Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

170/1994 DEKRETUA, maiatzaren 3koa, Euskal Herriko Polizia Kidegoen Disziplinazko Araudia onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 2344
  • Xedapen-zk.: 170
  • Xedapen-data: 1994/05/03
  • Argitaratze-data: 1994/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

  1. koak, 4 gutxienez. - Osasungelan, proiektatzaile argiduna, mugi eta atera daitekeena. - Gidariaren gelatik osasun zelularekin komunikatzeko interfonoa. - Linterna birrornigarria kabinan. - Hausturak inmobilizatzeko materialea. - Salbamendu egoeretan inmobilizatzeko tresneria. - Koordinaketategiarekin komunikatzeko irrati igorlehartzailea, indarrean dauden berarizko arauekin bat etorriz. - Oharra: berarizko etiologiadun gaixoak garraiatzen erabiliko diren errekurtsoek, kasu bakoitzerako zehaztuko diren hornigai osagarriak izango dituzte». 2.- Azaroaren 25eko 279/1986 Dekretuaren I. eraskina, medikalizatutako anbulantzien (M mota) osasun eta teknina mailako ezaugarriei buruz eta horiek kentzeari dagokionez, honela idatzirik geratuko da: «- suspentsioa, ibilgailuak lan egin behar dueneko zamaketa egoeretan, garraiaketa erosoa eta egokia bermatuko duena. 3.- Aurrez esandakoa gorabehera, Europako Elkarteko kide den edozein estatutan edota Europako Ekonomi Eremuari buruzko Akordioa izenpetu zuten estatuetan indarrean dauden zehaztapen teknikoen arabera datozen ibilgailuei dagokienez, ibilgailuak onartu egingo dira, eraskin honetan jasotzen diren segurtasunbaldintzen baliokideak dituztela bermatzen badute. BALIOGABETZE XEDAPENA 1993ko abenduaren 28ko eta martxoaren 31ko aginduak indargabeturik gelditzen dira, bai eta, maila berekoak edo beheragokoak izanda, agindu honetan xedatutakoaren aurka doazen gainerako xedapenenak ere. AZKEN XEDAPENA Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1994ko ekainak 13. Osasun sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak, Euskal Autonomi Elkarteko segurtasunaren administrazioa eta euskal administrazio publikoen menpe dauden Polizia Kidegoetako langileen araubide zehatza antolatu asmoz, Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionariei ezartzeko disziplinazko araubidea finkatzen du. Horrez gain, eta disziplinazko araubidea araudiz onar ez zedin bitartean, Legeak zuzenean arautzen ez zituenetarako, indarrean zeuden xedapenek jokatuko zutela aurrikusten zen, hain zuzen, Euskal Autonomi Elkarteko Poliziaren Araudiko VII Idazpuruan xedautakoak. Araudi honek betetzen du legeak aurrikusitakoa, bai prozedurari, lege-hauste eta zigorren tipifikatzeari, mailaketari eta horiek jartzeko organo eskudunak finkatzeari buruz bertan ezartzen diren irizpideak kontuan hartuz, poliziaren zerbitzu publikoa arautu behar duen deontologiako araubilduman jasota datozen irizpide orokorrei ere jarraitu behar zaiela ahaztu gabe. Araudi hau egiterakoan epaitegien disziplina zuzenbideko azken jurisprudentzia hartu da kontutan, baita Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legean funtzionari publikoen inguruan jasotako irizpide berriak eta zuzenbide konparatutik sortutakoak ere. Horiek horrela, Herrizaingo sailburuaren proposamenez eta Ertzaintzaren Kontseiluaren eta Euskal Herriko Udaltzaingoen Koordinaketa Batzordearen txostenak jaso eta Jaurlaritza Kontseiluak 1994ko maiatzaren. 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- Euskal Herriko Polizia Kidegoen Disziplinazko Araudia onartzen da, ondoren jasota datorrena, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea garatzeko eta egiteratzeko. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Araudi hau argitara ematen den unean izapidetzen ari diren administrazio prozedurak orain arteko xedapenek araupetuko dituzte aurrerantzean ere, orain ematen direnak espedientatuarentzat onuragarriagoak gerta daitezenean izan ezik. Bigarrena.- Araudi hau indarrean sartu aurretik egindako hutsegiteak orain arteko arauen arabera zigortuko dira, Araudi honetako arauak espedientatuarentzat onuragarriagoak gerta daitezenean izan ezik. Hirugarrena.- Araudi hau indarrean sartzen den unean osorik edo zati batean egiteratzeke dauden erabaki irmoak, eta horien aurka jarritako errekurtsoaren erabakiaren zai daudelako edo errekurtsoa jartzeko epea igaro ez delako, irmotasun hori lortu ez dutenak, ofizioz berraztertuko dira Araudi hau ezartzeak zigortuarentzat ondorio onuragarriagorik badakar. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabe gelditzen dira Segurtasun Batzordearen 1982ko ekainaren 15eko bilkuran onartutako eta Euskal Herriko Agintaritzaren 1983ko maiatzaren 21eko Aldizkarian argitaratutako Euskal Autonomi Elkarteko Poliziaren Araudiaren 147. atala eta VII idazpurua, 172. atala salbu, eta honetan ezartzen denaren aurka dauden maila bereko edo apalagoko arau oro. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Herrizaingo sailburuari izendatzen zaio Dekretu honen garapenean eman beharreko xedapenak emateko ahalmena. Bigarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1994ko maiatzak 3. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo sailburua, JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA. EUSKAL HERRIKO POLIZIA KIDEGOEN DISZIPLINAZKO ARAUDIAI. IDAZPURUA.- LEGE HAUSTEAK, ERANTZULEAK ETA ZIGORRAKI. ATALBURUA.- XEDAPEN OROKORRAK. 