Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

249/1995 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, ekonomia gaietarako Ordezko Batzordea sortu eta arautzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 1806
  • Xedapen-zk.: 249
  • Xedapen-data: 1995/04/25
  • Argitaratze-data: 1995/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

ERASKINA 1 2 Fitxategiaren izena LANGILEAK. Xedea Langileen kudeaketa Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak Zein pertsona edo talderen datuak jaso Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailari atxikitako nahi diren langileenak Datuak biltzeko prozedura Formularioak, agiri ofizialak, bakoitzaren espedientea. Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Identifikaziorako datuak egitura Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakia Nominako identifikazio zenbakia Lanpostua Mediku bajen historiala, osasunari buruzko daturik gabekoa Enpresak emandako laguntzei buruzko datuak Datuak erabiltzeko aukera izango Ogasun eta Herri Administrazio Saila duten erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Zerbitzu zuzendaritza. Datuak ikusteko, zuzentzeko eta Zerbitzu Zuzendaritzara aldatzeko nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz Fitxategiaren izena ERREGISTROA Xedea Sailaren organoetako gutun eta agirien sarrera eta irteera erregistroa Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak Zein pertsona edo talderen datuak jaso Sailarekin harremanetan jartzen diren pertsona nahi diren eta erakundeenak Datuak biltzeko prozedura Interesatuak berak Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Identifikaziorako datuak: izena eta jatorri edo helburu herria egitura Datuak erabiltzeko aukera izango duten Batere ez erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Zerbitzu Zuzendaritza. Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz 3 4 Fitxategiaren izena Inbertsioa Bultzatzeko Plana (IBP) Xedea Inbertsiorako languntzen administrazio espedienteen mekanizazioa. Aurrikusten diren erabilerak Espedienteen erabakitzea. Zein pertsona edo talderen datuak jaso EAEn banaketaren alorrean laguntzak eskatzen dituztenak nahi diren Datuak biltzeko prozedura Espedienteen bidez. Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Titularraren identifikazioa. egitura Enpresaren ezaugarriak. Inbertsioaren ezaugarriak. Baliabideen ezaugarriak. Ekonomi eta Finantza datuak. Datuak erabiltzeko aukera izango Ogasun eta Herri Administrazio Saila duten erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritza. Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara. nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz Fitxategiaren izena Merkataritza Establezimenduen Errolda. Xedea Autonomi Elkarteko merkataritza enpresen kopurua zenbatzea eta zein alorretan diharduten jasotzea. Aurrikusten diren erabilerak Katalogoen eguneratzea, egoeraren azterketa, txostenak egitea. Zein pertsona edo talderen datuak jaso Egoitza Euskal Autonomi Elkartean duen banaketa sektorea. nahi diren Datuak biltzeko prozedura Foru Aldundietako zinta magnetikoen bitartez. Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Titularraren identifikaziorako datuak: IFZ, titularra, egoitza, egitura herria, lurraldea Enpresaren ihardunari buruzko datuak: iharduera nagusia, iharduera lagungarriak, zabaldu zen eguna Datuak erabiltzeko aukera izango duten Fitxategi hau ez zaio inori utziko erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritza. Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara. nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz 5 6 Fitxategiaren izena BEKAK. Xedea Sailak ematen dituen kanpo merkataritzako beken programarako eskabideak ekitaldi bakoitzean aztertzea. Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak Zein pertsona edo talderen datuak jaso Ekitaldi bakoitzean bekak eskatzen dituztenenak nahi diren Datuak biltzeko prozedura Kanpo merkataritzako bekak eskatzeko inprimakiak. Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Izena, abizenak, egoitza, telefonoa, titulazioa egitura (karrera zein urtetan hasi eta bukatu zuen), hizkuntzak, egindako ikastaroak, lan esperientzia Datuak erabiltzeko aukera izango Ogasun eta Herri Administrazio Saila duten erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Kanpo Merkataritza eta Ekonomi Lankidetza Sustatzeko Zuzendaritza. Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara. nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz Fitxategiaren izena Kontsumo ikastaroetako txosten emaileak Xedea Kontsumoko ikuskatzaileei, KIUBetako teknikoei eta kontsumitzaileen elkarteei formazio ikastaroak eman dizkieten adituen datuak. Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak Zein pertsona edo talderen datuak jaso Pertsonal teknikoarena eta enpresa eta unibertsitate mailako nahi diren profesionalena Datuak biltzeko prozedura Formularioak Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Identifikaziorako datuak. egitura Ikasketa datuak eta profesionalak. Datuak erabiltzeko aukera izango duten Ogasun eta Herri Administrazio Saila erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Kontsumo Zuzendaritza Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz 7 8 9 Fitxategiaren izena Kontsumo arloko formaziorako bekak Xedea Kontsumo arloko formaziorako laguntzen aukeraketa, jarraipena eta kontrola egitea Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak Zein pertsona edo talderen datuak jaso Laguntzak eskatzen dituztenenak eta jasotzen dituztenenak nahi diren Datuak biltzeko prozedura Formularioak, eskegileen agiriak, bekadunen txostenak Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Identifikaziorako datuak. egitura Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak. Ikasketei buruzko datuak eta datu profesionalak. Ekonomi eta finantza datuak. Datuak erabiltzeko aukera izango Ogasun eta Herri Administrazio Saila duten erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Kontsumo Zuzendaritza Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara. nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz Fitxategiaren izena Kontsumo arloko Tartekarien Elkargoetako kideak Xedea Sortzen diren Kontsumo arloko Tartekarien Elkargoetako lehendakari eta kide izatea Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak Zein pertsona edo talderen datuak jaso Administrazioko, kontsumitzaileen elkarteetako eta nahi diren enpresarien elkarteetako pertsonalarenak Datuak biltzeko prozedura Interesatuek eta elkarteek igorritako agiriak Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Identifikazio datuak. egitura Lanbideari buruzko datuak. Datuak erabiltzeko aukera izango duten Ogasun eta Herri Administrazio Saila. Euskal Autonomi erakundeak Elkarteko administrazio orokorreko zerbitzu zuzendaritzak Fitxategiaren organo arduraduna Kontsumo Zuzendaritza Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz Fitxategiaren izena «Kontsumo» dohaineko aldizkariaren harpidedunak Xedea Aldizkaria bidaltzea Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak Zein pertsona edo talderen datuak jaso Borondatezko harpidedunenak nahi diren Datuak biltzeko prozedura Formularioak Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Identifikaziorako datuak Egitura Datuak erabiltzeko aukera izango duten Batere ez. erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Kontsumo Zuzendaritza Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz 10 11 12 Fitxategiaren izena Kontsumitzaileen elkarteak Xedea Erakunde horiei sustengua eskaintzea eta diru laguntzak izapidetzea. Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak Zein pertsona edo talderen datuak jaso Helburu nagusi kontsumitzaileak babestea duten nahi diren elkarte eta erakundeenak eta horien zuzendaritza organoen kideena Datuak biltzeko prozedura Interesatuen beren eskabideak. Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Zuzendaritzako karguetan daudenen identifikaziorako datuak egitura Datuak erabiltzeko aukera izango duten Batere ez erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Kontsumo Zuzendaritza Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz Fitxategiaren izena Goi Karguak Xedea Etiketak egitea, komunikazioak Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak Zein pertsona edo talderen datuak jaso Turismoko zuzendari orokorrenak, beste autonomi nahi diren elkarteetako turismo sailburuenak, Eusko Jaurlaritzako sailburuenak Datuak biltzeko prozedura Argitalpenak Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Identifikaziorako datuak. egitura Datuak erabiltzeko aukera izango duten