Arautegia
Inprimatu81/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 31koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 647
- Xedapen-zk.: 81
- Xedapen-data: 1995/01/31
- Argitaratze-data: 1995/02/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
1995-1998 legegintzaldirako Jaurlaritza osatzeko koalizio akordioan finkatu ziren aldi horretarako programaren erronkak, helburuak eta konpromezuak. Horrekin batera, politika bultzatu eta birsortzeko mekanismoak eta Jaurlaritzaren ekintza koordinatu, kontrolatu eta jarraipena egitekoak ere jarri ziren. Eta aparteko arreta ipini zitzaion Administrazioaren erreformari eta Jaurlaritza-aldi berrirako antolakuntza berriari. Programa mailan lortutako konpromezuaren oinarrizko bi zutabeak hauek dira: Konpetitibitatea eta gizartearen kohesiorako eta kultura mailako integraziorako Elkartasuna. Jaurlaritzaren sailen antolaketa berria taxutzen da koaliziorako akordio horretan, eta funtsean egiturak sinplifikatzen dira. Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuan jaso eta garatzen da taxuketa berri hori. Planteamendu horren ondorioz sortzen da Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sail berria, lehengo Industri eta Energi Sailari eta Nekazaritza eta Arrantza Sailari zegozkien eskuduntzak batean bilduaz. Ihardunarlo berezitu diferenteak biltzen ditu oraingo sailak, norabide bakar batean bultzatzeko eta azken helburuak amankomunak izan daitezen. Horrez gain, Euskal Autonomi Elkartearen benetako ekonomiaren ikuspegi zabalagoa izango duenez, hala begiratzeak ematen dion sinergia aberasgarria gehitu behar zaio. Bestalde, guri dagokigun erantzukizunari aurre eginez eta Euskadiren konpetitibitatea hobetzea helburu duen aldaketa prozesuan murgilduta, beharrezkoa egiten zaigu Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena, barrutik begiratuta, beste era batera formulatzeko prozesua norberegain hartu eta garatzea, xede hau gogoan dela: Unibertsalitate, Lurraldearen Egituraketa, Subsidiaritate, Eraginkortasun eta Efizientzia printzipioekin bat etorriz bideratu behar dela. Beraz, Euskal Gizartea izan behar denez Administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuen azken hartzailea, politika publikoen taxuketa eta garapena ahalbidetuko dituzten informazio eta komunikazio mekanismo egokiak ezarri behar dira, beti ere Euskal Gizarteak eskatzen duenarekin sintonia lortu ahal izateko. Horretarako, bost arlo nagusitan banatu da sailaren egitekoen organigrama, elkarri lotuta eta etenik gabe komunikatuta beti egonaz, enplegurako konpetitiboa izango den kontestua sendotzeko helburu orokorra lor dezaten. Industria Alorreko Politika Iharduketarako Mugarte Orokorra 1991-1995 izeneko programatik, Nekazaritzako Estrategia Planetik eta Arrantzako Estrategia Planetik sortutako ihardueren garapenerako erantzukizunak beregain hartzen dituzte bost eremu horiek. Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko urtarrilaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:I. ATALBURUA.- ANTOLAKETA OROKORRA 1. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren 10. atalean egotzitako eskuduntzetako gaiei buruzko egitekoak beteko ditu Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak. 2. atala.- Aurreko atalean aipatutako gaiei buruzko egitekoak burutzeko, hauek izango dira Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egiturako organoak: A) Organo nagusiak: 1.- Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua. 1.1.- Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza. 2.- Lehiakortasun Sailordetza. 2.1.- Industri Politikarako Zuzendaritza. 2.2.- Teknologi eta Telekomunikazio Zuzendaritza. 2.3.- Kalitatearen eta Giza Baliabideen Zuzendaritza. 3.- Industri Antolamendu eta Administraziorako Sailordetza. 3.1.- Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritza. 3.2.- Industri Antolamendurako Zuzendaritza. 4.- Estrategi eta Plangintza Sailordetza. 4.1.- Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza. 4.2.- Plangintza Zuzendaritza. 5.- Nekazaritza Sailordetza. 5.1.- Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritza. 5.2.- Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritza. 5.3.- Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritza. 6.- Arrantza Sailordetza. 6.1.- Arrantza Zuzendaritza. 6.2.- Koordinaziorako Zuzendaritza. B) Lurralde organoak. 1.- Lurralde historiko bakoitzeko Industri, Nekazaritza eta Arrantzako lurralde ordezkaritzak. C) Organo kolegiatuak: 1.- Otsailaren 17ko 23/1987 Dekretuaz sortutako EHAK Etxebizitzetarako Komitea. 2.- Nekazaritza Politikarako Batzordea. 3.- Arrantza Politikarako Batzordea. 4.- Nekazaritzarako Aholku-mahai Nazionala. 5.- Arrantzarako Aholku-mahai Nazionala. 6.- Uztailaren 30eko 210/1990 Dekretuaz sortutako Mendiko Nekazaritzako Batzordea. 7.