Arautegia
Inprimatu346/1994 DEKRETUA, abuztuaren 29koa, Eusko Legebiltzarra ezabatu eta hauteskundeetarako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 164
- Hurrenkera-zk.: 3059
- Xedapen-zk.: 346
- Xedapen-data: 1994/08/29
- Argitaratze-data: 1994/08/30
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herrizaingoa
Deskribapenak
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 7.c) eta 50. atalek Lehendakariari aitortzen dioten ahalmenaz baliatuz eta, 1994ko abuztuaren 29an izandako bileran, manuz agindutako eztabaida Jaurlaritzak egin ondoren, Eusko Legebitzarra ezabatzea eta hauteskundeetarako deia egitea erabaki dut. Ondorioz, aipatutako manuen indarrez eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46. atalean xedatutakoarekin eta ezargarri diren gainera legeekin bat etorriz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Eusko Legebiltzarraren ezabaketa eta hauteskundeetarako deia. 1.- 1990eko urriaren 28an hautatutako Eusko Legebiltzarra ezabatuta gelditzen da. 2.- Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deia egiten da, 1994ko urriaren 23an, igandea, egiteko. 2. atala.- Hautatu behar diren legebiltzarkideen kopurua. Euskal Herriko Autonomia Estatutaren 26. atalean eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 10. atalean ezarritakoaren arabera, 25 legebiltzarkide hautatuko dira hauteskunde barruti bakoitzeko. 3. atala.- Hauteskunde kanpaina. Ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 68.2. atalarekin bat etorriz, hauteskunde kanpainak hamabost (15) eguneko iraupena izango du. Hasi, urriaren 7ko 00:00 orduetan hasiko da, eta amaitu, urriaren 21eko 24:00 orduetan amaituko da. AZKEN XEDAPENA Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46.3. atalean xedatutakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean Dekretu hau. Donostia-San Sebastiánen, 1994ko abuztuak 29. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.