Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

217/1993 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 2572
  • Xedapen-zk.: 217
  • Xedapen-data: 1993/07/27
  • Argitaratze-data: 1993/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

1993ko abuztuaren 30eko 164. zk.ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen agindu horretan huts bat agertu zela oharturik, jarraian hari dagokion zuzenketa adieraziko da: Gaztelerazko testuan, II. eraskineko 4. puntuan, «Durante los seis meses siguientes al último caso de Carbunco Bacteridiano» dioen lekuan, honako hau esan behar du: «Durante los seis meses siguientes al último caso de Estomatitis Vesicular». INDUSTRI ETA ENERGI SAILAGaurko egunerarte indarrean egon den Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ekainaren 18ko 372/1991 Dekretuz ezarri zen. Ordutik igaro den denbora tartea nahikoa izan da Administrazioaren antolaketa arrazoizkoagoa, eraginkorragoa eta merkeagoa lortzeko etengabeko ahaleginean interes eta garrantzia erizpideak zedarritzeko. Bestalde, denboraldi horretan zehar argitu egin da Euskal Autonomi Elkarteak segurtasun alorrean dituen eskuduntza eta ahalmen sorta baten eguneratzea ere, horretan alde batetik Herritarren Segurtasunaren Babeserako otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoak, bestetik Segurtasun Pribatuko uztailaren 30eko 23/1992 Lege Organikoak eta azkenik Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak jokatu dutela, horietan araututakoaz era egokian baliatzeak Herrizaingo Sailaren barneko eskuduntzen banaketa eskatzen zuelarik. Azkenik, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen behar bezalako irakurketak kasuan kasuko administrazio espedienteen izapideketaren inguruko zenbait xedapen ezartzea ere komenigarritzat jo zuen. Arrazoi guzti horiek izan dira oraingoa bezalako sakoneko aldakuntzara bultzatu dutenak. Ondorioz, Herrizaingo Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritza Kontseiluak 1993ko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:I ATALBURUA.- SAILAREN ANTOLAKUNTZA OROKORRAZ 1. atala.- Herrizaingo Saila. Urriaren 2ko 525/1991 Dekretuaren 9. atalean xedatutakoaren arabera, honako hauek dira Herrizaingo Sailari dagozkion ihardun-arlo eta egitekoak, Ertzaintza, Hauteskunde Administrazioa, Larrialdiei Aurregitea, Transmisio eta Komunikazioa, Bidezaingoa, Joko eta Ikuskizunak eta Ibilgailuak, eta baita berari atxikitako erakunde-administrazioko erakundeen zuzendaritza eta babesa, eta legeek eta arautegiek eman diezaizkioten gainontzeko ahalmenak. 2. atala.- Herrizaingo Saileko ihardutesailak. 1.- Aurreko atalean aipatutako alorren inguruko eskuduntzez baliatzeko, honako ihardute-sail hauetan egituratzen da Herrizaingo Saila: A.- ihardute-sail nagusiak: 1.- Sailburua. 1.1.- Sailburuaren Kabinetea. 1.2.- Zerbitzu Zuzendaritza. 1.3.- Lege Araubideko Zuzendaritza. 2.- Herrizaingo Sailordetza: 2.1.- Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza. 2.2.- Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza. 2.3.- Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritza. 2.4.- Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza. 3.- Segurtasun Sailordetza: 3.1.- Segurtasun Sailburuordearen Kabinetea. 3.2.- Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza. 3.3.- Ekintzetarako Baliabideen Zuzendaritza. 3.4.- Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritza. 3.5.- Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritza. 3.6.- Komunikazio Zuzendaritza. B.- Inguruko Ihardutesailak. Bidezaingoko eta Joko eta Ikuskizunetako lurralde ordezkaritzak izango dira, horietako bakoitzeko arduradun funtzionari bat izango dela, beti ere Zuzendariaren menpe egongo delarik. Lurralde Zerbitzu horien eginkizunak Zuzendaritza bakoitza arautzeko orduan finkatzen direnak izango dira. 2.- Dekretu hau garatuz Sailburuak onar dezan Agindu bidez Dekretu honetan araututakoak baino maila apalagoko ihardute-sailak ezarri ahal izango dira. 3. atala.- Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 6.1 eta 7.3 ataletan ezarritakoarekin bat etorriz, Herrizaingo Sailari atxikita dago Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomiaduna. Herrizaingo Sailburuari dagozkio erakunde horren babeserako ahalmenak eta horren ihardunerako azterpide nagusiak ematea, segurtasun alorrean arduradun izan daitezen beste ihardute-sail batzuen beharrezko koordinaketaren kaltetan gabe, Dekretu honen 13.2.b) atalean ezarritakoaren argitan.II ATALBURUA.- SAILBURUAZ ETA BERE MENPE DAUDEN BESTE ZENBAIT GOIKARGUDUNEZ 4. atala.- Sailburua. 1.- Herrizaingo Saileko Sailburuari dagokio, ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. atalean ohartemandako eskuduntza eta ahalmenez baliatzea, eta baita Sailaren berezko ihardun-arlo eta eginkizunen eremuan indarrean dagoen legeriak izenda diezazkion oroz ere. 2.- Herrizaingo Sailburuari dagozkio, gainera, Sailekokontratazio ihardute-sailaren eginkizunak eta ondareari buruzko gaietan legeek kontratazio ihardutesailei izendatzen dizkienak ere. 3.- Zehatzeko edo zigortzeko ahalmenaren erabilerari dagokionez, Herrizaingo Sailburuari dagokio Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 96.1.a) atalean eta xedapen gehigarrietatik hamazazpigarreneko 2 b) puntuan jasotako zehapenak jartzea, eta baita azken xedapen horretan jasotako zigorra proposatzea ere. Horrez gain, Jokoari buruzko Legearen 32.3 atalean ezarritako zehapenak jartzea ere berari dagokio, eta baita indarrean dauden arauek esanbidez izenda diezaizkionak ere. 4.- Saileko Zuzendaritza Batzordeak lagunduko dio Sailburuari Sailaren politikaren gainbegiraketa eta jarraipenean, iharduketen plangintza orokorrean eta izenda diezaizkioten eginkizun guztietan. Sailburuaren goi-aginpean, Sailburuordeek, Zerbitzu Zuzendariak, Komunikazio, Prentsa eta Protokola Zerbitzuaren arduradunak, Lege Araubideko Zuzendariak eta Sailburuak erabaki dezan beste guztiek osatuko dute Zuzendaritza Batzordea. 5. atala.- Sailburuaren Kabinetea. 1.- Sailburuaren zuzeneko ardurapean eta bere eginkizunetan laguntzeko ihardute-sail izaeraz, hona hemen Kabineteak izango dituen eginkizunak: a) Sailaren politika garatzeko interesgarri izan daitezen Sailburuak agindutako azterketa eta azterlanak egingo ditu. b) Sailaren egin beharrekoetan eragina izan dezaten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztuko du. c) Giza-komunikabideekiko harremanak garatu eta izan eta Sailaren komunikazio politika taiutu eta aurrera eramango ditu. d) Eragindako gainontzeko ihardute-sailekin elkar lanean, irudi kanpainak eta herritarren lankidetza eskatzeko helburua duten kanpainak taiutu eta egingo ditu. e) Herrizaingo Sailak egin ditzan ekintza ofizialen protokolo eta antolaketa era egokian garatu daitezen bermatuko du, Lehendakaritzaren Idazkaritzako Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagozkionen kaltetan gabe. 2.- Sailburuaren Kabinetean Komunikazio, Prentsa eta Protokolo Zerbitzua ezartzen da, arduradun bat izango duela zuzendari. Ertzaintzaren irudiaren eta kidego horren ekintzen inguruko bere eginkizunak hobeto betetzeko, Komunikazio, Prentsa eta Protokolo Zerbitzuak beharrezko izan ditzan giza-baliabide eta bitartekoak izango ditu, Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzaren bidez. 6. atala.- Zerbitzu Zuzendaritza. 1.- Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio Herrizaingo Sailari atxikitako langilegoaren politika orokorra koordinatu eta bultzatzea. 2.- Sailari atxikitako funtzionari eta lanitunepeko langileen Buruzagitza beteko du, Ertzaintzako funtzionariena, Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoarena eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakundeari atxikitakoena izan ezik. 3.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. atalean xedatutakoaren arabera, Herrizaingo Sailari dagozkion eskuduntzen artean eta aurreko atalean aipatutako langileei dagokienez, honako hauek izango ditu: a) lan-itunepeko aldibaterako langileak kontratatzea. b) Konpatibilitate-espedienteak izapidetu eta ebaztea, eta derrigorrezko eta gorputzeko ezinaren ondoriozko jubilazioak aldarrikatzea. c) Lanpostuen zerrendak proposatzea. d) Disziplinazko espedienteak irekitzea, horiek ebaztea jarri beharreko zigorra lege-urratze larriagatik denean eta lege-urratze arinegatiko zigorrak jartzea. e) Lizentziak eta baimenak ematea. Ertzaintzako zerbitzu osagarrietara atxiki beharreko lan-itunepeko Behin-behineko langileak kontratatzea ere Zerbitzu Zuzendariari dagokio. 4.- Honako hauek ere Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkio: a) Sailaren ekonomi kudeaketa koordinatu, bultzatu eta jarraitzea. b) Sail barruan dagozkien ihardute-sailekin elkar lanean, Sailaren aurrekontuen aurreproiektua prestatzea, diru-sarreren atalari arreta berezia emanez, eta gastu egitarauen azterketa eginez. c) Egokiak diren aurrekontuen aldaketak izapidetzea, Ertzaintzaren aurrekontu egitarauei dagozkienak salbu. d) Administrazioaren kontratazio espedienteen eta Herrizaingo Sailaren ondareari buruzkoen izapideketa, Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoak kudeatu beharrekoak, 18. atalean araututakoak hain zuzen, izan ezik. e) Saileko Administrazioaren kontratazio eta ondareari buruzko informazio finkatua prestatzea. f) Saileko Erregistroen sistemaren antolaketa. g) Sailaren bulegoetako barne araubidearen arta eta zaintza, baita ondasun higigarri eta higiezinen administrazioa eta iraunerazpena egitea ere, polizizerbitzuetarakoena salbu. h) Barne antolaketa eta informazio sistemetarako metodoak prestatzea, Sailaren zerbitzuetako lan sistemak arrazoizkoak eta hobeak izan daitezen, eta horiek eta polizi zerbitzuen menpekoen arteko lotura koordinatzea. i) Jaurlaritzaren beste Sailekin komunikazio ihardutesaillez aritzea, baita bere eskuduntzekin lotutako eginkizunetarako ihardute-sail kolejiatuetan Sailaren ordezkaritza betetzea ere. j) Ekonomi Batzordeari eta Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztu beharreko gai guztiak izapidetzea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein Aldizkari Ofizialetan argitaratzeko diren xedapenak eta administrazio egintzak izapidetzea ere. 7. atala.- Lege Araubideko Zuzendaritza. 1.- Honako eginkizun hauek dagozkio Lege Araubideko Zuzendaritzari: a) Sailaren eskuduntza alorreko arauen garapen planak prestatu, proposatu eta burutzea, kasuan kasuko xedapen orokorren egitasmoak landuz, guzti hori Sailaren barneko eragindako ihardute-sailekin elkar lanean eta koordinatuta. b) Sailaren egintza edo xedapenen aurka jar daitezen liskar-auzien jarraipena egitea, eta Ertzaintzako funtzionarien ihardunetik izan daitezkeen erantzunkizunak argitzeko auzi-prozeduren jarraipena eta kontrola. c) Saileko Sailburuak erabaki beharreko administrazio prozedurak izapidetzea eta Sailordetzako Sailburuordeek erabaki beharrekoetan beharrezko aholkularitza eskaintzea. d) Ekonomi Batzordeak edo Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta erabaki beharreko proiektuak eta gaiak aztertu eta horien inguruko txostena ematea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin bat etorriz, eta baita Saileko ihardutesaileiLegebiltzarrarekiko harremanetan behar dezaten laguntza ematea ere. e) Sail barneko ihardute-sailek eska diezaizkioten legezko txostenak ematea eta oro har ihardunarlo ezberdinak arautzen dituzten legeriaren atalak ezartzeak sor ditzan arazoei aurre egitea, horretarako egokiak diren legezko erizpide teknikoak zedarrituz. f) Terrorismoak Kaltetutakoen Laguntzarako Bulegoa kudeatzea. 2.- Aurreko 1 zenbakiko idazatian izendatzen zaizkion eginkizunak behar bezala burutzeko, Lege Araubideko Zuzendariak, egiturako bere goi-aginpearen bidez koordinatuko ditu Saileko ihardute-sail ezberdinei atxikitako legezerbitzuak.III ATALBURUA.- HERRIZAINGO SAILORDETZAZ 8. atala.- Herrizaingo Sailburuordea. 1.- Polizi-ihardunarekin zerikusirik ez duen segurtasun alorrean Herrizaingo Sailari izendatzen zaizkion eginkizunak dagozkio Herrizaingo Sailordetzari, horien artean larrialdien kudeaketa, bidezaingo eta ibilgailuak, joko eta ikuskizunak eta hauteskundeak. 2.- Herrizaingo Sailburuaren eginkizuna izango da Sailordetzako ihardun multzoa programatzea eta bere ihardute-sailen iharduerak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea, eta bereziki Euskal Herriko Autonomi Elkartean Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/91 Legearen 32.2 atalean jasotako zigorrak eta indarrean dauden arauek esanbidez izendatzen dizkiotenak jartzea, eta bere ardurapeko Zuzendartzako Zuzendariek emandako erabakien aurka jar daitezen errekurtso arrunten ebazpena ere. 3.- Honako Zuzendaritza hauek daude Herrizaingo Sailordetzan: - Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza. - Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritza. - Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza. - Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza. 9. atala.- Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza. 1.- Honako eginkizun hauek dagozkio Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari: a) Eusko Jaurlaritzaren esku dauden larrialdietarako planak idatzi, prestatu eta horien ezarpena koordinatzea, kasuan kasuko planak bere zuzendaritzari buruz ezar ditzan xedapenekin bat etorriz. b) Euskal Autonomi Elkarteko beste Administrazioen ardurapeko larrialdietarako planen idazketa bultzatzeko laguntza ematea eta baita, Autonomi Elkarteko mugez kanpoko eremua hartzen badute ere, Euskal Autonomi Elkarteko lurraldean eragin berezia izan dezatenetan ere, beti ere legeetan ohartemandako bideak erabiliz. c) Arrisku, hondamendi edo hondamen publiko larria izan gabe, larrialdi edo gertaera larriren bat izan dadinean burutu beharreko ekintza-jokabideen prestakuntza bultzatu eta koordinatzea, beren erabilerarako iharduerak zuzendu eta ekintzetarako baliabideak koordinatzea. d) Euskal Autonomi Elkartean gerta daitezen larrialdiegoereiaurre egiteko era guztietako bitarteko eta baliabideak sortu eta garatzeko eragitea. e) Herri Babesaren alorreko gaikuntza politika bultzatu eta aurrera eramatea larrialdietan eskuhartzen duten Giza-baliabideen heziketa eta herritarren autobabesa bultzatuz. f) Herri izaerako edo izaera pribatuko erakundeek herri babesaren inguruan egin ditzaten ekintzen aldeko sustapen politika bultzatu eta aurrera eramatea. 2.- Larrialdiei aurre egiteko Zuzendaritzari atxikita gelditzen dira SOS-DEIAK Ekintza-Koordinazioko Zentruak. Zentruok CECOP edo CECOPI legez ihardungo dute beti, zer dagokienaren arabera, Euskal Autonomi Elkarte mailako larrialdietarako planak ezartzeko orduan. SOS-DEIAK Zentruetan gainera laguntzaeskerako dei guztiak ere jasoko dira, premiazko zerbitzua zein den ikusi ondoren, deiok Dekretu honen 15. atalean jasotako Ertzaintzaren Agintaritza eta Kontrol Zentrura, Osakidetzako Larrialdietarako Zentrura, edo kasu bakoitzean dagokion besteren batera helaraziz. 10. atala.- Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza. 1.- Honako eginkizun hauek dagozkion Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari: a) Kasinoak, Bingo Aretoak eta bereziki jokomakinetarako diren establezimenduak jarri, zabaldu eta ihardunean jartzeko baimena ematea, eta baita horiek berriztatu eta, hala badagokie, iraungita aldarrikatzea ere. b) Joko iharduerarekin zerikusia duten eginkizunak betetzeko beharrezko lanbide-agiriak eman, berriztatu, eta, hala badagokie, indargabetzea. c) Euskal Autonomi Elkartearen lurralde eremuan diharduten atseden eta ustekabezko makinetarako zerbitzu enpresak eta enpresa eragileak eratu, aldatu eta ezabatzeko baimena ematea. d) joko-makinak ustiatzeko baimenak eman eta, hala badagokie, berriztu eta iraungita daudela aldarrikatzea. e) Euskal Autonomi Elkartean legeek ohartematen dituzten joko moetetarako baimenak ematea. f) Joko eta ikuskizun eta jolas-ihardunen inguruko ahalmen zehatzailea kontrolatu, ikuskatu eta burutu, Euskal Autonomi Elkartean Jokoa arautzeko Legearen 32.1 atalean jasotako zigorrak, eta indarrean dauden arauek izenda diezaizkionak jarriz. Espediente zehatzaile horiek Joko eta Ikuskizun zerbitzuaren arduradunak izapidetuko ditu, kasu bakoitzean ezargarri diren arauen arabera. g) Euskal Autonomi Elkartean baimendu beharreko jokorako material, osagai, tresna edo elementuak finkatu, homologatu eta ikuskatzea. h) Ikuskizun eta jolas-ihardunen alorrean Herrizaingo Sailari izendatutako eskuduntza guztiak egiteratzea, beste ihardun-sailei izendatutakoak izan ezik. 2.- Zuzendaritza honen menpe dauden Joko eta Ikuskizun lurralde zerbitzuek Zuzendariak izenda diezaizkien eskuduntza eta ahalmenak izango dituzte. 