- Ekainaren 30eko 16/1994 Legeaz sortutako Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseilua (Naturazaintza). D) Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita daude jarraian zerrendatzen diren Administrazio Instituzionaleko erakundeak: 1.- «Energiaren Euskal Erakundea/Ente Vasco de la Energía» (E.E.E./E.V.E.) zuzenbide pribatupeko erakundea publikoa. 2.- «Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua/ Sociedad de Promoción y Reconversión Industrial» (I.S.E.B./S.P.R.I.) sozietate publikoa. 3.- «Euskalnet» sozietate publikoa. 4.- «Industri Lurraren Sustapen eta Gestiorako Elkartea, A.B./Promoción y Gestión del suelo Industrial, S.A.» (Progesinsa) sozietate publikoa. 5.- «Arrantzuarekiko Zientzia eta Teknika Iraskundea, A.B./Instituto para las Ciencias y la Tecnología Pesquera, S.A.» (AZTI) sozietate publikoa. E) Goragoko A) epigrafean jasotakoa baino maila apalagoa duten administrazio unitateak sailburuaren aginduz garatuko dira. 3. atala.- Saileko Zuzendaritza Kontseilua laguntzarako organo nagusi lez eratzen da. Saileko politikaren goi ikuskapena eta jarraipena egiten, bere ihardueren plangintza orokorra prestatzen eta agindutako beste gai guztietan lagunduko dio sailburuari. Sailburuaren goi zuzendaritzapean, saileko sailburuordeek eta Sailburuaren Kabinetearen zuzendariak osatuko dute Zuzendaritza Kontseilua. Era berean, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak izenda ditzan beste lagun batzuek ere parte har dezakete Zuzendaritza Kontseiluan. Sailburuak izendatzen duenak egingo du Zuzendaritza Kontseiluko idazkari lana.II. ATALBURUA.- SAILBURUA 4. atala.- Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarihauxe dagokio: Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26 eta 28. ataletan finkatutako eskuduntzak betetzea eta, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren indarrez sailari dagozkion egiteko eta ihardun-arloetan, indarrean dauden legeek egozten dizkioten eskuduntzak betetzea, beti ere dekretu honetan ohartemandakoarekin bat etorriz. Saileko organo gorena denez, saileko organo guztien eta bertako iharduera guztien zuzendaritza, koordinazioa eta kontrola berak egingo ditu. Saileko organoei, bakoitzari dagokion iharduneremuan, zigorrak ezartzeko aginpidea emango die sailburuak, zehaztuta utziko den moduan. Deialdi publikoa egin eta gero, sailburuari dagokio aukerako izendapeneko lanpostuak betetzea; bera izango da aldibaterako langileak izendatuko dituena ere. SEKZIO BAKARRA.- SAILBURUAREN KABINETEAREN ZUZENDARITZA 5. atala.- 1.- Aurreko atalean aipatutako eskuduntzak bete ahal izateko, Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritzaren laguntza eta aholkularitza izango ditu sailburuak. 2.- Sailburuaren Kabinetearen zuzendariak honako egiteko hauek beteko ditu: a) Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari egotzitako eskuduntzak betetzeko lanetan lagunduko dio sailburuari. b) Sailaren eskuduntzapeko gaietan iharduteko irizpideak eta planak proposatuko dizkio sailburuari. c) Saileko sailordetzekin lankidetzan arituko da, bakoitzaren iharduera programak egiteko. d) Koordinaziorako Zuzendaritzarekin lankidetzan arituaz, barneko kudeaketa planak prestatzeko koordinazioa egingo du, baita horien jarraipeneko txostenena ere. e) Jaurlaritzaren Lehendakariordetzan eskuduntzak dituen organoaren bidez, sailaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak bideratuko ditu. f) Laguntza emango die saileko beste organoei, Europako Batasuneko erakundeekin izan ditzaketen harremanetan. g) Sailaren eta gizarteko komunikabideen arteko harremanak bideratuko ditu. h) Sailaren egintza publiko eta ofizialak antolatuko ditu. i) Azterlanak eta txostenak egingo ditu. j) Aurreko idazatietan aipatutako egitekoekin lotuta, aginduko zaizkion beste guztiak beteko ditu. 3.- Sailburuaren Kabinetearen zuzendariak, bestalde, beharrezkoa duen informazioa eskatuko die saileko beste goi kargudunei, agindutako egitekoak ondo betetzeko.III. ATALBURUA.- SAILEKO SAILORDETZAK ETA ZUZENDARITZAK 6. atala.- Sailordetza bakoitzaren buru sailburuorde bat izango da, sailburuaren menpe. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko sailburuordeen egitekoak hauek dira: a) Sailordetzaren iharduerak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea. b) Ihardun-politikak prestatu eta sailburuari proposatzea. c) Sailordetzaren menpeko zerbitzuei zuzenduta, beharrezkoak diren zirkularrak, jarraibideak eta xedapenak ematea, beren iharduteko modua zuzena izan dadin. d) Aginduta dituzten egitekoen alorrean, sailburuari laguntza teknikoa eskaintzea. e) Finkatuta dagoen ihardun-politikoarekin bat etorriz, xedapen egitasmoak proposatzea. f) Sailordetzaren ihardueren programak burutzea. g) Aginduta dituzten zerbitzuen martxa, kostu eta errendimentuen berri sailburuari aldiro ematea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak gai horietan dituen eskuduntzen aurka jarri gabe. h) Sailordetzaren menpeko diren zuzendaritza zentroen eta erakundeen iharduteko modua ikuskatu eta kontrolatzea. i) Enpresa, erakunde eta korporazioekin hitzarmenak edo ituneak sinatzea, bakoitzak dituen eskuduntzen eremuen barruan. j) Ihardun-planen eta helburuen kudeaketa ikuskatzea. k) Sailaren eskuduntzako eremuetan eta sailaren izenean, bera izango da beste sailekin izango dituen harremanetako organoa. Hala izango da, halaber, eremu horri dagokionez sor daitezen sailen arteko koordinaziorako beste organoekin ere. l) Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dizkien beste egiteko guztiak edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuorde guztiei egotzitakoak. 