Arautegia
Inprimatu1992/82 DEKRETUA, apirilaren 7koa, Euskadiko Autonomi Elkartearen Erakunde Administrazioaren jabetzapeko Herri Elkargoak sortzeko beharrezko diren agiri orokorren edukia ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 87
- Hurrenkera-zk.: 1184
- Xedapen-zk.: 82
- Xedapen-data: 1992/04/07
- Argitaratze-data: 1992/05/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Maiatzaren 17ko 1/1988 Lege Dekretuaren Hirugarren ldazpuruko Laugarren Atalburuak, Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolatze Erizpideen arloan indarra duten Erabakiei buruzkoabera, Euskadiko Autonomi Elkartearen Erakunde Administrazioaren barruan dauden Herri Elkargoak sortzeko eta arautzeko araubide orokorra ezartzen du. Bestalde, 1992.erako Euskadiko Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrak onesten dituen urtarrilaren 28ko 1/1992 Legearen 6.4 atalak arautze hori osatu egiten du; izan ere, hark ezartzen duenez, erakundemailako izaiki hauen Aurrekontuak onartzeko eginbeharreko lau urterako ekonomi egitamuak jaso beharko dituen zehaztasunak, hala nola Herri Elkargoak sortzeko osatu beharko diren orotariko agiriak ere, arauz zehaztu beharko bait dira. Agiri horien artean egitasmoaren errentagarritasunaren azterketa, behar izango diren giza baliabideak zein tresnak eta aipatutako ekonomi egitamua sartu beharko dira nahitaez. Arau hau, beraz, bitariko arautzat hartu beharra dago, esan nahi bait da: batetik berezkoa, Euskal Herri Administrazioaren Herri Elkargoen berezko lege-izaera arautzen duen heinean, eta bestetik tresna edo jokabideari dagokiona, Herri Elkargoen Aurrekontuak onesteko gaitasundun suertatzen denaren betebeharrak arautzen dituen heinean. Horiek horrela, Ogasun eta Finantza Sailburuak hala proposaturik, Jaurlaritza Batzarrak 1992.eko apirilaren 7ko bilkuran aztertu eta onetsi ostean, ERABAKI DUT: 1. atala.- Orohar ezartzekoa den arautegiaren ondorioz biderapenari dagokionez eska daitezkeen bestelako betebehar edo eginbideak bazter utzi gabe, Herri Elkargoak sortu ahal izateko orohar osatu beharko den agiri-sorta, halaber ezartzen den zabaltasun eta edukiagaz, ondoren zehaztuko dena da: a) Zabaltasun orokorreko azaltze-txostena. b) Lau urterako Ekonomi Egitamua. c) Egitasmoaren errentagarritasun eta zentzutasunaren azterketa. d) Beharrezko giza baliabideak eta tresnak. e) Sortze Dekretuaren egitasmoa eta, hala balegokio, Elkargoa arautuko duten Estatutuen zirriborroa. 2. atala.- Aurreko ataleko a) hizkian aipatutako Txostenaren zabaltasun eta edukia ere hauetan zatituko da. a) Enpresa berriak ihardungo duen ekonomi inguruneari buruzko argipide orokorrak honakook azalduz: dagokion ekonomi arloa, hala nola ekonomi eta enpresa, gizarte eta kultura zein jokabide eta politikazko erizpideak, Euskadiko Autonomi Elkartearen herriarloak hemen eskainitako ekonomi ihardunean ekinean esku hartzea arrazoitzen dutenak, eta norbanakoarloak ihardun horretan esku ez hartzeko, hala baledi, suma daitezkeen arrazoiak ere, azalduz. b) Elkargo berriaren egitasmoari buruzko argipideak honakook bilduz: Elkargo denez duen helburua, Euskadiko Autonomi Elkarteko Herri-arloak hartan izango duen partaidetza-ehunekoa, gainerako akziodunen zehaztasunak eta haien partaidetza, hala nola erdiko epera zenbatzeko moduko helburuak eta erakuskari nola subjetiboak hala objektiboak helburu horiek zernolako heinean bete diren neurtzeko balio dutenak, iharduneko lehenengo lau urteetako haien aldizkotasunarekin batera. 3. atala.- 1.- Dekretu honetako 1. atalaren b) hizkian aipatutako lau urterako ekonomi egitamuaren zabaltasun eta edukia: A) Agiri-sorta orokorra, eta bertan sarturik: 1.- Domu- eta Ustiatze-aurrekontuak, aurrekontua osatzeko arau teknikoen erizpideen arauera eta oraingo pezetetan egingo direnak, eta horiekin batera garrantzirik handieneko zatien azalpena batera erabilitako zenbaketa oinarriak ere. 2.- Ohartemateko moduko Finantz Egoerak: Dirugarbiketak, Emaitzen Kontuak eta Dirubaltzen Sorburu eta Ezarpenaren Egoera. 3.