Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

384/1995 DEKRETUA, uztailaaren 18koa, Garraio eta Herrilan Sailaren egitura eta egitekoak finkatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3090
  • Xedapen-zk.: 384
  • Xedapen-data: 1995/07/18
  • Argitaratze-data: 1995/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

1995-1998 legegintzaldirako Jaurlaritza osatzeko koalizio akordioa betetzeko, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta ihardute-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuak sailak berrantolatu eta kopurua gutxitu du eta azken xedapenetan lehenengoan sail bakoitzaren egituraketari buruzko arautegia eratzekoan antolaketa eta eginkizunei dagokienean jarraitu beharreko irizpideak finkatzen ditu. Dekretu horren 15. atalak Garraio eta Herrilan Sailari zein egiteko eta ihardute-arlo dagozkion araupetzean du. Saila behar bezala kudeatu ahal izateko, dekretu honek ezartzen dituen egitura eta egitekoen koordinazioa, antolaera sinplea eta orain arte, batipat, sailburuaren eta sailburuordeen esku egon diren administrazio kudeaketari buruzko eskuduntzen deskontzentrazioa hartu dira irizpidetzat. Horrela bada, Garraio eta Herrilan Sailak Sailordetza bat, bost Zuzendaritza eta Ekonomi Plangintza eta Kudeaketarako Kabinete bat izango du; lehen atalburuaren lehen sekzioan Sailaren egitura orokorra araupetuko da eta bigarren atalburuan, berriz, organoen egitekoak nola banatuko diren zehaztuko da. Saileko goikargudunen artean eskuduntzak nola banatu diren lehen atalburuaren bigarren sekzioan ezarri da. Ondorioz, Garraio eta Herrilan sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onarpena eman eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko uztailaren 18an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:I. ATALBURUA: SAILAREN EGITURA 1. SEKZIOA: ANTOLAERA OROKORRA 1. atala.- Egitekoak eta eskuduntzak. Garraio eta Herrilan Sailak Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta ihardutearloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren 15. atalak ematen dizkion ihardute-arloei dagozkien egitekoak dekretu honetan ezarritakoari jarraikiz burutuko ditu. 2. atala.- Garraio eta Herrilan Sailaren egitura orokorra. Aurreko atalean aipaturiko gaiei dagozkien egitekoak burutzeko, bada, Garraio eta Herrilan Saila honela banatuko da: a) Organo nagusiak: 1.- Garraio eta Herrilan sailburua. 1.1.- Zerbitzu zuzendaria. 1.2.- Ekonomi Plangintza eta Kudeaketarako Kabinetea. 2.- Garraio eta Herrilan Sailordetza. 2.1.- Garraio Zuzendaritza. 2.2.- Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza. 2.3.- Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritza. 2.4.- Uren Zuzendaritza. b) Lurralde organoak: 1.- Portuen Bizkaiko Lurralde Zerbitzua. 2.- Portuen Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua. 3.- Uren Arabako Zerbitzua. 4.- Uren Bizkaiko Zerbitzua. 5.- Uren Gipuzkoako Zerbitzua. c) Garraio eta Herrilan Sailaren menpe dauden Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko kontsulta edo/eta koordinaziorako organo kolegiatuak honakoak izango dira: 1.- Merkantzia arriskutsuen garraiori dagokionetan, Merkantzia Arriskutsuen Garraioaren Koordinaziorako Euskal Batzordea. 2.- Meteorologiari dagokionetan, Meteorologi Euskal Batzordea. 3.- Euskal Autonomi Elkarteko errepideen plan orokorreko sarearen plangintzari fdagokionetan, Euskal Autonomi Elkarteko Errepideen Plan Orokorraren Batzordea. 4.- Portuei dagokienetan, Portuen Aholku Kontseiluak. 5.- Uraren inguruko inbertsioei dagokienetan, Uraren Euskadiko Mahaia. d) Garraio eta Herrilan Sailari atxekita egongo dira ondorengo erakunde instituzional hauek: 1.- «Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, SA» sozietate publikoa. 2.- «Ingeniería para el Metro de Bilbao, SA/Bilboko Metrorako Ingeniaritza, AB» sozietate publikoa. 2. SEKZIOA: SAILBURUA ETA SAILEKO GOIKARGUDUNAK 3. atala.- Garraio eta Herrilan sailburua. 1.- Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. ataletan ezarritako eskuduntzak eta urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren indarrez Sailari dagozkion egitekoen eta ihardute-alorren eremuan, indarrean dagoen legeriak ematen dizkion eta beste ezein organori ematen ez zaizkion guztiak dagozkio Garraio eta Herrilan sailburuari. 2.- Sailaren organo gorena den heinean, gainontzeko organoak zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko ditu. 3.- Garraio eta Herrilan sailburuak, agindu zaizkion egiteko horiek behar bezala burutzeko Zuzendaritza Kontseilu baten laguntza izango du bere zuzendaritzapean. Kontseilu horren eginkizun nagusia Sailaren politika zehaztea izango da eta Garraio eta Herrilan sailburuordeak, Saileko zuzendariek, Ekonomi Plangintzaeta Kudeaketarako Kabinetearen Arduradunak eta sailburuak izendaturiko gainontzeko aholkulari eta konfidantzako pertsonek osatuko dute. 4.- Zuzendaritza Kontseiluak eta Ekonomi Plangintza eta Kudeaketarako Kabinetearen Arduradunak egitekoak behar bezala burutu ahal izateko behar duten informazio eta laguntza eman beharko diete Saileko gainontzeko organoek. 4. atala.- Garraio eta Herrilan sailburuordea. Garraio eta Herrilan sailburuordeak, beti ere sailburuaren aholku eta esanetara, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 30. atalean xedatutakoaren arabera, honako eskuduntza hauek izango ditu: a) Garraio eta Herrilan sailburuak hala eskatzen dionean Sailaren ordezkari izatea. b) Sailordetzaren ekintzen programazioa egitea. c) Sailordetzaren eta haren menpeko organo eta erakundeen ekintzak bideratu, koordinatu, bultzatu eta gainbegiratzea. d) Sailordetzaren menpeko organo eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea. e) Beste sailekin eta Sailordetzarekin harremanak dituzten bestelako erakundeekin komunikazio organo gisa ihardutea. f) Sailordetzari dagozkion ihardute-arloen barruan xedapen orokorretarako proiektuak egin eta sailburuari proposatzea. g) Sailordetzaren agintepeko organo eta erakundeen lana zuzentzeko aginduak ematea bere kabuz. h) Sailordetzaren ihardute-arloari dagozkion zehapen espedienteei hasiera eman eta alor bakoitzean bete beharreko arauei jarraikiz sailburuari edo Gobernu Kontseiluari eman ez zaizkien edo ez dagokien zehapen espedienteen gaineko erabakiak hartzea. i) Sailordetzaren menpeko zuzendaritzen egintza eta erabakien kontra legeriaren arabera bidezko diren errekurtso arrunten gaineko erabakiak hartzea. j) Indarrean dauden legezko xedapenek emandako gainontzeko eskuduntza, ahalmen, eskubide eta egitekoak. 5. atala.- Zuzendariak. Zuzendariek, sailburuordearen agintepean edo, Zerbitzu zuzendariaren kasuan, sailburuarenean, Jaurlaritzariburuzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 31. atalean xedatutakoaren arabera, honako eskuduntza hauek izango dituzte: a) Zuzendaritzaren ekintzak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta nola burutzen diren ikustea. b) Zuzendaritza barruko zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea, horrek ezertan galarazi gabe Zerbitzu Zuzendaritzak dituen eskuduntza orokorrak. c) Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko proposamenak egitea goiko organoei. d) Ekonomi Plangintza eta Kudeaketarako Kabineteari laguntzea Sailaren ekonomiaren programazioa egiten eta Zuzendaritzarekin zerikusia duten gaietan azterlanak diseinatu eta burutzen. e) Kontratazio gaietarako kontratazio organotzat joko dira, legeriak aurrikusitako ahalmen eta mugekin. f) Gobernu Kontseiluarentzako gordetako gaiak alde batera utzita, Zuzendaritzaren eskuduntzetan sartzen diren espedienteak izapidatzeko behar diren gastuetarako baimena eman, gastua gauzatzea erabaki eta betebeharrak bere gain hartzea. g) Kontusail batetik bestera kreditu transferentziak egiteko baimena eman dezaten proposamena egitea horretarako eskuduntza duten organoei. h) Zuzendaritzaren ihardute-arloko administrazio egintzak eta erabakiak hartzea. i) Zuzendaritzari dagozkion gaietan eta haren menpe dagoen beste organo bati berariaz atxeki ez zaionean, tasa eta prezio publikoak kudeatu eta kitatzea eta zerga kudeaketako