Arautegia
Inprimatu156/1994 DEKRETUA, martxoaren 29koa, HABE Administrazio Erakunde Autonomoari dagozkion Donostia, Bilbo, Hondarribia eta Gasteizko euskaltegi publikoak ixten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 1347
- Xedapen-zk.: 156
- Xedapen-data: 1994/03/29
- Argitaratze-data: 1994/04/18
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Helduak Alfabetatu eta Berreuskalduntzeko Erakundea (HABE) sor zedin azaroaren 25ean onartutako 29/1983 Legearen hamahirugarren atalean ezarritakoari jarraituz, 1984. urtean HABE Administrazio Erakunde Autonomoari dagozkion euskaltegi publikoak eratu ziren, helduak euskalduntzeko zentruak tinkotasunez eta instituzioen begirunez abian jar zitezen Euskal Administrazio Publikoak artean zuen nahiari erantzunez. Foru Aldundiek, Udalek eta hauen mende dauden erakundeek sortutako euskaltegiez batera euskaltegi homologatuak biltzen dituen euskaltegi sare publikoaren bilakaera eta hedadura ikusita, egun ez dago artean zegoen abagadunerik eta gizartearen eskariz sortu ziren HABEko hasierako zentru publiko haiek, helduak euskalduntzeko sare publikoaren hazia izan ziren euskaltegi haiek, beterik dute beren egitekoa. Egoera horretan, helduak euskalduntzeko bide publiko edo/eta homologatuak bermatuta egonda, HABE zuzentzeko Erakunde Nagusi den Zuzentza Batzordeak, HABE Erakunde Autonomoaren zereginak berariaz aintzakotzat hartuta, 1993ko abenduaren 17ko bileran, aipatutako 29/1983 Legearen bostgarren atalean emandako zereginak beteaz, aho batez erabaki zuen Bilbo, Hondarribia, Donostia eta Gasteizen HABEko euskaltegi publikoak sortzeko urtarrilaren 16ko 18/1984 Dekretua bertan behera uzteko eskaera egitea Eusko Jaurlaritzari. Horrenbestez, Kultura sailburuak horrela proposatuta eta Gobernu Batzordeak 1994ko martxoaren 29ko bileran gaia aztertu eta onartu ondoren,XEDATU DUT:Atal bakarra.- Bilbo, Hondarribia, Donostia eta Gasteizen urtarrilaren 16ko 18/1984 Dekretuaren bitartez eratu ziren euskaltegi publikoak ixtea. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko martxoak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.