Arautegia
Inprimatu120/1994 DEKRETUA, martxoaren 8koa, Kontsumoko Euskal Autonomi Elkarteko Arbitraiabatzordea atxikitzeari eta laguntzarako administraziozerbitzu bat sortzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 69
- Hurrenkera-zk.: 1272
- Xedapen-zk.: 120
- Xedapen-data: 1994/03/08
- Argitaratze-data: 1994/04/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 11. atalean ezartzen denez, administrazio publiko bakoitzari dagokio, bere aginte-eremuaren barruan, administrazioa antolatzearen ondorioz sortzen diren espezializazioen administrazioorganopropioak osatzen dituzten administraziounitateakmugatzea. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren eta Instituto Nacional de Consumo delakoaren artean egindako hitzarmen baten bidez, Kontsumoko Euskal Autonomi Elkarteko Arbitraiabatzordea sortzeko aukera ematen da, maiatzaren 3ko 636/1993 Erregeren Dekretuaren 3. atalean. Bidezko da beraz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren egitura organikoari buruzko abenduaren 10eko 682/1991 Dekretuaren testuinguruan, Kontsumoko Euskal Autonomi Elkarteko Arbitraiabatzordea atxiki eta laguntzarako administrazio zerbitzu bat sortzea. Ondorioz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko martxoaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Kontsumoko Euskal Autonomi Elkarteko Arbitraiabatzordea Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailari atxikitzea; Kontsumorako ebazpensistema arautzeko den maiatzaren 3ko 636/1993 Erregeren Dekretuaren babesean, Instituto Nacional de Consumo delakoarekin izenpetutako akordioan jaso zen arbitraiabatzorde hori. 2. atala.- Kontsumoko Euskal Autonomi Elkarteko Arbitraiabatzordeari laguntzeko administraziozerbitzu bat sortzea; zerbitzu hori, Kontsumo Zuzendaritzari atxikita egongo da organikoki, nahiz eta funtzionalki batzordearen menpe egongo den batzordeari laguntzeko iharduerak egiteko. 3. atala.- Zerbitzuak funtzio hauek betetzeko behar diren iharduerak egingo ditu: a) Arbitraiahitzarmenak bultzatu eta formalizatu kontsumitzaile eta erabiltzaileen eta ondasun eta zerbitzuak ekoiztu, inportatu, hornitu nahiz eskuratzen dizkietenen artean. b) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexa nahiz murtziloen ondorioz sortutako gorabeheretan bitartekari izan. c) Beren lurralde-eremuan, kontsumoko Arbitraiasistemari lotzeko eskaintza publikoak egin dituzten enpresen zentsua egin eta eguneratu, eskaintzaren eremua adieraziz. Zentsua publikoa izango da. d) Arbitraiahitzarmenaren moduak eratu eta interesdunei eskuratu, kontsumoko Arbitraiasistemari ezar ez dakizkiokeen gaiak adieraziko direla. Kontsumoko Arbitraiasistema errazteko eta, orohar, konsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak defendatzeko behar diren sorospen eta laguntza funtzioak. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Kontsumoko Euskal Autonomi Elkarteko Arbitraiabatzordeko lehendakari eta idazkari karguak Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuak izendatuko ditu, Euskal Autonomi Elkarteko administrazioko langileen artean. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatu eta gauzatzeko behar diren beste xedapen emateko. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko martxoak 8. Lehen lehendakariordea eta Ekonomi Gaietarako lehendakariordea, JON IMANOL AZUA MENDIA. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua, ROSA DIEZ GONZALEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2012ko uztailaren 6koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakaria izendatzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2012ko irailaren 12koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakaria kargutik kentzea xedatzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2012ko irailaren 12koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakaria izendatzeko dena.