Arautegia
Inprimatu237/1992 DEKRETUA abuztuaren 11 koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarterako Lehen Hezkuntzako curriculuma ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 167
- Hurrenkera-zk.: 2329
- Xedapen-zk.: 237
- Xedapen-data: 1992/08/11
- Argitaratze-data: 1992/08/27
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urnaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren laugarren atalak xedatzen du Gobernuak ezarri behar dituela curriculumaren edo irakaskuntza minimoen oinarrizko aspektuak Estatu osorako, Hezkuntz Administrazio desberdinen eskumena izanik lurralde eremu bakoitzari dagokion curriculuma xedatzea. Halaber, legearen ondorioetarako, curriculumtzat hartu behar dela, irakaskuntz iharduera erregulatzen duen hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitateen helburu, edukin, metodo pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoa. Beraz, ekainaren l4eko 1006/1991 Errege Dekre tuak Lehen Hezkuntzari dagozkion irakaskuntza minimoak ezarri ondoren; Oinarrizko Curriculum-Diseinuetan aurkeztutako curriculum-proposamenen inguruan hezkuntz komunitateak burututako iradokizun eta proposamenak jaso eta aztertu eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren aginduzko txostenaren ondoren; Autonomi Elkarteari dagozkion hezkuntz eskumenen indarrez, bidezko da, Dekretu honen bidez, Lehen Hezkuntzaren curriculuma ezartzea. Dekretu honen ondorioetarako, helburu, edukin, metodo pedagogiko eta ebaluazio irizpideak dira curriculumaren elementuak. Elementu hauetatik aginduzkoak dira Dekretu honen I Eranskinean jasotakoak eta garatutakoak. Halere, curriculum proposamen irekia eta Ikastetxeen pedagogi autonomia errespetatzen duena denez gero, aipatu Eranskinak curriculumaren zaci bat besterik ez du jaso, guztiontzat derrigorrezkoa dena eta oraindik ere zehaztapen-maila oso zabalean dagoena. Beraz, lkastetxe, irakasle-talde eta, azken finean, irakasle bakoitzari dagokie, hemen ireki gisa aurkeztutako curriculum-proposamena zehaztea eta ixtea, beren etapako curriculum-proiektuen bidez, zikloko programazioen bidez edo berezko irakasletza ihardueraren bidez. Hezkuntz Administrazioak izaera zabaleko curriculum-proposamena planteatzen du, zehaztapen jarraikorreko prozesua ahalbidetu dezana, bertan hezkuntz ekintzaren oinarrizko unitatea den Ikastetxeak garrantzi berezia hartzen duelarik. Irakasle-talde bakoitzak burutu beharko ditu bere curriculum-proiektuak, bertan xedatutako curriculum orokorra Ikastetxearen testuinguruari eta beharrei eta ikaslegoaren gaitasun eta interesei egokituko zaielarik. lkastetxe bakoitzari dagokion zehaztapen lan honek, curriculumaren elementu guzti-guztiak barne hartuko ditu: helburuak, edukinak, metodologi ihardunbideak, ebaluazio irizpideak... Irakasle-taldeari dagokion oinarrizko zeregina elementu hauetariko bakoitzaren hautapena da, sekuentziazio eta tenporalizazio egokia eta, berezko giza eta eskola testuinguruarekiko aplikazio egokia. Ikastetxearen curriculum-proiektuaren definizioak ikasle-taldeak bere iharduerarekiko burutu dezan analisi jarraikorraren ondorioa izan behar du eta irakaslegoaren erabakiak jaso beharko ditu une bakoitzean koherenteagoa izan dadin ikaslegoaren ezaugarriei eta hezkuntz komunitatearen eskariei hobeki egokitzearren. Azkenik, irakasle bakoitza izango da, proiektu hauen esparruen barruan, eskola curriculum honen azken zehaztapena egingo duena, bere progamazioak lantzerakoan eta horiek praktikan jarri eta ebaluatzerakoan. Beraz, Ikastetxeen autonomi pedagogikoa eta antolamenduzkoa ahalbidetzea eta bultzatzea xede duen curriculum-proposamena da, irakaslegoaren talde-lana eta bere gogoetazko iharduera ikertzailea, bere irakaskuntz ihardueratik hasita. Gure gizartean, eskola da edukin kulturalak modu planifikatu eta sistematiko batez lantzen direneko oinarrizko esparrua. Hortik dator biztanlego osorako irakaskuntz amankomuna xedatzeko beharra. Desberdintasunen konpentsatzailea, aniztasuna errespeta dezan Hezkuntz ez-diskriminatzailea berma dezaten irakaskuntzak eta ezagupenen eremuari mugatzen ez zaizkionak, gure kultura itxuratzen duten arauak, joerak eta balioen mundu konplexua barne har dezatenak. Ikus puntu honetatik beharrezkoa da curriculumarekiko zehar lerroak deritzatenek hartzen duten oinarrizko zeregina nabarmentzea. Hala eta guztiz ere, eskola ez da kulturizazio tresna bakarra. Familiak, eskolak eta gainerantzeko hezkuntzeragileek beren iharduketa modu koordinatu eta osagarriz planteatu behar dute, beren interbentzioen artean laguntza eta koherentzia bilatuz. Eskola, ikasleen inguru kulturalik gertuenaren ezaugarriekiko hurbilketa-espazio garrantsitsua da. Oinarrizko elementuen ezaguerak eta balorazioak kolektibotasun jakin batekiko pertenentziazko sentimendu kritikoa bultzatu eta inguruan duten gizartean parte hartze kontzienteagoari ekitea erraztuko dute. Bestalde, gure gizarteak bere burua elebidunatzat definitu du. Horren ondorioz, gure hezkuntz sistemaren funtsezko ezaugarria interbentzio elebiduneko eskola espazioaren itxuraketa da eta, gure inguruneko beste hizkuntzak menderatzeko beharra guztion ahalegina galdatuko duen erronka berria. Guztiok barne har ditzakeen eskola aniztasuna eremu guztiak biltzen dituen oinarrizko bereiztasun bihurtzen da: gaitasunak, motibazioak, interesak. Curriculum ireki batek aniztasun honi erantzuteko tresnarik baliotsuena izan behar du. Ikasleen beharrentzako hezkuntz erantzunik egokienak aurkitzean datza, hezkuntz behar bereziko ikasleak barne, ahalik eta eremurik zabalenaren eremuaren barruan beti eta familiekin eta laguntzazko zonako zerbitzuekin elkar lanean. Lehen Hezkuntza 6 urtetatik 12 urtetara doa eta derrigorrezko hezkuntzaren oinarrizko etapa da. Bere asmoa adin horietako ikasleen garapen integrala bultzatzea da hezkuntz interbentzio sistematikoaren bidez, ondorioz, bere dimentsio fisikoa, afektiboa, soziala eta intelektuala barne hartuz. Eta beren buruen irudi positiboa, beren berezko ahalmenen irudikapen egokia eraikitzen lagunduz, bere adinari egokituriko iharduera desberdinduen bitartez eskuratutako ezagupen eta esperientzien bidez. Derrigorrezko hezkuntzaren etapa gisa, ikasleei gizartean aktiboki parte hartzen ahalbidetuko dien garapen integral hori bilatzen du eskola ikaskuntzen bidez, beren gaitasunekin ados. Etapa honetan, sozializazioa, autonomia eta tresnen eskurapena eta meneramena hiru iharduketa jarraipiderik nagusienak bihurtzen dira. Etapa bi urtetako hiru ziklotan antolatzeak irakaskuntza-ikaskuntza eta bilakaera garapen erritmoen prozesuen arteko doikuntza errazteko xedea dauka. Beraz, zikloa, eskolatze oinarrizko unitate tenporala da, bertan ikaslegoaren gaitasunen, interesen, erritmoen eta prozesuen heterogenotasuna gain hartzen delarik. Dekretu honen bidez curriculuma etapa terminoetan finkatzeak, horren zikloz-zikloko zehaztapena Ikastexeen esku utziz, beharrezko doikuntzak ekarriko ditu dudarik gabe. Lehen Hezkuntza berezko helburuak eta nortasuna dituen hezkuntz etapa bat bada ere, ahaztezina da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan jarraikortasuna duen etapa dela. Are gehiago, ikaslegoaren eskolatzea haur hezkuntzan -gure elkartean praktikoki erabatekoa- aipatu hiru etapen arteko erlazio estua beharrezkotzat hartzera behartzen du: Haur etapa, Lehen etapa eta Derrigorrezko Bigarren etapa. Kasu orotan beharrezkoa den koordinazio hau, askotan zenbait etapa , bilduko dituen Ikastetxeko Curriculum-Proiektuan gauzatu ahal izango da. Lehen Hezkuntzan arloko espezialistak eta Ikastetxeko laguntzarako pertsonala ezartzeak hezkuntz eskariaren hobekuntza bultzatzen lagundu beharko du eta honek ezin izango du globalizazio-printzipioaren utzerazpena ezta ikasle-talde bakoitzaren tutorearen erantzukizunen baztertzea ere ekarri, honekin zeregin berria gain hartuko duelarik. Dekretu honek Ikastetxe guztientzako aginduzko izaera hartzen duten curriculumaren elementuak ezartzen ditu, baina, halaber, Eranskinaren sarreretan, garrantzitsuak diren eta solki izaera orientagarriko beste elementu batzuk jaso ditu. Bai batak baita besteak ere, irakaslegoari curriculuma bere testuinguruari eta ikaslegoari zehaztatzeko eta egokitzeko lanean laguntzeko xedea dute. Hori dela eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Batzordeak 1992ko abuztuaren 11an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Dekretu hau Lehen Hezkuntzarako, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren laugarren atalaren hirugarren apartatuan xedatutakoaren garapena da eta, Lehen Hezkuntzari dagozkion irakaskuntz minimoak xedatu dituen ekainaren l4eko 1006/1991 Errege Dekretuan ezarritakoa barne hartzen du. 2. atala.- Autonomi Estatutuari jarraiki hezkuntz gaietan gain hartutako eskuduntza osoen arabera, Dekretu hau Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Ikastetxeetan aplikagarri izango da. 3. atala.- 1. Lehen Hezkuntzak sei urte akademiko barne hartuko ditu, see urtetatik hamabi urtetara bitartean eta bi urtetako hiru ziklotan antolatuko da. 2. Ikasleak Lehen Hezkuntzan sartuko dira see urte bete dituzten urte naturalean. 4. atala.- Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 13 atalak xedatutakoaren ondorioetarako, Lehen Hezkuntzak ikasleei ondoko gaitasun hauek gara ditzaten lagunduko die: a) Norberaren gorputza ezagutzea eta beronetaz arduratzea, osasun, higiene eta ongizaterako ohiturak hartuz eta zenbait jokabidek osasunean eta bizi-kalitatean duten eragina baloratuz. b) Ohizko ihardueretan nahiz talde harremanetan autonomiaz jokatzea, iniziatibak hartzeko eta harreman afektiboak finkatzeko aukerak emanez. c) Talde ihardueren plangintza eta ekintzetan kolaboratzea, demokratikoki ezartzen diren arauak onartzea, norberaren interes eta helburuak besteenei egokitzea, ikuspuntu desberdinak errespetatuz, eta dagozkion erantzukizunak bere gain hartzea. d) Pertsonekin, egoera sozial ezagunetan, harreman orekatu eta emankorrak finkatzea, elkartasunezko joka bide batez, sexu, gizarte maila, sinismen, arraza edo bestelako ezaugarri indibidual edo sozialengatiko bazterkeria oro errefusatuz. e) Ingurune natural eta sozialeko gertaera eta fenomenoak ulertzea eta hauen arteko erlazioak ikustea, eta ahal den neurrian ingurugiroaren defentsa, zainketa eta hobekuntzan parte hartzea. f) Kultur ondarea ezagutzea, baloratzea eta horretaz gozatzea, bere zainketa eta hobekuntzan parte hartzea eta hizkuntz eta kultur aniztasuna errespetatzea, herri eta gizabanakoen eskubide gisa, eskubide honekiko interes eta errespetuzko jarrera laduz. g) g.1. Euskaraz eta erdarazko ahozko nahiz idatzizko mezuak ulertu eta ematea, asmo eta komunikazio testuinguru desberdinetan. g.2. Hizkuntza atzerritar batean, testuinguru jakin bateko ahozko eta idatzizko mezu errazak ulertu eta ematea. h) Ahozko, gorputz, ikusmen, plastika, musika eta matematika espresio-bideen bitartez komunikatzea, sentsibilitate estetikoa, sormena eta arte lan eta adierazpenez gozatzeko gaitasuna landuz. i) Galderak eta problemak eguneroko esperientzian oinarrituz antzeman eta planteatzea, norberak duen ezagupena eta baliabide materialak nahiz besteen laguntza erabiliz, arazoak modu sortzaile eta autonomoan konponduz. j) Problema errazen konponbiderako informazioa jasotzeko prozedura egokiak erabili eta kodigoen bidez adieraztea, soluzio-biderako beharrezkoak diren baldintza material eta denborazkoak kontutan hartuz. k) Giza bizitza eta elkarbizitza gidatzen duten oinarrizko balioez konturatzea, eta berauek oinarritzat hartuz jokatzea. 5. atala.- Euskararen erabileraren Normalkuntzari buruzko azaroaren 24eko 10/1982 Legearen l5etik l8ra bitarteko atalen arabera, Administrazioak hezkuntz sistema elebiduna gero eta gehiago itxuratzeko bidezko neurriak hartuko ditu, helburu hori lortzeko curriculum-planteamendurik egokienak ezarriz. 6. atala.- 1. Lehen Hezkuntzaren arloak ondoko hauek izango dira: a) Ingurune Natural, Sozial eta Kulturalaren ezagupena. b) Arte hezkuntza. c) Gorputz hezkuntza. d) Gaztelania eta Literatura. e) Euskara eta Literatura. f) Atzerriko hizkuntzak. g) Matematika. 2. Aipatu arloetan curriculumaren itxuraketaren kalterik gabe, hauek ez dute zergatik irakaskuntza ekintzarako derrigorrezko erreferentzia izan beharrik, beharrezkoa izanik etapa honi berez dagokion fokapen globaltzaile batera jotzea, edukinen antolamendua, ikaskuntz egoera desberdinen arabera, ahalbidetu dezana. 3. Arlo desberdinen edukinen antolamenduan eta tracaeran, erreferente gisa curriculumarekiko zehar lerroak hartuko dira, horien artean, besteak beste, etapa honetarako giza eskubide eta bake hezkuntza, osasun hezkuntza, sexu berdintasunerako hezkuntza, kontsumo hezkuntza, bide-hezkuntza eta giza-komunikabide hezkuntza aipatzekoak direlarik. 7. atala.- l. Erlijio Katoliko arloko irakaskuntza eta arlo hori landu ez dezaten ikasleen ikasketa ihardueren antolamendua, Lehen Hezkuntzari dagozkion irakaskuntz minimoak xedatzen dituen ekainaren l4eko 1006/ 1991 Errege Dekretuan xedatutakoari egokituko zaizkio. 2. Aipatu arloa landu ez dezaten ikasleentzako ikasketa ihardueren antolamendua bere adinari egokituz eta irakasle baten zuzendaritzapean burutuko da, ikastetxeak bere curriculum-proiektuan dagokion ziklorako ezarritako ikaskuntza minimoen arabera. Ikasketa iharduaren ebaluazioa ekainaren l4eko 1006/1991 Errege Drekretuaren 14. atalaren 3. paragrafoan jasotakoaren arabera burutuko da. 8. atala.- 1. Dekretu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, Lehen Hezkuntzako curriculumtzat hartzen da, aipatu hezkuntza mailan irakaskuntza iharduera eraendu behar duten helburu, edukin, pedagogia metodo eta ebaluaketa irizpideen multzoa. 2. Euskal Autonomi Elkarterako Lehen Hezkuntz curriculuma Dekretu honen I Eranskinean jasotakoa da, etapako orientabide orokorrek eta arlo bakoitzari dagozkion sarrerek izaera arautzailea ez badute ere, irakaskuntza ekintzaren orientatzailea baino. 3. Erlijio Katolikoko arloaren curriculuma eliz agintaritza eskudunak ezarritakoa izango da. 9. atala - 1. Zikloa Lehen Hezkuntzaren antolamendu eta ebaluazio curriculum unitate tenporala da, hiru zikloek etapa osoan zehar jarraikortasuna dutelarik eta bertan bere lana garatzen duten irakasle guztiek horren arduraduna den irakasle-taldea osatuko dutelarik. 2. Aurreko apartatuan xedatutakoari jarraiki, zikloan zehar irakasleek ikasle-talde berarekin jarraitzea bermatu beharko da -dagokion Ikastetxean eskolak ematen jarraitzen badute- zuzendaritza-taldeak kontrakoa espresuki erabakitzen ez badu. 3. Halaber, ziklo desberdinen arteko irakasle-taldeen koordinazioa bermatu beharko da. 10. atala.- 1 . Lehen Hezkuntz etapako arlo eta ziklo bakoitzari dagokion ordutegia Dekretu honen II eta III Eranskinetan jasotakoa izango da, izaera minimoz eta dagokien orientabidez. 2. Ordutegiaren ezarpena eta horri buruz Ikastetxeek burutu beharreko zehaztapena etapa honi berez dagokion izaera global eta integratzailearen kalterik gabe ulertu beharko da. 11. atala.- 1. Ikastetxeek Lehen Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta osatuko dute etapako curriculumproiektuak landuz, beren helburuak, edukinak, izaera orokorreko metodologia irizpideak eta ebaluazio prozesuari buruzko erabakiak, testuinguru sozio-ekonomikoari eta kulturalari egokituko zaizkiolarik, baita ikaslegoaren ezaugarriei eta beharrei ere. 2.- Etapako curriculum-proiektuek, etapako helburuen, edukinen eta ebaluazio irizpideen zikloz-ziklo burututako banaketa barne hartuko dute. Lehen Hezkunczan zehar aipatu banaketak ezin izango du desberdina izan ikasle-talde berarentzat. 3. Hezkuntz Proiektu berezia duten lkasteetxetan, proiektua curriculum-proiektuaren esparru gisa eta elementu baldintzagarri gisa erabiliko da. Kasu orotan, dagozkion irakasle-taldeek burututako etapako curriculum-proiektuek Ikastetxe bakoitzeko programazio orokorraren osagarri izango dira. 4. Irakasle-taldeari dagokio Curriculum-Proiektuak lantzea eta Eskola Kontseiluari hura onestea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak curriculumaren garapena bultza dezaten materialen elaborazioa sustatuko du, irakasleen lana zentzu honetan orienta dezaten xedapenak diktatuko ditu eta lan horren ikuskapenerako prozesamenduak erregulatuko ditu. 5. Ikastetxe berak zenbait etapa ematen baditu, Curriculum-Proiektuak guztiak hartuko ditu barne. Halaber, etapaz aldatzerakoan beste Ikastetxe bateko ikaslegoa onartu/lagatzen douen Ikastetxeen arteko proiektuen koordinazioa eta jarraikortasuna lagunduko dira. 12. avala.- 1. Ikasleek beren irakaskuntza iharduera Lehen Hezkuntzaren curriculumaren arabera programatuko dute, dagokion etapako curriculum-proiektuari jarraiki eta beren ikaslegoa kontutan hartuz. 2. Lehen Hezkuntzan ikasle-talde bakoitzak Irakasle tutorea izango du, bere iharduketa ikasle-talde beraren beste Irakasle, espezialista eta laguntzaileenarekin koordinatuko delarik. 13. atala.- 1. Irakasleek ikasleen ikaskuntzak nahiz irakaskuntza prozedurak eta beren irakaskuntza iharduera ebaluatuko dute, curriculumaren hezkuntz helburuen lorpenaren arabera. Halaber, ekindako curriculum-proiektua ebaluatuko dute, baita irakaskuntza programazioa eta curriculumaren benetako garapena ere, Ikastetxearen hezkuntz beharrekiko egokitzapenaren eta ikasleen ezaugarri berezien arabera. Eskola aldi bakoitzaren amaieran irakasle-taldeak ebaluazio globalaren emaitza guztiak jasoko ditu eta aldaketak proposatuko edo bidezko erabakiak hartuko ditu prozesua berbideratzeko. 2. Ebaluazioa hezkuntz helburuak kontutan hartuz burutuko da, baita curriculumean ezarritako ebaluaketa irizpideak ere. 3. Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa, banakakoa, jarraikorra eta globala izango da, bertan ikasle-taldean eragin zuzena duen irakasle-talde osoak parte hartuko duelarik. 4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Ikastetxeek eta Irakasleek beren irakaskuntza iharduera ebaluatzea ahalbide dezaten orientabideak landu eta zabalduko ditu. 14. atala.- 1. Ebaluazio jarraiaren prozesuaren testuinguruan ikasle baten aurrerapena programaturiko helburuei egokitzen ez bazaie, irakasleek hezkuntza indartzeko bidezko neurriak hartuko dituzte eta, bidezko balitz, curriculum egokitzapenerako neurriak. 2. Aipatu neurrien esparruan, zikloaren amaieran erabakiko da irakaslea hurrengo ziklora igaroko den ala ez. Bidezko balitz, erabakiarekin batera, ikasleak programaturiko helburuak lortzea ardatz duten hezkuntz neurri osagarriak ezarri beharko dira. 3. Ikasle bat beste urtebetez ziklo berean geratzeko erabakia, behin bakarrik hartu ahal izango da Lehen Hezkuntzan zehar, erabakia irakasle-tutoreak hartuko duelarik, ikasle-taldeko beste irakasleen balorazioak kontutan hartuz eta, aldez aurretik guraso edo tutoreekin eztabaidatu ondoren. 15. atala.- 1. Lehen Hezkuntzan, curriculumaren ebaluazio edukinetatik tta irizpideetatik nabarmenki alden daitezen curriculumaren egokitzapenak burutu ahal izango dira, hezkuntz behar bereziak dituzten ikasleentzako. Aipatu egokitzapenak hezkuntz helburuen egokitasunean oinarritu daitezke, edukin jakin batzuen ezabapenean edo ezarpenean eta, ondorioz, ebaluazio irizpideen egokitzapenean, baita curriculum arlo jakin batzuen hezkuntz ihardueren eta curriculumarekiko sarbidezko elementuen aldakuntzan ere. 2. Atal honek adierazitako curriculumaren egokitzapenak, ikasleek, beren ahalmenen arabera, Lehen Hezkuntzari berez dagozkion gaitasun orokorrak lortzera zuzenduta egongo da. 3. Aipatu curriculumaren egokitzapenaren aurretik, kasu orotan, ikaslearen hezkuntz behar berezien ebaluaketa burutu beharko da, bertan curriculum-proposamen berezia eta testuinguruan sartua barne hartuko delarik. 4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindu baten bidez xedatuko du artikulu honek adierazitako curriculumaren egokitzapenak baimentzea nori dagokion. 16. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikasleen ebaluazio eta sustaketari buruzko gaietan bidezko prozedurazko arauak dikatatuko ditu. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehena.- Helduen hezkuntzaren antolamendu eta metodologiazko galdakizunei jarraiki, nahiz bertako hezkuntz modalitatean nahiz urruneko hezkuntzan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Dekretu honek adierazitako curriculuma biztanlego helduen ezaugarri, baldintza eta beharrei egokitu diezaieke. Bigarrena.- Fondo Publikoez hornitzen ez diren eta Eskola Kontseilurik ez duten Ikastetxe Publikoetan, Dekretu honen 11. atalaren 4. apartatuan adierazitako Curriculum-Proiektuaren onespena dagokion organoak burutu beharko du, Ikastetxe bakoitzaren eskuduntzen barne-banaketaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako gainbegiraketa prozeduraren kalterik gabe. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuari Dekretu honetan xedatutakoa aplikatzeko eta garatzeko beharrezko izan daitezen xedapen guztiak diktatzeko baimena eman zaio. Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza ren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gazteiz, 1992ko abuztuak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO. LEHEN HEZKUNTZAREN CURRICULUMAREN GARAPEN DEKRETUAREN I ERANSKINA ETAPAKO ORIENTABIDE OROKORRAK A) EBALUAZIOAREN HELBURUAK, EDUKINAK ETA IRIZPIDEAK Eranskin honetan, Lehen Hezkuntzaren arlo bakoitzerako oinarrizko izaera arautzailea duten ebaluazio helburu orokorrak, edukinak eta irizpideak aurkezten dira. Ebaluazioaren helburu, edukin eta irizpideen aurkezpenaren aurretik arlo bakoitzerako argibide sarrera ezartzen da. * Helburu orokorrek, eskola-etapa horretan zehar ikasleek arian-arian garatu ditzaten gaitasunak adierazten dituzte, xedatutako helburuen lorpenerako. Norabideak adierazteko gaitasun gisa formulatu dira, lortu beharreko xede edo ikaskuntza zehatz gisa baino, zera adierazteko: ikaskuntzak interesgarriak direla testuinguru desberdinetan aplikagarri izatea ahalbidetzen duten neurrian eta ez dituztela eskola-ingurunean soilki esanahia duten jokaerak garatzen. * Gaitasun hauek hiru motatako hezkunrz edukinen ikaskuntzaren bidez garatzeko asmoa dago: kontzeptualak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak. Dekretu honetan mota bakoitzeko oinarrizko edukinen ardatzetan antolatuta aurkezten dira. Hau da, kontzeptu, prozedura eta jarrera izaerako edukinez osatutako ardatzak, aurkeztutako edukin zehatz desberdinetarako oinarri gisa erabil daitezkeenak. Honela, edukinak, etapa honetako irakaskuntz-ikaskuntz prozesu osoan beren hiru dimentsiotan argi eta garbi kokatzeko asmoa dago. Arlo gehienetan, horietariko ardatz bat hartzen da edukinak multzoka aurkezteko. Multzo horietan edukin desberdinak agerterazten dira, modu logikoan antolatuak, oinarri gisa hautatutako ardatzaren arabera, eta gainerako ardatzei dagozkien edukinak artikulatzen dira. Honek irakaslegoari proposaturiko edukinak eta edukinek arlo osoan eta etapan hartutako zeregina ezagutzeko aukera emango die. Multzo hauek ez dira gelan eman beharreko gai-zerrenda eta ez zaizkio ikaslegoari modu konpartimentu batez aurkeztu behar. Dekretu honetan jasotako edukinak, nahiz Ikastetxearen aburuz ikaslegoarentzat hezkuntz interesa duten beste batzuk, zikloka hautatu eta banatu beharko dira Ikastetxearen Curriculum-Proiektuan. Ikasle-taldeak unitate didaktiko bakoitzean jasotako multzo desberdinen edukina xedatu beharko du. * Edukinak, zehaztapen eta garapen desberdinak ahalbidetzeko moduan adierazten dira. Bere trataeraren forma eta sakontasuna arloko eta etapako helburu orokorren arabera ulertu behar da. Azken definizioa, ebaluazio irizpideek ematen dute, edukinen ikaskuntza nabarmenki agerterazten duten eta behagarri diren jokaerak adierazten dituztenak. Arlo beraren irizpideetatik edo, arlo desberdinetako irizpideetatik, irakasletaldeak helburu gisa formulatutako gaitasun bakoitzaren garapen mailari eta moduari buruzko irizpena eman dezake. B) IRAKASKUNTZ-IKASKUNTZARAKO ETA EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK Zehaztapen prozesua eta irakasle-taldeak burutu beharreko ondoko aukerak bideratzearren, irakaskuntz-ikaskuntza eta ebaluaziorako irizpideak proposatu dira. Irizpide hauek ez dute izaera arautzailerik, baina irakasle-taldeek horiei buruzko gogoetak egiteko planteatu dira, garrantzi berezia dutela erizten delako. Lehen Hezkuntzarako proposaturiko irizpideak ondokoei lotuta daude: - hizkuntz trataera, - prozedura-ikaskuntza, - ikaskuntza eta talde-elkarregintza, - fokapen globaltzailea, - aniztasunaren tratamendua, - antolaketa, - ebaluazioa, * Lehen Hezkuntzan zeharreko Hizkuntz trataera egokirako, irakasle-taldeak, Ikastetxeko hizkuntzeredu/aukerak eta Haur Hezkuntzan jarraitutako eskola ibilbidea kontutan hartuz, etapan zehar jarraitu beharreko prozesuari buruzko erabakiak hartu beharko ditu: hizkuntz bakoitzaren presentzia eta aurrerapena, bitarteko arloak, lehentasunezko metodologi ihardunbideak, bultzatuko diren oinarrizko erabilera moduak. ... Garrantzi berezia hartzen du irakurketaidazketaren ikaskuntzarako erabiliko den hizkuntzari buruzko erabakia, ikaskuntza hau beste hizkuntzara pasatzeko era eta momentua, baita etapa honetan zehar hirugarren hizkuntz baten ezarpena. Ahozko hizkuntza eta hizkuntz idatziaren arteko harreman estua kontutan izanik, irakurketa-idazketaren ikaskuntzari nahiz euskaraz nahiz gazteleraz ekin ahal izango zaio, beti ere hizkuntz bakoitzaren aurretiko ezaugupenek hori egitea ahalbidetzen badute. * Ikaskuntz prozesua, manipulazio sekuentziatik, berbalizaziotik