7. atala.- Zuzendaritza bakoitzaren buru zuzendari bat izango da, sailburuaren menpe. Aurreko 5. atalean ohartemandakoaren aurka joan gabe, bakoitzari dagokion sailburuordearen hierarkiaren menpe egongo dira. Orokorrean hauek dira beren egitekoak: a) Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea. b) Zuzendaritzaren ihardureak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, bakoitzaren sailordetzatik jasotako jarraibideekin bat etorriz. c) Beren eskuduntzapean jarritako gaiei buruz iharduteko planak edo programak proposatzea gainetik dituzten organoei. d) Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dizkien beste egiteko guztiak edo, orokorrean, Jaurlaritzaren zuzendari guztiei berdin egotzitakoak. 1. SEKZIOA.- LEHIAKORTASUN SAILORDETZA 8. atala.- 1.- Hauek dira Lehiakortasun Sailordetzak planifikatu, zuzendu eta koordinatuko dituen ihardunarloak: a) Lehiakortasun programa. b) Industriako enpresentzako finantza laguntza. c) Giza baliabideen kudeaketa. d) Industriaren berrikuntza eta kalitatea. e) Teknologia. f) Telekomunikazioak. 2.- Lehiakortasun Sailordetzaren menpe daude, zuzen eta hierarkian, Industri Politikarako Zuzendaritza, Teknologi eta Telekomunikazio Zuzendaritza eta Kalitatearen eta Giza Baliabideen Zuzendaritza. Industri Politikarako Zuzendaritza 9. atala.- Goragoko 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain honako egiteko hauek dagozkio Industri Politikarako Zuzendaritzari: a) Industriako «cluster», sektore eta enpresen lehiakortasuna gehitzera bideratutako programak proposatu, prestatu eta, horrela egokituez gero, berak burutuko ditu. b) Lehiakortasun programatik sortu eta iadanik ezarrita dauden programen ebaluazioa eta jarraipena egingo ditu, beti ere bere eskuduntzen eremuaren barruan. c) Lehiakortasun programatik sor daitezkeen ihardunak edo programak proposatuko dizkie saileko beste zuzendaritza batzuei, baldin eta zuzendaritza honen eskuduntzetan jasotakoak diren gaietakoak ez badira. d) «Clusterren» lehiakortasunari eta beren alderdi eragileei buruzko azterlanak eta txostenak berak egingo ditu eta beste inork egitea ere sustatuko du. e) Euskal Autonomi Elkarteko industri ehunaren lehiakortasunean beste politika publiko batzuek duten eragina ebaluatuko du. f) Enpresen ekimenak sustatu eta industriako enpresak sortzeko ihardun-programak prestatu eta burutuko ditu. g) Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin lankidetzan arituaz, industriako sektoreak eta enpresak finantzatzeko tresnak sustatuko ditu. h) Saileko beste zuzendaritza batzuekin lankidetzan arituaz, industria txiki eta ertainen laguntzarako programak prestatu eta burutuko ditu. Teknologi eta Telekomunikazio Zuzendaritza 10. atala.- Goragoko 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain honako egiteko hauek dagozkio Teknologi eta Telekomunikazio Zuzendaritzari: a) Teknologiaren ikerketa, garapen eta berrikuntza gaietan, sailaren ihardun-programak prestatu eta burutuko ditu. b) Saileko beste zuzendaritza batzuekin lankidetzan arituaz, industriaren lehiakortasuna hobetzeko, azpiegitura teknologiko eraginkorra sortu eta gotortzeko sustapenprogramakprestatu eta burutuko ditu. c) Teknologiaren ikerketa egitasmoen analisia, ebaluazioa eta jarraipena egingo ditu. d) Teknologia eskaintzen duten enpresen eta erakundeen arteko loturak sustatuko ditu. e) Ikerketa Teknologikorako Babespeko Entitateen eta horiekin zerikusia duen inguruaren arteko lotura organoa izango da, baita teknologia arloan diharduten erakundeen arteko topagunea ere. f) Eusko Jaurlaritzaren Telekomunikazio Plana prestatu eta eguneratuko du, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren eta Erakundezko Administrazioaren beste organo batzuek helburu horretarako egindako proposamenak koordinatuz. Poliziaren eta herri segurtasunaren sareari dagozkion komunikazioen plangintza eta kudeaketa eta bai azpiegitura zein komunikazio sistemak ere ez dira hor sartuko. g) Eusko Jaurlaritzaren Telekomunikazio Planean jasotako ihardueren jarraipena eta ebaluazioa egingo ditu. h) Telekomunikazioen alorrean balio erantsia duten zerbitzuak ezarri eta garatzea sustatuko du. i) Bere eskuduntzen eremuan, Lehiakortasun Programako iharduerak bultzatuko ditu, hortik sortutako egintza planak garatuz. Kalitatearen eta Giza Baliabideen Zuzendaritza 11. atala.