Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

215/1995 DEKRETUA, martxoaren 7koa, Euskal Autonomi Elkarteko Bide Segurtasun Batzordea sortzen duen dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 1307
  • Xedapen-zk.: 215
  • Xedapen-data: 1995/03/07
  • Argitaratze-data: 1995/03/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Otsailaren 9ko 22/1993 Dekretuz sortu zen Euskal Autonomi Elkarteko Bide Segurtasun Batzordea eta, bidebatez, horren antolaketa eta iharduera ere arautu ziren. Uztailaren 27ko 217/1993 Dekretuak Herrizaingo Sailaren egitura organiko berria ezarri zuen, eta horrek Herrizaingo Sailordetzako Zuzendaritzen berrantolaketa ekarri zuen. Horietaz gain, Bide Segurtasun Batzordeak berak bere baitan bi bokal berri izendatzeko premia ikusi du: bata epaileen ordezkaria eta bestea Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko ordezkaria, erakunde bi horiek ere bide segurtasun arloan eraginda baitaude. Era berean, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuak ere berrantolaketa handia ekarri du Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarenbaitan. Hori guztia dela eta, Euskal Autonomi Elkarteko Bide Segurtasun Batzordearen osakera errealitate berrira egokitu beharra dago. Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko martxoaren 7ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: Lehenengo atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Bide Segurtasun Batzordea sortzen duen otsailaren 9ko 22/1993 Dekretuaren 3. atala aldatzen da, ondoren jasotako eran: «3. atala.- Osoko Bilkura da Euskal Autonomi Elkarteko Bide Segurtasun Batzordearen ihardutesail gorena, honako kide hauek osatuko dutela: a) Lehendakari: Herrizaingo sailburuordea. b) Lehendakariorde: Bidezaingo eta Ibilgailuen zuzendaria; bera izango da, lehendakaririk ezean, edo hori kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo legez ohartemandako gainontzeko kasuetan, haren ordezkotza beteko duena. c) Bokalak: Ondorengo sail hauetako bakoitzetik ordezkari bana: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Garraio eta Herrilan Saila; Kultura Saila; eta Osasun Saila. Herrizaingo Sailak bi ordezkari bidaliko ditu Herrizaingo Sailordetzatik, eta bat Segurtasun Sailordetzatik. Ordezkari horiek guztiak zuzendari maila izango dute gutxienez. Herritarren Segurtasunerako zuzendariak izendatzen duen Ertzaintzako agintaria. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria. Epaile bat, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko organo aginpidedunak izendatua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako garraio eta errepide alorretako arduradunen artetik ordezkari bana. Hiru Lurralde Historikoetako hiriburuetako udaletako ordezkari bana. Euskal Autonomi Elkarteko hiri nagusien elkarteak izendatutako ordezkari bat. d) Idazkari: Herrizaingo Saileko funtzionario bat, hizpidedun baina hautespiderik gabe.» Bigarren atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Bide Segurtasun Batzordea sortzen duen otsailaren 9ko 22/1993 Dekretuaren 7. ataleko a) azpiatala aldatzen da, ondoren jasotako eran: «a) Lehendakari: Bidezaingo eta Ibilgailuen zuzendaria; kargu hori betegabe dagoenean, edo kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo legez araututako gainontzeko kasuetan, horren ordezkotza Batzordeko kideen artetik maila handienekoak, aintzinatasun handienekoak edo zaharrenak ordezkatuko dute, hurrenkera horretan.» AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau behar bezala garatzeko eta ezartzeko beharrezko xedapen guztiak emateko ahalmena ematen zaio Herrizaingo sailburuari. Bigarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1995eko martxoak 7. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo sailburua, JUAN M.ª ATUTXA MENDIOLA.