egintzen kontrako aukerako berrazterketa errekurtsoen gaineko erabakiak hartzea. j) Zuzendaritzaren menpeko organoen egintza eta erabakien kontra legeriaren arabera bidezko diren errekurtso arrunten gaineko erabakiak hartzea. k) Kasuan kasuko Zuzendaritzak izapidatutako espedienteei buruzko agiri publiko edo pribatuen kopia kautotuak egitea, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren eskuduntzak. l) Indarrean dauden legezko xedapenek ematen dizkien gainontzeko eskuduntza, ahalmen, eskubide eta egitekoak eta Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko zuzendari guztientzakoak direnak.II. ATALBURUA: IHARDUTEARLOAK 6. atala.- Garraio eta Herrilan Sailordetza. Garraio eta Herrilan sailburuordeak ondorengo ihardutearlohauek zuzendu eta koordinatuko ditu: a) Garraio Azpiegitura. b) Errepideen sarea. c) Herrilanak. d) Lurretikako, airetiko eta kable bidezko garraioa. e) Urak, ustiaketa eta obra hidraulikoak, ubide eta ureztaketak barne. f) Euskal Autonomi Elkarteko meteorologi zerbitzua. g) Portuak eta itsas garraio eta bestelako gaiak. 7. atala.- Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza. 1.- Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzari dagokio: a) Euskal Autonomi Elkartearen aginpideko trenbide azpiegituren gaineko arauzko aurreproiektuen espedienteak egitea. b) Trenbide azpiegituretan eta haien mantenimendurako egin beharreko inbertsioen plangintza eta programazioa egitea, Ekonomi Plangintza eta Kudeaketarako Kabinetearekin elkarlanean. c) Trenbideen azpiegituretarako eskualdekako plan bereziak taxutzea. d) Trenbideen azpiegituretako iharduketak burutzeko behar diren hirigintza antolamenduko planak eta bestelako langaiak egin eta aldarazteko ekimena. e) Trenbideen azpiegituretarako proiektuak erredaktatu eta onartzea. f) Trenbideen azpiegituretako obrak zuzendu eta kontrolatzea. g) Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioaren aginpidekoak diren Bilbaoko Hiri Trenibidearekin erlazionaturiko proiektu, obra eta bestelako iharduketak egitea, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki beharrekoak izan ezik. h) Trenbide azpiegituretako iharduketak burutzeko behar diren ondasun eta eskubideen jabetza kentzea, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eskuduntzak. i) Trenbideen azpiegituren alorreko ikerketa eta teknologien garapena bultzatzea. j) Euskadiko Errepideen Plan Orokorraren Sareko errepideen mailaketa eta izenen gaineko proposamenak egitea eta euskal administrazioen bide sareko gainontzeko errepideekiko koordinazioa bultzatzea, kasuan kasuko administrazioekin elkarlanean. k) Euskadiko Errepideen Plan Orokorraren gaineko arauzko proiektuen espedienteak eta plan horren aurrerapen eta proiektua egitea. l) Euskadiko Errepideen Plan Orokorra berraztertzeko behar diren iharduketak egin eta plan horren ohizko eta aparteko aldaketa gertatu eta proposatzea. ll) Lurralde Historikoetako foru organoak bideen plangintza eta koordinazioaren gainean egiten dituzten proposamenei buruzko txostenak egitea, Euskadiko Errepideen Plan Orokorra araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legean aurrikusi bezalaxe. m) Euskadiko Errepideen Plan Orokorra burutzen ari dela eta programa eta arau teknikoekiko egoki doala zaindu eta plan hori behar bezala burutzeko beste administrazio batzuekiko koordinazioa sustatzea. n) Euskadiko Errepideen Plan Orokorraren Batzordeari teknika eta administrazio mailako laguntza ematea. ñ) Euskadiko Errepideen Plan Orokorra lurralde eta hirigintza planeamenduarekin eta hartzen dituen iharduketa alor horretako gainontzeko plangintzekin uztartzea, horrek ezertan galarazi gabe gainontzeko sailen ahalmenak. o) Euskal Autonomi Elkartearen eta gainontzeko lurralde administrazioen artean errepide gaietako ekonomia, teknika eta administrazio mailako lankidetza eta koordinazioa gauzatzeko bideak gertatu eta proposatzea. p) Saileko gainontzeko Zuzendaritzek hala eskatuz gero, proiektuak ikuskatzeko bulego gisa jardutea eta obren proiektuak erredaktatu eta zuzentzeko laguntza teknikoa ematea. q) Gainontzeko Sailek eskatuz gero, eraikuntzakoak ez diren herrilanen proiektuak egin eta kontratuak egiteko laguntza teknikoa ematea. r) Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea. s) Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko irizpenak eman eta txostenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean. 2.