1. atala.EuskalHerriko Polizia Kidegoetako funtzionarien disziplinazko araubidea Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean, bereziki III idazpuruko VII atalburuan, ezarritako arauen menpe gelditzen da, baita Araudi honetan xedatutakoaren menpe ere. 2. atala.Ezingoda disziplinazko erantzukizunik eskatu funtzionari izan aurretik edo izateari utzi ondoren egindako ekintzengatik, hurrengo atalean xedatutakoaren kaltetan gabe. 3. atala.Praktikaaldikofuntzionariak dagokien polizia heziketako ikastegiaren arautegian ezarritako disziplinazko araubidearen menpe egongo dira, bai eta, hori ezean, eta ekintza ikasketaldiko disziplinazko hutsegite soila ez denetarako, ezargarri izan dakizkion Araudi honetako arauen menpe, aukeraketa prozedura arautzen duten arau berezien kaltetan gabe. 4. atala.Aurrekoatalean xedatutako berbera ezarriko zaie ikastegiaren zuzendaritzapean ikastaroren bat edo praktikaren bat egiten diharduten poliziako funtzionariei. 5. atala.Disziplinazkoerantzukizuna funtzionariak izan dezakeen erantzukizun zibil edo penalaren kaltetan gabe ulertuko da.II. ATALBURUA.- DISZIPLINAZKO HUTSEGITEAK 6. atala.EuskalHerriko Polizia Kidegoetako funtzionariak beren egiteko eta betebeharrak ez betetzeagatik, ez betetze hori disziplinazko hutsegitea denetan bakarrik zigortuko dira. 7. atala.Disziplinazkohutsegiteak arinak, larriak edo oso larriak izan daitezke. 8. atala.Honakohauek dira hutsegite oso larriak: 1) Maltzurkeriazko lege-hauste izan daitekeen edozein jokabide, baldin askatasunaz gabetzeko zigorra berarekin badarama. 2) Herritarrei, menpekoei edo Administrazioari kalte larria eragiten dien agintekeria, bai eta beren zainpean dauden pertsonak torturatzea edo horiekin giza duintasunaren aurkako jokabidea, lotsagarria, bereizkeriazkoa edo irangarria, izatea. Konstituzioaren 14. atalean jasotako arrazoietakoren baten oinarritutako jokabide oro joko da bereizkeriazkotzat. 3) Laneko orduetan edo ohituraz mozkortzea nahiz droga toxikoak, sorgorgarriak edo gai psikotropikoak hartzea, hala nola, normaltasun fisiko edo psikikorik eza nabaria denean, dagozkion azterketa teknikoak egiteari uko egitea. 4) Bere kargua dela medio ezagutzen dituen gaiak behar bezala ez gordetzea poliziaren lanaren edo edozein pertsonaren kalterako izan dadinean, eta lanbideko sekretua haustea. 5) Grebetan, horien ordezko ekintzetan, edo zerbitzuen ohizko funtzionamendua hausteko pentsatutako iharduketetan parte hartzea. 6) Agintarien edo nagusien kontra banaka zein taldeka oldartzea, bai eta haiek legez emandako agindu edo manuak ez betetzea ere. 7) Zuritu gabeko errendimendu falta nabari iraunkorra eta betekizunak zabarkeriaz, utzikeriaz edo axolagabekeriaz burutzea, horrela behin eta berriz jokatzen bada edo herritarrei nahiz zerbitzuen eraginkortasunari kalte larria eragiten bazaie. 8) Beharrezko egiten duen inolako ziorik gabe eta edozein pertsonari kalte larria eraginez zein kidegoaren izen ona larriki itzaliz, arauzko arma edo karguaren bereizgarriak harrokeriaz erakustea, bai eta arauzko arma zerbitzutik kanpo erabiltzea ere, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 34. atalean ohartemandako kasuetan izan ezik. 9) Zuritu ezineko zabarkeriaz armak galtzea edo bestek ostea. 10) Ihardutea derrigorrezkoa duen egintza edo egoera larrietan berehala ez laguntzea. 11) Beste Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideekin ageriagerian lankidetzan ez aritzea. 12) Hutsegite larria egitea administraziobidean irmotasuna lortu duten erabakien indarrez aldez aurretik beste bi hutsegite larrirengatik zigortua izan bada, eta bi hutsegite horien oharpenak baliogabetua izateko betekizunak betetzen baditu. 13) Aurreko puntuetan aipatu gabe egon eta euskal Administrazio publikoetako funtzionarien araudi orokorrean hutsegite oso larritzat jotzen diren beste jokabideak. 9. atala.- Hutsegite larriak dira: 1) Maltzurkeriazko lege-hauste izan daitekeen edozein jokabide, baldin askatasunaz gabetzeko zigorrik berarekin ez badarama edo, deontologiako araubilduma edo zerbitzua eragiten duenean, maltzurkeriazko hutsegite penak edo zuhurtzigabetasun oro. 2) Buruzagi, lankide, menpeko edo administratuekiko begirunerik eza. Bereziki, irainak edo eraso fisikoak. 3) Bere kargua dela medio ezagutzen dituen gaiak behar bezala ez gordetzea, hutsegite oso larria ez denean. 4) Laneko gaien inguruan txostenak egia osoz ez egitea, nahiz gezurrik esan ez, horretarako hitz zalantzagarri, nahasgarri edo joera batekoak erabiliz, egia zehaztasunik gabe aldatzean, horren helburua norbere edo besteren baten onura lortzea edo Administrazioari edo herritarrei kaltea eragitea denean. 5) Laneko ekintzetara arauzko uniformerik gabe joatea, derrigorrezkoa denean, maila edo karguari dagozkion adierazgarriak eraman gabe, arauzko armarik gabe edo finka daitezen ekintza edo babesgarririk gabe, beti ere horrela joateko baimenik ez badago, baita horiek galdu edo ostutzen uztea, zuritu ezineko arduragabekeriaz, eta armen kasuan izan ezik; kasu horretan, hutsegite oso larritzat joko baita. Halere, hutsegite larria izango da armak galdu edo ostutzen uztea arduragabekeria soilez izan bada. 6) Karguari dagozkion ezaugarriak edo arauzko arma arrazoirik gabe erakustea eta zerbitzuan edo zerbitzutik kanpo ezarritako arauak hautsiz erabiltzea, hutsegite larria ez denean. 7) Zerbitzutik kanpo mozkortzea, Poliziaren edo funtzio publikoaren irudiari eragiten dionean edo, edozein kasutan, droga toxikoak, sorgorgarriak edo gai psikotropikoak hartzea, baita, azken kasu horietan, dagozkien azterketa teknikoak egiteari uko egitea ere. 8) Buruzagien erabakiak, zerbitzuko arazoak, disziplina edo Kidegoko harremanak direla eta, jendaurrean, ahoz nahiz idatziz, ezadostasun edo kritika adierazpenak egitea. 9) Buruzagiei, ezagutu behar duten edo presatasunez erabaki beharreko gai garrantzizko baten berri ez ematea edo gerorako uztea. 10) Zerbitzu bat betetzen ari dela eska dakion laguntza arrazoirik gabe ez ematea, baldin eta hutsegite oso larria ez bada. 11) Zuritu ezineko zuhurtzigabekeriaz zerbitzuarekin zerikusia duten agirietan, tresnerian edo lokaletan kalte larriak eragitea, edo arrazoi berarengatik, galdu edo ostutzen uztea. 