3.- Ezarritako eginkizunez baliatzeko Ertzaintzako Joko Atala Joko eta Ikuskizun Zuzendariaren menpe egongo da egituran ondorio guztietarako, Ataleko kideen funtzionari estatutuarekin zerikusia duten gaietan salbu. 11. atala.- Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritza. 1.- Honako eginkizun hauek dagozkio Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritzari: a) Trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunari buruzko arauen aurkako legeurratzeagatik ireki daitezen espediente zehatzaileen izapideketa eta ebazpena, legeetan xedatutakoarekin bat etorriz. b) Trafiko eta bide segurtasunaren zainketa, arautze eta kontrolerako neurriak eta ibilgailuak bidepublikoetan zirkulatzeko dituzten mugak ezarri eta garraio berezien zirkulaziorako baldintzen inguruko aginduak eman. c) Lasterketa, txapelketa eta, oro har, kirolsaioetarako baimena ematea, ibilbideak zati batean edo osoan hiri arteko bideetatik egin daitezenean. Ekitaldi horiek direla eta, jendetza handia bilduko dela aurrikusten denean, horrek dakarren segurtasun mailako arazoez, egiteko hori Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza eta Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzarekin batera burutuko da. d) Euskal Autonomi Elkarteko lurralde esparruan ibilgailu historikoak erabiltzeko baimena ematea. e) Gidarientzako jabetzapeko eskolak eratu eta ihardunean jartzeko baimena ematea eta, hala badagokie, emandako baimenak iraungita, etenda edo deuseztatuta aldarrikatzea. f) Bide-hezkuntzako irakasle titulua eta gidatzen irakasteko eskoletako zuzendariarena lortzeko saioak antolatu, tituluak eman eta, hala badagokie, etan, kendu edo baliogabetu, eta baita auto-eskola horietako irakasleentzako eguneratze ikastaroak antolatu ere. g) Bide-hezkuntza eta bide-segurtasuneko zabalkunde kanpainen plangintza antolatu eta garatzea, eta bidezaingoa, zehapenak eta bide-istripuei buruzko estatistikak prestatu, aztertu eta jakitera ematea. h) Estatuko Administrazioko ihardute-sail baliokidearekiko harreman eta koordinazioaz arduratzea, Segurtasun Batzordearen ahalmenen kaltetan gabe. 2.- Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritzari dagokio, baita ere, Euskadiren ondareko berebil eta ibilgailuzerbitzuenantolaketa, kudeaketa eta administrazioa. Eskuduntza horiez baliatzeko irailaren 24eko 504/1991 Dekretuan xedatutakoa jarraitu beharko da, edo horren ordez ematen diren arauak. Ondorioz, Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritzako parke higikorreko langileak Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritzaren menpe egongo dira egiturari dagokionean. 3.- Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzako kideek bete beharreko errepidetikoako garraioaren zaingoa, segurtasuna, ikuskapena, kontrola eta salaketa eginkizunak betetzerakoan, Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritza Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako eskumendun ihardute-sailekin elkar lanean arituko da. 4.- Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritzak laguntza emango dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari bide-segurtasunari buruzko berarizko programazioa lortzeko. 5.- Atal honetako 1 zenbakiko idazatian araupetzen diren ahalmen zehatzaileak Bidezaingoko lurralde arduradunen esku egongo dira. Espediente horien izapideketa ordezkaritza horietako zigor edo zehapen arduradunei dagokie. 6.- Trafikoaren zainketa, arautze eta kontrolerako eta bide-segurtasuneko eskuduntzez baliatzeko, Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritzak, Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzaren bidez, beharrezko izan daitezen Ertzaintzako unitate eta zerbitzuen laguntza izango du. 12. atala.- Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza. Honako eginkizun hauek dagozkio Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzari: a) Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeak Herrizaingo Sailari atxikitzen dizkion eginkizun eta eskuduntza guztiak garatzea, euren izaera goimailakoa izateagatik Sailburuaren esku uzten direnak izan ezik. b) Estatuko eremuan edo hortik kanpora gara daitezen hauteskunde prozesu guztien jarraipena egitea, Euskal Herriko herritarren ordezkaritza politikoan eragina izan dezaketen neurrian. c) Saileko politika era ezin hobean aurrera eraman eta administrazio zerbitzuak erarik onenean lantzeko beharrezko izan daitezen bibliografi eta teknikazko agiri guztiak katalogatzeko ihardute-sail moduan aritzea. d) Aurrekoekin zerikusia duten neurrian, legozkiokeen guztiak. IV. ATALBURUA.- SEGURTASUN SAILORDETZAZ 13. atala.- Segurtasun Sailburuordea. 1.- Polizi-ihardunarekin zerikusia duen pertsona eta ondasunen segurtasun alorrean eta herritarren segurtasun alorrean Herrizaingo Sailari izendatzen zaizkion eginkizunak dagozkio Segurtasun Sailordetzari, poliziiharduna aurrera eramateko beharrezko bitarteko eta sistema lagungarrien hornikuntza eta kudeaketa barne. 2.- Saileko Sailburuaren goi-aginpean, Segurtasun Sailburuordeari dagokio Ertzaintzaren zuzeneko agintaritza eta horren menpeko diren Ertzain Atal eta zerbitzuen zuzendaritza, ikuskaritza eta koordinazioa. Segurtasun Sailburuordeari, horiez gain, honako eginkizun hauek dagozkio: a) Ertzaintzaren eta zerbitzu lagungarrien ezarrera eta zabalkundea planifikatzea, eta lanpostuzerrendak prestatzea. b) Ertzaintzaren antolakuntza orokorra eta maila eta espezialitate bakoitzean egon daitezen langileen premiakfinkatu, ondoren aukeraketa eta gaikuntza aldiak eta kasuan kasuko azterketak bideratzeko. c) Beste Polizi-kidego batzuekiko koordinaketarako Autonomi Elkartearen erizpide orokorrak finkatzea. d) Ekonomi-iharduneko plan eta proiektuak prestatu eta horien ezarpena koordinatzea. e) Ertzaintzako kideen estatutu erregimena ezartzeko egokiak izan daitezen administrazio egintza eta ebazpen guztiak, Dekretu honetan ohartemandakoaren arabera beste ihardute-sail batzuei izendatzen ez zaizkien heinean. f) Hamar milioi pezetararteko isunak jartzeko Autonomi Elkarteak dituen eskuduntzak erabiltzea, eta Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan xedatutako guztiak. g) Segurtasun Pribatuko uztailaren 30eko 23/1992 Legean aurrikusitako administrazio ahalmenez baliatzea. 3.- Honako Zuzendaritza hauek daude Segurtasun Sailordetzaren menpe: 3.1.- Segurtasun Sailburuordearen Kabinetea. 3.2.- Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza. 3.3.- Ekintzetarako Baliabideen Zuzendaritza. 3.4.- Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritza. 3.5.- Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritza. 3.6.- Komunikazio Zuzendaritza. 14. atala.- Segurtasun Sailburuordearen Kabinetea. 1.- Egituraz Zuzendaritza maila izango duen Segurtasun Sailburuordearen Kabineteak aurreko atalean izendatzen zaizkion eginkizun eta eskuduntzetan lagunduko dio. Horrez gain, honako eskuduntza hauek ere izango ditu: a) Segurtasun Sailburuordeak ebatsi beharreko Ertzaintzako funtzionarien zigorbidezko espedienteak izapidetzea. b) Ertzaintzako funtzionariei Polizi eginkizunetan zerikusia izan dezaten edozein gaitan aholku eta informazioa ematea. c) polizi-zerbitzuaren kalitatea zedarritzeko balio dezaten polizi eginkizunetako errendimendua mugatzeko erizpideak ezarri eta horiek hobetzeko hartu beharreko neurriak hartu. d) Zerbitzu publikoa hobeto betetzeko, poliziako funtzionarien aukeraketa eta gainkuntza erizpideak prestatu eta Sailburuordeari proposatzea. e) Ertzain Atal eta Zentruetan erabili beharreko segurtasunerako neurri, arau eta osagaien, informatikazko ekipoak barne, inguruko erizpideak finkatzea. f) Polizia zerbitzuak hobetzeko ekimen bulegoa eratu eta ihardunean jartzea. g) Ertzaintzaren Aldizkari Ofiziala antolatu eta kudeatzea. h) Segurtasun Batzordearen jarraipena egitea eta agiri bidezko laguntza eskaintzea eta horren menpeko batzorde eta biltzarreak bultzatzea. 2.- Segurtasun Sailburuordearen Kabineteak izango du Polizi-Zerbitzurako Datu-Bilketarako Zentruaren eta hori osatzen duten fitxategien ardura, Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legearen 12, 13, 14 eta 15 ataletan ohartemandako ondorioetarako. 15. atala.- Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza. Honako eginkizun hauek dagozkio Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzari: a) Euskal Autonomi Elkarteko herritarren segurtasuna hobetzeko neurri eta erabakiak prestatu eta Segurtasun Sailburuordeari proposatzea. b) Ertzainetxeen, Erakunde Atalaren, Eres Taldearen eta Ertzaintzaren Agintaritza eta Kontrol Zentruaren gaineko zuzeneko agintea Zuzendaritza honetako Zuzendariari dagokio, horrez gain, Miñoien, Mikeleteen eta Foralen Atal Berezien zuzeneko agintaritza, eta Dekretu honen 10.3 atalean aurrikusitako Joko Atalarena. c) Dekretu honen 11.6 atalean xedatutakoarekin bat etorriz Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritzak finka ditzan artezpide, azalpen eta helburuak betetzeko polizibaliabideakerabiltzea, eta baita Miñoien, Foralen eta Mikeleteen ihardun eremuari dagokionez, dagozkien Foru Aldundietatik datozenena. d) Segurtasun Sailordetzari atxikitako ertzain atalen egiturako lanari-erroldeen egitasmoak, eta horien aldaketa eta azabapena, Sailburuordeari proposatzea. e) Ertzaintza era eraginkorrean zabalduta dagoen lurralde-eremuan egin daitezen bilera eta manifestazio eskubideen erabileran agintariei dagozkien eskuduntzak burutzea eta, oro har, kidego hori zabalduta dagoen lurralde eremuko mota horretako gertakizun garrantzizkoen aurrean herritarren segurtasuna babesteko beharrezko neurriak hartzea. f) 1.000.000 pezeta arteko isunak eta otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 29.1.d) atalean aipatutako gainontzeko zigorrak jartzea. g) Ertzaintzari segurtasun pribatuko lanariekiko dagozkion eginkizunak. 16. atala.- Ekintzetarako Baliabideen Zuzendaritza. Honako eginkizun hauek dagozkio Ekintzetarako Baliabideen Zuzendaritzari: a) Sailburuordeari bere ihardun-eremuko zerbitzu publikoaren hobekuntzarako neurriak proposatzea. b) Ekintza Taldeen, Talde Mugikorraren eta Indargabetze Talde Bereziaren zuzeneko agintaritza, eta duten egitekoa dela, Segurtasun Sailordetzako beste Zuzendaritza batera atxiki behar ez izanik, etorkizunean sortuko diren atalena. c) Aurreko idazatian aipatutako atalek bete beharreko ertzain zerbitzuaren egiterapena koordinatzea. d) Zuzendaritzari atxikitako Ertzain Atalen egiturako lanari-erroldeen egitasmoak, eta horien aldaketa edo ezabapena, Sailburuordeari proposatzea. e) Aurrekoekin zerikusia duten neurrian, legozkiokeen guztiak. 17. atala.- Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritza. Honako eginkizun hauek dagozkio Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritzari: a) Krimen Gaietarako Ertzaintzaren alorrean bere eskumenekoak diren politikak burutu eta Segurtasun Sailburuordeari proposatzea. b) Ertzaintzako Ikerketa, Informazio eta Polizia Zientifikoa atalen zuzeneko agintaritza, eta izenda diezaizkiokeen guztiena. c) Zuzendaritzari atxikitako atalek bete beharreko ertzain zerbitzuaren egiterapena koordinatzea. d) Auzi-Polizia eta Krimen Ikerketaren inguruko eginkizunetan Ertzaintzako Zuzendaritzetan burututako lanak koordinatzea. e) Auzi-Poliziaren arduradun denez, Ministeritza Fiskala eta Epai-Agintaritzarekiko harremanak izatea. f) Joko eta Ikuskizun alorretako politikak, izaera penaleko arazoen inguruan, egiteratzea. g) Zuzendaritzari atxikitako Ertzain Atalen egiturako lanari-erroldearen egitasmoak, eta horien ezabapena edo aldaketa, Sailburuordeari proposatzea. 18. atala.- Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritza. 1.- Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritza kidego horren ekonomi eta aurrekontuen kudeaketaren ihardun-sail arduraduna da; horrez gain, polizia kidego horri dagozkion eginkizunak betetzeko beharrezko baliabideak eskuratu eta informatika eta tresneria sistema mota guztien eta azpiegitura fisikoen eskuratze eta kudeaketaz ere arduratuko da. Ertzaintzako funtzionarien administrazio kudeaketa eta Ertzaintzaren zerbitzu lagungarriei atxikitako lanitunepeko langileen Buruzagitza ere Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoko Zuzendaritzari dagokio. Azken horiei dagokienez, Dekretu honen 6.3 atalean ezarritako eginkizunak burutuko ditu, Zerbitzu Zuzendaritzaren esku dagoen Saileko langileen politika orokorra koordinatu eta bultzatzearen kaltetan gabe. 2.