Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

511 / 1991 DEKRETUA, urriaren 1ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko Gizarte Ongizateko Haltzuko pentsioen zenbatekoa zaharrei eta lanerako ezinduei gehitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 3148
  • Xedapen-zk.: 511
  • Xedapen-data: 1991/10/01
  • Argitaratze-data: 1991/10/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua

Testu legala

Euskal Administrazioak Gizarte Ongizaterako egitarauei tradizioz eman dien lehentasunezko begirunearen giroan arituz eta Euskal Autonomi Elkarteak gai honi buruz berarentzat bakarrik emanak dituen eskuduntzez baliatuz, maiatzaren 26ko 129/ 1986 Dekretua eman zen, adinez zaharrak direlako eta lanerako ezindurik daudelako bizitzako oinarrizko premiei aurre egiteko behar-beharrezko dirusarrerarik ere ez dutenez, premia estuan aurkitzen diren pertsona horien arazoa kopontzeko edo, besterik ezean, gutxitzeko bideratutako laguntzak arautzen zirelarik. Maiatzaren 26ko 129/1986 Dekretuaren Xedapen Gehigarrian xedatutakoa betez, Eusko Finantza Kontseiluak proposatu behar du pentsioen zenbatekoen igoera Jaurlaritzaren Kontseiluak onar dezan. Guzti hori dela bide, Eusko Finantza Kontseiluaren akordioarekin bat eginik, Lehendakariorde eta irailaren 23ko 495/ 1991 Dekretuaren indarrez Industria eta Energia Sailburu denaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko urriaren leko bileran aztertu ondoren hauXEDATU DUT:Atal bakarra: Maiatzaren 26ko 129/ 1986 Dekretuz araupetzen diren zaharren eta lanerako ezinduen aldeko aldikako dirulaguntzen zenbatekoa hilabeteko 23.590 pezetetan gelditzen da finkaturik, ohizko hilabeteko bat adinako diruzenbatekoz bi ordainketa osagarri egingo direla. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu honen indarrartzearen kaltetan izan gabe, berak egiten duen diruzenbatekoaren finkatze horrek, 1991ko urtarrilaren letik emango ditu ondorioak. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honen edukinaren aurka dauden maila bereko edo apalagoko beste xedapen guztiak indargabetuta uzten dira. AZKEN XEDAPENA 1.- Dekretu hau garatu eta ezartzeko beharrezko xedapenak emateko ahalmena eskuratzen zaio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari. 2: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1991ko urriak 1. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakariorde eta Industria eta Merkataritza Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA. (Irailaren 23ko 495/1991 Dekretua. 1991ko irailaren 24eko 193 zk. duen EHAA)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.