Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

76/1996 DEKRETUA, apirilaren 16koa, EAEko herri-zorra, barnekoa, amortizagarria, bonotan eratua eta hogeita bost mila milioi pezetakoa (25.000.000.000 PTA) jaulkitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1964
  • Xedapen-zk.: 76
  • Xedapen-data: 1996/04/16
  • Argitaratze-data: 1996/04/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Euskal Autonomi Elkartearen 1996ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 6/1995 Legearen 8. ataleko 2. idazatiak eman zion Eusko Jaurlaritzari, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, EAEko herri-zorra, gehienez ere 66.135.000.000 PTAra artekoa alegia, jaulkitzeko baimena, inbertsioak finantzatu ahal izateko.

Baimen horretaz baliatuz, eta koordinatze izapideak egin ondoren, bidezkoa da EAEko herri-zorra jaulkitzea; barnekoa, amortizagarria, bonotan eratua eta hogeita bost mila milioi pezetakoa (25.000.000.000 PTA) izango da.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko apirilaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Jaulkipenaren diruzenbatekoa.

    Euskal Autonomi Elkartearen 1996ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen 6/1995 Legearen 8. ataleko 2. idazatian Jaurlaritzari emandako baimenaz baliatuz, EAEko herri-zorra jaulkitzea erabakitzen da, barnekoa, amortizagarria, bonotan eratua eta hogeita bost mila milioi pezetakoa (25.000.000.000 PTA) hain zuzen.

  2. atala.- Herri-zorra gauzatzeko era.

    Herri-zorra bonotan gauzatuko da, eta bakoitzaren balio izendatua 1.000.000 PTAkoa izango da; Bilboko Burtsako Elkarte Kudeatzailearen Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuak kudeatzen duen kontabilitate erregistroan oharrak eginez errepresentatuko dira bono horiek.

  3. atala.- Jaulkipenaren ezaugarriak.

  1. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak zehaztuko ditu korrituen ehunekoa eta jaulkipen eguna. Jaulkipen eguna eta ordainketa eguna bat izango dira, eta aurtengo ekonomi ekitaldiko apirilaren 22tik maiatzaren 15era arteko egunen bat izango da.

  2. Bonoak parean jaulkiko dira.

  3. Jaulkipenaren egunetik kontatzen hasita, urtero sortu eta ordainduko dira korrituak.

  4. Bonoak parean amortizatuko dira, jaulkipenaren egunetik bost urtera.

  1. atala.- Zergekiko onurak.

  1. Dekretu honen bidez jaulkitako bonoek jaraunspenez edo legatuz hartzen direnean, jarraian aipatuko den zerga erregulatzen duten xedapenetan ohartemandako murrizketa izango dute Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Oinarri Zergagarrian.

  2. Ezargarri diren arauek aipatutako murrizketa oharteman arren, murrizketa horren ezaugarriak berariaz ezartzen ez badituzte eta murrizketa izateko eskubidea duten herri-zorren jaulkipenari egokitzeko agintzen badute, ehuneko 90ekoa izango da portzentaia, baldin eta kausatzailearen ondarean gutxienez bera hil baino urtebete lehenagotik egon badira bono horiek.

  1. atala.- Konputagarritasuna.

    Dekretu honen bidez baimentzen diren herri-zorraren jaulkipeneko bonoak balore egokitzat hartzen dira, Elkarrenganako Bermedun Sozietateen, Aseguru Pribatuetarako Erakundeen, Gizarte­Emendiotarako Borondatezko Erakundeen eta Estatuko herri­zorraren konputagarritasuna zuzenean aitortuta izan dezaten antzeko beste erakundeen koefizienteetan egin beharrekoa den inbertsioaren ondorioetarako.

  2. atala.- Jaulkipena aseguratzea, ordaintzea eta horren gastuak.

  1. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak, horretarako gaituta dauden entitateekin aseguramendu kontratua izenpetuz, jaulkipenaren baloreak harpidetzea ziurta dezake, baloreen merkatuari buruz indarrean dauden arauei jarraiki.

  2. Jaulkipenaren entitate aseguratzaileek, aurreko idazatian adierazitako aseguratze eta kokatze kontratuaren arabera, euretariko bakoitzari dagokion diruzenbatekoa sartuko dute, jaulkipen egunean, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren izenean.

  3. Kontratu horretan, halaber, entitate aseguratzaileek euren lana betetzeagatik eskuratuko dituzten komisioen zenbatekoa hitzartuko da.

  1. atala.- Korrituak ordaintzeko jardunbidea.

  1. Jaulkipen honetako korrituen ordainketa, Bilboko Burtsako Elkarte Kudeatzailearen Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuaren bidez, zerbitzu horretan parte hartzen duten entitateen bidez eta ordainketak bideratzen lankidetza eskaintzen duten entitateen bidez egingo da.

  2. Korrituen ordainketa ofizioz egingo du Ogasun eta Herri Administrazio Sailak; garaiz egin ere, ordainketen mugaegunak erarik zehatzenean betetzeko.

  3. Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuak, hartara, mugaegunean edo, hori Bilbaon jaieguna bada, hurrengo astegunean ordainduko dizkie korrituak atxikitako entitateak izan eta balore kontuetako titular direnei, dauzkaten saldoengatik, bai bereak zein besteren batzuenak izan; ordainketa zuzenean edo eskudiruko konpentsatzailearen bidez egingo da. Entitate horiek arduratuko dira bonoen titularrei ordainketak helarazteko.

  4. Mugaegunean, korrituak ordaintzeko oinarri lez hartzen diren bonoen saldoen zerrenda bidaliko dio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuak, entitate partehartzaileei dagokien zerrenda alegia.

  1. atala.- Amortizazioak ordaintzeko jardunbidea.

    Amortizazioak ordaintzeko jardunbidea, zazpigarren atalean ezarritako berbera izango da, baina korrituak hitza azaltzen den lekuan amortizazioak ulertu behar da.

Dekretu hau garatu eta betetzeko baimena ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko apirilaren 16an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.