Arautegia
Inprimatu155/1993 DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 114
- Hurrenkera-zk.: 1964
- Xedapen-zk.: 155
- Xedapen-data: 1993/06/01
- Argitaratze-data: 1993/06/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Atal bakarra.- Turismo Zuzendaritzak, doakionari entzungo zaion espediente bitartez, ofizio bidez edo kideren baten eskariz, jatetxe bati emandako maila berraztertu ahal izango du, eta beste bat emango zaio, iraupen-egoera edo iharduera dela eta duen maila merezi ez badu eta enpresa-bideraketa ezberdin bat edo egiaztatutako egoera bereziak bultzatuta, sailkapen berria egitea ontzat hartzen denean. AZKEN XADAPENA Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera indarrean hasiko da. Vitoria-Gasteizen, 1993ko maiatzak 18. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailburua, ROSA DIEZ GONZALEZ.Euskal Autonomi Elkarteko Instituzioen eta beste izaiki batzuren arauak eta ekintzak argitaratzeko bidea eskainiz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak betetzen duen egitekoa berritu egin behar izaten behin eta berriro, une bakoitzean sortzen diren beharrei behar den bezalako erantzuna emango dien zerbitzu publikoa biztanleei eskaini ahal izateko. Azaroaren 23ko 296/1988 Dekretuz egin eta EHAAk gaurregun duen arauketa onartu zenetik lau urte igaro direnez eta ordutik hona hartu den esperientzia kontutan hartuz, beharrezkotzat jo da arau berriak egitea, argiagoak, aplikatzeko errazagoak izango direnak eta, oro har, egunkari ofiziala argitaratzeprozesua bizkortuko duten prozedura eta soporte informatikoak finkatuko dituzten arauak alegia. Dekretu honen bidez, gaurregun indarrean dagoen sistema hobetu egiten da, arauak ulerkorragoak gelditzen dira, argitalpen-bideen prozeduraren erregimena erosoagoa bilakatzen da, Buletineko aleen laburpenari irizpide zehatzagoak aplikatzen zaizkio eta sistema hori aplikatzerakoan somatu diren akatsak zuzendu egiten dira. Ondorioz, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko ekainaren 1ean egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, haxe,XEDATU DUT:I. ATALBURUA: EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 1. atala.- Egunkari Ofiziala. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria da, Euskal Autonomi Elkarteko buletin ofiziala eta beronetan argitaratzen dira ondoren aipatzen diren xedapenak, legeetan aipatzen diren kasuen barruan: a) legeak, administrazioaren xedapenak eta instituzioen ekintzak. b) beste instituzio batzuren xedapen eta ekintzak eta bai indarrean dauden legeetan ezartzen denaren arabera buletinean argitaratu behar diren partikularren iragarpenak ere. 2. atala.- Eraketa organikoa. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari atxikitako administraziounitatebat da organikoki Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa finkatzen duen apirilaren 30eko 286/1991 Dekretuko 8.3 atalean edo ordezkotza egin dezaten arauetan ezartzen diren egitekoak, Zuzendaritza horrek beteko ditu. 3. atala.- Aldizkotasuna. Astegun guztietan argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Larunbatetan ez. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak aldatu dezake arau hau, argitara dadinaren beharrak kontutan hartuz. 4. atala.- Argitalpenak. 1.- Buletina argitaratzen deneko zenbaki bakoitzari, egun bat dagokio. Ezohizko arrazoiak egotea gertatuz gero, ezohizko zenbaki bat baino gehiago argitaratu ahal izango dira egun berean. Zenbaki bakoitzak alezati bat baino gehiago izan ditzake. Era berean alearen gehigarriak ere argitaratu ahal izango dira, argitalpen-beharrak kontutan hartuta. 2.- Paperean egingo den argitalpenaz aparte, biztanlegoari zerbitzu ona eskaintzeko egokiak izan daitezen soporte teknikoetan ere egin ahal izango da argitalpena. 