Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

682/1991 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren egitura organikoa finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 256
  • Hurrenkera-zk.: 3937
  • Xedapen-zk.: 682
  • Xedapen-data: 1991/12/10
  • Argitaratze-data: 1991/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urriaren 2ko 525/1991 Dekretuak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa osatzen duten Sailak zehazten ditu, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila sortzen duela horien artean. Urriaren 2ko 525/1991 Dekretu horren 19. atalean Sailburu honen eginkizunak zehazten dira, eta, aldi berean, bi hilabeteko epea ematen zaio Sail honi dagokion Araudi Organikoaren egitasmoa Lehendakariari aurkezteko. Araudi hori antolaketa eredua da Konstituzioan jasotzen diren eginkortasun eta koordinazio oinarriak lortzeko, administrazio ihardunaren helburu izan behar bait dira. Horiek horrela, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailburuak proposatuta, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzak 1991ko abenduaren 10ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: I. ATALBURUA SAILAREN EGITURA LEHENENGO SEKZIOA: ANTOLAERA OROKORRA 1. atala.- Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urriaren 2ko 525/1991 Dekretuaren 19. atalean ezarritakoaren arabera, V4erkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila, Jaurlaritzaren Organu gisa, Merkataritza, Merkataritza Industria eta Itsasketa-Bazkunde, Prezioen Politika, Kontsumo eta Turismoaren gaineko eginkizunak eta ihardutze alorrak dagozkiona da. 2. atala.- Egitura. Aurreko atalean adierazitako alorrei buruzko eskuduntzez baliatzeko, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak honako organo hauek izango ditu bere egituran: a) Organu nagusiak: 1. Sailburua. 1.1. Zerbitzu Zuzendaritza. 2. Merkataritza eta Kontsumo Sailburuordetza. 2.1. Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritza. 2.2. Kanpo Merkataritza eta Ekonomi Lankidetza Sustatzeko Zezendaritza. 2.9. Kontsumo Zuzendaritza. 3. Turismo Sailordetza. 3.1. Turismo Zuzendaritza. b) Kanpoko organoak: Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak. 3. atala.- Sailari atxikitakoak. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Organu Nagusiei honako hauek atxikitzen zaizkie: 1 ) Euskadiko Prezioen Batzordea. 2) Iruzurrezko Publizitatearen Batzordea. 3) Kontsumo Batzorde Aholku-emailea. 4) Turismoko Euskal Kontseilua. BIGARREN SEKZIOA: SAILBURUA ETA SAILEKO GOIMAILAKO KARGUDUNAK 4. atala.- Sailburua. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. atalean aitortutako eskuduntzez baliatzea dagokio Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailburuari eta, urriaren 2ko 525/1991 Dekretuaren indarrez Sailari dagozkion egiteko eta ihardun-alorren eremuan, indarrean dauden legeek egotzitako guztiak. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesaren alorreko zigortze-espedienteak, lege-hauste larri eta oso larriengatikakoak, aztertu eta ebaztea izango da, halaber, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailburuaren eginkizuna; baina, 2.500.000 PTAtik gora jotzen duten diru-zigorrak ezartzea Jaurlaritzaren Kontseiluaren egitekoa izango da. Sailburuak, bere egitekoak betetzeko eta bere goren zuzendaritzapean, Laguntza Kabinete bat izango du, Sailburuari teknika eta politika alorreko aholkuak emango dizkiona. Kabinete horretako kideak aholkulariak eta konfidantzazko langileak izango dria, Legearaupidetzan ohartematen den arabera izendatuta. 3. atala.- Sailburuordeak. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Sailburuordeei honako hauek dagozkie: 1 - Sailordetzaren iharduketak antolatu, elkarkidekatu, sustatu eta ikuskatzea. 2.- Ihardutzejokabideak antolatzea eta Sailburuari jokabideak aurkeztea. 3.- Sailordetzaren menpeko zerbitzuei zuzenduta, beharreko izan daitezen oroidazkiak, oharpide eta artezpideak ematea, haiek behar bezala jardun dezaten. 4.- Aitortzen zaizkien agintepideen eremuan Sailburuari teknikazko laguntza ematea. 5.- Xedapenen egitasmoak aurkeztea, ezarritako ihardutzejardunbidearen arabera. 