Arautegia
Inprimatu7/1996 DEKRETUA, urtarrilaren 9koa, Osasunbide Publizitatea Araupetzeko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 836
- Xedapen-zk.: 7
- Xedapen-data: 1996/01/09
- Argitaratze-data: 1996/02/15
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Osasunbide Publizitatea Araupetzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretuak, zein 112/1994 Dekretuaren bitartez aldatu zen, Osasunbide Publizitatearen Kontrolerako Batzordea sortu zuen 4. atalean. Batzorde horren zeregina publizitatea kontrolatzea eta zaintzea da, aldez aurretiko administrazio baimenak izapidetzeaz eta proposatzeaz gain.
Batzorde hori aipatutako Dekretuko 5. atalak arautzen du eta lehendakariaz gain, 11 kidek osatzen dute.
Sortu zenetik igarotako denbora, ihardunean egon den bitartean pilatutako esperientzia eta Osasun Saileko egitura berria kontutan hartuta, komenigarri ikusten da batzordekideen kopurua aldatzea.
Bestalde, publizitate sanitarioko administrazio baimenen iraupena 3 urtetik 5 urtera luzatu nahi da, bai hemendik aurrera egiten diren eskabideetarako bai emandako baimenen berrikuntzetarako.
Ondorioz, Osasun sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko urtarrilaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Lehen atala.- Urriaren 15eko 550/1991 Dekretuaren 5. atala horrela geratuko da idatzita:
"5.1 atala.- Osasunbide Publizitatearen Kontrolerako Batzordea lehendakariak eta beste 14 kidek osatuko dute. Kide guztiak Osasun sailburuak izendatuko ditu."
Batzordearen osaketa hau izango da:
Lehendakaria Osasun Saileko Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako zuzendaria izango da.
Gainerako 14 kideak:
Osasun Saileko Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako Zuzendaritzako bi teknikari.
Osasun Saileko Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako teknikari bat.
Osasun Saileko Osasun Publikorako Zuzendaritzako teknikari bat.
Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzako teknikari bat.
Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako teknikari bat.
Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako teknikari bat.
Kide bat Euskadiko medikuen elkargo ofizialek proposatuta.
Kide bat Euskadiko farmazilarien elkargo ofizialek proposatuta.
Kide bat Euskadiko odontologo eta estomatologoen elkargo ofizialek proposatuta.
Kide bat Euskadiko psikologoen elkargo ofizialek proposatuta.
Kide bat Euskadiko OLT/DUEn elkargo ofizialek proposatuta.
Kide gehien eta lurralde eremu haundiena hartzen duten kontsumitzaile-elkarteetako edo horien federazioetako bi ordezkari, beti ere, elkarteok behar bezala zentsatuta badaude.
Osasun Saileko Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako Zuzendaritzak Batzordean dituen teknikarien artean batzordekideek aukeratutakoak egingo ditu idazkari lanak.
Batzordekideek honela ordezkatuko dira:
Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako zuzendaria bere zuzendaritzako teknikari batek ordezka dezake.
Elkargo ofizialetako edo kontsumitzaileen elkarteetako kideak erakunde horiek berek izendatutakoek ordezkatuko dituzte. Ordezkapena Batzordearen idazkariaren aurrean ziurtatu behar da eta Batzordearen antolaketa arauak errespetatuz egingo da.
Osasun Saileko teknikarien artean izendatutako kideen ordezkariak hierarkian ordezkatuaren gainean gertuen dagoen buruak izendatuko ditu".
Bigarren atala.- Urriaren 15eko 550/1991 Dekretuaren 10. atala honela geratuko da idatzita:
"10. atala.- Emandako baimenek 5 urteko iraupena izango dute, beti ere, baimendutako publizitatezko mezuan funtsezko aldaketarik egiten ez bada edo baimena eman zeneko gora-beherak aldatu ez badira. Epe hori amaituta baimenaren berrikuntza eskatu behar da.
ALDIBATERAKO XEDAPENA
Dekretu hau indarrean jarri aurretik egindako baimen eta berrikuntza eskariak berorren arabera erabakiko dira.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko urtarrilak 9.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Osasun sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.