Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

24/1992 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Garraio eta Herrilan Sailaren antolaketa eta eginkizunei buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 574
  • Xedapen-zk.: 24
  • Xedapen-data: 1992/02/11
  • Argitaratze-data: 1992/02/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Apirilaren 23ko 266/ 1991 Dekretuz araupetu ziren Garraio eta Herrilan Sailaren antolaketa eta eginkizunak, otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuan ohartemandakoari jarraituz. Geroago, maiatzaren 30eko 1/1991 Legearen xedapen gehigarrietatik bosgarrenak «Garraiakizun Akurategia» Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabea ezabatu zuen. Ekainaren 4eko 359/1991 Dekretuz Portu Batzarrak sortu ziren, 4. atalean jaso zirela Hondarribia, Getaria, Ondarroa eta Bermeokoak, Sailari Herrilan Sailordetzaren bitartez atxikitako kontsulta, aholku eta eztabaidarako organu bezala. Abuztuaren 30eko 461/1991 Dekretuaren azken xedapenetatik hirugarrenean jasotakoa betetzeko, azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuz Itsas Administrazioko Eskolaren erregimena arautu zen, Garraio eta Herrilan Sailari atxikiz. Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen zituen urriaren 2ko 525/1991 Dekretuz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren egitura berria arautu zen, eta Garraio eta Herrilan Sailari dagokionez, uren alorrarekin lotura estua duen ihardun-arlo berri bat izendatu zitzaion 16.1.g) atalean, ubideak eta ureztaketak hain zuzen. Azkenik, abenduaren 17ko 700/1991 Dekretuz, Burnibidearen Euskal Museoa sortu eta araupetu zen. Xedapen multzo honek eragin nabarmena du Sailaren antolaketa eta eginkizunetan, aipatu diren aldakuntzei egokitzeko berrantolatu egin behar delarik. Ondorioz, Garraio eta Herrilan Sailburuak proposatuta, Lehendakaritzaren onarpena jasota eta aurrez Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko otsailaren 11an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- Garraio eta Herrilan Sailaren antolaketa eta eginkizunei buruzko apirilaren 23ko 266/1991 Dekretua aldatzen da, honako idazati hauetan: 1.- 1. atala. 1. Kendu egiten da 2.- 3. idazatia: «Otsailaren 12ko 3/1981 Legez sortutako «Garraiakizun-Akurategia» izeneko Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabea». 2. 3.- idazatian, Garraio eta Herrilan Sailari atxikitako Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko ihardute-sail koordinatzaile edo/eta aholku-emaleen artean, hau gehitzen da: «5. Portu alorrean, Portu Batzarrak». 2.- 3. atala. 1. Kendu egiten da 1.- 5. idazatia: ««Centro de Contratación de Cargas» izeneko merkatal erakunde autonomiaduna». 2. Kendu egiten da 1.- 6. idazatia: «Meteorologi Euskal Batzordea». 3. Lehen 1.- 7. idazatia zena, 1.- 5. izango da aurrerantzean. 4. Gehitu egiten da 2.- idazatian: «5. Meteorologi Euskal Batzordea»·. 5. Gehitu egiten da 2.- idazatian: «6. Portu Batzarrak». 3.- 4. atala. 1. «Administrazio unitateak» «Zerbitzu» bilakatzen dira. 2. 1.- 5. idazatian, «Meteorologi Euskal Zerbitzua»ren ordez, «Burnibidearen Euskal Museoa» sartzen da. 3. Honako hau gehitzen da 3.- idazatian: «5. Itsas Administrazioko Eskola». 4. Honako hau gehitzen da 4.- idazatian: «3. Meteorologi Euskal Zerbitzua». 5. 6.- 2. idazatian «Langilego» unitatea zena, «Antolaketa, Langilego eta Gai Orokorrak» bilakatzen da. 4.- 5. atala. 1. c) zatia kentzen da: «Autonomi Elkarteko meteorologi zerbitzua». 5.- 7. atala. 1. Kendu egiten da 7. idazatia: «Meteorologiaren alorreko aurrikuspen, ikerketa, koordinaketa eta informazioak». 2. Honako hau gehitzen da 4. idazati bezala: «Trenbide pasaguneak jarri, aldatu eta kentzeko erabakiak hartzea». 3. Honako hau gehitzen da 5. idazati bezala: «Trenbidearen jabetza publikoko zonaldean lan eta instala. kuntzetarako eskatzen diren baimenei buruzko erabakiak hartzea, Euskadiko ondareari buruz beste ihardutze-sail batzuk izan ditzaketen eskuduntzen kaltetan gabe ». 4. Honako hau gehitzen da 6. idazati bezala: «Trenbideetan, indarrean dauden poliziari buruzko arauek ezartzen dutena ez betetzeagatiko zigorrak jartzea». 5. Honako hau gehitzen da 7. idazati bezala: «Trenbideei buruzko estatu mailako legerian esanbidez Lurretikako Garraioen Zuzendaritza Nagusiari izendatzen zaizkion gainontzeko eginkizunak, Sailaren eskuduntzen alorrean». 