Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

290/1993 DEKRETUA, urriaren 19koa, HezkuntzaSistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren aldibaterako xedapenetatik seigarrenak finkatutako agintaldia betetzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 3369
  • Xedapen-zk.: 290
  • Xedapen-data: 1993/10/19
  • Argitaratze-data: 1993/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Ikastolak eta HERRI-ESKOLA biltzeko ekainaren 29ko 10/1988 Legean ohartemandakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomi Elkarteko Hezkuntza Administrazioaren menpeko ikastetxe publikoen sarera sartu diren ikastetxeen zerbitzuan lan egiten duten irakasleak sartu ahal izango dira irakaskuntzako funtzio publikoan, horrela finktzen baita Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren aldibaterako xedapenetatik seigarrenaren lehenengo idazatian; aipatutako hezkuntza administrazioak berariazegindako deialdietan finkatutako hautaketa saioak gainditu eta gero sartuko dira. Horretarako, Eusko Legebiltzarrak lege-arauak egingo ditu aurrez. Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legearen gehigarrizko xedapenetatik zazpigarrean honako hau finkatzen da horri buruz: Ikastolak eta HerriEskola biltzeko Legean xedatutako ondorioetarako, ikastolek epe bat izango dute beren aukeraz baliatzeko, hau da, lege hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita hiru hilabeteko epea; lege hori, hain zuzen, 1993ko otsailaren 25ean argitaratu zen. Han esandakoaren arabera ulertzen denez, aipatutako epean beren aukera azaltzen ez zuten ikastolek ez biltzeko aukera egiten zuten. Lehen aipatutako aukera eskubideaz baliatzeko ihardunbidea arautzen duen maiatzaren 4ko 123/1993 Dekretua eman zen, arau horren bidez, esandako gehigarrizko xedapenetatik zazpigarrena ezartzeko. Dekretu horren seigarren atalean azaldutako egiaztapena egin ondoren, eta hori ari da egiten orain Administrazioa, zentru bakoitzari dagokion ikastetxe publikoa Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretu bidez sortuaz burutuko da prozesua. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen gehigarrizko xedapenetatik hamahirugarrenaren zazpigarren idazatiak ohartemandakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez Kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen aldibaterako xedapenetatik bigarrenean hauxe agintzen da: xedapen horren lehenengo idazatiko a) puntuan aipaturiko irakasleak, egokitzen zaien kidegoan, irakaskuntzako karrerako funtzionari izatera iritsi daitezke, baldin eta horretarako beharretsi daitezkeen tituluak badituzte; hezkuntza-administrazioak deialdia eginez jar ditzakeen hautaproba mugatuak izango dituzte, ohiz kanpokoak eta indarrean dagoen legedian jasotako aurrikuspenen arabera taiutuak. Aldi berean, langile horientzat sortzen diren ondorio juridikoak ere hortxe zehazten dira, bai parte hartu eta hautaketa prozesua gainditzeagatik, bai parte hartu eta ez gainditzeagatik, eta bai parte ez hartzeagatik sorturikoak ere; funtzionari izatera iristeagatik sortutako ondorioak ere hortxe jasotzen dira. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren aldibaterako xedapenetatik seigarrenaren hirugarren idazatian xedaturikoan oinarri hartuta, sarrera lortzeko ihardunbide hori hiru urtetan baino ez da ezarriko, indarra hartzen duenetik kontatzen hasita; hori 1990eko urriaren 24an gertatu zen, Kode Zibilaren 2.1. atalak finkatzen duenaren indarrez. Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko urriaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez Kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen aldibaterako xedapenetatik bigarrenaren 1. idazatiko a) puntuan aipatzen diren irakasleak izango dira Euskal Autonomi Elkarteko irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko prozesuan parte hartu ahal dutenak. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatu eta ezartzeko beharrezko diren xedapen guztiak eman ditzan. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1993ko urriak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.