Arautegia
Inprimatu471/1995 DEKRETUA, azaroaren 7koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ihardun eremuetako zehapen prozeduren arloko eskumenak noren esku dauden finkatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 4970
- Xedapen-zk.: 471
- Xedapen-data: 1995/11/07
- Argitaratze-data: 1995/11/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Bestalde, toki eta kupo mailako eta Osakidetzari atxikitako eskualdeko sanitate langileen soldatek, %4,8ko igoera izango dute ekitaldi honetan zehar, soldatakontzeptuguztiei dagokienetan eta 1995eko urtarrilaren 1etik hasita ekarriko ditu ondorioak igoera horrek. Irailaren 1eko 402/1995 Dekretuko 2. atalean xedatzen denaren ondorioz ezarri zen %3,5eko igoera indargabetuta gelditzen da.Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazioko Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen IX. idazpuruan ezartzen da zein printzipiotan oinarritu behar duen administrazioak zehatzeko ahalmena gauzatzerakoan eta zeintzuk diren printzipio horien ondorioz hiritarrek dituzten eskubideak. Printzipio horien artean, prozedurazko berme gisa, instrukzio fasearen eta zehapen fasearen artean tarte egokia gorde beharra eta fase bakoitza organo desberdinen esku utzi beharra jasotzen da. Beraz, industri, nekazaritza eta arrantzaren arloetako sektorekako legedi aplikagarria oinarri duten prozedura zehatzaileetan kontutan hartuko da 30/1992 Legean ezarritakoa, zehapen gaietako funtzioak hierarkikoki banatzeko jasotzen dituen xedapenak barne. Organo zehatzaileak zeintzuk diren zehazterakoan, urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren 4. atalari ere erreparatuko zaio, bertan aurrikusten baita zehatzeko ahalmena Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko zenbait organoren esku jartzea. Aipatzekoa da, halaber, administrazioko organo desberdinek zehapen espedienteetan dituzten funtzioak hobeto arautu beharra ere jasotzen dela testu horretan. Dena den, espediente zehatzaileetan bakoitzak duen funtzioa zehazterakoan, Jaurlaritzaren Kontsiluarenak ere zehaztu behar dira; beraz, egokiago ikusten da aurrikuspen hori erabili barik, urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuak gai honetaz xedatzen duena aldatuko duen arautegi zabalago bat planteatzea eta, aldi berean, Industri, Nekazaritza eta Industri Saileko organoei dagokien zehatzeko ahalmena gauzatzeko beren beregizko arautegi bat onartzea, guzti hori Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazioko Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 127.2 atalarekin bat etorriz. Azkenik, bidezkoa da berariaz aipatzea Euskal Autonomi Elkarteak baduela eskumena bere zuzentza sustantiboa ezartzeko behar diren prozedurak arautzeko eta bere autoantolaketaren ondorio diren espezialitateak ezartzeko. Beraz, Dekretu honetan jasotzen den ordenamendua marko horretan kokatu behar da. Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko azaroaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. Industri, nekazaritza eta arrantzaren arloko sektorekako legedi aplikagarrian aurrikusten diren arauhausteen kariaz sortzen diren prozedura zehatzaileak hasiarazteko, instruitzeko eta erabakitzeko eskumena zein organok duten zehaztea da Dekretu honen xedea; beti ere, prozedura zehatzaileak arautzeko Euskal Autonomi Elkarteko legeriak berariaz besterik xedatzen ez badu. 2. atala.- Prozedura zehatzaileen hasiera. 1.- Lege-hauspena zein arlotakoa den, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko arlo horretako zuzendariak hasiko du prozedura zehatzailea, Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen dekretuan ezarritako ihardun eremuekin eta funtzioekin bat etorriz.rriz. Hori horrela izanik ere, lege hauspena arintzat jo badaiteke eta legedi aplikagarrian horrela tipifikatuta badago, industriaren, energiaren, meatzeen eta industri ihardueren sustapenaren arloetako prozedura zehatzaileak Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko herrialdean herrialdeko lurralde ordezkariek hasiko dituzte. 