Arautegia
Inprimatu424/1994 DEKRETUA, azaroaren 8koa, "Emakumeen eta gizonezkoen Aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundea" izeneko figura sortzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 222
- Hurrenkera-zk.: 4273
- Xedapen-zk.: 424
- Xedapen-data: 1994/11/08
- Argitaratze-data: 1994/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Deskribapenak
Testu legala
ERASKINA 1. Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak trebatzeko ikastaroaren hasiera ofizialerako eskatutako dokumentazioa: A) Eskolak eman nahi dituen ikastaroetako bakoitzaren berri emateko jakinarazpena idatziz, ikastaroak bananbanaka zein multzoka aipatuz. Era berean, kasu bakoitzean aukeratutako Trebaketa Plana adieraziko da eta eskabidea egin duen eskola legez ordezkatzeko gaitasuna duen pertsonak izenpetuko du. B) Trebaketari buruzko egitarau osoa: 1.- Ikastaro bakoitzeko pedagogia eta arduradun taldeak osatzen dituztenen zerrenda. 2.- Ikasturte edo ikastaro bakoitzean matrikulatutako ikasle guztien zerrenda osoa. 3.- Egutegia eta denbora banaketa, arloak, lekuak, egunak, ordutegiak irakasleak eta gainerakoak kontuan izanda. 2. Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak trebatzeko ikastaroaren bukaera ofizialerako eskatutako dokumentazioa: A) Ikastaro Bukaerako Txostena: Egindako ikastaro guztietako bakoitzari buruzko ebaluaketa orokorra: 1.- Lekuak, egunak, irakasleak, gaiak, orduak, etab. 2. Praktikaaldiak egiteko lekuak edo/eta plangintzak eta ikasle bakoitzari buruzko ebaluaketa agiriak. 3.- Azken ebaluaketarako erabilitako irizpideen txosten zehatza, ikasle bakoitzak, irakatsitako edukiak zein mailatan bereganatu dituen eta zenbaterainoko parte hartzea izan duen ebaluatuz. B) Ikastaroaren Ebaluaketa Agiria, bertan honako hauek zehaztuz: 1.- Gaitzat jotako ikasleak. 2.- Gai ez izateagatik baztertutako ikasleak. 3.- Ebaluatzeko dauden ikasleak.Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legean, erakunde honek garatu behar dituen egitekoen artean honako hauek aipatzen dira: beste erakunde batzurekin harremanak izatea, beren helburuak edo egitekoak direla medio erakundearen helburuak lortzebideetan laguntzen dutelako eta bai emakumezkoek dituzten arazoei buruzko sensibilizaziokanpainakantolatzea ere. Euskal gizartea osatzen duten entitate ezberdinek egiatan lagundu dezakete, Euskadiko politika, ekonomi, kultura eta gizarte arloetan benetako berdintasuna eman dadin emakumezkoen eta gizonezkoen artean; horretarako, langileen arteko aukeraberdintasuna erraztuko duten baldintzak sustatu behar dira enpresaren barnean eta eragozpenak ekarri ohi dituzten oztopoakbaztertu enpresako eguneroko praktikan. Dekretu honen bidez garatzen den eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasuna lortzeko bideetan laguntzeko lankideizakera entitate pribatu bati aitortuko dion ohorezko aipamena egitean datzan figura honen bidez, zera nahi da lortzea: aberastasuna sortzelanetan emakumezkoek eta gizonezkoek antzeko partaidetza izan dezatela lortzeko neurriak garatu daitezen bultzatzea. Neurri horiek polikipoliki aplikatuko lirateke eta Euskal Autonomi Elkartean gaurregun emakumezkoek jasaten duten desberdintasunegoerabaztertzeko bide emango lukete. Ondorioz, Emakumearen Euskal Erakundeak eta Lehendakaritzak beren proposamenak egin dituztenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko azaroaren 8an egin duen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- «Emakumeen eta gizonezkoen aukeraberdintasunerako Lankidetza Erakundea» izeneko figura sortzea da dekretu honen xedea. Aukeraberdintasunen alde gizartean eta lanmunduan sor daitezkeen ekimenak indartzeko sortzen da figura hau. 2.- Beren iharduna Euskal Autonomi Elkartean garatu eta emakumezkoek eta gizonezkoek aukeraberdintasunerako bide ugariago izan ditzateneko ekintzak gauzatzen dituen entitateak jaso ahal izango du ohorezko aipamen hori. 2. atala.- 1.