Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

333/1993 DEKRETUA, abenduaren 20koa, euskal administrazio publikoetako funtzionarien 1993.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 4143
  • Xedapen-zk.: 333
  • Xedapen-data: 1993/12/20
  • Argitaratze-data: 1993/12/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Donostia-San -Sebastiángo ertzainetxea sortzen da, horren lurralde eremuak udalerri hori hartzen duela. 2. atala.- Ertzaintzaren Irungo ertzainetxea sortzen da, horren lurralde eremuak Irun eta Hondarribiko udalerriak hartzen dituela. 3. atala.- Gaurregun ezabatuta dagoen Gipuzkoa Erakundeak Atalarenak ziren aginpideak Donostia-San Sebastiángo ertzainetxeak bereganatzen ditu. 4. atala.- Donostia-San Sebastiángo ertzainetxeak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko lurraldean, Lurralde Entzutegiaren zaingo eta segurtasunari dagokienez, espetxe eta espetxez kanpoko jagoketen alorrean Ertzaintzak bere gain harturik dituen eskuduntzak burutzeari buruzko egitekoak gauzatuko ditu Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barruan. 5. atala.- Agindu honen bidez sor daitezen ertzainetxeak jartzeko eta ihardunean ipintzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu Segurtasun Sailordetzak. 6. atala.- Agindu honetako I. eraskinean zerrendaratzen diren destinoak sortuko dira Ertzaintzaren plantilako egituraren barne. AZKEN XEDAPENA Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra. Hirugarren eta laugarren ataletan xedatzen denak, ordea, ertzainek Donostia-San Sebastiángo ertzainetxean dituzten destinoez jabetzen direnean hartuko du indarra, baldin eta destino horiek, betetzeko egin dadin lehenengo deialdian esleitzen bazaizkie. INDARGABETZE XEDAPENA Agindu honetan agintzen den aurkakoak izan eta maila berekoak edo apalagokoak izan daitezen arauak indargabetuta gelditzen dira. Vitoria-Gasteiz, 1993ko abenduak 13. Herrizaingo sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.urteko ekitaldirako soldatak finkatzen dituena. Uztailaren 6ko 6/1989 Legean jasotzen direnak arautzen dira uztailaren 30eko 207/1990 Dekretubidez. Era honetan bete egiten da arau horretako 5.b) eta 79.3 ataletan eta azken xedapenetatik zazpigarrenean agintzen direnak eta dekretu hori aplikatzeak hartzen dituen langileen soldata-egitura bateratu egiten da. Soldata erregimena arautzen duten xedapen horiekin batera, Euskal Administrazio Publikoetako sailkapen mailei dagozkien destino-osagarrien zenbatekoak jasotzen ziren dekretu horretan eta bai aipatutako ekitaldirako osagarri berezien gehienezko zenbatekoak ere. Argi dagoenez prebisio horiek eguneratu beharra zegoen; horregatik, hain zuzen ere, onartu ziren abenduaren 17ko 696/1991 Dekretua eta abenduaren 22ko 343/1992 Dekretua. Dekretu horretan jasotzen diren xedapenen edukinak, Euskal Autonomi Elkartearen 1993. urteko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 8/1992 Legearen edukina du erreferentzia zuzentzat eta bai arau horrek hartzen dituen Euskal Administrazio Publikoetan lortutako soldatak ere. Eta hori, administrazio horien ordainketa-politika garatzen ari den negoziazio-bideen barruan. Ondorioz, 6/1989 Legeko 8.b) atalean xedatzen dena betez Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak egin duen txostena aztertu ondoren, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko abenduaren 20an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Uztailaren 30eko 207/1990 Dekretuaren aplikazio barruan sartzen diren funtzionari publikoek oinarrizko soldatak eskuratuko dituzte aplika daitezkeen legeetan finkatzen denaren arabera eta bai destinoosagarria ere, dekretu honetako I. eta II. eraskinetan zehazten diren zenbatekoen arabera. 1993ko urtarrilaren 1etik hasita ekarriko ditu ondorioak. 2. atala.- 1993. urteko ekitaldirako berariazko osagarriaren gehienezko zenbatekoa III. eraskinean izendatzen dena izango da. Goreneko muga hori gainditu ahal izango da, uztailaren 30eko 207/1990 Dekretuko 6. ataleko 2. lerroaldian aipatzen diren kasuak eta baldintzak eman daitezenean. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau aplikatzeak ez du ekarriko finkatuta dauden erabateko eta dekretua indarrean jartzean indarrean zeuden soldaten aldaketarik. Ondorioz, dekretu honetako eraskinean esaten denaren arabera osagarrizko soldata ezberdinak gaurkotzeak, bideragarri bilakatu behar du honako hau, hau da, horren eraginpean sartzen diren langileek eskuratu beharreko guztirako soldatek eta araua horrek hartzen dituen eta Euskal Administrazio Publikoetarako finkatutakoek bat etorri behar dutela hain zuzen. Bigarrena.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta erakunde autonomoetako sailetako lanpostuen zerrendan jasotzen diren berariazko osagarrien zenbatekoak, indarrean daudenak, aldatu egiten dira. Eta 1993ko urtarrilaren 1etik hasita ekarriko dituzte ondorioak, IV. eraskinean jasotzen den ekibalentziataularenarabera. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1993ko abenduak 20. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA ETA ATXAERANDIO.