Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

80/1996 DEKRETUA, apirilaren 16koa, Gipuzkoako Lurrralde Historikoan dagoen Mutrikuko artea, zuhaitz apartekoen zerrendatik ezabatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 2157
  • Xedapen-zk.: 80
  • Xedapen-data: 1996/04/16
  • Argitaratze-data: 1996/05/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Maiatzaren 16ko 265/1995 Dekretuak zuhaitz apartekotzat jotzen du Gipuzkoako Lurralde Historikoko Mutriku udalerrian kokatu eta dekretu horretan 12. Z. A. erreferentziaz identifikatzen den artea.

Arestian izan diren haize-erauntsien ondorioz, zuhaitza hondatu egin dela egiaztaturik, bidezko da arte hori zuhaitz apartekoen zerrendatik ezabatzea.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko apirilaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondore, hauxe

Atal bakarra.- Zuhaitz apartekoen zerrendatik ezabaturik geratzen da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Mutriku udalerrian kokatu eta Euskal Autonomi Elkarteko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituen maiatzaren 16ko 265/1995 Dekretuan 12. Z. A. erreferentziaz identifikatzen den artea.

Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko apirilaren 16an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

B

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.