Arautegia
Inprimatu65/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 23koa, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzan Koordinaziorako eta Administrazioa Eraberritzeko Idazkaritza Nagusia sortzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 452
- Xedapen-zk.: 65
- Xedapen-data: 1995/01/23
- Argitaratze-data: 1995/01/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Jaurlaritzaren iharduera koordinatzeko egitekoak, hain zuzen ere lehendakariak berak agindutakoak egozten dizkio lehendakariordeari Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua izendatzen duen urtarrilaren 3ko 4/1995 Dekretuak. Beharrezkoa da, beraz, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzan Idazkaritza Nagusi bat sortzea, horren bidez goian aipatutako egitekoak garatu ahal izateko. Ezinbestekoa da, halaber, ezabatutako Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko organoak Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egituran sartzea. Hartara, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean ezarritakoaren indarrez, Lehendakariordetzari atxikita gelditzen dira organo horiek, dekretu horren 6. atalean ohartemandako ihardunarloeidagozkien egitekoak betetzeko. Kontuan hartzen bada, bestalde, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoak bete behar dituen eginkizunak zelakoak diren eta, ondorioz, sailarteko koordinazio lanak egongo direla, bidezkoena bulego hori JaurlaritzarenLehendakariordetzari atxikitzea dela pentsatu dugu. Ondorioz, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren behin-betiko egiturari bat ere kalterik eragin gabe, aipatutako premiei berehala erantzuteko, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8 c) eta 25. ataletan ematen zaizkidan ahalmenen indarrez eta Jaurlaritzaren lehendakariordearen proposamenez, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Sortzea. 1.- Jaurlaritzaren Lehendakariordetzan Koordinaziorako eta Administrazioa Eraberritzeko Idazkaritza Nagusia sortzen da. 2.- Koordinaziorako eta Administrazioa Eraberritzeko Idazkaritza Nagusiko titularrak sailburuorde maila izango du Jaurlaritzari buruzko Legean ezarritako ondorioetarako. 2. atala.- Egitekoak. Koordinaziorako eta Administrazioa Eraberritzeko Idazkaritza Nagusiaren egitekoak hauek dira: a) Lehendakariordeari lagunduko dio Jaurlaritzaren iharduera koordinatzeko egitekoetan. b) Araubide Juridiko eta Autonomi Garapenerako Idazkaritza Nagusiarekin lankidetzan arituz, lehendakariordeari lagunduko dio Eusko Jaurlaritzaren legegintza programa prestatu, garatu eta jarraipena egiten, baita legebiltzarreko izapideak egiten ere. c) Eusko Jaurlaritzaren Programa garatu eta betetzerakoan sailen ihardueren koordinazio orokorra eta arlokakoa egiteko, Jaurlaritzaren lehendakariordeak emandako jarraibideak beteko ditu. d) Sailekin lankidetzan arituz, Jaurlaritzak hartutako konpromezu parlamentarioak nola betetzen diren zaintzeko jarraipena egingo du. e) Jaurlaritzaren lanak eta Jaurlaritzari buruzko Legearen 22. atalean ohartemandako Batzordeen lanak antolatuko ditu. f) Jaurlaritzaren lehendakariordeari lagunduko dio Eusko Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste instituziekiko harremanetan. g) Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren komunikazio eta informazio politika beteko du. h) Sailekin lankidetzan eta Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren gainikuskapenaz, Herri Administrazioa eraberritzeko lanak zuzendu eta koordinatuko ditu. 3. atala.- Egitura. Koordinaziorako eta Administrazioa Eraberritzeko Idazkaritza Nagusiaren menpekoak dira: a) Koordinazio Zuzendaritza. b) Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza. c) Administrazioa Eraberritzeko Bulegoa. 4. atala.- Koordinazio Zuzendaritza. Koordinazio Zuzendaritzari hauek dagozkio: a) Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak egin ditzan koordinazio egitekoak betetzeko beharrezkoa den laguntza teknikoa emango du. b) Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzarekin lankidetzan arituz, Jaurlaritzaren Programa garatu eta betetzeko Jaurlaritzak egin ditzan ihardueren plangintza, programazioa eta ebaluazioa burutzeko bide eman ditzaten teknikak eta metodoak ezartzea proposatuko ditu. c) Jaurlaritzaren Programa betetzerakoan sailek landu ditzaten plan eta programa orokorrei edo arlokakoei buruzko berri emango du. d) Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak koordinatu behar dituen sailen ihardueren jarraipena egingo du. e) Sailen arteko koordinazioari dagokionez agintzen zaizkion beste guztiak. 5. atala.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa finkatzen duen apirilaren 30eko 286/1991 Dekretuaren 8. atalean ohartemandako egitekoak betetzea dagokio Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari. 6. atala.- Administrazioa Eraberritzeko Bulegoa. Administrazioa Eraberritzeko Bulegoak Zuzendaritza maila izango du Jaurlaritzari buruzko Legean xedatutako ondorioetarako, eta Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren 7.2. atalean egotzitako egitekoak beteko ditu. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailordetza integratu egiten da. Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren menpekoa den Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailordetza Araubide Juridiko eta Autonomi Garapenerako Idazkaritza Nagusi bihurtzen da eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa finkatzen duen apirilaren 30eko 286/1991 Dekretuaren II. atalburuko hirugarren sekzioan egotzitako maila, egitura eta egitekoak izango ditu aurrerantza ere. AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoaketa ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretua aldatzen duena. 1.- Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren 7. ataleko 2. lerroaldia dekretu horren 5. ataleko 2. lerroaldia izango da. Ondorioz, testu horretan Ogasun eta Herri Administrazio Saila aipatzen denean Jaurlaritzaren Lehendakariordetza aipatzen dela ulertu behar da eta bi atal horien lerroaldien zenbakiak ere aldaketa honetara egokitu beharko dira. 2.- Dekretu horren gehigarrizko xedapenetatik hirugarrenaren 2. lerroldia ere, orain gehigarrizko xedapenetatik bigarrenaren 3. lerroaldia izango da. AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA Indarrean jartzea. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean dekretu hau. Vitoria-Gasteizen, 1995eko urtarrilak 23. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 1/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena. (Hutsen zuzenketa).
- Indargabetutakoa: 463/1995 DEKRETUA, urriaren 31koa, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duena.
- Aldatzen du: 1/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena.