Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

324/1994 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa arautzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 172
  • Hurrenkera-zk.: 3236
  • Xedapen-zk.: 324
  • Xedapen-data: 1994/07/28
  • Argitaratze-data: 1994/09/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Maiatzaren 15eko 133/1990 Dekretu bidez aldatutako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa arautzeari buruzko apirilaren 12ko 107/1988 Dekretuko gehigarrizko xedapenetatik laugarrenean agintzen denari jarraiki, Sailaren izenean konponketatxoak egite eta zaharberritze edo iraun arazpen obrak kontratatzeko ahalmena, baldin eta azkar gauzatu beharrekoak izan eta horien aurrekontua 1.500.000 PTAtik beherakoa bada, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lurralde ordezkarien esku utziko da. Ahalmen hori banatu zenetik sei urte joan dira. Aipatu neurri horretaz baliatzeak erraztu egin du obratxook egitea eta azkarrago eta eraginkorrago burutzeko bideak eskeini ditu. Ondorioz, bidezkoa da, hartutako bideari ekin asmoz, alde batetik, era horretako obretarako ematen den diruzenbatekoa eguneratzea berriro, jakinaren gainean egonik kontratatzeko ahalmena banatuta dagoela; eta bestetik, areagotu egin nahi da, Sailaren izenean, banaketa hori, zerbitzuen eta hornigaien alorrak ere hartuz. Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko uztailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Maiatzaren 15eko 133/1990 Dekretu bidez aldatutako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa arautzeari buruzko apirilaren 12ko 107/1988 Dekretuko gehigarrizko xedapenetatik laugarrenaren edukia aldatu egiten da, era honetan: «Gehigarrizko xedapenetatik laugarrena: Sailaren izenean konponketatxoak egite eta zaharberritze edo iraun arazpen obrak burutzeko ahalmena eta bai sorospen tekniko eta hornigaien zerbitzuak ere, baldin eta azkar gauzatu beharrekoak izan eta horien aurrekontua bi milioi (2.000.000.,) pezetatik beherakoa bada edo Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontuei buruzko legeetan ezarritakoaren araberakoak badira, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lurralde ordezkarien esku utziko da.» INDARGABETZE XEDAPENA Maiatzaren 15eko 133/1990 Dekretua eta, alor honetan maila bereko edo apalagokoak izanik, dekretu honetan agindutakoaren aurkakoak diren xedapenak, indargabetu egiten dira. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1994ko uztailak 28. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.