eta irudikapenetik dator. Prozesu hau jarraitzeko ikasleek ikaskuntz-tresna gisa erabiliko dituzten prozedurak ezagutuz eta manipulatuz doazen iharduerak beharrezkoak dira. Zentzu honetan, prozeduren ikaskuntza gelan garatzen den ihardueraren ardatz antolatzaile bihurtzen da. Manipulatzerakoan. ikasleak behaketa, identifikazio, klasifikazio, erlazio, inferentziaren bidez ikertzen du..., aurkikuntzetan jarraitzea, hipotesiak planteatzea eta horiek egiaztatzea, eskemak sortzea etab. ahalbidetuko dion metodoa jarraituz. Berbalizazio eta irudikapen prozesuan, adierazpen eta komunikazio tresnen beharra izango du, kode eta sinboloen beharra, horien artean hizkuntz kodeak, irakurketa-idazketa kodeak eta kalkuluzkoak nabarmentzen direlarik. Honek ez du esan nahi etapa honetako ikaskuntz nagusiak prozedurak direla, baizik eta ikaskuntz-irakaskuntz iharduerak ezagutu beharreko prozedura batzuen aplikazio gisa planteatu behar direla eta, aldi berean, tresna hauek zentzua hartzen dutela ezagupen edo aplikazio berriak aurkitzeko eta aurkitutakoa adierazi eta horren berri emateko, erabilera funtzionaleko testuinguru batean erabiltzen direnean. * Ikaskuntza iharduera soziala denez gero, ikaskuntza eta talde-elkarrekintza sakonki lotuta daude. Zentzu honetan, taldeak eskola-ikaskuntza asko eta asko burutzen diren toki gisa duen zeregina azpimarratzen da. Ikaslearen oinarrizko funtzioak taldeen itxuraketan laguntzea, beronen oreka, funtzionamendua eta taldekide bakoitza bertan egokiro integra dadin zaintzea eta, burutu daitezen desberdintasun edo diskriminazio egoerak konpontzea edo konpentsatzea da. Taldearen testuingurua arazoak eta bakoitzaren hezkuntz beharrak ulertu behar diren tokia da, kontutan hartuz, talde dinamikek ikaskuntz prozesuak bultza edo eragoz ditzaketela, orokorrean edo ikasleren baten kasu partikularrean. Eskola komunitatekide desberdinen arteko komunikazio harremanek eragin nabaria dute ikaskuntzarengan. * Edukin jakin batzuk proposatuko dira unitate didaktiko bakoitzarentzat. Edukinen antolamendu (didaktiko) hau fokapen anitzetik egin daiteke: disziplinazko, disziplinarteko, arloko edo fokapen globaltzaile batetik. Etapa honetako ikasleek errealitatea ikusteko eta ezagutzeko duten erarekiko koherenteen dirudiena fokapen globaltzailea da. Fokapen honetan arlo desberdinei dagozkien edukin desberdinak taldearen esperientziarekin eta interesekin eta bizi den inguruarekin lotutako ikaskuntz egoeraeik aurrera artikulatzen dira, ikasi beharreko edukin desberdinek esangura eta funtzionaltasuna hartzen duten egoera delarik. * Hezkuntz muinbakarreko planteamendu batean ikaslegoaren aniztasunaren arretak aparteko garrantzia hartzen du. Curriculum-proposamena bera, bere izaera irekia eta malgua medio, garatzeko asmo dagoen gaitasun-espektroaren hedadura medio eta irakaskuntz funtzionalekiko enfasia medio, ikasgelan praktikan jar dadin curriculuma taldearen eta taldekideen errealitatera egokitzea eta hari erantzutea errazten ari da. Egokitzapenak ikasgelako Programazio Orokorra burutzerakoan planteatu behar dira. Taldean pentsatzerakoan, bere errealitate osoa gain hartu behar da eta taldekide guztiengan pentsatuz programatu behar da, kontutan hartuz, beren gaitasuna medio sakontasun edo formalizazio gehiagoko lan-proposamenak galda ditzan taldekideari edo xedatutako helburuak lortzeko laguntza pertsonala behar duenari programazio horren zein eite egokitu behar zaizkion. Kasu hauetan, egokitzapenek garrantzirik gutxieneko eiteengan eragina izan dezaten arreta jarri beharko da: ikasgelako antolamendua aldatuz, ikaslegoaren elkargoa aldatuz, metodologiako aspektuak aldatuz; baliabideak edo iharduerak dibertsifikatuz, irakaslearen arreta zuzenaren gehikuntzaren bidez... Guzti hau aski ez balitz, oinarrizkoak diren zenbait edukinen ikaskuntzara emandako denbora luzatuz, edo garrantzi gutxiagoko edukinak murriztuz; eta azken kasuan, zenbait ikaskuntz ondorengo ziklorako utziz, baita zikloaren zenbait edukin eta ondoriozko ebaluazio irizpideak ere. Halere, zenbait ikasleen ezaugarri bereziek hala galdatuko balute, banakako curriculumaren egokitzapenak egin ahal izango dira. * Hezkuntz ihardueran parte hartzen duten elementu desberdinen antolamendua kontutan hartu beharreko beste tresna da. Garrantzitsuen diren curriculumelementuen antolamenduaz gain (edukinak, ihardue rak, baliabide didaktikoak), hezkuntz prozesuan eragin argia duten beste batzu badaude. Elementu hauen artean azpimarratzekoak dira denbora, espazioa, ikaslego edo irakasle-taldeen elkargoaren erabilera zuzena. Irakaslegoaren antolamenduan heterogenotasuna irizpide nagusia izango da eta irakaslegoaren antolamenduan, irakaskuntz lanaren koordinazioa, batez ere ziklo be rean parte hartzen dutenen artean. * Azkenik, ebaluazioa, hezkuntz prozesuaren oinarrizko ataltzat hartu behar da, ez bait da lortutako emaitzetan soilki oinarritzen, baizik eta berezko prozesuan ere, modu jarraikorrez, nahiz ikaslegoaren lana nahiz ikaskuntz interbentzioa bideratzeko helburuz. Ebaluazioak, Ikastetxea hezkuntz unitate aktibo gisa barne hartu behar du, irakaskuntz iharduera eta ikasleen ikaskuntzak, hiru eremu hauen arteko elkar-harremana kontutan hartuz. Lortzeko asmo dagoen ebaluazio formatzaileak kualitatiboa izan behar du; egoera bakoitza definitzea ahalbide dezana, lortutako hobekuntzak, aurkitutako zailtasunak, aipatu zailtasun horien zergatia eta horiek gainditzen saiatzeko proposamenak. Fidagarria izan dadin, ebaluazioa, behaketen eta datu garrantzitsuen erregistro sistematikoan oinarritu behar da, kontutan hartu beharreko irizpide eta gaitasun desberdinen kontrastean (ebaluazio globala) eta ikasgelan parte hartzen dutenen ikuspuntu desberdinetan (ebaluaketa integratua) . LEHEN HEZKUNTZA INGURU NATURAL ETA SOZIALAREN EZAGUERA 1. SARRERA Ingurune kontzeptuaren definizioak eta bere esanguraren analisiak Inguru Natural eta Sozialaren Ezagueraren ulermen eta interpretazio zuzenerako funtsezko ezaugarriak eskaini dituzte. Ingurunetzat, pertsonen iharduerak burutzen direneko testuingurua itxuratzen duten jite desberdineko elementu, faktore edo/eta gertakari multzoa ulertzen da. Ingurunea ez da bakarrik pertsonak diharduen eszenatokia, baizik eta hura honen osagarria da eta biak etengabeko elkarrekintzajarraian daude. Ingurunea pertsonek, animaliek, landareek, elementu fisikoek, erliebeak, klimak, giza obra eta eraikuntzek, komunikabideek, gizarte usadio eta ohiturek... osatzen dute. Hau da, «osotasun» bat, hots, elkarren arteko eralazioa eta menpekotasuna duten elementu natural eta sozialek osaturiko multzo konplexu bat. Pertsonarentzat, ingurunea, habitat naturala da, bizitzaren ingurua eta testuinguru esanguratsua. Hezkuntz curriculumaren esparruan, ingurunea, ezaguera xedea izateaz gain, ikaskuntzaren iharduketa eremua, elementu motibatzailea eta errekurtso sustatzailea da. Beharrezko da «ingurune» eta «giro» kontzeptuak mugatzea eta bereiztea, bien artean duten lotura sakona medio. Giroak izaera globala dauka eta ez da ingurunearekin nahastu behar, azken honek, haren osagarri izanik esangura murriztuagoa duenez. Ingurunea, pertsonari dagokion kontzeptua da, hurbiltzat sentitutako eta nabaritutako giroa, hain zuzen ere. Pertsona haziz eta garatuz doan neurrian, geroz eta zabalagoak diren eremuekiko berak duen pertzepzio eta iharduketa gaitasuna ere gehituz dos, ondorioz, ingurunea denboran eta espazioan zabaltzen delarik. Arlo hau ere, zenbait aspektutan, ingurugiroko ikuspuntutik uler daiteke. Zentzu honetan, ingurunea, pertsonak duen girotzat har daiteke, pertsona inguratzen duena eta bizitzea ahalbidetzen diona, gizadiaren esistentzia bera baldintzen duena alegia. Honela, ingurugiroko hezkuntzak ingurugiroaren eta hezkuntzaren arteko erlazioaren birformulazioa dakar, ingurunea informazio iturri gisa (giroa ikastea) eta ikaskuntzetarako tresna gisa erabiltzea (ingurunea ikastea) ahalbidetuz eta hura dimentsio berri batez aberastuz: giroaren kudeaketa egokirako hezitzea. Giroarekiko Hezkuntzak, natura, gizarte eta kulturaren arteko lotura estuak islatzen ditu. Lotura hauek argi eta garbi ageri dira gizarteak naturan duen eraginean eta naturan sortzen dituen aldaketetan, beren elkarrekintzan, baita kulturak gizartearen funtzionamendu eta antolamenduan duen eraginean ere. Giroak bi funtsezko osagarri ditu: bata, osagarri pertsonala, subjektiboa, esperientziazkoa, ondorioz, ezaguna eta bizia dena, zeinarekin pertsonak etengabeko elkarrekintza bait du - eta bestea, osagarri soziala eta kulturala, talde sozial baten esperientzi amankomunen kristalizazioa -bere heredentzia historikoa eta berezko jarraipide kulturalak dituena- pertsonak, bizitzan zehar ezagutuz eta deskribatuz doana. Errealitatetik deszentratuagoa den ikuspenerantz doan etapa honen hasierako ikuspen arras subjektiboak, aholkugarri, baita beharrezko ere egiten du etapa honetako ikaskuntzak esperientziak eta bizitzak emandako ezagueran hastea, ezaguera zirkuluak piskanaka zabalduz, espazioa eta denborarekiko urrunagoak diren errealitateko alderdiak, talde sozialeko kideek gehien hainbanatutako alderdiak alegia, bereganatu arte. Halaber, adin honi berez dagokion ingurunea globaltasun gisa hautemateak, arlo honi fokapen globaltzailea ematea dakar, baita bere edukinak abiapuntu gisa hartzea, arlo guztiak globalizatzeko. Hortik aurrera, geroz eta analitikoagoak diren prozesuak has daitezke, errealitatearen ezaguera konplexuagoa eta osoagoa bultzatuz, haur esperientzia oinarritzen den guztiaren erreferentzia inolaz ere galdu gabe. Bestalde, ahaztezina da, inguruneak, bere dimentsio sozialean eta kulturalean batez ere, balioen, tradizioen, jakintzen berri ematen digula... azken batean, eskola erakundeak transmititu behar duen inguruneko kultura eta, ondorioz, arlo guztien curriculumean funtsezko edukin gisa barne hartu behar da; baina Inguru Natural eta Sozialaren Arloan modu zabalago batez eta garrantzi gehiagoz. Hezkuntz ekintza ikaslearen eta ingurunearen arteko elkarrekintzan oinarritzen da, bertan edukin desberdinek ikaslearentzat zentzua eta funtzionaltasuna hartzen dutelarik. Elkarrekintza hau ahalgarria izan dadin, ingurunea bere errealitate soziala eta kulturala kontutan hartuz ulertu eta gain hartu behar da, ikasleek ezagutzen eta bizitzen duten modu berean. Ikaskuntza interbentzioak taldea ingurunearekin harremanetan jartzen saiatu behar du elkarrekintza hori gerta dadin eta ezaguera eta afektuzko prozesu berriak pro bokatuz, aurkitzeko, ikertzeko eta esperimentatzeko tresnak eman behar dizkie. Elkarrekintza honek, autonomo izateko zailtasunekin topo egin dezanean, hezkuntz interbentzioa bitarteko elementu gisa erabili beharko da. Ikuspuntu epistemologikotik, arloak ez du berariazko oinarririk; hala eta guztiz ere, Gizarte Zientziek, Natur Zientziek, Teknologiak, Ekologiak eta bestelako jakintzagaiek, bakoitzak errealitatearen azterketarekiko ikuspuntu partikularretik, gorputz kontzeptuala, ezagupenak eskuratzeko berariazko metodologia zientifikoa eta bere tradizio akademikoa eskaintzen dute. Oso garrantzitsuak dira Ezaguera Natural eta Sozialaren arloko ekarpenak Lehen Hezkuntzako xedeak eta helburu orokorrak lortzeko: ekintzarako autonomia ingurunean, oinarrizko tresnen sozializazioa eta eskurapena, adibidez, komunikatzeko gaitasuna, ingurunea interpretatzeko eta bertan aktiboki eta kritikoki esku hartzeko gaitasuna, bizi sozialean parte hartzeko... Arlo guztietan dauden hezkuntz atalak, baina, dudarik gabe, arlo honetako funtsezko edukinak direnak. Honela, Inguru Natural eta Sozialaren Ezaguera arloak ondoko hauetarako oinarrizko elementuak dakartza: - autonomia pertsonalaren garapena eta pertenentziazko talde sozialekiko eta bizi den ingurune naturalarekiko identifikazioa; - higieneari, elikapenari eta arreta pertsonalari buruzko ohituren eskurapena eta praktika autonomoa; - eguneroko esperientziak planteatzen dituen ara zoekiko irtenbideen ikerketa, esplorazioa eta bilaketa sistematikorako gaitasunen garapena; -jarrera eta balioen eskurapena, garapen pertsonal eta sozial orekatua eta solidarioa lortzeko; Guzti honetatik datoz arlo honi berez dagozkion oinarrizko edukinak, ondoko edukin-multzo hauetan banatuak: - l. Multzoa: Gizakia eta Osasuna. - 2. Multzoa: Ingurune fisikoa eta giza ekintza. - 3. Multzoa: Bizidunak. - 4. Multzoa: Ingurune soziala. - 5. Multzoa: Lana, energia, makinak. - 6. Multzoa: Informazioa, komunikazioa eta garroiobideak. - 7. Multzoa.: Aldaketa historikoak eta eguneroko bizitza. - 8. Multzoa: Lurra eta gure garata. * Alde batetik, elkarren arteko erlazio sakona duten hiru ezaguera eremu handiri dagozkie. Ardatz kontzeptualtzat hartzen diren ardatz hauek ondokoak dira: - Subjektua - Ingurunea - Subjektuaren eta Ingurunearen elkarrekintzak eta aldaketak. «Ardatz kontzeptual» hauen azterketa, horren garapenerako balio duten erreferentzi puntu batzuetatik abiatzen da: espazioa-denbora, norbanakoa/gizartea, ingurune fisikoa/ingurune soziala, biziduna/bizigabea, elementu naturalak/elementu transformatuak. * Bestalde, prozedurazko edukinek funtsezko zeregina dute arlo honi berez dagozkion ikaskuntzak aurkitu eta garatzeko. Horien zehar ikasleek berezko ikaskuntzak sor ditzakete eta hezkuntz interbentzioa, ikerketa, irudikapen eta berbalizazio prozesuan eus daiteke. Multzo bakoitzari berez dagozkion mota honetako edukinak, oinarrizko hiru «prozedurazko ardatzen» inguruan garatzen dira: - Errealitatearen aurkikuntza eta hurbilketa. - Informazio jasotze eta komunikazioa. - Aplikazioa eta eraikuntza. * Azkeník, arlo honek, jarrerazko edukinak lantzeko garrantzi handiko zenbait egoera, motibazio eta ekarpen bultzatzen ditu, ni pertsonalaren autonomia eta garapenerako eta horren dimentsio sozialerako. Hau dela eta, edukin hauek hiru «jarrerazko ardatzen» inguruan artikulatu dira: - Pertsonalizazioa (nortasun eta autonomi pertsonala) - Sozializazioa (taldean integratzea eta parte hartzea) - Segurtasuna eta Higienea 2. HELBURU OROKORRAK Ingurune Natural eta Sozialaren Ezagupenaren irakaskuntza Lehen Hezkuntzan zehar. ikasleek ondoko gaitasunak garatzeko laguntza ematean datza: 1. Giza gorputza eta gorputz honen posibilitateak eta mugak ezagutzetik eratortzen diren osasunari eta gorputzarekiko arretari buruzko ohiturei jarraiki jokatzekoa, desberdintasun indibidualekiko (adina, sexua, ezaugarri fisikoak, nortasuna, etab.) onarpen eta begiramenezk ojarrera azalduz. , 2. Taldeko ihardueretan parte hartzea, eraikuntza, erantzukizun eta elkartasunezko jokabidea hartuz, helburu amankomunen arabera ekarpen propioak eta besteenak baloratuz eta jokabide demokratikoaren oinarrizko printzipioak errespetatuz. 3. Ezaugarri eta bereizgarri propioak (bizikidetasun jarraibideak, kideen arteko erlazioak, hainbanatutako ohitura eta balioak, hizkuntza amankomuna, interesak, etab.) dituzten gizarte taldeetako kide izatea aitortu eta preziatzekoa, beste taldeekiko desberdintasunak errespetatuz eta baloratuz eta desberdintasun hauengatiko edozein diskriminazio mota baztertuz. 4. Gatazka, desberdintasunak antzemateko mekanismo demokratiko gisa konsideratzea eta aldaketa eta gainditze faktore gisa erabiltzea taldeen baitan. 5. Oreka ekologikoaren defentsa eta berreskuraketaren aldeko jarrera batetik eta kultur ondarearen kontserbaketaren aldeko jarreta batetik, gizakiek ingurunean esku hartu dutenaren adierazpenak baloratzekoa, eguneroko ihardueretan egindako balorazioarekiko era koherente batez jokatuz. 6. Ingurugiroa sistema gisa ulertzekoa, non elementu fisiko, natural, sozial, kultural,... desberdinek elkarren arteko ekintzak burutu, aldaketak eragin eta, denborarekin, ingurugiroarekiko hainbat arazo sor ditzaketen, arazo hauek kritikoki aztertu behar direlarik eta berauei erantzukizunezko soluzioak bilatu behar zaizkielarik. ' 7. Ingurune sozio-naturalaren elementuetan denbora joan ahala burutu diren aldaketa eta transformazioak ezagutzekoa, aldaketa hauen aldiberekotasun eta jarraikera erlazio batzu ikertzekoa eta kontzeptu hauek une honetako eta beste une historikoetako ezaguerara aplikatzekoa. 8. Inguru sozio-naturalaren elementuak identifika tzekoa, beren ezaugarri garrantzitsuenak, antolamendua eta elkarrekintzak aztertuz eta gero eta konplexuagoak diren espazio eremuak menperatzean aurrera eginez. 9. Ingurune sozio-naturalaren egitate, kontzeptu eta prozesuak interpretatu, adierazi eta errepresentatzeko, kode desberdinak erabiltzekoa (kartografikoak, zenbakizkoak, ikonikoak,...). 10. Inguruaren elementu esanguratsuekin erlazionatutako galdera eta arazoak identifikatu, planteatu eta konpontzekoa, gero eta sistematikoagoak eta konplexuagoak diren informazioaren bilaketa, bilketa eta trataerari, aieruen formulazioari, hauen martxan jartzeari eta konponbide alternatiboen ikerketari buruzko estrategiak erabiliz. 11. Zenbait material, substantzia eta objeturen propietate elementalak ezagutu eta erabiltzekoa, aldez aurretik ezarritako helburua duten dispositibo eta aparailuak diseinatu eta eraikiz. 12. Ingurunean, hainbat objetu eta errekurtso teknologiko identifikatzekoa eta hauek giza behar jakin batzu asebetzeko emandako laguntza baloratzekoa, garapen teknologikoa Lurra planetaren -bere osotasunean-ingurugiroaren kalitate hobea lortzera bideratzearen aldeko jarrera hartuz. 3. EDUKINAK 1. MULTZOA. GIZAKIA ETA OSASUNA A) Edukin kontzeptualak. 1. Giza gorputza: morfologia eta erlazio, elikapen eta ugalketa sistemak. Gorputz aldaketak: haziera eta garapena. 2. Pertsona, izaki indibidual gisa: nortasuna eta autonomi pertsonala. Eskubide eta betebehar indibidualak. 3. Pertsona, izaki sozial gisa: partaidetza-taldeak, taldean parte hartzea. 4. Sexualitatea: nortasun sexuala, egitate sexualaren dimentsio fisiologikoa, afektiboa eta harremanezkoa. Sexuen arteko berdintasuna. Rol sexistak eta diskriminazio sexuala. 5. Osasun indibiduala eta soziala: prebentzioa eta higienea. B) Prozedurazko edukinak. a) Errealitatearen aurkikuntza eta hurbilketa l. Giza-gorputzeko organoen eta beren funtzionamenduen behaketa, kokapen eta identifikazio tekniken erabilpena. 2. Taldeen eta beren antolamenduaren bereizgarrien identifikazioa eta deskripzioa: familia, klasea, auzoa, herria. 3. Izaera sexistako adierazpenen analisia egoera desberdinetan (familia, ikasgela, joko eta kirolak, lana) eta komunikabideetan (telebista, publizitatea). b) Informazioaren jasotze eta komunikazioa 4. Eritasun sintomen berrezagutza: sukarra, mina... Termometro klinikoaren erabilera, auskultazioa... c) Aplikazioa eta eraikuntza 5. Istripu eta emergentziazko egoerekiko iharduketak: lehen sorospenak: lehen laguntzak. C) Jarrerazko edukinak. a) Pertsonalizazioa 1. Norberaren gorputza eta nortasun sexualaren onarpena eta desberdintasunen balorazio positiboa. b) Elkarbizitza eta sozializazioa 2. Pertsonekiko begiramena eta harreman afektibo positiboen balorazioa, jarrera sexistak errefusatuz. Sexualitatearen eite sozial eta kulturalen balorazioa. 3. Talde-ihardueretan parte hartze pertsonala eta rolen gain hartzea, xedatutako arauak errespetatuz. c) Segurtasuna eta Higienea 4. Eremu desberdinetan istripuen prebentziorako segurtasun arauak lantzea eta praktikan jartzea. 5. Osasunari on egiten dioten ohitura eta jarreren balorazio positiboa: higiene pertsonala, ariketa fisikoa, atsedena, dieta orekatua, aldizkako azterketa medikoak... 6. Osasunari on egiten dioten ohitura eta iharduera sozialen balorazio positiboa: garbitasun publikoa, medikuntza prebentiboa, kirola... 2. MULTZOA. INGURUNE FISIKOA ETA GIZA EKINTZA A) Edukin kontzeptualak. 1. Gure paisaia naturala ekosistema gisa: herriko, eskualdeko, Euskal Herriko eta Espainiako lurraldeko erliebea, klima, flora eta fauna. 2. Klima, lurzorua, altitudea eta landaretzaren arteko erlazioa. 3. Erliebea paisaiaren itxuraketan: mendiak, ibaiak, gorabehera geografikoak... Giza bizimoldeen ondorioak. Paisaiaren aldaketa giza ekintzaren ondorioz. 4. Uraren zikloa. Uraren arazketa eta kutsadura. Airea eta kutsadura atmosferikoa. 5. Zerua: eguzkiaren ibilbidea eta Lurraren mugimenduak; ilargiaren zikloa; planetak eta izarrak. 6. Materiaren ezaugarriak eta propietateak. Estatu aldakuntzak. Oinarrizko magnitude batzuen neurketa. 7. Material solidoen azterketa (harriak, mineralak, zura...), likidoak (ura, alkohola, esnea...) eta gasak (airea, butanoa, keak...) 8. Aldakuntza fisikoak (tokia, forma, tenperatura, estatua...) eta aldakuntza kimikoak (errekuntzak, oxidazioa, fermentazioa, deskonposizioa): eguneroko bizitzarekiko presentzia eta ondorio praktikoak. B) Prozedurazko edukinak. a) Errealitatearen aurkikuntza eta hurbilketa 1. Kanpo-lana: behaketa sistematikoa, erregistroa, mapa eta krokisak lantzea, sinboloen erabilera. 2. Paisaia eta ingurune jakin batzuen osagarrien behaketa eta identifikazioa: basoa, zelaia, idoia, ibaia, hondartza... 3. Bere ingurunearen bizimoldeetan eragina duten elementuak identifikatzea. 4. Esperimentazioa: materia batzuen propietate eta aldaketei buruzko esperientzien burutzapena. Hipotesiak lantzea eta berauek egiaztatzea. b) Informazioaren jasotze eta komunikazioa 5. Erabilera amankomuneko materialen identifikazioa eta sailkapena, ezaugari jakin batzuen arabera. 6. Eguraldiaren behaketa eta neurketarako aparailu eta tresnen erabilera. Tenperatura eta bestelako datu klimatikoen grafikak burutzea eta beraien interpreta zioa. 7. Mapen interpretazioa: Euskal Herriko eta Espainiako mapetan gorabehera geografiko nagusien, zona klimatikoen eta landaretzaren lekutzea. c) Aplikazioa eta eraikuntza 8. Mapak, krokisak eta maketak lantzea. C) Jarrerazko edukinak. a) Pertsonalizazioa 1. Ingurugiroaren kontserbaziorako sentiberatasuna eta begiramena. ' b) Sozializazioa 2. Herriko, eskualdeko, Euskal Herriko eta Espainiako lurraldeko paisaien aniztasuna eta aberastasunaren balorazioa. c) Segurtasuna eta Higienea 3. Elementu arriskutsuen eremuan eta manipulazioan segurtasunezko arauen ezaguera eta aplikazioa. 3. MULTZOA. IZAKI BIZIDUNAk A) Edukin konczeptualak. 1. Animalia eta landareen morfologia. Elikapen, ugalketa eta desplazamendua. Izaki bizidunen eta habitat naturalaren arteko erlazioa. 2. Animalia eta landareen sailkapena. 3. Izaki bizidunen funtzioak. Haziera eta garapena. Izaki bizigabeekiko desberdintasunak. 4. Animalia eta landareak oreka ekologikoan: elikadura katea eta funtzio klorofilikoa. B) Prozedurazko edukinak. a) Errealitatearen aurkikuntza eta hurbilketa 1. Inguruko animalien eta landareen azterketa morfologikoa. 2. Gizakia eta gainerako izaki bizidunen arteko analogien eta desberdintasunen behaketa. 3. Animalien eta landareen behaketa tresna sinpleen bidez (lupa, pintza eta begibitako lupa...) eta ebakipen eta mikroskopioaren bidez. b) Informazioaren jasotze eta komunikazioa 4. Inguruneko zenbait landareen jasotzea eta sailkapena. Sailkapena ezaugarri desberdinen arabera. 5. Animalia eta landareei buzko informazioa jasotzea, dokumentu idatzi eta grafikoak erabiliz. Fitxak lantzea. 6. Animaliak eta landareak identifikatzea gida eta sailkapen sinpleak kontsultatuz. c) Aplikazioa eta eraikuntza 7. Lurtegiak, belartegiak eta aquariumak eraikitzea. Landare zaintza lorapoteetan, lorategietan eta baratzean. Etxeko animalien zaintza. C) Jarrerazko edukinak. a) Pertsonalizazioa 1. Izaki bizidunen gaineko ikerketa eta behaketarekiko interesa eta jakinmina. 2. Behaketa tresnen eta lanerako materialen mantenimendu eta erabilera arauekiko begiramena. b) Sozializazioa 3. Animalia, parke eta lorategien begiramena eta zaintza, horien narria ditzaketen istripuak eta iharduketak ekidinez. 4. MULTZOA. GIZA INGURUNEA A) Edukin kontzeptualak. l. Biztanlegoa: - Jaiotzak, hilkortasuna, migrazioak. - Euskal Herriko biztanlego-multzoratze motak eta banaketa; Euskal Herriko eta Espainiako lurraldeko herrigune nagusiak. 2. Antolamendu sozialak: familia, ikastetxea, taldeak, auzoa. 3. Lurraldearen antolamendua: herria, eskualdeak, herrialdeak, Autonomi Elkartea, Estatu Espainiarra. Europako Komunitatea: osatzen duten herriak. 4. Giza Iharduerak: - ekoizpen sektoreak - iharduera kultural eta artistikoak - gizarte eta etxeko iharduerak - inguruko lanbiderik ohizkoenak - langabezia - aisia eta denbora librea 5. Gizarte tentsioak: laboralak, politikoak, etnikoak... Gatazkak konpontzeko era demokratikoak. 6. Kontsumoa. B) Prozedurazko edukinak. a) Errealitatearen aurkikuntza eta hurbilketa 1. Norberaren lurraldeko lurralde historikoak eta eskualdeak, Euskal Herriko eta Espainiako lurraldeko herrigune nagusiak, baita Europako Komunitateko herriak ere mapetan lekutzea. 2. Elkarrizketa eta inkesten bidez, erakunde sozia lak, lanbide eta lan desberdinen baldintzak ezagutzea... 3. Hurbil dagoen erakunde sozial baten funtziona menduari buruzko analisia, simulazio jokoen bidez. 4. Komunikabideetan zehar gatazka sozialen bat aztertzea. 5. Kontsumorako zenbait produktuen analisia. Kalitate/prezio erlazioa. b) Informazioaren jasotze eta komunikazioa 6. Biztanlegoa, giza antolamendu erak, lanbide egoerak, talde artistiko eta musikalak... bezalako gaiei buruz giza komunikabide desberdinetatik datozen informazioak bildu eta ordenatzea. 7. Gizarte talde baten ezaugarrien eta berak dituen gatazken erregistroa. Taldearen garapenaren analisia edo bere gatazkaren batena. 8. Lan monografiko sinpleak lantzea. c) Aplikazioa eta eraikuntza 9. Etxeko lanen ezaguera eta iharduketa. 