12) Alarma, salbuespen edo setio egoeratan, edo herrisegurtasunean arazo larriak daudenean horrela xeda dadinean, funtzionaria lehenbailehen destinoko unitatearen edo une horretan dagoen tokitik hurbilenekoaren esanetara ez jartzea edo ez bertaratzea. 13) Lo hartzea edo izendatu zaion zerbitzurako beharrezko arreta galtzera daraman olgetan ibiltzea, edo baita segurtasun zerbitzu batetik alde egitea ere, baldin eta hutsegite oso larria ez bada. 14) Zerbitzuen ohizko ihardunean eragina izan dezan zuritu gabeko errendimendurik eza, hutsegite oso larria ez denean, baita lanera ez joatea ere, balizko gaixotasuna alegatuz edo gaixotasuna berez dena baino larriagoa deneko itxura eginez, edo baita lanegin ahal izateko baldintza fisiko nahiz psikikoak berreskuratzea denboran luzatuz. 15) Menpekoei aintzatetsita izan ditzaten eskubideen erabilera eragotzi, mugatu edo oztopatzea. 16) Askatasun sindikalaz baliatzeko, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 98.2 atalean adierazitako mugak gaindi ditzaten egintza edo aitorpenak egitea, eta poliziaretoak baimenik gabe okupatzea edo horietan itxialdiak antolatu edo horietan parte hartzea. 17) Izaera ofizialeko baliabide edo tresnak norbere erabileretarako baimendu edo erabiltzea, edo hirugarrenei ematea, duten garrantzi txikiarengatik hutsegite arin legez sailka daitezenean izan ezik. 18) Zerbitzuko arduradun edo buruzagien aginduak edo jarraipideak, zerbitzu berari dagozkionak, ez betetzea, hutsegite oso larria ez direnean. 19) Lanera hiru egunetan zehar ez joatea, arrazoirik eman gabe. 20) Hutsegite arina egitea administraziobidean irmotasuna lortu duten erabakien indarrez aldez aurretik larritasun bereko edo handiagoko beste bi hutsegitegatik ohartarazte soila baino zigor handiagoz zigortua izan bada, horien oharpenak baliogabetua izateko betekizunak betetzen ez baditu. 21) Abstenitzeko legezko arrazoiren batek jokatzen duenean, administrazio prozeduraren baten parte hartzea. 22) Hutsegite oso larritzat tipifikatutako egintza edo omisioak, 16. atalean ohartemandakoaren arabera, hutsegite larritzat jo daitezenean. 10. atala.- Hutsegite arinak dira: 1) Uniformeari eta norbere itxurari dagozkion arauak ez betetzea, eta txukuntasunagatiko arduragabekeria. 2) Lanera berandu heltzea edo arrazoirik gabe atera edo ez joatea, beste hutsegiteren bat egiteko adinako denboraz ez denean. 3) Jasotako agindu eta eginbeharrak betetzean atzerakizunez edo zuhurtzigabekeriaz egitea, edo horiek betetzeko norbere heziketa edo prestakuntzan interesik ez jartzea. 4) Aretoen, tresnen eta zerbitzuko gainontzeko baliabideen zainketan arduragabekeria edo erabilera okerra. 5) Herritarrekiko edo beste Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideekiko zuzentasunik eza, larriagotzat jo ez dadinean. 6) Derrigorrezkoa denean, agurrik ez egitea edo maila bereko edo apalagokoei agurra ez itzultzea. 7) Polizizerbitzuarekin zerikusi zuzena duen edozein eskaera, erreklamazio edo kexa aurkezteko arauzko bidea ez erabiltzea, edo egindako eskaera edo erreklamazioak ez izapidetzea. 8) Hutsegite larritzat tipifikatutako egintza edo omisioak, 16. atalean ohartemandakoaren arabera, hutsegite arintzat jo daitezenean.III. ATALBURUA.- ERANTZULEAK 11. atala.Araudihonen bidez ezarritako disziplinazko araubidea Euskal Herriko PoliziKidegoetako funtzionariei ezarriko zaie, dauden administrazio egoeran daudela, eta norbere gorabeherak kontuan hartuz, egindako hutsegitea egoera horrekin bateragarri bada. 12. atala.Ebazpenaematen den unean funtzionaria zigorra betetzeko moduko egoeran ez dagoela eta, zigorra betetzerik ez badago, egoera aldaketa gertatzen denean beteko da. 13. atala.Disziplinazkoerantzukizuna izango dute ez bakarrik hutsegitea egin dutenek, baita egiten utzi dioten buruzagiek eta horretara bultzatu duten funtzionariek ere. Horiez gain, maila txikiagoko disziplinazko erantzunbeharra izango dute estaltzen dutenek; estali egin dela ulertuko da disziplinazko hutsegitea diren gertaeren berri izan eta berehala horien berri mailaz goragoko eskudunari eman ez bazaio. IV. ATALBURUA.- DISZIPLINAZKO ZIGORRAK 14. atala.Atalburuhonetan jasota datozen hutsegiteengatik, honako zigor hauek jarri ahal izango dira: 1.- Hutsegite oso larriengatik: a) Zerbitzutik baztertzea. b) Bi urtetik lau urterako zeregingabetzea. 2.- Hutsegite larriengatik: a) Bost egunetik bi urterako zeregingabetzea. b) Tokialdaketa. 3.- Hutsegite arinengatik: a) Ohartaraztea. b) Egun batetik lau egunerako zeregingabetzea, lansaririk gabe eta aintzinatasunik galdu gabe. 15. atala.Tokialdaketazigorra jaso duten funtzionariek ezingo dute destino berririk lortu bidali dituzteneko udalerrian darabilten prozedura darabiltela, zigorebazpenean ezar dadin urtebetetik bi urterako epean. 16. atala.Hutsegitearenlarritasun maila zehazteko eta jarri beharreko zigorra neurtzeko, objetiboki egin dena edo egin gabe utzi dena ezezik, eta heintasunirizpidearen menpean jokatuz, honako hauek hartuko dira kontutan: a) Asmoa. b) Egitean edo egin gabe uztean duen partehartze maila. c) Administrazioaren eta polizia zerbitzuen ohizko ihardunean eragin dezakeen nahasmena. d) Herritar nahiz menpekoentzat ekar ditzakeen gaitz eta kalteak zein begirunerik eza. e) Disziplina, mailaketa eta lankidetza printzipioak haustea. f) Berrerortzea edo errepikatzea. Berrerortzea izango da funtzionariak hutsegitea egitean aurrez maila apalagoko deuseztatu gabeko hutsegite bat edo gehiagorengatik administrazio bidean ebazpen irmoz disziplinazko zigorra jaso izan duenean, baldin eta ondasun juridiko antzekoa babesten badute. Errepikatzea izango da hutsegitea egitean doakionak aurrez maila bereko edo goragoko deuseztatu gabeko hutsegite batengatik administrazio bidean ebazpen irmoz disziplinazko zigorra jaso izan duenean. Berrerortze edo errepikatze ondorioetarako ez dira kontuan hartuko Araudi honetan ezarritakoaren arabera deuseztatu ahal izan diren hutsegiteak. g) Administrazioaren edo Polizizerbitzuen irudiari egin ahal izan zaizkion kalteak. h) Orohar, herritarren segurtasunerako izan dezakeen eragina. 