Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

616/1991 DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, Itsas Adminis trazioko Eskolaren erregimenari buruzkoa eta Eskola hori Garraio eta Herrilan Sailari atxikitzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena; Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 3440
  • Xedapen-zk.: 616
  • Xedapen-data: 1991/11/05
  • Argitaratze-data: 1991/11/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Abenduaren 6ko 243/1982 Dekretuz, Itsas Administrazioko Eskola sortu zen, itsas garraioko ihardunarekin lotura duten enpresa, korporazio eta gainuntzeko pertsona juridikoen administrazio, kudeaketa eta antolaketarako langile espezializatuen trebakuntza hobea lortu ahal izateko. Sektorean konpetitibitate hobea lortzea xedetzat duen gaurregungo egoera ekonomikoak, areagotu egiten du behar hori. Horretarako, bidezkotzat jo da, sortu zenetik 1989. urteko ekainera arte egin zen bezalaxe, itsas garraioetan agintea duen Sailari berriro Eskola hori atxikitzea, era honetan, Eskolak duen ekintza eremuarekin lotura duten agente sozialekin etengabeko harremanak izateko. Eskolako kontsulta organua den Aholkularitza Kontseiluan ere, indartu egiten da Eskolaren presentzia. Itsas Administrazioko Eskolaren adskribapena, eraketa organikoa, helburuak, antolaketa eta erregimena arautzen dituen Dekretu hau onartzen da aipatu diren helburu horiek bete ahal izateko. Proposamenaren gai den arauteriak aurrekontuetan eta antolaeran izan dezakeen eragina ere arautzen da Dekretu honen bidez. Horiek horrela, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuak eta Garraio eta Herrilan Sailburuak batera egin duten proposamena kontutan hartuz, Lehendakaritzak onarpena eman ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko azaroaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- 1. Garraio eta Herrilan Sailari atxikita gelditzen da Itsas Administrazioko Eskola. 2. Garraio eta Herrilan Saileko Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritzaren peko administrazio unitate bat gisa eratzen da Itsas Administrazioko Eskola. 2. atala - Dekretu honetan ematen diren arauek eta hau garatzeko eman daitezenek arautuko dute Itsas Administrazioko Eskola eta bai Barne Erregimenerako Arautegian jasotzen direnek ere. 3. atala.- Zerbitzuak emateko eta erabiltzeko itsas garraioaren ihardun sozio-ekonomikoa osatzen duten enpresa, korporazio,instituzio eta izaikien administrazio, kudeaketa eta antolaketarako langile teknikari espezializatuak profesional mailan trebatze eta hobetze zerbitzuak izango ditu bere ardurapean Itsas Administrazioko Eskolak. Honako hauek bereziki: a) Enpresen kudeaketa hobetzeari buruzko ezagupenak, metodoak eta teknikak hedatzea, Zuzenbide eta Itsas Ekonomiari buruzkoak bereziki. b) Talde lana sustatzea, sormena eta ideia berrien ebaluaketa garatzea eta bai horiek ezartzeko prozedurak ere. c) Itsas garraioarekin lotura duten enpresa eta erakundeetako langileen trebakuntza, profesio eta espezializazio mailan, etengabe hobetzea xedetzat duten programak lantzea eta burutzea. d) Aipatu diren eta profesional mailan langileak trebatze eta hobetze helburuak betetzeko eman dakizkiokeen beste batzuk, Garraio eta Herrilan Sailak izan ditzan ahalmen eta egitekoen barruan. 4. atala.- Helburu horiek bete ahal izateko, honako ekintza hauek antolatu ahal izango ditu Itsas Administrazioko Eskolak: a) Zuzenbide eta Ekonomi arloen barruan, itsas espezialitatearekiko gaiei buruzko ikastaro orokorrak. b) Aurreko puntuan aipatu diren gaiei buruzko gai-zerrenda bereziak izango dituzten ikastaro monografikoak. c) Zerbitzuak eskaintze eta erabiltze arloan itsas garraioak izan ditzan arazoei buruzko simposiumak eta mintegiak. d) Itsas garraioarekin lotura duten hainbat subsektoreentzako interesgarriak izan daitezkeen gai monografikoei buruzko lan lehiaketak eta horietarako bekak. e) Itsas arloari dagozkionetan gaurkotasuna duten gaiei buruzko hitzaldiak eta Dekretu honetako hirugarren atalean aipatzen diren helburuak betetzeko beharrezkoak diren ihardunak. 