Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

517/1995 DEKRETUA, abenduaren 19koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Herri Administrazioen hizkuntza normalkuntza prozesuaren jarraipenerako zenbait neurri ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 5523
  • Xedapen-zk.: 517
  • Xedapen-data: 1995/12/19
  • Argitaratze-data: 1995/12/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskararen erabilpena arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 14. atala eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 LegearenV. Idazpurua garatzeko Euskal Herriko Autonomi Elkarteko herri-administrazioen hizkuntzanormalkuntzaren plangintza araupetzen duten zenbait arau eman dira, Autonomi Estatutuan ezarritako euskararen ofizialkidetasunaren mandatua betetzeko eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko. Euskal Autonomi Elkarteko Herri Administrazioetan Euskararen erabilera normaltzeko plangintza arautzen duen urriaren 17ko 224/1989 Dekretuak eta euskal herri-administrazioetan euskararen erabilpenaren normalkuntzarako prozesua ezartzeko zenbait neurri ezartzen dituen abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretuak euskal herri-administrazioetan euskararen erabilpenaren normalkuntzarako prozesuaren ildo nagusiak zehaztu dituzte. Autonomi Elkarteko herri-administrazioen hizkuntzanormalkuntzaprozesuaren lehen plangintzaldia 1995eko uztailaren 30ean bukatu ondoren, Hizkuntza Politikarako Sailordetzak aurkeztu dio dagoeneko Jaurlaritza Kontseiluari plangintzaldiaren ebaluaziotxostena. Honen azterketa, analisi eta konparaketak bigarren plangintzaldiari dagozkion zehaztapenen ezarpena ekarriko du etorkizunean. Aipatutako bigarren plangintzaldiaren zehaztapenak ezarri eta plangintzaldi hori hasten ez den artean, zenbait neurri hartu beharra dago prozesuari jarraipena eta beharrezkoa den ziurtasun juridikoa bermatzeko, horretarako lehen eta bigarren plangintzaldiaren arteko behin-behineko aldiaren eraentza finkatuz. Ondorioz, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 8.b) atalean xedatzen dena betez Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak emandako txostena ikusi ondoren, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko abenduaren 19an egin duen bilkuran hori guztia aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Bigarren plangintzaldiaren arauketa onartu eta aldi horri hasiera eman artean behinbehineko aldi bat ezartzen da. Behin-behineko aldi honetan ezarri beharreko eraentza juridikoa Euskal Herriko Autonomi Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuaren lehen plangintzaldiarenberbera izango da, ondorengo ataletan zehazten diren berezitasunekin. 2. atala.- Behin-behineko aldian derrigorrez betebeharreko ehunekoa Euskal Autonomi Elkarteko Herri Administrazioetan Euskararen erabilera normaltzeko plangintza arautzen duen urriaren 17ko 224/1989 Dekretuaren Aldibaterako Lehenengo Xedapenean lehen plangintzaldirako ezarritakoa izango da. Aipatutako ehunekoa herri-administrazio bakoitzaren lurraldeeremuaridagozkion 1986ko Erroldan jasotako datuen arabera kalkulatua izango da. 3. atala.- Behin-behineko aldi honetan lanpostuzerrendak egoki osatzea ahalbidetzeko, ezarri beharreko derrigortasun berrien datak Dekretu hau indarrean sartu eta bost urteko epearen barruan finkatu beharko dira. Bigarren plangintzaldia hasi ondoren, bigarren plangintzaldiaren barruan gerta daitezkeen derrigortasundatakbigarren plangintzaldikoak bezala hartuko dira. 4. atala.- Euskal herri-administrazioetan euskararen erabilpenaren normalkuntzarako prozesua ezartzeko zenbait neurri ezartzen dituen abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretuaren Zortzigarren Xedapen Gehigarriaren idazketa aldatu egiten da eta honakoa ematen da: «Zortzigarrena.- Bigarren plangintzaldia hasi baino lehen lortutako Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun-agiria, Labayru Ikastegiak emandako ziurtagiria, hiru horiek eta 3. hizkuntzaeskakizunabaliokidetzat hartzen dira. Horretarako, interesa dutenek beharrezko agiriak aurkeztuko dizkiote bakoitzak bere administrazioari.» AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak indargabetuta gelditzen dira. Bigarrena.- Euskal Herrko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko abenduak 19. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Herri Administrazio sailburua, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU. Kultura sailburua, M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.