Batere ez erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Turismo Zuzendaritza Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz Fitxategiaren izena Ostatuak. Dirhote. Dirpen. Dirhost. Diragro Xedea Etiketak egitea Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak. Zein pertsona edo talderen datuak jaso Euskal Herriko hotel, pentsio, hostal eta agroturismoko nahi diren ostatuetako titularrenak Datuak biltzeko prozedura Formularioak Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Establezimenduaren helbidea: titularraren izen abizenak. egitura Datuak erabiltzeko aukera izango duten Batere ez. erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Turismo Zuzendaritza Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz 13 14 15 Fitxategiaren izena Turismo bulegoak, Ofturism. Xedea Etiketak egitea, komunikazioak Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak Zein pertsona edo talderen datuak jaso Estatuko eta kanpoko turismo bulegoetako arduradunenak nahi diren Datuak biltzeko prozedura Langileak Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Bulegoen helbideak; arduradunen izen abizenak egitura Datuak erabiltzeko aukera izango duten Batere ez erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Dirección de Turismo Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz Fitxategiaren izena Helbiden agenda. Escturis. Eschost.Agviajes. Prentsa Xedea Etiketak egitea Komunikazioak Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak Zein pertsona edo talderen datuak jaso Turismo eskoletako, ostalaritza eskoletako, bidai agentzietako nahi diren eta turismoari buruzko prentsako arduradunenak Datuak biltzeko prozedura Langileak. Argitalpenak Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Helbidea; arduradunen izen abizenak egitura Datuak erabiltzeko aukera izango duten Batere ez erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Turismo Zuzendaritza Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz Fitxategiaren izena Udaletxeak. Ayuntami Xedea Etiketak egitea Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak Zein pertsona edo talderen datuak jaso Sail honekin harremanetan jarri diren udaletxeetako alkate edo nahi diren turismoaren ardura duten zinegotzienak Datuak biltzeko prozedura Langileak Argitalpenak Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Udaletxeetako helbideak; arduradunen izen abizenak egitura Datuak erabiltzeko aukera izango duten Batere ez erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Turismo Zuzendaritza Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzara nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz 16 Fitxategiaren izena Hipika Xedea Etiketak egitea. Komunikazioak Aurrikusten diren erabilerak Xedeari dagozkionak Zein pertsona edo talderen datuak jaso Hipikako establezimenduetako titularrenak. nahi diren Datuak biltzeko prozedura Langileak Fitxategi automatizatuaren oinarrizko Establezimenduen helbideak; arduradunen izen abizenak. egitura Datuak erabiltzeko aukera izango duten Batere ez erakundeak Fitxategiaren organo arduraduna Turismo Zuzendaritza Datuak ikusteko, zuzentzeko eta aldatzeko Zerbitzu Zuzendaritzarara nora jo behar den Adriano VI, 14-16 01008 Vitoria-Gasteiz1981. urtean sortu zen lehenengoz Ekonomia-Batzordea, «gizarte-ekonomiaren alorrean aritzezko ekintzapidea Jaurlaritzako Sail bereziei dagokienez, norabideok eta erabakiak gertatzeko, alor-politikaren egitasmoa egiteko eta, orohar, Sail batzuen bateango zudu diren arazoak aztertzeko, eta bai Jaurlaritzaren azterpenak errazagotzeko arazoak aurrez ikuskatzeak ere, beharrezko antolakideketa bat egitea komenigarri gertatzen da» eta.Batzorde horrek, nahiz eta ekonomiarako zela adierazi bere izenean, iharduteko irizpide orokorrak finkatzen zituen gizarte, industria, funtzio publiko, aurrekontu eta beste gai batzuetarako, baina ez zuen inolako gaitasunik eragile izateko, aipatutako gai horiei buruz proposamenak baino ez baitzizkion aurkezten Jaurlaritzaren Kontseiluari. Organo horri dekretu harekin eman zitzaion taxuketa hura eraginkorra izan zen une hartan bizi izan zen egoerari erantzuteko, bai garaia eta bai administrazioa kontuan hartzen badira. Orduan, gutxi ziren eskualdatutako eskuduntzak eta zerbitzuak, funtzio publikoa hastepenetan eta arautu gabe zegoen, aurrekontuak