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Herri Administrazioaren ohartemandako ekarketak. Ustiaketaren mentsa betetzeko, agizko eskuraketen bidez, Euskadiko Herri Administrazioarengandik jasotzeko finanzbidebeharrak ezartzerakoan, diru-xahuketak dakartzaten gastuak besterik ez da kontutan izango, esan nahi bait da, kitapen eta horniketarako diru-izendapenei dagozkien gastuak bazterrean geratuko direla. 4.- Dirua ezartzeko egitasmoak. Mugiezineko gauzazko, gauzazkoez besteko eta finanzbidezko ogasunean sartutako egitasmo bakoitzaren azalpen zehatza, bertan gauzatze-epeak erejasoz. 5.- Ohartemandako zorpetzea, haren kitapen-egitamua eta finantz gosteak barru. 6.- Behin-behingo emaitzak agízko eskuraketak kontutan izan gabe. 7.- Ohartemateko moduko cash-flowak, horiek emaitzatzat harturik eta kitapen zein horniketarako diru-izendapenengatiko gastuak aintzat hartzeke. 8.- Ohartemandako orobarnezko aldea. B) Aurreko A) hizkiko agirak osatzeko erizpideak eta horiekin batera elkargo berriaren egitasmoak oinarritzat dauzkan balizkoen eta aipaturiko egitasmoa osatzerakoan erabilitako ekonomi erizpideen zerrenda (kitapen eta zergapide politika, eta antzeko izaerako beste batzu). 2.- Arauz, atal honek aipaturiko ekonomi egitamua osatzeko eskatutako ekonomi datuakgauzatzeko bete beharreko formatoak onartu eta garatuko dira. 4. atala.- Egitasmoaren errentagarritasuna eta sentsibilitatea azaleratzeko azterketa horrek, egitasmoaren giza aldetiko errentagarritasunaz gainera, ekonomi aldetiko errentagarritasuna ere aztertuko du, hartarako zenbait erizpideri jarritu behar zaielarik, konparazio baterako: EGB-ri (Egungo Balio Garbia), EBT-ri (Errentagarritasunaren Barneko Tasa), inbertsioa berreskuratzeko denborari, eta baita horien gisako beste zenbaiti ere. Berebat, egitasmoaren sentsibilitateari buruzko azterketa ere bilduko da; beti ere, ordea, egitasmoak hasieran zituen hipotesiez bestekoen bilakaerak baltzu berriari ekarriko dionari esango diogu sentsibilitate, hau da, bata bestearen arteko erkaketa egiten duen azterketa, egitasmoaren oinarri ditugun hasierako hipotesi horiek zenbatean betetzen diren baitan dagoen emaitzari buruzkoa. 5. atala.- Eskatutako giza eta materiale baliabide horietan, langile eta saritan dagoen beharra ere jarriko da, horren arrazoia ere bilduta, eta, baita, behar diren materialeen zerrenda ere, ohizkoak eta premiazkoak bereizita direla. 6. atala.- 1.- Berritan sortutako Herri-Baltzuen aurrekontuak, hau da, ekinean hasi direneko urteari buruzko aurrekontuak onartzeko agirietan, honako hauei buruzko informazioa bildu beharko da: a) Herri-Baltzuaren helburuak bilduta dauden egitarauei (bat edo zenbait izanda ere) buruzkoa: egitarauak, beti ere, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretan sartuta daudenak. b) Euskadiko Aurrekontu Jaurpideko 31/1983 Legeko 31. atalak jarritako eran beren aurrekontuak onartzekotan dabiltzan Herri-Baltzuentzat zuzendutako diruizendapenik, geldialdian dagoenik, baden ala ez den. c) Balegokio, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuetan izandako aldaketak, baltzu berria sortzeak ekarritakoak, bakoítzari dagokion jatorriko eta helburuko diru-atalak izendatuta eta baita horiek egitea ekarri duen lege-oinarria ere. 2.- Herri-Baltzu berriaren Aurrekontuak, Domu eta Ekoizpenari buruzkoak, baltzuaren ekinaldia hasten den urterako onartu beharrekoa denak, Dekretu honetako 3. atalak aitatzen duen lau urterako ekonomi-egi tamuko ekoizpen eta domuari buruzko Aurrekontuen berbera izan behar du eta sortu zenetik urte horretako abenduaren 31 bitartekoa bilduko da. AZKEN XEDAPENAK Aurrenekoa.- Ogasun eta Finantza Sailburuari Dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak ematea baimentzea. Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako hurrengo egunean izango da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko apirilak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRU. Ogasun eta Finantza Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.