17. atala.Analogiazezarriko dira, Administrazioa eta poliziako funtzionarien arteko harremanen berezitasunak eskatzen duen ñabardura eta egokitzapenez, erantzunkizun penaletik jare gelditzeko arau penalak, salbuesteko ondorio beroriek ezar ditzaten garrantzizko beste gorabehera batzuk, berezitasun horrekin lotutakoak, jokatzearen kaltetan gabe.V. ATALBURUA.- DISZIPLINAZKO ERANTZUKIZUNAREN IRAUNGIPENA 18. atala.Disziplinazkoerantzukizuna zigorra betetzean, heriotzean, hutsegite edo zigorraren preskripzioz, eta indulto edo amnistia bidez geldituko da iraungita. 19. atala.1.Zigor espedientearen izapideketan zehar errua egotzi zaionak funtzionari izaera galtzen badu, iharduketak artxibatzeko ebazpena emango da, horren arrazoia adieraziz, eska dakiokeen erantzukizun zibil edo penalaren kaltetan gabe, administrazio organo eskudunak edo alde interesatuak espedientearekin aurrera jarraitzeko eskatzen duenean izan ezik, orduan ebazpena eman arteraino jarraituko baita. 2.- Aldi berean, ondoriorik gabe utziko dira errua egotzi zaion funtzionariaren inguruan hartu izan daitezen Behin-behingo neurri guztiak. 20. atala.Hutsegiteoso larriek sei urtetara preskribatuko dute, larriek bi urtetara eta arinek hilabeteko epean. Preskripzio epea hutsegitea egin zenetik kontatuko da. 21. atala.1.Araudi honetan jasotako edozein prozedurari, aurre informazioetakoa barne, ekiten zaionean preskripzioaetenda geldituko da; hori dela eta, horri ekiteko ebazpen edo erabakia behar bezala erregistratuko da. 2.- Prozedurari ekin ondoren, disziplinazko hutsegite baten ustezko erantzule denez gero, funtzionariak aitor edo aurkez ditzan alegazioengatik ere etengo da, baita defentsa edo entzute eskubideez baliatzea dakarren Araudi honetan jasotako edozein izapide berari eskaintzeagatik ere. 3.- Preskripzio epea berriz hasiko da jokatzen prozedurak geldi hiru hilabete egiten dituen egunaren biharamunetik aurrera, beti ere geldi egote hori prozedurako funtzionariaren erruz ez bada. 22. atala.Hutsegiteoso larriengatik jarritako zigorrek sei urtetara preskribatuko dute, hutsegite larriengatik jarritakoek, bi urtetara, eta hutsegite arinengatik jarritakoek, hilabeteko epean. Preskripzio epeak zigorra jartzeko ebazpenak administrazio bidean irmotasuna lortu dezan egunaren biharamunetik aurrera jokatuko du. 23. atala.Indultoaemango dute: a) Euskal Autonomi Elkarteko Polizikidegoan, Jaurlaritza Kontseiluak, Herrizaingo sailburuaren proposamenez. b) Tokierakundeen menpeko Polizikidegoetan, indultatu nahi den zigorra jartzeko eskuduna den organoak. Indultoen nondik norakoa, ondorioak eta baldintzak, eman ditzaten akordioen bidez finkatuko dira.II. IDAZPURUA.- DISZIPLINAZKO ESPEDIENTEAKI. ATALBURUA.- XEDAPEN OROKORRAK 24. atala.EuskalHerriko Polizia Kidegoetako funtzionariak zigortzeko prozedura ofizioz bultzatze, inpartzialtasun, arintasun, eraginkortasun eta aurkakotasun irizpideei atxeki beharko zaie, oinarrian informazio, defentsa, entzute eta espedientea ikusteko eskubideak jasoz. 25. atala.1.Hutsegite larri edo oso larriengatik ezingo da zigorrik jarri horretarako irekitako disziplinazko espedientearen bidez eta idazpuru honetan jasotako zigorprozedurari jarraituz ez bada. 2.- Hutsegite arinengatik zigorrak jartzeko ez da beharrezkoa izango aurretik aurreko idazatian aipatutako espedientea irekitzea, errua egotzi zaionari entzuteko izapidea izan ezik, prozedura atalburu honetan eta idazpuru honetako II atalburuan jasotako arauek araupetzen dutelarik. 26. atala.1.Euskal Herriko Poliziako kideen aurka prozedura penala hasteak ez du galaraziko egintza berengatik aldez aurreko informazioa edo dagokion disziplinazko espedientea izapidetzea eta, hala badagokio, espedientatuei aldibaterako galdialdia ezarriko zaie eta egoki diren bestelako bermezko neurriak ere hartuko dira. Halere, aipatu prozedura horiek eremu penaletan emandako epaia irmoa denean bakarrik erabaki ahal izango dira, aipatzen duen ekintza frogatuen adierazpenak Administrazioa lotzen duela. 2.- Disziplinazko hutsegiteen preskripzio epeak, gertakizun berberengatik aurrez izapidetutako prozedura penala amaitzen denetik aurrera hasiko dira kontatzen, beti ere azken prozedura hori epe horiek igaro baino lehen hasi izan dadinean. Irizpide horri jarraituko zaio nahiz eta epaileen behin-betiko erabakiaren aurretik disziplinazko prozedurarik ireki ez izan, edo irekitakoa geldi egon, erabaki horren zai. 3.- Aurreko idazatietan xedatutakoaren kaltetan gabe, prozeduran zeharreko edozein unetan, Instruktoreak ustezko hutsegitea lege-hauste edo hutsegite penala izan daitekeela ikusten badu, zuzenean egitea premiazkoa gertatzen ez bada, hura irekitzeko agindua eman duen agintaritzari jakinaraziko dio, horrek, aipatu izaera penalekoa dela baderitzo, epailetzako organo eskudunari jakinaraz diezaion. 27. atala.1.Ertzaintzaren Kontseiluari dagokio, bidezko erabakia hartu aurretik eta hilabeteko gehieneko epean, Kidegoko funtzionarien aurka hutsegite oso larriengatik ireki daitezen disziplinazko espedienteetan txostena egitea, baita ordezkari eta sindikatuen ordezkarien aurka ireki daitezenetan ere. Txosten horrek ez du derrigortasunik izango. 2.- Txostena, gainera, espedientea sindikatuaren ordezkari izateari utzi eta hurrengo urtearen barruan ireki dadinean ere egingo da. Errua egotzi zaiona hautagaia bada ere eskatu beharko da, hauteskunde garaian zehar. 