- Goragoko 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain honako egiteko hauek dagozkio Kalitatearen eta Giza Baliabideen Zuzendaritzari: a) Industriaren berrikuntza eta kalitatearen eta Giza Baliabideen alorretarako, sailaren ihardunprogramak prestatu eta burutuko ditu. b) Industriako enpresak arautu eta egiaztatzeko iharduerak sustatuko ditu. c) Kalitate gaietan sentsibilizazioa, zabalkundea eta prestakuntza lortzeko planak prestatuko ditu. d) Industriako enpresen Estrategia Plan Orokorraren barne, giza baliabideak kudeatzeko teknikak sartu eta eguneratzeko ahaleginak egingo ditu. e) Giza baliabideen alorrean enpresen kudeaketa hobetzeko tresna berriak taxutzeko azterlanak eta ihardunproposamenakprestatuko ditu, baita horien erabilpena zabaldu ere; hala, horiek ezartzeko estrategiei buruzko programak ere egingo ditu, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin koordinatuta. f) Enpresen kudeaketa eta zuzendaritzako alorretan egun gizarteak eta ekonomiak egiten dituzten eskakizunetara egokitutako giza baliabideen kudeaketa modu bat finkatzeko premiaz ohartarazi eta horren berri emateko ekintzak sustatuko ditu. g) Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren izenean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean eta Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean eskuduntzak dituzten organoekin harremanak izango dituen organoa bera izango da. Hain zuzen, enpresek eskatzen duten lanbiderako gaitasuna eta eskaintzen den heziketa egoki elkartu daitezen, denen artean koordinatuta, etengabeko prestakuntza lortzeko iharduerak bultza ditzaten. h) Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin lankidetzan arituko da, industrietako langile plantilak egokitzeko prozesuen ondorioz soberan gelditutako langileek berriro lanpostua izan dezaten, tresna berriak sustatzeko ahaleginetan. i) Bere eskuduntzen eremuan, Lehiakortasun Programako iharduerak bultzatuko ditu, hortik sortutako egintza planak garatuz. 2. SEKZIOA.- INDUSTRI ANTOLAMENDU ETA ADMINISTRAZIORAKO SAILORDETZA 12. atala.- Hauek dira Industri Antolamendu eta Administraziorako Sailordetzak planifikatu, zuzendu eta koordinatuko dituen ihardunarloak: a) Industri administrazioa. b) Industri segurtasuna. c) Artisautza bultzatu eta sustatzea. d) Energi politika. e) Meategien antolamendua. f) Industriaren antolamendua. g) Enpresen arteko egiturak. h) Kanpo merkataritzaren koordinazioa. i) Estatuaren Administrazioak sustatutako organoetan sailaren ordezkaritza egingo du, Estatu osoan birmoldaketa jaso dezaten sektoreekin lotuta dauden neurrian. 2.- Industri Antolamendu eta Administraziorako Sailordetzaren menpe daude, zuzen eta hierarkian, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritza eta Industri Antolamendurako Zuzendaritza. Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritza 13. atala.- Goragoko 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain honako egiteko hauek dagozkio Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari: a) Industria, energia edo meagintzako produktu eta instalakuntzen arautegiak betetzen direnentz jakiteko kontrola eta jarraipena egingo du. b) Industri eta Meategi Erregistroa kudeatuko du. c) Lurralde historiko bati baino gehiagori zuzenean eragiten dieten kasuetan eta, dekretu honetako 25. atalaren arabera, lurralde ordezkaritzei egotzitako eskuduntzen gaiei buruzko administrazio espedienteak erabakiko ditu. d) Meagintzako segurtasunaren kontrola eta jarraipena egingo ditu. e) Lurralde ordezkaritzak zuzendu, koordinatu eta antolatuko ditu. f) Beregain hartuko du artisautza bultzatu eta sustatzea. g) Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzarekin lankidetzan arituaz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko lurralde ordezkaritzen Kalitate Plana bultzatuko du. Industri Antolamendurako Zuzendaritza 14. atala.- Goragoko 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain honako egiteko hauek dagozkio Industri Antolamendurako Zuzendaritzari: a) Iraunkorrak izan daitezen enpresarteko elkarteak sortu eta neurri egokiko ekoizpen-egiturak gorpuztea sustatzeko programak garatuko ditu. b) Etorkizuneko produktu eta merkatuetara egokitzeko aldaerak ugaldu daitezen, Euskal Autonomi Elkarteko industri ehunaren aniztasuna bultzatuko du. c) Zailtasunak dituzten industriako enpresetan egin beharreko ihardueretarako irizpideak eta proposamenak prestatuko ditu. d) Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin lankidetzan arituaz, industriako enpresen eta sektoreen eraldaketa eta birregituraketa prozesuen kudeaketa egingo du. e) Sektoreka iharduteko azterlanak, txostenak eta proposamenak prestatuko ditu. f) Eskualdeko Industriarako eta Barne Garapenerako Politika: Bizibide Ahuleko Eskualdeen Sustapena izeneko programa taxutuko du, arlo hori dagokien sailekin eta ISEBekin lankidetzan arituz. 