Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

286/1993 DEKRETUA, urriaren 7koa, maiatzaren 20ko 3/1993 Legeak onetsitako «Ekonomia eta Lanpostuak Sustatzeko ez-ohizko Fondoari» buruzko neurriak basoen eta natur ingurunearen alorretan arautzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 3400
  • Xedapen-zk.: 286
  • Xedapen-data: 1993/10/07
  • Argitaratze-data: 1993/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Ingurumena; Lana eta enplegua; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Ekainaren 29ko 192/1993 Dekretuak «Euskal Autonomi Elkartean Ekonomia eta Lanpostuak Sustatzeko ez-ohizko Fondoa» arautu eta garatzeko neurriak biltzen ditu. Dekretu horren aplikazioa dela eta, beharrezkotzat hartu da bere ataletan beste idazati bat sartzea, dekretuaren betearazpenean gertatzen izan diren eragozpenak gainditzeko xedeaz. Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko urriaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Maiatzaren 20ko 3/1993 Legeak onetsitako «Ekonomia eta Lanpostuak Sustatzeko Ezohizko Fondoari» buruzko neurriak basoen eta natur ingurunearen alorretan arautzen dituen ekainaren 29ko 192/1993 Dekretuaren 14. atalean e) idazati bat sartzen da, honako hau dioena: «e) Aldibaterako kontratazioaren gutxienezko iraupena 6 hilabetekoa izan arren, eginda dauden kontratuak Langileen Estatutuko 49. ataleko 1, 2, 4, 5, 6, 8, 10, 11 eta 12. idazatietan jasotako kariengatik iraungiten direnean edo frogaldian zehar -Langileen Estatutuko 14. atala- kontratu berriak egin ahal izango dira lanpostutsak betetzeko, nahiz eta kontratu horien gutxienezko iraupena 6 hilabetetik beherakoa izan.» ALDIBATERAKO XEDAPENA Aipaturiko fondoaren xede diren egoerek sortzen dituzten, fondoan jasotzen diren eta 1993ko uztailaren 9az geroztik gertatzen diren ondorio juridikoei aplikatuko zaie honako dekretu hau. AZKEN XEDAPENA Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1993ko urriak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.