Arautegia
Inprimatu516/1995 DEKRETUA, abenduraren 19koa, euskal administrazio publikoetako funtzionarien 1995. urteko ekitaldirako lansariak finkatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 246
- Hurrenkera-zk.: 5522
- Xedapen-zk.: 516
- Xedapen-data: 1995/12/19
- Argitaratze-data: 1995/12/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 5.b) eta 79.3 ataletan eta azken xedapenetatik zazpigarrenean jasotako aurreikuspenak uztailaren 30eko 207/1990 Dekretuaren bidez arautu ziren. Horren ondorioz, bateratu egin zen dekretu horren erabiltze-eremuan sartzen diren langileen lansarien egitura Lansarien erregimena arautzen duten xedapen horiekin batera, euskal administrazio publikoetako sailkapen mailei aipatutako ekitaldirako zegozkien destinoosagarrien zenbatekoak eta osagarri berezien gehienezko zenbatekoak jasotzen ziren. Aurreikuspen horiek, ageri denez, eguneratu behar ziren; horregatik onartu ziren, hain zuzen ere, abenduaren 17ko 696/1991 Dekretua, abenduaren 22ko 343/1992 Dekretua eta abenduaren 20ko 333/1993 Dekretua. Dekretu honetan jasotzen diren xedapenen edukinak, alde batetik, Euskal Autonomi Elkartearen 1995. urteko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrei buruzko apirilaren 12ko 1/1995 Legea du oinarri eta, bestetik, arau horren eraginpeko euskal administrazio publikoetan lortutako lansariak, beti ere, administrazio horietan lansarietarako politikari dagokionez erabiltzen ari den negoziazio-esparruaren barruan. Ondorioz, 6/1989 Legeko 8.b) atalean xedatzen denari atxikiz Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak eman duen irizpen-txostena aztertu ondoren, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko abenduaren 19an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Uztailaren 30eko 207/1990 Dekretuaren erabiltze eremuan sartzen diren funtzionari publikoek, 1995eko urtarrilaren 1etik aurrera, dekretu honetako I. Eraskinean zehaztutako oinarrizko lansariak eta II. Eraskinean zehaztutako destino osagarria eskuratuko dituzte, beti ere aplikarri diren legeetan finkatzen denaren arabera. 2. atala.- 1995. urteko ekitaldirako beraiazko osagarriaren gehienezko zenbatekoa III. eraskinean zehaztutakoa izango da. Goreneko muga hori gainditu ahal izango da, uztailaren 30eko 207/1990 Dekretuko 6. ataleko 2. lerroaldian aipatzen diren ustezko eta baldintzetan. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau indarrean jarri eta aplikatzeak ez du, inolaz ere, ordurarte indarrean egon diren lansarien aldaketarik ekarriko. Ondorioz, dekretu honetakoeraskinean adierazitakoari atxikiz osagarrizko lansariak gaurkotzeak bidea eman beharko du, eraginpeko langileek eskuratu beharreko guztirako lansariak eta dekretu honen eraginpeko euskal herri administrazioetan finkatutakoak bat etor daitezen. Bigarrena.- Euskal Autonomi Elkarteko administrazio orokorreko eta erakunde autonomoetako sailetako lanpostuen zerrendan jasotzen diren berariazko osagarrien zenbatekoak, indarrean daudenak, aldatu egiten dira. Osagarri hauek, orobat, 1995eko urtarrilaren 1etik aurrera ekarriko dituzte ondorioak, IV. eraskinean jasotzen den taularen arabera. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko abenduak 19. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Herri Administrazio sailburua, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: 1/1995 LEGEA, apirilaren 12koa, Euskal Autonomi Elkarteko 1995 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.
- Ikus: 333/1993 DEKRETUA, abenduaren 20koa, euskal administrazio publikoetako funtzionarien 1993.
- Ikus: 344/1992 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Araba Lurralde Historikoak Euskal Autonomi Elkarte Osorako Instituzioei Minoien Zerbitzua eskuz aldatzeari buruzkoa.
- Ikus: 696/1991 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Euskal Administrazio Publikoko Funtzionarien 1991rako ordainketei buruzkoa.
- Ikus: 207/1990 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Administrazio Publikoetako Funtzionarien soldatei buruzkoa.
- Ikus: 6/1989 LEGEA, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.