Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

90/1994 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia eratzeari buruzko Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 2360
  • Xedapen-zk.: 90
  • Xedapen-data: 1994/02/15
  • Argitaratze-data: 1994/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Diruzainta Nagusia eratzeari buruz, apirilaren 19an eman zen 99/1982 Dekretuaren 22.3 eta 24.1.b) ataletan, dirubilketarako, foru aldundiekin egindako hitzarmen batzuk aipatzen dira. Hitzarmen horiek indarrean egon diren aldian jasotako esperientziari esker, Eukal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen eskubideak jasotzeko araudia hobetu egin daiteke. Ondorioz, Ekonomi eta Ogasun sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko otsailaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuaren 20. atala zati batean aladatzea, ordainketa atzeratzeko eta zatikatzeko aginpideei dagokienez. Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia eratzeari buruzko apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuaren 20. atalari 3. idazati bat gehitzen zaio, hauxe, hain zuzen ere: «3. Dekretu honen 22.3 eta 24.1.b) ataletan xedatutakoaren babesean egindako hitzarmenak gauzatzean, premiamendubidez jasotzeko dauden zorren ordainketa atzeratzeko eta zatikatzeko erabakia hartzea foru aldundien organuei dagokie, hitzarmen horietan hori xedatzen bada.» 2. atala.- Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuaren 22. atala zati batean aldatzea, premiamendubidezko dirubilketarako ihardunbidearen alorrean. 1. Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia eratzeari buruzko apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuaren 22. atalari 4. idazati bat gehitzen zaio, hauxe, hain zuzen ere: «4. Dirubilketarako egindako hitzamenen ondorioz, dirubilketarako kudeaketa foru aldundietako zerbitzuek egiten badute, Autonomi Elkarteari ondasunak esleitzea, Estatuari ondasunak esleitzeko Dirubilketarako Arautegi Orokorrean ezarritakoaren arabera arautuko da; hala ere, berezitasun hauek izango ditu: a) Enkanteko mahaiburuak, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak horretarako izendatutako organoari, zorraren ordaina hartzeko esleipena eskeiniko dio. Eta hauek adierazi beharko dizkio: Administrazioaren eskubideekiko lehentasuna duen kargarik badagoen, karga horien zenbatekoa eta ondasunak zein baliotan esleitu behar diren. b) Hartutako erabakia, Autonomi Elkarteko Administrazioko organo agintepidedunak, gehienez ere, hilabeteko epean jakinarazi beharko dio mahaiburu horri. Epe hori igaro ondoren, esleipenarekiko interesik erabakibidezberariaz adierazten ez bada, esleipena ez dela onartu ulertuko da. 2. Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuaren 22. atalaren 4. idazatia, 5. idazatia izango da aurrerantzean. 3. atala.- Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuaren 23. atala aldatzea, errekurtso eta murtziloei dagokienez: Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuaren 23. atalalaren 1. idazatia honela idatzita geratuko da: «1. diru-bilketa kudatzeko diren ekintzen aurka murtziloak edo errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira. Hauek izango dira arauak: a) horiek erabakitzeko organo agintepidedunak, dirubilketaren alorrean errekurtsoen erregimen organikoari buruzko araudian ezartzen direnak izango dira. b) Egintza Autonomi Elkarteko Administrazioko dirubilketarako langileek egin badute, egintza jakinarazten den egunetik hasi eta hurrengo zortzi egunetan aurkeztu beharko da errekurtsoa, idazkia eta dagokion proba, agiri bidez, aurkeztu beharko direla. c) Egintza foru aldundietako dirubilketarako zerbitzuek egin badute, foru aldundiei aplikatu beharreko araudiaren bidez egingo da ekintzen aurkaketa, dekretu honen 22.3 eta 24.1.b) atalen babesean egindakoo hitzarmenenetan xedatutakoaren arabera. ALDIBATERAKO XEDAPENA Ordainketa atzeratzea eta zatikatzeari buruz, dekretu hau baino lehenagoko aurkeztutako eskabideak aurreko araudian zehazten zen organo agintepidedunak erabakiko ditu. AZKEN XEDAPENA Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1994ko otsailak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomi eta Ogasun sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.