Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

139/1995 DEKRETUA, otsailaren 7koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu, aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 680
  • Xedapen-zk.: 139
  • Xedapen-data: 1995/02/07
  • Argitaratze-data: 1995/02/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu, aldatu eta horien egitekoak eta ihardunarloakfinkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren bidez eman zitzaizkien izenak Administrazioaren egitura osatzen duten sailei. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren izena aldatzea egokitzat jo da; izan ere, jarriko zaion izen berriak hobeto azalduko baititu sailaren ihardunarloak. Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8, c) atalean egozten zaizkidan ahalmenen arabera, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu, aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuan, honako hau dioenean: «Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila», honako hau esan behar du: «Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila». AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko otsailak 7. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.