3.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendariak finkatuko du zenbat ale argitaratu behar diren, aurrikusitako eskabideak edo beharrak kontutan hartuta. 5. atala.- Hizkuntza ofizialak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko testuen hizkuntzak, euskara eta gaztelera izango dira eta bi hizkuntzak joko dira ofizialtzat eta autentikotzat.II. ATALBURUA: EGITURA. 6. atala.- Laburpena. 1.- Aldizkari bakoitzean jasotzen diren xedapenen laburpena izango du Aldizkariak hasieran orrialde eta guzti eta, behar izanez gero, xedapena jasotzen duen faszikuloa, hurrengo atalean aditzera ematen den hurrenkeraren arabera. 2.- Buletin batek suplementoak izatea gerta dadinean, aditzera eman beharko da hori argitaratzen den xedapenaren testuaren amaieran. 7. atala.- Sekzioak. 1.- Honako sekzio hauetan bananduko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren edukia:I. Sekzioa. Xedapen Orokorrak.II. Sekzioa. Agintariak eta Langilegoa. Hiru subsekzio izango ditu sekzio honek: a) Izendapenak, egoerak eta gorabeherak. b) Administrazio Publikoetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko azterketa eta merezimendu bidezko lehiaketetarako deialdiak eta gorabeherak. c) Administrazio Publikoetako langileak prestatu eta trebatzeko ikastaroetarako deialdiak.III. Sekzioa. Bestelako xedapenak. IV. Sekzioa. Zuzentza Administrazioa: ediktuak, jakinarazpenak, rekisitoriak eta Epaitegi eta Auzitegien iragarpenak.V. Sekzioa. Iragarpenak. Hiru subsekzioetan sailkatuko dira iragarpenak: a) Obra enkanteak eta lehiaketak, zerbitzuak eta hornidurak. b) Beste iragarpen ofizial batzuk. c) Pribatuen iragarpenak. 2.- Xedapena eman duen organua kontutan hartuz multzoak eginez gauzatuko da testuen argitalpena sekzio bakoitzaren barruan. Idazpurua jarriko zaie aurrean eta arauz finkatuta dagoen hierarkiaren hurrenkeraren arabera egingo dira multzoak. 8. atala.- Aurkibideak. 1.- Argitaratu diren xedapenen aurkibidea eratuko da urtero. 2.- Era berean, zatika ere argitaratu ahal izango dira xedapen orokorren aurkibideak.III. ATALBURUA: AGIRIAK BULETINEAN SARTZEKO PROZEDURA 9. atala.- Baldintzak. Atalburu honetan finkatzen diren izapideak eta formalitateak bete beharko dira, xedapenak, ekintzak eta iragarpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartu ahal izateko. 10. atala.- Hasiera ematea. 1.a) atalean aipatzen diren kasuetan Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendariak emango dio hasiera sartze-prozedurari ofizioz eta, 1.b) atalean aipatzen diren kasuetan, horretan interesa izan dezaten organuek eta pribatuek eskatuta emango zaio hasiera. 11. atala.- Buletinean sartzeko baimena. 1.- Buletinean argitaratzeko bidali daitezen xedapen, ekintza eta iragarpenen testuekin batera, Buletinean sartzeko baimena bidali beharko da, horretarako ahalmena duenak eta, ondorio hauetarako, izenpea erregistratuta duenak izenpetuko du baimen hori. 2.- Buletinean sartze-baimena, originalean bertan jarriko da xedapena eman duenaren izenpearen alboan eta honako formula hau erabiliko da: «Sartu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian». Horietaz aparte, baimena ematen duen pertsonaren kargua eta bere nortasuna aditzera emango duten Izen-abizenak ere eman beharko dira ezagutzera. Eta gainera testuaren orrialde guztietan bere rubrika jarri beharko du. 3.- Buletinean sartzeko baimena eman dezana izango da, xedapen, ekintza edo iragarpenaren autentizitatearen arduraduna. 12. atala.- Eskuduntza. 1.