- Garraio eta Herrilan sailburuordearen zuzendaritzapean eta haren artezpideei jarraikiz, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzak, gainera, «Ingeniería para el Metro de Bilbao, SA. - Bilboko Metrorako Ingenieritza, AB» sozietate publikoari administrazio-babesa emango dio eta haren kudeaketaren ikuskaritza egingo du. 8. atala.- Garraio Zuzendaritza. 1.- Garraio zuzendaritzari dagokio: a) Lurretikako garraioetarako arauen gaineko aurreproiektuen espedienteak eta haien goi mailako ikuskaritza burutzea. b) Errepide bidezko merkantzien eta bidaiarien garraioen eta garraioen inguruko iharduera lagungarri eta osagarrien plangintza, antolamendu eta koordinazioa egitea. c) Euskal Autonomi Elkartearen eskumeneko trenbide eta tranbien plangintza egin, ezarri, antolatu, ustiatu eta ikuskatzea, aurreko atalaren ehenengo lerroaldeko b) eta c) idazatietan adierazitakoaren kaltetan gabe. d) Euskal Autonomi Elkartearen eskumeneko trenbideetako paso nibelak jarri, aldatu eta kentzeari buruzko erabakiak hartzea. e) Autonomi Elkartearen trenbideen jabetza publikopeko eremuan obrak eta instalazioak egiteko baimenak emateari buruzko erabakiak hartzea, horrek ezertan galarazi gabe, Euskadiko kasuan kasuko ondare organoei dagozkien ahalmenak. f) Trenbideen zaintzari buruzko arauak ez betetzeagatik zehapen espedienteak izapidatzea. g) Sailaren gainontzeko eskuduntzen barruan trenbidea araupetzen duen Estatuko legeriak Lurretikako Garraioen Zuzendari Nagusiari ematen dizkionak, Garraio eta Herrilan sailburuordeari berariaz emandakoak izan ezik. h) Euskal Autonomi Elkarteari kable bidezko garraio zerbitzuetarako emakida, baimen, ustiaketa eta ikuskaritzen gainean dagozkion eskuduntzak. i) Euskal Autonomi Elkarteak airetiko garraio, aireportu eta heliportuen gainean dituen eskuduntzak. j) Euskadiko garraioaren inguruko logistika garatzea. k) Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioak garraio lanean edo garraioaren iharduera lagungarri eta osagarrietan aritzeko lanbide gaikuntza eskuratu, egiaztatu eta kontrolatzeko dituen eskuduntzak eta garraioko profesionalen prestakuntza lanen gainean dituenak. l) Euskal Autonomi Elkarteak garraio batzorde arbitralen inguruan dituen eskuduntzak. ll) Zuzendaritzaren iharduketa eremuari dagozkion dirulaguntzak nola bideratu proposatzea. m) Zuzendaritzari zuzenean dagozkion gaiei buruzko irizpenak eman eta txostenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean. 2.- Garraio eta Herrilan sailburuordearen zuzendaritzapean eta haren artezpideei jarraikiz, Garraio Zuzendaritzak, gainera, «Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, SA» sozietate publikoari eta, Zuzendaritzari emandako ahalmenekin zerikusia duten sozietate publikoak sortuz gero, beste horiei ere, administrazio-babesa eman eta haien kudeaketaren ikuskaritza egingo du. 9. atala.- Uren Zuzendaritza. 1.- Uren Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioaren eskuduntzen eremuan: a) Erabat Euskal Autonomi Elkartearen lurraldean dauden arroetako uren plangintza eta haren jarraipena eta berrazterketa, abuztuaren 2ko Uren 29/1985 Legearen 13.3, 38.4 eta 39.2 ataletan ezarriko irizpideei jarraikiz burutzea, eta hainbat elkarte hartzen dituzten arroetako uren plangintzan parte hartzea. b) Zuzendaritzaren iharduketen eremuko obra eta instalazioen plangintza eta programazioa burutzea, Ekonomi Plangintza eta Kudeaketarako Kabinetearekin elkarlanean. c) Uraren administrazio publikoa antolatzeko era proposatu eta Euskal Autonomi Elkarteko uren, obra hidrauliko eta meteorologiako zerbitzuaren inguruko arauzko xedapenen aurreproiektua taxutzea. d) Jabetza publikopeko urguneen gaineko legezko