Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

112/1994 DEKRETUA, martxoaren 8koa, osasun publizitatea arautzen duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1049
  • Xedapen-zk.: 112
  • Xedapen-data: 1994/03/08
  • Argitaratze-data: 1994/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Osasunpublizitatea arautzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretuko 4. atalean osasunpublizitatea kontrolatuko duen Batzordea sortzen da. Honako hauek izango dira batzorde horren egitekoak: publizitatea kontrolatu eta zaindu, administrazio-baimenak izapidetu eta horiei buruzko proposamenak egitea. Dekretu horretako 5. atalean batzorde horretako kideak finkatzen dira, lehendakariak eta 8 bokalek osatzen dutela. Euskal Autonomi Elkartean egin eta gizakien osasunean eragina izan dezakeen osasunpublizitatea hobeto kontrolatu eta zaindu ahal izateko eta gai horretan parte hartzen duten estamentu eta antolakudeen ordezkaritza ugariagoa lortu ahal izateko, beharrezkoa da, osasun publizitatea kontrolatzeko batzordean kide gehiago sartzea. Era honetan, gai horretan gaurregun ordezkaririk ez duten instituzioek aditzera eman duten kezka bideratuko litzateke. Bestalde, batzorde horren barneiharduera, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitzea nahi da. Ondorioz, Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko martxoaren 8an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: Lehenengo atala.- Honako era honetan idatzita geldituko da urriaren 15eko 550/1991 Dekretuko 5. atala: «5. atala.- 1.- Lehendakari batek eta 11 bokalek osatuko dute osasunpublizitatea kontrolatzeko Batzordea. Osasun sailburuak izendatuko ditu. 2.- Hona hemen kideak: Lehendakaria: Osasun sailburuordea. 11 bokal. - 2 teknikari, Osasun Saileko Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendaritzakoak. - Teknikari 1, Osasun Saileko Lege Araubiderako Zuzendaritzakoa. - Teknikari 1, Osasun Saileko Osasun Publikorako Zuzendaritzakoa. - 1, Euskadiko Medikuen Kolegio Ofizialen proposamenez. - 1, Euskadiko Farmazilarien Kolegio Ofizialen proposamenez. - 1, Euskadiko Odontologo eta Estomatologoen Kolegio Ofizialen proposamenez. - 1, Euskadiko OLT/EDU delakoen Kolegio Ofizialen proposamenez. - 1, Euskadiko Psikologoen Kolegio Ofizialen proposamenez. - 2, Euskal Autonomi Elkartean ordezkaririk ugarien duten Kontsumitzaileen Elkarteen proposamenez. Osasun Saileko Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendaritzako teknikarietako batek egingo du idazkari-lana. Batzordeak egingo du aukera hori, aipatutako kide horien artetik. 3.- Batzordeko kideen ordezkotza, honako era honetan antolatu ahal izango da: - Osasun sailburuordearen ordezkotza, Osasun Sailaren egitura organikoa finkatzen duen uztailaren 28ko 217/1992 Dekretuan xedatzen denaren arabera antolatu ahal izango da. - Kolegio Ofizialen edo Kontsumitzaileen Erakundeen ordezkotza egin dezaten bokalen ordezkotza, erakunde horiek izendatu ditzatenek egin ahal izango dute. Batzordeko idazkariaren aurrean kreditatu beharko da hori eta erakunde horiek izan ditzaten arauetan finkatzen diren erreserba eta mugak errespetatu egin beharko dira. - Osasun Saileko teknikarien artetik aukeratuko diren bokalen ordezkotza, ordezkatua denaren hurrengo agintari hierarkikoak egin dezan izendapenaren arabera gauzatu ahal izango da.» Bigarren atala.- Honako era honetan idatzita geldituko da urriaren 15eko 550/1991 Dekretuko 6. atala: «6. atala.- Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. Idazpuruko II. Atalburuan organu kolegiatuei buruz xedatzen denari atxikiko zaio osasunpublizitatea kontrolatzeko Batzordea, bere ihardunean.» AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan xedatzen dena garatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko esku ematen zaio Osasun sailburuari. Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko martxoak 8. Lehen lehendakariordea eta Ekonomi Gaietarako lehendakariordea, JON IMANOL AZUA MENDIA. Osasun sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.