10. Asanbladaren funtzionamendu arauen ezaguera eta berauen erabilera taldearen eztabaidetan parte hartzerakoan nahiz taldeko erabakiak hartzerakoan. C) Jarrerazko edukinak. a) Pertsonalizazioa 1. Etxeko eta eskola lanen iharduerekiko erantzukizuna. Taldekide bakoitzak taldean burutzen duten funtzio desberdinen balorazioa. 2. Norberaren komunitatean eta beste komunitateetan ematen diren ohitura eta bizimoldeekiko sentiberatasuna eta begiramena. b) Sozializazioa 3. Lan eta lanbide desberdinen nahiz beren funtzioen balorazioa gizartearen osotasunean. 4. Talde-lanean eta talde-ihardueretan parte hartze arduratsua eta lankidetza izpirituzkoa. 5. Gatazka indibidual nahiz kolektiboekiko elkarkidetasuna eta ulermena. Gatazka errealen edo egoera simulatuetan prestatutakoen gainditzea, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez. c) Segurtasuna eta higienea 6. Kontsumoarekiko iharduketa kritikoa. Kontsumo arauen ezagupena, iraungipen-epeak... MULTZOA. LANA, ENERGIA ETA MAKINAK A) Edukin kontzeptualak. l. Erabilerarik maizena duten makinak eta aparailuak. Makina motak. Mugimendua transmititzen duten mekanismo eta operagailuak. 2. Energia iturriak: - Beroa: ekoizpena, transmisioa, ondorioak. - Energia elektrikoa: ekoizpena (pilak, dinamoak) eta erabilpena etxeko eta industri bizitzan. Zirkuitu elektrikoak. - Argia: hedadura. 3. Euskal Herriko oinarrizko industri sektoreak: jatorria eta garapena. Lehengaiak. Ekoizpen eta merkaturatze prozesuak. Industri birmoldaketa. B) Prozedurazko edukinak. a) Errealitatearen aurkikuntza eta hurbilketa 1. Makina eta mekanismo desberdinen behaketa. Beren funtzio eta erabilgarritasunaren analisia. 2. Ohizko erabilerako aparailuei buruzko lan monografikoak. 3. Inguruneko industrien azterketa: horien esistentziaren zergatia; lehengaiak, elaborazio prozesuak, industri produktuak, kontsumo tokiak, garraioa eta , merkaturatzea; ondorio postiboak nahiz negatiboak. b) Informazioaren jasotze eta komunikazioa 4. Ur, argi... kontagailuen irakurketa... Ordainagirien ulerpena. 5. Denboraldi jakin batetan zehar ur, argi, gas... kontsumoko datuen bilketa. Grafikoak lantzea. c) Aplikazioa eta eraikuntza 6. Tresna praktikoak gauzatzeko erabiltzen diren erremintak maneiatzea. 7. Zirkuitu elektrikoen eraikuntza. 8. Mekanismo sinpleak erabiliz aparailuen eraikun tza (gurpil, engranaje, polea, palanka...) eta energia mota desberdinak, problema praktiko bat konpotzeko. C) Jarrerazko edukinak. a) Pertsonalizazioa l. Teknologiak bizitza arruntean duen garrantziaren kontzientzia eta berak dakartzan hobekuntzena, nahiz etxeko bizitzan nahiz lanaren munduan eta, baita erabilera jakin batzuen ondorio negatiboena ere. 2. Energiarekiko erabilera irrazionalen eta neurriz gainekoen kontzientzia. Energia aurrezteko modu praktikoen bilaketa. b) Sozializazioa. 3. Lan mota desberdinen (teknikoa, eskulana,...) eta horretan dihardutenen balorazioa. Aipatu ihardueretan dihardutenen lan amankomunaren ekarpenaren balorazioa. 4. Teknologiaren ezarpenaren ondorioz sortutako bizitza aldaketekiko kontzientzia. c) Segurtasuna eta higienea 5. Tresnak, aparailuak eta makinen mantenimendu, segurtasun eta erabilerari buruzko arauen ezaguera eta begiramena. 6. MULTZOA. INFORMAZIOA, KOMUNIKAZIOA ETA GARRAIOBIDEAK A) Edukin kontzeptualak. l. Pertsonen arteko eta masa komunikabideak. 2. Informazioaren teknologia berriak: - ikusentzute komunikabideak: eskaintzen duten informazioaren ezaugarriak; - Informatika: informazioaren biltegiraketa, trataera eta hedadura. 3. Komunikabide eta garraiobideak. Euskal Herrian baldintza geografikoek errazten edo eragozten dituzten garraiobide desberdinak. Itsas portuak. 4. Garraio publikoak. 5. Bide segurtasuna: trafiko arauak eta seinaleak. B) Prozedurazko edukinak. a) Errealitatearen aurkikuntza eta hurbilketa 1. Itsas portu bat, trenbide geltoki bat bisitatzea... Komunikabideak, garraiobideak ezagutzeko bidaia egitea.... 2. Garraiobide desberdinei buruzko ordutegi panelak, informazio seinaleak, trenbide eta errepide mapak, planoak eta abarren interpretazioa. 3. Bidaia baten planifikazioa egitea, planoak, mapak, garraiobideen ordutegi panelak, kostuen kalkuloa, emango den denbora... erabiliz. 4. Trafiko seinaleen eta arauen ezaguera eta interpretazioa. b) Informazioaren jasotze eta komunikazioa 5. Euskal Herriko komunikabide nagusien irudikapena... maketa soil, eskalako planoen bidez. 6. Publizitate-mezuak. c) Aplikazioa eta eraikuntza 7. Eskutitzak, egunkariak, hormirudiak, irratigidoiak, ikusentzute muntaiak... gauzatzea. 8. Komunikaziorako aparailuak (telefonoa) eta ikusentzute baliabideak (argazkiak, diapositibak, bideoa...) maneiatzea. 9. Datuak bildu eta maneiatzeko informatika programa sinpleak maneiatzea. C) Jarrerazko edukinak. a) Pertsonalizazioa 1. Komunikabide desberdinen eraginaren kontzientzia. Aipatu komunikabideen erabilerarekiko jarrera kritikoa eta autonomia, batez ere telebistari dagokionez. 2. Publizitate mezuekiko jarrera kritikoa. b) Sozializazioa 3. Komunikabideek garapenerako dakartzaten abantailen eta ingurunerako begiramenaren arteko beha rrezko orekaren kontzientzia. 4. Garraiobide publikoen erabilera eta trafikoaren ondorioz sortutako arazoekiko begiramena. c) Segurtasuna eta higienea 5. Trafiko arau eta seinaleekiko begiramena. 7. MULTZOA. ALDAKETA HISTORIKOAK ETA EGUNEROKO BIZITZA A) Edukin kontzeptualak. 1. Oinarrizko denbora kontzeptuak: aldibereko gertakariak, aurrekoak eta ondorengoak, gerokoak, aurretikoak...; iraupena. 2. Denbora-neurri unitateak: eguna, astea, hilabetea, urtea, mendea. Kristo aurretik eta Kristo ondoren (K.A. eta KO.) denbora erreferentzia. 3. Historian zehar gizarteen (zibilizazio primitiboak, antzinate klasikoa, erdi aroa eta garai modernoa) eguneroko bizimoldeen bilakaera (etxebizitza, jazkera, famili eta gizarte antolamendua, lan egiteko moduak... ) 4. Euskal Herriko iraganeko eta gaur eguneko ohiturak, tradizioak eta kultur adierazpenak. 5. Gure mendeko gertakari nagusienekiko hurbilketa. Gertaera, gizon eta emakume nabarmenak. B) Prozedurazko edukinak. a) Errealitatearen aurkikuntza eta hurbilketa l. Ikasleari eta bere familiari gertatutakoak ezezik zenbait gertaera historiko esanguratsuri dagozkion tokiak lekutzea mapetan. 2. Hirian, plaza, kale eta monumentuak eskainitako pertsonen ezaguera eta eginkizun nabarmenak. b) Informazioaren jasotze eta komunikazioa 3. Dokumentuetatik jasotako informazioa: ahozko grabaketak, material idatziak eta grafikoak, objektuak. Lan monografiko sinpleak lantzea. 4. Tradizio, narrazio, istorio, sinismen, esaeren... bilketa. 5. Familiaren historia lantzea eta norberaren friso historikoa eraikitzea. c) Aplikazioa eta eraikuntza 6. Krokisen burutzapena eta etxebizitzaren, jazkeraren, lan-tresnen, garraiobideen berreraikuntza, une historiko desberdinetan. C) Jarrerazko edukinak. a) Pertsonalizazioa 1. Bere historia, bere familiarena eta bera partaide duen giza taldearen historia ezagutzeko interesa eta jakinmina.b) Sozializazioa 2. Euskal Herriko ohiturak, tradizioak eta kultur adierazpenak ezagutzeko begiramena eta interesa. c) Segurtasuna eta higienea 3. Ondare historiko-artistikoaren kontserbazioa baloratzea eta berau zaintzea, baita dokumentu historikoak erabiltzerakoan ere. 8. MULTZOA. LURRA ETA GURE GARAIA A) Edukin kontzeptualak. 1. Lur Planeta. Kontinenteak eta itsasoak. Baliabide naturalak. Ingurugiroaren defentsa eta kontserbazioa. 2. Lurreko arrazak eta herriak. Kultur eta antola mendu sozio-politikoen aniztasuna. Giza Eskubideekiko begiramena. 9. Aberastasunaren banaketa. Herri garatuak, garatzeko bidean daudenak eta garatu gabeak (Hirugarren Mundua). Nazioarteko lankidetza eta elkartasuna. 4. Gatazka nagusiak Bakea. B) Prozedurazko edukinak. a) Errealitatearen aurkikuntza eta hurbilketa 1. Puntu kardinal, paralelo, meridiano eta ekuadorraren lekutzea. Lurreko puntu baten kokapena latitude eta longitudearen arabera. 2. Ozeano, itsaso, kontinente eta klima-zona handien lekutzea mapa mundian eta lur globoan. 3. Elkarrizketa eta eztabaiden bidez, munduko ingurugiro eta gizarte arazoei buruzko albiste eta dokumentuen irakurketa eta iruzkina. b) Informazioaren jasotze eta komunikazioa 4. Herrien pobretasun eta aberastasun egoerei buruzko datuen bilaketa. 5. Ingurugiro eta gizarte arazo eta gatazkei buruzko hormirudiak burutzea. C) Jarrerazko edukinak. a) Pertsonalizazioa 1. Eskubide indibidualen baiespena eta eta eginkizunak betetzeko erantzukizuna. b) Sozializazioa 2. Sexu, arraza, egoera ekonomiko eta bestelako arrazoiengatiko diskriminazioa hautematea eta baztertzea. 3. Pobrezia, diskriminazioa, marginazioa eta bestelako bidegabekeria sozialen aurrean sentiberatasuna. 4. Brste pertsonen, herrien, arrazen, etnien arazoekiko elkarkidetasuna. 4. EBALUAZIO IRIZPIDEAK l. Errealitateko informazioa jaso eta erregistratzea, inguruko objektu, animalia eta landareen ezaugarri behagarri eta erregularrei buruzko behaketa sistematikoko irizpideak eta ereduak jarraituz. Ikasleak errealitatearen behaketa-prozesu antolatua burutzen eta, inguruko objektu, paisaia, animalia eta landareen ezaugarri behagarriak berrezagutzen eta identifikatzen dakien ala ez ebaluatzea da ebaluazio honen xedea, baita ikasleak horiek egokiro antolatzen eta sailkatzen dituen eta behar bezala erregistratzen dituen, besteentzat eskuragarri izan daitezen. 2. Izaki bizidun, objektu edo fenomeno behagarri bat deskribatzea, orden tenporal eta espazial egokia jarraituz, ezaugarri garrantzitsuenak identifikatuz eta beste batzuekin alderatuz eta erlazionatuz, multzoan nahiz emaitzan bere garrantzia baloratuz, baita bere erabilgarritasuna eta interes ekologikoa nahiz soziala ere. Objektu, animalia eta landareen behaketatik deskripziora igarotzeko gaitasuna ebaluatzeko xedea dago; ezaugarrien sailkapen soiletik, ezaugarri garrantzitsuen identifikaziora pasatzeko gaitasuna, alderaketa prozesu baten bidez (klabe dikotomikoan egingo dena, hots, biziduna/bizigabea, ornodunak/ornogabeak, hosto iraunkor/erorkor...) ikasleari berdintasunez eta desberdintasunez nahiz horien arteko erlazioez ohartzea ahalbidetuko diona. Halaber, garrantzitsua da elementu desberdinak antolakera egokian aurkezteko gaitasunaz ohartzea, espazio edo denborazko irizpideak jarraituz. 3. Ahozko dokumentu, idazkin, mapa, grafikoetatik informazioa jasotzea, bizitza natural eta sozialari buruzko lan monografiko sinpleak burutzeko, batez ere garrantzitsuena jasotzeko eta argi eta garbi komunikatzeko gaitasuna baloratuz. Irizpide honen helburua xede jakin bat lortzeko, egoera eta gertakariei buruzko informazio iturriak kokatzeko eta funtsezko datu eta ideiak jasotzeko gaitasuna ezagutzea da. Eskuratutako informazioak hautatzeko eta antolatzeko eta horiei buruz sistemarik egokiena (grafiko, idazkin...) eta formarik egokienaren bidez komunikatzeko (hormirudi, laburpen, taula...) gaitasuna alegia. 4. Nozio espazialak eta puntu kardinalekiko erreferentziak erabiltzea norberaren burua lekutzeko eta orientatzeko, espazio mugatuetan objektuen kokapena lekutzeko edo deskribatzeko, plano eta krokisetan irudikatuz, bai eta lurralde baten baitan kokaturiko lekuak deskribatzeko ere, erreferentzia egokiak erabiliz eskala grafikoko mapetan irudikatuko direlarik. Ebaluaketaren xedea nozio espazialen barneratze maila ezagutzea da eta, ikasleak, perspektiba desberdinez, bere burua, objektuak eta tokiak kokatzeko erreferentzi puntu egokiak erabiltzen dituen ala ez jakitea. Halaber, ikaslea desplazatzerakoan orientatzeko duen gaitasuna edo helburu baterantz mugitzeko erreferentzi puntuak dituen ala ez jakitea. 5. Euskal Herriko eguneroko bizitzaren alderdi bereizgarrien bilakaera denboran antolatzea eta deskribatzea (etxebizicza, jazkera, lana, garraioa...), baita antolakuntza familiar eta sozialean gertatu ohi diren zenbait gertaera eta aldaketa historiko ere. Oinarrizko denbora nozioen (aldibatekotasuna, aurrekotasuna, gerokotasuna, iraupena...) barneratze maila egiaztatzea da ebaluazio honen xedea, baita aldaketa tenporalaren esangura ere, eguneroko bizitzaren eiteekin erlazionatuz. Ikaslea, historiako unerik nagusienetako ezaugarri edo pertsona garrantzitsuak berrezagutuz, denbora historikoa ulertzen hasia den ala ez, batez ere berezko inguruneko gaurko gertakariak aztertzerakoan. Azkenik, aldagarri tenporalari lotutako aldaketak modu ordenatuz eta argiz komunikatzeko gaitasuna ebaluatzeko asmoa dago. 6. Objektuak, animaliak eta fenomenoak behatzeko esperimentu sinpleak egitea, behaketa eta neurketa teknika eta aparailuak erabiliz; hipotesiak lantzea eta egiaztatzea eta, horiek pertsona edo inguruarengan izan ditzaketen eragin positiboak eta negatiboak ikustea. Fenomeno sinpleen behaketa eta esperementazio lana planifikatzeico gaitasuna baloratzean datza, horiek hobeto ezagutzeko neurketa erabiltzeko gaitasuna eta hori azaltzeko hipotesiak aurrera eramateko gaitasuna, ondoren berauek egiaztatzeko, ondorioa, partzialki behintzat, baldintzatzen duen aldagarria aldatuz. Halaber, interesgarria da egoera bat simulatzeko gaitasuna, eragin positiboak nahiz negatiboak ikusteko. 7. Ikaslearen ingurune hurbiletik ateratako arazo errazak konpontzea, informazio iturburu batzutatik bilduz (inkestak, galdesortak, irudiak, dokumentu idatziak), bildutako informazioa landuz (taulak, grafikoak, laburpenak) . Ikasleak errealitateko arazo zehatzak ezagutzeko eta aztertzeko ikertze metodoaz nolabaiteko trebetasuna hartu duen egiaztatzea du helburua irizpide honek. Iturburuetatik garrantzizko informazioa jasotzeko duen autonomia neurtuko da, eta baita informazio hori nola sistematizatzen duen eta emandako irtenbideetan duen esku hartzea ere. 8. Plan amankomun batetek hasita, talde-lanak burutzea, eginbeharrak taldekideen artean banatuz, diskriminaziorik gabe eta erantzukizunez eginez, bakoitzaren ekarpena baloratuz eta guztien artean barututako lanaz arduratuz. Lankidetza eta lan guztiekiko baliozko eta begiramenezko jarrerak gain hartu direla egiaztatu nahi da irizpide honekin, baita lan amankomunarekiko erantzukizuna ere. Bestalde, lan-plan bat autonomoki burutzeko eta talde-erabakiak hartzeko gaitasuna neurtuko da, eman beharreko pausoak adieraziz, eginbehar desberdinak taldekideen artean nola banatu diren definituz. 9. Talde-ihardueretan parte hartzea, pertsonak nahiz funtzionamendu arauak errespetatuz eta taldekide gisa dagozkien eskubideak eta betebeharrak gain hartuz eta sor daitezkeen gatazkak konpontzeko elkarrizketa erabiltzea. Ikasleak talde ihardueretan -nahiz lanekoetan nahiz jolasekoetan- gainerako kideen ideiak errespetatzen dakien, funtzionamendu arauak definitu eta betetzen diren eta gatazkak konpontzeko metodo demokratikoak, batez ere elkarrizketa eta negoziazioa, erabiltzen diren egiaztatu nahi da irizpide honekin. 10. Hurbilen dauden iharduera ekonomiko nagusienak identifikatzea, ekoizpen sektoreekin eta inguruko zenbait ezaugarriekin erlazionatuz eta, ekoizpen prozesuaren eta bertan lan egiten dutenen oinarrizko eiteak deskribatzea. Ikasleek beren inguruko iharduera ekonomiko nagusienak eta horiek sortutako arrazoiren bat identifikatzen dituztela, ekoizpen prozesuan ihardueren desberdintasunez eta horien arteko erlazioez, baita lan eta lanbide desberdinen existentziaz ere jabetzen direla egiaztatu nahi da irizpide honekin eta guztion ongizatearekiko bakoitzak duen ekarpena baloratzen dutela. 11. Problema praktikoak ebazteko maketa eta aparailu sinpleak eraikitzea manipulatzen errazak diren euskarrietan, energia iturri soilak eta mugimenduak bihurtzen edo transmititzen dituzten operagailuak erabiliz. Ondorio jakin bar lortzeko eskura dituzten energi iturriez zein puntutaraino baliatzen dakien neurtu nahi da (malguak, elastikoak, haizea, ur jauzia, pilak, motor txikiak...) eta eguneroko bizitzan erabiltzen dituen baliabide eta mekanismoak. Kausak eta ondorioak zein neurritan erlazionatzen dituen ebaluatu ahal izango da, eta ondorioz, mekanismo edo operatzailearen eta bete nahi den funtzioaren arteko egokitzapena. 12. Giza-gorputzaren bizitza funtzioetan inplikaruta ko organo nagusiak identifikatzea eta lekutzea, ohizkoen diren sintomen bidez minduta dagoena zein den detektatuz eta, istripuak edo emergentziak gertatzerakoan egokiro ihardutea. Ikasleek giza-gorputzaren organurik nagusienak lekutzen dituzten eta burututako funtzioekin erlazionatzen dituzten ebaluarzea da irizpide honen xedea. Sintoma soilen bidez (sukarra, mina, zorabioa, goragalea...) gaiso dagoen organoa hautematen duten. Istripu edo ukaldi batean zehar, behar bezala iharduteko oinarrizko ezagupen anatomikoak erabiltzen dituzten. 13. Elikadura dietak aztertzea eta lantzea, baita higiene arauak, ariketa fisikoa eta atsedena ere, ezaugarri pertsonalen, osasunarekiko dituzten ondorioen eta gaisotasunen prebentzioaren arabera. Oinarrizko bizitza funtzioak ezagutu ondoren, burutzen dituzten elikadura dietak, higienezko eta ariketa fisikoko iharduerak aztertzen dakiten egiaztatzea da irizpide honen helburua eta dieta orekatuak eta ahalegin fisikoa eskatzen duten jokoetan arau osasungarriak ezartzeko gaitasuna, baita garbiketa pertsonalean etajateko nahiz edateko moduan. 14. Euskal Herriko eta Espainiako lurralderik nagusienetako ezaugarriei buruzko ezaguera erabiltzea (paisaia, biztanlegoa, etxebizitza, giza iharduerak...) beharrak eta berezko eite positiboak erlatibizatzeko eta Autonomi Elkarteko eta Estatuaren osotasuneko aniztasunaren aberastasuna baloratzeko. Irizpide honen bidez Euskal Herriko Autonomi Elkarteko eta Espainiako lurralderik nagusienetako erliebe, klima, landaretza, fauna, populazio-asentamendua, kultura eta hizkuntzaz ikasleak zer ezaguera dituen jakin nahi da. Horien artean berdintasunak eta desberdintasunak aurkitzeko gai diren jakitea eta, horien bidez, bakoitzaren eite positiboez jabetzea eta propioa baloratzea, berau erlatibizatuz, norberarenarekiko identifikazioa besteenarena errefusatuz egin ez dadin. 15. Eguneroko bizitzaren adibideetatik, pertsonek baliabide naturalez (airea, lurzorua, ora, zuhaitzak...) eta energiaz egiten dituzten erabilerak identifikatzea, lortutako abantailak horiek sortutako desoreka ekologikoekin edo dakartzaten kostuekin kontrastatuz. Irizpide honekin ikasleak baliabide hauek pertsonen bizitzarako beharrezko elementutzat hartzen dituela egiaztatu nahi da, bere erabilera razionala kritikoki baloratzen duela eta horien kontserbaziorako eta berreskurapenerakojarrerak hartzen dituela. 18. Ingurune fisikoaren zenbait faktore (argia, tenperatura eta hezetasuna) eta izaki bizidunen ezaugarri batzuren arteko zerikusiak argitzeko aieruak adieraztea. Ikasleak ingurune fisikoaren egoera eta izaki bizidunen hazkunde egokiaren arteko zerikusia zein den, espezie desberdinetan egoera horien arteko diferentziak zeintzuk diren eta, behaketa errazagoko faktore batzuen eragina zernolakoa den asmatu duen- ala ez ebaluatu nahi da irizpide honen bidez. Halaber, pertsonak eta ingurune fisikoaren erlazioa eta azken honek giza bizitzan eta lanean izandako eragina aurkitu duten ala ez ebaluatu nahi da. 17. Izaera ekologiko, sozial, laboral, etnikoko egoera hurbiletan, eskala unibertsaleko arazo berdintsueki ko erreferentziak identifikatzea eta alderantziz, hurbilaren interpretazioa orokorraren interpretazioarekin aberas dadin eta hurbilean parte hartzea munduko arazo nagusien konponbiderako lagungarritzat jo dadin. Inguru propinan, arazo sozialak eta elkarbizitzakoak hautemateko gaitasuna baloratzean datza, baita arazo hauek, ikasleak komunikabideen bitartez, batez ere ikusentzutekoak, eskuratzen dituen arazoekin erlazionatzeko gaitasuna baloratzean ere. LEHEN HEZKUNTZA ARTE HEZKUNTZA l.SARRERA Arte Hezkuntza arloa, giza adierazpen eta komunikaziorako bide gisa, mintzaira arloan sartutzat jo behar da. Euskarri materialak, kontzeptu asko (adierazle, adierazi, igorle, hartzaile...) eta arteen bitarteko prozedura desberdinak mintzairatzat har daitezke izaera iru dikatzaile eta arautzaileko kodeak erabiltzen dituzten neurrian. Mintzaira hauek elkarrekin zerikusia dute eta , elkar aberasten dute. Tradizionalki, eskolak, kodetutako mintzaira mota batzuk bultzatu ditu -hitzezkoa eta zenbakizkoa bereziki-, mintzaira artistikoei arreta gutxiago emanez. Halere, gaur egun adierazpen forma hauek duten garrantzia ikusi da garapen pertsonalean eta pentsamendu, esperientzia eta sentiberatasunen adierazpenean eta komunikazioan. Arte mintzairaren berariazko kodeak ez dira erabatekoak ez eta itxiak ere, baizik eta, pentsamendu urrunkorraren garapenera zuzenduz gero, gertakari beraren aurrean erantzun desberdinak ematea ahalbidetzen dute. Bere malgutasun eta aldagarritasunari esker, kode hauek, behaketaren bidez pilatutako esperientzi pertsonalei egokitzen zaizkie, inpresio pertsonalak aberasten dituzten ikusmolde berriak sortzea ahalbidetuz. Arlo honetan hiru mintzaira batzen dira -plastikoa, musikala eta dramatikoa- hauen bidez kanpoko errealitateko eta barruko munduko eite desberdinak eta, haurraren esperientziak, pentsamenduak eta fantasiak atzematen, adierazten eta komunikatzen direlarik. Egintza artistikoaren hiru eremu hauek, beren garapenerako material eta elementu desberdinak erabiltzerakoan -soinua, irudia, keinua edo ahotsa- hezkuntz ihardueran desberdinketa galda dezakete. Hala eta guztiz ere, Lehen Hezkuntzan hiru mintzaira hauek arlo bakar batean biltzen dira arrazoi desberdinak medio: lehen hezkuntzaren izaera globaltzailea, adierazpen eta irudikapen bide desberdinen harreman garbiak, adierazpide desberdinen elkarrekiko aberastasuna, mintzaira eta adierazpide guztiak erlazionatzen eta nahasten direneko artea lortzearren mugak ezartzeko zailtasuna. Guzti honek eremu desberdin hauen nahiz beren elementuen trataera bateratua aholkatzen du, honen bidez hirurak arlo bakar batean ezartzea ahalbidetuko delarik. Lehen Hezkuntzan, fokapen globaltzailea ardatz amankomun batzuetatik abiatuz bideratzen da: pertzepzioa, adierazpena eta komunikazioa. Ardatz hauek elkarren arteko harreman sakona dute eta prozesu artistikoen komunikaziozko dimentsioan elkarren arte ko beharra. Haurrak errealitatearekin, beren inguruarekin erlazionatzea eta hautemandakoa barneratzea ahalbidetu behar da, adierazpenaren sustaketarako ezinbesteko pauso urrats, ondorengo komunikaziorako. Irakaslearen zeregina adierazpena ahalbidetuko duten prozedurak eta egoerak prestatzea izango da, haurrek ulertzen dutenaren eta sentitzen dutenaren geroz eta pertsonalagoa den mintzaira baten bidez, horiek subjektu aktibo gisa ihardun behar duten prozesuan. Artearen bidez inguruarekin harreman sortzaileagoa eratzen da, barruan esperimentatutako hunkipenak, sentipenak eta sentiberatasunak adierazten dira kanpokalderantz proiektatuz. Halere, ez da zuzena gaitasun sortzailearen garapenaren erantzukizuna Arte Hezkuntz arloaren esku soilki uztea; arlo guztiek susta ditzakete, intentsitate gehiago edo gutxigoz, egoera desberdinetan arazoak konpontzeko berezko estrategien bilaketa eta esplorazio prozesu autonomoen garapena, eta hala egin behar dute. Gaur egun, gure gizarteko banakakorik gehienak arte kontsumitzaile hutsak besterik ez dira, ez bait dute normalean arte gertakaria era kritiko eta pertsonalez ulertu eta asimilatzeko moduko oinarrizko ezaguerarik. Ikaslegoa kreatiboki estimulatzeak ez dakar bakarrik beren baliabide propioen erabilera ahalbidetzea, baizik eta gaitasun espresibo eta pertzeptibo handiagoaz horni diezaioten baliabide desberdinak ematea, kreazio eta komunikazio artistikoa egoera desberdinetan eta helburu desberdinetarako ahalbidetuko dutenak. Hezkuntz planteamenduetan aldaketa sustatu behar da, mimetismoa eta estereotipoak, erantzun pertsonalen bilaketa dakarten aberastasunaz eta sormenaz ordezkatuko dituztenak, pentsamendu urrunkorreko balioak aukeratuz. Etapa honetan funtsezkoa izango da iharduerak ikasleen esperientzi pertsonaletan eta beren jolasezko bizipen atsegingarrietan oinarritzea, beste adierazpen artistikoekiko hurbilketa bultzatuz, hots, arkitektura eta hirigintza -barne-espazioa eta altzaria, eraikin publikoak, kale, plaza eta lorategiak...eta eguneroko erabilerako objektu, keinu edo soinuan balioak aurkitzeko gaitasuna landuz. Iharduera artistikoak osagarri sozial eta kultural garrantzitsua dauka. Gertakari artistikoaren ezagutzan irudikapen bakoitzak testuinguru historiko-kultural jakin batetik erauzitako adierazpena duela ikusten dugu. Hezkuntz Artistikoak ikaslegoak ondare kultural horren ezaguera eta estima eskura ditzan ahalbidetu behar du, denboran zehar eta gizarte batetik bestera, irizpide eta estilo desberdinak izan dituen ondarea alegia. Garrantzitsua da Lehen Hezkuntzak ekoizpen artistikoari buruzko analisia eta gogoetari ekitea: Aipatu gogoeta esperimentaziotik eta mintzaira bakoitzean nabarmentzen diren elementu desberdinen manipulaziotik, jarraitutako prozesutik eta lortutako lan artistikoen hasierako analisiatik burutu behar da, adierazpeneko arazoekiko irtenbide eranginkor eta sortzaile gisa. Gogoeta honetarako, nahiz gertakari artiskoaren adierazpen eta komunikaziorako, beharrezkoa izango da berariazko kode artistikoen ezagupena. Hala eta guztiz ere, kode hauek ez dira haustura pertsonalekiko hain zorrotzak, malguago eta irekiagoak baino. Kode artistikoekiko lehen irakaspen honetan, uneak eta kul turaren arabera aldatuz doazen arau eta elementu berezien bidez, ekoizpen artistikoaren maila desberdinez jabetzen irakatsiko zaie: formala, matearial teknikoa eta edukinezkoa. Azken batean, Arte Hezkuntzak ikaslegoak, ahalegina. dakarten ekoizpen pertsonalak lantzeko eta material eta tekniken etengabeko menderapenean oinarritutako forma berriak bilatzeko atsegina