menpekotzak, emakidak eta baimenak eman, aldatu eta iraungitzeari buruzko eta elkarte barruko arroetako menpekotza zor duten eremuen eta ibaien zaintzarako aldeen gaineko baimenei buruzko erabakiak hartzea. e) Elkarte barruko isurketetarako baimenak eman, aldibaterako eten, aldatu eta iraungitzeari buruzko erabakiak hartzea. f) Elkarte barruko arroetako ur baliabideak Uren Legearen 41, 53, 54 eta gainontzeko ataletan eta hura garatzeko xedapenetan araupeturako babes araubide berezietara bildu beharrekoak badira, halakotzat jotzea, Jaurlaritzaren Kontseiluari ez dagokionean. g) Uren Erregistroa, ur pribatuen katalogoa eta hondakin uren isurketen errolda eramatea. h) Jabe Elkarteeen estatutuak eta ordenantzak onartzea eta uren legerian horien inguruan emandako gainontzeko eskuduntzak. i) Halakorik izanez gero, uren, ustiaketen eta bestelako obra hidraulikoengatiko tasa eta kanonetan sartzen diren osagaien ordaina zenbatekoa izango den proposatzea. j) Euskal Autonomi Elkartearen aginpideko azpiegitura hidraulikoko obrak, ubideak eta ureztaketakoak barne direla, egiteko proiektuak erredaktatu eta burutzea, haiek zaindu eta ustiatzea, eta obra eta instalazio hidraulikoekin zerikusia duten teknologiak aztertu, ikertu eta egunean jartzea. k) Zuzendaritzari agindutako iharduketak burutzeko behar diren desjabetzak egiteko ahalmena, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eskuduntzak. l) Toki erakundeei, entitate eta partikularrei, urak eta obra hidraulikoak direla eta, laguntzak nola eman proposatzea. ll) Uren legeria bete eta Meteorologi Euskal Zerbitzuak funtziona dezan beste administrazioekin eta gainontzeko pertsona publiko nahiz pribatuekin behar diren hitzarmen eta lankidetza bideak proposatu eta burutzea. m) Ur baliabide eta ustiapenen plangintza eta kudeaketarako aginpideak erabiltzeko ur kontinentalen kalitatearen analisi eta kontrol beharrezkoa burutzea eta uren plangintza bete ahal izateko uren kalitatea hobetzeko helburu eta programak proposatu eta haien jarraipena egitea, hori guztia ukitutako gainontzeko sailekin elkarlanean. n) Uren gaineko legeria ez betetzeagatiko zehapen espedienteak izapidatzea. ñ) Aforoak, hidrologia azterlanak, uraldien gaineko informazioa burutu eta uraren administrazioak jabetza publikopeko urguneak eta ur kontinentalen kalitatea babesteko egin beharrekoetarako aginpideak erabiltzea, azken horretarako Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin elkarlanean. o) Estatuko uraren antolaketan eta ur gaietako koordinazio organoetan parte hartzea. p) Orohar, 1994ko maiatzaren 31ko Hitzarmenak agindutako egitekoak eta Euskal Autonomi Elkartearen aginpideko arroetako ur baliabide eta ustiaketen araubidearen ondorio diren gainontzeko eskurantzak eta hariek zaindu ahal izateko behar diren ekintzak proposatu eta gauzatzea, ukituriko gainontzeko sailekin elkarlanean. q) Meteorologi Euskal Zerbitzuari dagokionean eguraldia iragarri, azterlanak egin, meteorologia iharduerak koordinatu eta informazioa biltzea, ekainaren 5eko 158/1990 Dekretuaren 2. atalean ezarritako eskurantzei jarraikiz. r) Zuzendaritzari zuzenean dagozkion gaiei buruzko irizpenak eman eta txostenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean. 2.- Uren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuek honako eginkizun hauek izango dituzte: a) Uren zuzendariak adierazitako obra hidraulikoen proiektuak erredaktatzea. b) Kasuan kasuko lurraldeko obrak zuzentzea. c) Legezko menpekotzak eta jabetza publikopeko urguneei buruzko emakida eta baimenak, menpekotza eta ibaien zaintzako eremuetarako baimenak eta isurketa baimenak gaitzat dituzten espedienteak hasi, izapidatu eta haiei ebazpena emateko proposamena egitea. d) Uren zuzendariak Zuzendaritzaren gaiei dagokienean eskatutako txostenak egitea. e) Emakidak eta baimenak hartu dituztenek kasuan kasuko agirietan jasotako baldintzak betetzen dituztela ikusi, zaindu eta kontrolatzea. f) Ibaiak zaindu eta ur legeria betetzen ez bada, hala salatzea. g) Orohar, Uren Zuzendaritzaren lan alorrean, zuzendariak agindutako edo bere ordez egiteko esandako gainontzeko egitekoak. 