Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

176/1995 DEKRETUA, otsailaren 28koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1127
  • Xedapen-zk.: 176
  • Xedapen-data: 1995/02/28
  • Argitaratze-data: 1995/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta ihardute-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuz, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioa antolatzen deneko sailen egitura berria egin da. Dekretu horretan sailen egitura organikoa, egitekoen banaketa berriari egokitzeko eskatzen da. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa arautzen duten xedapenak, sakabanatuta daude gaurregun. Honako xedapen hauetan jasotzen ziren arau horiek: Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa finkatzen zuen abenduaren 10eko 681/1991 Dekretuan; Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa finkatzen zuen otsailaren 11ko 23/1992 Dekretuan; eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa aldatzen duen ekainaren 21eko 215/1994 Dekretuan. Era berean, emankortasun, arrazionaltasun eta koordinazio mailako arrazoiek ere justifikatzen dute, sailaren oinarrizko egitura organikoaren gain eragina duten arau guztiak xedapen berri bakar batetan biltzea. Era berean, organo batzuk kentzeak eta bateratzeak egitekoen banaketa berria eta Sailaren birrantolaketa ekarri dute eta, ondorioz, komenigarria da, dekretu honen harmena, Saileko organu nagusien eta lekuan lukukoen oinarrizko egitekoak finkatzeari mugatzea; hori horrela, organo horiek osatzen dituzten administraziounitateakez dira zehazten eta izendatzen zaizkien egitekoak ere ez dira finkatzen. Geroago arautuko dira egiteko horiek. Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko otsailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:I. ATALBURUA SAILAREN EGITURA LEHENENGO SEKZIOA: ANTOLAERA OROKORRA 1. atala.- Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila. Honako ihardute-arlo eta egiteko hauek dagozkionEusko Jaurlaritzaren organo bat da Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila: lurraldea eta itsasertza antolatzea, hirigintza, etxebizitza, arkitektura eta ingurugiroa. Eta hori, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta beroien egitekoak eta ihardute-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuan xedatzen denaren arabera, otsailaren 7ko 139/1995 Dekretuaren bidez aldatutakoan hain zuzen. 2. atala.- Egitura Aurreko atalean aipatu diren arloekiko eskuduntzak bete ahal izateko, honako organo hauek osatuko dute Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura: Organo Nagusiak: 1.- Sailburua 2.- Zerbitzu Zuzendaritza 3.- Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailordetza: a) Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritza b) Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza c) Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza 4.- Ingurugiro Sailordetza: a) Ingurugiroaren Kalitatearen Zuzendaritza b) Ingurugiroko Baliabideen Zuzendaritza Lurralde Organoak: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiroko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde ordezkaritzak. 3. atala.- Atxikipenak. 1.- Honako komisio hauek atxikitzen zaizkio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari: a) Euskal-Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordea eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordea, maiatzaren 31ko 4/1990 Legean xedatzen denaren arabera. b) Eraikintza Kalitatearen Kontrolerako Batzordea, abuztuaren 30eko 467/1991 Dekretuz sortutakoa. c) Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Airearen KalitateBatzordea, abuztuaren 10eko 28/1984 Dekretuz sortutakoa. d) Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordea, urtarrilaren 10eko 28/1989 Dekretuz sortutakoa. 