3. SEKZIOA.- ESTRATEGI ETA PLANGINTZA SAILORDETZA 15. atala.- 1.- Hauek dira Estrategi eta Plangintza Sailordetzak zuzendu, koordinatu eta planifikatuko dituen ihardunarloak: a) Saileko Zerbitzu Orokorrak. b) Inbertsio estrategikoak. c) Finantzaketarako aholkularitza eta estrategia. d) Saileko beste organoek eta Europako Batasuneko erakundeek, industriako gaietan, elkarrekin izan ditzaketen harremanak koordinatu eta bideratuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzan eskuduntzak dituen organoaren bidez. 2.- Estrategi eta Plangintza Sailordetzaren menpe daude, zuzen eta hierarkian, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza eta Plangintza Zuzendaritza. Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza 16. atala.- Goragoko 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain honako egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari: a) Sailaren aurrekontuaren aurregitasmoa koordinatu eta prestatuko du, baita horren jarraipena eta sailaren ekonomiaren kudeaketarena egin ere. b) Uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. atalean zehaztutako eskuduntzak betetzeko lanean, sailari atxikitako langileak administratu eta kudeatuko ditu, 4. atalean ohartemandako salbuespena kontuan izanda. Hala ere, hori guztia ez da eragozpen izango Ogasun eta Herri Administrazio Sailean gai horretan eskuduntzak dituzten organoei dagozkien ahalmenetarako. c) Berak neurtuko ditu sailak dituen langile premiei buruz egindako ohartarazpenak, eta berak proposatuko saileko lanpostuen plantilak eta zerrendak ere. d) HAEErekin lankidetzan, langileen prestakuntza eta hobekuntzarako planak eta programak sustatuko ditu. e) Eskuduntzak dituzten organoek langileei buruz lortutako akordioen eta hartutako erabakien berri zuzena emango die saileko zerbitzuei jakinaren gainean egon daitezen eta horiek guztiok betetzen direla ziurtatzeko zaintza egingo du. f) Saileko beste organoekin batera eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan eskuduntzak dituzten beste organoekin batera koordinatuta, saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan sistema eta metodoen barne antolaketa, arrazionalizazioa eta informatizazioa lortzeko proposamenak prestatutako ditu. g) Ogasun eta Herri Administrazio Sailari gai honetan izendatutako eskuduntzen aurka jarri gabe, lanpostuen banaketa fisikoa eta ekipamenduarekin eta eraberrikuntza lanekin zerikusirik duten saileko unitate guztien iharduerak zuzenduko ditu. Saileko bulegoen barne araubidea zaindu eta babestuko du, baita sailari atxikitako ondarearen eta bere ekipamenduaren administrazioa eta iraunarazpena egin ere. h) Saileko Erregistro Nagusia, Agiritegia, Liburutegia eta gainerako agiri zentroak antolatu eta zuzenduko ditu, Ogasun eta Herri Administrazio Sailean eskuduntzak dituzten organoei dagozkien ahalmenen aurka jarri gabe. i) Sail guztiei orokorrean egotzitako eskuduntzak kudeatuko ditu, indarrean dauden legeen arabera, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagozkionez. Zehatz esanda, Euskal Herriko Ogasuntza Nagusia, Antolaketa eta Informatika arloetako gaietako eskuduntzak. j) Saileko organoei lege-aholkularitza emango die, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak arlo horretan dituen eskuduntzen aurka jarri gabe. k) Une bakoitzean indarrean dauden dirulaguntzetarako programekin bat etorriz, sailak eman behar dituen edo eman dituen laguntzak eta dirulaguntzak amaiera ona izango dutela bermatzeko beharrezko diren egintza guztiak proposatu eta kudeatuko ditu. l) Ekonomia Batzordeari eta Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztu behar zaizkien gaiak bidaltzeko izapideak egingo ditu, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapen eta administrazio egintzak bidaltzeko izapideak ere. m) Jaurlaritzaren Lehendakariordetzan eskuduntzak dituen organoaren bidez, auzi ihardunbideetan sartuta dauden sailaren interesen jarraipena egingo du. n) Eskuduntzak dituzten organoen bidez, sailak Arartekoarekin eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin dituen harremanak koordinatu eta bideratuko ditu. ñ) Kalitatearen eta Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin eta Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzarekin lankidetzan, sailean «Kalitate Osoa» izenburuko irizpide filosofikoa ezartzeko bideak taxutu eta garatuko ditu. o) Bera izango da saileko kontratazio organoa. Plangintza Zuzendaritza 17. atala.