garatzea du xede. PLASTIKA ETA IKUS ADIERAZPENA Irudiaren ezauguera eta interpretazioa da arlo honetako oinarrizko helburu bat. Gure gizartean elementu ikonikoek duten garrantzi, dimentsio eta potentzialtasunak, bitarte oso desberdinez eginak -tradizionalak edo teknologia modernoak- eta kontsumogaiak bihurtu izanak, ikasleari mezu ikoniko hauen interpretazioa eta analisi kritikoa erakustea galdatzen dute. Pertzepzio ikus-plastikoa ez da errealitateko elementu ordezkatzaileak hautematea bakarrik, haurrek espontaneoki burutu dezaketen irakatsi beharreko prozesu konplexua baino, esangura duten elementuak identifikatzean, ikusten denaren eta esperientzia edo aldez aurretiko ezagupenen arteko harremanak ezar-. tzean eta ulermena erraz dezaten analisi estrategiak erabiltzean datzan prozesua hain zuzen ere. Mintzaira ikus-plastikoaren bitartez burututako adierazpenak, lehentasunez bisuala den pertzepziotik hasi eta pertzibitutakoa barneratuz doan prozesua jarraitzen du emozioen, esperientzien iragazkian zehar... adierazpenean amaituz. Ahaleginik gabe ez da horrelakorik gertatuko eta beharrezkoa da ikaslegoa geroz eta modu autonomoagoz hori burutu ahal izateko gaitzea. Eremu honen baitako adierazpen orok, puntu, lerro, plano, kolore, testura... bezalako kontzeptuz osatutako kodearen erabilera behar du eta irudiaren behaketa eta irakurketarako oinarrizko trebetasunen menderapena, dagozkion estrategien bitartez. Kode hau aztertu eta esperimentatu behar da bere xede egituratzailea lortzearren. Irudikapen formalak emaitza bisualeko definitu gabeko aniztasuna dauka baina aipatu irudikapena ez da gertatuko teknika eta material egokiak ez badira ezagutzen eta erabiltzen, horien kualtitate intrintsekoez baliatzeko. Materialen arteko desberdintasunen eta teknika berezien garapenaren ezaguera soila ez da baliagarria izango, ez bada lehenago adierazteko beharrik. Arlo honen xedea haurrek interes, zorroztasun eta pazientzizako oinarrizko jarrerak lortzea da, adierazpeneko forma berrien eta pertsonalen bilaketan, norberaren lan antolatuaren balorazioan, besteen ekoizpenekiko eta ekoizpen kulturalekiko begiramen eta jakinminean eta guzti horrekiko gozamenean. ADIERAZPEN DRAMATIKOA Adierazpen dramatíkotzat tiartzen da haurrei adieraztea eta besteekin komunikatzea ahalbidetzen dien sharduera sortzailea, bere globaltasunean zehar. Etapa honetan, dramatizazioak mintzaira dramatikoa erabiltzeko gaitasuna garatu behar du, izate berezko ahalbideak horren bidez errepresentatuz, adieraziz eta esploratuz. Jokoa haurrari be: ez dagokion iharduera da. Berezko jokoa da, hain zuzen ere, errealitatearen pertzepzio globala eta intuiziozkoa irudikatzeko eta eskuratzeko baliabidea. Horretarako, ekintzan bereziki oinarritutako mintzaira erabiltzen du. Jokoetan zehar, ezaguna gertatzen zaion mintzairaren bidez, pertsona bakoitza, erreala asimilatzeaz gain, «ni» gisa berresten da, jarrera motoreak, afektiboak eta intelektualak esploratuz eta esperimentatuz, aldi berean besteekin harremanetan hasten delarik. Txikitandik, haurrek, bizimoldeak eta pertsonaiak identifikatzen direneko eta birsortzen dituzten egoera eta joko sinbolikoetan parte hartzen dute, beraienak ez bezalako jarrera forma eta pautak hartuz. Dramatizazioaren bidez hauriak dituen adierazpeneko eta irudikapenezko baliabideez jabetzea eta horiek aberastea lortu nahi da, horiek sistematizatzeko baliabideak ematea eta beste egoeretan erabiltzeko aukerak zabaltzea. Eszenifikazioa bakoitzaren gorputzaz baliatuz edo sinbolo ordezkatzaileen bidez egin ahal izango da (giñola, txontxongiloak...); nahiz aldez aurretik prestaturiko testo edo gidoia jarraituz ala ez, banakakoek eszena bat edo egoera bat espontaneoki garatzen duteneko rol-jokoen bitartez. Kasu orotan, haurraren nortasunaren bi alderdirik garrantzitsueneri erantzun beharko zaie: norberarekiko adierazpena eta bestearekiko komunikazioa. Lehen Hezkuntzako adierazpen dramatikoak funtsezko jolasezko izaera izan behar du, mintzaira dramatikoaren garapena bultzatzeko eta, izaera kolektiboa, komunikazioa bultzatzeko aipatu mintzairaren etengabeko erabilereren bidez. Bizitzazkoa ez da ezagutzazkoaren aurkakoa, ezagueraren eraikuntza, bizi izandakotik, ekintzatik igarotzen delako. Ekintzaren bidez burututako ikaskuntz prozesuan, hiru une nagusi aurkitzen direneko dinamika sortzen da: pertzepzioa, ekintza eta gogoeta. Dramatizazioa, ideia, sentimenduak eta bizipenak adierazi eta komunikatzeko gorputza, ahotsa, espazioa eta denbora erabiltzen dituen irudikapen forma da. Beren elementuek, beste arlotan hezkuntz trataerak hartzen badituzte ere, Gorputz Heziketan batez ere, Arte Hezkuntzarekin lotzen dira beren irudikapenezko eta interpretaziozko izaera eta bere dimentsio estetikoa medio. Gainera, dramatizazioak, berarekiko eite amankomun asko dituzten beste arlotan hartutako gaitasun eta trebetasunen integrazioa bultzatzen du (Hizkuntza eta Literatura, Inguruaren Ezaguera...). MUSIKA Musikak, kalitate jakineko soinuen antolamendu tenporalak alegia, beste eremu artistikoek bezala, alde batetik, pertzepzio aktiboa eta entzuketa arretatsua barne hartzen ditu eta, bestetik, adierazpen eta elaborazio musikala. Musika gure gizartean geroz eta sartutagoa dagoenez gero, bereziki ikusentzute erreprodukziobideen gorakada medio, musika heziketa oinarrizko heziketako ezinbesteko elementu gisa galdatzen da, ikaslea, instrumentuek nahiz giza ahotsak sostutako soinu errealitateen behaketan, analisian, eta estiman heziko duelarik. Halaber, haurrak musika ihardueretan parte hartzako eta musikak gaur eguneko gizartean duen zereginaz jabetzeko xedea dago. Pertzepzio musikalak edo, entzuketa aktiboko iharduerak, soinu munduarekiko sentsibilizazioa dakar orokorrean, eta bereziki musika kualitateko soinueredu antolatuekiko sentsibilizazioa. Ikaslegoari, ingurunerik hurbileneko soinuak identifikatzeko, bereizteko eta aztertzeko, baita horietan trebetasuna hartzeko aukera ematea dakar, inguratzen dien soinutasuna baloratzen, soinuak eta beren aldakuntzak hautematen eta horiekin jolas egiten ohituz. Ahalegin honetan burututako aurrerakuntzak ikaslegoari musika entzutea ahalbidetuko dio. Musika adierazpen edo elaborazioari dagokionez, hezkuntza eta ikaskuntza hiru baliabide desberdinez egiten dira: . Ahotsa, adierazpena eta komunikazioa garatzeko bitarteko ideala, bere iharduera bikoitzaren bidez, hizkuntza eta kanta, alegia. Eremu honetan kantak, sentimenduen adierazpena bideratzeko eta munduaren irudikapena aberasteko oinarrizko baliabideak dira. . Instrumentuak, zenbait gaitasunen garapen baterabiltzailea laguntzen dutenak eta lankidetzazko jarrerak garatzera bultzatzen dutenak. . Mugimendua eta dantza, gorputz adierazpena musikarekin bilduz, norberaren sentimenduen adierazpenaren aukerak eta besteekiko komunikazioa gehitzen dituztenak. Kontutan hartuz musika hezkuntzaren xedea ikaslegoa musika interpretari, entzule eta hartzaile gisa nahiz errealizadore adierazle eta sortzaile gisa prestatzea dela, beharrezkoa da musika teknikaren eta mintzairaren hastapenen ezagueran sarreraztea. Zeinu sistema honekiko familiartasuna iharduera interpretatzaile, sortzaile eta entzumenezkotik abiatu behar da, kanten, pieza instrumentalen eta dantzen hautespen egokia oso garrantzitsua delarik, musika mintzaira eguneroko ihardueran ezartzera eta berau hobeto berrezagutzera eta ulertzera lagunduko dutelarik. Haurrek soinuez, erritmoez, instrumentuez gozatu behar dute eta horiekin jolas egin... beren sen musikala garatzearren eta bere soinu ingurunearen aurrean kritikoki kokatzearren. 2. HELBURU OROKORRAK 1. Soinuaren, keinuaren eta mugimenduaren posibilitateak ulertzea, errepresentaziorako elementu gisa, eta hauek ideiak, sentimenduak eta bizipenak pertsonalki eta autonomoki adierazteko erabiltzea komunikazio eta jolas egoeretan. 2. Bere arte ezagupenak eguneroko errealitatearen egoera eta objektuen ezaugarri garrantzitsuenen behaketari aplikatzea, bere ustez arte eta adierazpen ihardueren garapenerako erabilgarrienak eta egokienak direnak aukeratzen ahaleginduz. 3. Oinarrizko plastika, musika eta drama elementuen ezaguera erabiltzea norbere eta besteen arte ekoizpenak eta agerpen kulturalak aztertzerakoan eta norbere ekoizpenak lantzerakoan. 4. Mezu desberdinak sortuz adierazi eta komunikatzea, horretarako arte mintzaira desberdinen oinarrizko kode eta formak erabiliz, bai eta beren berariazko teknikak ere. 5. Azken emaitza bat lantzerakoan egiteko bereiziak eta osagarriak izango diren arte ekoizpenak lankidetzan burutzea. 6. Material eta instrumentu desberdinak aztertzea (musikalak, plastikoak eta dramatikoak) beren propietateak eta adierazi, komunikatu eta jolasteko helburuarekin erabiltzeko aukerak ezagutzeko. 7. Ahotsa eta gorputza bera erabiltzea plastika, musika eta dramaren errepresentazio eta komunikaziorako instrumento gisa, eta horren bidez oreka afektiborako eta besteekin duen harremanerako lagungarri izatea. 8. Irudia eta soinua erabiltzen duten komunikabideak eta haiek zein testuingurutan garatzen diren ezagutzea, interes adierazkor eta estetikoko elementuez kritikoki jabetzeko gai delarik. 9. Musika notazioaren oinarrizko elementuak barne hartu eta erabiltzea norberaren nahiz besteen musika ideiak errepresentatu, adierazi eta ezagutzeko bide gisa. 10. Norberaren arte lanengan konfidantza izatea, hauek egiterakoan gozatu, eta gozamen eta ongizaterako bere laguntzaz jabetzea. 11. Inguruan dauden arte adierazpen nagusiak ezagutu eta errespetatzea, bai eta kultur ondarearen elementurik nabarmenenak ere, baloraziorako irizpide propioak garatuz. 9. EDUKINAK 1. MULTZOA. SENTIMENEZKO HEZKUNTZA ETA PERTZEPZIOA A) Edukin kontzeptualak. a) Ikus eta Plastika Hezkuntza 1. Inguruko forma naturalak eta artifizialak. Espazioaren eta objektuen arteko erlazioa. 2. Mugimenduaren kontzeptua espazioa eta denboraren artean dagoen erlazio gisa. 3. Irudimena sormen baliabide eta materialen erabilera gisa. 4. Pertzibitutakoaren oroimen bisuala. b) Hezkuntza Dramatikoa i. Laxapena eta arnasa. 2. Imaginazioa itxurazko egoeretan. 3. Espazioa eta denbora indibiduala eta elkarrekiko harremana. 4. Joko tradizionalak: funtzioak eta pertsonaiak. Euskal Herrikojoko eta forma dramatiko tradizionalak. c) Musika: 1. Musika ulermena: aditzea, entzutea, ulertzea. 2. Ahozko adierazpena eta kantua. Gorputza. Instrumentuak. B) Prozedurazko edukinak 1. Ekoizpen artistiko desberdinen sentimenezko pertzepzioa eta esplorazioa norbereko hunkipenetatik abiatuz: . irudia eta irudikatutako errealitatea, . ahotsaren soinuzko eta adierazizko ahalbideak, gorputza, instrumentuak eta isiltasuna, . pertsonak, objektuak eta materialak, erlazio eta komunikabide dramatiko gisa. 2. Ekoizpen artistikoen «irakurketa» estrategien eta analisien burutzapen praktikoa: . irudiarena testuinguru desberdinetan, . soinuaren kualitateena. Kanta eta pieza instrumentagarriak, . gorputz ekintzenak (keinua, postura, mugimendua) eta espazioaren aldakuntzak. 3. Baliabide artistikoen bidez transmititutako mezuen edukinen deskripzioa, igorlearen asmoa uler tzeko eta erabilitako baliabideak eta lortutako eraginak berrezagutzeko xedez. 4. Estimuluekiko erantzuna eta informazio ikus-plastiko, sonoro eta dramatikoen intuiziozko interpretazioa. 5. Museo, erakusketa eta ikuskizun dramatiko eta musikaletara irteerak planifikatzea eta antolatzea. 6. Funtsean eta obra orokorrekin alderatuz berezko garrantzia duten plastika lanak ikustea eta obra nagusien zati txikiak eta fragmentuak entzutea. 7. Euskal Herriko adierazpen artistiko tradizionalen azterketa eta analisia. C) Jarrerazko edukinak. 1. Ikus, musika eta drama mezuak berrezagutzeko eta ulertzeko interesa eta jakinmina, ezaguera, gozamen eta ongizate pertsonalaren iturburu gisa. 2. Komunikaziorako beharrezko gisa entzuketa jarreraren balorazioa. 3. Ekoizpen artistikoen balorazio kritikoa eta bere konposizioan barne hartutako edukin desberdinak aztertzeko interesa. 4. Isiltasunaren garrantziaren aurkikuntza musikaren oinarrizko elementu gisa eta oreka pertsonala berreskuratzeko. 5. Euskal Herriko nahiz baste herri eta taldeetako ondare musikalaren balorazioa, beren adierazpenekiko begiramena eta kontenplazioaren gozamena. 6. Adierazpen artistiko guztietako agerpen berrien balorazioa. 7. Ikuskizunekiko begiramena: ikuskizun artistikoetan portaerazko araurik ohizkoenak ezagutzea eta betetzea. 8. Historian zehar izandako agerpen artistikoen aniztasunarekiko sentiberatasuna, adierazpen eta identifikazio kultural gisa. 2. MULTZOA. ARTE MINTZAIRAK A) Edukin kontzeptualak. a) Ikus eta Plastika Hezkuntza l. Irudiaren munduko zeinuak eta sinboloak 2. Komunikazio prozesua: igorlea-mezua-hartzailea 3. Plastika mintzairaren oinarrizko elementuak: . formalak: puntua, lerroa, planoa, kolorea, testura. bolumena . sintaktikoak: konposaketa (erritmoa, argia, proportzioa, simetriak...) 4. Irudiaren analisi baliabide gisa elementu desberdinen artikulazioa. b) Hezkuntza dramatikoa: 1. Mintzaira dramatikoaren oinarrizko elementuak: . Gorputza: motrizitate globala, gorputz atalak eta koordinazioa, erritmoa eta mugimendua. . Ahotsa: soinu organikoak, soinua eta isiltasuna, emanaldiaren aldakuntzak. . Ingurunea: berezko espazioa eta inguratzen gaituena, aurrean ditugun objektuak. . Hitzezko mintzaira (hitza, elkarrizketa, onomatopeia) eta ez-hitzezkoa. c) Musika 1. Musika mintzairaren oinarrizko elementuak: erritmoa, harmonia, melodia, elemento formalak. 2. Elementuak eta oinarrizko grafia motak (kon bentzionala eta ez konbentzionala) irudikapen musikal gisa. 3. Soinuaren kualitateak: iraupena, altuera, intentsitatea eta tinbrea). B) Prozedurazko edukinak. i. Ihardueren planifikazioa mintzaira artistikoaren elementuen eta ahalbideen erabilera espontaneorako, imaginazioaren garapena bultzatuz. 2. Norberaren asmoei gehien egokitzen zaien ondorioa lorezeko elementu eta baliabideen aldakuntza sistematikoa.3. Arte eremu desberdinetan inprobisazioaren erabilera: . ikus/plastikoa: konposizio figuratiboak/ez figuratiboak . dramatikoa: espazioa, denbora, egoera animikoak, keinua eta soinuari buruzkoak . musikala motibo, frase motz, forma erritmiko eta melodikoak eta dantzei buruzkoak. 4. Mintzaira artistikoen ahalbide espresibo desberdinen esplorazioa eta erabilera. 5. Mintzaira artistikoei dagozkien kodeen berrezaguera eta interpretazioa: . mintzaira plastikoen elementu formalak eta sintaktikoak . joko dramatikoaren oinarrizko elementuak . oinarrizko grafia musikalak C) Jarrerazko edukinak. 1. Mintzaira artistikoen balorazioa adierazpen eta komunikazio bide gisa. 2. Irudiak, soinuak eta keinuak, sentimenduak, bizipenak eta ideiak modu pertsonal eta autonomoan adierazteko joera, komunikazio eta joko egoeretan, adierazpen librea bultzatuz. 3. Grafia musikalen esangura ulertzeko arreta eta interesa eta musika nahiz dantza irudikatzeko baliabide plastikoen erabilera sortzailea. 4. Norberaren gorputzaren eta bere adierazpenezko ahalbideen balorazioa, desinhibiziozko eta keinuen espontaneotasunezko jarrerak hartuz. 3. MULTZOA. ADIERAZPEN ETA KOMUNIKAZIORAKO TEKNIKAK ETA BIDEAK A) Edukin kontzeptualak. a) Ikus-plastika hezkuntza 1. Irudiak lantzea adierazpen eta komunikazio tresna gisa: . material, instrumentu eta euskarri bidimentsionalak eta tridimentsionalak, . landuketa prozesua: planifikazioa, burutzapena eta balorazioa. 2. Plastikoak ez diren beste material batzuk eta beren erabilera adierazpide gisa. 3. Gure gizarteko ohizko adierazpide eta komunikabide desberdinak (zinema, bideoa, propaganda, ilustrazioak, pintura, eskultura...) 4. Teknika mistoen ahalbideak. b) Hezkuntza dramatikoa 1. Adierazpen dramatikoaren baliabideak eta euskarriak: . Bitarteko objektua: bere sentipen-mugimenduzko esplorazioa eta bere erabilpena bestearekiko hurbilketa bide gisa. . Identifikazioa: objektuarekin, animalien munduarekin, gizakiarekin, naturaren elementuekin. . Gaia: natura, giza iharduera, legenda, mitoa. . Egoera: rol jokoak. : Euskarriak: txontxongiloa, testua, musika eta plastika euskarria. c) Musika 1. Adierazpen musikaleko bideak eta euskarriak: . Gorputza. Dantza. . Musika instrumentua. Pieza instrumentala. . Kanta: eite musikalak eta adierazpenezkoak. 2. Euskal Herriko tradiziozko formak eta instrumentuak. B) Prozedurazko edukinak. 1. Xede espresibo, estetiko eta komunikatiboekin ekoizpen artistiko jakin bat burutzeko material, teknika eta prozeduren Hautapena eta erabilera. 2. Eguneroko egoeretan baliabide artistiko eta estetiko desberdinen erabilera. 3. Haurrari arlo artistiko desberdinen adierazpenezko baliabideak simultaneoki erabiltzera bultzatzen dioten ihardueren esperimentazioa. 4. Materialen manipulazioa eta instrumentu eta aparailu desberdinen maneiua beren adierazpenezko kualitateak ezagutzeko, bere menderapena finkatzeko eta beren errentagarritasuna estimatzeko. 5. Lanketa prozesuen planifikazioa. 6. Burutzapena eta lanketa; . konposizio figuratibo eta ez-figuratiboenak, espazioa elementu desberdin eta horien konbinazioekin antolatuz. . forma eta konposizio musikal berrienak baliabide desberdinekin. . Eszena, pertsonai eta egoera dramatikoenak, baliabide minimoekin. 7. Kanta eta pieza instrumental xumeen eta egoera dramatikoen interpretazioa objektu eta identifikazioak erabiliz rol jokoaren bitartez. 8. Gertakarien irudikapen narratiboa, plastika, hitzezko nahiz musika elementuak nahastuz. C) Jarrerazko edukinak. 1. Ekoizpen artistikoko prozesua gero eta modu autonomoagoz egiteko atsegina, adierazpeneko ahalbideak aldatuz eta probatuz, estereotipoak gainditzen saiatuz. 2. Lan-taldearen balorazioa: iharduketa desinhibitua, integrazioa, ekoizpen eta interpretazioaren kalitatea, zuzendaritza gain har dezan pertsonarekiko eta talde-lanaren arauekiko begiramena. 3. Instrumentu, material eta espazioen maneiu eta kontserbazio arauen eta jarraipideen jarraipena eta ondo burututako lanarekiko zaletasuna. 4. Agerpen artistiko desberdinekiko begiramena eta arreta. 5. Arte teknika eta metarialen erabileraren aurrean jarrera kritikoa. 6. Besteen adierazpenekiko eta desberdintasun indibidualekiko jakinmina eta onespena. 7. Burutzapen eta exekuzio artistikoko norberaren ahalbideekiko konfidantza eta norberaren nahiz besteen ekoizpenen balorazioa. 8. Egoera desberdinetan arazoak kongontzeko joera, tresna eta baliabide desberdinez baliatuz. 9. Gelako ordena eta garbitasunaren balorazioa. 10. Adierazpen artistikoaren balorazioa balio kultural propioen komunikazio eta adierazpenaren elementu gisa. 4. EBALUAZIO IRIZPIDEAK 1. Naturako elementuetan eta ingurunean dautzan arte adierazpenetan plastika ezaugarri behagarriren bat (kolorea, forma, testura, neurria) identifikatu eta nork bere ekoizpenekiko antzekotasun eta diferentziazko erlazioak ezartzea. Irizpide honetan behaketak darama berebiziko garrantzia. Inguruneko arte adierazpenetan dauden elementu behagarri batzuk atzeman eta norberaren ekoizpenekin erlazionatzera zuzenduko da ariketa, antzekotasun edo diferentziak idoroz; honek haurrari arte gertakariaren aldeko sentsibilitate eta zaletasunaren bidean abiatzea ahalbidetuko dio. 2. Plastika lana. gauzatzen duten elementu materialak erabiltzea, jarraitutako teknikaren eta adierazpena espazio bidimentsional edo hirudimentsionalean gertatzen den arabera haiek ere aldatuko direla kontutan izanik. Irizpide honen bitartez, ikasleek bitarteko material, tekniko eta plastiko desberdinak ezagutzen dituzten egiaztatu nahi da (nola dauden osatuta, nola funtzionatzen duten, nola erabiltzen diren...) eta horrekin batera, beren adierazpen askearen garapenean, plastika alorreko arazoak soluzionatzeko baliabide gisa erabil ditzaten saiatzen da. 3. Irudiaren elementu osakide gisa, haren elementu formal eta sintaktikoak kontutan hartuko dituzten plastika irudikapenak egitea. Irizpide honen bitartez, ikasléek plastika elementuen behar bezalako banaketa egiten duten, agertzen diren irudi eta formen arteko neurri erlazioak kontutan hartzen dituzten, produkzioari material desberdinak eransten dizkioten... egiaztatu nahi da. 4. Irudi sekuentziatuen bitartez (komiki, diapositiba, istorioa), espazio eta denbora alorretako ordenu jakin batean agertzen diren pertsonaia, objektu eta ekintzak irudikatzea. Irizpide honekin egiaztatu nahi dena zera da, ea haurrak proposatutako irudien multzoan kontutan hartzen dituen behatzailearen ikuspuntua, espazio-denbora alorretako behar bezalako antolamendua eta ekintzen, pertsonaien edo objektuen partzelaketa zehatza, elkarren segidako planoetan. Honekin batera, hala eskatuko litzatekeen kasuetan, hitzezko eta irudizko mintzairen integrazioa ere baloratuko da. 5. Taldekako inprobisazioatik abiatuta, oinarrizko baliabide dramatikoak erabiltzea, proposatutako egoeretan nork bere burua adierazteko eta, horrela, ideia, sentimendu eta bizipenak komunikatzeko. Irizpide honekin, neskato eta mutikoek elementu desberdinei (gorputza, objektuak, soinuak, argia, hitzezko eta ez-hitzezko mintzairak...) eta baliabide eta euskarri dramatikoei (txontxongilo, marioneta...) emandako trataera baloratu nahi da eta proposatutako joko egoeretan integratzen al dituen ala ez. Halaber, oinarrizko elementu eta baliabide hauek erabiliz, elementu erreal edo irudimenezkoekin identifikazioak garatu eta sortzen dituzten egiaztatu nahi da eta besteekiko elkarrekintzan, beren iharduketa dramatikoak beste taldekideenekin koordinatzen dituzten eta beren sormena sentimenduak, ideiak eta bizipenak komunikatzeko erabiltzen duten. 6. Ingurunearekiko elkarrekintzan somatzen diren hainbat eragingarri identifikatzea, bai isolaturik, bai elkar erlazionatuta, eragingarria integratu eta, horrela, hobeki ezagutu ahal izateko. Ingurunean eta arte adierazpenetan (soinu parametroak, objektu baten kualitateak..) dauden elementu identifikagarri batzu, haurrak, zentzumenek atzematen dituzten bezala ezagutzen dituen egiaztatu nahi da irizpide honekin. 7. Iharduera artistikoan zehar bizi izandako edo adierazitako sentipen, hunkipen, ideia edo gertakariren bat identifikatzea, entzumenezko jarrera baloratuz eta besteren iritziak komunikaziorako funtsezkoak direla onartuz. Irizpide honekin haurrak ekintzan bizi izandakoari buruzko gogoetaren bitartez, iharduketa horren prozesuan zehar sortu diren ekintza eta aurkikuntzak eragiteko baliagarri izan dituen irudi, sentimendu eta hunkipenei buruz hausnarketak egiteko eta besteen iritziak pairatzeko gai diren egiaztatu nahi da, komunikaziorako beharrezkojarrera gisa entzumen aktiboa baloratuz. 8. Normalean ikasgelan landutako obren entzuketan isolatuki eta interpretazioan, soinu parametro zenbait (goiko-beheko, motz-luze, ozen-piano, tinbre...) identifikatzea. Irizpide honen bitartez musika mintzairaren ezaguera entzulearen ikuspuntutik egiaztatu nahi da eta soinuaren parametroen identifikazioa eta ulermena, baita musika obra soil baten osagarriak, era isolatuan eta musika fragmentu laburren entzuketan. Ikasleek entzundako obraren zenbait fragmentu deskribatuko dituzte hitzen bitartez, deskripzioan erabilitako elementuak aldez aurretiko esperientzia musikalarekin erlazionatuz. Ebaluaketa joko ihardueretan eta ezagunak gertatzen zaizkion egoeretan burutuko da. 9. Inprobisazio uneetan, erritmo eta doinu formula soilei erantzutea, musika adierazpenerako baliabideren bat (mugimendua eta dantza, ahotsa, instrumentuak) erabiliz. Irizpide honen bitartez zeta egiaztatu nahi da, zenbait kasutan, banan-banako eta taldekako erantzuna eskatzen duten mugimenduzko ihardueretarako egokiera eta zehaztasuna, instrumentuen maneiuan ikasleak duen trebetasuna, proposatutako erritmoak exekutatzeko zehaztasun maila eta, azkenik, ikaslegoak bere ahots-ahalbideei ematen dien erabilera. 