2.- Era berean, honako baltzu publiko hauek ere Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikitzen zaizkio: a) «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A./Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» izendun Baltzu Publikoa. b) «Sociedad Pública de Gestión Ambiental, IHOBE, S.A. (Ingurugiro Hobekuntza-Mejora del Medio Ambiente)» izendun Baltzu Publikoa. 3.- Honako epaimahai hauek ere Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikitzen zaizkio: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzako Lurralde Epaimahaiak. BIGARREN SEKZIOA: SAILBURUA ETA SAILEKO GOIKARGUDUNAK 4. atala.- Sailburua. 1.- Honako eskuduntza hauek dagozkio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari, hau da, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. atalean aipatzen direnak eta, urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuan xedatzen denaren arabera, Sailari dagozkion egiteko eta ihardute-arloan indarrean dauden legeek eman diezazkiotenak. 2.- Aholkulariek eta sailburuak berak izendatutako konfidantzako langileek lagunduko diote Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari bere egitekoak betetzen eta haren goi mailako zuzendaritzapean. 3.- Bere ardurapean jarrita dauden egitekoak behar den bezala bete ahal izateko, Saileko organoek, kasu bakoitzerako behar den informazioa eta laguntza eskainiko diete Aholkulariei eta konfidantzako gainontzeko langileei. 4.- Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua buru izango deneko eta sailburuordeek, zuzendariek, aholkulariek eta konfidantzako gainontzeko langileek osatuko duten Zuzendaritza Kontseilua sortzen da. Honek, sailburuari lagunduko dio sailaren politika lantzeahaleginetan. 5. atala.- Sailburuordeak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko sailburuordeek, honako egiteko hauek bete beharko dituzte bakoitzak duen iharduteeremuaren barruan eta sailburuaren zuzendaritzapean eta agintepean, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 30. atalean xedatzen denaren arabera: a) Sailordetzaren eta honen pean dauden organuen ekintzen ardura izatea, kordinatzea, bultzatzea eta gainbegiratzea. b) Sailordetzaren iharduerak programatzea. c) Sailburuaren ihardute-eremuak diren arloetako xedapen orokorrei buruzko proiektuak lantzea eta, hala behar izan dadinean, sailburuari aurkeztea. d) Sailburuaren eskuduntzapekoak diren gaietan bidezkotzat jotako erabakiak sailburuari proposatzea eta horiei izapideak eginaraztea Sailordetzari dagozkion kasuetan. Sailburuordearen eskuduntzapekoak diren gaiei ebazpena ematea. e) Gainontzeko sailekin eta Sailordetzarekin harremanak dituzten erakunde eta entitateekin komunikazioorganugisa jardutea. f) Sailordetzaren eskuduntzapekaok diren espedienteei izapideak egiteko beharrezkoak diren gastubaimenak ematea, honako baimen hauek salbu: batetik, berrehun milioi pezetatik gorakoak diren urtebete baino gehiagorako gastuei dagozkienak; bestetik, obrak eta horniketak egiteko espedienteak izapidetzeko beharrezkoak direnak, hauen aurrekontuak, zergari buruzko zatia kenduta, hurrenez-hurren, ehun milioi pezetatik eta hogeita bost milioi pezetatik gorakoak baldin badira; eta azkenik, sorospen teknikorako, zerbitzuen alogerarako, ohikoak ez diren lan berezi eta konkretuetarako espedienteen baimenak eta administraziozko izaera berezia edo administraziozko izaera pribatua dutenetarako, hauen aurrekontuak, zergari buruzko zatia kenduta, hogeita bost milioi pezetatik gorakoak badira. Kasu guzti hauetan, sailburuari dagokio horietarako baimenak ematea, zenbatekoen arabera Jaurlaritzaren Kontseiluari izendatuta daudenen kaltetan gabe. g) Indarrean dauden xedapenek eman diezazkieten eskuduntza, ahalmen, prerrogatiba eta egiteko guztiak. 