Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

186/1993 DEKRETUA, ekainaren 29koa, Euskal Autonomi Elkartearen 1993. ekitaldirako Aurrekontuetan Ertzaintzarentzat jartzen diren kredituen aldaketa egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna; Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 2495
  • Xedapen-zk.: 186
  • Xedapen-data: 1993/06/29
  • Argitaratze-data: 1993/07/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Ogasun; Herrizaingoa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen 1993. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen direneko abenduaren 23ko 8/1992 Legeko 11. ataleko 1. eta 2. idazatietan, Euskal Autonomi Elkarteak Ertzaintzari dagozkionetan dituen eskuduntzak finantzatzeko diren kredituak, aldagarriak izango direla ezartzen da, bai prestakuntza garaian dauden Ertzainei dagozkienetan eta bai lanean dauden Ertzainei dagozkienetan ere. Kreditu horiek, bateratu edo gehitu, kendu edo gutxiagotu ahal izango direla, Kupoaren Bitariko Batzordeak ertzaintzaren finantzaketari buruz har ditzan akordioetan ezarri dadinaren arabera. Euskal Autonomi Elkartearen 1992. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen direneko urtarrilaren 28ko 1/1992 Legeko 24. ataleko laugarren lerroaldiko 2.c) idazatian, honako hau ezartzen da: Foru Aldundiek oro har eman beharrekoa kalkulatzeko gauzatu beharreko kenketen artean, ertzaintzaren finantzaketarako 1992. ekitaldian eman beharrekoak sartzen direla eta Estaduari kupo likido gisa eman beharreko zenbatekoa 36.823,2 milioi PTAkoa dela; horietatik, 751,1 milioi Minoiei dagozkienak dira eta 36.072,1 milioi ertzainei. Euskal Autonomi Elkartearen 1993. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen direneko abenduaren 23ko 8/1992 Legeko 24. ataleko hirugarren lerroaldiko 2.d) idazatian, honako hau ezartzen da: Foru Aldundiek oro har eman beharrekoa kalkulatzeko gauzatu beharreko kenketen artean, ertzaintzaren finantzaketarako 1992. ekitaldian eman beharrekoak sartzen direla eta Estaduari kupo likido gisa eman beharreko zenbatekoa 674,4 milioi PTAkoa dela; horietatik, 99,5 milioi Minoiei dagozkienak dira eta 574,9 milioi ertzainei. 1992. urteko ekitaldian kupo likido gisa Estatuari ordaindu beharreko 34.138,6 milioi PTAtik konpentsagarria den Ertzaintzaren guztirako gastuaren behinbetiko baloraketa egin denez, bidezkoa da, lanean dauden ertzainei buruzko 09130 programako gastuen egoeran eta 1993. urteko ekitaldiko aurrekontuetatik 1.358,7 milioi gutxitzea edo kentzea. Ondorioz, Herrizango Sailburuaren eta Ekonomi eta Ogasun Sailburuaren baterako proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko ekainaren 29an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen 1993. urteko ekitaldirako Aurrekontuen gastuen egoeran, kredituak aldatzea. Lanean dauden ertzainei buruzko 09130 programako kredituak gutxitzea edo kentzea onartzea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren 1993. urteko ekitaldiko Aurrekontuen gastuen honako egoera honetatik: Programa Kontzeptua Zenbatekoa 09130 600 154.108.665 610 402.329.484 620 64.873.335 621 361.047.495 623 25.508.656 650 104.571.325 660 246.234.257 09130 PROGRAMAREN GUZT. 1.358.673.217 2. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen 1993. urteko ekitaldiko Aurrekontuetako diru-sarreren egoeran, kredituak aldatzea. Foru Aldundiek eman beharreko 95010 Programan, kredituak gutxitu daitezela onartzea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren 1993. urteko ekitaldiko Aurrekontuetako diru-sarreren honako egoera honetatik. Programa Kontzeptua Zenbatekoa 95010 451 206.246.594 452 433.960.226 453 718.466.397 95010 PROGRAMAREN GUZT. 1.358.673.217 AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1993ko ekainak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA. Ekonomi eta Ogasun Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.