Arautegia
Inprimatu285/1992 DEKRETUA, urriaren 20koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Arautegi Organikoa aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 208
- Hurrenkera-zk.: 2918
- Xedapen-zk.: 285
- Xedapen-data: 1992/10/20
- Argitaratze-data: 1992/10/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Nekazaritza eta Arrantzu Saila osatzen duten ihardutze-sailek, beren ihardunean eraginkortasun handiagoa lortzeko, ordezkatzeko jaurpide bizkorragoa erabili behar dutela ohartu denez, beharrezko gertatzer. da Sail horren Arautegi Organikoa ezartzen duen matxoaren 12ko 179/1991 Dekretuaren zati bat aldatzea. Aldakuntzak Gehigarrizko Xedapenean baino ez du eraginik eta agian gerta daitezkeen ordezkaketan erabaki egokiagoa hartzeko bide emango du. Horren ondorioz, Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuaren saloz, Lehendakaritzak onartu, eta Jaurlaritzak 1992ko urriaren 20an egindako bileran aztertu era onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Arautegi Organikoa ezartzen duen martxoaren 12ko 179/1981 Dekretuaren Gehigarrizko Erabakia aldatzen da. Honela geratuko da idatzita: «Sailordetza eta Zuzendaritzetan betegabe, hutsegite edo gaixotasuna gertatuz gero, eta Sailburuak berariz bestelakorik erabaki ezean, ondoren zehazten direnek bereganatuko dituzte dagokienei aitortutako eginkizun eta agintepideak egoerak dirauen artean. - Zerbitzu Orokorren Zuzendari eta Sailburuaren Kabinetearen Zuzendariarenak Nekazaritza Sailburuordeak hartuko ditu. - Beste kasuetan aginte-mailaz hurrengo eta goragokoa denak hartuko ditu.» AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1992ko urriak 20. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantzu Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.