10. Ikasgelan landu ohi diren erritmo eta doinu eskema soilak irakurtzeko musika notazioa erabiltzea. Doinuak interpretatzeko edo eta besteekin komuni katzeko baliagarri zaizkien musika sinboloekin, ikasleek soinuak erlazionatzen dituzten egiaztatu nahi da. Ebaluaketa, musika grafien bitartez errepresentatzen ari dena gorputz edo ahotsaren bidez bizi izan den egoera funtzionaletan gauzatuko da. 11. Ahotsaren adierazpen baliabideak egokiro erabiltzea, inprobisaziorako eta kanturako tresna gisa. Irizpide honen bitartez, ahotsaren teknika eta adie razpenezko maneiuan ikasleak erdietsi duen maila ebaluatzen da: bokal-ebaketa, artikulaketa, arnasketa eta intentsitatea; konplexutasun handiagoko kantu-ihardueretan parte hartzea ahalbidetzen diotelarik. Hala ber, banan-banako eta taldekako kantuan duen partaidetza desinhibitua ere baloratuko da. 12. Arte eta adierazpen mintzaira desberdinak (gorputzezkoa, plastikoa, irudizkoa eta musikala) integratuko dituzten arte ekoizpen soilak gauzatzea, bananbanan nahiz taldeka. . Ikasleek, irakasleak koordinaturik, beren mundu afektibo, sozial eta irudimenezkoen inguruko antzezpen eta adierazpenetan, ohizko moduekin batera, eskuratutako ezaguera artistiko berriak erabiltzen dituzten ebaluatzea da honern helburua. Erdietsitako azken emaitzaren gainetik, mintzaira desberdinak prozesuan integratzea eta taldekako lanetan elkartasunezko jarreraz parte hartzea baloratuko da. 13. Ikasleek ezagun izan dezaketen arte adierazpenen bat, arrazoizko eran iruzkintzea, obran dauden elementuak eta norberaren esperientzia eta zaletasun pertsonalekin erlazionatuz. Inguruneko arte-gertakari eta adierazpenei buruz eta Euskal Herriko berezko forma eta baliabideei buruz ikasleak duen ezaguera egiaztatu nahi da irizpide honekin. Adierazpen esperientzia desberdinetan ikaslegoaren inplikazio maila, errealitatearen behaketan erdietsitako entzumenezko pertzepzioa eta ekoizpenaren partaide diren adierazpen eta estetika-elementuei buruzko iruzkina baloratuko dira. LEHEN HEZKUNTZA GORPUTZ HEZKUNTZA 1. SARRERA Arlo hau Curriculum-Diseinuan agertzean, gorputzaren eta osasunaren, gorputz irudiaren hobetzearen eta sasoiaren arduraren bitartez eta mugimenduzko iharduerak eginez aisiaren erabilketa eraikigarri bat egiten delarik, gorputzarekin eta mugimenduzko iharduerarekin harremana izanik, ikaslegoari eskubide duen bere nortasunaren garapen globalean mugarik jarriko ez duten eta bizi kalitate hobeago bat bultzatuko duten ahalmenak erantsi nahi zaizkio kulturari eta oinarrizko hezkuntzari. Honela, arlo hau Derrigorrezko Hezkuntzaren esparruan txerta dadin gizarteak egindako eskariari erantzuna ematen zaio. Gorputz Hezkuntzaren Arloak, ikaslegoak mugimenduzko jokabidea giza jokaeraren antolamendu adierazle gisa ezagutzen sakontzeko eta gorputzarekiko eta mugimenduzko gaitasunekiko jokabideak, balioak eta arauak beren gain hartzeko aukerak hobetu eta haundituko dituzten kontzeptu eta prozedurazko gaitasunak garatzea du helburu. Arlo honetako irakaskuntzak, hala ekintzarako ahalbideak hobetzea, nola ekintzaren beraren helburu, zentzu eta ondorioei buruzko gogoeta ahalbidetzea inplikatzen du. Era berean, Gorputz Hezkuntza ezin da pertzepzio-mugimendu alderdira eta koordinazio alderdira mugatu, baizik adierazpen, komunikazio, afektu eta ezagutza alderdiak ere inplikatzen ditu gainera. Gorputza eta mugimendua dira alor honetako hezkuntz ekintzaren oinarriko ardatzak. Honela, bizipen bidezko gorputz ezaguerak eta bere aukerek duten garrantzia nabarmendu nahi da, nork bere burua onartzeak, norberaren gorputzarekin gustora sentitze ak, berau hobetzeak eta eraginkortasunez erabiltzeak duen garrantzia. Horrez gain, mugimenduak tresnaren balio funtzionala dauka, bere adierazpen propietateetatik eta besteek elkarrekintz egoeretan ematen dioten esanahitik eratortzen deqgizarte izaera. Mugitzen ari den gorputzaren funtzioak askotarikoak dira eta garrantzi desberdina eman zaie Gorputz Hezkuntzaren curriculumean, hezkuntz asmo nagusien arabera. Hauetatik ondorengoak dira nagusienak: - Ezaguerazko funtzioa: mugimendua pertsonaren funtsezko ezaguera tresnetariko bat den heinean, bai bere burua ezagutzeko eta bai bere hurbileko ingurua arakatu eta egituratzeko. Bere perzepzio sentsomugimenduzkoen antolaketaren bidez pertsonek beraien gorputzaren eta inguruan duten munduaren kontzientzia hartzen dute. - Funtzio anatomiko-funtzionala: norberaren mugimenduzko ahalmena mugimenduaren bidez hobetuz eta handituz egoera desberdinetan eta helburu eta iharduera desberdinetarako. - Estetika eta adierazpenezko funtzioa: mugimenduaren bizipenak esanahi bat hartzen du. Mugitzen ari den gorputzak adierazi egiten du, baina gainera, gorputz adierazpenaren eta beste zenbait adierazpen teknikaren bitartez, mugimenduzko azalpenak estetikoki egituratuagoak izan daitezke. - Komunikazio eta harremanezko funtzioa: pertsonak bizitzaren etapa guztietan bere gorputza eta gorputz mugimendua beste pertsona batzurekin harremanak izateko erabiltzen dituen heinean. - Higienezko funtzioa: norberaren osasuna eta sasoia iraun erazi eta hobetzeari nahiz gaisotasun eta disfuntzio jakin batzuri aurre hartzeari buruzkoa. - Funtzio agonistikoa: pertsonak gorputz mugimenduaren bitartez bere ahalbideak frogatu, lehiatu eta zailtasunak gaindi ditzakeen neurrian. - Funtzio katartiko eta hedonista: pertsonek, gorputz ariketaren bitartez, tentsioak astindu, oreka psikikoa berreskuratu, aisi iharduerak egin eta, gainera, euren mugimenduaz eta gorputz ahalbideez gozatzen diren heinean. - Konpentsaziozko funtzioa: mugimenduak inguruaren murriztapenak eta egungo gizartearen ohizko sedentarismoa konpentsatzen dituen heinean. Gorputz Hezkuntza arloak funtzio aniztasun hau aintzatetsi beharra du, honen bitartez derrigorrezko hezkuntzaren helburu orokorrak lortzeari lagunduz, ikaslegoaren gaitasun eta ahalmenak garatzen saiatzen diren gorputz praktika guztiak jaso behar direlarik. Gorputz Hezkuntza arloak Lehen Hezkuntzak dituen hezkuntzarekiko zenbait helburu lortzen laguntzen du: sozializazioa, autonomia, oinarrizko ikaskutza instrumentalak eta mugimenduzko ahalbideen hobekuntza. Etapa honetan garrantzi berezia du mugimenduzko eta ezaguerazko garapen arteko loturak. Zentzu honetan, gorputzaren iharduerak balio hezgarria hartzen du, ingurunean eragiten dituen araketa aukerengatik. Haurrek beren lehen espazio, denbora eta gorputz nozioak eraikitzen dituzte, norberaren gorputzarekin, ingurune fisikoarekin eta beste haur batzurekin elkarrekintzan aritzen diren mugimenduzko iharduera desberdinetan ezartzen dituzten erlazio logikoei esker. Hona hemen ezaguera estrategiak erabiltzeak duen garrantziaren arrazoia, mugimenduaren bidezko hez kuntza batez ere egoera desberdinetan moldatzeko prozesu bat bezala hartu behar da, bakoitzaren gorputzarekiko ahalbideak arakatu eta erabakiak hartzearen bitartez. Adin hauetan gorputz menderapenaren hobekuntza funtzionalak, mugimenduzko aukera berriak eraiki eta mugimenduzko ahalbideak eta oinarrizko trebetasunak zuzen garatu ahal izateko funtsezkoak diren eredu ugari eskuratzea dakar. Gorputz menderapenaren hobekuntza funtzional honek gizartean parte hartu eta integratzeko prestasun haundiago bat dakar. Mugimenduzko ahalmena beraz, batez ere adin hauetan, besteekin harremanak izateko mekanismorik garrantzitsuenetako bat da. Era berean, etapa honetan mugimenduzko elkarrekintz egoeretan esperimentazio positiboa oso garrantzitsua da autoestimazioa indartzeko. Etapa honetan Gorputz Hezkuntzaren irakaskuntzak, mugimendu ikasketa berrien abiapuntutzat ikasleen eboluzio maila hartuko du, hezkuntza interbentzioek dituzten iharduera ahalmenengandik urrats bat aurreago jartzen duelarik. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, global eta zabaletik espezifiko eta espezializatura jotzen duen jabetze sekuentzia batean antolatuko da, hasierako maila errespetatuz eta ikasketa hauek oinarritzen diren mugimendu domeinuak ziurtatuz, eta baita aniztasun irizpideari espezializazio irizpidearekiko lehentasuna emanez ere. Prozesu honetan ikaslegoaren sexuan oinarritutako edozein diskriminazio baztertu behar da, adierazpeneko mugimendu ritmikoak nesken hezkuntzarekin eta indarrezko, oldarkortasun eta lehiakortasun elementuak mutilenarekin elkarlotzen dituzten indarrean dauden gizarte estereotipoen aurka. Gorputz Hezkuntzak etapa honetan oinarritzat batez ere jolasa haruen duen ikuspegi metodologiko bat du. Gaitasun eta trebetasun ikasketa asko jolasaren testuinguruan egin daitezke, adin honetan haurren ikasketa espontaneoa laguntzen duelarik. Interesen gatazkak eta jolasetako berezkoak diren kanpoko arauek, beraien bidez ikaslegoa norbere ikuspuntutik aldentzen eta arau hoiek onartuz kooperazio edo/eta lehiaketa egoeratan zeregin eta funtzio desberdinak betetzen, taldeko estrategiak ezartzen eta orokorrean taldeko ekintzetara bildu dadin laguntzen dute. Kontzeptuzko edo jarrerazko edukinei garrantzirik kendu gabe, Gorputz Hezkuntza arloak etapa honetan batez ere prozedurazko izaera duela azpimarratu beharra dago. Kontutan izan behar den beste gai bat arlo honetan aztertzen diren edukinek beste zeharkako jarraibideekin duten harremana da, hauen artean hezkidetza eta osasunerako hezkuntza. 2. HELBURU OROKORRAK Gorputz Hezkuntzak Lehen Hezkuntzan ikasleen ondorengo gaitasunak garatzen lagunduko du: 1. Norberaren gorputza eta gorputz iharduera beren mugimenduzko ahalbideak arakatu eta horietaz gozatu, besteekin erlazionatu eta astialdia antolatzeko baliabide gisa ezagutu eta baloratzea. 2. Higiene, elikadura, ezarrera eta gorputz ariketazko ohiturak hartzea, norberaren gorputzarekiko jarre ra arduratsua eta besteenganako begiramenezkoa adieraziz, ohitura hauek osasunean duten ondorioekin lotuz. 3. Beren ahalegina erregulatu eta dosifikatzea, beren ahalbideekin eta burutzen den zereginaren izaerarekin bat datorren autoexigentzi mailara iritsiz, funtsezko balorazio irizpidetzat ahalegin horixe erabiliz eta ez lortutako emaitza. 4. Oinarrizko mugimenduzko ereduak menderatzea eskatzen duten arazoak konpontzea, pertzepzio estimuluetara moldatu eta mugimenduak hautatuz, beren ahalbideak ebaluatu ondoren. 5. Beren oinarrizko gorputz gaitasunak, mugimenduzko trebetasunak eta gorputzaren egitura eta funtzionamenduaren ezaguera erabiltzea gorputz iharduera burutu eta mugimendua egoera bakoitzeko zirkunstantzia eta baldintzetara egokitzeko. 6. Jolas eta ihardueratan parte hartzea, besteekin harreman orekatu eta aberasgarriak ezarriz eta ezaugarri pertsonal, sexual eta sozialen ondoriozko diskriminazioa, portaera erasokorrak eta etsaigo jarrerak ekidinez kirol ihardueretan. 7. Gorputz eta kirol iharduera ugariak eta hauek garatzen direneko inguruneak ezagutu eta baloratzea, berauen iraunerazpen eta hobekuntzan parte hartuz. 8. Gorputz eta mugimenduaren adierazpen baliabideak erabiltzea sentipenak, ideiak eta aldarteak komunikatu eta era honetan adierazitako mezuak ulertzeko. 3. EDUKINAK 1. MULTZOA. GORPUTZA: IRUDIA ETA PERTZEPZIOA. A) Prozedurazko edukinak: 1. Gorputz eskemaren esperimentaketa eta egiturapena. 2. Espazio-denborazko pertzepzio eta egiturapena. 3. Espazioaren denborarekiko pertzepzio eta egiturapena. B) Jarrerazko edukinak: a) Gizarte eremua: 1. Mugimenduzko ahalbide desberdinekiko begiramena, aniztasunaren integrazioak dakarren aberastasuna baloratuz. 2. Mugimenduzko ihardueretan parte hartzea eta lagundu eta elkarlanean aritzeko prest egotea. 3. Atsegina mugimenduzko iharduerak egiterakoan. 4. Garbitasuna, higienea, txukuntasuna, instalazioak eta materialarekiko arauen erabilketa, begiramena eta onarpena. b) Eremu pertsonala: 1. Irudi pertsonalaren baloraketa eta onarpena. 2. Norbere gorputzarekiko, bere mugekiko eta gaitasunen garapenarekiko begiramena, ahalegina eta exigentzia baloratuz. 3. Mugimenduzko adierazpenetan lortutako aurrerapena baloratzea. 4. Bere buruarekiko ziurtasun eta konfidantza. Autonomia. 5. Osasuna zaindu, aurrebabestu eta iraun eraztea. C) Edukin kontzeptualak: l. Pertzepzio-ahaltasunak. 2. Gorputz eskema global eta segmentarioa. 3. Espazio-denborazko nozioak. 4. Espazio-denborazko harremanak. 2. MULTZOA. GORPUTZA: TREBETASUN ETA ABILEZIAK. A) Prozedurazko edukinak: 1. Koordinazio ahalbideen erabilpena eta inplikazioa bere kategoria eta adierazpen desberdinetan. 2. Egoera estatiko edo dinamikoetan oreka ahalmenaren erabilpena, objetuarekin edo gabe, kidekoarekin edo gabe eta informazio pertzeptiboaren kantitate eta kalitatea aldatuz. 3. Mugimenduzko oinarrizko trebetasunen erabilpena egoera, medio eta exekuzio forma desberdinetan. 4. Egoera desberdinetan mugimenduzko erabilgarritasuna lagunduko duten egokitze mekanismoen araketa. 5. Eguneroko bizitzan eta eskolako ikasketa ekintzetan ohizko instrumentuen erabilpena. 6. Ingurugiro natural desberdinetara egokitzen lagunduko duten mugimenduzko ekintzak egitea. 7. Jolaseko ikuspegi global batetik gorputzaren giroketa. B) Jarrerazko edukinak: a) Gizarte eremua: 1. Mugimenduzko ahalbide desberdinekiko begiramena, aniztasunaren integrazioak dakarren aberastasuna baloratuz. 2. Mugimenduzko ihardueretan parte hartzea eta lagundu eta elkarlanean aritzeko prest egotea. 3. Atsegina mugimenduzko iharduerak egiterakoan. 4. Garbitasuna, higienea, txukuntasuna, instalazioak eta materialarekiko arauen erabilketa, begiramena eta onarpena. b) Eremu pertsonala: 1. Ingurugiro naturala mugimenduzko trebetasun eta abileziak praktikatzeko toki egoki bezala baloratzea. 2. Mugimenduzko adierazpenetan lortutako aurrerapena baloratzea. 3. Norberaren gorputzarekiko, bere mugekiko eta gaitasunen garapenarekiko begiramena, ahalegina eta exigentzia baloratuz. 4. Bere buruarekiko ziurtasun eta konfidantza. Autonomia. 5. Osasuna zaindu, aurrebabestu eta iraun eraztea. C) Edukin kontzeptualak: 1. Gorputz eta mugimenduzko gaitasunak. Mugitzeko ekintzaren oinarrizko osakideak. 2. Gaitasun, abilezia eta trebetasunak. Mutikoaren eta neskaren jarrerarekiko ezaugarrien eta iritsi daitezkeen ikasketa mailaren arteko harremana. 3. Mugimenduaren, abileziaren eta trebetasunaren oinarrizko ereduak. Mugimendu ahalbideak oinarritzen diren oinarrizko ereduak. 3. MULTZOA. GORPUTZA: ADIERAZPEN ETA KOMUNIKAZIOA. A) Prozedurazko edukinak: 1. Gorputzaren adierazpen baliabideen araketa eta erabilpena. 2. Mugimendua sekuentzia eta erritmoetara egokitzea. 3. Exekuzio errazeko erritmo eta dantzak egitea. 4. Keinua eta mugimenduaren bidez sentsazio eta arima-egoeraren adierazpena. 5. Gorputzaren erantzunak asmatuz eta elaboratuz mugimenduaren bidez sinbolizazio eta kodifikazioa. B) Jarrerazko edukinak: a) Gizarte eremua: 1. Keinuaren eta gorputzaren agerpenen bidez gorputzaren adierazpena eta komunikazioa baloratu. 2. Mugimenduzko ahalbide desberdinekiko begiramena, aniztasunaren integrazioak dakarren aberastasuna baloratuz. 3. Mugimenduzko ihardueretan parte hartzea eta lagundu eta elkarlanean aritzeko prest egotea. 4. Atsegina mugimenduzko iharduerak egiterakoan. 5. Garbitasuna, higienea, txukuntasuna, instalazioak eta materialarekiko arauen erabilketa, begiramena eta onarpena. b) Eremu pertsonala: l. Desinhibizioa, espontaneitatea, plastikotasuna eta sormena baloratu. 2. Norberaren gorputzarekiko, bere mugekiko eta gaitasunen garapenarekiko begiramena, ahalegina eta exigentzia baloratuz. 3. Bere buruarekiko ziurtasun eta konfidantza. Autonomia. 4. Osasuna zaindu, aurrebabestu eta iraun eraztea. C) Edukin kontzeptualak:I l. Gorputza, keinua eta mugimendua, adierazpene rako eta komunikaziorako instrumentuak. 2. Keinuen hizkuntza eta mugimenduaren eta beste hizkuntzen arteko harremanak. 3. keinu eta mugimenduen hizkuntzaren baliabide eta ahalbide adierazgarri-komunikatiboak. 4. Norbere erritmo pertsonala, dinamika adierazgarri-komunikatiboaren oinarri. 4. MULTZOA. JOLASA. A) Prozedurazko edukinak: 1. Jolas egoera kolektiboak antolatzeko arauen erabilpena. 2. Jolasetako oinarrizko estrategien erabilpena. 3. Herriaren eta tradiziozko jolasen praktika. 4. Arauen arintzearen bidez egokitutako kirolen praktika. 5. Naturan jolasak praktikatu. B) Jarrerazko edukinak: a) Gizarte eremua: 1. Jolasaren arau eta erregelen begiramena. 2. Emaitzak kontuan izan gabe, taldea edo ekipoaren lana eta antolaketa baloratu. 3. Jolasaren osakide garrantzitsuenak direlarik kontrako talde eta ekipoenganako begiramena. 4. Jolasa, besteekin eta objetuekin harreman on bat izateko eta hauen ezagutzarako bide bezala baloratu. 5. Mugimenduzko ahalbide desberdinekiko begiramena, aniztasunaren integrazioak dakarren aberastasuna baloratuz. 6. Jolasetan parte hartzea eta lagundu eta elkarlanean aritzeko prest egotea. 7. Jolasak sortzen duen atsegina eta gozamena. 8. Garbitasuna, higienea, txukuntasuna, instalazioak eta materialarekiko arauen erabilketa, begiramena eta onarpena. b) Eremu pertsonala: 1. Natura, jolasak praktikatzeko ingurugiro egokien bezala baloratu. Naturarekiko begiramen jarrera. 2. Norberaren gorputzarekiko, bere mugekiko eta mugimenduzko gaitasunen eta oinarrizko gaitasunen garapenarekiko begiramena. 3. Mugimenduzko adierazpenetan eta oinarrizko gaitasunetan lortutako aurrerapena baloratzea. 4. Bere buruarekiko ziurtasun eta konfidantza. Autonomia. 5. Osasuna zaindu, aurrebabestu eta iraun eraztea. C) Edukin kontzeptualak: l. Jolasa gizarte eta kultura fenomeno. 2. Jolasaren arautzea: arauak. 3. Jolasen sailkapenerako oinarrizko irizpideak. 4. Jolasak praktikatzeko baliabideak. 4. EBALUAZIO IRIZPIDEAK 1. Honen kontrol eta egokitzerako, gorputzaren egitura eta funtzionamenduari buruz eskuratzen ari den ezaguera aplikatzea inguruari eta besteei dagokienez. Irizpide honen bidez, gorputzaren enborraren eta zatien mugimendu globalak (zati independientez osatua dagoen osotasun bat), bere lateralitate nagusia eta tonua eta arnasketaren egokitzea nabaritzeko eta gorputzaren «nagusitasun» honek autoestimazio eta integrazioaren garapenari laguntzen diola jakiteko ikaslegoa gai den ala ez jakin nahi da. 2. Gorputz mugimenduak iharduera baten baldintzetan ematen diren espazio-denborazko aldaketa desberdinetara egokitzea. Irizpide honen bidez ikaslegoak finkatucako helburuekin batera doazen mugimenduak egiteko gai izateko moduan espazio-denbora ahalmena garatu duen ala ez ebaluatu nahi da. Lehendabizi, mugimendua espazioan kokatzen ikasi duen ebaluatu nahi da; hau da, espazioan duen posizioa erreferentzi sistema baten arabera kokatzen duten ala ez, objektuen arteko eta hauen eta gorputzaren arteko harreman espazialak antolatzeko eta kodifikatzeko gai direlarik. Denborari dagokionez, edozein mugimendu identifikatzen duen denborazko egitura ulertu duten ala ez eta kanpotik ezarritako abiadura desberdinetara aldatu gabe egokitzeko ahalmena garatu duten ala ez ikustea da kontua. Ahalmen honen bi osagai nagusiak iraupena eta ordena dira. 3. Oinarrizko crebetasun eta abileziak autonomoki eta inteligentziaz erabiltzea, ezohizko egoeretara moldatzeko mugimenduzko erantzun baliagarri desberdinak hautatzeko gai izanik. Irizpide honen bidez, ikasleek, dagokien adinaren arabera, mugimenduen oinarrizko ereduak kontrolatzen dituzten, koordinazio eta pertzepziozko-mugimenduzko ahalmenetan oinarrizko abilezia eta trebetasunetarantz garapen egokia daramaten ala ez ebaluatu nahi da eta gainera hauetaz egiten duten erabilpenak beraiek dituzten mugimenduzko arazoei erantzun bat ematea ahalbidetzen dieten ala ez jakin nahi da, nahiz ohizko ekintzetan nahiz ingurune ezohizkoagoetan ematen direnetan. 4. Gorputz ihardueretan parte hartzea, beren iharduketa norberaren ahalbideen ezaguerara egokituz, ahalegina mugimenduzko erantzun baliagarri desberdinetan erregulatu eta dosifikatuz eta autoexigentzi maila arian-arian handituz. Irizpide honen bidez, ikaslegoak kualitate fisikoak ezagutzen dituen ala ez, ekintza motaren arabera desberdintzen dituen ala ez, ea ahalegin jarrai baten bitartez bere adin tahleko eta inguruneko batezbesteko balioetara urreratuz orokorrean hobetzea lortzen duen ebaluatzen saiatzen da. 5. Gorputz iharduerak praktikatzeko ohiturak, elikadura eta higiene ohiturek norberaren eta gizartearen osasunean dituzten eraginak identifikatzea. Irizpide honen bidez, ikaalegoa gorputz iharduera ren praktika eta denek parte har dezaketen nahiz gizabanakoaren nahiz gizartearen osasuna iraunarazte edo hobetzearen artean harremanak ezartzeko gai den ala ez eta osasun honi dagokien jarrera eta balioen garapenean lagunduko duten higiene eta elikadura ohiturak mantentzeko beharra ikusten duen ala ez jakiten lagunduko digute. 6. Parte hartzea, elkarlana, elkarrekiko laguntza eta arauekiko begiramena jolasen eta gorputz iharduerak praktikatzearen funtsezko baliotzat identifikatzea, emaitzei baino garrantzi handiagoa emanez. Jolasaren oinarrizko estrategiak praktikan jartzea. Irizpide honen garapen eta jarraipenarekin, bere kideen izaera desberdinak ikuspuntu guztietatik integratuz, hau da, mugimenduzkoa, intelektuala, efektibosoziala, ikaslegoa jolaseko ekintzen praktikan antolaturik eta sarritan inplikatzeko gai den ikusi nahi genuke. Era berean, batez ere etaparen bukaeran, besteekin elkarkidetasun edo/eta kontratasunean oinarrizko estrategiak ezartzea ahalbidetuko dien ahalmen logikoerabakitzailea jolasen ohizko praktikan integratzen duten ala ez ebaluatzen saiatzen gara. Jolas ihardueren praktika agresibitatea nahiko erraztasunez kanporatzen diren momentuez osatzen denez, besteenganako agresibitaterik gabe ihardutearen, materialaren, e.a.en ondorioz sortuta eman daitezkeen frustrazioak bereganatzen dituen ala ez ere ebaluatu behar da. 7. Norberaren ingurunean eta naturan garatzen dicen gorputz iharduerak ezagutu eta baloratzea, ingurune horiek errespetatu eta hobetuz. Irizpide hau garatuz eta zehaztuz, ohizko ingurunean ematen zaizkien gorputz iharduera aukerez gain beste inguruneen elkarraldatzetik, naturalak ala ez, sortu daitezkeen beste batzuek ezagutzen dituen ala ez; iharduera hauek beharrezkoak iruditzen zaizkion ala ez eta hauek praktikan jartzeko bitartekoak egokiak iruditzen zaizkion ala ez ebaluatzen saiatzen gara. Lehenengo mailetan, ohizko ingurune naturalean bertako gorputz iharduerak ezagutzen, igortzen eta egiten dituen ala ez da garrantzitsuena, beranduago, 2. eta 3. zikloan bere antolaketa, sailkapena eta kritika garatzen dituen ikusteko. 8. Gorputza eta mugimendua adierazpide gisa erabiltzea, sentipenak eta ideiak komunikatu eta mezuak ulertuz. Irizpide hau garatuz eta zehaztuz, oinarrian mugimenduan dagoen gorputzak adierazi egiten duela, zeinuak bidaltzen dituela, goputzarekin eta espazioan mugimenduaren bidez, mugimendua eta erritmoaren bidez, e.a. «esan eta konta» daitekeela, eta elementu horiek era desberdinetan arakatuz ideiak, sentipenak, e.a. komunikatzeko gai direla ulertzen duen ala ez ebaluatu nahi da. LEHEN HEZKUNTZA GAZTELANIA ETA EUSKARA 1. SARRERA: ARLOAREN KONTZEPZIOA Hizkuntza guztiak, bere erabiltzaileen komunikazio elkartrukearen bitartez, esanahiaren negoziazio prozesu baten ondorioz eta ama-hizkuntzaren (Hl) eskura-. ketak bigarren hizkuntzaren (H2) eta atzerriko hizkuntzen ikaskuntzan eta eskuratze forman eragina duten ikaskuntza prozesu eta estrategien bidez eskuratzen dira. Honez gainera, hizkuntzari buruzko gogoeta eremuak eta eremu morfosintaktikoa, textuala, pragmatikoa, e.a., denentzat amankomunak dira, hauetako bakoitzak eremu hoietan harreman espezifikoak baditu ere. Hau da, Euskara eta Gaztelaniaren irakaskuntzaikaskuntza arlo bakar batean barnebiltzea arrazoitzen duena. Aurrez esandako guztitik, Hizkuntza Arloaren fokatzeak integratzailea izan behar duela ondoriozta dezakegu: aurreiritzi amankomunetatik abiatzeak eta antzeko metodologiak erabiltzeak hizkuntza batean ikasitakoa beste edozein hizkuntzatan erabiltzea errazten du, prozesu didaktikoak errentabilizatzen dira eta H1en egindako ikasketetaz H2an baliatzen dira eta alderantziz. Ikuspuntu funtzional batetik, hizkuntza bi oinarrizko funtzio betetzen dituen giza ahalmen bat dela esan daiteke -komunikazioa eta errepresentazioa- eta hizkuntza natural guzti eta bakoitzean azaltzen da. Hizkuntzaren bi oinarrizko funtzio hauek ahozko ihardueran elkar harremanean agertzen dira. Komunikazioa, gizarte elkartrukea, hizkuntzaren funtzio nagusia dela esan daiteke, eta funtzio hau bere izaera errepresentatiboari esker garatzen da, hau da, errealitatea adierazi eta sinbolizatzeko duen ahalmenari esker. Hizkuntzak, bere funtzio errepresentatiboari esker, kontzeptualizazioa, kontzeptuen arteko erlazioa eta munduaren errepresentazioa ahalbidetzen ditu, eta pentsamenduaren garapena laguntzen du horrela. Operazio kognitiboen bidez geure buruekin komunikatzen dugu, arazoak aztertzen ditugu, dugun informazioa antolatzen dugu, planak egiten ditugu... oro har, geure iharduera arautzen eta orientatzen dugu. Hizkuntzaren funtzio komunikatiboa, bere bidetzat hizkuntzak duen ahozko ihardueran azaltzen da, bere osagai materialak ondokoak direlarik: msntzalari bat, solaskideak eta egiteko espazio eta denbora fisiko bat, hau da, ekoizpen linguistikozko egoera material bat definitzen duten parametro fisiko batzuk. Gainera nahiz ahozko nahiz idatzizko iharduerak, berez errealitate bat osatzen duten gertakizun edo pentsamenduzko edukinei dagozkie. Funtzio errepresentatiboari esker solaskideek, beregain egiten diren gizarte praktikei esker zabalki egituratua dagoen errealitate honetan parte har dezakete. Hizkuntzaz kanpoko errealitatearen eta ahozko ihardueraren azken emaitza den testuaren arteko harremana hiru eragiketa psikolinguistikori esker ezartzen da: testuinguruan jartzea, egituraketa eta testuan jartzea. Testuinguruan jartzean, igorleak testuingurua osatzen duten ezaugarri sozial eta materialak (solaskideak eta beraien zeregina gizartean, ekoizpenaren espazio eta denbora eta testuaren harrera, helburua, e.a.) nahiz testuan agertuko diren edukinak bereganatzen ditu. Egituraketa-eragiketa egiterakoan testuak testuinguruaren ezaugarrien arabera antolatzen dira, plan orokor bat elaboratzen delarik. Testuan jartze-eragiketa testuaren materializazioan datza, nahiz testuinguruaren ezaugarriak nahiz testuaren egitura errespetatzen direlarik. Testuaren zatien lotura ziurtatzen duten prozedurak barnebiltzen ditu, kohesioa -gaiaren lotura eta informazioaren progresioa mantentzen- eta testuarekiko enuntziatzaileak duen lekua adierazten duen modalizazioa. Horrela, ahozko ihardueraren azken emaitza testu bat da, bere berezitasunak neurri haundi batean hizkuntzaz kanpoko errealitatearen menpean daudelarik. Nahiz hizkuntzaz kanpoko errealitatea nahiz eragiketapsikolinguistikoak, bere elaborazio prozesua berreraikitzea ahalbidetzen diguten unitate linguistiko berezi batzuen bidez ikus daitezke testuetan. Komunikazioa, idatzitako edo ahozko testuak eragiten dituzten gaien bidez ematen denez, funtsezkoa da ikasleak hauen sorketan eta ulermenean trebatzea, hizkuntza menperatzea nahi badugu. Prestaketa honek Lehen Hezkuntzako neska-mutilek eskolara eramaten dituzten faktore kultural eta sozio-ekonomikoek erabakitako eta desberdintasun dialektal, lexikografiko eta fonologikoetan bihurtzen diren hizkuntzaren erabileretatik hasiko da. Prestaketa hau esakuntza garbiko inguruetan eta bere helburua, ezaugarriak eta solaskideen gizarte zeregina, espazioa eta denbora ikasleak kontrolatzen dicuelarik egingo da. Ahozko ekoizpena hizkuntzaz kanpoko errealitatearekin erlazionatzen duen lan batek bakarrik lagun dezake erabileraren hobekuntza. Erabilera hoiei buruzko erreflexio sistematikoak bakarrik emango digu komunikazio gaitasunak hobetzeko beharrezko osagarria. Testu batzuen inguruko lan sistematikoa, Lehen Hezkuntzaren hasieratik bultzatu behar da. Beraz, irakurketa eta idazketaren lehen ikasketa -komunikatzeko duten botereak bereizten dituen prozesu kognitibo konplexuak- neska-mutilek hizkuntza idatziari erabilpen bat aurkitu dioten esanahi esparru bati lotua egongo da; hau da, luzeera eta zaialtasun egokia duten testu errealen erabilpenetik hasi beharko du, beraiek duten esperientzia eta aurreko ezagutzak erabiliz hauen zentzua birreraiki beharko dutelarik. Hizkuntza idatzia menperatzeko baldintzetako bar ahozko hizkuntza menperatzea da, beraz Lehen Hezkuntza guztian zehar boina batez ere honen hasieran, ahozko hizkuntzaren lantze sistematikoak garrantzi berezia du. Hizkuntza idatzia eta ahozko hizkuntzaren artean ez dago korrespondentzia automatiko bat, baina biak eikarri eusten diotenez, beraien hezkuntz-ikaskuntza harreman estuan eginez planteatzea derrigorrezkoa egiten da. Honi dagokionez, irakur-idazketaren ikasketa nahiz euskaraz nahiz gaztelaniaz has daiteke, hizkuntzaren aurretikako ezagutzak ahalbidetzen duen neurrian. Aurrez esan den bezala, hizkuntza kultur-igorle den tresne dela kontutan izan behar da, beraz, hizkuntza bat besteekin elkarrekintzan ikasteak, hizkuntza horretako hiztunek errealitatea nola ulertzen eta interpretatzen duten bereganatzea esan nahi badu, sexuarekiko, klasearekiko eta arrazarekiko aurreiritziak azaltzen dituzten forma linguistikoen erabileraren ezabaketa sustatu behar da. 2. HELBURU OROKORRAK Lehen Hezkuntzan Gaztelania eta Euskararen irakaskuntzaren helburua, ikasleengan ondoren zerrendatzen diren gaitasunak garatzen laguntzea da. Hizkuntza bakoitzean helburu hauen lortze maila noski, ikasleak hasiera batean duen hizkuntz egoera eta ikastetxe bakoitzaren hizkuntz aukeren arabera desberdina izango da. 1. Ahozko berbaldiak nahiz idatziak ulertzea, jarrera kritikoarekin interpretatuz, eta berauen ulerkuntza irakaskuntzako egoera berriei aplikatzea. 