Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

233/1995 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa kudeatzeko Batzordea eta horri Laguntzeko eta Sorospena eskaintzeko Batzorde Teknikoa arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 1937
  • Xedapen-zk.: 233
  • Xedapen-data: 1995/04/11
  • Argitaratze-data: 1995/05/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Euskal Herriak betitik Hirugarren Munduari eskaini dion laguntza eta elkartasuna garatzeko laguntzaegitarau bat prestatu zuten, 1988tik aurrera, Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta toki mailako beste erakunde batzuk. Egitarau horiek martxan jarri ondoren, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa eratu zuten Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek, emandako dirulaguntzak ahalik eraginkorrenak izan zitezen. 1989ko urriaren 10ean egindako bilkuran, Finantzen Euskal Kontseiluak, besteak beste, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretan fondo hori sortzeko partida bat ezartzeko erabakia hartu zuen. Partida horri dagokion dirutzaren %50a Eusko Jaurlaritzak ordainduko du; eta gainerako %50a Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek, Euskal Autonomi Elkarteko gastuetarako aportazioetan bakoitzarentzat jarritako koefizientearen heinean. Hortik aurrera diruizendapenak egin dira fondo horretarako urteroko aurrekontuetan. Diruizendapen horiek ejekutatzeko eskuduntza Jaurlaritzaren Lehendakaritzarena da; Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez egingo du hori. Dena delakoa aginpide hori, laguntzak esleitzeak dakarren prozesu guztian instituzioek izan behar dituzten eginkizunetan lankidetza-gogoz ihardutea, bidezkotzat jo zen. Uztailaren 9ko 411/1991 Dekretuz aldatutako urtarrilaren 30eko 18/1990 Dekretuak, helburu hori kontutan izanik, Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa kudeatzeko Batzordea eta horri Laguntzeko eta Sorospena eskaintzeko Batzorde Teknikoa sortu zituen Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien artean finantzatutako Programaren barruan. Instituuzioen arteko organua da Kudeatzeko Batzordea; aipatutako irizpideak aplikatzea eta horien kudeaketa zuzena erraztea ahalbideratzen du, eraginkortasunik handiena lortzeko. Helburu honek justifikatzen du, hain zuzen, aipatutako organuaren laguntzarako izango den beste organu bat sortzea. Joandako urteetan hartutako esperientziak eta Eusko Jaurlaritzaren egituretan izandako aldaketek beharrezko egiten dute Kudeatzeko Batzordea bera eta bere eginkizunak berriro arautzea, eta bai Laguntzeko eta Sorospena eskaintzeko Batzorde Teknikoari dagozkionak ere. Ondorioz, Lehendakaritzaren proposamenez, 1995eko apirilaren 11n egindako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa kudeatzeko Batzordea. 1.- Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa kudeatzeko Batzordea, urtarrilaren 30eko 18/1990 Dekretuz sortutakoa, arautu egiten da. 2.- Kudeatzeko Batzordearen osakideak ondorenean aipatzen dira: Lehendakaria: Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia edo bere ordezkoa. Bokalak: - Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko lehendakaria. - Lehendakariordetzako ordezkari bat; sailburuorde maila izango du. - Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko ordezkari bat; sailburuorde maila izango du. - Foru aldundien ordezkari bana; foru diputatu maila izango dute. - Garapen Lankidetzarako alorreko ordezkari bat; zuzendari maila izango du. Idazkaria: Laguntzeko eta Sorospena eskaintzeko Batzorde Teknikoko kide bat, Kudeatzeko Batzordeak izendatuta. Hitz egiteko eskubidea izango du, baina ez botorik. Idazkaria urtero aldatuko da. 3.- Kudeatzeko Batzordeko kideen ordez, titularrek agertu ezin dutelako, maila bereko beste batzuk parte hartu ahal izango dute Batzordearen batzarretan. 2. atala.- Egitekoak. Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa kudeatzeko Batzordearen egitekoak: 1.- Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa arautuko duten xedapenak aztertu eta horien alde agertzea. Xedapenok, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak gertatuko ditu. 2.- Dekretu honetako 3. atalean araututako Batzorde Teknikoak egindako lana, hainbat analisi eta ebaluaketari buruzkoa, gainbegiratzea; lankidetza eta garapenerako laguntzak arautzen dituzten xedapenen barruan egingo da hori. 3.- Egon dagoen aurrekontu-izendapena Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztutako proiektuen artean banatzeko proposamena egitea. 3. atala.- Laguntzeko eta Sorospena eskaintzeko Batzorde Teknikoa. 1.- Laguntzeko eta Sorospena eskaintzeko Batzorde Teknikoaren sorospena izango du Kudeatzeko Batzordeak. Aurkeztutako lankidetza proiektuak aztertu eta ebaluatuko ditu, dirulaguntzak jaso dituzten proiektuen ejekuzioaren jarraipena egingo du, eta azkenik, Kudeatzeko Batzordearenak diren eginkizunak zuzen betetzeko behar diren argibideak lortuko ditu. 2.- Batzorde Teknikoaren lehendakari Garapen Lankidetzarako zuzendaria izango da. Beste lau kide ere izango ditu, lankidetza alorrean adituak izango direnak. Kide horiek, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak bere proposamena egin ondoren, Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa kudeatzeko Batzordeak aukeratuko ditu. Kide horietako batek idazkari lana beteko du. 3.- Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. idazpuruko II. atalburuan organu kolegiatuentzat xedatutakoaren arabera arautuko da Laguntzeko eta Sorospena eskaintzeko Batzorde Teknikoa. INDARGABETZE XEDAPENA Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa kudeatzeko Batzordea eta horri Laguntzeko eta Sorospena eskaintzeko Batzorde Teknikoa sortzeari buruzko urtarrilaren 30eko 18/1990 Dekretua eta dekretu hori aldatzen duen uztailaren 9ko 411/1991 Dekretua, indargabetu egiten dira. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko apirilak 11. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.