urriak ziren eta Jaurlaritzaren taxuketa txikia; beraz, erraza zen maila horretan erabakiak hartzea.Gerora, 1985. urtean, hain zuzen aurreko urtean Euskal Herrialorraren Egitamuketaren Batzordea sortu zelako, Epe Ertain eta Luzerako Ekonomia Plana bakarrik egiteko sortu ere, aldatu egin ziren Ekonomia-Batzordearen eta Egitamuketa-Batzordearen egitekoak eta osatze-modua, «Autonomia Estatuaren 10.25. atalean aipatutako plangintza prozesua indartu eta bultzatzeko, Batzorde horri eskualdatzen baitzaizko Egitamuketaren Batzordeak bere dituen egitekoak, Jaurlaritzaren sailen egitura berrira egokituz».Ekonomia-Batzordearen egiteko berri horiekin eten egin zen bere hasierako taxuketa. Ondorioz, ordezko eginkizunik gabeko batzorde bihurtu zen, hasierako Ekonomia-Batzordeari Jaurlaritzaren erabakietarako egotzi zitzaizkion helburu orokorrak eta ordezkoak alde batera utzita. Hala, «de iure» gaurdaino iraun du zuzenketa txiki batzuk eginda, hain zuzen plangintza taldeak aipatzen zituzten dekretu arautzaileko atalak ezabatzetik eta plangintza prozesuari emandako norabide berriak ezartzetik eratorritako zuzenketak.Ekonomia-Batzordearen egitekoak, betebeharrak eta iharduera, hala ere, bera arautzeko emandako dekretuan jarritako bideetatik barik, oso bestelakoetatik joan dira «de facto». Hala, izan ere, orain daukan osakera ez da egokia, eta sortu zenean ezarri zitzaizkion helburuak ere, ez dira praktikan agertzen den moduan ezar dakizkiokeen bakarrak. Beraz, ezinbestekoa da Ekonomia-Batzordea arautzen duen arautegia sakonean aztertzea, organo horri indar berriak emateko. Egia esan, funts-funtsezkoa da organo horrek zuzen ihardutea, batetik, Jaurlaritzaren estrategia lana errazteko, bestetik, Jaurlaritzak bere egintzarako ia guztiz zeharkakoak dituen arloetatik Jaurlaritza bera arintzeko eta, azkenik, sailentzako interes amankomuna duten arloetan irizpideak biltzeko elkargune izateko.Ildo horretatik, Ekonomia-Batzorde berria arautzerakoan ezin dira alde batera utzi jarraian azalduko diren hiru inguruabar zehatzak, ez eta zeharka agertzen den beste egoera bat ere, azken batean hori ere eragilea delako.Lehenengo eta behin, Euskal Herri Administrazioa hobetu eta arrazionalizatzeko prozesuan sartu behar da arautegi berri hori. Zehatz esanda, Eusko Jaurlaritzaren eta Autonomi Elkartearen Administrazioaren antolaketaren egitura berritzeko neurrien barruan (antolaketa berria, Eusko Jaurlaritzaren egoera berrirako). «Gaur egun Ekonomia-Batzordeak duen osakera eta iharduera aztertzeko» aholkua ematen da han.Bigarren puntu lez, 1995-98 legegintzaldirako koalizio Akordioan esaten denez «Ekonomia-Batzordearen osakera eta iharduera aztertu egingo dira».Azkenik, eta Ekonomia-Batzorde berriari dagozkion egitekoak zeintzuk diren sakonduz, nahiz eta Jaurlaritzaren Kontseiluko gairik gehienak ekonomiakoak izan, zuzenago izango litzateke Ekonomia-Batzordeari bi modutako iharduerak emanez eratu behar dela pentsatuko balitz. Egia esan, Ekonomia-Batzorde berria, proposamenak aurkezteaz gain, eragilea izan beharko litzateke. Aldi berean, sailen interes amankomuneko gaiak aztertu, proposatu eta, hala izatera, onartuko lituzke, nahiz eta ekonomiako gaiak ez izan, baina zenbait saili dagozkienak izateagatik garrantzia hartzen duten neurrian.Ondorioz, lehendakariordearen proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko apirilaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:1. atala.- Sorrera1.- Ekonomia gaietarako Ordezko Batzordea sortzen da Jaurlaritzaren barruan. Dekretu honetan ezartzen dira bere osakera eta egitekoak.2.- Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legearen 22. atalaren babespean sortzen da ekonomi gaietarako Ordezko Batzordea. Eta Jaurlaritzaren ekonomia egintzaren oinarrizko organo lez eratzen da, arau honetan finkatutako moduan.2. atala.- Osakera1.- Honako kide hauek izango dira ekonomia gaietarako Ordezko Batzordea osatuko dutenak:a) Jaurlaritzaren lehendakaria; bera izango da buru.b) Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua. Lehendakaria bileretara agertzen ez denean, lehendakariordeak hartuko du Batzordearen lehendakaritza.c) Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua.d) Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua.e) Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua.2.