2. Ahozko eta idatzizko adierazpenak koherenteki egitea, komunikazio egoera desberdinen ezaugarriak eta hizkuntzaren arauzko alderdiak kontutan hartuz. 3. Estatu Espainiarraren eta gizartearen aniztasun linguistikoaz jabetzea, bere existentzia kultur gertakari aberasgarri gisa baloratuz. 4. Ahozko hizkuntza ideiak, esperientziak eta sentimenduak elkartrukatzeko erabiltzea, besteen ekarpenekiko begiramenezko jarrera hartu eta elkartruke komunikatiboaren berezko erregelak kontutan hartuz. 5. Adierazpen baliabide linguistikoak eta ez-linguistikoak konbinatzea, mezuak komunikazio asmo desberdinekin interpretatu eta sortzeko. 6. Irakurketa gozamen, informazio eta ikaskuntza iturri gisa erabiltzea, bai eta linguistikoki eta. pertsonalki hobetu eta aberasteko bide gisa ere. 7. Hizkuntzaren ahozko nahiz idatzizko adierazpenposibilitateak ikertzea sentikortasun estetikoa garatzeko, mintzairaren erabilera autonomo eta pertsonalean sormenez komunikatzeko bideak bilatuz. 8. Hizkuntzaren erabilerari buruzko gogoetak egitea, aspektu formalen eta berauek sortarazten dituzten komunikazio testuinguru eta asmoen arteko erlazioak ezartzen hasiz, norberaren ekoizpenak hobetzeko. 9. Hizkuntzari buruzko gogoetak egitea, klasea, arraza, sexua eta abarri buruzko balore eta aurreiritzien bide gisa, bidezko diren autozuzenketak sartzeko helburuarekin. 10. Hizkuntza ahoz nahiz idatziz erabiltzea ihardueraren ikaskuntza eta planifikaziorako instrumentu gisa, ekintza alternatiboen elaborazio eta aurrerapena, informazioen memorizazioa eta jarraitutako prozesuaren laburbilketa eta berrikuspena errazten duten prozeduretara (eztabaida, eskema, gidoia, laburpena, oharrak) joaz. 3. EDUKINAK Aurreko atalean aipatutako helburu orokorrak Euskal Autonomi Elkarteko bi hizkuntza ofizialentzat amankomunak dira, hau da, bertan jasotako ahalmenak H1an nahiz H2an garatu beharko dira, Autonomi Elkarteko errealitate soziolinguistikoan, gaztelania, orokorrean, gehiengoaren hizkuntza delarik, euskara eta gaztelaniaren inplantazio maila desberdinak dituen egoera diglosiko bat nagusitzen dela ahaztu gabe. Era berean, arloaren antolaketa hizkuntzaren erabilera esparru bezala definitu diren edukin multzoetan egin da eta euskara eta gaztelaniarentzat prozedurazko, kontzeptuzko eta jarrerazko edukinen banaketa berdina da. Eskolan Hizkuntza arloak duen helburu nagusia, ikasleen nahiz euskarazko nahiz gaztelaniazko gaitasun komunikatiboa garatzea da, gaitasun komunikatibotzat, Lehen Hezkuntzako ikasleak gehien erabiltzen duen hizkuntzaren erabilpen esparruan ematen diren ahal hainbat testu mota ulertu eta sortzeko ahalmena ulertzen delarik. Gaitasun hau elkarrekin dihoazen di ardartzetan eusten direlarik bakarrik haunditu daiteke: hizkuntzaren erabilera eta gogoeta. Beti erabilpenetik abiatu beharra dago, eta zuzentzen duten mekanismoak ezagutuz hobetu, hau da, bakarka eta abstraktuki ez baizik erabilpen konkretu batetik sortu eta hau aldatzeko eta aberasteko bertara itzuli behar duen erreflexio bat eginez. Erabilpen eta erreflexio ardatzak, berbaldia eta testuaren inguruan artikulatzen dira. Ahozko eta idatzizko testuei buruzko gogoeta, hizkuntzaren erabilerak eragiten dituen errealitate soziolinguistiko eta eragiketa psikolinguistikoek osatzen duten lau bidetan antolatzea proposatzen da. Gogoeta bide hauek edukin kontzeptualen sailkapena eragiten dute: idazmenaren konbentzioak, testuingurua eta hiztunak, testuaren antolaketa eta morfosintaxia. Bide hauen bitartez egindako gogoeta erabilpenetik abiatuko da eta bertara itzuliko da. Bere aldetik, erabilera bi iharduera osagarritan azaltzen da batez ere, beraien artean estuki lotuta dauden ulermena eta ekoizpena, baten garapenak bestearen garapenean eragin positiboa duelarik. Ulermena eta ekoizpena hizkuntza beraren bi azalpen desberdin diren ahozko nahiz idatzizko testuei dagokie. Bien arteko desberdintasunak iharduera arauak zuzentzen dituzten faktore soziokulturaletan eta bakoitzaren ezaugarri propioetan datzate. Erabilera hizkuntzaren inguruko lanen abiapuntu eta jomuga izateak, prozedurak arlo honen ardatz izatea inposatzen dute. Bere antolaketan ahozko iharduera zuzentzen duten eragiketa psikolinguistikoak kontutan izan dira. Edukin kontzeptualak, irakasleak gainditzen dituen eta ikasleek beraien gaitasun komunikatiboa zabaldu dezaten ikasgelan garatu behar den erreflexioaren oinarrian dauden kontzeptu, gertaera eta printzipioen arteko harremana dela esan daiteke. Jarrerazko edukinek, hizkuntzekiko nahiz hiztunen eta beraien errealizazioekiko, nahiz hizkuntzen ikasketarekiko aldeko jarrerak sustatzerakoan garrantzi berezia hartzen du. Ez prozedurak, ez kontzeptuak eta ez jarrerak ezin zaizkio multzo edo testu mota jakin bati lotu. Egia esan, edukin gehienak aurki daitezke edozein testu edo esparrutan. Aukeratzen den tipologia izango da testu mota bakoitzarekin lan egiteko edukin egokiena aukeratzen lagunduko duena. EDUKIN MULTZOAK. Aurrez esan dugun bezala, eskolak, ahal bezainbat testu mota ulertu eta sortzeko ahalmena garatu behar du ikasleengan, euskaraz nahiz gaztelaniaz, Lehen Hezkuntzako ikaslea maizenik mugitzen den hizkuntzaren erabilpen esparruetan sortu diren eta ondorengo edukin multzoekin identifikatzen direnak: * 1 Multzoa: Hizkuntza pertsonarteko harremanetan. Pertsonarteko harremanen esparrua da giza esperientzian lehena eta sarrien barnean aurkitzen garena. Lehen Hezkuntzan, pertsonarteko harremanen erregistro formalaren eta lagunartekoaren erabilera H1 nahiz H2an landu behar da. Garrantzitsua da esparru honetan ahozko hizkuntzak duen garrantzia azpimarratzea, honek berarekin daraman berehalakotasuna, testuen elaborazio bateratua, esanahien negoziazioa, igorlehartzaile zereginen alternantzia, testuinguruari erreferentzia sistematikoak, deiktikoen presentzia, e.a. Era berean interesgarria da munduaren eta solaskideen artean banatutako informazioaren ezagutzak duen garrantzia azpimarratzea, hemen sortzen diren zenbait testuren esanahi eta ezaugarriak ulergarriak egiten dituzten elementuak bait dira. * 2 Multzoa: Hizkuntza gizarte komunikabideetan. Multzo honen helburua komunikabideetatik jasotako mezuen aurrean jarrera kritikoak garatzea da, horretarako hauen funtzionamendua eta testu hauek ekoizterakoan eman diren baldintzak ezagutzea beharrezkoa delarik. Komunikabideek erabilera linguistikoko aniztasun haundia eskaintzen dute. Erabiltzen duten hizkuntza, beranduago irakurria edo entzuna izango den hizkuntza idatzia da, nahiz idatzian nahiz ahozkoan erabiltzen diren erregistroen estandar bihurtu delarik. Komunikabide hauek dituzten sekzio desberdinek helburu desberdinen zerbitzuan dauden testu mota ugaria eskaintzen dute (entretenitu, informatu, eragin, argumentatu, konbentzitu...) eta egituren eta testu planifikazioaren lan sistematikorako testuinguru egokiak dira. Era berean, gizarte komunikabideek eta bereziki publizitateak, baliabide estetiko ugari helburu estetikorik gabe erabiltzen ditu, hauek interpretatzeko ezagutza berezi bat eskatzen duten irudia eta musika bezalako beste baliabide batzuek ere erabiltzen dituelarik. * 3 Multzoa: Hizkuntza literaturan. Multzo honen helburu nagusia irakurketan oinarritzen den testu literarioen ulermena da, zeinak ezaugarritzen diren errealitatearen fabulazioaren bitartez, helburu estetiko eta olgetazkoaren atzetik ibiltzeaz eta zeinaren irakurketak ikasleen garapen globala eta denboran eta espazioan urrunduak dauden beste kultura batzuetarako irispidea ere ahalbidetzen duen. Testu literarioekin harremana izateak zentzu estetikoa, sormena eta ideia eta formen aurrean zentzu kritiko bat garatzeko posibilitatea eskaintzen du, eta irakurketa ohitura, eskolan eta eskolatik kanpo funtsezkoa den ohitura garatzeko euskarri naharoena da. Irakurketa gozamenerako sustatxeak ulermena eta azalpenaren garapena dakar. Gainera, euskarazko nahiz gaztelaniazko kontatutako nahiz irakurritako testuekin lan sistematiko bat egiteak, hizkuntza idatziaren ikasketa errazten du. Era berean, asmo literarioak dituzten testuen idazketan saiatzeak beste helburu komunikatibo batzuek dituzten testuetan aplikatu daitezkeen erretorikazko mekanismoen erabilpena laguntzen du. * 4 Multzoa: Hizkuntza ikaskuntzan. Multzo honen garrantziak arloaren mugak gainditzen ditu, hizkuntza, ia curriculum osoan emandako ikaskuntzen euskarri bait da, eta eskolako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak, ahalmen kognitiboari lotua dagoen ahalmen linguistikoaren garapenaren menpe dago neurri haundi batean. Esparru honetan, informa zioaren bilakuntza, aukeraketa eta manipulaziorako euskaraz nahiz gaztelaniaz egindako edozein arlotako testuak menperatzea eta ikaslearen ahozko eta idatzizko testuak erabiltzeko ahalmena garatzearen alde egiten da. Horretarako beharrezkoa da liburutegi, artxibategi eta datu-baseak, e.a. bezalako dokumentazio iturburu eta zentruetara bide izateko trebetasunak jasotzea. Azpimarratu beharra dago eskola-bizitzan zer garrantzi duten lortutako informazioa birlantzeko eta burututako ikaskuntzak adierazteko balio duten azterketek, fitxek, laburbildumek eta abarrek. Testuen aniztasuna ugaria denez, bere azterketa sistematiko eta antolatua ikasleentzat adierazgarrienak diren eta irakasleak aukeratu eta sailkatutako testuengandik hasiko da, tesuo mota bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak ulertuz hauen ulermena eta ekoizpena ugaritu dadin. Hizkuntza eskolan ez da ikaskuntza gai bat bakarrik, eskolaz kanpoko bizitzan bezala irakaskuntza-ikaskuntza ihardueren oinarrizko euskarria baizik. Horregatik, irakasleak, edozein arlotako testuen ulermen eta ekoizpenak ikaslearentzat dituen zailtasunez jabetu behar du. Gainera, hizkuntza eskolako ihardueraren euskarri izatean, erabileraren hobekuntzak errealitatearen adierazpen, gero eta konplexuagoa den pentsamendu abstraktoaren eta bere ezagutza propioaren prozesuetan aurreratzea ahalbidetuko du. Bestalde, hizkuntzaren bidez, idatzizko eta ahozko cestuetan ikasleak idatziz bere ikasketen aurrerapena agertzen du, horrela ezagutzarako bide bezala hizkuntza menperatzearen -H1 nahiz H2-- eta eskolan arrakasta izan ala porrot egitearen arteko erlazioa ulertzen delarik. Beharrezkoa da irakaslearen hizkuntzak ikaslearentzat duen eredu izaera azpimarratzea, beraz irakasleak kontu haundiz zaindu beharko du bere erabilera, ez bakarrik ikasgelako ahozko azalpenean edo ikaslegoari aurkezten zaizkion idatzizko dokumentuetan bakarrik, baizik baita hizkuntzei dagokionean hartzen dituen jarreretan eta taldeari lanak aurkeztu eta antolatzeko eran ere. Ikasleak duen eredu linguistikoko zeregin honek garrantzi berezia du gaur egun Euskal Autonomi Elkartean, euskararen hizkuntza normalizazioaren elementu aktibatzaile bihurtzen bait da. PROZEDURAZKO EDUKINAK A. AHOZKO ETA IDATZIZKO TESTUEN ULERKUNTZARAKO PROZEDURAK 1. Testu egokien irakurketa, fonemak eta grafiak zuzen elkarrerlazionatuz. 2. Fonema-grafia asoziazioaren identifikazio eta ezagutza, zeinnahi letra-tipo erabiltzen delarik ere (maiuskula, minuskula, etzana...) 3. Irakurketa adierazkorra: azentuazioa, intonazioa eta pausaldiak irakurtzean. 4. Irakurketa prozesuan sortutako itxarobideen frogaketa eta aitzinapena (testuaren aitzinapena). 5. Ahozko nahiz idatzizko testuetan adierazitako ideien interpretazioa norberak dituen esperientzia, bizipen eta ezaguera muntadunen altxorretik abiaturik. 6. Ahozko eta idatzizko testuetan dauden inkoherentzien identifikazioa. 7. Ahozko eta/edo idatzizko testuaren zatien artean dauden harreman logikoak ezagutzea. 8. Testuaren osagaien analisi, konparazio eta harremana: irudia, soinua, hizkuntz elementuak. 9. Ideien analisia: datu objetibagarriak eta iritziak, elementu funtsezkoak eta albora daitezkeenak, elementu faltsuak, adiera-anitzak edo zentzugabeak, gaia eta azpigaia... 10. Testuaren interpretazioa: ideien arteko harremanak, idazle edo hiztunaren asmoa, umore-zentzua. 11. Komunikazio-egoeraren ezaugarrien analisia: nork, zertarako... 12. Fikzioko komunikazio-testuinguruen identifikazioa: magikoak, fantasiazkoak, egiantz-gabeak, errealistak, umorezkoak... 13. Testu eta literatur genero desberdinak identifikatzea. 14. Testu literarioetan hizkuntza aniztasuna ezagutzea: hizkuntzak, dialektoak eta erregistroak. 15. Testu literarioan balio sozial, kultural, etiko eta abarrekoak identifikatzea. 16. Azpimarraketa, eskema eta laburbildumaren erabilera edukina norbereganatzeko baliabide gisa. B. AHOZKO ETA IDATZIZKO TESTUEN EKOIZPENERAKO PROZEDURAK l. Testua ekoiztuko den komunikazio egoeraren ezaugarrien identifikazioa: nori zuzendua dagoen, espazioa, denbora, helburua... 2. Komunikatu nahi den edukinaren aurretiazko analisia. 3. Testuaren plangintza: - Edukinaren hautapena, komunikazio-egoerara egokituz (helburua, norentzakoa...) - Edukinaren egiturapena, ideiak eta sentimenduak argitasunez eta ordenaz adierazteko. 4. Testuaren lanketa aurreko pausoak isladatuz eta honakoak kontutan izanez: - Egitura gramatikalen erabilera zuzena. - Arau ortograí'ikoen eta puntuazioaren erabilera zuzena. 5. Ezaugarri formalak egoera konkretura egokitzea: intonazioa, berbategia, testu-mota, eta abar. 6. Ahozko eta idatzizko testuetan beste baliabide adierazkor batzuek erabiltzea: keinuak, ezarrerak, gorputz-mugimenduak, irudiak, letra-tipoak... 7. Testuen etengabeko berrikusketa eta autozuzenketa. 8. Estilo pertsonalaren erabilera konbentzionalaren muga estuak gaindituz. 9. Fikziozko komunikazio-testuinguruak sortzea: magikoak, fantasiazkoak, egiantz-gabeak, errealistak, umorezkoak... 10. Erregela elkarregileen erabilera ahozko komunikazio-trukean beste batzuekin egokituak: arreta, kontzentramena, itxaromena, txandak, erantzuna solaskidearen eskuhartzera egokitzea... C. ULERKUNTZA ETA EKOIZPENERAKO PROZEDURAK 1. Informazio-iturrien erabilera: liburutegiak, datubaseak, artxiboak, hemerotekak... 2. Informazio-bilketazko tekniken erabilera: inkestak, fitxak, apunteak, eskemak... 3. Informazio birlanketa: agerpenak, lan monografi koak, laburbildumak, koadroak, eskemak, horma-irudiak, fitxategiak... 4. Hiztegia kontsulta-tresna bezala erabiltzea hitzen esanahi eta formari buruzko zalantzak uxatzeko. 5. Irakurketa gozamen, pertsonaren aberasgarri eta idazketa motibazio iturri bezala erabiltzea. 6. Testuen eraldakuntza solaskideen, helburuaren, kanalaren, testu-motaren eta abarren aldaketaren arabera. 7. Testuen eraldaketa testua bere osotasunean edo bere ataletako batzuk (pasarteak, perpausak, hitzak...) hedatu, ordeztu, zeharraldatu, ezabatu eta abar eginez. 8. Testu, perpaus eta hitzen konparaketa eta sailkapena. 9. Euskara eta Gaztelania artean dauden interferentzi morfologiko eta sintaktikoen identifikazioa. 10. Ahozko eta idatzizko testuen adierazmen-indarra aztertzea, errezitazioa, irakurketa adierazkorra, dramatizazioa eta abar direla medio. EDUKIN KONTZEPTUALAK A. IDAZKERAREN KONBENTZIOAK 1. Letrak: beren izendapenak eta fonemekiko korrespondentziak. 2. Gaztelaniaren eta euskararen ortografia. 3. Idazketaren norabide eta zentzua, linealtasuna, paperean duen banaketa, hitzen banaketa, ertzak... 4. Letra bakoitzak har dezakeen forma-bariazioen multzoa (maiuskula/minuskula; inprenta/etzana; apaindurazkoa eta abar.) 5. Tilde eta puntuazio-zeinuak. Azentua, intonazioa, pausa... Beren funtzioak. B. TESTUINGURUA ETA HIZTUNAK 1. Komunikazio-egoeraren ezaugarriak: solaskideen kopurua eta mota, komunikazioaren unea eta lekua. 2. Komunikazio-asmoak: komunikazioaren helburua. 3. Komunikazioaren elementu ez-linguistikoak: keinuak, ezarrera, gorputz mugimendua, marrazkia, letratipoak... C. TESTUAREN ANTOLAKETA 1. Ahozko eta idatzizko testu-mota desberdinak. 2. Testuaren esanahia eta plana: - Testuaren zentzua. Idazlearen asmoa. - Ikasleak errealitateaz duen ezaguera testuarekiko erlazioan. - Edukinaren banaketa testuan. - Hiztegi inplikatua: familia lexikalak, eremu semantikoak, homonimia, sinonimia, antonimia, polisemia, neologismoak, erdarakadak, euskara eta gaztelaniaren arteko maileguak... - Testua batasun gisa. Paragrafoen autonomia testuaren batasunean. - Paragrafoen arteko harremanak. Paragrafoen barruko harremanak. Errepikapenen existentzia eta premia, erreferentearen mantenua, lokailuak, eta abar. 3. Elementu grafiko, ikoniko eta espazialak: diagramak, mapak, marrazkiak. 4. Testuaren ezarketa grafiko-espaziala. Liburua oinarrizko euskarri gisa. D. HITZAREN MORFOLOGIA ETA PERPAUSAREN SINTAXIA 1. Hitzaren morfologia eta kategoria gramatikalak (deklinabide-markak, adjektiboak, izena, aditza...) 2. Izenaren talde sintaktikoa eta aditzaren talde sintaktikoa. Talde sintaktikoen funtzioak. 3. Perpaus bakuna. 4. Euskara eta gaztelaniaren arteko desberdintasun morfosintaktikoak. 5. Euskara eta gaztelaniaren arteko interferentzia sintaktikoak. JARRERAZKO EDUKINAK A. HIZKUNTZAREN ETA HIZKUNTZEN BALORAZIOA 1. Hizkuntza idatziaren balorazioa komunikazioaren premia propioak asetzeko tresna nagusienetako bat bezala. 2. Hizkuntza idatziaren balorazioa zeregin konkretuen plangintza eta lanketaren tresna bezala. 3. Hizkuntza idatziaren balorazioa eguneroko bizitzan ongi moldatzeko beharrezko elementu bezala. 4. Gizartearen errealitate eleanitzaren balorazio positiboa. 5. Euskararen normalizazioarekiko sentsibilitatea garatu eta sustatu. 6. Hizkuntz aldagai desberdinen erabilerarekiko begiramena eta balorazio positiboa. 7. Euskara esparru guztietan erabiltzeari buruzko jarrera positibo eta aktiboa indartzea. B. BESTEREN EKOIZPENEKIKO JARRERAK . 1. Besteen ideien adierazpenaren aurrean jarrera ireki eta begiramenezkoa. 2. Komunikabideetako ekoizpen guztien azpian dauden mezuekiko sentsibilitate kritikoa, publizitatean dagoenarekikoa batipat. 3. Komunikabideetako ekoizpenen kalitate estetikoaren estimua. 4. Aurreiritzi arrazista, klasista edo sexista inplizituak dauzkaten estereotipoen aurrean sentsibilicace kritikoa. 5. Koherentzia, egokitasun eta zuzentasunarekiko inoren mezuen kalitatearen estimua. 6. Minusbalia desberdinek eragindako komunikaziomodu berarizkoekiko sentsibilitatea. C. NORBERE EKOIZPENEKIKO JARRERAK 1. Koherentzia, egokitasuna eta zuzentasunarekiko norberak idatzitako testuak idatziak berrikustearen garrantziaren balorazioa. 2. Norbere ahozko mezuen koherentzia, zuzentasuna eta egokitasun adierazkorraren estimua, komunikazio jariakorra ziurtatzeko bitarteko bezala. 3. Ahozko hizkuntzaren komunikazio-baliabide propioak (keinuak, gorputz-mugimendua...) erabiltzearen estimua eta atsegina. 4. Komunikazio-arauen balorazio eta begiramena. 5. Hizkuntz arauak eta erabilera formaletan piskanaka bera onartzearen aurrean sentsibilitatea. 6. Zenbait testu idatziren ulerkuntza errazten duten baliabideak (grafikoak, eskemak, eta abar) erabiltzearekiko estimua eta atsegina. D. INTERESAK ETA AZTURAK 1. Eremu desberdinetan informaturik egotearekiko interesa: kirola, politika, gizakia, kultura eta abarretan. 2. Literaturarekiko interesa aberaskuntza eta atsegin pertsonalerako iturri den heinean. 3. Testu literarioek dituzten ahaltasun adierazkorrekiko interesa. 4. Liburutegiarekiko interesa, informazioa bilatzeko. 5. Liburutegiarekiko interesa, irakurzaletasuna garatzeko. 6. Liburutegiaren erabilera eta arauekiko begiramen jarrera. 4. EBALUAZIO IRIZPIDEAK Honako ebaluazio irizpide hauek Euskaran nahiz Gaztelanian helburu orokorren lortze maila egiaztatzeko balio izango dute. Horrela, «testu» hitza agertzen den bakoitzean, euskarazko testua edo/eta gaztelaniazko testua esan nahi du, zehazten ez bada ere. Noski, helburuen lortze maila eta ebaluazio irizpide desberdinetan aipatzen diren «testuen» zailtasun maila, ikastetxe bakoitzaren hizkuntz aukeren arabera aldatuko da. l. Ohizko erabilerako ahozko eta idatzizko testuen zentzua atzeman, adierazitako ideiak eta beraien arteko harremanak ulertuz eta berauetan agertzen diren zenbait elementu ez-esplizitu interpretatuz (zentzu bikoitza, umore-zentzua, eta abar.) Irizpide honen bitartez ikasleek beren eguneroko bizitzako ahozko eta idatzizko testuak ulertzeko gaitasuna garatu dutela egiaztatu behar da (ipuinak eta beste kontakizun batzuk, irrati eta telebista-grabazioak, oharrak, kantak, poemak...) Testuaren ulerkuntza globalari jaramon egin behar zaio; baita bere elementu desberdinen arteko harremanak ezagutzeari ere (lekudenborazko harremanei, sekuentzia logikoari eta bere osagai linguistiko eta ez-linguistikoen arteko harremanari). Beharrezko da, halaber, ikasleak testuaren zentzu literalaz harantzagokoak ere ulertzeko eta bere edukinari buruzko elementuen gain dedukzioak eta inferentziak egiteko ere gai direla egiaztatzea. 2. Testu-mota sarrienak berezi eta beraien oinarrizko egitura-elementuak adierazi. Irizpide honek, ikasleak, sarrien erabiltzen diren testu-motak (narrazioak, gutunak, poemak, testu instrukzioemaileak, eta abar) beren egitura-alderdietatik (hasiera, garapena, itxiera, mamikuntza desberdin eta abarretan) berrezagutzeko gai direla egiaztatu nahi du. 3. Testuen irakurketan sortzen diren zalantzak argitzeko estrategia egokiak erabili (hiztegia begiratu, informazio osagarria bilatu, eta abar) . Ebaluazio irizpide honek, ikasleak testu bar irakurtzerakoan burujabetasun nahikoaz moldatzen direla egiaztatu nahi du. Arreta berezia eskaintzen zaio prozesu horren parte diren eta edozein irakurketa ihardueratan integraturik egon behar duten prozeduren erabilerari, hala nola inferentziak egiteari eta ondoren egiaztatzeari, harremanak ziurtatzeko atzera itzultzeari eta abarri. 4. Mota desberdinetako testuak jariakortasunez ira kurri (ezbairik, errepikapenik edo hitzjauzirik gabe), edukinari dagozkion ahoskera, intonazioa eta erritmoa erabiliz. Ebaluazio irizpide honetan irakurketa ozenari eta testuaren ulerkuntza zailtzen duten ezbai, errepikapen edo hitz-jauziak ez egiteari ematen zaio garrantzia. Garrantzi haundikoa da deskodeketa ongi eta era jariakorrean egiten dela eta estrategi horien erabilera une oro testuaren interpretazioaren zerbitzuan dagoela ziurtatzea. Irizpide honetan, halaber, hizkuntza bakoi· tzaren diferentzia fonetikoak, tonuzkoak eta erritmozkoak baloratzen dira. 5. Ahozko testuak sortu (narrazio mota desberdinak, agerpena eta azalpen errazak...) erabileraren lau esparruei dagozkienak eta beraietan gertakariak, ideiak eta bizipenak era antolatuan aurkeztuz, dagokion testuinguru egitura erabiliz eta testuari lotura ematen dioten oinarrizko prozedurak erabiliz (loturak erabili, aditz denborari eutsi, egoki puntuztatu, eta abar). Irizpide honen bitartez, norbere bizipen, gertakari edo ideiak era egituratu eta arrazoituan ahoz adierazteko gaitasunaren garatzea egiaztatu nahi da ikaslegoan. Arreta berezia emango zaio elementu desberdinak aurkezteko koherentziari (testuaren antolaketa, gairakomuntadunak diren edukinen hautapena, eta abarri) eta hiztegi egokiaren erabilerari. Era berean, dagokion testu-egituraren eta beren elementu desberdinen lotura ematen dieten oinarrizko prozeduren aukeraketa baloratuko da. 6. Norbere ekoizpenak komunikazio egoerako ezaugarri konkretuetara egokitu, alderdi formalak kontutan izanez (testu-mota, berbategia, intonazioa...) Ebaluazio irizpide honen bitartez, testuak sortzen direneko ezaugarri formalak eta komunikazio-egoerak harremanetan jartzeko ikasleak duen gaitasuna egiaztatu nahi da. Ezaugarri formalen hautapenak gogoeta bat suposatzen du hizkuntzaren beraren erabileraz komunikazio-egoeren ezaugarriekiko harremanean (asmo desberdinak eta testuinguruko elementu desberdinak). Ohizko ihardueran agertu ohi diren egoerei egingo zaie jaramon (pertsona desberdinekiko elkarrizketa, solaskide desberdinentzako gutuna, eta abar). 