3.- Aurreko atalean jasotako eskurantzak gauzatu ahal izateko, Lurralde zerbitzuen lurralde eremua honakoa izango da: a) Uren Arabako Lurralde Zerbitzuari Ebroren eta ura Ebro ibaian isurtzen duten ibaien arro hidrografikoek hartutako lurraldea dagokio. b) Uren Bizkaiko Lurralde Zerbitzuari Kalera ibaitik hasi eta Artibairaino, biak barne direla, ura Kantauri itsasora isurtzen duten ibaien arro hidrografikoek hartutako lurraldea. c) Uren Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuari Deba ibaitik hasi eta Bidasoaraino, biak barne direla, ura Kantauri itsasora isurtzen duten ibaien arro hidrografikoek hartutako lurraldea. 10. atala.- Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritza. 1.- Euskal Autonomi Elkartearen eskuduntzen eremuan, Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritzari dagokio: a) Autonomi Elkartearen portu azpiegituretako inbertsioen plangintza eta programazioa egin eta haien mantenimenduaz arduratzea, Ekonomi Plangintza eta Kudeaketarako Kabinetearekin elkarlanean. b) Portu azpiegitura berrien plangintza egin eta garatzea, bai daudenak handituz, bai portu berriak eta batez ere kirol portuak eraikiz, eta azken horiek jartzeko ekimenak bultzatzea. c) Portuetako planak eta hirigintza planeamendu orokorra garatu ahal izateko, portuetako zerbitzu aldeak antolatzeko edo azpiegitura obrak bertan egiteko planak erredaktatu eta taxutzea. d) Portualdeak hartzen dituzten hirigintza antolamenduko plan eta arauen gainean derrigor onartu beharreko txostenak egitea. e) Onartutako plan eta programen barruan beharrezko diren obra eta instalazioetarako proiektuak egin eta gero haiek eraikitzea. f) Portu azpiegiturako obra eta instalazioak egiten direla ikuskatu eta teknika eta ekonomia mailako kontrola gauzatzea. g) Portuetako zerbitzu aldeak nola erabili behar diren arautu eta haien garapenaren plangintza eta programazioa egitea. h) Portu bakoitzaren zerbitzuei buruzko eta haren zaintzaren gaineko arautegiak gertatu, haiek betetzen direla zaindu eta, behar izanez gero, zehapen espedienteak izapidatzea. i) Portuko zerbitzuak ematea, legeriak araupeturiko kudeaketa-eren bidez. j) Jabetza publikopeko portuguneen gaineko emakidak eman, aldatu eta iraungitzeari buruzko espedienteak izapidatu eta haiei buruzko erabakiak hartzea. k) Portu zerbitzuengatiko tasak eta jabetza publikopeko portugunearen erabilpen edo ustiaketa berezia egiteagatiko prezioak zenbatekoak izango diren proposatzea. l) Euskal Autonomi Elkarteari itsas eta ibai garraioaren inguruan dagozkion eskuduntzak. ll) Euskal Autonomi Elkarteari itsas salbamenduaren inguruan dagozkion eskuduntzak. m) Garraio eta Herrilan Sailaren aginpidekoak diren itsas garraioko profesionalen birziklaketa eta hobekuntzarako irakaskuntza, azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuaren arabera Itsas Arduralaritza Eskolaren ardurapekoa barne. n) Zuzendaritzari zuzenean dagozkion gaietarako eta Kostaldearen Legeak araupeturiko herrilanak euskal itsasertzean egiteko beste administrazio batzuekin elkarlanean iharduteko dirulaguntzak nola eman proposatzea. ñ) Zuzendaritzarekin zerikusi zuzena duten azterlan eta ikerketak egitea. o) Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko arauzko xedapenen aurreproiektuen gaineko espedienteak burutzea. p) Zuzendaritzari zuzenean dagozkion gaiei buruzko irizpenak eman eta txostenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean. 2.