6. atala.- Zuzendariak Zuzendariek, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 31. atalean xedatzen denaren arabera, sailburuordearen edo, Zerbitzu Zuzendaritzaren kasuan, sailburuaren agintepean, Antolaketa Unitate baten zuzendaritza hartzen dute beren ardurapean eta honako egiteko hauek izango dituzte: a) Zuzendaritzaren ihardunen ardura izatea, koordinatzea, bultzatzea eta horien jarraipena egitea, dagokion Sailordetzak emandako artezbideei jarraituz. b) Zuzendaritzako zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzak arlo honetan izendatuta izan ditzan eskuduntza orokorren kaltetan gabe. c) Egokitzat jotako erabakien proposamena sailburuordeari edo, Zerbitzu Zuzendaritzaren kasuan, sailburuari egitea, erabaki horiei izapideak egitea Zuzendaritzari dagokionean. Bere egintepeko gaiei ebazpena ematea. d) Kontratazio-arloari dagozkionetan kontratazioorganoak izango dira, indarrean dauden legeek zuzendarientzako finkatzen dituzten ahalmen eta mugen barruan. e) Legeek espreski ematen dizkietenak edo, oro har Jaurlaritzako zuzendariei izendatuta daudelako, guztiei dagozkienak. HIRUGARREN SEKZIOA: ZERBITZU ZUZENDARITZA 7. atala.- Egitekoak eta egitura. 1.- Honako egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean: a) Sailburuari sorospen teknikoa, juridikoa eta administratiboa ematea. b) Saileko organo ezberdinen, hauen eta Jaurlaritzaren eta, hala behar izan dadinean, beste administrazio edo entitate batzuren arteko harremanak koordinatzea. c) Saileko aurrekontuen aurreproiektua lantze, horren jarraipena egite eta gainbegiratze lanetan, beste Zuzendaritza batzurekiko koordinazioa egitea. d) Saileko Kontratazio Mahaiaren agintepekoak izan daitezen kontratazio-espedienteei bideak eginaraztea. e) Sailari aholku juridikoak ematea, gainontzeko Zuzendaritzekin lan hori koordinatuz. f) Sailak eman ditzan arauak koordinatzea eta, hala behar izan dadinean, lantzea eta horien arta egitea. g) Sailean sor daitezen arazoei buruzko ikerketa eta txostenak egitea. h) Saileko langileen arloa planifikatzea, kontrolatzea eta horren kudeaketa koordinatzea. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 10.1 atalean aipatzen diren egitekoak betetzeko ahalmena duen organoa da. i) Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea. Sailordetzetako zuzendaritzetako eta lurralde ordezkaritzetako lan sistemak eta metodoak koordinatzea. j) Saileko aplikazio informatikoak koordinatzea eta horien kudeaketa eramatea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko agintedun organoek izan ditzaten eskuduntzen kaltetan gabe. k) Saileko erregistro orokorra kudeatzea. l) Euskal Autonomi Elkarteko Hiri Jabegoaren Bazkunde Ofizialei buruzko abenduaren 27ko 312/1988 Dekretuan sail honi ematen zaizkion egitekoak. m) Europako Batasunaren arauak eta batasun horretako zuzenbidearekin lotura duten gaiak ikertzea. Eta sail honetako organoek Batasuneko instituzioekin izan ditzaketen gai eta harremanen izapideak koordinatzea eta bideratzea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organo eskudunen bidez. n) Legeek izenda diezazkioten beste egiteko guztiak. 2.- Maiatzaren 26ko 205/1987 Dekretuz sortu zen Kontratazio Mahaia, Garraio eta Herrilan Sailari eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari dagokiena, Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren iharduteeremuarenbarruan eta dekretu horretan izendatzen zaizkion eskuduntzak izango ditu.II. ATALBURUA SAILORDETZAK LEHENENGO SEKZIOA: LURRALDE ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA SAILORDETZA 8. atala.- Egitekoak Honako ihardute-eremu hauen ardura eta honako hauek koordinatuko ditu Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailordetzak sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean: a) Lurraldearen eta Itsasertzaren Antolamendua eta Hirigintza b) Etxebizitza c) Arkitektura 9. atala.- Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritza Honako egiteko hauek dagozkio Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzari: a) Arau proiektuak lantzea, Lurraldearen eta Hirigintzaren Antolamenduari dagozkionetan. b) Lurraldearen Antolamenduari buruzko 4/1990 Legean Lurraldearen eta Itsasertzaren Antolamendurako aipatzen diren instrumentuak lantzea eta horiei izapideak eginaraztea, Eusko Jaurlaritzak dituen eskuduntzen arloan. Era berean, Hiriaren Antolamendurako instrumentuak lantzea, koordinatzea, horien arta eramatea eta antolamendua burutu dadin kudeatzea, Jaurlaritzaren eskunduntzen barruan. c) Lurraldearen eta Hirigintzaren Antolamendurako instrumentuei buruzko txostenak gertatzea, EuskalHerriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen eremuaren barruan. d) Jaurlaritzaren Kontseiluak hartu beharreko akordioei buruzko proposamenak lantzea, 4/1990 Legeko 26.1 atalean Eusko Jaurlaritzari ematen zaizkion egitekoei dagozkienetan. e) Industri-aurrien arazoek hartzen dituzten eremuen hiri-birsailkapenerako ekintza bereziak. f) Hirigune Historikoak eta Hondatutako Eremuak Osoan Bereoneratzeko laguntzetarako ekintza bereziak. g) Euskal Autonomi Elkarteko instituzioek egin beharreko kartografia sortzeari buruzko baldintza tekniko orokorren eta oinarri-arauen pleguak lantzea. Eusko Jaurlaritzak dituen eskuduntzak betetzeko beharrezkoa den kartografiari buruzkoak ere bai. h) Sustapen publikoko poligonoen urbanizazioa gauzatzea. i) Koordinazio kartografikoa Euskal Autonomi Elkarteko gainontzeko instituzioekin batera. j) Sustapen publikopeko lurra lortzeko lanen kudeaketa Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzarekin batera. Eusko Jaurlaritzaren ekintzak burutzeko beharrezkoak diren lurrak lortzekoak ere bai, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko agintedun organuek hala eska dezatenean azken kasu honetan. k) Sustapen publikopeko poligonoak urbanizatzea. l) Titularitate publikopekoa den eta Sailari atxikita dagoen lurraren administrazioa, uztailaren 27ko 14/1983 Legeko gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean finkatzen den eremuaren barruan. Lurraren inbentario berezia lantzea, antolatzea eta horren arta eramatea, lege horretako 11. atalean xedatzen dena betez. m) Sailak izapideak eginarazitako desjabetzeespedienteek ekar ditzaten justiprezioei onarpena ematea. n) Bere egitekoak betetzeko xedez Zuzendaritzak parte har dezaneko ondare-eragiketen pean dauden ondasun higiezinen baloraketa teknikoak egitea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko agintedun organoarekin batera lan eginez. Ogasun higiezinen beste balorazio batzuk egitea ere bai edo horietan lankide izatea, aipatutako organo horrek hala eska diezaionean. o) Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean agintzen dena aplikatu izanak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak, lurraren sustapen publikoari dagozkionetan, hartutako erabakiek ekarri dituzten egoera juridikoak formalizatzeko beharrezkoak diren eskriturak izenpetzea. p) Legeek izenda diezazkioten gainontzeko egiteko guztiak. 10. atala.- Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza. Honako eginkizunak betetzea dagokio Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzari: a) Sustapen zuzeneko gizarte-etxebizitzen alorreko obren plangintza, programazioa, kudeaketa eta gauzatzekontrolaegitea. Lur eta hirigintza gaietako ihardunak Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzarekin koordinatuko ditu. b) Hitzarmendutako sustapeneko obrak gauzatzearen kontrola. c) Laguntza teknikoa emango du proiektuak idazteko eta gizarte-etxebizitzen sustapeneko obren gidaritza egiteko. d) Sailak bultzatuko dituen obren proiektuak gainbegiratzea. e) Sailak bultzatuko dituen obrak hartzearen kontrol teknikoa, horretan zerikusirik izan dezaten zuzendaritzekin lankidetzan. f) Proiektuak Gainbegiratzeko Bulego lez ihardutea eta proiektuen ikuskaketa egiteko berariazko zerbitzurik ez dauken Eusko Jaurlaritzako Sail bati baino gehiagori dagozkien eraiketa obrak hartzearen kontrol teknikoa egitea, beroiek eskatuta denean, eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailari hainbat sailetarako eraikinen arloan dagozkion eskuduntzen kaltetan gabe. g) Eraikitzeak eta zaharberritzeak dituzten arazoak aztertzea, ebaluatzea eta kontrolatzea; etxebizitza eraikuntzetan eta urbanizazio obretan dagoen eraikinkalitatea sustatzea; eraikitze, zaharberritze eta eraikuntzakalitatearen alorretan arautegi-proiketuak gertatzea. h) Arkitektura aldetik bitxiak diren eraikinak zaharberritzea. i) Eraikinen kalitatea kontrolatzeko entseiulaborategien kreditazioak izapidetu, eman eta berritu. j) Indarrean dagoen antolamendu juridikoak gainera diezazkionak. 11. atala.- Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza. Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzari honako eginkizun hauek dagozkio: a) Etxebizitza gaietako ihardunen plangintza eta programazioa. b) Izaera ekonomikoa izango duten azterlanak, txostenak eta argitalpenak egitea, etxebizitzaren alorrean politika eraginkorra eta orekatua gauzatu ahal izateko. c) Sailaren estatistika-egitasmoak gertatzea eraikuntza eta etxebizitza alorretan; alorkako egoera eta horren bilakaera ondo ezagutzea bermatuko duten administrazio mailako argibide-sistemak diseinatzea, iraunaraztea eta kudeatzea. d) Etxebizitza alorreko finantza-neurrien kudeaketa, bai ekonomiari, finantzari eta administrazioari dagozkienetan. e) Jabetza publikopekoak diren etxebizitzen administrazioa eta kudeaketa. f) Babes ofizialeko etxebizitzen sustapen hitzarmenduak kudeatzea. g) Sailak etxebizitzen alorrean daraman politikaren prozesuetan eragina duten hitzarmenak eta arauak prestatzea eta sorospen juridikoa ematea. h) Indarrean dagoen antolamendu juridikoak egozten dizkion guztiak. BIGARREN SEKZIOA: INGURUGIRO SAILORDETZA 12. atala.- Eginkizunak. 1.- Eusko Jaurlaritzaren ingurugiro gaiez arduratzen da Ingurugiro Sailordetza; sailburuak gainbegiratzen duela, ondorengo ihardute-eremuak gidatzen eta koordinatzen ditu: a) Ingurugiroarekiko politikaren plangintza eta programazioa. b) Ingurugiroaren kudeaketa, ingurugiroko iharduketen koordinazioa eta kutsadurari aurre hartzea. c) Ingurugiroko baliabideak babestea. d) Uren kalitatea definitzea, babestea eta hobetzea. 2.- Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldiko ZaingoBatzordea Eusko Jaurlaritzaren ingurugiro-organoari atxikitzen zaio; Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldia babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak gaineratzen dizkion egitura, zereginak eta eginkizunak izango ditu. 13. atala.- Ingurugiroaren Kalitatearen Zuzendaritza. Honako hauek dagozkio Ingurugiroaren Kalitatearen Zuzendaritzari: a) Ingurugiro alorreko araugintza-egitasmoak gertatzea. b) Lurreko, eguratseko, lur-barruko eta itsasoko uretako kutsadurari aurrehartze, zaintze eta kontrolatzeari buruzko administrazioiharduketak. c) Hondakin politiken plangintza eta exekuzioa. d) Kutsatutako lurrak jagotea eta bereoneratzea. e) Iharduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei dagokienez, kalifikazioa egitea, neurri zuzentzaileak adieraztea, ikuskatzea eta zigorrak jartzea Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza-eremuaren barruan. f) Ingurugiroko arriskuei aurre hartzea. g) Ingurugiroarentzat kaltegarriak diren egoerak gutxitzeko neurriak hartzea. h) Ingurugiroarekiko eraginei aurre hartzeko eta horiek gutxitzeko teknikak ekoizpen prozesuei aplikatzea sustatzea, Eusko Jaurlaritzaren industri politikarekin lankidetzan. i) Indarrean dagoen antolamendu juridikoak egozten dizkion guztiak. 