- Ekonomi eta aurrekontuen inguruko ihardunei eta administrazio eta ondare kontratazio alorrean, honakoeginkizun hauek izango ditu Zuzendaritza honek bereziki: a) Polizi-ihardunarekin zerikusia duten administrazio eta ondare kontratazio espedienteak izapidetzea, legeek horien eskuduntza Herrizaingo Sailari izendatzen dioten heinean, eta aipatu xedearekin zerikusia izanik, beste Sail batzuetako ihardute-sailen esku daudenen izapideketa bultzatzea. b) Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritzari dagokio Poliziaren aurrekontu egitarauaren kudeaketa eta jarraipena, horren inguruko aurrekontu eta kudeaketari buruzko agiriak izapidetuz, eta guzti hori Zerbitzu Zuzendaritzaren egitekoa den ekonomi kudeaketaren koordinazio, bultzatze eta jarraipenaren kaltetan gabe. 3.- Era berean, eta Ertzaintzaren estatutuaraubidearen ezarpenari dagokionez, Zuzendaritza honi dagokio: 3.1.- Bateragarritasun espedienteen ebazpena, Ertzaintzako Zuzendariek txostena eman ondoren. 3.2.- Derrigorrezko eta gorputzezko ezinaren ondoriozko jubilazioak aldarrikatzea, arauz gara dadin prozedurari jarraituz. 3.3.- Lanpostuen Behin-behineko atxikipenen izapideketa eta Segurtasun Sailordetzako Zuzendariek eskatutako zerbitzu eginkizunen izapideketa. 3.4.- Segurtasun Sailordetzako Zuzendariek emandako lizentzia eta baimenen izapideketa. 3.5.- Hirurtekoen ondorioetarako, Administrazioan aurrez egindako lanak kontuan hartzea. 19. atala.- Komunikazio Zuzendaritza. 1.- Komunikazio Zuzendaritzari dagokio Segurtasuneko Komunikazio Sare-Ofizialaren taiuketa, plangintza, kudeaketa eta zainketa eta baita herrisegurtasuneko ihardunak burutzeko mota horretako gainontzeko tresna eta sistemena ere. Aurreko idazatien ohartemandakoaren ondorioetarako, larrialdiei aurre egiteko ekintzak herrisegurtasuneko ekintzen barruan hartzen direla ulertuko da. 2.- Komunikazio Zuzendaritzari dagokio bereziki: a) Ertzaintzaren irrati-sare mugikorrak, pertsonak bilatzeko gailuak, mikroondak, etabar hedatzeko teknikazko planak egitea. b) Segurtasun-ihardunak burutzeko instalakuntza eta eraikuntzetako zainketa, segurtasun, telefonozko eta informatikazko sareen hedapenerako teknikazko planak egitea, eta baita GOI-KARGUDUNEN sarearena ere. c) Segurtasuneko Komunikazio Sare Ofiziala ezartzeko beharrezko ekipo eta azpiegiturak eskuratzeko prozedurak bultzatu eta dagozkien teknikazko txostenak egitea. d) Segurtasuneko Komunikazio Sare Ofizialeko ekipo eta azpiegituren zainketa eta Telekomunikazioen Antolaketa Legearen 10.6 ataletik eratorritako ahalmenez baliatzea. e) Atal honetako aurreko idazatietan aipatutako eginkizun eta eskuduntzen erabilera egokirako beharrezko itunak proposatu eta burutzea. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen xedapen gehigarrietatik hamargarrenean ezarritako ondorioetarako, Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoko lanpostutzat joko dira Ertzaintzaren zerbitzu lagungarriei atxikitakoak. Bigarrena.- Sailburuorde edo Zuzendari lanpostuak hutsik daudenean, eta horiek betetzen dituztenak kanpoan edo gaixorik daudenean, honako arau hauei jarraituko zaie ordezkotzak egiteko: a) Sailburuordeei izendatzen zaizkien eskuduntza eta eginkizunak horien menpe dauden Zuzendarien esku geldituko dira, Dekretu honetan azaltzen diren hurrenkeran. b) Zuzendariei izendatzen zaizkien eskuduntza eta eginkizunak bakoitzari dagokion Sailburuordearen esku gelditzen dira. Sailburuaren menpe zuzenean dauden Zuzendarien ordezkotza hark kasu bakoitzerako erabaki dezanaren arabera egingo da. Hirugarrena.- Herrizaingo Sailburuaren Aginduz, Ertzaintzaren eginkizunen eraginkortasunarekin zerikusi zuzena izanik, Segurtasun Sailburuordearen menpe dauden ihardute-sail eta atalen lan edo zerbitzuemate zentrua Vitoria-Gasteizko udalerritik kanpo kokatuko dela erabaki daiteke, inguruko ihardute-sailak ez izan arren. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabe gelditzen dira ekainaren 18ko 372/1991 Dekretua eta Dekretu hontan ezarritakoaren aurka egin dezaten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak. Vitoria-Gasteizen, 1993ko uztailak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.