- Portuen Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuek honako eginkizun hauek izango dituzte kasuan kasuko lurraldean dauden portuetan: a) Portuetako obrak zuzentzea. b) Portu eta Itsas Arazoetarako zuzendariak adierazitako portuetako obra eta instalazio proiektuak erredaktatzea. c) Portuetan burutzen diren ihardueretarako baimenak eman, aldatu eta iraungitzeko espedienteak izapidatu eta haien gaineko erabakia hartzea. d) Euskal Autonomi Elkartearen portuetako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasak eta jabetza publikopeko portugunea norberarentzako erabili edo haren ustiaketa berezia egiteagatiko prezio publikoak kudeatu eta kitatzea. e) Herrilanak zuzendu edo ikuskatzeko adituen lana burutzeagatiko tasa orokorra edo Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritzak ordainaraztekoa den beste edozein tasa kudeatu eta kitatzea. f) Zerbitzuek kudeatu eta kitatu dituzten tasa eta prezio publikoen kudeaketaren kontra aukeran jarritako berrazterketa errekurtsoei ebazpena ematea. g) Zuzendaritzak izapidatutako emakidak eman, aldatu eta iraungitzeko espedienteen gaineko eta Portu eta Itsas Arazoetarako zuzendariak eskatutako bestelako gaiei buruzko txostenak egitea. h) Emakidak eta baimenak hartu dituztenek kasuan kasuko agirietan jasotako baldintzak betetzen dituztela, zaindu eta kontrolatzea, portualdeak eta bertako erabilpen eta iharduerak zaindu eta kontrolatzea eta indarrean dagoen legeria ez betetzeagatiko salaketak egitea. i) Orohar, portuko erabilpen eta instalazioak behar bezala antolatzeko eta haien kudeaketa, ustiaketa eta mantenimendua burutzeko behar diren ekintzak egitea. 11. atala.-- Zerbitzu Zuzendaritza. 1. - Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio: a) Garraio eta Herrilan sailburuari lege eta administrazio arloko laguntza ematea. b) Saileko organoen arteko harremanak eta Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko gainontzeko organoekikoak koordinatzea eta Zuzendaritzaren egitekoetan sartzen diren gaiak aztertzen dituzten organoetan parte hartzea. c) Jaurlaritzaren Kontseiluaren edo haren ordezko organoen iritzipean jarri behar diren gaiak eta aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko egintza eta xedapenak bidaltzea. d) Ekonomi Plangintza eta Kudeaketarako Kabineteak emandako datuen arabera, aurrekontuen aurreproiektua taxutzea. e) Sailaren arloko kontratuak egiteko espedienteak koordinatu eta izapidatzea. f) Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10.1 atalean eta bete beharreko gainontzeko legerian Sail bakoitzari ematen zaizkion eskuduntzak betetzea. g) Zerbitzu nagusiak eta Sailaren erregistro orokorra antolatu eta administratzea, eta lan sistema eta metodoak koordinatzea, horrek ezertan galarazi gabe Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo aginpidedunei dagozkien eskuduntzak. h) Sailaren liburu argitarapen eta hedapen lanak zuzentzea, horrek ezertan galarazi gabe Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo aginpidedunei dagozkien eskuduntzak. i) Indarrean dagoen legeriaren arabera Sailari informatika eta antolaketaren alorrean dagozkion eskuduntzak eta ogasun gaietan Saileko beste organoei eman ez zaizkienak kudeatzea. j) Sailak eta gainontzeko Zuzendaritzekin elkarlanean, lege aholkulariek sortarazitako arauak koordinatu, egin eta kontrolatzea, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren eskuduntzak. k) Sailean sortzen diren gaiei buruz, eta beste organo batzuen lana ez bada behintzat, azterlan eta txostenak egin, eta haiek aztertu eta konpontzea. 2.- Maiatzaren 26ko 205/1987 Dekretuaren bidez Garraio eta Herrilan Sailarentzat eta Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarentzat, bientzat sortutako Kontratazio Mahaia, Garraio eta Herrilan Sailari dagokion iharduketa alorrerako Zerbitzu Zuzendaritzara atxekita geratuko da eta dekretu horrek ematen dizkion eskuduntzak izango ditu. 12. atala.- Ekonomi Plangintza eta Kudeaketarako Kabinetea. Ekonomi Plangintza eta Kudeaketarako Kabineteak egiteko hauek izango ditu: a) Garraio eta Herrilan Sailaren arloetako azterlan bereziak, egoera txostenak eta, arlo horien izango bilakaera eta nondik-norakoaren analisia programatu, zuzendu eta koordinatzea, gizartearen beharrak antzeman eta horrela, Sailaren helburuak eta iharduketa programak proposatu eta aurkeztu ahal izateko. b) Gainontzeko organoekin bat, Sailaren ekonomia iharduera programatu eta gero betetzen dela zaintzea. Horretarako, behar diren programak egin, analisi eta jarraipen sistemak ezarri eta azterlanak burutuko ditu, horrek ezertan galarazi