7. Aurrez ezarritako gidoi edo plan baten arabera testu idatziak sortzea testuinguruaren ezaugarriak kontutan izanik, hasierako planarekiko eta testuinguru-elementuekiko emaitza egokia den berrikusi eta dagozkien aldaketa egokiak sartu. Irizpide honen bitartez, testu idatzien ekoizpena prozesu honen urrats propioen arabera (kontestukuntza, plangintza, testukuntza, berrikusketa eta zuzenketa) burutzen dela egiaztatu nahi da. Beharrezkoa da ikasleek urrats hauen balioa kontutan hartzea, testu osoago bat eta aurrikusitako helburuari gehiago egokitzen zaion bat lortzeko. 8. Ekoizpenetan ortografi arauak errespetatzea eta testugintzan ortografi zalantzak uxatzeko aukera emango duten lagungarriak erabiltzea (hiztegia, kontsulta fitxak, eta abar). Irizpide honek testuen ekoizpenean ortografiaren erabilera ebaluatu nahi du. Etapa bukatzean ikaslegoaren ohizko hizkuntzan sarri agertzen diren ortografi arauen automatizazioa lortu beharko da. Era berean, garranuizkoa da ikasleek ortografi arazoak planteatzea beharrezko lagungarriak erabiliz. 9. Ohizko erabilerako testuetan perpaus bakuna eratzen duten oinarrizko elementuak identifikatzea (subjektua eta predikatua), hitz-mota nagusiak eta beroien erabidea ezagutzea eta ezaguera horiek testuen ekoizpen eta berrikusketan erabiltzea. Irizpide honek, ikaslegoak darabilen hizkuntzari buruzko oinarrizko ezaguera gramatikal batzuk lortuak dituela egiaztatu nahi du. Halaber, ikaskuntza horiek testuen burutzapen eta berrikusketan zuzentasun haundiago bat lortzeko erabiltzen dituela egiaztatu nahi da. Etapa honetan lortu beharreko edukinek beren baitan dituzte perpaus bakuna eratzen duten elementuak, betetzen dituzten funtzioak eta baita hitz eta atzizki mota desberdinen eta beren erabideari buruzko oinarri-nozioen ezaguera. Edukin hauekin batera, beharrezkoa da hizkuntz arazo batzuk eztabaidatzeko aukera ematen duten metalengoaia lortzea. 10. Sarri erabiltzen diren ahozko eta idatzizko testuetan (pertsonarteko harremanak, komunikabideak, literatura, ikaskuntza) Espainiar Estatuko hizkuntza desberdinak eta euskararen eta gaztelaniaren agerpen desberdinak identifikatzea. Ebaluazio irizpide honek, ikaslegoa hizkutzu barietate desberdinez, bai hizkuntza desberdinen artean daudenez eta bai hizkuntza beraren erabileran talde desberdinek dituztenez ere jabetzeko gai dela egiaztatu nahi du. Ingurune sozial eta kultural baten barruan komunikatzeko denek balio dutela ulertu behar du. Guzti honek, komunikatzeko era gratifikante eta eraginkor gisa hizkuntzarekiko jarrera positibo bat garatzea, hizkuntzak bere baitan duen aniztasuna ezagutzea eta estimatzea eta hiztunekiko begiramena eskatzen du. Planteamendu honek zenbait hizkuntz barietateren desbaliotzea adierazten duten aurreiritzi eta estereotipoak ezabatzeko aukera emango du. 11. Eskola iharduerarekin harremanetan dauden komunikazio egoeretan (talde-lanean, debateetan, ikasgelako asanbladetan, lagunen edo irakasleen agerpenetan eta abarretan) aktiboki parte hartzea (entzunez, besteren iritziak errespetatuz, akordiotara iritsiz, iritzi arrazoituak emanez...), egoera horietan trukea ahalbidetzen duten arauak errespetatuz. Ebaluazio irizpide honek, ikasleek komunikazio trukeko egoeretan errespetoz eta elkarri lagunduz jokatzen duten egiaztatu nahi du. Horretarako, egoera horiek gidatzen dituzten arauak ezagutu eta errespetatzeko gai izan behar dute, truke jariakor eta argi baten mesedetan. 12. Ahozko testu sinpleak buruz ikasi eta antzeztea (poemak, kantak, igarkizunak, aho-korapiloak, izaera literarioko beste batzuk...) testuaren edukinari dagokion ahoskera, erritmoa eta intonazioa erabiliz. Ebaluazio irizpide honetan ahozko testuak buruz ikasteari egiten zaio jaramon, bai eta beroien ondorengo errezitazio edo antzezpenari. Sentsibilitate estetikoaren garapenari eta hizkuntzaren manipulazio ludikoari lagunduko dion moduan buruz ikastea nahi da, eta ez zentzurik gabe testuak errepikatzea. 13. Iritzi pertsonalak azaldu eta irakurritako testuei buruz norbere iritziak eta gustoak adieraztea. Irizpide honek hautapeneko zenbait zuin pertsonal garatzean agertzen den irakurketarekiko jarrera positibo bat ebaluatu nahi du. Oso garrantzizkoa da etapa honetan ikaslegoak irakurzaletasuna garatu duela egiaztatzea eta hori bere eguneroko ihardueran esperientzia atsegina dela. 14. Eskola ihardueran erabiltzen diren informazioiturri eta baliabide desberdinak lekutu eta erabiltzea (liburutegia, kontsulta-liburuak, eta abar) , informazio eta ikaskuntzako premia konkretuak asetzeko. Irizpide honen bitartez zera egiaztatu nahi da: ikaslea gai dela informazio eta ikaskuntza-tresna gisa irakurketa erabiltzeko, gai dela testu idatzi desberdinetara jotzeko zalantzak argitzerakoan edota edozein ikaskuntzatatik datozkion premiak asetzeko. Garrantzizkoa da iturburuak eta baliabide hurbilenak erabiltzen jakitea, eta bere premia konkretuen arabera behar duena lekutzeko gai izatea. 15. Ohizko erabilerako testu ahozko eta idatzietan hizkuntzaren gai-planteamendu jakin batzuk eta erabilera konkretuak identifikatzea, diskriminazio soziala, arrazazkoa, sexuala eta abar adierazten dutenak eta norbere testuetan halakoetatik ihes egiten saiatzea. Ebaluazio irizpide honek jaramon egiten dio ikasleak duen gaitasunari diskriminazioa adierazten duten zenbait hizkuntz erabilera detektatzeko. Jarrera kritiko bat gararazi nahi zaio bere eguneroko bizitzan jasotzen dituen mezuen aurrean, eta aukera berriak bilatzera bultza egin nahi zaio bere adierazpenean erabilera horiek zuzentzen saia dadin. Ikaslegoaren ohizko komunikazioaren parte diren esamolde, txiste, adibide, ilustrazio eta abar kontutan hartuko dira. 16. Norbere eta besteren ekoizpen idatziak erabili (oharrak, zerrendak, gidoi sinpleak, laburbildumak eta abar) egiteko jakin indibidual edo kolektiboak antolatu eta burutzeko. Ebaluazio irizpide honek norbere ihardueraren arauketa eta antolaketan hizkuntzaren erabilerari egiten dio jaramon. Ikaslegoa bere eguneroko zereginak edozein ikaskuntz arlotan antolatzeko bere ekoizpen idatziak erabiltzeko gai dela egiaztatu behar da (informazioak gogorarazteko oharrak hartzen ditu, esperientzia bat ordenatuki burutzeko plan bat egiten du, aurrez jasotako informazioak antolatzeko gidoi sinple bat egiten du, eta abar). 17. Pertsonarteko harremanen eta literaturaren erabilera esparruetan ahozko eta idatzizko testuen ekoizpena sormenezko estilo pertsonal batean. Irizpide hau, ikasleek ahozko eta idatzizko adierazpen ahalmenak estilo pertsonal batekin erabiliz hizkuntzarekiko egiten duten erabilpen autonomoa ebaluatzen saiatzen da. LEHEN HEZKUNTZA ATZERRIKO HIZKUNTZAK 1. SARRERA Atzerriko hizkuntza Derrigorrezko Irakaskuntzaren Curriculumean Lehen Hezkuntzatik hAsita agertzea, gaur egungo gizartean oso epe laburrean planteatuko diren komunikazio-premia errealak asetzera dator, bertan hizkuntza atzerritar bat edo gehiagoren ezagutzaren behar gero eta handiagoa dagoelarik. Eskolak bere baitan hartu behar du egoera hori eta eskari berri hauek sortutako premiak asetzen ahalegindu. Atzerriko hizkuntzen ezaguerak ikaslegoa nazioarteko gizartean hobeki integratzea ahalbidetuko du, garapen teknologiko eta komunikaziozkoen ondorioz beroien jabe izatea gaur egun ezinbestekotzat jo daitekeelarik. Beraz, atzerriko hizkuntza Lehen Hezkuntzan sartzea, gaur egungo gizarte anitzean integrazio osoa suposatzen duen funtzio sozial batek justifikatzen du. Hizkuntza guztiek dute funtzio prestatzaile-hezitzaile bat. Atzerriko hizkuntza bat ezagutzeak nork bere hizkuntza edo hizkuntzak hobeki ulertzen eta menperatzen laguntzen du; gainera ikaslearen hezkuntzan garrantzi haundia duten hizkuntzaz kanpoko beste trebetasun eta gaitasun batzuen jabetzearekin erlazionaturik dago. Hizkuntz sistema elebidun batean atzerriko hizkuntza bat sartzean, elebitasunak ematen dituen zenbait alderdi positibo kontutan izan beharko ditu. Hizkuntza guztiak gizarte testuinguru jakin batean ikasten dira, besteekin elkarrekintzan eta hauen helburu komunikatibo eta errepresentagarritik abiaturik. Ama-hizkuntza eta bigarren hizkuntzaren jabetze eta ikasketa prozesuan erabilitako estrategiek, beste hizkuntzen ikasketan eragina dute eta alderantziz. Ikaslegoaren errealitatearen ezagutza ez da era konpartimentatuan gertatzen, era globalean baizik, hau da, hiru hizkuntzen prozesu integratzaile baten barruan: ama-hizkuntza, bigarren hizkuntza eta atzerriko hizkuntza. Beraz, hizkuntza bakoitzaren hizkuntz sistema espezifikoak kontutan izanik hizkuntzaren didaktika orokor batez hitzegingo da. Atzerriko hizkuntza baten ikaskuntzaren helburua, hizkuntza horretan ulertu eta ulertua izateko gai izatea da. Ikasleek, eguneroko bizitzako egoera desberdinetan moldatzeko beharrezkoa den komunikazio gaitasunaren jabetzearen bitartez, bere hizkuntzan egiteko gai direna atzerriko hizkuntzan egiten ikasi dezaten da gure azken helburua. Ahozko eta idatzizko iharduera bat inplikatzen duen komunikazio gaitasun hau lortzeko, beharrezkoa da testuinguru soziokultural jakin baten barruan hizkuntza kode berri bat menperatzea, dagozkion azpisistema fonologiko, morfologiko sintaktiko eta semantikoekin. Era berean, beharrezkoa izango da bere lehenengo eta bigarrengo hizkuntzetan erabilitako ikaskuntza eta komunikazio estrategien garapen eta transferentzia. Atzerriko hizkuntza baten irakaskuntza-ikaskuntza barneko estrategien bitartez hizkuntza sistema berri baten barne errepresentazioa itxuratzen duten arauak elaboratzeko hipotesiak formulatzen diren sormenezko eraikuntza prozesu bat da. Prozesu honek, informazioa ikaslearengandik hurbil eta bere ulermen maila baina zerbait aurreratuago badago bakarrik uzten du hizkuntza era ulergarri eta adierazgarri batean antolatzen. Ikaskuntza prozesua, mekanismo kontzienteen nahiz ikaslea komunikazio egoera batean dagoenean aktibatzen diren mekanismo inkontzienteen emaitza da. Lorpen azpikontziente honck ihardueren barietate bat eskatzen du, bertan ikaslea hizkuntzan bertan ez I baizik informazioa igortzean zentratzen delarik. Ikaskuntzaren progresioa ez da era lineal batean gertatzen era global batean baizik, eta funtsezko bezala jaso ez diren ezaugarrien sinpletze eta baztertzea eskatzen du honek derrigorrez. Progresioa beraz, komunikazio sistema berri honen ikaskuntza global hau osatzen, ñabartzen eta aberasten joatea izango litzateke. Ikaskuntza prozesu hau era egokian eman dadin, faktore bat baina gehiago hartu behar dira kontutan: lehen hizkuntzaren eginkizuna, egoerak, inputa eta ikasleen arteko desberdintasun pertsonalak. Hizkuntzarekiko lau trebetasunen garapena (entzun, hitzegin, irakurri eta idatzi) izango da lanik garrantzitsuena. Trebetasunak izango dira prozedurazko edukinen muina eta ondorioz irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren erdigunea, hizkuntza sistemaren azterketa era deduktiboan eta hauengandik abiatuz egingo bait da. Hizkuntza bat ikasteak bere alderdi sozio-kulturalak bereganatzea ere esan nahi du. Hizkuntzak munduaren ikuspegi bat ematen du, ezagutzaren alderdi isolatu bat bezela ez baizik hizkuntzari inplizitoki lotua dagoen multzo bat bezela planteatu behar den eta zeinen garapenak irakaskuntza-ikaskuntza lagunduko duen errealitate soziokultural bat. Akatsek, gero eta hipotesi landuagoak formulatze prozesuaren ikaskuntzan garrantzi haundia dute. Hizkuntzaren funtzionamenduari eta komunikazio eraginkortasunari buruzko planeamendu berriak sortzen dituen fase bat da. Irakaslearen jarrera jasanbera izango da, akatsa prozesuaren berezko zati bat bezala ezagutzen duelarik eta honela ikasleen berezko adierazpen aukerak ugaritzen direlarik. Akatsaren zuzenketa, komunikazio prozesua oztopatzen edo eteten duenean bakarrik emango da. Lortu beharreko helburua, jariakortasuna eta zuzentasunaren arteko oreka da. Trebezietaz jabetzeko estrategien, -ulergarria eta egokia izango den- inputaren aukeraketaren eta aztertzen ari den hizkuntzaren herriko alderdi sozio-kulturalekin familiartzearen erabilpen arinak eragina izango du atzerriko hizkuntza eta bere kultura ezagutzeko interes haundiago bat sortzerakoan, era honetan ikaslegoari errealitatea ulertzeko, bere kultura aberasteko eta begiramen eta tolerantzia jarrerak garatzeko aukera ematen dion atzerriko hizkuntzak derrigorrezko hezkuntzan duen heziketa funtzioak zentzu osoa hartzen duelarik. Lehen Hezkuntzako ikasleak baditu hizkuntzaren irakaskuntza errazten duten zenbait ezaugarri positibo: bere ama-hizkuntzan komunikazio gaitasun bat badu eta eskolan bigarren hizkuntza batekin harremanetan jarri da, honek, bere ama-hizkuntzan dituen abileziak beste hizkuntzetara igortzen lagunduko diolarik; erreproduzitzeko ahalmen egokia du, fonema berriak imitatu eta burutzerakoan garrantzi haundikoa; bere irudinen eta espontaneitateak ahozko partehartze aktibo baterako gaitasuna ematen diote eta kanpoko estimuluek erraz motibatzen dute. Arrazoi guzti hauek, haurrek komunikatzeko hizkuntza erraz ikas dezaten eragiten du, arauez kezkatu gabe. Etapa honen fokatze globaltzailea kontutan izanik, atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza elkarrekintzan eta haurraren errealitatearengandik hurbil eta zeregin adierazgarriei loturik dagoen irakaskuntza integratzaile eta globaltzailea lagunduz egin beharko da, beste gai eta arlo batzuekin harreman kopuru haundiagoa ezartzeko aukera duen neurrian ematen bait da ikaskuntza. Hizkuntza guztiak ezagutza-igorleak direla ezin da ahaztu. Etapa honetan aurkeztuko diren gai eta egoerak, ikaslegoak berezko dituen adinaren, interesen eta gizarte testuinguruaren arabera aukeratuko dira, era honetan ulergarriagoak izanez hizkuntzarekiko interes haundiago bat eragiten lagunduko delarik. Jolasak, kantak, beste herrietako haurren ohiturak ikaslegoaren interesa gehitzen eta ikaskuntzarekin erlazionaturik dauden alderdi guztiekiko jarrera baikorra garatzen laguntzeko erabili behar dira. Lehen kontaktuak zaindu behar dira: hauek atsegingarriak, eragingarriak eta gainera behar-sortzaileak, jakinahia piztuko dutenak izan ditezen saiatu behar da. Zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrek beraien harrera-ahalmena haunditzen dute jasotzen duten informazioa ikusmenezkoa, ahozkoa, jolasezkoa eta testuinguruan sartua bada. Atzerriko hizkuntzaren ikaskuntzaren hasieran egokiagoa ematen du ahozko trebetasunei.. lehentasuna ematea, ulermenean ekoizpenean baino enfasi gehiago jarriz. Ahozko ekoizpena sustatu beharko da, ikasgelaren barruan hizkuntzari balio instrumentala emanez. Ondoren idatzizko ulermena eta ekoizpena era jarraiago batean landu ahal izango dira. Hizkuntzazko inputa gehitzen doan neurnan, ahozko nahiz idatzizko testu konplexuagoak ulertu eta ekoizteko gai izango dira ikasleak. Beste kultura eta bizi-modu batzuek kontrastatu eta kontaktatzeko aukerak hain gaztetatik sustatzeak, izpiritu irekitasuna eta ondoko hizkuntza sormena eragiten ditu. 2. HELBURU OROHORRAK Lehen Etapa amaitzean, arlo honetan egindako ikaskuntzen emaitza gisa, ikasleek honako gaitasun hauek garatuak izango dituzte: 1. Hurbilexo objektu, egoera eta gertakari ezagunei buruzko ahozko eta idatzizko testu sinpleak ulertu, testu horiek helburu jakinekin transmititutako informazioa -bai global eta bai espezifikoak- erabiliz. 2. Ahozko eran atzerriko hizkuntza erabili irakaslearekin eta ikasleekin komunikatzeko ikasgelako ohizko ihardueretan eta helburu horrekin sortutako komunikazio-egoeratan, pertsonarteko komunikazioaren oinarrizko arauei erantzunez eta besteen ekarpenekiko begiramenezko jarrera hartuz. 3. Testu idatzi labur eta sinpleak sortu ikasleentzat ezagunak diren gaiei buruz, kode idatziaren oinarrizko ezaugarriak errespetatuz. 4. Era ulerkorrean testu labur eta sinpleak irakurri, ikasgelako iharduerekin zerikusia dutenak, munduarekiko beren ezaguera, esperientzia eta interesekin nahi diren informazio global eta espezifikoak lortzeko. 5. Atzerriko hizkuntzen komunikazio-balioa ezagutu eta baita norbere gaitasuna ere erabiltzeko eta beste hizkuntza, hiztun eta kulturekiko ulerkuntza eta begiramenezko jarrera positiboa erakutsiz. 6. Atzerriko hizkuntzak dituen komentzio linguistiko eta ez-linguistikoak ulertu eta erabili komunikazioa errazagoa eta jariakorragoa izan dadin eta nork bere burua adierazteko interesa erakutsiz. 7. Atzerriko hizkuntzako zenbait hitz eta esaldi sinpleren esanahia, ahozkera eta adierazpen grafikoaren arteko erlazioak ezarri, eta bere ezaugarri diren erritmo eta entonazio alderdiak ezagutu. 8. Beste hizkuntzetako aurretiazko esperientzia atzerriko hizkuntzaren ikaskuntzari aplikatu eta ikaskuntza autonomoaren estrategiak garatu. 3. EDUKINAK. MULTZO BAKARRA: HlZKUNTZA HARREMAN PERTSONALETAN Lehen Etaparako edukin multzo bakarra aurkezten da, etaparen eta atzerriko hizkuntzaren irakas-ikaskuntzaren berariazko ezaugarriak direla eta, edukin multzo hau bait da adin honetako ikaslegoaren komunikaziopremiei hobekien erantzuten diena. Multzo bakar hau giza esperientziako lehena da eta bertan aurkitzen gara sarrien murgilduak; edozein ama-hizkuntzaren hiztunek menperatzen duen diskurtsua da (bere aldakin kolokialean behintzat), lehenengo gizarte-trukeetan berez sortzen dena eta, ondorioz, ikasgelan aurkeztu beharreko hizkuntz inputa antolatzeko eredutzat hartuko dena. Bi subjektu edo gehiagoren artean ahozko elkarrekintzan batipat eta ikaslearengandik hurbil dauden ohizko egoera familiartekoetan oinarrituriko erabilera bat da. Multzo honen barruan prozedurazko edukinak dira ardatza, honengandik edukin kontzeptual eta jarrerazkoak garatuko direlarik eta hirurak elkarrekintzan lantzen direlarik. A) Prozedurazko edukinak a) Ahozko ulermena l. Objektu, egoera eta gertakari hurbil eta ezagunei buruzko ahozko testu sinpleak ulertu. 2. Eguneroko esamoldeak era ulerkorrean oroimeneratu.3. Atzerriko hizkuntzaren soinu, erritmo eta doinu ezaugarriekin familiartu. b) Idatzizko ulermena l. Ikasleen interes eta esperientziekin bat datozen testu labur eta sinpleak (egiazkoak edo moldatuak) irakurriz ulertzeko gaitasuna garatu nahi den informazioa lortzeko, testu bateko ideia nagusia identifikatuz. 2. Testu sinpleak xeheki ulertu: jolas-arauak, ariketa-enuntziatuak, kartelak, eta abar. 3. Oinarrizko kontsulta materialak maneiatu: haurhiztegiak, liburuxka turistiko irudiztatuak, eta abar. c) Ahozko ekoizketa l. Hizkuntz trukeetan aktiboki parte hartu, berehalakoenak diren komunikazio premiak adierazteko, ohizko gizalegezko formulak kontutan izanik. 2. Era askotako eguneroko esamoldeak sortzeko, hizkuntz elementuak eta hizkuntzaz kanpokoak kontutan izanik. 3. Hizkuntz atzerritarreko soinu bereziak era egokian erabili. d) Idatzizko ekoizketa l. Ikasleen interes eta esperientzietatik hurbil dauden testu laburrak landu, komunikatzeko asmoarekin. 2. Ahoz landuriko enuntziaturen batzuk kode idatzi ra transferitu, dagozkien zeinu grafiko komentzionalak hautatuz. B) Edukin Kontzeptualak 1. Ohizko komunikazio egoeren premia eta ezaugarriak, komunikazio egoeratan gertatzen diren asmo eta aldagai desberdinak kontutan izanik. 2. Beharrezko berbategi eta hizkuntz egiturak, ahoz eta idatziz komunikazio premia oinarrizkoak adierazteko. 3. H3aren berezko konbentzio linguistikoak. 4. Ikasgai den atzerriko hizkuntza hitzegiten den herrialdeen alderdi sozial eta kulturalak, haurren interesengandik hurbil badaude. C) Jarrerazko edukinak 1. Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko gozamena, interesa eta jakinmina. 2. Norbere buruarengan eta besteengan begiramenezko jarrera garatu, nork bere burua hobeki ulertu eta adierazteko. 3. Jarrera begiramenezkoa eta harkorra beste hizkuntza eta kulturekiko. 4. Jarrera positibo bat bultzatu atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberak duen gaitasunaren aurrean eta ikaskuntzan ematen diren zailtasunak gainditzeko jarrera. 4. EBALUAZIO lRIZPIDEAK 1. Ideia globalak eta informazio espezifikoak atzeman ahozko testu errazetan, portaera berbal eta ezberbalez erantzunez. Emandako mezuaren ulerkuntza egiaztatu nahi da. Proposatutako ihardueraren arabera, ulerkuntza testu baten ideia globala atzematea izango da edo informazio espezifikoak bilatzea. Bi kasuetan, erantzun ez-berbalen (keinu, marrazki eta abarrez) eta berbalen bidez (eskema, galde-zerrenda eta abarrez) egin daiteke egiaztapena. 2. Komunikazio truke erraz eta ohizkoetan parte hartzea, komunikazioaren oinarrizko arauei kontu eginez eta besteen ekarpenak errespetatuz. Irizpide honek ikasleak beren solaskideak ulertu eta beraiei hitz egiteko gai diren egiaztatu nahi du, ikasgelan ohizkoak diren egoeratan hizkuntzaren erabilera eraginkorra eginez. Komunikazio hori eraginkorra izan dadin ezinbestekoa da solaskidearenganako begiramena erakustea. Beren buruaz, inguruneaz eta ikasten ari diren herrialdeetaz informazioa eskatu eta ematea da kontua; eguneroko esamoldeak birsortzea oinarrizko hizkuntz egiturak eta atzerriko hizkuntzak berekin dituen soinu, erritmo eta intonazioa ere aisa erabiliz. 3. Komunikazio asmoz, ezagunak diren gaiei buruz testu labur eta errazak idatzi, kode idatziaren oinarrizko zertzeladak errespetatuz. Oharrak, mezuak, galde-zerrendak, gutun sinpleak eta abar eginez, kode idatziko oinarrizko zertzeladak errespetatuz testuak ekoizteko gaitasuna egiaztatzea da helburua. 4. Testu labur eta errazak irakurri ideia globala ulertuz eta galdera orokorrei eta baita informazio espezifikoak bilatzea eskatzen duten zereginei ere erantzuteko gai izanez. Irakurketazko ulerkuntza egiaztatzea da helburua, testu laburren bidez (kartela, joko-arauak, haur ixtorio, ipuinak, eta abar) nahi den informazioa lortzeko, elementu semantiko klabeak hautatuz eta oinarrizko hizkuntz egiturak identifikatuz. 5. Bere ohizko erabileran komentzio linguistiko eta ez-linguistikoak sartu atzerriko hizkuntzen komunikazio balioa aitortuz eta bere hiztun eta kulturarekiko interesa eta begiramena erakutsiz. Irizpide honek, atzerriko hizkuntzan komunikazioa errazten duten soinu, esamolde, keinuak eta abar birsortzeko gaitasuna ebaluatu nahi du, norbere hizkuntz sisteman integratzeko gaitasunarekiko konfidantza areagotu eta horrela adierazpen gaitasuna hobetuz. 