6. Lehengo 4., 5., 6., 8., 9. eta 10. idazatiak, 8., 9., 10., 11., 12. eta 13. idazatiak izango dira, hurrenez-hurren, aurrerantzean. 7. Honako hau gehitzen da 14. idazati bezala: «Burnibidearen Euskal Museoaren inguruko kudeaketa eta harremanak, kultura alorreko Sailak honetan izan ditzakeen eskuduntzen kaltetan gabe». 6.- 8. atala. 1. Honako hau gehitzen da e) idazati bezala: «Ubide eta ureztaketak». 2. Honako hau gehitzen da f) idazati bezala: «Autonomi Elkarteko meteorologi zerbitzua». 7.- 9. atala. 1. 2. idazatian, «Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila· dioen tokian, «Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Saila» esango du aurrerantzean. 2. 3. idazatia horrela gelditzen da: «Uren azpiegitura lanak, eta hauen zainketari buruzko ihardunak, eta baita ur-instalakuntza eta lanekin zerikusia duten teknologien eguneratze eta ikerketa, ubide eta ureztaketak barne». 3. 6. idazatia horrela gelditzen da: «Euskal Aunonomi Elkartearen esku dauden arroetako ur-baliabide eta ustiakuntzen erregimenaren ondoriozko gainontzeko eginkizunak, eta baita hauek zaindu eta zabaltzeko beharrezko ekintzak proposatu eta burutzea ere, Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailarekin elkarlanean». 4. Honako hau gehitzen da 7. idazati bezala: «Meteorologi Euskal Zerbitzuaren alorreko aurrikuspen, ikerketa, koordinaketa eta informazioak». 5. Lehengo 7., 8. eta 9. idazatiak, 8., 9. eta 10. izango dira, hurrenez-hurren, aurrerantzean. 8.- 10. atala. 1. 7. idazatia horrela gelditzen da: «Sailaren esku dauden itsas-irakaskuntzak eta itsas-garraioetako profesionalen eguneratze eta hobekuntza, Itsas-Administrazioko Eskolan ematen direnak barne». 9.- 12. atala. 1. 1.- 4. idazatia horrela gelditzen da: «Sailaren alorretako kontratazio-espedienteen koordinaketa eta tramitazioa». 2. 1..- 11. idazatia horrela gelditzen da: «Sailak informatika arloan egin ditzan aplikazioen koordinakuntza eta kudeaketa eramatea, Plangintza, Antolaketa eta Informatika Batzorde Teknikoaren eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Zerbitzu Nagusien Zuzendaritzaren eskuduntzen kaltetan gabe». 3. 2.- idazatia horrela gelditzen da: «Maiatzaren 26ko 205/ 1987 Dekretuz sorterazitako Kontratazio Mahaia, Garraio eta Herrilan Saila eta Hirigintza eta Etxebizitza Sailentzako bakarrik dena, Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio Garraio eta Herrilan Sailaren ihardun-arloan, aipatu Dekretuan ematen zaizkion eskuduntzak betez». INDARGABETZE XEDAPENA Indargabe gelditzen dira Garraio eta Herrilan Sailaren antolaketa eta eginkizunei buruzko Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 23ko 266/1991 Dekretuaren lehenengo atalaren 2.- 3. idazatia, hirugarren atalaren 1.- 5. eta 1.- 6. idazatiak, laugarren atalaren 1.- 5. idazatia, bosgarren atalaren c) idazatia eta zazpigarren atalaren 7. idazatia, eta baita Dekretu honek ezarritakoaren aurka dauden, kontraesaten duten edo bat ez datozen maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak ere. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Meteorologi Euskal Batzordea sortu zuen ekainaren 5eko 157/1990 Dekretuaren lehenengo eta hirugarren ataletan Garraio Sailordetza eta Garraio Zuzendariaren lehendakaritzaren egindako aipamenak, aurrerantzean, Herrilan Sailordetza eta Uren Plangintza eta Obretarako Zuzendariaren lehen dakaritzari buruzkoak direla ulertu beharko dira. Bigarrena.- Meteorologi Euskal Zerbitzua sortu zuen ekaiaren 5eko 158/1990 Dekretuaren lehenengo eta bigarren ataletan Garraio Zuzendaritzaren eta Garraio Sailburuordearen kontrol eta koordinaketaren eta Garraio Zuzendariaren zuzendaritzaren egindako aipamenak, aurrerantzean, Uren Plangintza eta Obretarako Zuzendaritza eta Herrilan Sailburuordearen kontrol eta koordinaketari eta Uren Plangintza eta Obretarako Zuzendariaren zuzendaritzari buruzkoak direla ulertu beharko da. Hirugarrena.- Garraio eta Herrilan Sailaren antolaketa eta eginkizunei buruzko apirilaren 23ko 266/1991 Dekretuaren hamairugarren ataleko 15/1991 Dekretuari buruzko aipamena, aurrerantzean, 525/1991 Dekretuari egiten dela ulertuko da. Laugarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren beiharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko otsailak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Garraio era Herrilan Sailburua, JOSU BERGARA ETXEBARRIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (16)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.