- Aurreko atalean aipatzen diren ihardun horiek, adibidez, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzeko neurri zehatzak hartzea eta neurri horiek beren emaitzak emateko behar dituzten baliabideak jartzea, enpresa barruan garatu behar dira. Kanporantzko eragina izan dezaketen beste ekintza batzuez osatu ahal izango dira aipatutako neurri horiek, adibidez, gauzatutako ekintzen informazioa hedatuz eta Euskal Autonomi Elkartean aukeraberdintasunaren alde lan egiten duten erakundeekin batera lan eginez. 2.- Ohorezko aipamena eman ahal izateko, honako helburu hauetakoren bat lortzea xedetzat duten ekintzak hartuko dira kontutan bereziki: a) Helburu zehatzak dituen ekintzaplan positibo bat enpresarako antolatzea, langile guztiek ezagutu dezatela plan hori eta bai plana gauzatzeko epeak ere. b) Aukera-Berdintasunen aldeko politika burutzea, langileak kontratatze, sustatze eta trebatze arloei dagokienetan. c) Zuzendaritzako langileak aukeraberdintasunei dagokienetan trebatzea eta bai langileak kontratatze, aukeratze eta trebatzelanak egiten dituzten pertsonak ere. d) Kontratazio, aukeraketa eta trebakuntza prozesuakaldianaldian gainbegiratzea, hartu diren neurriak aplikatzen diren ala ez ziurtatu ahal izateko. e) Emakumezkoei trebakuntza berezia ematea enpresan bertan, era honetan, sustapenbideak indartu ahal izateko. f) Famili mailako ardurak dituzten langileek, lanari dagokionetan malgutasuna izan dezateneko bideak eskaintzea, lana eta etxeko ardurak bateratu ahal izateko. g) Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukeraberdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio eta/edo sensibilizazio kanpainak egitea. 3. atala.- Entitate interesdunek, artez edo zertifikaziodun postabidez aurkeztu ahal izango dituzte ohorezko aipamenaren gai izan daitezkeen izangaiak, Emakumearen Euskal Erakundean (Manuel Iradier k., 36, 01005, VitoriaGasteiz). 4. atala.- 1.- Aukera-Berdintasunen aldeko entitate lankide izatearen ohorezko aipamena, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren erabaki bidez egingo da, dagokion espedienteari izapideak eginarazi ondoren. Ezin da errekurtsorik aurkeztu erabaki horren aurka. 2.- Dekretu honetan xedatzen denaz baliatuz egin daitezen eskabideei ebazpena emateko goreneko epealdia, hiru hilabetekoa izango da. Eskabidea aurkeztu zen egunetik hasita kontatuko da epealdi hori. Epe horrek iraun dezan bitartean erabaki espresurik eman ez bada, eskabideak ukoa jaso duela ulertuko da. 5. atala.- 1.- Entitate lankide izatearen ohorezko aipamena eskaintzeak, aipamen hori kreditatuko duten ziurtagiria eta plaka bat entregatzea ekarriko du. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da hori. 2.- Entitate lankideak, enpresaren elementu guztietan erabili ahal izango du aipamen hori bere imajina hobetzeko, aipamena indarrean egon dadin bitartean. 6. atala.- 1.- Aipamenak indarrean jarrai dezan, Aukera-Berdintasunen aldeko ekintzak gauzatzen jarraitzen duela kreditatu beharko du entitate lankideak urtero-urtero, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren aurrean. 2.- Entitate lankideak, ihardun hori garatzen duela kreditatu ez edo emakumezkoen eta gizonezkoen arteko Aukera-Berdintasunen aurkako ekintzaren bat gauzatzea gertatuz gero, ohorezko aipamen horrek indarra galduko du ondorio guztietarako. 3.- Ohorezko aipamena galtzeekintzari, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta ekin ahal izango zaio. Horretarako erabakia Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak hartuko du, entitate lankideari entzunaldia eman ondoren. Erabakiaren aurka ezin sartu ahal izango da errekurtsorik. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da erabakia. LEHENENGO AZKEN XEDAPENA Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari esku ematen zaio, dekretu honetan agintzen dena garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan. BIGARREN AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko azaroak 8. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. ETA IKERKETA SAILA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: 11/2014 DEKRETUA, otsailaren 11koa, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duena.
- Ikus: Otsailaren 5eko 2/1988 LEGEA, «Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea» sortarazteari buruzkoa.
- Ikus: EBAZPENA, 2012ko apirilaren 27koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.