- Ekonomia gaietarako Ordezko Batzordearen Idazkaritza Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak beteko du.3.- Aurreko lerroaldietan aipatu eta ekonomia gaietarako Ordezko Batzordeko kide direnez gain, beste sailburu batzuei ere bileretara joateko dei egingo zaie, beren sailetako gai bereziak edo Jaurlaritzaren interes orokorrekoak landu behar direnean. Ekonomia gaietarako Ordezko Batzordearen lehendakariak eskatuta, halaber, Jaurlaritzako goi kargudunak eta Euskal Autonomi Elkarteko Erakundeen Administrazioa osatzen duten izakietako zuzendariak ere joan daitezke bileratara.3. atala.- EgitekoakHauek dira ekonomia gaietarako Ordezko Batzordearen egitekoak:a) Jaurlaritzak onartu behar dituen plan eta egitarauen oinarrizko alderdi ekonomiko eta estrategikoen azterlana egitea, gero Eusko Legebiltzarraren aurrean lege-egitasmo edo komunikazio lez eztabaidatu behar badira.b) Ekonomiaren plangintzaren prozesua bultzatu eta jarraipena egitea, baita ekonomia planak eta horien garapena aurrez onartzea ere, nahiz eta gero Jaurlaritzak onartu beharrekoak izan.c) Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden legezko xedapenen Bateratutako Testua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 1/1994 Legegintza Dekretuaren arabera (24.3, 58, 83, 87, 92.2, 94.1, 95.1, 97.3, 100.5, 101.1, 119.1 eta 120. atalak), eta aurrekontuei buruzko urteroko legeen arabera, batzordeari parte hartzeko agindu zaizkion alorretako aurrekontuetako eragiketak aztertu eta onartuko ditu, nahiz eta bidezkoa denean Jaurlaritzari aurkeztuko dizkion behin-betiko onarpena emateko.d) Eusko Legebiltzarrean aurkeztu eta ekonomian edo finantzetan eragina izan dezaten ekimenei buruz Jaurlaritzak duen irizpidea aztertu, analizatu eta proposatuko du.e) Euskal Herri Administrazioaren ogasun, ekonomia, antolaketa eta erreformarekin zerikusia duten gaien azterlana eta analisia egingo du, Jaurlaritzaren egituran sartzen diren sail guztien interes amankomunekoak badira edo berezi sail batzuetan eragina badute.f) Lege maila duten arauetan egotzi zaiolako, bere eskuduntzakoa den beste edozein gai aztertu, landu, proposatu edo erabakiko du.g) Jaurlaritzak ordezkoan emandako beste edozein egiteko edo, bestela, Jaurlaritzak, lehendakariak edo lehendakariordeak aztertu eta lantzeko agintzen dizkiotenak. Ordezko lan hori dekretuz eman beharko zaio eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.4. atala.- Iharduteko araubidea.1.- Ekonomia gaietarako Ordezko Batzordeak berak onar ditzan barne arauei eutsiz ihardungo du. Hori egin arte eta elkarren kontra ez daudenean, Jaurlaritzari buruzko Legearen 19tik 21. atalerartekoak ezarriko zaizkio Ordezko Batzorde horri.2.- Batzorde teknikoak edo lan taldeak eratu ahal izango dira gai zehatz eta mehatz batzuetarako, sailen interes orokorrak hala eskatzen badu edo landu behar diren gaiak zailtasun edo azterketa teknikoak izan edo behar dituztenean edo ekonomia gaietarako Ordezko Batzordeak bete beharreko egitekoak horrela eskatzen badute. Talde horietan Administrazioko goi kargudunak parte hartu ahal izango dute.3.- Ekonomia gaietarako Ordezko Batzordeak iharduteko beharrezko duen administrazio laguntza emango dio Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak.GEHIGARRIZKO XEDAPENABakarra.- Iraungi egiten da Ekonomia-Batzordea. Indarrean egon eta lege maila duten arauetan Ekonomia-Batzordeari egindako aipamenak, bada, ekonomia gaietarako Ordezko Batzordeari egiten zaizkiola ulertu beharko da.INDARGABETZE XEDAPENABakarra.- Ekonomia-Batzordearen eta Egitamuketa-Batzordearen egitekoak eta osatze-modua aldatzen dituen irailaren 10eko 284/1985 Dekretua indargabetu egiten da. Dekretu honetan ohartemandakoaren aurka dauden beste xedapen guztiak ere indargabetu egiten dira.AZKEN XEDAPENAKLehenengoa.- Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen Legearen Araupidetza onartzen duen otsailaren 20ko 87/1984 Dekretuaren 68. ataleko lehenengo lerroaldiaren b) hizkia honela idatzita geldituko da: «b) Ogasun eta Herri Administrazio Sailak gai jotako dirusari finko nahiz aldakorreko baloretan».Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.Vitoria-Gasteizen, 1995eko apirilak 25.Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakariordea, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.