2.- Espediente zehatzailearen hasieran, egoki ikusten diren behin-behineko neurriak hartu ahal izango dira, bai prozeduraren azken erabakiaren eraginkortasuna bermatzeko bai pertsonei, florari, faunari, ondareei edota ingurugiroari kalte larri edo hurrehurrekorik egin diezaieketen egoerak ekiditeko. 3. atala.- Instrukzioa. Prozedurari hasiera emateko eskumena duen organoak izendatutako agintariak edo, hala badagokio, administrazio unitate desberdinetako funtzionarien artean organo horrek berak izendatutakoak instruituko du espediente zehatzailea. Dena den instruktorea ezin izango da espedientea erabakitzeko eskumena izango duen pertsona berbera. Beharrezko ikusiz gero, instruktorearekin batera idazkari bat ere izendatu ahalko da. 4. atala.- Prozedura zehatzaileei buruzko erabakia. 1.- Erabaki proposamenean zehapentzat agertzen den isuna zenbatekoa den, horren arabera ebatziko da zein organok duen prozedura zehatzailea erabakitzeko eskumena, sailkapen honen arabera: a) 3.000.000 PTA arteko isunak Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko zuzendariek erabakiko dituzte, Saileko egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen Dekretuan bakoitzaren esku uzten diren gaien arabera. Dena den, arau-haustea arintzat jotzen bada eta legedi aplikagarrian horrela tipifikatuta badago, industriaren, energiaren, meatzeen eta industri ihardueren sustapenaren arloetako prozedura zehatzaileak Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko herrialdean herrialdeko lurralde ordezkariek hasiko dituzte. b) 3.000.001 eta 15.000.000 PTA arteko isunak Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak erabakiko ditu. c) 15.000.000 PTAtik gorako isunak Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko ditu. 2.- Prozedura zehatzaile batean erantzule bat baino gehiago badago, isun altuena hartuko da kontutan eta goiko idazatiaren arabera zein organori dagokion, horrek hartuko du erabakia. 3.- Atal honetan zehazten diren isun zenbatekoen arabera zehapena erabaki duen organoak berak erabakiko ditu egindako arau haustea arautzen duen legedian ezartzen diren osagarrizko zehapenak. 4.- Ofizioz edo instruktoreak proposatuta prozedura largestea edo erantzukizunik ez eskatzea planteatzen bada, Dekretu honetako bigarren atalean zehazten diren organoek hartuko dute horri buruzko erabakia. XEDAPEN GEHIGARRIA Zehatzeko prozedura hasteko eskumena duen organoak prozedura hasiaraziko duen egintza aztertzeko, erantzukizuna izan dezakeen pertsona edo pertsonak identifikatzeko eta funtsezko gora-beherak zehazteko egin beharreko egintzak burutu ahalko ditu prozedura hasi baino lehen. Aurretiazko egintza horien barruan, zehatzeko prozedurak arautzen dituen legeriak horrela xedatzen duenean eta pertsonei, florari, faunari, ondareei edota ingurugiroari kalte egin diezaieketen egoerak aurrikusten direnean, iharduerak behin-behinekoz geldiarazteko eta produktuak atxikitzeko edo erretiratzeko erabakia har daiteke. Hala ere, industriaren, energiaren, meatzeen eta industri ihardueren sustapenaren arloetan egiten diren aurretiazko egintzak Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko herrialdean herrialdeko lurralde ordezkariek hasiko dituzte. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu honek indarra hartu aurretik hasitako zehapen prozedurak instruitzeko eta erabakitzeko eskumena hasiera eman zitzaienean indarrean zegoen legerian ezartzen diren organoek izango dute. INDARGABETZEKO XEDAPENA Indarrik gabe uzten dira bai Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren 4. atalaren hirugarren idazatia bai Dekretu horretako aldibaterako lehenengo xedapena. AZKEN XEDAPENA Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1995eko azaroak 7. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JAVIER RETEGUI AYASTUY.