- Ondoren aipatzen diren agintari hauek izango dute Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrean sartze-baimena emateko ahalmena: a) Jaurlaritzako Idazkariak, legeetan eta lege indarra duten xedapen eta ekintzetan. b) Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendariak, Lehendakariaren eta Jaurlaritzaren ekintza eta akordioetan eta Sail batek baino gehiagok batera emandako xedapenetan. c) Sailburuek, Zerbitzu Zuzendariek eta baliokidekoak diren organuek, beren Sailetako eskuduntzapekoak diren xedapenetan eta ekintzetan. d) Aurreko letretan aipatu diren agintarien ordezkotza egin dezatenek, hauetakoren bat ez egotea, kargua hutsik egotea edo gaisorik egotea gertatuz gero. 2.- Beste organu, instituzio eta izaiki batzuk eman ditzaten xedapenak eta ekintzak Buletinean sartzeko baimena, horretarako ahalmena duten edo adierazitako delegazioa dutenek emango dute funtzionamendurako dituzten barne-arauen arabera edo, horiek ezean, ahalmen edo delegazioa dutenen ordezkotza izan dezatenek. 13. atala.- Baimendun izenpeak erregistratzea. 1.- Argitaratzeko bidali daitezen testuen autentitatea ziurtatu ahal izateko, sartze-agindua emateko ahalmena duten pertsonen izenpeen erregistroa eramango da Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzan. 2.- Horretarako ahalmena duten agintari eta pribatuek, beren izenpeak inskribatu beharko dituzte Erregistro horretan, Zuzendaritza horretan dohainik emango den fitxa bete beharko dutela horretarako. Fitxa horretan honako datu hauek jaso beharko dira gutxienez: a) duen kargua, b) izena eta abizenak, c) erabili ohi duen izenpea, d) izenpearen kreditapena, hurrengo atalean aditzera ematen denaren arabera. 14. atala.- Izenpearen kreditapena. 1.- 12.1 atalean aipatzen diren eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko agintarien izenpeen kreditapena, honako era honetan egingo da: a) Jaurlaritzako Idazkariaren izenpea, Lehendakariak. Honena eta gainontzeko Sailburuena, Idazkariak, b) agintaritza duten gainontzeko pertsonen firmak, bakoitza hangoa deneko Sailburuak. 2.- Beste organu eta instituzio publiko batzuk emandako xedapenak eta ekintzak sartzeko baimena emateko ahalmena dutenen izenpeen kreditapena, ihardutearauetanezartzen denaren arabera egingo da. Gaiari buruz finkatutakorik ez egotea gerta dadinean, honako era honetan egingo da kreditapena: a) organu unipertsonalen izenpea, izenpea kreditatuta izan dezan goragoko agintariak, b) organu kolegiatuetako kideen izenpea, organu bakoitzeko idazkariak eta, honena, lehendakariak. 3.- Pribatuen izenpea, notariak kreditatuko du. 4.- Buletinean argitaratzeko, xedapenak, ekintzak eta iragarpenak bidali ditzaten organu, instituzio eta izaikiek, sartze-baimena emateko ahalmena duten agintariengan eman daitekeen edozein eratako indargabetzearen berri eman beharko dute. 5.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendariak, sartzebaimena emateko ahalmena duten pertsonen izenpeak erregistratzeari ukoa emango dio, aurreko lerroaldietan aipatu diren arauak ez betetzea gerta dadinean. Fitxa bidali zen egunetik hasita, 3 hilabeteko epea igaro eta adierazitako ebazpanik eman gabe egotea gertatuz gero, izenpea erregistratzeko eskabidea onartutzat joko da. 15. atala.- Argitara dadinaren eskabidea. Xedapenak, ekintzak eta iragarpenak eman ditzaten organu, instituzio eta izaikiek, idatziz eta behar hainbateko aurrerapenez egin beharko diote argitara dadinaren eskabidea Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendariari. Honako hauek jaso beharko dira eskeidazkian: a) edukiaren berri emango duen idazpurua, b) argitaratzeko legezko epea egon dadinean, hori ezartzen duen araua aipatu beharko da, c) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharra finkatu dezan xedapeneko aginduak. 16. atala.