3.- Nolanahi ere, sindikatuen ordezkarien aurka disziplinazko espedienteren bat irekitzen bada, dagokion sindikatuari jakinaraziko zaio, prozeduraren izapideketan entzun ahal izan dakion. 28. atala.Disziplinazkoprozedura Auzi-Polizia unitateko funtzionariei ireki dakienean, eta horren xede izan diren gertaerek izendatuta duten ikerketarekin zerikusi zuzena dutenean, euren arduradun izan dadin epaile, epaimahai edo fiskalaren txostena eskatuko da, egokitzat jo dezaten beste edozein ematearen kaltetan gabe. Disziplinazko ahalmenaren iharduna agintari haiek bultzatu badute, eman daitezen ebazpenen inguruko berri emango zaie. 29. atala.1.Disziplinazko espedienteak Udaltzaingoetako funtzioarien aurka irekitzeko eta ebazteko, langileen ordezkaritza organoei jakinarazi beharko zaie. 2.- 27.3 atalean ohartemandakoa ordezkari edo sindikatuetako ordezkari izan daitezen aipatu funtzionariei ezarriko zaie. 30. atala.1.Prozedura beti ofizioz irekiko da, organo eskudunaren erabakiz, bai horren ekimenez zein gainetik dutenak aginduta, edo menpekoen mozio arrazoituaren edo salaketa baten ondorioz. 2.- Prozedura salaketaren ondorioz hasten bada, salaketa izenpetu duenari akordioaren berri emango zaio. 3.- Atal honetan xedatutakoaren ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko salaketa anonimoak. 31. atala.1.Zigorra jartzeko gaitasuna duten organo berberek izango dute disziplinazko prozedurari ekiteko gaitasuna. 2.- tokian-tokiko Aldun Nagusia izango da Miñoien, Foralen eta Mikeleteen Sekzioetan zerbitzu ematen duten Ertzaintzako kideen aurka disziplinazko prozedurak irekitzeko eskuduna, baita prozedura horien instrukziorako beharrezko egintza oro bultzatzekoa ere. 3.- Prozedura ireki ondoren, dagokion zigorra jartzeko prozedura irekitzea agindu duen organoa gai ez dela jotzen bada, ebazpen proposamena organo eskudunari aurkeztuko zaio. 32. atala.Hutsegiteoso larriengatik edo larriengatik ireki daitezen disziplinazko prozedura guztietan, horiek irekitzeko agindua eman duen agintariak Instruktorea edo, hala badagokio, Idazkaria izendatu, edo horren instrukzioaren ardura horrexetarako eratutako poliziunitateari izendatuko dio. Horrela egiten badu, Araudi honetan instruktoreaz adierazten den guztia Unitate horri dagokiola ulertuko da. 33. atala.Tokiedo Foru erakundeko organo eskudunak aurreko atalean aipatutakoetako disziplinazko prozedura bat irekitzea agindu ondoren, Segurtasun Sailordetzari eska diezaioke, eskuartean dituen aurrekinak bidaliz, prozeduraren instrukziorako beharrezko izan daitezen egintza guztiak bultza ditzala, eraginkortasun ondorioetarako, edo horretarako teknikazko bitarteko egokiak ez dituztenean, beti ere kudeaketaren ardura beste bati izendatzeko indarrean dauden arauak betetzen badira. 34. atala.1.Aurreko ataleko kasuan izan ezik, hutsegite oso larri edo larriengatiko disziplinazko prozedura irekitzeko erabakian instruktorea ere izendatuko da; izendapen horren arabera, Herrizaingo Saileko funtzionariren bat edo dagokion Toki edo Foru erakundeko funtzionari edo lan-itunepeko langileren bat aukeratuko da, errua egotzi zaionaren kidego edo maila berekoa edo goragokoa, edo baita Toki erakundeetarako hautatuak izan diren kideak ere. Izendatua poliziako funtzionaria bada, edozein modutan ere maila berekoa edo goragokoa beharko du izan. 2.- Gertakizunen zailtasunak edo garrantziak hala eskatzen duenean Idazkaria izendatuko da, aurreko idazatian aipatutako erakundeetako funtzionari edo lanitunepeko langileen artean. 35. atala.1.Instruktoreari edo idazkariari Herri-Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako ihardunbideari buruzko Legearen 28 eta 29 ataletan ezarritako abstenitze eta ezespenari dagozkien arauak ezarriko zaizkie. 2.- Ezespen eskubideaz doakiona oinarritzen den arrazoiaren berri izan dezan unetik baliatu ahal izango da. 3.- Abstenitzea edo ezespena izendapena egin zuen organoaren aurrean planteatuko da, eta horrek hiru eguneko epea izango du erabakia hartzeko. 36. atala.Ezinbestekoada egindako froga guztietan instruktorearen partehartzea eta ezingo du ordezkatu idazkariarenak; bestela, baliogabetzat joko dira frogak, instruktoreak Administrazioko edozein organori eginbideak burutzeko eskaera luza diezaiokeen arren. 37. atala.Administraziokoerakunde eta atal guztiak behartuta daude Instruktoreari beharrezko aurrekinak eta txostenak baita bere ihardunen garapenerako behar izan ditzan baliabide pertsonalak eta materialak ematera, hori eragotzi dezan arauren bat egon ezean. 38. atala.Instruktoreabehartuta dago errua egotzi zaionari burututako iharduketen berri ematera, berak eskatuta eta prozedurako edozein alditan, baita kopia osoa ematera ere, horrela eska dezanean. 39. atala.1.Prozedurako edozein alditan Instruktoreari disziplinazko erantzukizunik edo horren oinarri izateko froga egokirik ez dagoela iruditzen bazaio, horren largespena erabakitzeko ebazpen arrazoitua proposatuko du eta iharduketak artxibatzea, prozedura ireki zuen organoak bidezko deritzona erabaki dezan. 2.- Organo horrek prozedurarekin aurrera jarraitzea erabakitzen badu, Instruktoreari itzuliko zaio izapideketarekin aurrera jarrai dezan, har ditzan akordioetan, bere erantzukizunetik jare gelditzeko egokitzat jotzen badu, bere gainekoaren aginduz hartu duela adierazi ahal izango duelarik espreski. 