14. atala.- Ingurugiroko Baliabideen Zuzendaritza. Honako eginkizun hauek dagozkio Ingurugiroko Baliabideen Zuzendaritzari: a) Ingurugiroarekiko Eragina Ebaluatzeari buruzko arautegiari darizkion eginkizunak burutzea. b) Ingurugiroko baliabideak babestea. c) Uren kalitatea definitzea, babestea, zaintzea eta hobetzea, Garraio eta Herrilan Sailarekin lankidetzan. d) Uren kalitatearekin zerikusirik duten erabilpen eta baimenei buruzko gaiak. e) Ingurugiroarekin zerikusirik duten proposamenak aurkeztea Egitasmo Hidrologikoetarako, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legean jasotakoaren arabera. f) Ingurugiroari buruzko datu-base bat prestatzea, ingugiroa babestearekin bat datorren lurraldearen antolemendurako bideak eskeiniko dituena. g) Ingurugiroan hezi eta trebatzeko politika orokorra gertatzea, sustatzea eta bultzatzea. h) Ingurugiroarekiko politikaren berri herritarrei ematea eta gai horretan parte har dezaten ahalbideratzea. i) Antolamendu juridikoak egozten dizkion guztiak.III. ATALBURUA LURRALDE ORDEZKARITZAK 15. atala.- Eginkizunak. Egitura organikoari dagokionez, sailburuaren agintzapean eta, eginkizunei dagokienez, zuzendari bakoitzaren agintzapean daudela, ordezkariei, bakoitzari bere lurralde historikoaren eremuan, ondorengo eginkizun hauek egotzi zaizkie: a) Hirigintzaren, lurralde- eta itsasertz-antolamenduaren eta etxebizitzaren alorretan Sailari egotzitako eskuduntzei dagokienez, legeak eta xedapenak bete daitezenaren ardura izatea. b) Ordezkaritzako zerbitzu orokorrak administratzea. c) Ordezkaritza osatzen duten dependentzia eta organoetako iharduketak koordinatzea. d) Indarrean dauden gainerako xedapenek ematen dizkieten ahalmen, aginpide eta eginkizunak gauzatzea. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Ingurugiro alorrean Saileko organoei egotzitako eginkizunak Jaurlaritzaren eskuduntzen eremuari buruzkoak direnekotzat jo behar dira, euren ihardute-alorren barruan Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari, Osasun Sailari eta Garraio eta Herrilan Sailari egotzitakoen kaltetan gabe. Jaurlaritzak har dezan kudeaketa-ereduari egokituko zaizkio beti, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien eginkizunak eta ihardutearloakfinkatzeari buruzko urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuko azken xedapenetatik lehenengoko 2. zenbakian agindutakoaren arabera. Bigarrena.- Sailburuordeek, zuzendariek eta lurralde ordezkariek, kanpoan izan, gaisorik egon edo lanpostua hutsik uzten badute: a) Sailburuordeei egotzitako eskuduntzak eta eginkizunak, beroien menpeko zuzendariek beteko dituzte, dekretu honetan agertzen den hurrenkeraren arabera. b) Zuzendariei egotzitako eskuduntzak eta eginkizunak, bakoitzaren sailburuordeak beteko ditu. c) Zerbitzu zuzendariaren eta lurralde ordezkarien ordezkotza sailburuak kasu bakoitzean agindu dezan eran egingo da. INDARGABETZE XEDAPENA Honako hauek indargabetzen dira: Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa ezartzeari buruzko abenduaren 10eko 681/1991 Dekretua; Ingurugiro alorrari dagokionean, Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzeari buruzko otsailaren 11ko 23/1992 Dekretua; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa aldatzen duen ekainaren 21eko 215/1994 Dekretua; dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoa izan dadin maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko otsailak 28. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua, FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.