- Goragoko 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain honako egiteko hauek dagozkio Plangintza Zuzendaritzari: a) Epe Ertainerako Ekonomia Planetik sortutako sektorekako planen jarraipena egingo du. b) Sektoreka iharduteko azterlanak, txostenak eta proposamenak egiterakoan, lankidetza emango die saileko beste organoei. c) Finantza merkatuetan sozietateen kapitalizaziorako beste tresna batzuk zehaztu eta martxan jartzeko lankidetzan arituko da beste sail batzuekin. d) Industri Politikarako Plan Estrategikoak, Nekazaritzako Estrategia Planak eta Arrantzako Estrategia Planak sortzen dituzten alderdi guztien plagintza egingo du. 4. SEKZIOA.- NEKAZARITZA SAILORDETZA 18. atala.- 1.- Hauek dira Nekazaritza Sailordetzak planifikatu, zuzendu eta koordinatuko dituen ihardunarloak: a) Nekazaritza, abelazkuntza eta basogintzaren sustapena eta antolamendua. b) Nekazaritzako egiturak eraberritzea eta landa inguruaren garapena. c) Nekazaritzako ganbarak eta antolakunde profesionalak. d) Nekazaritzari eta landa inguruari buruzko heziketa. e) Nekazaritzako elikagaien industriak. f) Nekazaritzako elikagai produktuen kalitatea. g) Jatorrizko izendura. h) Mahastizaintza eta enologia. i) Nekazaritzako elikagien eta naturaren ikerketa. j) Lehorreko eta itsasertzeko naturaren baliabideen antolamendua. 2.- Nekazaritza Sailordetzaren menpe daude, zuzen eta hierarkian, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritza, Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritza eta Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritza. Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritza 19. atala.- Goragoko 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain honako egiteko hauek dagozkio Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzari: a) Nekazaritzako ustiapenen ekoizpen egituren lehiakortasuna hobetzeko laguntza ekonomikoetarako programak eta ihardunak prestatuko ditu. b) Landareen ekoizpen eta osasunerako eta abereen ekoizpen eta osasunerako programak eta ihardunak prestatuko ditu. c) Nekazaritzako azpiegiturak, landa inguruak eta inguru horietako zerbitzuak hobetzeko programak prestatu eta koordinatuko ditu. d) Nekazaritzako errentetarako laguntza zuzenei eta nekazaritzako ekoizpen eta prezioen politikari dagokienez Europako Batasunaren programak eta ihardunak antolatu eta koordinatuko ditu. e) Europako Batasunak 5B Helburupean hartutako eskualdeak sustatu eta hobetzeko programak prestatu eta koordinatuko ditu, eta nekazaritzako garapena ez beste gai batzuk burutu. f) Mendi-nekazaritzako eskualdeak eta bizibide ahuleko eskualdeak sustatu eta hobetzeko programak prestatu eta koordinatuko ditu. g) Europako Batasunaren LEADER programetan sartzen diren programak prestatuko ditu, eta nekazaritzako garapena ez beste gai batzuk burutu. h) Mintegiko hazien eta landareen ekoizpena eta merkaturatzea antolatu, kontrolatu eta sustatzeko ihardunak burutuko ditu. i) Nekazaritzarako eta landa inguruaren garapenerako heziketa antolatu eta kudeatuko du. j) Nekazaritzako ganbaren eta Nekazaritzako Errentamenduetako Ebazpen batzordeen arteko harremanetako organoa izango da. k) Transformaziorako nekazaritzako sozietateak eratu, erregistroan jaso eta kontrolatzeko kudeaketa egingo du. l) Martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuan ohartemandako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari dagozkion egitekoak beteko ditu. Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritza 20. atala.- Goragoko 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain honako egiteko hauek dagozkio Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzari: a) Lehiakortasun Sailordetzako zuzendaritzekin koordinatuta, nekazaritzako elikagai industrien lehiakortasuna hobetzeko programak eta ihardunak prestatu eta burutuko ditu. b) Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzarekin lankidetzan, nekazaritzako elikagai industriek Industriako Erregistroan izena eman dezaten egingo du kudeaketa lana. c) Nekazaritzako elikagai enpresen diruezarketak sustatzeko programak eta ihardunak prestatu eta burutuko ditu. d) Beregain hartuko du kalitatezko elikagaien izendurak eta markak ezarri eta kudeatzea. Sektoreko enpresak ere horiek erabiltzera bultzatuko ditu eta, horretarako, kontseilu arauemaileak eta beharrezkoak diren kudeaketa eta kontrolerako erakundeak sortu eta kontrolatuko ditu. e) Euskal Autonomi Elkartekoa baino eremu zabalagoetako kontseilu arautzaileetan parte hartuko du. f) Nekazaritzako Turismoko Loiamendua sortzen duen azaroaren 8ko 295/1988 Dekretutik sortutako ihardunak beteko ditu. g) Nekazaritzako eta elikadurarako produktuen kalitatearen kontrola egingo du, bai ekoizpen prozesuan, zein industriako transformazioan, biltegiratzean eta garraioan ere. h) Nekazaritzako ekoizpen baliabideen kalitatearen kontrola egingo du, bai ekoizpen prozesuan, zein industriako transformazioan, biltegiratzean, garraioan eta merkaturatzean ere. i) Euskal Autonomi Elkarteko nekazaritzako ekoizleak eta nekazaritzako elikagaien lanbidearteko antolakundeak onartu, erregistroan jaso eta sustatu egingo ditu. j) Nekazaritzako elikagaien kalitatearen gainean egindako iruzurrak eta arau-hauspenen kontrola egingo du. k) Ardoa eta alkoholdun edariak botilaratzen eta ontziratzen dituztenen erregistroa kudeatuko du. Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritza 21. atala.- Goragoko 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain honako egiteko hauek dagozkio Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzari: a) Naturaren baliabideen antolamendua egingo du, itsasertzekoena eta naturaren ingurunearena barne. Naturaren ingurunearekin lotuta herri administrazioek egin ditzaten ihardunak koordinatuko ditu, Babestutako Naturguneen sarea bultzatu eta koordinatzeaz batera,erabilerak eta probetxamenduak babestu, egoki antolatu eta elkarrekin uztartu ahal izateko. b) Naturari eta naturaren inguruneari iraunarazteko zuzendutako iharduerak koordinatu eta sustatuko ditu. Babestutako Naturguneak izendatuko ditu, bidezkoak diren Natur Baliabideen Antolamendurako Planak eta Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak finkatuta. c) Ehizan eta lehor aldeko arrantzan dagoen aberastasuna ustiatzeko araubidea finkatuko du. Lurralde historikoetako erakundeekin bat etorriz, lehor aldeko ehiza eta arrantzarako arauak eta ihardunak ezarriko ditu, iharduera horiek egiteko ezinbesteko baldintzak eta baimenak lortzeko beharrezko diren froga eta titulazioak arautu eta kudeatuz. d) Urriaren 29ko 6/1993 Legeak egotzitako eskuduntzekin bat etorriz, beregain hartuko du animalien babesa. e) Nekazaritzako elikaduraren eta ozeanografiaren ikerketarako bideratutako iharduerak bultzatuko ditu. f) Baso-suteen aurkako aurrezaintza eta borrokarako programak eta ihardunak koordinatuko ditu. g) «Arrantzuarekiko Zientzia eta Teknika Iraskundea, A.B./Instituto para las Ciencias y la Tecnología Pesquera, S.A.» (AZTI) erakundearekin harremanak izan eta bere jarraipena egingo duen organoa izango da. h) Euskal Autonomi Elkarteko Babestutako Naturguneen Sarearen Erregistroa kudeatuko du. i) Basa eta Itsas Fauna eta Florako espezie mehatxatuen Euskal Katalogoa kudeatuko du. 5. SEKZIOA.- ARRANTZA SAILORDETZA 22. atala.- 1.- Hauek dira Arrantza Sailordetzak planifikatu, zuzendu eta koordinatuko dituen ihardunarloak: a) Arrantzaren sektore erauzlea, barruko uretako arrantza, itsaski-bilketa eta akuikultura. b) Itsasketa eta arrantza heziketa. c) Itsas jolasetarako irakaskuntza. d) Arrantzaleen kofradiak. e) Nekazaritza eta Arrantzaren koordinazioa. 2.- Arrantza Sailordetzaren menpe daude, zuzen eta hierarkian, Arrantza Zuzendaritza eta KoordinaziorakoZuzendaritza. Arrantza Zuzendaritza 23. atala.- Goragoko 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain honako egiteko hauek dagozkio Arrantza Zuzendaritzari: a) Arrantzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko diru laguntzetarako programak taxutu eta burutuko ditu. b) Itsasuntzi guztiak aldibaterako geldiarazi eta itsasuntziak behin-betiko geldiarazteko programak eta ihardunak prestatu eta burutuko ditu, baita horretarako laguntza egokiak jarri ere. c) Itsaski-bilketa, akuikultura eta itsas kultiboa antolatu, kudeatu eta sustatuko ditu. d) Araututako eta arautu gabeko itsas eta arrantzako heziketa antolatu eta kudeatuko du. e) Itsas jolasetarako tituluak eta irakaskuntzak antolatu eta kudeatuko ditu. f) Itsasoko kirol arrantza antolatu eta kudeatuko du, baita horretarako lizentziak eman ere. g) Arrantzako ihardueren ikuskapena egingo du. h) Euskal Autonomi Elkarteko arrantzuntziei sorospena eta laguntza emango die, egoera bereziak direla eta, beharrezkoa denean. i) Arrantzako sektorerako ezarritako berme tresnei dagozkien neurriak kudeatu eta sustatuko ditu; bereziki, arrantza eskubideak eta antzerako beste eskubideak, helburu guztietarako, denek erabili ahal izateko. j) Arrantzaleen kofradiekin harrametan jartzeko organoa izango da. k) Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin lankidetzan, arrantzako sektorearen premiei eta berezitasunei egokitutako finantza tresnak aztertu eta sustatuko ditu. Koordinaziorako Zuzendaritza 24. atala.- Goragoko 7. atalean orokorrean finkatutakoez gain honako egiteko hauek dagozkio Koordinaziorako Zuzendaritzari: a) Jaurlaritzaren Lehendakaritzan eskuduntzak dituen organoaren bidez, nekazaritza eta arrantza gaietan, Europako Batasuneko Erakundeekin izan beharreko harremanak bideratuko ditu. b) Saileko beste organo guztiekin lankidetzan arituko da, beste administrazio batzuekin izan ditzaten harremanetan. c) Plangintza Zuzendaritzarekin lankidetzan, nekazaritza eta arrantzarako estrategia planak eta horien jarraipenerako txostenak egingo ditu. d) Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritzarekin lankidetzan, beregain hartuko du barne kudeaketako planak egiteko koordinazioa. e) Beste sail batzuei dagozkien eskuduntzen aurka jarri gabe, sektoreko informazio, estatistika, azterlan eta analisi sistemen kudeaketa eta koordinazioa egingo ditu. f) Aurreko idazatietan aipatutako egitekoekin zerikusia izan eta agindu dakizkiokeen beste egiteko guztiak. IV. ATALBURUA.