Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

188/1994 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Zuzentza Sailaren egitura organikoa aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 106
  • Hurrenkera-zk.: 2019
  • Xedapen-zk.: 188
  • Xedapen-data: 1994/05/24
  • Argitaratze-data: 1994/06/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Martxoaren 31ko 75/1992 Dekretuz, gaurregun Zuzentza Sailak duen egitura organikoa finkatu zen eta eraketa mailako aldaketa batzuk sartu ziren, era honetan, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Sailak sortu, kendu eta aldatzen eta horiek dituzten egitekoak eta egitekoeremuak finkatzen dituen urriaren 2ko 525/1991 Dekretuko 11. atalean aipatu den sailari ematen zaizkion egitekoak betetzeak, emankortasun oparoagoa izan dezan. Presondegi arloko egitekoak traspasatu ez direnez, Presondegietako Zerbitzu Zuzendaritza hornikuntzarik gabe egon da, traspasoa noiz egingo zenaren zain. Horiek horrela, Giza Eskubideen Zuzendaritzari eman zaio arlo honetako hainbat programei laguntzeko eta horiek eratzeko zerbitzua. Egitura hau indarrean sartu zenetik hona bi urte igaro direnez, Eusko Legebiltzarrak 1993ko ekainaren 10ean egin zuen osoko bilkuran onartutako arrazionalizazio eta hobekuntza printzipioak aplikatuz eta Euskal Autonomi Elkartearen 1994. urteko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen direneko abenduaren 22ko 9/1993 Legean eskatu eta gastu publikoa murriztepolitikarijarraituz, bidezkoa da, administrazioorganuak sortzeeraketa gaurregun egiatan ematen diren egitekoen beharrei egokitzea. Eta hori, presondegi arloko egitekoak traspasatzea gerta dadinean, eskualdaketa horrek eskatu ditzan antolaketa-neurriak har daitezenaren kaltetan gabe. Ondorioz, Zuzentza sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko maiatzaren 24an egindako bileran aztertu eta onartuta, hauxe,XEDATU DUT:Atal bakarra.- 75/1992 Dekretua aldatzea: Zuzentza Sailaren egitura organikoa finkatzen duen martxoaren 31ko 75/1992 Dekretuko honako atal hauek, honela idatzita gelditzen dira: Presondegietako Zerbitzu Zuzendaritza izenaz 2. ataleko 3.2. puntuan zehazten den organua, kendu egiten da. 11. ataleko 2. eta 3. puntuak honako era honetan idatzita gelditzen dira: «2.- Zuzentza Sailordetzari atxikita gelditzen da Giza Eskubideen Zuzendaritza. 3.- Era berean, Zuzentza Sailordetzari atxikita gelditzen da horri laguntzeko Administrazio Unitatea, Giza Eskubideen Zuzendaritzari izendatuta ez dauden arloei dagokienetan.» 13. atala, edukin barik uzten da. LEHENENGO AZKEN XEDAPENA Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eta erabakiak hartzeko esku ematen zaio Zuzentza sailburuari. BIGARREN AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko maiatzak 24. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Zuzentza sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.