5. atala.- Honako baliabide hauek izango ditu Itsas Administrazioko Eskolak, bere ihardunak finantzatu ahal izateko: a) Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretan horretarako izenda daitezen kredituak. b) Instituzio eta izaiki publiko edo pribatuek eman ditzaketen dirulaguntza eta laguntzak. c) Eman dakiokeen beste edozein baliabide, indarrean dauden legeetan ezar dadinaren arabera. 6. atala.- Honako organu hauek izango ditu Itsas Administrazioko Eskolak: a) Kontseilu Aholkularia. b) Koordinatzailea. 7. atala.- 1. Eskolako kontsulta-organua da Kontseilu Aholkularia. Honako hauek osatuko dute Kontseilu Aholkularia: - Lehendakaria: Portu eta Isas Arazoetarako Zuzendaria. - Bokalak: Garraio eta Herrilan Sailak izendatutako bi. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomi eta Enpresa Zizentzietako Fakultateak izendatutako bat. Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzentza Fakultateak izendatutako bat. Deustuko Unibertsitateko Zuzentza Fakultateak izendatutako bi. Marinako Bilbuko Goi Mailako Eskolak izetidatutako bat. Bilboko Portu Autonomokoek izendatutako bat. Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Bizkaiko Kamerak izendatutako bat. Euskal Autonomi Elkartean ordezkaririk ugarien dituzten sindikatuek izendatutako hiru. Enpresen Euskal Konfederakundeak izendatutako hiru. - Idazkaria: Eskolako Koordinatzailea, hitz egiteko eskubidez, baina botorik gabe. 8. atala.- 1. Honako hauek izango dira Kontseilu Aholkulariaren ahalmenak: a) Ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak eta beste trebakuntza ekintza batzuk antola daitezela proposatzea. b) Beketarako deialdia egin ahal izateko ikerketak eta argitalpenak egin eta gaiak finkatu daitezela proposatzea. c) Eskolak, haien ordezkotza egiten dueneko erakundeekin antola ditzan ihardunak koordinatzea. d) Eskolaren Barne Erregimenari buruzko Arautegiari onarpena eman diezaioneko proposamena Garraio eta Herrilan Sailari egitea. e) Eskolaren funtzionamendu orokorra eta kudeaketaren emaitzak ezagutzea, Eskolako Koordinatzaileak aurkeztu ditzan informeei onarpena emanez. f) Eskolari buruzko urteko Memoria ezagutzea eta, hala behar izan dadinean, informatzea. g) Eskolak, iharduteko beharrezkoak izan eta Barne Erregimenari buruzko Arautegiak eman diezazkion beste edozein egiteko. 9. atala.- 1. Gutxienez hiru aldiz bilduko da Kontseilu Aholkularia ikasturtean zehar. Edo gehiagotan, Lehendakariak, bere kabuz edo Kontseiluko kide direnetatik gutxienez zortzik hala eskatuta, deia egin dezanean. 2. Barne Erregimenari buruzko Arautegian eta, hori ezean, 1959ko uztailaren 17ko Administrazio Prozeduraren Legeko I. Idazpuruko II. atalburuan ezartzen denari atxikiko zaizkio deialdia, funtzionamendua eta akordioak eztabaidatzea eta onartzea. 3. Administrazio Prozeduraren Legean jasotzen diren aginduei egokituko zaie bere ekintzen erregimen juridikoa. 10. atala: 1. Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioan lan egiten duten langileen artetik beteko da kordinatzailearen lanpostua, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko lanpostuen zerrendetan horri buruz ezarri dadinaren arabera. 2. Itsas Administrazioko Eskolari buruzko artezpideak burutu eta kordinatzearen ardura duena izango da Kordinatzailea. Horretaz aparte, honako egiteko hauek izango dira Itsas Administrazioko Eskolako Koordinatzailearen egitekoak: a) Diru sarrera, .gastu, baliabide eta hornidurei buruzko proposamenak egitea. b) Zerbitzuen gastuak, baimenaren gai izan diren kredituen zenbatekoen barruan sar daidezela erabakitzea, bidezko diren gastuei eta Itsas Administrazioko Eskolaren aurrekontuaren kudeaketarako diren beste edozein operaziori buruzko proposamenak egitea. c) Garraio eta Herrilan Sailak izenpetu eta Itsas Administrazioko Eskolan artezko eragina izan dezaten hitzarmenak bete daitezela zaintzea. d) Eskolaren politika orokorraren barruan, eskolako iharduera hobetzen lagundu dezaketen aktibitateen proposamena egitea. e) Eskolako zerbitzu ezberdinen ekintzak koordinatzea. f) Eskolaren funtzionamendu orokorrari eta Eskolaren kudeaketak eman ditzan emaitzei buruzko berri Kontseilu Aholkulariari ematea aldian-aldian edo honek hala eska dezanean. g) Eskolaren ihardunei buruzko urteko memoria Kontseilu Aholkularitzara bildatzea. h) Ikasketei buruzko Eskolako beken goi mailako zuzendaritza eramatea. i) Kontseilu Aholkulariaren proposamenak eta Garraio eta Herrilan Sailak emandako artezbideak burutzea. j) Dekretu honetan, hori garatu dezaten xedapenetan eta, bereziki, Barne Erregimenari buruzko Arautegian emandako egiteko guztiak. 11. atala.- Irakaskuntza lana egiten lankide izan daitezen irakasleekiko harremanak, zerbitzu-arrendamendu erako kontratu bidez finkatuko dira edo Legeetan onartu eta aplikagarriak izan daitezkeen formen bidez. 12. atala.- Ikasturteak gainditu dituzten ikasleei, sufizientzia-diplomak emango dizkie Itsas Asministrazioko Eskolak ikasturteak amaitzean; eta bai asistentzia eta probetxamendu egiaztagiriak ere gainontzeko ikasleei. 13. atala.- Eskolako organuen ekintzen eta akordioen aurka, gorajotze errekurtsoa tartejarri ahal izango da. Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendariaren aurrean egin beharko da hori edo, hala behar izan dadinean, Garraio eta Herrilan Sailburuaren aurrean. XEDAPEN GEHIGARRlAK Lehenengoa.- Garraio eta Herrilan Sailburuak, Itsas Administrazioko Eskolako Barne Erregimenari buruzko Arautegiari onarpena emango dio, Kontseilu Aholkulariaren proposamenez. Bigarrena.- Dekretu hau eman dela eta, Garraio eta Herrilan Sailari adskribatuko dizkio giza eta material mailako baliabideak Itsas Administrazioko Eskolak. Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorretan jaso eta Itsas Administrazioko Eskolari dagozkion kredituak, Garraio eta Herrilan Sailari adskribatzeko beharrezkoak diren aurrekontu-eragiketak burutuko ditu Ogasun eta Finantza Sailak, gastu zentru berri bat eta horretarako beharrezkoak diren gainontzeko habilitazioak sortuz. BEHIN-BEHINEKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendari Jn. T. Argiak Itsas Administrazioko Eskolari dagozkionetan bete ditzan egitekoak, Garraio eta Herrilan Sailburu Jn. T. Gorenak beteko ditu Dekretu hau indarrean jarri dadinean. Bigarrena.- Eskolako Kontseilu Aholkularia sortu dadin arte, Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendariak beteko ditu haren ahalmenak. Hirugarrena - Administrazio, idazkaritza eta liburutegiko tegiak eta zerbitzuak, Garraio eta Herrilan Sailaren eta Eskolaren funtzionamendurako baldintza egokiak betetzen dituzten izaiki edo instituzioen arteko aldibaterako hitzarmen bidez finkatuko dira, tegi propioak izan ditzan arte. Hitzarmen horren izenpetzaileak izateak, ez die emango inolako aginterik izaiki edo instituzio horiei, Itsas Administrazioko Eskolan edo horren organuetan parte hartu ahal izateko. INDARGABETZE XEDAPENA Apirilaren 18ko 127/1989 Dekretua, abuztuaren 30eko 461/1991 Dekretuko 9.3.c) atala eta azken xedapenetatik hirugarrena eta Dekretu honetan ezartzen denaren aurkakoak izan daitezen xedapenak indargabetuta gelditzen dira. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1991ko azaroak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA ATXAERANDIO. Garraio eta Herrilan Sailburua. JOSU BERGARA ETXEBARRIA.