Arautegia
Inprimatu215/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 136
- Hurrenkera-zk.: 2558
- Xedapen-zk.: 215
- Xedapen-data: 1994/06/21
- Argitaratze-data: 1994/07/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak Urdaibaiko BiosferaGebenaldeko ZaingoBatzordea sortu zuen Eusko Jaurlaritzako ingurugiroko organuari atxikirik; horren helburua gebenaldearen helburuak eta ondarea egokitzea da. Uztailaren 6ko 5/1989 Legean jasotzen den lege agindua garatuz onartu zen abuztuaren 3ko 242/1993 Dekretua, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamuari buruzkoa alegia. Horrek berarekin ekarri du Gebenalde horren lureremua babesteko eta indartzeko beharrezkoa den araubide juridikoa ezartzea. Araubide horren garapenean, ZaingoBatzordeak,gebenaldearen baloreak eta bereiztasunak jagoterakoan ahalik eta eragin gehien izan dezaketen arauen eta manuen kontrolean, administrazioan, kudeaketan eta sustapenean garrantzi handiko egitekoak ditu. Beraz, Hirigintza,Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoan Zaingo-Batzordearen figura, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro organuari atxikiko zaiona, jaso beharra dakar horrek, eta bai otsailaren 11ko 23/1992 Dekretua aldatu beharra ere. Ondorioz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko ekainaren 21ean egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Otsailaren 11ko 23/1992 Dekretuaren hirugarren sekzioko (Ingurugiro Sailordetza) II. atalburuaren 13. atala aldatzen da; honako era honetan gelditzen aurrerantzean: 13. atala.- 1.- Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro organua da Ingurugiro Sailordetza eta honako ekintzaarlo hauek gidatu eta koordinatu beharko ditu: a) Ingurugiroari buruzko politika jorratzea eta programatzea. b) Ingurugiroaren kudeaketa, ingurugiroan egin daitezen ekintzen koordinazioa eta kutsadurari aurre hartzea. c) Ingurugiroko baliabideak babestea. d) Uren kalitatea definitzea, babestea eta hobetzea. 2.- atala.- Urdaibaiko BiosferaGebenaldeko ZaingoBatzordeaEusko Jaurlaritzako ingurugiroko organuariatxikitzen zaio. Urdaibaiko BiosferaGebenaldea babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak egozten dizkion egitura eta egitekoak izango ditu. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena izango du Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1994ko ekainak 21. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua, JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: 176/1995 DEKRETUA, otsailaren 28koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzeko dena.
- Ikus: 242/1993 DEKRETUA, abuztuaren 3koa, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamua onartzen duena.
- Aldatzen du: 23/1992 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.