40. atala.Hutsegiteoso larriagatik edo larriagatik disziplinazko espedientea ireki dela jakinaraztearekin batera, errua egotzi zaionari parte har dezan iharduketa guztietan legelariaren laguntza izateko duen eskubidearen berri ere emango zaio, eta hori behar bezala erasota geldituko da, eta aipatu oharpen hori ezingo da berriz prozedurako beste aldi batean egin. 41. atala.1.Arintasun eta eraginkortasun irizpideei zehatzmehatz jarraituz, prozedura ofizioz bultzatuko da, eta egoki izan daitezen eginbide eta iharduketa guztiak bost eguneko gehienezko epean beteko dira, Araudi honek edo beste edozein arau ezargarrik beste epe batzuk jartzen dituenean izan ezik, orduan azken horiek bete beharko baitira. 2.- Prozeduraren izapideketarako epea, errekurtsoak kontuan hartu gabe, ezingo da honako hauek baino luzeagoa izan: a) Hutsegite arinagatiko zigoriharduketetarako, bi hilabete. b) Aurre informazioetarako, lau hilabete. c) Disziplinazko espedienteetarako, hamar hilabete. Epe horiek ez dute jokatuko errua egotzi zaionari leporatutako arrazoiren bat edo prozeduraren xede diren gertaerengatik epaiiharduketa penalak direla medio, prozedura geldi dagoen bitartean. 3.- Jakinarazpenak iragarki bidez egiteko epean zehar, prozedura errua egotzi zaionari leporatutako arrazoiren batengatik dagoela geldi joko da, jakinarazpenak egiteko bide hori derrigorrez erabili beharra dagoenetan.II. ATALBURUA.- HUTSEGITE ARINAGATIKO DISZIPLINAZKO PROZEDURA 42. atala.Hutsegitearinengatiko zigorrak jartzeko eskuduna den organoak, jakinarazpena edo salaketa jasotzean edo aipatu motako Arau-haustea ustez gertatu dela jakitean irekiko du prozedura, eta horren bidez egiaztatuko du gertaerak zehaztasunez nola gertatu ziren eta idazatiren batetan tipifikatuta dauden. 43. atala.1.Egiaztatze eginbide horiek egin ondoren, iharduketak artxibatzea egokia ez bada, errua egotzi zaionari disziplinazko zigorra jaso duten gertaeren, ustez egindako hutsegitearen eta ezar dakiokeen zigorraren berri emango zaio, horretarako idatziaren bidez; gainera, hamar eguneko epea izango duela jakinaraziko zaio egoki derizkion agiri eta egiaztagiriak alegatu eta aurkezteko. 2.- Epe hori igaro ondoren, prozedurari amaiera eman diezaion ebazpena emango da; zigortzailea izanez gero, frogatutzat jotzan diren gertaeren azalpen laburra egingo da, eta bertan hutsegitea tipifikatuta dagoen araua, erantzulea, jartzen zaion zigorra eta bera babesten duen araua adierazi beharko ditu zehazki. 44. atala.Erruaegotzi zaionari ebazpenaren berri emango zaio, horren aurka jarri daitekeen edo daitezkeen errekurtsoakzeintzu diren, zein agintaritzaren aurrean aurkeztu behar diren eta jartzeko dauden epeak adieraziz. 45. atala.1.Ertzaintzan, hutsegite arinengatiko zigorra jartzeko, organo eskudunak burututako iharduketa guztien berri eman beharko dio aurrez Segurtasun sailburuordeari edo, zenbait kasutan, dagokion Aldun Nagusiari, behar bezala antolatuta eta foliotan banatuta, baita ebazpenaren berri ere. Jakinarazpen hori jaso izan dela jakiteko aukera ematen duen bideetatik azkarrena erabiliko da horretarako, eta hori egin eta gero bost egunetan Buruzagiak gelditzeko agindurik jasotzen ez badu, zigorra jarriko da. 2.- Emandako epean gelditzeko aipatu agindua eman eta jakinarazten bada, disziplinazko espedienteak irekitzeko organo eskudunak, horrekin batera edo ondoren: a) Disziplinazko espedientea irekitzeko agindua eman dezake, gertaerak hutsegite oso larria edo larria izan badaitezke. b) Iharduketekin aurrera jarraitzea erabaki dezake, eta ezinbestekoak izanik, egin ez direnak egitea. Kasu horretan, egin ondoren horien emaitza errua egotzi zaionari helaraziko zaio, bost eguneko epean egokitzat jo ditzan alegazioak egin ahal izateko. c) Iharduketak behin-betirako largestea erabaki dezake, gertaerek inolako hutsegiterik egiten ez dutelako. 3.- Horrez gain, jakinarazpenaren izapidea bete ondoren, espedientearen jatorrizkoa organo eskudunari igorriko zaio, jar daitezkeen errekurtsoak ebatzi, egiteratu eta artxibatzeko.III. ATALBURUA.- HUTSEGITE OSO LARRIENGATIKO ETA LARRIENGATIKO PROZEDURA LEHENENGO SEKZIOA: AURRE INFORMAZIOAK 46. atala.1.Organo eskudunak, jakinarazpena edo salaketa jasotzean, edo ustez hutsegite larria edo oso larria egin dela jakitean, aurre informazio espedientea irekitzea erabaki dezake disziplinazko espedientea irekitzeko erabakia hartu aurretik gertakarien inguruko zehaztasunak izateko. 2.- Instruktorea ere izendatuz emango den aurre informazio espedientea ireki dela horren xede den funtzionariari jakinaraziko zaio, eta baita kargu hura betetzeko izendatutakoari ere, azken horrek eginbide egokiak burutu beharko dituela, besteak beste, errua egotzi zaionaren aitorpena jasotzea. 3.- Hamabost eguneko gehieneko epean instruktoreak, egokitzat jo ditzan eginbideak egin ondoren, eta ikertutako gertakizunengatik bere ustez erantzukizunik ez badago edo hutsegite arin soila bada, ebazpen proposamena emango du gertakariak eta horien legezko ordaina zehaztuz, behar izanez gero, egindako hutsegiteaeta jar dakiokeen zigorra ere jasoz; horren berri espedientatuari emango zaio, hamar eguneko epean egokitzat jo ditzan agiri eta egiaztagiriak alegatu eta aurkezteko. Doakionari entzun ondoren edo epea alegaziorik gabe igaro bada, ebazpen proposamena erabaki den guztiarekin prozedura irekitzeko erabakia hartu zuen organoari bidaliko zaio, behar bezala antolatuta eta folioetan banatuta, bidezko erabakiaren bidez bukaera eman diezaion. 4.- Aurre informazioetako edozein unetan instruktoreak gertakariek hutsegite larria edo oso larria egiten dutela jotzen badu, espedientea irekitzeko erabakia hartu zuen organoari jakinaraziko dio, eta horrek ere horrela dela uste badu, disziplinazko espediente bihurtuko du, izapideak bide berri horretatik jarraituko dutelarik aurrera. 5.