gabe Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eta Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak dituzten eskuduntzak. c) Proiektuak ekonomiaren ikuspuntutik ebaluatzea, Saileko gainontzeko organoekin elkarlanean. d) Saileko gainontzeko organoekin elkarlanean, Sailak ekonomiaren aldetik lan joera nagusien plan eta programak egitea, aurrekontuaren aurreproiektua egitekoan zein artezpideri jarraitu zehaztu eta erabaki ahal izateko. e) Sailaren aurrekontuaren kudeaketa ikuskatzea b) lerroaldian ezarritakoarekin bat datorrela egiaztatzeko, eta horretarako sustapen, informazio, kontrol eta ebaluazio sistemak proposatzea. f) Sailaren menpeko organo eta sozietateen funtzionamendu eta ekoizpenaren gaineko eta horien ekonomi bilakaerari buruzko azterlanak egitea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eskuduntzak galarazi gabe, harekin elkarlanean. g) Sailari atxekitako sozietate publikoen programakontratuak egitea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin elkarlanean. h) Sailaren ihardute-arloaren barruan ekonomiazterlan eta txostenak programatu, koordinatu eta, behar izanez gero, burutzea. i) Halakorik izanez gero, beste sail edo administrazio batzuk Sailaren ihardute-alorrean eragin ekonomikoa duten planak gertatzeko burutzen dituzten prozesuetan parte hartzea Sailaren ordezkari gisa. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Uren Zuzendaritzari emandako egitekoak Jaurlaritzaren eskuduntzen eremura murriztuko dira, noski, eta ez dute inolaz ere galaraziko kasuan kasuko ihardute-arloetan Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro, Industria, Nekazaritza eta Arrantza, eta Osasun Sailei emandako eskuduntzak eta, gainera, Euskal Autonomi Elkartearen Administraziokosailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoaketa ihardute-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuarren Azken Xedapenetan Lehenengoaren 2. zenbakiaren arabera gobernuak erabakiko duen kudeaketa eredura egokitu beharko dira. Bigarrena.1.Garraio eta Herrilan sailburuordearen postua hutsik badago edo titularra kanpoan nahiz gaixo izanez gero, Saileko zuzendariei egokituko zaie ordezkapena egitea eta horretarako dekretu honen II. atalburuan ageri diren hurrenkerari jarraituko zaio. 2.- Garraio eta Herrilan Saileko zuzendarien postuak hutsik badaude edo titularrak kanpoan nahiz gaixo izanez gero, haiei dagozkien egiteko eta eskuduntzak hierarkiaren arabera zuzenean titularraren gainetik dagoen agintariaren edo, horrek izendaturikoaren, ardurapekoak izango dira egoerak dirauen artean. Hirugarrena.- Arau honen maila bereko edo beheragokoetan Garraio eta Herrilan sailburuordeari dagokion ihardute eta eskudutzen arloan Herrilan sailburuordea edo Garraio sailburuordea aipatuz gero, Garraio eta Herrilan sailburuordea izango da aintzat eta Uren Plangintza eta Obretarako zuzendaria aipatzen bada, berriz, Uren zuzendaria izango da aintzat, beti ere Zuzendaritza horri dagokion ihardute eta eskuduntzen arlokoa bada aipamena. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabeturik geratzen dira Jaurlaritzaren Garraio eta Herrilan Sailari buruzko antolaketa eta eginkizunei buruzko apirilaren 23ko 266/1991 Dekretua, Garraio eta Herrilan Sailaren antolaketa eta eginkizunei buruzko Dekretua aldatzen duen otsailaren 11ko 24/1992 Dekretua, uztailaren 10eko 223/1984 Dekretuaren 24. atala eta dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko nahiz beheragoko erabaki guztiak. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Baimena ematen zaio Garraio eta Herrilan sailburuari, behar diren txostenak jaso ondoren, dekretu hau garatu eta bete arazteko behar diren erabakiak har ditzan eta, maila beheragoko unitateak batu, sortu edo ken ditzan, horrek gastu gehiago sortzen ezbadu, behintzat. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko uztailak 18. Jaurlaritzaren lehendakariordea, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU. Garraio eta Herrilan sailburua, JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.