- Originala bidaltzea. Testu originala bidali beharko da eskeidazkiarekin batera, dekretu honetako 11.2 atalean ezartzen denaren arabera. Testu originalak, mekanografiatuta edo kimika, elektronika mailako edozein prozeduraz inprimatuta egon beharko du. Era berean, testu originala ere aurkeztu beharko da. 17. atala.- Medio informatikoen erabilpena. 1.- Aurreko atalean esan denaren kaltetan gabe, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko organuek, artez bidaliko dituzte Buletinera argitaratzeko testuak, horretarako finkatuta dagoen protokoloaz baliatuz. Gainontzeko organu, instituzio eta izaikiek, diska magnetikoz bidali beharko dituzte. 2.- Informatika bidez bidali daitezen testuek eta originalek, berdinak izan beharko dute. 18. atala.- Akatsen zuzenketa. Bidali daitezen xedapenek, ekintzek eta iragarpenek, aurreko ataletan aipatzen diren baldintzak ez betetzea gertatuz gero, jaso diren akatsak 10 eguneko epearen barruan zuzendu ditzala eskatuko dio Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendariak organu bidaltzaileari, honako ohar hau eginez, hau da, zuzenketa hori ez egitea gertatzen bada, ez dela argitaratuko agiria eta, beste gabe, agirigordetegiratu egingo dela. 19. atala.- Lehentasuna. 1.- Xedapenak, ekintzak eta iragarpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartzeko lehentasunhurrenkera,Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak finkatuko du, honako hauek kontutan hartuz: duen garrantzia, legezko epeak betetzea eta agiria hartu deneko hurrenkera kronologikoa. 2.- Edozein eratako zirkunstantziren bat dela medio, argitara dadineko eskabidea egin deneko egunean argitaratzea ezinezkoa dela eta nahiko atzerakizun handia izango dela gertatuz gero, agiria bidali duenari horren berri emango dio Buletinak. 20. atala.- Argitalpenari ukoa ematea. 1.- 18. atalean ezartzen dena kontutan hartzen baldin bada ere, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendariak, 1.b) atalean aipatzen diren xedapenak, ekintzak eta iragarpenak argitaratzeari ukoa eman ahal izango dio adierazitako erabakiz eta horren zergatiak emanez. Dekretu honetan ezartzen diren baldintzak bete ez daitezenean jokatuko da era horretan. 2.- Adierazitako erabakirik ez ematea gertatuz gero, argitalpen-eskabideari ukoa eman zaiola ulertuko da, eskabidea egin zen egunetik hasita 3 hilabete igaro ondoren xedapenak, ekintzak eta iragarpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ez argitaratzea gerta dadinean. 21. atala.- Isilpekotasuna. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko bidali daitezen testuak, isilpekoak izango dira eta ezin eman ahal izango da horiei buruzko inolako berririk, eman zuen organuaren adierazitako baimenik gabe. 22. atala.- Gordetzea eta zaintzea. Buletinaren zenbaki bakoitzean argitaratutako originalak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren esku egongo dira, argitaratu zen egunetik hasi eta sei hilabeteko epez. Epe hori bete dadinean, Eusko Jaurlaritzako Artxibategi, Liburutegi eta Agiripaper Zerbitzura bidali beharko dira, honek zaindu eta gorde ditzan. IV. ATALBURUA: HUTSEN ZUZENKETA. 23. atala.- Hutsak. Xedapen, ekintza edo iragarpenen bat argitaratzean hutsen bat egin eta honek agiriaren edukia aldatzea ekarri dezanean, beheralaxe argitaratuko da berriro, oso-osoa edo behar den zatia, egin beharreko zuzenketekin batera. 24. atala.- Zuzenketak. 1.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendariak egingo du argitalpenaren gai izan diren agiriak sartzerakoan egin diren tipografia edo inpresio mailako hutsen zuzenketa, nahiz ofizioz, nahiz organu edo izaiki interesdunaren eskabidez. Agiriaren edukia aldatzea edo edukiari buruzko zalantzak sortzea gerta dadinean egingo dira zuzenketa horiek. Xedapena edo ekintza burutu duen organuari, zuzenketa horien berri emango zaio berehala. 2.- Argitaratzeko bidali den testuan eman baldin badira hutsak, honako era honetan egingo da zuzenketa: a) Kontestuak argi eta garbi aditzera ematen dituen eta xedapen, ekintza edo iragarpenen esanahia aldatu ez, baina, agiango okerbideak alboratu ahal izateko, horien aldaketa egitea komenigarritzat jo dadineko hutsak edo omisio materialak, Buletinean sartzeko agindua eman zuten organuek zuzendu beharko dituzte, testua edo behar den testu-zatia berriro Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sar dadila eskatuko dutela, beharrezkoak diren zuzenketa eta guzti. b) Kontestuak argi eta garbi ezagutzera eman ez ditzan hutsak edo omisioak eta, horiek zuzentzeak, xedapen, ekintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzeko arriskua egon dadinean, maila bereko xedapen edo ekintzaz zuzenduko dira.V. ATALBURUA: BULETINAREN HARPIDETZA ETA BULETINA SALTZEA 25. atala.- Eskuratzeko moduak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, harpidetza eginez edo zenbaki bat artez erosiz eskuratu ahal izango da. 26. atala.- Harpidetza. 1.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren harpidetzaren iraupena urtebetekoa izango da eta urte osorakoa. Hala ere, ekainaren 1a baino geroago jaso daitezen harpidetza-eskabideak, urteko bigarren sehilabetekorako formalizatu ahal izango dira. 2.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira bideliko diren harpidetza eskabideekin batera, dagokion diru-zenbatekoa bidali beharko da. 3.- Harpidetzaren ordainketak, aurrez egingo dira. 27. atala.- Banaketa Ofiziala. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak, instituzio mailan izen handia duela, Administrazioan duen posizioa edo argitalpenak trukatzen direla elkarren artean kontutan hartuz, finkatu daitezen organu, instituzio eta izaikientzako izango diren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren banaketa ofizialaren ardura bere gain hartuko du. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Indargabetze Xedapenean ezarriko denaren kaltetan gabe, dekretu hau indarrean jarri baino lehen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira bidali ziren xedapen, ekintza eta iragarpenen argitalpeneskabideak, lehendik finkatuta zeuden arauen pean egongo dira. Bigarrena.- Dekretu hau indarrean jartzean, agiriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartzebaimena emateko ahalmena izan eta izenpea behar den bezala erregistratuta izan dezaten pertsonek, ez dute izapide hori berriro egin beharrik izango. INDARGABETZE XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen azaroaren 23ko 296/1988 Dekretua indargabetuta gelditzen da. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan finkatzen ez direnei dagozkienetan, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen direnak aplikatuko dira. Bigarrena.- Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuari esku ematen zaio, dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan. Hirugarrena.- Dekretu hau, 1993ko uztailaren 1ean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1993ko ekainak 1. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA ATXAERANDIO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatutakoa: 38/2000 DEKRETUA, otsailaren 29koa, Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala arautzen duena.
- Indargabetzen du: 296/1988 DEKRETUA, azaroaren 23koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria araupetzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 1993ko ekainaren 14koa, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira informatika bidez testuak bidaltzeko jokabideak finkatzen dituena.