Arautegia
Inprimatu42/1996 DEKRETUA, 1996ko otsailaren 27koa, Euskal Autonomi Elkarteko Babestutako Naturaguneen Sarearen Erroldaren antolaketa eta jardupideari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 1369
- Xedapen-zk.: 42
- Xedapen-data: 1996/02/27
- Argitaratze-data: 1996/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.
Euskal Autonomi Elkarteko natura babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 12. atalaren bidez Euskal Autonomi Elkarteko Babestutako Naturaguneen Sarearen Errolda eratzen da, non sartuko baitira Euskal Autonomi Elkartekoak diren naturagune guztiak.
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren egituraren barruan errolda organikoki zeinen menpean dagoen ezartzea da honako dekretu honen xedea, baita antolaketa eta jardupiderako arauak ematea ere.
Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko otsailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Babestutako Naturaguneen Sarearen Erroldak honako zehaztasun hauek ditu: publikoa, administrazio mailakoa, informaziorakoa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren pean dagoena eta Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzari atxikita dago.
atala.- Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak bere arioz inskribatuko ditu babestutako naturaguneak erroldan, deklarazio-araua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hamar eguneko epean.
atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Babestutako Naturaguneen Sarearen Errolda ondoko tresna hauen bitartez antolatuko da:
Inskripzio-liburua.
Agiritegia.
Inskripzio-liburua prozedura informatikoak erabiliz antolatuko da eta datu hauek jasoko ditu babestutako naturagune bakoitzeko:
Babestutako naturagunearen identifikazioa: naturaguneei hurrenez hurreneko inskripzio zenbakia emango zaie.
Naturagunearen deklarazioa egiten duen lege-araua.
Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onesten duen araua, horrelakorik badago, eta arau hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu deneko data.
Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana onesten duen araua, horrelakorik badago, eta arau hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu deneko data.
Azalera.
Halako naturagunean lurrik duten lurralde historiko, udalerri eta toki-erakunde txikiak.
Patronatuko lehendakariaren eta idazkariaren identifikazioa, patronaturik balego.
Zuzendari-artatzailearen identifikazioa.
Agiritegiak ondoko dokumentu hauek bilduko ditu bere baitara:
Naturagunearen deklarazioa egiten duen lege-araua.
Naturagunearen lurralde-eremuaren hitzezko mugaketa eta mugaketa kartografikoa.
Lurraldeari buruzko informazio administratibo eta legezkoa.
Natur Baliabideen Antolamendurako Plana, horrelakorik balego.
Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana, horrelakorik balego.
atala.- Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak aginduko du babestutako naturagunearen izaera galtzen duten guneen idazpenak ezaba daitezela, izaera-galera hori gertatu eta hamar eguneko epean.
atala.- Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzari dagokio errolda honen eta lurralde historikoetako foru organoek sortutako naturagune babestuen errolden artean behar bezalako koordinazioa mantentzea, informazioa elkarri transferitzen diotela eta errolda guztietako edukiak baliokideak direla bermatzeko xedeaz.
ALDIBATERAKO XEDAPENA
Dekretu hau indarrean jartzean deklaraturik dauden babestutako naturaguneak sarearen erroldan inskribatuko dira hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko otsailaren 27an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.