- LURRALDE ORDEZKARITZAK 25. atala.- 1.- Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzaren menpe, zuzen eta hierarkian, Industri, Nekazaritza eta Arrantzako Lurralde Ordezkaritza bat egongo da lurralde historiko bakoitzean. Horien buru lurralde ordezkaria izango da eta sailaren eskuduntzakoak diren Industri, Energi, Meategi, Nekazaritza eta Arrantza arloetako egiteko betearazleak izango ditu, beti ere bakoitzak iharduteko duen bere lurralde eremuan, eta beste organo batzuei egotzitakoak ez badira. 2.- Dekretu hau garatu eta betearazteko xedapenen bidez finkatuko da lurralde ordezkaritzen egitura. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK 1.- Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoaren 2. zenbakian esaten denaren arabera Jaurlaritzak erabaki dezan kudeaketa ereduari egokituko zaizkio Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak garatutako sektoreko politikei dagozkien funtsezko eskuduntzak, baldin eta ingurugiroan eraginik badute. 2.- Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko sailburuordeek eta zuzendariek ordezkotzan utz ditzakete bere eskuduntzak, indarrean dauden legeetan ohartemandako moduan. 3.- Saileko sailordetza eta zuzendaritzetako titularren lanpostuak bete gabe edo titularrok kanpoan edo gaisorik badaude, hierarkian gorago dagoen hurrengoak beteko ditu haiei egotzitako egiteko eta eskuduntzak, egoera horrek dirauen artean. ALDIBATERAKO XEDAPENAK 1.- Industri eta Energi Sailaren antolaketa eta egitekoen egitura ezartzen duen martxoaren 23ko 56/1993 Dekretuaren 13. ataleko e) idazatian xedatutakoak jarraituko du indarrean, harik eta dekretu honetako 4. atalaren hirugarren lerroaldian ohartemandako ahalmen zigortzaileaz baliatzeko egozpenik egiten ez den artean. 2.- Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Arautegi Organikoa ezartzen duen martxoaren 12ko 179/1991 Dekretuaren 13, 14, 15 eta 16. ataletan xedatutakoa egongo da indarrean, harik eta, dekretu honen garapenean, han aipatutako organo kolegiatuak arautzeko eman daitezen arauak indarrean jarri artean. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetuta gelditzen dira Industri eta Energi Sailaren antolaketa eta egitekoen egitura ezartzen duen martxoaren 23ko 56/1993 Dekretua eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Arautegi Organikoa ezartzen duen martxoaren 12ko 179/1991 Dekretua; baita dekretu honen edukinaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko beste xedapen guztiak ere. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honen garapenerako beharrezkoak diren xedapenak agintzeko ahalmena ematen zaio Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko urtarrilak 31. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JAVIER RETEGUI AYASTUY.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (12)
- Partzialki indargabetutakoa: 35/1997 DEKRETUA, otsailaren 18koa, informazio eta telekomunikazio sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituena.
- Indargabetutakoa: 131/1999 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Aldatutakoa: 255/1996 DEKRETUA, azaroaren 12koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena aldatzeko dena.
- Garatutakoa: AGINDUA, 1996ko uztailaren 23koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Arrantzarako Aholku-mahai Nazionala arautzen duena.
- Aldatutakoa: 227/1997 DEKRETUA, urriaren 14koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena ezartzen duen Dekretua hirugarrengoz aldatzeari buruzkoa.
- Ikus: 154/1997, DEKRETUA, ekainaren 24koa, Nekazaritzako Prestakuntza Zerbitzuaren Kudeaketa Mendikoi, Sa HerriSozietateari Atxikitzen Diona.
- Indargabetzen du: 56/1993 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Industri eta Energi Sailaren antolaketa eta egitekoen egitura ezartzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 1995eko maiatzaren 8koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Nekazaritzarako Aholku-mahai Nazionala arautzen duena.
- Aldatutakoa: 472/1995 DEKRETUA, azaroaren 7koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala arautzen duen Dekretua aldatzeko dena.
- Garatutakoa: AGINDUA, 1997ko maiatzaren 7koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Nekazaritzako Aholku-Mahaia arautzen duena.
- Partzialki indargabetutakoa: 471/1995 DEKRETUA, azaroaren 7koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ihardun eremuetako zehapen prozeduren arloko eskumenak noren esku dauden finkatzen duena.
- Indargabetzen du: 179/1991 DEKRETUA, martxoaren 12koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Arautegi Organikoa ezartzen duena.