- Aurreko kasuetan, zigorra jartzeko organo eskudunak itzuli egin diezaioke instruktoreari aurre informazioa, erabakia hartu aurretik erabaki hori hartzeko ezinbestekoak izan daitezen eginbideak betetzeko. Instruktoreak hutsegite arinagatiko zigorra proposatuz gero, 45.2.b) atalaren azkenerantz adierazitako helaraztea egingo da. BIGARREN SEKZIOA: DISZIPLINAZKO ESPEDIENTEA 47. atala.Instruktoreaizendatzearekin edo, hala bada, idazkaria izendatzearekin, espedientea ireki izana, horren xede den funtzionariari eta kargu horietarako izendatuei jakinaraziko zaie. 48. atala.Disziplinaedo eredutasuna mantentzeko beharretik eratorritako premiatasun arrazoiak direla eta, edo gertakizunen garrantzia edo larritasuna dela eta, organo eskudunak erdira jeitsi ditzake espedientearen izapideketarako epeak, behar bezala arrazoituta, Araudiaren 51.3 eta 54.2 ataletan aipatutakoak izan ezik. 49. atala.1.Prozedura ireki eta berehala, edo ondoren, edozein unetan, hori irekitzeko erabakia hartu duen organoak, hartu daitekeen erabakiaren edo zerbitzuaren eraginkortasuna bermatzeko egokitzat jo ditzan behinbehineko neurriak hartu ahal izango ditu, hori egiteko funtsik badu. 2.- Doakienei konponezineko edo konpontzen zailak diren kalteak eragin ditzakeen edo legeetan oinarritutako eskubideak urra ditzakeen Behin-behineko neurririk ezingo da hartu. 3.- Salbuespen gisa, aldibaterako geldialdia erabaki ahal izango da disziplinazko edo auzi prozedura baten izapideketan berme neurri legez, ondoren zehazten diren ondorioekin eta era horretan, organo eskudunaren arrazoitutako erabaki bidez, interes publikoaren babesak horrela eskatzen duenean, eta hori manuzko aitortuko dela funtzionariaren aurka espetxeratzeko autoa ematen bada. 4.- Aldibaterako gabetzean zehar funtzionaria bere eginkizunetatik kanpo geldituko da eta funtzionari izateak dakarren eskubideez baliatu ezinik, hurrengo idazatian xedatutakoaren kaltetan gabe, eta karguari dagozkion adierazgarriak eta arma edo armak, badarabiltza, kenduko zaizkio. Halere, arauzko armak erabiltzeko baimena eman dakioke, ohizkanpoko egoerak hala eskatzen duenean. 5.- Aldibaterako gabetzeak ezingo du sei hilabete baino gehiago iraun, disziplinazko espedientea doakionaren erruz geldiarazitako kasuetan izan ezik, edo gertakizun berberengatik izapidetzen ari den maltzurkeriazko legehausteagatiko prozedura erabakiaren menpe dagoenean ezik. Lehenengo kasuan, sei hilabeteko epeak ez du jokatuko prozedura geldi dagoen bitartean eta bigarrenean aldibaterako gabetzea disziplinazko espedientea bukatu arte luza daiteke. Geldialdia funtzionariaren aurka espetxeratzeko ebazpena eman delako gertatzen bada, epaia eman arteraino edo aske utzi arteraino luzatuko da. 6.- Aldibaterako gabetuak oinarrizko lansariak edo familiagatiko dirulaguntza jasotzeko eskubidea izango du, aurkeztu ez bada edo bere erruz disziplinazko espedientea denboran luzatu bada izan ezik; kasu horietan, lansari oro jasotzeko eskubidea galduko baitu. 7.- Espedientea ebatzi ondoren, gabetzea irmoa ez bada eta zerbitzutik baztertzeko erabakia hartzen ez bada, funtzionaria lehenbailehen hasiko da berriz lanean, jaso ez dituen lansariak jasoko ditu eta aldibaterako gabetua egon den denbora hori ere zerbitzuan egon den denboratzat hartuko da. 50. atala.1.Instruktoreak, hogei eguneko gehienezko epean, erabakiaren oinarri diren datuak finkatu, ezagutu eta egiaztatzeko egokiak izan daitezen instrukzio egintza guztiak egitea aginduko du, eta bereziki, gertakizunak zehaztasunez ezagutzeko eta zigortzeko adinako erantzukizunik dagoen finkatzeko froga eta iharduketa guztiak. 2.- Beti ere, lehen iharduketa legez, errua egotzi zaionaren aitorpena jasoko da eta menpekoen mozio arrazoitutik edo espedientea irekitzea eragin zuen salaketatik eta hark bere aitorpenean alegatzen duenetik antzematen diren eginbideak egiteko agindua emango da. 3.- Disziplinazko prozeduraren xede izan den funtzionariari behar bezala deitzen bazaio, eta halere agertzen ez bada, espedienteko iharduketekin aurrera jarraituko da. 51. atala.1.Burututako iharduketak ikusita, Instruktoreak karguen plegua emango du, hala behar izanez gero, eta bertan, iharduketetatik ateratzen diren gertakizun zigorgarri guztiak jaso beharko dira, legeen arabera duten kalifikazioa eta, Araudi honetan xedatutakoaren arabera, gertakarietan bakoitzak izan duen partehartzearen arabera egokitu dakizkiokeen zigorrak ere azalduz. 2.- Karguen pleguan, Instruktoreak hartu ahal izan diren Behin-behineko neurriak jaso edo aldatzeko proposamena egin dezake. 3.- Karguen plegua era argi eta zehatzean idatziko da, egozten den gertakari bakoitzeko idazati berezitu eta zenbatuetan, funtzionariari hamar eguneko epea ematen zaiolarik erantzuteko, bere alde egokitzat jo dezan guztia alegatuz eta egoki derizkion frogak proposatuz. 52. atala.1.Karguen pleguari erantzuna eman ondoren, edo hori egiteko epea bukatzen denean, Instruktoreak, ofizioz nahiz alde batek eskatuta, hamar eguneko frogaaldia ireki dezake, egoki derizkion froga guztiak egin ahal izan daitezen. 2.- Prozeduraren ebazpenerako funtsezko gertakariak zuzenbidean onartutako edozein froga bide erabiliz egiaztatu ahal izango dira. 3.- Espedientearen xede diren gertaeretan oinarritzen ez diren frogak eta, bere ustez, ezegokiak edo alferrikoak diren beste guztiak ez egitea erabaki dezake Instruktoreak ofizioz, ez egite hori arrazoituz. 4.- Instruktoreak ofizioz proposatu edo erabakitako frogak egin aurretik funtzionari espedientatuari horiek egiteko tokia, eguna eta ordua jakinaraziko zaizkio, nahi badu bertara azaldu dadin. 53. atala.Aurrekoaegin ondoren, errua egotzi zaionari espedientearen berri emango zaio lehenbailehen, hamar eguneko epean bere alde egiteko egokitzat jo dezan guztia alegatzeko eta interesgarritzat jo ditzan agiri guztiak aurkezteko. 