Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

489/1995 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Sanitate Mahai Sektorialak 1995. urterako hartutako aurreakordioa onartu eta, ondorioz, irailaren 1eko 402/1995 Dekretuko xedapen-zatia areagotzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 4955
  • Xedapen-zk.: 489
  • Xedapen-data: 1995/11/21
  • Argitaratze-data: 1995/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Lana eta enplegua

Testu legala

Atal honetan aipatzen diren arau-hausteak arinak, larriak edo oso larriak izango dira, maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 39, 40, 41 eta 42. ataletan finkatutako irizpideen arabera, eta arau-hausteagatiko zigorrak Lege horren 43, 44 eta 45. arauetan ezarritakoari atxikiz ezarriko dira. ALDIBATERAKO XEDAPENA Euskal Autonomi Elkartearen eremuan salmenta moeta horretan aritzen diren enpresak dekretu honetan ezarritakoari egokitu beharko zaizkio. Egokitzeko epea sei hilabetekoa izango da eta dekretu hau argitaratzen den egunetik hasiko. INDARGABETZEZKO XEDAPENA Etxez-etxeko Saltzaileen Erregistroa arautzen duen uztailaren 11ko 178/1983 Dekretua indarrik gabe geratzen da. Merkataritza-Iharduna antolatzezko maiatzaren 19ko 9/1983 Legearen bidez sortu zen erregistro hori. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Baimena ematen zaio Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuari dekretu hau garatu eta egiteratzeko beharrezko diren xedapenak emateko, beti ere bere eskuduntzen eremuan. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko azaroak 7. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua, ROSA DÍEZ GONZÁLEZ.Osakidetzako langileen 1992-1996 urtetarako lanbaldintzak arautzen dituen akordioan, akordio horren aplikazioak hartzen duen eremuaren barruan sartzen diren langileen soldatek 1995. eta 1996. ekitaldietan oro har izango duten gorakada, Osakidetzako Mahai Sektorialean negoziatu beharko dela xedatzen da. Ordezkaritza organo, hauteskunde prozesua erregulatze, lan-baldintzak finkatze eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileen partaidetzari buruzko urriaren 6ko 304/1987 Dekretuko 17. bis atalean eta Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrei buruzko apirilaren 12ko 1/1995 Legeko III. atalburuan xedatzen direnak betez, urte honetako ekainaren 1ean sortu zen Sanitate Mahai Sektoriala. Honako hau finkatzea zuen xedetzat mahai horrek: oro har aplikagarria izan daitekeen soldatagorakada eta aurrekontu-ekitaldi honetan aplika daitekeen soldata-zatia finkatzea, akordio horretan ezartzen diren taulei dagozkienetan. Prozesu negoziatzailearen bidez akordiorik lortu ez denez eta ordezkaritza-organoak eta Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileen lanbaldintzak eta partaidetza finkatzeari buruzko ekainaren 12ko 9/1987 Legeko 37.2 atalean xedatzen denaren ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eta Osasun Sailaren irailaren 1eko 402/1995 Dekretuaren bidez honako hauek finkatu ziren, hau da, Osakidetzako langileen, toki, kupo mailako eta Osakidetzari atxikita dagoen eskualdeko sanitate langileen soldaten igoera finkatu zen, 1992-1996 denboraldirako. Geroago, aurreakordio bat lortu zen Sanitate Mahai Sektorialean, 1995eko urriaren 20an (Administrazioak irailaren 1eko 402/1995 Dekretua kaleratu aurretik egindako azken eskaintza oinarritzat hartuta eta, hori, adostasunik ez zegoelako). Osakidetza Erakunde Auotonomoko, ELA/STV sindikatuko, SATSE sindikatuko eta Euskadiko Mediku-Sindikatuko ordezkariek izenpetu zuten aurreakordio hori. Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, aurreakordio hori konbalidatu ahal izateko, beharrezkoa da, iadanik argitaratuta dagoen irailaren 1eko 402/1995 Dekretua birraztertzea, era honetan, aurreakordio horren bidez onartu diren gehigarrizko baldintzak dekretu horren edukinari egokitu ahal izateko. Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko azaroaren 21ean egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko ordezkariek eta ELA/STV sindikatuko, SATSE sindikatuko eta Euskadiko Mediku-Sindikatuko ordezkariek, Sanitate Mahai Sektorialaren eremuaren barruan, izenpetutako aurreakordioa onartzea. Dekretu honen eraskin gisa ematen da hori. Eta ondorioz, irailaren 1eko 402/1995 Dekretuko xedapen-zatia areagotzea, itunaren gai izan denaren arabera. Osakidetzako, toki, kupo mailako eta Osakidetzari atxikitako sanitateeskualdekolangileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioak bere baitan hartzen dituen langileen soldaten igoerari, gehigarri eran, aplikagarria izango zaio aurreakordio hori,1992-1996 epealdirako. Vitoria-Gasteizen, 1995eko azaroak 21. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Herri Administrazio sailburua, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU. Osaun sailburua, IÑAKI AZKUNA URRETA.ERASKINA SANITATE MAHAI SEKTORIALEAN 1995. URTERAKO HARTUTAKO AKORDIOA.I.- Osakidetzan lan egiten duten langileen lanbaldintzak arautzen dituen akordioa aplikagarria deneko eremuaren barruan sartzen diren langileei dagokienetan, gero aipatzen diren baldintzak onartzen dira 19921996urtetarako. Irailaren 1eko 402/1995 Dekretuko 1. atalean xedatzen denaren ondorioz ezargarriak diren soldaten gehiketari aplikatu ahal izango zaizkio baldintza horiek: 1.- Kategoria bakoitzari izendatzen zaizkion soldaten %3,5ekoa izango da ospitalizazio osagarria. 1995eko urtarrilaren 1etik hasita ekarriko ditu ondorioak. Ospitale-zentruetan lana egiten duten Gainbegiraleei ere aplikagarria izango zaie. 2.- Lana egindako gau-modulua (10 orduko modulua) kontutan hartuta ordainduko da gauosagarria. Modulu hori erabiliko da orain arte ezarrita zegoen aste osoko moduluaren ordez. Hona hemen baloreak: A Taldea 5.915 B Taldea 4.811 C Taldea 3.913 D Taldea 3.423 E Taldea 3.423 3.- A titulazio-taldean sartuta dauden langileei aplikatuko zaizkien zenbatekoei buruzko akordioa hartzen da. 1995eko urtarrilaren 1etik hasita izango dituzte ondorioak. Presatasun Zerbitzuetako eta Larriduretarako Lurralde Unitateetako langileei ez zaizke aplikatuko zenbateko horiek, txanda, igande, jaiegun eta gauetako lanagatiko osagarriei dagokienetan. TXANDEGATIKO OSAGARRIA TAULA, 1995. URTEKOA TAULA, OBJETIBOA 1995 8.758 14.598 IGANDE ETA JAIEGUNETAN LAN EGITEAGATIKO OSAGARRIA TAULA, 1995. URTEKOA TAULA, OBJETIBOA 1995 Jaieguna, egunez Jaieguna, gauez 6.289 8.985 8.838 GAUEZ LAN EGITEAGATIKO OSAGARRIA (10 orduko modulua) 5.915 4.- Enfermeritzako langileen guardiei dagozkien zenbatekoei buruzko akordioa hartzen da. Erakundean gaurregun indarrean dagoen sistemaren arabera ezarritako zenbatekoak dira horiek. GAINBEGIRALEAK TAULA 1995 Lanegunak 15.739 Jaiegunak 16.157 TAULA, OBJETIKOA 1995 Lanegunak 16.018 jaiegunak 16.715 O.T.L./D.U.E. TAULA 1995 Lanegunak 13.772 Jaiegunak 14.137 TAULA, OBJETIBOA 1995 Lanegunak 14.016 Jaiegunak 14.626 ENFERMERITZAKO LAGUNTZAILEAK TAULA 1995 Lanegunak 10.329 Jaiegunak 10.603 TAULA, OBJETIBOA 1995 Lanegunak 10.512 Jaiegunak 10.970 5.- Euskalduntze, Egintza Sozial, Prestakuntza eta Kontsumorako Maileguen fondoak gaurkotzea, %3,5ean jartzen direla. 6.- Istripu Pertsonalen, Erantzukizun Zibil eta Bizitzaren Aseguruaren polizari dagokionetan, Osakidetzak, erantzukizun zibilaren aseguruaren polizan finkatuta dagoen frankizia ordainduko du, hala behar izan dadinean. 7.- Langilegoaren Kudeaketarako Zuzendaritzak osagarri bereziari buruz emandako 1/1995 Instrukzioa aldatzea, osagarri hori eskuratzeko aukera izan baina horretaz baliatu ez ziren fakultatuboei aplikatzen zaiela. Honek zera esan nahi du, hau da, epeei atxiki bariko aukeraz baliatu ahal izango dela, baina hori eskuratzeko bete behar diren eginbeharrak bete daitezenaren baldintzapean.II.- Bestalde, toki eta kupo mailako eta Osakidetzari atxikitako eskualdeko sanitate langileen soldatek, %4,8ko igoera izango dute ekitaldi honetan zehar, soldatakontzeptuguztiei dagokienetan eta 1995eko urtarrilaren 1etik hasita ekarriko ditu ondorioak igoera horrek. Irailaren 1eko 402/1995 Dekretuko 2. atalean xedatzen denaren ondorioz ezarri zen %3,5eko igoera indargabetuta gelditzen da.