoak eta ihardute-esparruak zehazteari buruzkoa, eta 139/1995 Dekretua, 1/1995 Dekretua aldatzen duena.

Egokipen honek gizarte, ekonomia, profesional edo ingurugiroari dagozkionetan eragina duten sektoreetako ordezkarien zenbatekoa ere aldatzen du.

Era berean, aipatutako aldaketek Kontseilu Aholkulariko kideen zenbatekoa murriztea dakartenez, bidezko da Dekretuaren 8. atala aldatzea, Kontseilua baliotasun osoz eratu ahal izateko beharrezko den kide-zenbatekoari dagokionean, alegia.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko apirilaren 16an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

  1. atala.- Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Kontseilu Aholkulariaren egiteko, kide eta funtzionamendu erregimenari buruzko urriaren 2ko 262/1990 Dekretuaren 3. ataleko 1. idazatia aldatzea, egun duen idazkera honako honek ordezkatuta:

    Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Kontseilu Aholkularia honako kide hauek osatuko dute:

    Lehendakaria: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua.

    Bokalak:

    • Ogasun eta Herri Administrazio Saileko ordezkari bat.

    • Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko ordezkari bat.

    • Herrizaingo Saileko ordezkari bat.

    • Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkari bat.

    • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkari bat.

    • Osasun Saileko ordezkari bat.

    • Kultura Saileko ordezkari bat.

    • Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko ordezkari bat.

    • Garraio eta Herrilan Saileko ordezkari bat.

    • Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko ordezkari bat.

    • Euskal Autonomi Elkarteko Nekazaritza Kameretako ordezkari bat.

    • Euskal Autonomi Elkarteko Industria, Nekazaritza eta Nabigazio Kameretako ordezkari bat.

    • Enpresa elkarteen artetik izendatuko den, Euskal Autonomi Elkartean diharduten, legez eratuta dauden eta enpresarien interesak gehienbat ordezkatuko dituen ordezkari bat.

    • Sindikatuen artetik izendatuko den, Euskal Autonomi Elkartean diharduten, legez eratuta dauden eta langileen interesak gehienbat ordezkatuko dituen ordezkari bat.

    • Ingurugiroa defendatzea eta babestea xedetzat duten elkarteen ordezkari bat, Euskal Autonomi Elkartean diharduten eta legez eratuta dauden elkarteen artetik izendatutakoa eta horien interesak gehienbat ordezkatuko dituena.

    • Profesio mailan izen handia izan eta traiektoria nabarmena duen Arkitekto bat.

    • Profesio mailan izen handia izan eta traiektoria nabarmena duen Legelari bat.

    • Profesio mailan izen handia izan eta traiektoria nabarmena duen Soziologo bat.

    • Profesio mailan izen handia izan eta traiektoria nabarmena duen Ingeniari bat.

    • Profesio mailan izen handia izan eta traiektoria nabarmena duen Ekonomilari bat.

      Artículo 2.- Era berean, 8. atala ere aldatzea, egungo idazkera honako honek ordezkatuta:

      1. Kontseilua osatzen duten 11 kidek gutxienez bertan egotea beharrezkoa izango da, Kontseilua baliotasun osoz eratu ahal izateko. Bestalde, Kontseilu honetako kideen erabateko gehiengoa ematen duela zenbateko horrek.

      2. Lehen aipatu den quorum hori ez lortzea gerta dadinean, lege-indarrez egin ahal izango da batzar hori bigarren deialdiz, honako baldintza hauen pean, hau da, lehenego deialdirako ezarrita zegoen egunean egin dadila eta Kontseiluko kideetataik 7 gutxienez egon daitezela bertan. Kontseiluko lehendakariari dagokio batzar hori egingo deneko ordua finkatzea.

      3. Ezinbestekoa izango da, Kontseiluko lehendakariak eta idazkariak edo legez horien ordezko izan daitezkeenak bertan egotea.

Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko apirilaren 16an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta

Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.