54. atala.1.Aurreko idazatian aurrikusitako epea amaitu eta gero, Instruktoreak ebazpen proposamena egingo du; horretan, gertakizunak zehaztasunez finkatu, horien legezko balioespena egin, ustez egin den hutsegitea zein den jakiteko, eta funtzionariaren erantzukizuna eta horri jarri beharreko zigorra adieraziko dira. 2.- Ebazpen proposamena Instruktoreak doakionari helaraziko dio, hamar eguneko epean, bere alde egiteko egokitzat jo dezan guztia alegatu ahal izan dezan. 55. atala.1.Doakionari entzun ondoren, edo epea inongo alegaziorik aurkeztu gabe igaro bada, instruktoreak berehala igorriko dio espediente osoa prozedura irekitzeko erabakia hartu zuen organoari, behar bezala antolatuta eta zenbatuta, horrek, espedientea aztertu eta egoki baderitzo, legezko txostena egin ondoren, ebazpen egokia eman dezan, horretarako eskuduna bada. Bestela, organo horretatik eskuduna denari igorriko dio espedientea, erabaki dezan. 2.- Zigorra jartzeko organo eskudunak itzuli egin diezaioke espedientea Instruktoreari, burutu ez badira ere, azken erabakia hartzeko ezinbestekoak izan daitezen eginbideak burutzeko. 3.- Hori gertatuz gero, espedientea zigorra jartzeko eskuduna den organoari berriz bidali aurretik, errua egotzi zaion funtzionariari helaraziko zaio, hamar eguneko epean egoki deritzon guztia alegatu ahal izan dezan. 56. atala.1.Honako hauek dira Ertzaintzako kideei disziplinazko zigorrak jartzeko organo eskudunak: a) Zerbitzutik baztertzeko zigorra jartzeko, Herrizaingo sailburua. b) Hutsegite oso larriengatiko eta larriengatiko zigorrak jartzeko, Segurtasun sailburuordea. c) Miñoien, Foralen eta Mikeleteen Sekzioetan lanegiten duten Ertzaintzako kideei hutsegite larriengatik eta arinengatik zigorrak jartzeko, tokian tokiko Aldun Nagusia. 2.- Hutsegite arinengatiko zigorrak jartzeko, aurreko organoez gain, hutsegileek lanegiten duten unitate edo tokietako Buruzagiak. 3.- Honako hauek dira Udaltzaingoetako kideei disziplinazko zigorrak jartzeko organo eskudunak: a) Osoko Bilkura, zerbitzutik baztertzeko zigorra jartzeko. b) Alkatea, gainontzeko zigorrak jartzeko. 57. atala.1.Disziplinazko prozedurari amaiera emateko ebazpena, behar izanez gero, Araudi honetako 27. ataleko 1 eta 2 idazatietan aipatutako txostenak egin ondoren, hamar eguneko epean hartu beharko da, eta espedientean planteatutako arazo oro ebatziko du. Ebazpena arrazoitua izango da eta horretan ezingo da onartu erantzun zigortzailea finkatzeko orduan eragina duen gertaerarik, eta ezta espedientatuak prozeduran zehar frogatzerik -frogak aurkeztu edo proposatu- izan ez duen gertaerarik, beti ere gertaera horiek errua egotzi zaionarentzako ebazpen proposameneko egoera hobetzen dutenean izan ezik. 2.- Organo eskudunaren ustez, kalifikazio egokia organo eskudunaren proposamenean jasotakoa baino larriagoa bada, horren berri espedientatuari emango zaio, hamar eguneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan. 58. atala.1.Disziplinazko espedienteari amaiera emateko ebazpenean zehatz mehatz adieraziko da ustez egin den hutsegitea zein den, zein arautan jasota datorren, funtzionari erantzulea, jarritako zigorra eta jasotzen duen araua ere azalduz. 2.- Bai aurreko kasu horretan eta baita ebazpenean errua egotzi zaion funtzionariaren erantzukizunik eza edo disziplinazko hutsegiterik eza adierazten bada ere, prozeduraren izapideketan hartutako behinbehineko neurriei buruzko aitorpena egin beharko da. 3.- Ebazpenaren jakinarazpena errua egotzi zaionari zuzenduko zaio, horren aurka jar daitekeen edo daitezkeen errekurtsoen, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta horretarako epeen berri emanez. Prozedura salaketa baten ondorioz ireki bazen, ebazpena salaketagileari ere helaraziko zaio. 59. atala.1.Disziplinazko zigorrak ebazpenean adierazitakoaren arabera egiteratuko dira eta hiru hilabeteko gehienezko epean. Halere, organo zigortzaileak, doakionak aurrez bere onetsia ematen badio, aldibaterako geldiarazteko erabakia har dezake, baldin eta zigorraren preskripziorako legez jarritako epea baino epe motzagoz bada. 2.- Zigortuari kalterik txikiena egin diezaion eran beteko da zigorra. 60. atala.Ebazpenaadministraziobidea agortzen duenean izango da betebeharrekoa. 61. atala.1.Disziplinazko zigorrak langileen erregistroan jasoko dira oharpen bidez. Oharpen horiek, zerbitzutik baztertzeari dagokiona eta birgaitzea egin ez den bitartean izan ezik, ofizioz deuseztatuko dira preskripzio epearen adinako denbora igaro ondoren, hutsegite oso larriengatiko eta larriengatiko zigorraren kasuan, eta hiru hilabeteko epean hutsegite arinengatiko zigorren kasuan, zigorra betetzen den unetik kontatzen hasita, beti ere, zigorra jartzearekin bukatzen den aldi horretan zehar egindako gertakariengatik, zigortuak disziplinazko beste prozedurarik sortarazi ez badu. Deuseztapenaren berri emango zaio doakionari. 2.- Dagokion epea amaitu baino lehen, prozedura hori ireki bai baina bukatu gabe balego edo, zigorraz amaitu izanik, zigorrak administrazio bidean irmotasunik oraindik izango ez balu, etenda geldituko da deuseztatzea prozeduraren izapideketarako edo errekurtso arrunta jartzeko gehienezko epeak, hurrenez hurren, agortu arte. 3.- Deuseztapenak oharpena baliorik gabe utziko du, eta ezingo da horri buruzko egiaztagiririk eman, horretarako agintari eskudunek eskatuta ez bada, espreski deuseztapenaren berri emanez eta langilearen espedientearen ondorioetarako baino izango ez delarik. 62. atala.Prozedurakburutzeko, Administrazioari prozeduran zeharreko eginbideak egiteko eta zigorra ezartzeko araudi honetan jarritako epeak ez betetzeak ez ditu eraginkortasunik gabe utziko dagozkien egintza eta ebazpenak. Halere, horrek Administrazio eta/edo funtzionari errudunaren erantzunkizuna ekar dezake, legez adierazitako kasuetan eta ondorioez.