6.- Sailordetzaren ihardueren egitarauak egitea. 7.- Aitortzen zaizkien zerbitzuen jarduna, kostea eta atarramenduaren berri Sailburuari aldiro ematea, Oga sun eta Finantza Sailari alor horretan dagozkion agintepideen kaltetan gabe. 8.- Sailordetzaren menpeko zuzendaritza eta erakundeen iharduna ikusktu eta zaintzea. 9.- Enpresa, erakunde eta udalekin hitzarmenak eta ituneak izenpetzea, bakoitzari dagozkion agintepideen eremuan. 10.- Sailordetzetako Zuzendariek hartutako akordio eta erabakien aurka aurkeztutako errekurtsoak aztertu eta horiek ebaztea. 11.- Ihardun-planen eta helburuen kudeaketa ikuskatzea, euren zentru eta bulegoetako ihardueren koordinazio eta ikuskaritza euren gain hartuz. 12.- Eta, orohar, indarrean dauden legeek aitortzen dizkieten egiteko guztiak. 6. atala.- Zuzendariak. Zuzendari bat egongo da Zuzendaritza bakoitzaren buru, aginte-mailaz dagokion Sailburuordearen menpe egongo dena; halaber, Zerbitzu Zuzendari bat ere egongo da, artez Sailburuaren menpe egongo dena. Zuzendarien eginkizunak honako hauek izango dira: a) Zuzendaritzaren barne-zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzak berari aitortutako alorretan dituen eskuduntza orokorren kaltetan izan gabe. b) Zuzendaritzaren iharduketak sustatu, arteztu, antolakidetu eta zaintzea, dagokien Sailordetzaren oharpideen arauera. c) Zuzendaritzaren agintepidepeko alorretan jarduteko egitamu edo egitarauetarako proposamenak aginte-mailaz berorien gainean dauden Organuei aurkeztea. d) Legeek berariz aitortzen dizkietenak edo guztientzat direnak, Jaurlaritzako Zuzendariei oro indarrez legeek aitortzen bait dizkiete. HIRUGARREN SEKZIOA: ZERBITZU ZUZENDARITZA 7. atala.- Zerbitzu Zúzendaritza. 1.- Zerbitzu Zuzendaritzak Sailari atxikitako langilegoaren Buruzagitza hartuko du bere gain eta baita langilegoarekiko ohizko administrazio eta kudeaketaegintzak ere. Zuzendaritza honek, berariz, langilegoari buruzko honako eskuduntza hauek beteko ditu: a) Aldibaterako lan-itunepeko langileak kontratatzea. b) Bateragarritasunari buruzko espedienteak izapidatu eta ebaztea. c) Nahitezko erretiroak eta gorputzaren ezintasunagatikako erretiroak deklaratzea. d) Isilpeko argipideak zabaltzeko eta zigor-espedienteak hasiarazteko proposamena Sailburuari egitea. e) Lizentziak eta baimenak ematea. f) Langile beharrak ebaluatzea eta Saileko lanpostuen zerrenda proiektuak aurkeztea. g) Sailari atxikitako langilegoaren administrazio eta kudeaketa-alorrean, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak eta indarrean dauden gainontzeko arauek aitoruen dizkioten ahalmen, prerrogatibak eta egitekoak buruuea. 2.- Zerbiuu Zuzendariuari, halaber, honako hauek dagozkio: a) Sailaren aurrekontuaren aurre-egitasmoa egitea, doakien organoekin elkar lanean, bidezko aurrekontualdakunuak biderauea eta gastu-egitarauak ebaluatzea, organo agintedunekin elkar lanean. b) Sailaren ekonomi kudeaketa eta baita administrazio akurapen eta ondare espedienteak izapidatzea, beste organoei dagozkien eskudunuen kaltetan gabe. c) Saileko Erroldategi Nagusia eta Artxibategia eta baita Sailaren publizitate iharduna arteztu eta honi eustea. d) Sailaren diru-ezarketak, erosketak, zuzkiketak eta zerbitzuak kudeatzea eta baita ondarea akurauea, Jaurlaritzako beste Sailei aitortutako agintepideen kaltetan gabe. e) Saileko idazguen barneko araubidea zaindu eta honen arreta hartzea, eta baita ondasun higikor eta higiezinen administrazioa eta iraunarazpena ere. f) Barneko antolakuntzarako metodoak eta argipideak emateko sistemak antolauea, Saileko zerbitzuen lan-sistemak razionalizatu eta hobetzeko. g) Jaurlariuako gainontzeko Sailekingo komunikaziorako organo gisa aritzea, Zuzendaritzaren egitekoei eta eskudunuei dagozkienez, eta baita Sailaren ordezkotza egitea ere, Zuzendaritzaren eskuduntzekin zerikusia duten egitekoak dituzten organo kolejiatuetan. h) Ihardutze Zuzendaritza baten bidez, Saileko organo ezberdinen menpeko lege-gaietarako zerbitzu guztiak koordinatzea. i) Ekonomi Bauordearen eta Jaurlaritza Kontseiluaren azterkizunjarri beharreko arazoak, eta baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein Egunkari Ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak edo administrazio egintzak igortzea ere izapidatzea.II. ATALBURUA SAILORDETZAK LEHENENGO SEKZIOA: MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILORDETZA 8. atala.- Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzak honako ihardun-arloak zuzendu eta koordinatuko ditu: 1) Merkatariuako Administrazio eta Politika. 2) Kanpo Merkataaitza eta Ekonomi Lankidetzaren Sustapena. 3) Kontsumoa. Azokei eta Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkunei dagozkienetan Sailak burutzen dituen iharduketen jarraipena eta zaintza Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzaren egiakizunak izango dira. Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzari, halaber, honako hauek dagozkio: kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesartn alorreko zigortze-espedienteak, legehauste larri eta oso larriengatikakoak, azteitu eta ebaztea, zigorra 500.001 eta 2.500.000 PTAko diru-zenbatekoen artekoa denean. 9. atala.- Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritza. ' 1.- Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzari honako eginkizun hauek dagozkio: a) Merkataritza Iharduna Antolatzeari buruzko Legearen eta hori garatzeko gainontzeko xedepenak zaintzea eta horienjarraipena egitea. b) Produktu eta zerbitzu moeta guztietako prezioen portaeraren jarraipena. c) Barne Merkataritzaren alorrean indarrean dagoen araudiak Sailari egozten dizkionak, Saileko beste Organo batzuri berariz egotziak ez badira; Lurrade Historiko bati baino gehiagori dagozkionak ere bere gain hartuko ditu. d) Etxetik-etxeko Saltzaileen Erregistroari buruzko uztailaren 11ko 178/1983 Dekretuan eta elikagai galkorrak kopuru handitan Banatzeko Erakunde eta Zentralen Erregistroei buruzko otsailaren 14eko 18/1983 Dekretuan indarrean dagoen araudiak Merkataritza Politikarako Zuzendariari egozten dizkionak. 2.- Iruzurrezko Publizitatearen Batzordea eta Euskadiko Prezioen Batzordea ere Zuzendaritza honi atxikita gelditzen dira. 10. atala.- Kanpo Merkataritza eta Ekonomi Lankidetza Sustatzeko Zuzendaritza. Kanpo Merkataritza eta Ekor.omi Lankidetza Sustatzeko Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio: a) Jatorriz Euskal Autonomi Elkartekoak diren pro duktuen esportazioa sustatzea, indarrean dauden arauekin bat etorriz eta dagozkien erakundeekin lankidetzan arituz. b) Irabazte xederik gabeko Iraskunde eta Erakundeek Merkataritza Sustatzeko egin ditzaten ihardunetarako laguntzei buruzko uztailaren 9ko 415/1991 Dekretuan ohartemandako administrazio espedienteen berri izan eta horiek ebaztea. c) Ekonomi lankidetza eta herrialdeetako garapena sustatzea. 11. atala.- Kontsumo Zuzendaritza. 1.- Kontsumo Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio: a) Kontsumitzaile eta baliatzailearen babes, prestakuntza eta informazio gaietako proiektu eta egitarauak prestatzea. b) Kontsumitzaileak eta baliatzaileak babesteko iharduerak zuzentzea; kontsumo arloan egindako arauhauspenei buruzko espedienteei hasiera eman eta horiek izapidatzea eta zigortzeko duen agintepidea betetzea, 500.000 PTAtik gora gabeko lege-hauste arin eta larrietan. c) Kontsumitzaileen Elkarteen Zentsua egitea eta egunean jartzea, gain ikuskapena egitea eta horiekin harremanetan egotea. d) Sailak Kontsumoari buruz egin ditzan egitarauen egiterapena zuzentzea. 2.- Kontsumo Batzorde Aholku-emailea Kontsumo Zuzendaritzari atxikita gelditzen da. BIGARREN SEKZIOA TURISMO SAILORDETZA 12. atala: Egitekoak. Turismo Sailordetza, turismoa antolatu eta suztatzeari dagokionez Dekretu honen 5. atalean zehaztutako egitekoak garatu behar dituen organoa da. 13. atala.-Turismo Zuzendaritza. 1.- Turismo Zuzendaritza Turismo Sailordetzaren menpe dago eta honako egitekoak garatzea dagokio: a) Turismoa antolatu eta sustatzeari dagokionez, arau egitasmoak egitea. b) Autonomi Elkarteko turismo-alorra antolatzearen alorreko eta turismoa sustatzeko ihardun-egitarauen egiterapena ikuskatzea. c) Turismo-alorreko eskaintza sustatzeko ezartzen diren neurriak burutzea. d) Establezimendu turistikoak baimendu eta sailkatzeko espedienteak izapidatzea, indarreango araudiaren arabera. e) Establezimendu turistikoetan ikuskatze-lanak antolatu, beren burutapená aztertu eta bere garapen koordinatua bermatzea. f) Turismo-alorreko zigortze espedienteak izapidatu eta indarreango legediaren arabera bidezkoak diren zigorrak ezartzea. . g) Errekurtsoak ebaztea indarreango arauei eustsiz. h) Enpresa eta Ekintza Turistikoetako Erregistroa kudeatu eta zuzentzea, bai eta Turismo Saiordetzaren barne dauden administrazio-zerbitzuetako zentsu eta artxibategiak ere. i) Autonomi Elkarteko turismo-alorra sustatzeko onartutako egitasmoak burutzea. j) Turismoa sustatzeko erabakitako iharduerak burutzea zuzendu eta ikuskatzea. k) Turismo-Bulegoen jarduera zuzendu eta ikuskatzea, sustapenerako onartutako egitarauen arabera. l) Autonomi Elkarteko eskaintza turistikoa hedatu eta sustatzeko materialaren argitalpena zuzendu eta ikuskatzea. m) Autonomi Elkarteko turismo-alorrari buruzko argibide gaurkotuak izateko behar diren neurriak hartzea. n) Turismoa antolatu eta sustatzeari dagokionez elkarlan eta lankidetza ituneak izenpetzeko proposamena egitea. ñ) Eta, orokorrean, aurreko idazatietan aipatutakoekin zerikusirik duten eta bere gain uzten zaizkion bestelako eginkizunak betetzea. 2.- Euskal Turismoaren Kontseilua, abenduaren 15eko 392/1987 Dekretuz sortutakoa, Turismo Zuzendaritzari atxikita gelditzen da.III. ATALBURUA KANPOKO ORGANOAK 14. atala.- Lurralde Ordezkaritzak. 1.- Lurralde Historiko bakoitzean Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Lurralde Ordezkaritza bat egongo da. Zuzenean eta agintaritza mailan Sailburuaren menpe daude, eta egitekoei dagokionez, gaiaren arloen arabera, Sailaren Sailordetza bakoitzaren menpe daude. Lurralde Ordezkaria izango da horietanburu eta Sailaren eskuduntzako merkataritza, kontsumo eta turismo arloko egitekoak beteko ditu, bakoitzak bere lurraldeko ihardun-arloan, Dekretu honetan Saileko beste organo batzuri aitortzen ez zaizkien neurrian. 2.- Merkataritza, Kontsumo eta Turismoko Lurralde Ordezkariei honako egitekoak aitortzen zaizkie berariz: a) Beherapenetako salmentei buruzko ekainaren 3ko 130/1986 Dekretuz aitortuta dituztenak. b) Merkatal Ihardueraren Antolaketarako Legearen 14. atalean likidazioei buruz Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailari aitortutako guztiak. c) Merkatal Ihardueraren Antolaketarako Legearen 53. atalak zigorrak ezartzeari buruz aitortzen dizkionak. d) Kopuru Handitako Merkatuei buruzko aginduzko Txostena egitea. e) Irabazte xederik gabeko Iraskunde eta Erakundeek Merkataritza Sustatzeko egin ditzaten ihardunetarako laguntzei buruzko uztailaren 9ko 415/ 1991 Dekretuan ohartemandako administrazio espedienteak izapidetzea. f) Lurralde bakoitzeko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbarako Jaurtze Organoetako bileretara joatea. 3.- Lurralde Ordezkaritzen egitura Dekretu honen garapen eta egiterapen xedapenen bidez finkatuko da. GEHlGARRlZKO XEDAPENA 1.- Sailburuordeek eta Zuzendariek kanpoan izan, gaisorik egon edo lanpostua hutsik lagatzen badute, honako arauakjarraituko dira ordezkotzak egiteko: a) Sailburuordeei aitortutako eskuduntza eta egitekoak euren menpeko Zuzendariek beteko dituzte, Dekretu honetan agertzen diren hurrenkeraren arabera. b) Zuzendariei aitortutako eskuduntzak eta egitekoak bakoitzaren Sailburuodeek beteko dituzte. 2.- Zuzenean Sailburuaren menpe dauden Zuzendarien ordezkotza, kasu bakoitzean Sailburuak zehaztu dezan modaan egingo da. lNDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honen edukin ren aurka ager daitezen puntuei dagokienez, indargabetuta uzten dira Industria eta Merkataritza Sailaren antolaketa eta eginkizunen egitura ezartzen duen martxoaren 5eko 139/1991 Dekretua eta Kultura eta Turismo Sailaren egitura organikoa f_inkatzen duen ekainaren 11ko 367/1991 Dekretua. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretu hau garatzeko beharrezko xedapenak emateko. Bigarrcna.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1991ko abenduak 10. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailburua, ROSA DIEZ GONZALEZ.