6. H1 eta H2etan garatutako ikaskuntza autonomoko estrategiak, hizkuntza berrira transferitu. H3aren ikaskuntz prozesua garatzean, ama-hizkuntzan lortutako komunikazio estratebriak (keinuak, entonazioa, eta abar) eta ikaskuntza estrategiak (testuinguruaren arabera esanahiaren asmakuntza, hiztegi baten erabilera, eta abar) transferitzeko ikasleak duen erraztasuna egiaztatu nahi da. LEHEN HEZKUNTZA MATEMATIKA 1. SARRERA Matematika izenaren atzean alderdi anitz ezkutatzen dira: ariketak, problemak, zehaztasuna, zorroztasuna, abstrakzioa, algoritmoak, Aritmetika, Geometria... Bilbadura konplexua da baina konexio azkarrak eta lotura sendoak dituena, eredu eta prozedura desberdinen multzo zabala. Matematika etengabe hedatzen ari den zientzia da eta beraz oso konplexua: eboluzio hau ez da beti irakaskuntzan ikusi. Matematika, zientzi eredu gehienak eraikitzen eta oinarritzen diren hezurdura da. Batez ere beste arlo batzuekin harremanetan dauden arazoak konpontzeko beharra, etengabeko aurrerabide horren funtsezko mugiarazleetako bat izan da. Bere ospe sozialaren zati haundi bat ezaugarri honek eragina izan da, zehaztasunaren kualitateak lehentasuna emanez estimazioa, hurbiltasuna, eta abar bigarren postuan geratu direlarik. Matematikak, kontrakoak diren baina aldi berean osagarriak diren ikuspuntuetatik ikustarazten du errealitatea:ziurra/probablea, zehatza/hurbila, diskretua/jarraia, finitua/infinitua... Eskolako matematikak batez ere alderdietako bat bultzatu du, hau da, ziurra, zehatza, diskretua..., eta osagarria berriz oso neurri txikian eta gaizki egituraturik. Neurketa, estimazioa edo azarea bezalako esparruak gehitzean, ikuspegi bikoitz hori nahiko orekatu da. Matematikaren eraikina burutzeari dagokionez, beharrezkoa da prozesu induktiboari lerroren bat edo beste eskaintzea. Tradizionalki, bukatutako produktu bat bezala eta arrazonamendu deduktibo eta frogapen formaletan bakarrik oinarritutako produktu bat bezala aurkeztu da matematika ikasgelan. Baina arrazonamendu induktiboak zeregin aktiboagoa izan du; egoera konkretuetatik kontzeptu egokien erauzketa, orokorpena, jarraibideen bilaketa, edibide intuitiboak, pentsamenduaren era matematikoak dira. Are gehiago, fase induktiboak lehentasunezko garrantzia du; alegia, pentsamendu prozesu hauen inongo esperientziarik gabe, gerta daiteke ikaslegoak etapa post-derrigorrezkoetako propio diren frogapen zorrotz eta formalen egiazko zeregina ez ulertzea. Formalizazioa, zorroztasuna, zehaztasuna, dedukziozko arrazonamenduak derrigorrezko epealdi honetako abiaburu izan behar ez dutela esan daiteke, errealitatera hurbiltzeko prozesu luze baten helmuga baizik. Matematikaren irakaskuntzak izaera bikoitza du, bata prestakuntzazkoa eta instrumentala brstea. Hauetatik lehenengoak ahalmen intelektual desberdinen garapenari dagokio: arrazonamendu logikoa, gogoeta, orokorpena, analisia, ordenazioa, intuizio espaziala, analogia bidezko arrazonamendua, eta abar. Bide honetan lan egokia egiteak gogamen egitura eta lan ohiturak sortzen laguntzen du, hauen erabilera matematikaren esparrura bakarrik mugatzen ez delarik. Prestakuntzazko osagai hau bereziki problemen askapenak laguntzen du, problematzat aurretikako algoritmorik edo askapen eskemarik ez duen egoera ulertzen delarik; askapen bakar batean ez ixteko edo egokiena aurkitzeko zaletasunak sormena eta originaltasuna gehitzen ditu, bide berriak arakatzera eta oztopoak gainditzera eramaten gaituztelarik. Zientziaren beste arlo batzuen tratamenduak eta garapenak gutxieneko tresneria matematikoaren premia dute. Ildo horretatik ulertzen da Matematikaren bitarteko izaera. Ikasleei tresna matematikoak aurkeztearekin batera horiek egoera desberdinetan era egokian erabiltzeak joan behar du, kasu desberdin anitzetan haiek erabili ala ez erabaki beharko delarik. Ezagutza matematikoak aplikatzeko gaitasuna ez da ukituriko edukinen araberakoa soilik, baizik eta, batez ere, haiek eskolan nola eraiki eta erabili direnaren araberakoa. Ikasketak esanguratsua izan behar du eta honek eskatzen du ikasleak berak behaketak, esperimentazioak, galderak, aieruak... burutzea. Irakaslegoaren zeregina prozesu hauek eragitera zuzendua egongo da, bere lana ez bait da ezagutzak transmititzea bakarrik, baizik baila ikasleek dagoeneko jaso dituzten gogamen eskemak berrorekatzeko arazo kognitiboak eragin ditzakeen moduan aurkeztea ere. Garbi dagoena zeta da: beste disziplina zientifiko guztiek bezala oso osagai bertikal garrantzitsu bat duela. Hala ere kontzeptu bat azaltzeko edo propietate bat egiaztatzeko era desberdinak daudela esatea komeni da. Ez dago bide garbien eta hoberen bakar bat: beraz edozein egoeratan ez du matematikaren barne egiturak funtsapen pedagogiko baten aurrean lehentasuna izan behar. Matematikaren bilbadura bere zati desberdinen arteko loturetan bereziki aberatsa da. Geometria, aritmetika, estatistika... ez dita gune finkoak. Ezaugarri honek garrantzi curricular haundia du, ikasleek erabilitako prozedura eta estrategien antzekotasuna eta matematikaren esparru guztien arteko lotura nabaritu behar bait du. Horrela, adibidez: kontaketa, ordenatzea, sailkatzea, sinbolizatzea, analizatzea... esparru guztietan erabilgarritasun bera duten ahalmen edo alderdiak dira. Ez dago adostasunik gure gizarteko hiritar arrunt bacek behar dituen matematikazko gaicasunei buruz. Teknologiaren eta gizartearen aldaketen azkartasunak, gaitasunak, aldakorrak eta aurresanezinak izan ditezen eragiten du. Dena den, eskolak eman behar duen hezkuntza matematikoa definitzerakoan kontutan izan behar diren zenbait faktore badago: - Ikasleak dituen ezagupen matematikoen erabilera eraginkorra gauzatzeko behar beste ziurtasuna hartu beharko du, ezagupen horiek asko edo gutxi izanik ere. - Hezkuntia sistemak, eta bereziki eskolako matematikak, ez die teknologi berrikuntzei atzea eman behar. Kalkulagailua bezalako baliabideei arreta gehiago eskaini beharko litzaieke, matematikako zenbait kontzeptu eta prozedura ikasterakoan laguntza haundia eman bait dezakete. - Hiritar batek arazoak konponueko gai izan behar du. Arlo desberdinetatik datozen arazoak eta ikasleak bere pentsamenduan eta ohitura matématikoetan konfidantza har dezan eta «matematikoki pentsaueko» gai izan dadin eragiten dutenak. Azken finean ikasleek beren matematikarako potentziala gara dezaten saiatzea da kontua, matematikoki komunikatzeko, arrazonatzen ikasteko, arakatzeko, hipotesiak formulatzeko... ahalmenak barne direlarik. Matematikaren ikaskuntza Lehen Hezkuntzan, jakinua itxi eta bukatu bat baina gehiago, eraikuntz prozesu bat bezala ikusten da, beharrezko erreferentzi gisa ikaslea, bere ezaugarri psikoebolutiboak eta ikaskuntza erritmoa hartzen duelarik. Maiz, hautaketa, antolaketa eta ikaskuntza edukinen sekuentziazioan matematikazko barne-egiturek -bere osagai bertikala, bere hierarkizazioa- lehentasuna zuten hezkunu plangintzak egin dira adin hauetarako; ez dirudi alderdi horiek soilki kontutan haruea aukera egokiena denik. Lehen Hezkuntzan kontzeptu eta prozedura matematikoetako asko ikasleen irizpidetik kanpo daudela gogoan izan behar da. Objektuen arteko erlazioek, propietateen bilakuntzak, eta abar, intuiziozko osagai nabarmena izango dute eta objektu konkretuen manipulazioari lotuta egongo dira. Etapa honetan aurrera joan ahala, eta bereziki azken zikloan, norbere iharduerari buruzko gogoetatik maila abstraktuago , konplexuago eta halako dedukzio maila erakusten duteneraino eramango duen bideari lotuko zaio. Iraganbide honek esperientzia matematikoen kopuru haundia izango du oinarri, arian-arian errepresentazio forma desberdinez hornituz (eskemak, marrazkiak, kodeak...). Esperientziak, oro har, errazak eta egunerokoak izango dira, hala nola espazioaren antolaketa eta orientazioa haren barnean, diruaren erabilera erosketan, objektuen sailkapena lege zenbaiten arabera, neurketa eragiketak testuinguru arruntetan, denborazko ziklo eta ohiturak ... Ikaslegoak halako funtsaketa matematiko zorrotzak ezagutzea ez da beharrezkoa, boina oinarrizko kalkulu estrategietan, buruzko kalkuluetan eta emaitza zein neurrien estimazioan jabetza funtzional eta ziurra izan behar dv, kalkulagailuaren erabilera «adimentsuay borne. Ezagupen matematikoak eraikitzerakoan norberaren esperientzia erreferentzia gisa hartzeak eta hartaz gogoeta egiteak inplikazio garrantzitsuak ditu lehen mailako matematikaren ikaskuntza eta irakaskuntzan. 2. HELBURU OROKORRAK Lehen Hezkuntzan Matematikaren irakaskuntzak ikasleen ondorengo ahalmenen garapenari laguntzea izango da: l. Fenomeno ezagunei buruzko informazio eta mezuak interpretatu, balioetsi eta ekoizterakoan ezaguera matematikoak erabili. 2. Norberaren ohizko inguruneko egoerak ezagutu, beraietan oinarrizko kalkulu eragiketak eskatzen dituzten problemak agertuko direlarik, problema horiek matematika-adierazpen errazen bidez formulatu eta algoritmo egokiak erabiliz beraiek ebatzi. 3. Kalkulu eta neurri-tresna sinpleak erabili eta, hala behar delarik, halen erbileraren egokitasunari eta abantailei buruzko erabakiak harto, emaitzak sistematikoki ikuskatuz. 4. Nork bere estrategiak moldaeü eta erabili estimazio, huruzko kalkulu eta espazio-orientabidearen alorreko problema errazak ebazteko eta, borren beharra izanez gero, direlako estrategia horiek aldatu. 5. Ingurune hurbileko forma geometrikoak identifikatu, halen elemento eta propietateen ezaguera erabiliz, bai beraiek hobeto ulertzeko eta bai ingurune borren gaineko ekintza-ahalbide berriak garatzeko. 6. Datu-bilketarako teknika oinarrizkoak erabili norberaren inguruneko fenomeno eta egoerei buruzko informazioa lortzearren; informazio hori grafiko eta zenbakien bidez irudikatu eta nork bere iritzia moldatu. 7. Eguneroko bizitzan matematikak duen eginkizuna gogoan izan, hora erabiliz atsegin harto eta zenbait jarretaren balioa ezagutu, hala nota aukerabide desberdinen miaketa, zehaztasunaren komenigarritasuna edo soluzioen bilakuntzan behar den iraupena. 8. Eguneroko bizitzan kode eta zenbaketa sistemen laguntzaz azter daitezkeen egoera eta problemak identifikatu, sistema horien propietateak eta ezaugarriak problema hobeco ulertzeko eta ebazteko erabiliz. 9. EDUKINAK 1. VtU LTZOA. ZENBAICIAK ETA ERAGIKETAK: ESANAHIA ETA ESTRATEGIAK A) Edukin kontzeptualak. l. Zenbaki arruntak, osoak, zatikizkoak eta hamartarrak. . Premia eta funtzioak: zenbatu, neurtu, ordenatu, kopuruak edo partiketak adierazi, informazioak kodetu, objektu eta elementuak bereizi. . Zenbaki arteko erlazioak (handiago, txikiago, berdin, desberdin, gutxi gorabehera berdin) eta beraiek adierazteko sinboloak. . Zenbaki positiboak eta n.egatiboak. Zenbaki kardinalak eta ordinalak. . Kopuru baten ehunekoa (9'0). . Zatiki bakunen arteko korrespondentzia eta beraien baliokide hamartarrak. 2. Zenbaki sistema hamatcarra. . Zenbakien lekugunezku balioa sistema hamartarrean. . Zenbakien osaketa erregelak sistema hamartarrean. 3. Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa eragiketak. . Eragiketa hauek parte hartzen doten egoerak: batuketa bilketa, gehikuntza gisa; kenketa gutxitze, konparaketa, osagai gisa; biderketa batuketa labor, errepikapen, proportzionaltasun gisa; zatiketa banaketa, proportzionaltasun gisa. . Eragiketen sinboloak. 4. Eragíketen algoritmoak. . Lao eragiketen hierarkia eta parentesien funtzioa. 5. Ahozko mintzairaren, errepresentazio grafikoaren eta zenbakizko adierazpenaren arteko korrespondentzia. B) Prozedurazko edukinak a) Mintzaira desberdinen erabilera. l. Zenbakien irakurketa eta idazketa testuinguru desberdinetan. 2. Zenbaki eta alfazenbakizko kodeak moldatu eta erabili, objektu, egoera, gertakari eta ekintza irudikatzeko. b) Algoritmoak eta trebetasunak. 3. Zenbaki arrunten, hamartarren (bi zifra hamartarrerainokoak) eta zatiki sinpleen arteko konparaketa, ordenamendu eta irudikapen grafikoaren bidez eta beraien arteko transformazioa. 4. Portzentaien interpretazioa, kalkulua eta konparaketa. 5. Algoritmoen automatizazioa tau eragiketak zenbaki arruntekin burutu ahal izateko moduan. 6. Algoritmoen automatizazioa batuketa eta kenketa eragiketak bi zifra hamartarrerainoko zenbakiekin eta izendatzaile berdineko zatikiekin burutu ahal izateko moduan. 7. Lao eragiketadun kalkulagailua erabili, hartaz baliatzeko erabakia, egin beharreko kalkuluen konplexutasuna eta eskaturiko emaitzen zehaztasunaren arabera hartuko delarik. c) Estrategia orokorrak. 8. Estrategia desberdinak erabili modo zehatzez edo gutxi gorabehera kontatu ahal izateko. 9. Zenbaki eta eragiketa prnblemak askatzerakoan estrategia desberdinak erabili (problema sinpleak ebatzi, saio-erroreen bidez hxrbildu, prozesu beca aldizka bi norabidetan aztertu -aurrerantz eta atzerantz-). 10. Kalkuluak egiterakoan eta zenbaki zein eragiketa problemak ebazterakoan buruturiko prozesuaren ahozko adierazpena. 11. Egoera batzutan kalkulu zehatz edo hurbildua burutzea komenigarria den ala ez erabaki, onargarria den errore-malla balioetsiz. 12. Buruzko kalkulurako estrategia pertsonalak moldatu. 1. Lao eragiketariko batek edo gehiagok esku hartzen doten eguneroko bizitzaren problemak identifika tu, beraietako bakoitzaren egokitasuna eta baliagarritasuna bereiziz. 14. Kalkulu baten emaitzaren estimazioa eta zenbakizko erantzuna arrazoizkoa den ala ez erabaki, onargarria den errare malla balioetsiz. C) Jarrerazko edukinak. l. Zenbaki eta alfazenbakizko kodeen adierazia eta zenbaki multzoetan ageri dirr..n erregularitate eta erlazioak arakatzeko eta aztertzekojakinmina. 2. Zenbakizko mintzaira eguneroko bizitzaren objektu eta egoerei dagozkien informazio eta mezuak zehazcasunez komunikarzeko tresna gisa balioetsi. . Problema bati soluzioa bilatzerakoan atxekitasuna eta iraunkortasuna. 4. Norberaren gaitasunaren gaineko uste ona eta buruzko kalkulurako estrategia pertsonalak moldatzeko eta erabiltzeko gustua. 5. Kalkuluen eta beraien emaitzen aurkezpen ordenatu eta garbiarekiko gustua. 2. MULTZOA. NEURKETA: OBJEKTU ETA DENBORARI BURUZKO INFORMAZIO KUANTITATIBOA. A) Edukin kontzeptualak. l. Neurketaren premia eta funtzioak. 2. Sistema Metriko Hamartarrean neurri-unitateak: . Luzera, azalera, bolumena, edukiera eta masa. 3. Irudien perimetroa, azalera eta bolumena. 4. Gutxi gorabeherako neurketak. . Neurkecen estimazioa eta hurbilketa. 5. Denbora neurtzeko neurketa-unitateak. 6. Egungo txanpon-sistema. 7. Angeluak neurtzeko unitateak: gradua. 8. Ezohizko neurketa-unitateak. B) Prozedurazko edukinak. a) Mintzaira desberdinen erabilera. l. Objektuen tamainari buruzko informazioa interpretatu eta transmititzeko hiztegi egokiak erabili. b) Algoritmoak eta trebetasunak. 2. Luzera, denbora, angeluak, edukiera, e.a. neuraeko tresna desberdinak erabili. 3. Neurri-unicateen transformazioa, konparakeca eta baliokidetasunak dagozkien kalkulu-algoritmoak erabiliz. 4. Txanpon-sistema erabili, beharrezko baliokidetasun eta eragiketak aplikatuz. 5. Laukizuzen, triangelu eta zirkuluen azalerak eta kubo eta prisma errektany:rlarren bolumenak kalkulatzeko algoritmo eta estrategiak erabili. 6. Luzera, denbora, angeluak, edukiera, e.a. zuzenean neurtzeko tresna desberdinak egitea. c) Estrategia orokorrak. 7. Gorputz geometrikoen perimetro, azalera eta bolumenen neurketak burutzeko estrategien elaborazioa eta erabilera, hurbilketazko moduan eta modo zehatzean. 8. Neurketaren helburua kontutan izanik, egokienak diratekeen unitateen gaineko erabakiak harto. 9. Neurketan erabilitako estrategiaren eta burututako prozesuaren ahozko eta idatzizko adierazpena. l. Objektu eta denbora arrunten neurria aurkitzeko jakinmina, interesa eta gustua. 2. Zehaztasunaren gustua neurketak burutzerakoan. 3. Objektuak, espazioak eta iraupenak deskribatzeko hitzak eguneroko mintzairan sartu. . Neurketa tresna desberdinak erabiltzearen aldeko jarrera. 5. Objektuen neurketan estimazioak duen garrantzia eta haren balioespena. 9. MULTZOA. FORMA GEOMETRIKOAK ETA ESPAZIOAN KOKAGUNEA A) Edukin kontzeptualak 1. Elementu geometrikoak eta beraien arteko erlazioak. . Puntua, zuzena, planoa eta espazioa. . Paralelotasuna eta perpendikulartasuna, zuzenen elkargunea. 2. Errepresentazio eta erreferentzi sistemak. . Objektuen egoera espazioan. . Errepresentazio molde desberdinak: koordenatu kartesiarren sistema. . Espazioaren ohizko irudikapenak: planoak, mapak eta maketak. . Eskalak: zenbakizkoak eta grafikoak. . Erreferentzi elementuak: desplazamenduak, distantziak, angelua eta biraketak. 3. Forma lauak. . Triangeluaren eta poligonoen azterketa. . Zirkunferentzia eta zirkulua. . Erregularitateak eta simetria. . Irudien arteko erlazioak: berdintasuna eta antza. 4. Forma espazialak. . Kuboaren eta gorputz geometrikoen azterketa. . Esferaren azterketa. . Erregularitateak eta simeiriak. B) Prozedurazko edukinak a) Mintzaira desberdinen erabilera. 1. Espazioan den objektu baten egoera eta kokagunea deskripzioa norberarekiko eta bestelako erreferentzi puntu egokiekiko. 2. Objektu batek espazioan duen kokagunea deskribatzeko kode desberdinen elaborazio eta erabilera. 3. Puntuen irudikapen eta irakurketa koordenatu kartesiarren sistemetan. 4. Plano, maketa eta mapen irakurketa, interpretazioa, eraikuntza eta erreprodukzioa, eskalak erabiliz. b) Algoritmoak eta trebetasunak. 5. Irudi lineal, lau eta espazialen ereduak eraiki material desberdinak erabiliz. 6. Perimetro, azalera eta bolumenen kalkulua irudi eta elementu bakunagoekiko konparaketa dela medio. c) Estrategia orokorrak. 7. Irudi lauen moldaketa beste batzuren konposaketa eta deskonposaketaren bidez. 8. Irudi eta gorputz geometrikoetan erregulartasun eta simetria elementuak bilatu. 9. Trebetasun geometrikoen erabilera, alderdi geometrikoekin zerikusia duten eguneroko bizitzaren problemak askatzeko. 10. Irudi lau eta gorputz geome:rikoen konparaketa eta sailkapena irizpide desberdinak erabiliz. C) Jarrerazko edukinak. l. Objektu eta denbora arrunten neurria aurkitzeko jakinmina, interesa eta gustua. 2. Zehaztasunaren gustua neurketak burutzerakoan. 3. Objektuak, espazioak eta iraupenak deskribatzeko hitzak eguneroko mintzairan sartu. . Neurketa tresna desberdinak erabiltzearen aldeko jarreta. 5. Objektuen neurketan estimazioak duen garrantzia eta liaren balioespena. 9. MULTZOA. FORMA GEOMETRIKOAK ETA ESPAZIOAN KOKAGUNEA A) Edukin kontzeptualak 1. Elemento geometrikoak eta beraien arteko erlazioak. . Puntua, zuzena, planos eta espazioa. . Paralelotasuna eta perpendikulartasuna, zuzenen elkargunea. 2. Errepresentazio eta erreferentzi sistemak. . Objektuen egoera espazioan. . Errepresentazio molde desberdinak: koordenatu kartesiarren sistema. . Espazioaren ohizko irudikapenak: planoak, mapak eta maketak. . Eskalak: zenbakizkoak eta grafikoak. . Erreferentzi elementuak: desplazamenduak, distantziak, angelua eta biraketak. 3. Forma lauak. . Triangeluaren eta poligonoen azterketa. . Zirkunferentzia eta zirkulua. . Erregularitateak eta simetria. . Irudien arteko erlazioak: berdintasuna eta antza. 4. Forma espazialak. . Kuboaren eta gorputz geometrikoen azterketa. . Esteraren azterketa. . Erregularitateak eta simeiriak. B) Prozedurazko edukinak a) Mintzaira desberdinen erabilera. 1. Espazioan den objektu baten egoera eta kokagunea deskripzioa norberarekiko eta bestelako erreferentzi punto egokiekiko. 2. Objektu batek espazioan duen kokagunea deskribatzeko kode desberdinen elaborazio eta erabilera. 3. Puntuen irudikapen eta irakurketa koordenatu kartesiarren sistemetan. 4. Plano, maketa eta mapen irakurketa, interpretazioa, eraikuntza eta erreprodukzioa, eskalak erabiliz. b) Algoritmoak eta trebetasunak. 5. Irudi lineal, tau eta espazialen ereduak eraiki material desberdinak erabiliz. 6. Perimetro, azalera eta bolumenen kalkulua irudi eta elemento bakunagoekiko konparaketa dala medio. c) Estrategia orokorrak. 7. Irudi laven moldaketa baste batzuren konposaketa eta deskonposaketaren bidez. 8. Irudi eta gorputz geometrikoetan erregulartasun eta simetria elementuak bilatu. 9. Trebetasun geometrikoen erabilera, alderdi geometrikoekin zerikusia doten eguneroko bizitzaren problemak askatzeko. 10. Irudi tau eta gorputz geome:rikoen konparaketa eta sailkapena irizpide desberdinak erabiliz. C) Jarrerazko edukinak 1. Egoera, orientabide eta erlazio espazialen deskripzio zehatzarekiko interesa eta gustua, oinarrizko mintzaira geometrikoa erabiliz. 2. Plano, mapa eta maketen elaborazio eta interpretazioarekiko sentsibilitatea eta gustua, berauen errepresentazioa arretaz burutuz. 3. Espazioaren antolaketa eta erabilerarekin zerikusia doten arazozko egoerei irtenbidea bilaczeko interesa eta iraupena. 4. Erreferentzi sistemen baliagarritasuna eta ohizko ihardueretan errepresentazio espaziala balioestea. 4. ILLTZOA. INFORMAZIO.4REN ANTOI.aKf'TA: GRAFIICOAK ETA ESTATISTIKARAXO SARRERA A) Edukin kontzeptualak l. Irudikapen grafikoa. . Estatistika grafikoe: motak: barra-diagrama, piktogramak, maiztasun-poligonoa, sektore-diagrama. 2. Informazioaren bilketa eta antolaketa. . Sarrera bikoitzeko taulak . Maiztasun-taulak 3. Zorizko fenomeno sinpleak. B) Prozedurazko edukinak a) Mintzaira desberdinen erabilera. 1. Fenomeno arruntei dagozkien grafiko bakunetako elemento esanguratsuen miaketa sistematikoa, ahozko deskripzioa eta interpretazioa. 2. Eguneroko egoerei dagozkien sarrera bikoitzeko taulen irakurketa eta interpretazioa. 3. Zorizko egoerak eta esperientziak deskribatuko dituen lehen mintzaira egoki baten erabilera. b) Algoritmo eta trebetasunak. 4. Maiztasun taulen elaborazioa, objektu, fenomeno eta egoera arruntei buruzko datuetan oinarriturik. 5. Estacistika grafikoen elaborazioa, dato gutxirekin eta inguruko egoerei dagokiena. c) Estrategia orokorrak 6. ObjPktu, teknika eta egoera arruntei buruzko datuen bilketa eta erregistroa, oinarrizko inkesta, behaketa eta neurketa teknikak erabiliz. 7 Datu kontaketarako estrategien erabilera. 8. Malla intuitiboan, zorizko fenomeno sinpleen jokabideari buruzko aieruak formulatu eta egiaztatu. C) Jarrerazko edukinak 1. Errepresentazio molde grafikoak erabiltzen doten informazio eta mezuen interpretazio eta ekoizpenaren aldeko jarreta, bere balioa eta interpretazio partziala eztabaidatuz. 2. Datu-bilketa eta kontaketari dagozkien oinarrizko tekniken erabilerarekiko sentsibilitatea, beraien zehaztasuna eta egiatasuna direla eta. 3. Eguneroko bizitzan aurki daitezkeen zorizko fenomeno sinpleen ikerketarekiko sentsibilitatea eta gustua. 4. Mintzaira grafikoaren adierazkortasuna, dato asko irudikatzeko birle gisa balioestea. 4. EBAI.UAZIO IRIZPIDEAK l. Ikaslearen inguruneko problema sinpleak tbatzi, zenbaki arruntek parte hartuko doten tau eragiketak aplikatuz eta ebazpen-estrategia pertsonalak erabiliz. Irizlside honen bidez, problema ebazpen-testuinguru batean eta, ahal dala, egoera errealetan kokaturik, ikasleek oinarrizko eragiketak egokiro aplikatzen ha ate dakiten egiaztatu nahi da. Halaber, problemak estrategia pertsonalen bidez ebaztea guztiz positiboki balioetsiko da.2. Zenbaki ammtak eta hamartarrak zifra bakoitzaren lekugunezko balioa interpretatuz irakurri, idatzi eta ordenatu, eta haiek erabiliz eragiketak burutu. Beronen helbururik behinena zeta da, ikasleek zenbaki arruntak eta hamartarrak (ehunenekoetaraino) ziurtasunez eta erosotasunez erabiltzen ate dakiten egiaztatzea. Gainera, zenbaki hauekin eragiten badakiten jakin nahi da, bai eta zifra guztiak argiro bereiziz beraien lekugunezko balioa interpretatzen ole doten. Zenbakizko egoerak, problema ebazpen testuinguru batean proposatzea komeni da. 3. Problema sinpleen ebazpen prozesuari ekiteko arrazoizko askapen bar aurreratu eta matematikazko prezedura egokienak bilatu. Irizpide honen bidez, problema mótarekin bar doazen prozedurak erabiliz ikasleek problemak logikaz eta ausnark,etaz ebazten dituzten eta arrazoizko askapenak aurreratzeko gai dicen egiaztatu nahi da. 4. Lao eragiketei dagozkien zenbakizko kalkuluak egin, prozedura eta baliabide desberdinak erabiliz. Irizpide honen bidez zenbakizko kalkuluak egiteko gaitasuna egiaztatu nahi da, beroiek ikasleek ziurtasunez eta prozedura edo baliabide egokienaz baliatuz (lapitz eta paperezko algoritmoak, kalkulagailua, buruzko kalkulua, haztamua) burutu beharko dituztelarik. Lao eragiketako kalkulagailuaren erabilera egokiari garrantzia ematen zaio, bai eta liaren bidez lorturiko emaitzen koherentziari ere. 5. Luzera, azalera, bolumen, edukiera, masa eta denbora-neurriak zehaztasunez adierazi, multiploak eta azpimultliploak erabiliz eta, beharrezko izanez geroz, unicate batzuetatik besteetara iraganez. Ikasleek Sistema Metriko Hamartarraren eta denboraren erabilera funtzionala bereganatu doten ebaluatu nahi da. Ildo beretik, l0en multliplo eta azpimultiploekin tan egiteko gai den ikusi nahi da, neurketa testuinguru batean eta, ahal dala, eguneroko egoeretan. 6. Estimazio eta neurketak burutzea, neurtu nahi den magnieude ordena eta kantitatearen araberako unitateak eta neurketa-tresneria egokienak aukeratuz. Irizpide honen bidez, ikasleak egin beharreko neurketaren araberako tresna eta unitateak aukeratzeko gai dicen ala ez aztertu nahi da. Era berean tresna edo unitace jakin bar aukeratzera bultzatzen duen lehen estimazioa balioetsi egingo da. 7. Irudi eta gorputz sinpleen azalera eta bolumenak kalkulatu. Zenbait irudi bakunen azalera eta bolumena kalkulatzeko ikasleek doten gaitasuna egiaztatu nahi da, hartako prozedura desberdinak erabiliko dituztelarik (oinarrizko irudietan deskonposaketa, formula edo algoritmo egokien bidez...) eta ahal hada problemaebazpen testuinguru batean. 8. Ingurune hurbileko forma eta gorputz geometrikoak identifikatu eta deskribatu, bai eta irizpide desberdinen arabera sailkatu ere. Irizpide honen bidez, ikasleek irudi eta gorputz geometrikoen oinarrizko propietateak ezagutzeko doten gaitasuna ebaluatu nahi da. Era berean, gorputz horiek irizpide zenbaiten arabera sailkatzeko eta hartaz arrazoijustifikatuak emateko gai dicen ezagutm nahi da. 9. Paralelotasun, elkarzutikotasun, simetria, perimetro, azalera eta bolumen nozio geometrikoak erabilí eguneroko bizitzaren egoerak deskribatu eta ulertu ahal izateko. Goian azalduriko kontzeptu geometrikoak ikasleek ulertu dituzten eta inguratzen duen mundua interprecatzeko erabiltzen dakiten neurtu nahi da. 10. Ikaslearen ingurune hurbileko datu-multzo baten errepresentazio grafikoa eta zenbaki taulak eg:a, irakurri eta modo kritikoz interpretatu. Ikasleak informazio zenbagarriak bildu eta erregistzeko gai dicen egiaztatu nahi da, bai eta adierazpen afiko eta zenbakizko desberdinak interpretatzen dakiten, informazio horiek ulertuz eta komunikatuz. 11. Joko sinpleen emaitzaz doten esperientzian oinarrituriko estimazioak burutu eta horiek egiaztatu. Irizpide honen bidez zeta egiaztatu nahi da, ikasleak zorizko munduari buruzko mintzaira sinplea, boina sendos, bere eginez doan ala ez, eta era berean, beraien inguruneko esperientzia xumeen bidez (jokoak...) zorizko fenomenoak garbiro identifikatzen hasi dicen ala ez, hala nota beronekin erlazionaturiko zenbait kontzeptu ere (ezinezko gercakariak, gertakizun oso zailak, gertakari ziurrak...). 12. Problema siñpleen ebazpenari dagozkion soluzio erlatiboen bilaketan atxekitasuna eta iraupena erakutsi, bai eta egindako kalkuluak modo garbi eta ordénatuz adierazi. Ikasleek kalkulu eta soluzioen aurkezpenean ordena eta argitasunari ematen dieren garrantzia eta emaitzen soluzioen bilakuntzan erakutsitako iraupena ebaluatu nahi da.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Ikus: AGINDUA, 1993ko maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Lehen Hezkuntzan ebaluaketa araupetzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 1994ko apirilaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Oinarrizko Irakaskuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA eskatu eta erregistratzeko bidea arautzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 1996ko urriaren 14koa, Herrizaingo eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuena, bide-hezkuntzan elkarrekin lan egiterari buruzkoa.
- Ikus: AGINDUA, 1993ko maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetako curriculumegokitzapenak araupetzen dituena.
- Aldatutakoa: 97/1996 DEKRETUA, maiatzaren 7koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Lehen Hezkuntzako Curriculuma ezartzen duen abuztuaren 11ko 237/1992 Dekretua aldatzen duena.
- Ikus: Azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko LEGEA, Euskeraren erabilpena arauzkotzezkoa.
- Indargabetutakoa: 175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa.